BINKE 089 Urtarrila 2024

Page 1

«Goazenen hasieran asko kostatu zitzaidan fama modu
89. zenbakia • 2024ko urtarrila ANDREA MORA AKTOREA
onartzea»
osasuntsuan

«Gozatu ezin izan dudan haurtzarora itzultzen naiz gaztetxoekin lan egiten dudanean»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: IOSU APRAIZ

Kreatiba taldeak, eskolaz kanpoko orduetan, antzerki eskolak eskaintzen ditu Eguzkibegi Ikastolan eguerdietan. Bada, bertan hasi berri da irakasle Andrea Mora Etxebarri eta Basauri artean hazitako aktore gaztea, eta batez ere ETBko Goazen telesailean aritu izanagatik ezagun dena. Aktorearen atzeko pertsona ezagutzeko hitz egin du BINKEk berarekin.

Galdakaon lanean hasi berri zara. Zelan hartu zaitu herriak? Abenduan hasi nintzen Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan haurrentzako antzerkia irakasten. Egia esan, ikastolan harrera polita egin didate, oso eroso sentitzen naiz umeen artean eta egunero poztasun handiz noa lanera.

Eta umeekin, izan duzu aurretik eurekin irakasle aritzeko aukerarik? Antzerki sozialaren bidez gaztetxoei balio etikoak irakasten saiatu naiz proiektu desberdinekin. Hala ere, haurrentzako antzerki irakasle izateko lehenengo aukera Eguzkibegi Ikastolan izan dut, Kreatiba Antzerki Eskolaren eskutik eta batez ere, Nerea Larrazabal galdakoztarrari esker.

Zer eskaintzen dizute gaztetxoek? Nire egoera pertsonalak direla eta, txikitatik oso azkar hazi behar izan dut baina gaztetxoekin lan egiten dudanean, bere osotasunean gozatu ezin izan dudan haurtzarora itzultzen naizela sentitzen dut. Izugarri gozatzen dut gaztetxoekin lan egiten dudan bakoitzean. Izan ere, nik antzerkiari buruzko ezagutzak irakasten saiatzen naiz eta haiek gizarteari buruzko ikuspegi

paregabea eskaintzen didate. Uste dut oso garrantzitsua dela gazteak entzutea, mundua hobetzeko borrokatuko duten belaunaldi berria direlako. Gazteengan itxaropen eta konfiantza handia dut.

Zelan bereizi antzerkia eta bizitza erreala? Antzerkia bizitzaren irudikapen bat da, baina antzerkia ez da bizitzaren erreprodukzio naturalista bat. Antzerkia eguneroko arazoak eta egoerak irudikatzen dituen espresio artistikoa da. Nire ustetan, akats eta erokeria handia izango litzateke antzerkiak bizitza erreala modu naturalista batean erreproduzitzea. Hori gertatuko balitz, orduan antzerkiak artea izateari utziko lioke.

Eta zuk, zelan jaso duzu arte honekiko zaletasuna? Ikastolan bosgarren mailan nengoenean, antzerkigintzako hautazko ikasgaia izan genuen. Gogoan dut nire lagunek zaletasunak zituztela eta gustatzen zitzaizkien eskolaz kanpokoko ekintza desberdinak egiten zituztela. Nik, ordea, ez nuen aurkitzen motibatzen ninduen ezer. Antzerki gela horretan sartu nintzen lehenengo egunean konturatu nintzen nire espazio segurua zela.

Zer eskaintzen dizu antzezteak? Antzerkiak askatasuna sentiarazten dit, beldurrik gabe adierazten laguntzen dit eta ez dut nire burua epaitua sentitzen. Antzerkia gizartearen krudelkeriaz babesteko aterpea da, nire bigarren etxea eta askotan baita nire lehenengoa ere. Antzerkia arma magikoa da, artearen bidez gizartea eraldatu dezakena.

Gaur egun, zaletasun hori ogibide bilakatzen ari zarela bistakoa da. Nire zaletasuna ogibide bilakatzeagatik zorionekoa naiz. Ez da bide erraza eta horregatik uste dut

2 urtarrila 2024 Binke!

Andrea Mora Ahedo 2000, Etxebarri

Bizitzaren tarterik handiena, gaur gaurkoz, Etxebarrin egin du Andreak. Baina Basaurin ikasi du, Arizko ikastolan lehenengo eta Urbi ikastetxean gerora. Gaur Bilbon bizi da eta Arte Dramatikoko ikasketetan graduatua da, Interpretazioko espezialitatean Dantzerti Goi Mailako eskolaren bitartez. Iñaki Rekarte zuzendariaren 'Neke asko eta ezer ez' antzezlanean hartu du parte, Pabellón 6eko

Gazte Konpainian dabil eta Goazen 6.0 telesaileko aktorea izan da, besteak beste.

interpretazioa ogibide dugunok oso ausartak garela... gauza asko arriskatzen baititugu. Baina hementxe nago! (irribarretsu)

Eta zer duzu orain eskuartean? Otsailean Arriaga antzokian egongo gara 'Komedia madarikatuarekin' eta bi asteburu egongo gara Pabellon 6en antzezlan berdinarekin, baina gaztelaniazko bertsioan. Horrez gain, emakume euskaldun eta ijitoei buruzko 'El Tablao del Quejío' proiektu sozial eta feminista aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak begiratzen nabil. Ea zortea dugun eta euren lekukotasunak entzuteko aukera suertatzen den!

Baduzu ijitoekin loturarik ala? Dantzertirako —Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolaren Gradu Amaierako Lanerako— Bilboko emakume ijitoekin garatutako zapalduon antzerkiari buruzko tailerra sortu nuen, eta proiektu horri esker beste pasio bat aurkitu dut: flamenkoa. Horregatik, kanta eta dantza flamenkoa profesionalki ikasten jarraitzea ere gustatuko litzaidake.

Gazteekin aritzen zarenean, zer da erakusten diezun

lehenengoa? Antzerkian eta bizitzan garrantzitsuena entzuten ikastea dela, hori baita errespetatzen ikasteko bidea. Entzumen aktiboak enpatia eta sentsibilitatea sustatzen ditu. Talde baten barruan, antzerki konpainia batean, zineman edo klaseak ematen ditudanen, taldearekin lotura emozional eta sendoa sortzeko beharra daukat. Niretzat askoz garrantzitsuagoa da lan-prozesua emaitza bera baino, bizitzan ere bidaia helmuga baino aberasgarriagoa dela uste baitut.

Umeek, hala ere, «kopla» asko ere egiten dute maiz. Badu gizaki orok antzezle bat jaiotzetik, beraz? Jaiotzen garenean gure erreferente nagusienak gurasoak direla uste dut. Haurrek gurasoen eta inguruko pertsonen soinuak, hitzak, keinuak eta portaera imitatzen dituzte. Umeak imitazioaren bidez komunikatzen dira eta hor hasten da nolabait antzerkia... bai.

Zelan erakutsi etxeko txikienei antzezlanetan gertatzen den guztia ez dela, edo ezin dela, antzerkitik kanpo egunerokotasunera eraman? Nire aburuz, oso garrantzitsua da azaltzea antzerkia jolas bat dela. Joko

Binke! urtarrila 2024 3

Oso garrantzitsua da gaztetxoei azaltzea antzerkia jolas bat dela

bakoitzak bere arauak ditu eta horrexegatik funtsezkoa iruditzen zait antzerkiaren barruan antzezle bakoitzak bere burua ezagutzea. Modu horretan bakoitzak bere mugak jarri ahal izango ditu.

Gaztea izan arren, hainbat lan egin izan duzu orain arte. Guztien artean zer ekarri dizu ETBko Goazen telesailak? Nire lehenengo lan profesionala izan zen zinemaren arloan. Kamera baten aurrean antzezten ikasteaz gain, asko ikasi nuen kameraz kanpoko langileak baloratzen. Aktore batek pantaila edo eszenatoki baten gainean distira egiteko, izugarrizko lantalde polita du teloien eta kameren atzen. Nire ustetan, publikoak ikusten ez dituen artista asko daude lanean eta ez ditugu merezi duten bezala balioesten.

Fenomeno soziala bilakatu da Goazen gaztetxoen artean. Zuk ere igarri duzu zure azalean fama hori? Goazenen lanean hasi nintzen arte ez nintzen konturatu telesailak gaztetxoen artean zuen arrakastaz. Telesaila grabatzeaz gainera, urte batean zehar Goazeneko aurrestreinaldiak, estreinaldiak, kontzertuak, ekitaldiak eta photocall ugari egin genituen eta gazteek argazkiak eta autografoak eskatzen zizkiguten. Nik ez nekien nire irudia eta izena hain publiko bihurtuko zirenik, eta hasieran asko kostatu zitzaidan fama hori modu osasuntsu batean onartzea.

Zer zen gertatzen zitzaizun ohikoena ba? Kaletik Goazen telesailaren zaleek argazkiak eta autografoak eskatzea. Baina bestelakorik ere gertatu izan zait. Etxebarrin bizi nintzenean fan batzuek etxerako bidean jarraitu nindutela gogoratzen dut, non bizi nintzen ikusteko. Behin baino gehiagotan etxeko txirrina ere jo izan dute.

Keinu politak ere utziko zizkizun baina! Bai horixe, famak ere gauza politak eskaini dizkit. Gazte askok Instagrametik idazten zidaten, esate baterako, Sararen pertsonaiak euren bizitzan izan zuen eraginaz hitz egiteko. Hori pertsona eta aktore moduan dagoen opari politena da, zure lana ondo egiten ari zarela eta gazteongan eragin bat izaten ari zarela konturatzen baitzara.

Ezagutzen zaituzte oraindik ere? Badaude gazteak argazkiak eta autografoak eskatzen dizkidatenak eta poztasun handiz egiten dut. Hala ere, noizbait egoera hori aldatzea gustatuko litzaidake. Esate baterako, ez diogu gure atalondoko garbitzaileari argazki eta autografo bat eskatzen bere lana ondo egin duela uste badugu. Beraz… zergatik egin behar dugu aktoreekin? Aktore izatea eta famatua izatea

oso gauza desberdinak dira eta guztiok merezi dugu gure pribatutasuna errespetatzea.

Sararen papera egin duzu saioan, neska musulman baten papera. Zer dute komunean Sarak eta Andreak? Erronka handia izan zen niretzat Sararen papera egitea. Hasieran publikoak esango zuenaren beldur nintzen: zer pentsatuko zuen gazte musulman batek, antzezten dagoen aktorea musulmana ez dela ikustean? «Apropiazio kulturalari» buruz hausnartzen egon ondoren, emakume musulmanei buruz irakurtzen eta dokumentatzen hasi nintzen. Dantzertin beti irakatsi didate pertsonaia bat interpretatzerakoan ezin ditugula bere pentsamendua eta jokabidea epaitu. Eta eszenatoki gainean pertsonaia hori defendatzeko geure buruari hurrengo galdera egin behar diogu: zer daukat komunean interpretatuko dudan pertsonaiarekin? Sara eta biok emakume oso irribarretsuak, alaiak, burugogorrak eta borrokalariak garela konturatu nintzen. Eta gure ametsak egia bihurtzen saiatzeaz gain, gure ideiak eta pentsamenduak ere defenditzen ditugula. Hortaz, Sara pertsonaiaren sorkuntza abiapuntu horretatik hartu nuen eta interpretazioaren prozesua oso polita izan zen.

Erlijioa, transexualitatea, homosexualitatea, minbizia... lantzen dira telesail ezagunean. Balioetan entretenitzeko aukera eskaini dezake fikzioak? Bai, erabat. Gaur egungo gai etiko eta moralei buruz gaztetxoei hitz egitea ezinbestekoa da eurengan eragina izateko, haiek izango baitira mundua eraldatuko duten belaunaldi berriak. Antzerkia, zinema zein artea orokorrean, gure gizartea eraldatzeko izugarrizko arma politiko eta soziala iruditzen zaizkit.

Goazen-era iristeko castinga egin behar izan zenuen. Zelako maitasun-gorroto harremana duzu castingekin? Nire lehenengo castingak egiten hasi nintzenean, desilusio handiak hartu nituen eta frustrazioei aurre egin behar izan nien. Uste dut orokorrean, aktoreok gure lehenengo castingak egiten hasten garenean eta ez gaituztenean aukeratzen, aktore onak ez garela pentsatzen dugula. Denborarekin, casting bat zure lana epaitzeko judizioa ez dela eta gehienetan profil zehatz baten bila daudela konturatzen zara. Horregatik, aktoreontzat castingak lan-elkarrizketa baten moduan ikustea onuragarria dela uste dut. Nik behintzat orain horrela ikusten dut nire harremana castingekin!

Solasaldiaren hasieran aipatu duzun galdakoztar batekin oso eskertuta zaudela kontatu digu txoritxo batek... Bai! (irribarretsu) Dantzertin pedagogia irakasgaia eman genuenean, konturatu nintzen irakaskuntza asko gustatzen zaidala. Nire amets bat pedagogiarekin eta antzerkiarekin lotura handia duen lan bat izatea da eta Nerea Larrazabaleri esker nire ametsa egia bihurtu da. Eguzkibegi Ikastolan antzerki irakasle izateko aukera eman dit eta bide eder honetan irakasle izaten ikasten ari naiz, garrantzia handia ematen diogulako pedagogiari Nereak berak sortutako Kreatiba Antzerki Eskolan. Oso eskertuta nago berarekin, bihotz oneko pertsona izateaz gain, irakasle eta aktore bikaina da! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Larunbata.

Herriko txoko gustukoa? Bilbon, Europa parkea.

Liburua ala tablet-a? Liburuak beti!

Pelikula bat? The Greatest Showman.

Ez duzu onartzen… Enpatia falta.

Zoriontsu egiten zaitu… Flamenkoa ikasteak.

Plater bat? Makarroiak gazta gratinatuarekin.

Deskribatzen zaituen berba? Eguzkilorea.

Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.

Eta zer berria jarri? 'Tablao' flamenko bat.

Euskarazko berbarik politena? Pinpilinpauxa.

Zure ametsetako bidaia? Granadara itzultzea.

Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Lorcaren liburu bat.

Abesti bat? El cielo es de nosotros, Mundo Divinorena.

Binke! urtarrila 2024 5
ELKARRIZKETA ANDREA MORA

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Guri erakusten diguten besteko emozioz itxaroten dituzte nerabeek bi hankako gameluak»

BALTASAR, GASPAR ETA MELTXOR

Gabonetako azken mezulariak

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Usansoloren udalerri izaera baieztatu zuen albistea, abenduaren 28ko inuxentada bat zelakoan, ia inork ez zuela sinistu?...

5

Gabonak pasa diren arren, beste bost aste beharko ditugu soberan gelditu diren turroi eta polboroiak etxetik desagerrarazteko. Orain jokoa hemen dago: etxeko nork desagerraraziko ditu?

Txiste txarra

— Munduko txarrena naz opariak biltzen...

— Tira, ez jatzu baloia hain txarto geratu... — Liburu bat da.

Mozollokerrek babesa adierazi dio Pedro Sanchezi

Espainiako VOX eta alderdi ultraeskuindarren jarraitzaileek Pedro Sanchezen panpina jipoitzen ikusi ondoren, Mozollokorren Babeserako Elkarteak elkartasuna adierazi dio politikari, «Mozollokerrek badakielako zer den hori». Elkartearen esanetan, ez da justua horrelako sententzia krudelak publikoki egitea agintzen duenari.

«Lagun ezkutuak» lekua utziko dio «etsaia ezkutuari»

Gabonetan egokitutako «lagun ezkutuaren» oparia sarritan ez da izaten nahi bezain arrakastatsua eta hori kaxoian utzi baino, hainbat kuadrilatan «etsaia ezkutua» antolatzen hasi dira. Era horretara hain jatorra ez den «etsaia» horri 'enkajatu' ahalko zaio opari konprometitua.

6 urtarrila 2024 Binke!

Hilabete honetako sarituak Abenduko saridunak

Laura Moya Torvisco Andoni Beroiz Zubizarreta

Dog&Fox jatetxean bina pertsonentzako menuak irabazi dituzte!

Paule Karide (ezkerretik bigarren) eta Marta Velasco (eskuinetik bigarren) Eguzkiñe Gezuraga zinegotziarekin batera, Mag Lari magia ikuskizunaz gozatzera sartu aurretik.

Babestu proiektua, egin Binkekide!

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Binke! urtarrila 2024 7
NORTASUN
TELEFONOA: E-POSTA: IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA
HELBIDEA:

Erregeak Galdakaon

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

8 urtarrila 2024 Binke!

Erregeak Usansolon

Binke! urtarrila 2024 9
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

23. Korrika

Martxoaren 21ean helduko da Korrika gure herrietara

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

INFOGRAFIAK: AEK

AEK-k aurtengo Korrikaren ibilbidea iragarri du, baita herriz herriko egutegia ere: egun berean igaroko da aurten euskararen aldeko mugimendu ezaguna gure udalerrietatik. Lehenengo Usansolotik sartuko da eta ostean Galdakaotik. Baina zein izango da ordutegi eta ibilbide zehatza? Ondoko albistean kontatuko dizugu.

Azaroaren 16an aurkeztu zuen AEK-k Korrikaren 23. edizioa: martxoaren 14tik 24ra antolatuko da, Irunen hasi eta Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ostean Baionan amaitzeko 'Harro Herri' lemapean. Hitzorduan jakinarazi zutenez, Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko dute aurten, edo, zehazki, Baxoa eta Brebeta euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak. «Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin, espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez, aldarri egin. Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz. Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz. Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan. Harro herri, eta harro Korrikan!», adierazi zuten.

Ibilbidea herriz herri. Urtarrilaren 11rekin aurkeztu zuen ordea erakunde antolatzaileak ibilbide zehatza eta, horrekin, herriz herri noiz eta zein orduren bueltan igaroko den zehaztu ere.

Galdakaotik eta Usansolotik, azkenekoz ez bezala, egun berean igaroko da: martxoaren 21ean izango da euskararen aldeko korrikaldi ezagun eta koloretsua. AEK-ren aurreikuspenen arabera, Larrabetzutik 11:45 aldera irtengo da, Artola auzo galdakoztarretik igaro, Erletxen sartu eta Azkarri paretik igaro ostean Usansolora gutxi gora behera 12:13ean sartzeko.

Labeatik Galdakaoko erdigunera. Bilboko Gure Ka Usansolon beteko duen hori 1774. kilometroa izango da, eta udalerriari buelta emango dio Korrikak, ospitaletik sartuta.

10 urtarrila 2024 Binke!

Laminarrieta kale nagusitik Oletxe, Ander Deuna, Iturritxu eta Ibaiondo kaleak zeharkatuko ditu, ostean Torreondo kaletik Laminarrieta bigarrenez zeharkatu eta herriaren irteera hartzeko.

Labea, Uraska eta Olabarri auzoetatik sartuko da 23. Korrika Galdakaora, 12:30 pasatxo. Abusutik —suhiltzaileen egoitza zaharretik— 12:43ean igaroko da, Zabalganetik sartu eta Juan Bautista Uriarte kale nagusian behera egiteko, Pontzi Zabala kalera arte. Bertatik Gipuzkoa kalera sartuko da —Somera izenez ezaguna den kalera— eta Euskadi kaletik irtenda berriro kale nagusia hartuko du euskararen aldeko mugimenduak.

Bigarrenez Juan Bautista Uriarte hartu ostean, udaletxe atzetik Bizkai kaletik Muguru kalera joango da Korrika, Bernart Etxepare kalea hartu eta Urki kaletik Zamakoa kalea zeharkatzeko autobideko «pintxazoko» biribilgunera. Bertatik Bizkai kale osoa egingo du ekimenak, anbulatorio paretik 13:00 aldera pasatzeko asmoz. Sixta Barrenetxea kaletik gora Bengoetxeko noranzkoa hartuko du ibilbideak.

Bengoetxetik Etxebarrira. Bengoetxetik behera Aperribaiko bideari ekingo dio Korrikak, 13:14 aldera Olabarrieta auzotik Aperribaira sartzeko. Aperribaien 1789 kilometroa beteko du korrikaldiak, Miguel Unamuno plazaren albotik —banketxe ezaguneko kutxazainen paretik— pasata N-634 errepide nagusia hartzeko Etxebarrira bidean. Dena prest, beraz, martxoaren 21 eguerdian petoak jantzi eta gure irribarrerik ederrenarekin euskararen aldeko ekimenik ezagunean parte hartzeko, bai Usansolon lehenengo, zein Galdakaon beranduago. •

23. Korrikaren aurkezpena gure herrietan

Galdakaon: urtarrilak 24, 19:00, Torrezabaleko erakusketa aretoan

Usansolon: urtarrilak 26, 19:00, Oinarin Dantza Taldearen lokalean

Binke! urtarrila 2024 11

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Ez dok amairu

Izen hau, 1966an sortu eta 1972an banatutako euskaldun abeslari talde ospetsu batena da. Bizkaieraz dago eta batuaren araudien aurrekoa da. Talde honen izena, Jorge Oteizaren aholkuari esker jarritakoa da, hamairu zenbakiaren «malefizioa» apurtzeko. Nondik datorren 'ez dok amairu'? Euskal mito baten arabera, behinola, estukurak eraginda-edo, gizon batek, laguntza eskatu eutsan deabruari zereginen baterako eta deabruak onartu, baina bere arimaren truke. Baietza emon egin eutsan baina, Pedro Boteroren galdara joan ez egiteko, damutu egin zan gizon hori eta eskatu egin eutsan deabruari bere arima galdua. Horretarako, deabruak San Martinen hamabi egiak kantzatzeko agindu eutsan eta gizonak erantzun: «bat, Jainkoa; bi, Erromako altarak; iru, Trinitadeak; lau, ebanjelistak; bost, Kristoren llagak; sei zeruko izarrak; zazpi, sakramentuak; zortzi, zeruak; bederatzi, ordenamentuak; amar, mandamentuak; amaika, milla angeruak; amabi, apostoluak». Hamabigarren egia kantatu ebanean, deabruak esan eutsan tentazar: «esaik amairu», eta gizonak erantzun: «ez dok amairu», oilarrak joten jok munduan, angerutxuak zeruan». Hortixik ba, abeslari-talde horren izena.

Aurrematrikulazioa

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2024-2025 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea argitaratu da. Aurreko ikasturteko mekanismoei eutsiko zaio, arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelakoengatik bereiztea saihesteko.

- Eskaerak aurkezteko epea, ikastetxean bertan: otsailaren 7tik 23ra arte. Behin-behineko zerrendak martxoaren 26an argitaratuko dira eta behin betikoak apirilaren 26an.

- Hezkuntza zentroetako batzar informatiboak —baieztatuta daudenak— eta telefono zenbakiak:

APERRIBAI HI

Ate irekiak: otsailaren 7an, 15:30ean / Batzarra: otsailaren 7an, 16:30ean

Telefonoa: 94 449 68 62

GANDASEGI HI

Ate irekiak eta batzarra: urtarrilaren 23an, 17:00etan

Telefonoa: 94 428 01 80

UNKINA HI

Batzarra: otsailaren 5ean

Telefonoa: 94 428 01 90

URRETA HI

Ate irekiak eta batzarra: otsailaren 5ean, 16:15ean

Telefonoa: 94 428 78 80

EGUZKIBEGI IKASTOLA

Telefonoa: 94 456 02 64

ELEXALDE BHI

Telefonoa: 94 428 80 21

BENGOETXE BHI

Telefonoa: 94 428 80 21

ANDRA MARI LH

Telefonoa: 94 456 27 20

OSTALARITZA ESKOLA

Telefonoa: 94 457 60 77

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net

12 urtarrila 2024 Binke!
• 944010540

Matrikulatu gurekin

Otsailaren 7tik 23ra

K A L I T A T E Z K O H E Z K U N T Z A E U S K A L D U N A T E L . : 9 4 4 5 6 0 2 6 4 I D A Z K A R I A @ E G U Z K I B E G I . N E T W W W . E G U Z K I B E G I . E U S
0 - 16 urte

Aizian jatetxearen itxiera

Aro arrakastatsu baten amaiera

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JOSEMI OLAZABALAGAK BIDALITAKOAK

Hogei urte bete zituen Josemi

Olazabalaga galdakoztarraren

Aizian jatetxeak abenduan baina ospakizun giroan murgildu beharrean, argiak betiko itzali behar izan zituen.

Bilboko Meliá hotelaren behekaldean kokatuta dagoen lokalaren jabeek beste zeregin batzuetarako erabili nahi dute lekua eta hortaz, Aizian ixtera behartu diote sukaldariari. Olazabalagarekin hitz egin du BINKEk jatetxearen ibilbidearen inguruan.

Abenduaren 22an hogei urte bete ziren Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Bilbon Aizian jatetxea ireki zuenetik. Roberto Asuarekin jarri zuen martxan orduan Sheraton eta orain Meliá hotelaren behekaldean; eta bi hamarkadetan zehar milaka bazkari eta afari eskaini ostean, ixtera behartu diete lokalaren jabeek.

«Hotelaren jabe berria irailetik zebilen Meliárekin negoziatzen, eta ez ziguten deitu haiekin hitz egiteko. Kezkatzen hasi ginen eta azaroaren amaieran eman ziguten berria. Meliák hotel beheko solairua osoa nahi zuela azaldu ziguten, Aizian barne, aretoan leku gehiago izateko», azaldu dio BINKEri Olazabalagak.

«Gerta zitekeela bagenekien albistea zen, baina esan zigutenean oso kolpe gogorra izan zen. Hutsik geratzen zara eta hemendik aurrera zer egin pentsatzen hasten zara», aitortu du. «Nire emaztearen, alaben eta familia eta lagunen laguntzari esker, errazago barneratu dugu», adierazi du sukaldariak.

Jatetxeko langileetako batzuek momentuan bertan jakin zuten, Olazabalagarekin lanean zeudelako: «Taldea desmoralizatuta zegoen, baina gugan pentsatzea baino gehiago, pentsatu genuen lehenengo gauza erreserba zuten bezero horiei guztiei jakinaraztea izan zen».

Bilbo-Galdakao-Bilbo. Bilboko Gure Kabi jatetxean hasi zen Olazabalaga eta gero Madrileko Zalacainen izan zen. Ondoren, hamaika urtez Galdakaoko Andra Mari jatetxeko arduraduna izan zen eta ostean hartu zuen Aizian irekitzeko erabakia

14 urtarrila 2024 Binke!

Olazabalagak: «Denbora luze horren ostean Bilbon jartzeko erabakia jarri genuen, sukaldaritza mota berdina egiten jarraitzeko helburuz».

Aizian izena jartzeko Eduardo Txillidaren obra bat hartu zuten oinarri eta jatetxearen kontzeptuaren inguruan argi izan zuten Andra Mariko bidea jarraitu nahi zutela, garapena izan duen arren. «Lehenengo urtean bi sukalde egon ziren paraleloan, baina pixkanaka jatetxe bakoitzean plater berriak agertu ziren, bataren eta bestearen arteko aldea markatuz», azaldu du galdakoztarrak.

Aldaketak. Hogei urte hauetan asko aldatu da Aizian jatetxean Olazabalagarekin batera lanean izan den lan taldea. Sukaldariak joan eta etorri dira baina badaude ere urte askotan zehar galdakoztarraren bidelagun izan direnak: «Arkaitzek 19 urte zeramatzan eta Aitorrek 18 sukaldean, eta Begoña maitre egon zen jubilatu zen arte. Deliak ordezkatu zuen. Ostalaritza eskolatik pasa ondoren, gurekin hasi zen».

Lokalari dagokionez, ia berdin mantendu da hasieratik, jatetxearen aurretik hotelaren gosariak ematen zirelako han. Aldaketa txikiak egin dituzte hala ere, besteak beste, alfonbrak berritu dira hiru aldiz eta banatzaile moduko bat jarri zen jangela nagusiaren eta beste bien artean.

Binke! urtarrila 2024 15

Teknikak hobetuz. Eta sukaldaritza, nola aldatu da bi hamarkada hauetan? «Ekoizpen teknikak hobetu egin dira urteekin, produktu batzuen egosketa puntuak esaterako ia ezin hobeak izan dira», azpimarratu du sukaldariak.

«Sukaldatzen hasi nintzenean, jatetxe batean zein plater egiten ziren jakin nahi banuen, hura bisitatzea zen jakiteko modu bakarra. Orain, internetekin, etxean egonda ikus dezakezu. Internetek gure bizitza aldatu ahal du», adierazi du.

Plater bereziak. Teknika zaharrak zein berriak erabilita, hainbat eta hainbat plater prestatu ditu Olazabalagak urte

Itxiera gertatu ahal zela bagenekien, baina hala ere oso kolpe gogorra izan da guretzat

Niretzat sukaldatzea dena da. Ia 40 urte daramatzat eta horretarako bizi naiz

hauetan zehar bere taldearekin batera, eta baditu gogokoenak: «Plater berezienengatik, dudarik gabe, zoriondu gaituzte gehien, edo sari gehien jaso ditudanak: tomate apurretan marinatutako hegaluzea, onddoak plantxan arrautzekin tenperatura baxuan, gure torrija famatua, legatza tenperatura baxuan, ilarrak testuretan, legatz kokotxak, hezurrik gabeko buztana, tuna tatakia… Asko izan dira».

Eta mimo handiz gogoratzen dituen uneak ere badira, besteak beste, Joaquin Sabina musikariak bisitatu zituen eguna. «Urrezko liburua sinatzeko eskatu genion eta edaten ari zen whiskyarekin arrain baten marrazkia marraztu zigun», azaldu du.

Bezero bat negarrez hasi zen aldia ere etortzen zaio burura Olazabalagari noizean behin: «Negarrez hasi zen eta maitreak galdetu zion ea arazorik ote zuen. Jaten ari zen txangurro platerarekin haurtzaroa gogoratu zuela eta malkoak begietara etorri zitzaizkiola esan zigun. Hunkigarria izan zen».

Bezeroen berotasuna. Hunkigarria ere Olazabalagarentzat jendeak itxieraren albistea entzutean izandako erantzuna. «Deitzen hasi ziren gu animatzeko asmoz, baita geratzen zitzaigun hilabeterako erreserba egiten saiatzeko ere. Pena handiz asko etorri dira agur ematera, jatetxe berri bat irekitzera animatzera», adierazi du.

Beste bezero batzuek ordea, mezu elektronikoak bidali dizkiete eta horietako batzuk irakurtzeak «malkoak eragin dizkio talde osoari».

Mezu horien artean galdakoztar askorenak izan dira: «Azken hilabetean hainbat lekutatik bisitatu gaituzte, baina batez ere Galdakaotik, nire herritik. Nire kuadrillakoak, lagunak, nire familia eta Torrezabal Kultur Etxean eskaini ditudan klaseetara etorri direnak, haiekin jarraitzera animatuz».

Etorkizuna. Bere herriari oso lotuta dago Olazabalaga, bere jatorriaz harro. Ahal duen bakoitzean agertzen da Galdakaon eta Torrezabal Kultur Etxean esaterako sukaldaritza klaseak eskaini ditu hainbatetan. «Gastronomia lehiaketetan kolaboratzeko edo epaimahaikide izateko deitu didatenean, haietan egon ahal izan dudan bakoitzean lagundu izan diet, Galdakaoko jaietan, Peña Santa Cruzeko perretxikoekin... Beti nago prest», adierazi du.

Aizian jatetxearen itxierak etorkizun berria ireki dio sukaldari galdakoztarrari baina oraindik ez daki bideak nora eramango dion. «Momentu honetan ez daukagu ezer erabakita, zerbait ateratzen denean jakinaraziko dizuegu, jendea gure zain dago!», azaldu du, klaseak eman ahal izateko sukaldaritzako goi mailako titulua eskuratzen saiatuko dela nabarmenduz. «Edozein eskaintza jasotzeko irekita gaude!», azpimarratu du indarrez.

Sare sozialetan. Bide berria aurkitzen doan bitartean YouTuben saioak egiten ere jarraituko du sukaldariak. «Pandemian geundela BINKEren proposamena jaso nuen

etxetik zuzenean errezeta bat egiteko, eta hortik etxean bideoak egiten hasi ginen». Lagunei bidali zizkion etxean egin zezaten eta gero horiek YouTubera igotzeko aprobetxatu zituen. Galdakoztarrak 35 bideo inguru egin ditu ordutik, eta esaterako bakailaoa pilpilarekin egiten duen bideoak ia 280 mila ikustaldi ditu honezkero.

Sare sozialek duten garrantzia azpimarratu du, batez ere edozein motatako lokala dutenentzako, izan ere, «jende askok sare sozialak begiratzen ditu jatetxe bat edo bestea aukeratzerako orduan».

Aizian jatetxean «oso nota onak ditugu bisitatu gaituzten eta iritzia eman dutenen eskutik»: Googlen 4,7 5etik; TripAdvisoren 5etik 4,5 eta El Tenedor webgunean 10etik 9,3. «Oso ondo puntuatu gaituzte, nahiz eta beti egon daiteke berdin pentsatzen ez duena», dio harrotasunez.

Munduan zehar sukaldaritzari esker. Bezeroen partetik jasotako berotasunak eta harrera on honek jarraitzera animatzen du sukaldaria, zartagina eskuan bizi izan dituen esperientzia guztiak gogora ekarriz: «Niretzat sukaldatzea dena da. Ia 40 urte daramatzat lanean, eta horretatik eta horretarako bizi naiz. Sukaldaritzari esker munduko toki asko eta asko bisitatu ahal izan ditut, hala nola, Japonia, Txina, India, Egipto eta Peru, eta baita herrialde hauetan duten sukaldatzeko modua eta haien ohiturak eta produktuak ere ezagutzeko aukera izan dut». •

Binke! urtarrila 2024 17
Aizian jatetxearen itxiera

San Silvestre herrikoia

18
urtarrila 2024 Binke! ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Binke! urtarrila 2024 19

Sei urte pentsiodunak batzen hasi ziranetik

Ohi daben moduan, Kurtzeko plazan batzen jarraitzen dabe Galdakaoko pentsiodunek «1.080 euroko gutxieneko pentsio duina» eskatzeko. Urtarrilaren 15ean sei urte bete ziran batzen hasi ziranetik eta «lortutakoa ospatzen eta falta dana eskatzen» jarraituko dabela aldarrikatu eben. Pentsiodunek egindako adierazpena, hitzez hitz, BINKE.EUS-en.

Ginearen aplikazioa, Bilbon

Kirol instalazioek daukiezan gabeziei urtenbide bat emoteko helburuz Wellk aplikazioa sortu eban Aritz Gineak eta Bilboko Udalak gehiago garatu dau.

Agur Kantu Kolore taldeari

Kantu Kolore talde galdakoztarrak agur esango dau. Zazpi urteko ibilbidean kantu ezagunak utzi dauz talde honek, bereziki haurren eta gaztetxoen artean.

20 urtarrila 2024 Binke!
BINKE
KOLORE BILBOKO UDALA
KANTU

Iñigo Llames gaztea saritu dabe

‘Musika Km0’ lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dau Grupo

Noticiasek 18/70 garagardoaren laguntzagaz, eta Iñigo Llames galdakoztarra bigarren izan da.

Jon Barrenetxeari omenaldia

Abenduaren 29an Jon Barrenetxea arte martzialen irakaslea omendu eben

Galdakaoko Iraragorri Hoteleko Petit Komité jatetxean. Bere lehen ikasleek antolatu eben hitzordua eta Barrenetxeak irakatsitakoa azpimarratu eben.

San Silvestrearen aitzindariak

Galdakaoko San Silvestre lasterketa aitzindaria da eta ekimenagaz hasi ziranei omenaldia egin eutsien urtarrilaren 31n Galdakaoko Udalak.

Ganguren zuzendaritza barriagaz

Ganguren Mendi Taldeak zuzendaritza batzordea barritu dau eta Eduardo Olea da presidente barria. Oleagaz batera batzordean izango diran kideak, BINKE.EUS-en.

Binke! urtarrila 2024 21 BINKE
GRUPO NOTICIAS FAMILIAK BINKERI BIDALITAKOA BINKE GANGUREN MENDI TALDEA

Haurrak, haurrak etxean

Euskal Herrian ez omen da umerik jaiotzen. Eta ez hori bakarrik, emakumeak solterak manteniduten gara eta horretan tematu gara. EAEn 1975ean 41.400 haur jaio ziran, 2022an barriz 13.636. Gaur egun, 37 haur erditzen doguz egunean. Nafarroan barriz, egoera txarrerra egiten ari da dramatikoki. No future

Datozen urteotan emakumeen %45ak ez dau haurrik izango. Haurren fabrikak ixten eta deslokalizatzen hasi gara. Eta gizarteak, moral kristauak eta kapitalak bere segurtasun mekanismoak martxan jarri dabez emakumeenganako kontrola lortzeko.

Zokoratutako berbak

Gizonek ardura euren amei pasatzerik ez badaukie bakarrik inplikatzen dira hezkuntzan

JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO

Herriaren kontra egiten dauan ama berekoi, gaizto eta indibidualistaren kontakizunaren bitartez, jaiotze-tasa igo nahi dabe. Errealitatea bestelakoa da. Geroz eta ikasketa gehiago, botere ekonomiko handiagoa, gizonekiko independentzia eta etxetik kanpoko lanpostu gehiago lortu, orduan eta haur gutxiago erditzen doguz. Hau da, independentzia ekonomikoa eta ezagutza gure gizartea antzutzen ari dira. Eta ez da amatasuna eta gizonekiko harreman sexoafektiboak berez errepresiboak diralako, bihurtu dabezalako baizik.

Kapitalak gaur egun ez dau eskulan merkerik behar, mekanizazio industrialaren fenomenoa eta gizakien masifikazioa, eta dagoan gehiegizko eskulana dala eta. Kapitalak langiletxoak beharko baleukez, etxean eta sukaldean giltzapetuko gaitue barriro. Sistema patriarkal eta kapitalistak, gure amatasuna erabili dau kontrol modu bezala, eta kontrol modu hori ekuazioaren beste erdiak mantentzen dau bizirik, gizonek.

Gurean, hainbeste Bertin Osborne daukaguz eta gehienetan, gizonek zaintza partekatua lortu badabe eta ardura euren amei pasatzerik ez badaukie bakarrik inplikatzen dira hezkuntzan. Errealitatea da, jaiotze-tasa mantentzeko prestazio sistema barik, gizarte laguntza sistema barik, gizonezkoen benetazko inplikazio barik, emakumeok ez daukagula hazkuntza lan hori bakarrik egin

Gaur egun, haurren hezkuntza emakumeen kartzela zigorra bihurtu dabe

Erretratuak

gura. Haurren hazkuntza eta hezkuntza gizarte guztiaren lana eta arazoa izan beharko leukelako, eta ez soilik emakumeen beharra, ez dakit zein arrazoi moralengatik. Gaur egun, haurren hezkuntza emakumeen kartzela zigorra bihurtu dabelako, gure amatasuna kontrolatu, gure gorputzak fiskalizatu eta hazkuntza eragotzi deuskue lan eta gizarte eskakizun eginezinen bidez. Hori bai, emakumeak beti berekoi.

22 urtarrila 2024 Binke!

Olentzeroren etorrera

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke! urtarrila 2024 23

«Udaltzainekin euskaraz aritzeko eskubidea bermatuta dago»

Udaltzainen artean euskararen eskakizuna zalantzan jarri duten epaien inguruan galdetu dio BINKEk Estepan Goioaga galdakoztarrari, bera baita Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidentea.

Komunikabide askotako albiste izan dira azken hilabeteetan epaitegietatik datozen sententziak: deialdi publikoetako hautagai guztiei ez zaie zertan hizkuntzaeskakizuna eskatu. Hala egin zuen epaile batek, euskara mailarik ez zuen Laudioko udal-teknikari bati arrazoia emanez. Ostean etorri dira euskaraz ez dakiten Iruñeko, Erandioko edota Donostiako udaltzain batzuei arrazoia eman dien «euskararen aurkako» epaiak.

Galdakaoko udaltzainburu eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidente den Estepan Goioagari horren aurrean duen iritziagatik galdetu dio BINKEk.

Donostiako Epaitegiak adierazi berri duen moduan, uste duzu «diskriminatzailea» dela udaltzaingo izan nahi dutenei euskaraz jakitea eskatzea? Ez, administrazioetako lanpostuetara sartzeko, plazen ezaugarrien arabera eskatzen diren baldintzak bete behar dira —titulazioa, gidabaimen espezifikoak...—, eta hizkuntza-eskakizuna horietako bat da. Ez dugu ahaztu behar udaltzainok tratu zuzena daukagula herritarrekin, eta horiek beren eskubideak dituztela, besteak beste, hizkuntzarenak. Horregatik, euskaraz bizi nahi duenari administrazioarekin harremanak hala izateko eskubidea bermatu behar dio.

Zeri eman behar zaio lehentasuna, herritarrek zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten eskubideari ala pertsona batek lanpostu publiko bat lortzeko duenari? Zergatik egin behar da hautu hori? Ez dira bateraezinak. Guztiok dugu administrazioan lan egiteko eskubidea, baina,

24 urtarrila 2024 Binke!
TESTUA ETA ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

horretarako, guztiei eskatzen zaizkien baldintzak bete behar dira. Nire ustez, diskriminatzea izango litzateke batzuek eskatzen dutena betetzeko egiten duten ahalegina ez baloratzea, eta beste batzuek, agian, lanpostua lortzeko eskatzen diren ezaugarriak betetzeko interesik izan ez dutenak, plaza lortzen dutela ikustea. Ezin dugu ahaztu agenteen kasuan, kasu gehienetan B2 maila bakarrik eskatzen dela. Gainera, askotan, nahiz eta urte luzez aritu administrazioarentzako lanean, bitarteko funtzionarioek ez diote behar besteko denbora eta ahalegina eskaintzen hizkuntza maila egiaztatzeari, nahiz eta etorkizunean lanpostua sendotzeko eskatuko zaiela jakin. Informazio hori publikoa da, ezagutzen dute. Dena den, hori ez da Udaltzaingoan bakarrik gertatzen, gainontzeko administrazioetan ere gertatzen da.

Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluak, Behatokiak, eta hainbat udal zein eragilek «euskararen kontrako erasotzat» hartu dituzte Donostiako epaia eta azkenaldian udaltzainekin izan diren antzeko sententziak. Zein iritzi du Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak? Herritar guztien eskubideak bermatzeko, administrazioak zerbitzua euskaraz emateko duen betebeharra zalantzan jartzen duten epaiak jasotzera ohitzen ari gara. Argi dago erdal hiztunenak errespetatzen direla. Zergatik ez euskaldunenak? Horretarako, argudio subjektiboak erabiltzen dira, hala nola, binomioetan

doazenean batek jakitearekin nahikoa dela. Argudio hori, hizkuntza aldatuz egitea pentsaezina da, hau da, batek gaztelaniaz jakitea nahikoa litzateke. Onartezina izango litzateke batek gaztelania ez ezagutzea. Beste argudio batzuk ere erabiltzen dira, adibidez, gurea munduko bost hizkuntza zailenen artean kokatzearena. Argumentu hori, nire ustez, zorroztasun zientifiko gutxikoa da.

Gaur egun, bermatuta al dago herritarrek Udaltzaingoaren partetik zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea? Baietz uste dut. Lanpostuetarako zerrenda publiko desberdinak aztertuz gero, ikusiko dugu Udaltzaingoetako plaza gehienek bigarren hizkuntzaeskakizuna ezarrita daukatela eta buruzagitza gehienek hirugarrena —hau da, C1 edo EGAren baliokidea—. Kasu batzuetan aurki dezakegun arazoa erabilera-falta da, izan ere, batzuek euskaraz lehen hitza ez esateko izan dezaketen joera, nahiz eta horretarako gaitasuna izan. Baina hori arazo orokorra da administrazio askotan, batez ere handienetan eta lurralde jakin batzuetan.

Eta Galdakaon edo Usansolon, bermatuta al dago herritarren eskubide hori? Bai. Erabat. Gure Udaltzaingoan plaza dugun denok dugu B2 maila egiaztatuta edo C1 maila, beraz, euskaraz komunikatzeko gaitasuna bermatuta. Orain komunikazio hori bultzatu behar da, eta horretan ari gara. •

Binke! urtarrila 2024 25

Binke.eus

Gure

herrietako aktualitatea:

Txomin Bustinzak

minbiziaren aurkako elkarteari eman dio bere etxean jartzen duen

Gabonetakojaiotzari esker lortutako dirua, 3.876,54 euro.

Rotterdameko

Sinfoniak Urte Berriko kontzertua eskaini zuen urtarrilaren 6an La Hayan eta Mikel Fernandezek zuzendu zuen emanaldia.

Duela bi urte sortu zen Galdakaoko

Triatloi Eskolak urteko gala ospatu zuen Torrezabal Kultur Etxean eta kide guztiak batu ziren.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Gabonzahar gaueko borroka eta zikinkeriak salatu zituzten Galdakaoko auzokideek. Odola eta hospitalizazioak ere egon ziren.

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria da abenduaren 28tik. Espainiako Gobernuak inskribatu zuen Tokiko Erakundeen Erregistroan.

Iroa Pekes eta Muebles Alberto saltoki galdakoztarren Gabonetako erakusleihoak saritu zituen Bizkaidenda elkarteak.

Euskal Trenbide Sareak hasi ditu Metroaren 5. linea eratzeko lanak. Hiru zatitan egingo ditu eta bi hasi ditu: Sarratu-Aperribai eta Aperribai-Galdakao.

Binke TV

Ibaizabal ibaia berbideratu eta uholdeak saihesteko obrak amaitu dira.

urtarrila

Binke!

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu zela ospatu zuten auzokideek abenduaren 28an.

26
2024

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Maitasun kapitala Elkar, 2023

Karmele Jaio Eiguren

Urte zaharra joan eta berria heldu zaigu: Urte barribarri dekonak eztekonari, nik eztekot eta niri ezpabere txarri belarri. Ilbaltza, urtarrila. «Urtarrila euritsu, urtea dirutsu». Dirutsua ez dakigu, baina irakurzaletasunez gainezka bai behintzat. Hilabete honetarako proposamena hain izenburu erakargarria daukan Karmele Jaioren 'Maitasun kapitala' nobela dugu.

Emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, liburuko protagonista bere bikotekideak abandonatzen duenean pott eginda geratzen da, eta hainbat galdera sortzen da orduan: Zer da maitasuna gure bizitzetan? Zelan konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko? Zer gertatzen zaigu abandonatuta sentitzen garenean? Maitasun pasionala? Maitasun erromantikoa? Hartu, erabili eta baztertu? Non geratu da Eros jainkoa?

Protagonista, oroitzapenetan murgilduta, maitalearekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartuko da eta maitasunarekin beti izan duen kontraesana agerian geratuko zaio. «Neskato bat nintzenetik eskutik helduta eraman nau maitasunak, nire urratsak gidatu ditu. Airea bezala arnastu dut egunero, eta, hala ere, airea bera bezala, ez dut sekula ikusi».

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! urtarrila 2023 27

Antzerkia

Urtarrilak 21, domeka

Tanttaka

Sexberdinak

Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan

Ordua: 18:00 eta 20:00 Sarrera: 7,5-10€.

Apirilak 26, barikua

Felix Albo

Pespuntes

Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Otsailak 3, zapatua

La Industrial Teatrera

Herencia

Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Otsailak 11, domeka

Andrea D

M. A. R.

Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan

Ordua: 18:00 eta 20:00 Sarrera: 7,5-10€.

Bakarrizketa

Otsailak 16, barikua

Jon Plazaola Tu Tum Platz

Torrezabal Kultur Etxeko

erakusketa gelan

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8

Adinekoentzat

Urtarrilak 18, domeka

Orconera Lutxana Bilduma ezagutzeko irteera

Izen ematea zabalik Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan

Urtarrilak 25, eguena

Urduñatik Beratzarako ibilaldia

Izen ematea Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan urtarrilaren 17tik aurrera

Otsailaren 1etik martxoraren 21era

Erlajazio tailerra

Izen ematea zabalik Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan

Maiatzaren 26tik 31ra

Extremadurara bidaia

Izen ematea Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan otsailaren 2tik aurrera

Informazio-saioak

Urtarrilaren 18tik aurrera, eguenero

Dinamitariei buruzko informazioa batzeko saioak

16:30 Torrezabal Kultur Etxean

28 urtarrila 2024 Binke!

23. Korrika

Urtarrilak 24, eguaztena

Galdakaoko Korrikaren aurkezpena

19:00 Aurkezpen umoretsua eta ondoren mokadutxoa, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan

Urtarrilak 26, barikua

Usansoloko Korrikaren aurkezpena

17:30-19:00 Umeentzako tailerrak eta korrika arropa

saltzea, Unkinako plazako frontoi txikian

19:00 Aurkezpen umoretsua eta ondoren mokadutxoa,

Oinarin Dantza

Taldearen lokalean

Mendia

Urtarrilak 21, domeka

Gipuzkoa. Aiako Harria. Erroilbide (832m)

08:00 Udaletxetik

Urtarrilak 26-28

Bakeirara eskiatzera

18:45 Udaletxetik

Otsailak 2, zapatua

Kanporamartxo

09:00 Ganguren Tabernatik

Otsailak 16-18

Bakeirara eskiatzera

18:45 Udaletxetik

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa

Binke! urtarrila 2024 29
RPS 07/21 Joana Miguel D.O.O y Audioprotesista
30

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.