BINKE 083 Ekaina 2023

Page 1

«Ez
83. zenbakia • 2023ko ekaina
NAGORE DE LA TORRE MODA ARTISAUA
nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!»

«Erosten ditudan materialak ahalik eta arduratsuenak izateari ematen diot garrantzia beti»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: JULIO LEGARRETAETXEBARRIA

Hilabeteko azalera ez dugu ohiko dendari bat ekarri gura izan —horiek badira tarteka ondo etorriak Binkeren 'Berton inde' atalean-eta—. Artisau bat da hilabeteko protagonista nagusia. Kasu honetan, bere arropa zein osagarri marka propioa sortu eta ekoizten duen artisaua, etxe alboan, Usansolotik irten gabe. Nagore bera eta bere lana gertutik ezagutzera hurbildu gara Oletxe kaleko tailer-dendara.

Inoiz pentsatuko zenuen denda eta tailer propioa irekiko zenuenik? Ez, nork esango zuen denborapasa bezala hasi zen zerbait, hain denbora arinean, nire eguneroko lana bihurtuko zenik. Ez nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!

Zelan hasi zinen honetan? Betidanik gustatu izan zait eskulanak egitea eta arreta berezia eskaini diot honekin lotutako guztiari. Orain dela urte batzuk, josteko makina bat erosi eta ekin nion estutxeak eta horrelakoak sortzeari, hala ere, denborapasa egiten nuen. Denborarekin, nire ingurukoek Instagram kontua egiteko konbentzitu ninduten eta horrela sortu zen @ene_kreazioak kontua. Hasiera baten, egindako lanen argazkiak erakusteko baino ez nuen erabiltzen, baina apurka proiektuaren bidea aldatu zen. Lehenengo salmentak izan nituen eta, horrekin batera, azokak, eskariak… hasi ziren.

Zeintzuk izan dira proiektuaren hasieran aurkitu dituzun oztopoak? Oztopo ugari izan ditut bidean, baina ekonomikoak eta burokratikoak izan dira buruhauste

handienak eragin dizkidatenak. Ia bi urte daramatzat pertsona autonomo lan egiten eta oraindik zalantza ugari sortzen zaizkit honen inguruan.

Orain honekin bizi zara. Zoriontsuagoa zarela sentitzen duzu? Lan oso nekagarria da, ni naizelako proiektuaren ardura guztiak dituena: kudeaketa burokratikoak, dendan egon, materialak erosi, produktuak sortu, web orrialdea eguneratu, azoketara joan, bidalketak egin… baina aldi berean oso pozgarria eta pertsonalki aberasgarria da. Ez naiz batere damutzen!

Artisaua zarela diozu zure sareetan. Zer da artisau izatea moda kontuetan? Artisaua izateak zure lanak eskuz eginda daudela ziurtatzen du. Horretarako foru aldundiaren sail batek gure lanaren eta lan egiteko moduaren jarraipena egiten du. Artisauen erregistro honen parte izateko, ezarrita dauden irizpide konkretu batzuk bete behar dituzu.

Azoka askotara joaten zara? Bai, behintzat frogatzeko eta izaten dudan esperientziaren arabera erabakitzen dut hurrengo urtean berriro joan edo ez. Azokek aukera ematen didate jende berriak nire proiektuaren berri izateko. Astero sare sozialetan adierazten dut asteburu horretan zein azokatan egongo naizen eta inguruko udalerrietan bizi diren jarraitzaileek bertara hurbiltzeko aprobetxatzen dute.

Errentagarria al da ekonomikoki azoketara joatea? Azoka mota desberdinak daude. Alde batetik udalek edota erakunde artisauek antolatzen dituztenak eta, bestetik, enpresa pribatuek antolatzen dituztenak. Aipatutako lehenengoak doakoak dira edo diru kantitate sinbolikoa ordaintzen da —

2 ekaina 2023 Binke!
NAGORE DE LA TORRE MODA ARTISAUA

Nagore De la Torre Amuriza 1997, Usansolo

Lehen Hezkuntzako

Gradua EHUn egin zuen, Leioan, eta Entzumena eta Mintzaira Aipamena UNIR unibertsitatearen bitartez. Hala ere, modu autodidaktan eta online bidezko ikastaroen bidez zilarraren eta ehungintzaren prozesuen inguruan ikasi zuen Nagore De la Torre usansolotarrak. Gainera, Bilboko Alfa akademian arropen patroiak egiten ikasi zuen. Eta zaletasun hori ogibide bilakatuta dabil gaur egun bere tailer-denda propioarekin lanean.

gutxitan—. Bigarren kasuan, dinamika desberdina da: azokan parte-hartzeagatik ordaindu behar dugu. Horrek esan nahi du, salmentak nola joango diren jakin gabe, «minus» diru kantitate batekin hasten garela.

Produktu «arduratsuak» egiten dituzuela diozu. Zer esan gura du horrek? Lege-zilarrezko osagarrien —eraztunak eta arrakadak— eta ehungaien diseinua eta fabrikazioa lantzen duen proiektua da Ene. Aurretik esan dudan bezala, produktu

guztiak eskuz egiten dira; lan artisau eta arduratsuak dira. Lanen produkzio etikoaren aldeko jarrera bultzatzen da proiektu honekin batera, horrek esan nahi du, bidezko eta bertako produkzioaren alde egiten dudala.

Kilometro zeroko produktuak behintzat, badira! Hori da! Usansolon tailer-denda daukat, hau da, espazio berdinean produktua sortu eta saldu egiten da. Beraz, ahal den guztia hemen egiten da, nik baititut beharrezko makina eta

Binke! ekaina 2023 3

erreminta guztiak. Gainera, erosten ditudan materialak ahalik eta arduratsuenak izateari ematen diot garrantzia beti, bai

Non aurkitu ditzakegu Ene produktuak?

Ene tailer-dendan, Oletxe 23 kalean, Usansolon. Azoketan, online dendan www.enekreazioak.com eta sare sozialen bidez. Ene produktu batzuk saltzen dituzten dendak: Galdakaon So much denda, Sestaon Kuttun art denda eta Igorren Zazpi Haizetara denda.

Zure hornitzaile gehienak ingurukoak dira. Baina ematen al du nahikoa Euskal Herriak? Ahal dudan guztia erosten dut hemen, bai bitxigintza egiteko materialaren aldetik baita ehungaiei dagokienez ere. Hala ere, baliabide kopurua gero eta eskasagoa da eta, behar izanez gero, estatu —edo nazioarteko— mailan lortzen ditut hornitzaileak.

Oihalak, esaterako, Galdakaoko Legarda denda historikoan ere erosten dituzu. Faltan sumatuko duzu ba zure herriko Telerue, orain gutxi ateak itxi zituena... Bai, Legardan zein Usansoloko Teleruen erosi ditut zenbait oihal. Herrian materialak lortzeko neukan aukeraren falta

Eta behin oihala erosita, zein da hutsetik hasteko Prozesua luzea da. Oihala erosi, patroi definitiboa sortu —zenbait proba egin ostean—, oihala moztu, josi, azken xehetasunak, argazkiak atera, prezioa jarri, webgunean prestatu… ez da egun bateko lana, ez.

Eraztunekin berdina egiten duzu? Berdina, bai. Materiala erosi, prototipoak sortu, materiala moztu edo prestatu, soldatu, leundu… kasu honetan ere, egunetako prozesua da.

Sinisten al duzu genero bako modan?

Ene proiektuaren kasuan, baditugu generorik gabeko kamisetak eta sudaderak. Patroi berdinetik sortzen diren arropak. Kasu honetan behintzat, ez dut beharrezkoa ikusten arropak generoetan desberdintzea. Hala ere, badaude beste jantzi batzut genero batera bideratuta sortzen direnak. Gero bakoitzak nahi duena janzten du.

Eta %100ean jasangarria den modan?

Uste dut %100ean jasangarria izatea oso zaila dela. Asko dira kontuan izan beharreko faktoreak: materialen jatorria, ehun ekologiko eta birziklatuak, prozesuak, langileen egoera, karbono-aztarna —

Oztopo ugari izan ditut bidean, baina ekonomikoak eta burokratikoak izan dira handienak

Argi dago, jadanik daukaguna erabiltzea da janzteko modurik jasangarriena

Moda jasangarriena, akaso, arropei bizitza bat baino gehiago ematean egon daiteke? Bai, argi dago. Jadanik daukaguna erabiltzea da janzteko modurik jasangarriena, edota bigarren eskuko arropak erabiltzea. Horrek ez du esan nahi, erosteko beste modu batzuk txarto daudenik: tokiko dendetan erostea, bertan egindakoa edota arropa jasangarria erostea…

Baina, horrela, zure ekimenaren kontra egiten ibiliko zinake inork ez balu arropa berririk erosiko, ezta? Tira, denok bide hori aukeratzen badugu, izan daiteke. Baina egia da ez dudala alde batera uzten upcycling técnica erabiltzea; hau da, sortuta dauden arropetatik beste batzuk sortzea. Edota eginda dauden arropetatik oihalak hartzea Ene produktuak sortzeko. Nork daki…

Zelan ikusten duzu Usansoloko merkataritza? Nik harrera oso ona izan dut herrian eta asko eskertzen dut. Baina egia da oraintxe bertan ez daukagula herrian gauza askorik erosteko aukerarik...

Zure bezero gehienak bertakoak dira? Leku guztietako bezeroak ditut: Usansolokoak, inguruko herrietakoak, web orrialdean erosten dituztenak eta azoketara hurbiltzen direnak.

Zeintzuk dira Nagorek Ene Kreazioak ekimenaren alde dituen hurrengo erronkak? Mila gauza berri ditut buruan, beti nabil nobedaderen bat prestatzen. Erronka eta proiektu berriak izateak asko motibatzen nau. Nire proiektuak izan dituen beharrak asetzeak ekarri nau honarte eta horrela jarraituko dut, sortzen, beharrizanetara moldatzen eta hazten! Era berean, esan beharra daukat asko pozten nauela Ene proiektuak Binkeko elkarrizketa honetara ekarri izanak. Eskerrik asko! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Tailerra.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Friends telesaila.

Ez duzu onartzen… Besteen gauzetan muturra sartzeko joera.

Zoriontsu egiten zaitu… Ilunabarrak ikusteak.

Plater bat? Amamaren kroketak.

Deskribatzen zaituen berba? Adeitsua.

Herrian zer kenduko zenuke? Ezebez.

Eta zer berria jarri? Udaletxea.

Euskarazko berbarik politena? Pitxin.

Zure ametsetako bidaia? Norvegia.

Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Baso bete ur.

Abesti bat? Er(h)ori, Izarorena.

Binke! ekaina 2023 5
ELKARRIZKETA NAGORE DE LA TORRE

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak 4

ANTONIO CORAO

«Horrenbeste bizitzeko gakoa hauxe da: Facebookeko Galdakao Opinari kasurik ez egitea»

100 urteko galdakoztarra

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Udalak banatutako negu garaiko lora gehienek ez dutela uda baino gehiago irauten hainbat herritarren etxeetan? Askok ureztatzen jakin ez.

Lau urte, horixe da udal-hauteskundeetan—Galdakaoko EH Bilduk garaipena lortu ondoren— Andy eta Lucas bikoteak itxaron beharko duena Galdakaon kontzertua eskaini ahal izateko.

Txiste txarra

— Inoiz ez dozu nilakorik aurkituko. — Horixe da behar dodana.

Ergatiboaren ikastaroak, Udalaren lehen inbertsioak

Joan den hauteskundeetarako alderdiek bere sare sozialetan publikatutako bideoetan zenbait herritar «nik Iñigo Hernandorekin» edo «ni EAJ bozkatuko dut» bezalako esaldiak aldarrikatzen entzun ziren. Hori dela eta, Galdakaoko Udalak Labayru fundazioari ikastaro trinko bat antolatzeko eskatu dio, ia uztaileko hauteskundeetarako hobekuntzarik igartzen den.

San Juan su guztietako babeslea izango da Binke

Udako solztizioari ongietorria behar bezala emateko, suaren inguruan batu ohi gara Galdakao zein Usansoloko herritarrak. Su horrek behar bezalako indarra har dezan, BINKEk bere paperezko argitalpen aspergarrienak dohaintzan emango ditu. Era honetara lehendabiziko sugar horiek BINKE-ko paperei esker hauspoa izatea lortuko da.

Buruko minak sortzen hasi dira txosnetako txandak

Ibuprofeno, Paracetamol eta burukominak ekiditeko botiken salmentak nabarmen igo dira jaietako txosnen lan txandak antolatzen hasi direnetik. Barran zerbitzatzeko prest dagoen bolondres askorik ez dagoenez, Jai Batzordeak lan-poltsa bat irekitzeko proposamena luzatu dio Udalari.

6 ekaina 2023 Binke!

Hilabete honetako sarituak Maiatzeko irabazleak

Lidia Gonzalez Zabala

Jagoba de la Fuente Barrena

Lurberrigane jatetxean eguneko bina menu irabazi dute. Zorionak!

Aurkene Jauregi (ezker) eta Nagore Ferreira (eskuin) Binkekideak Libe Goitia idazle galdakoztarrarekin, azken honen liburu berria jasotzeko unean. Zorionak!

Zer? Oraindik ez zarela Binkekide?

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

TELEFONOA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

8 ekaina 2023 Binke!
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

Harrietentzako handbike bat eskuratzeko erronka lortu da

Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelak mugikortasun arazoak dituen

Harriet Ormazabal umearentzat handbike bat erosteko erronka solidarioa antolatu zuen Mozoilo Egunaren barruan. Lau jarduera jarri zituzten martxan eta guztira 20.490 euro batu zituzten, helburua lortuz.

TESTUA : IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: PEIO ZAMALLOA

Ekainaren lehen asteburua berezia izan zen galdakoztarrentzat. Batetik, Mozoilo Eguna ospatu zen barikutik domekara, adin guztietako ekintzekin. Bestetik zapatuan, Mozoilo Egunaren barruan, Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelak ‘Handbike bizikleta bat’ erronka solidarioa antolatu zuen.

Erronkaren helburua mugikortasun arazoak dituen Harriet Ormazabal umearentzat handbike bat erosteko dirua biltzea zen eta horretarako lau ekintza antolatu zituzten: ‘Everesting’ igoera, El Viverora igoera herrikoia, umeentzako ginkana Ardanza parkean eta spinning saioak.

Hainbat eta hainbat galdakoztarrek parte hartu zuten ekintzetan eta helburua 15.000 euro batzea bazen ere, askoz gehiago eskuratu zuten

jendearen eskuzabaltasunari esker. Zehazki, 20.490 euro batu zituzten guztira eta horregatik Gelak herritarren babesa eskertu du. «Izugarria izan zen, ez genuen erantzun hori espero, herri mailan ere benetan egun polita igaro genuen!», azaldu dio Binkeri Alvaro Sordok, Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelako kideak.

Diru honi esker Harriet Ormazabali handbike bat erosi ahal izango diote, bere ezaugarrietara moldatzen den bizikleta bat alegia. «Gelan umeekin entrenamenduetan egiten ditugun ariketak lantzeko handbike bat nahi dugu, bera ere taldekoa delako. Taldean gaudenok bakoitza ahal duen ekarpena egiten saiatzen ari da. Gelan dauden umeentzako ere oso aberazgarria izaten ari da proiektu hau», adierazi du Sordok.

Handbike honen ezaugarriei dagokionez, mendian ere ibiltzeko handbike bat egin nahi dute, parkean edo lauak ez diren errepidetan ibiltzeko aukera bilatuz. «Horretarako, ingeniari batekin eta handbikearen atal ezberdinak egiteko enpresa ezberdinekin lanean ari gara: txirrindulak sortzen dituzten enpresak, fibrazko moldeak egiten dituztenak, amortiguadoreak sortzen dituztenak, karbono-zuntzean adituak direnak…», azaldu du Sordok.

Prozesu luzea izango da baina pixkanaka-pixkanaka egiten joatea espero dute: «Dimentsioak horren txikiak dira, edozer gauza egiteko estandarretatik aldentzen gaituen proiektua dela. Erronka handia da parte hartzen ari diren guztientzako, baina oso proiektu motibagarria ere bada».

Binke! ekaina 2023 9
Solidaritatea

Galdakaoko txokoak

ARGAZKIAK: INMA SIERRA @CLICKETACLICK

10 ekaina 2023 Binke!
Binke! ekaina 2023 11

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Kereizak

Bagileko San Juanetaraz gero, goizetiko kereizak gorritu eta heltzen hasten dira. Kereiza berbea mailegua da. Grekoz 'késaros', latin klasikoan 'cesarum' eta latín arrunteko 'ceresia'-tik dator gure kereiza. Lehen gure baserrietan etxeko frutak jaten ziran eta goizetiko kereizak estimadu geunkazan. Lehenengo kereizak probatzeko adia alazokoa izaten zan batez be umeen artean. Kereizak ondo heldu barik jateak tripalak, enpatxuak eta kolikoak ekarzan, batezbe jarraian ura edanez gero. Horregaitik, nagusiek bildurra sartzen euskuen umeoi, kereiza erdi-elduak jan ezkero tripetan sapoak-eta sortzen zirala adieraziz. Goizetiko kereizondo bat eukanak sorots egiten eutsan zein umeak edo txoriak hurreratu. Kereizak dirala-eta, esaera polit eta esanguratsu bat daukagu. Aiko. Gurean baten batek borondatez beteko mesede, laguntza edo opariren bat egiten deuskunean eta horren ordez zer emongo deutsagun itandu, erantzuna hauxe izaten da: «Gabonetan kereizak», hau da, ezebez, hemen Gabonetan ez dagoalako kereizarik kereizondoetan.

Baina gaur egun, esaera hori atzean geratu jaku, inportazioari esker Gabonetan be kereizak daukaguzalako fruta-dendetan.

Euskal topaketaren ondorio batzuk

Euskaltzaleen Topaguneak, Bagabiz Euskara Elkarteak eta Galdakaoko Udalak topaketa bat antolatu zuten herriko euskararen komunitatea saretzen hasteko eta euskararen aldeko sustapenean jardungo duen egitura sortzeko. Euskararen egoera hobetu nahi duten herritarrek zein elkarteek hartu zuten parte. Euskararen komunitatea josten hasteko Topaketa honen helburu nagusiak izan ziren: elkarren berri izatea, etorkizuneko lehentasunak zehaztea, estrategiak irudikatzea eta iritziak jasotzea.

Kike Amonarrizen Galdakaoko egoerari buruzko hitzaldia amaitu ondoren, bertan bildu ziren 50 bat lagunek lan-taldeetan aritu ziren beraien iritziak, hausnarketak… partekatzen. Bestalde, AEK-k ere ikasleekin horri buruzko berbodromoa egin zuen euskaltegian bertan. Mintzagaiak hauek izan ziren:

· Euskararen erabilera eta sentsibilizazioa

· Haurrak eta familia transmisioa

· Kultura eta aisialdia

Erabilerari eta sentsibilizazioari dagokienez, azpimarratu zen herrian dauden eragile guztiok (auzoko-elkarteak, udala, kirol-taldeak, euskaltegiak, ikastetxeak, aisialdi-taldeak, guraso taldeak…) batera lan egin behar dutela eta euskara ikasten ari direnei, baita kanpotik datorren jendeari, euskal girora hurbiltzera laguntzea ezinbestekoa dela. Horretarako euskaraz aritzeko guneak ezartzea premiazkoa da.

Haurrei eta familia transmisioari dagokienez, arreta helduengan jarri behar dela ondorioztatu zen, umeengan eta gazteengan ezin delako ardura utzi. Bestalde, gurasoak ohartarazi behar dira eskolak bakarrik ez dituela umeak euskaldundu eta horretarako gurasoen arteko sentsibilizazio kanpainak egin behar dira.

Kulturari eta aisialdiari dagokienez, herrian erreferenteak behar direla, eskaintza auzoetara zabaldu behar dela, eta beste herri batzuetan egiten diren praktika onak ekarri behar direla nabarmendu zen.

Hausnarketarako espazioa izan zen topaketa eta prozesu luzeago baten hasiera izan nahi luke. Udalak bertan azaldu ziren informazio eta iritzi guztiak bildu ditu lehentasunak ezartzen hasteko, baina etengabeko prozesua izango denez, ateak zabalik daude nahi duen orok hartzeko parte.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 ekaina 2023 Binke!

Jon Azkuetak ‘Huyendo del vicio’ liburua argitaratu du

Jon Azkueta usansolotarrak ‘Huyendo del vicio’ liburua argitaratu berri du. Idazlea maitasun istorio baten inguruan aritu da gazteei zuzendutako eleberri honetan, umorea uztartuz. Berarekin hitz egin du Binkek eleberriari buruz.

Jon Azkueta usansolotarrak 2020an argitaratu zuen bere lehen eleberria paperean, ‘Huyendo del vicio.

Parte I’ izenpean. Binkeri aitortu zion moduan, «irakurle berrietara heldu naiz honekin», aurretik Wattpad plataforman soilik argitaratzen baitzituen bere lanak.

Orain eleberri horren moldaketa argitaratu du, Planeta editorialarekin. «Berriz idazteko aukera eman zidaten eta horrela egin dut», adierazi du idazleak. Aurrekoan lehenengo zatia argitaratu zuen bigarren bat kaleratzeko asmoz baina azkenean biak batean batu eta eleberri bat idatzi du. «Irakurleek esan didate somatzen dela oraingoan istorioak amaiera borobil bat duela», nabarmendu du.

Bere bizitza alde batera utzi eta herri batera lan egitera doan neska baten istorioa azaltzen du ‘Huyendo del vicio’ eleberriak. Bizio guztiak ekiditzeko asmoa du neskak baina baserri batean lan egiten dabilela mutil bat ezagutuko du. «Mutil honek ez dio bere helburua betetzeko lana errez jarriko eta maitasun istorio bat biziko dute», azaldu du Azkuetak.

Guzti hau umorea uztartuz: «Beti saiatzen naiz umore kutsuak sartzen eta aldi berean gazteei zuzendutako mezu garrantzitsuak botatzen». Izan ere, «ez dut nahi gazteek pentsatzea bizitzan maitasuna gauza bakarra dela».

Binke! ekaina 2023 13
Literatura

M28ko hauteskundeak Galdakaon

EH Bildu nagusi,

EH Bilduk, orokorrean, gorakada handia izan du Euskal Herri osoan, baina gorakada hori are nabarmenagoa izan da Galdakaon: 2015eko udal-hauteskundeetan 4 zinegotzi eta 2.662 boto izatetik, 2023an 9 zinegotzi eta 5.478 bozka izatera pasa da. EAJk aldiz, 2019ko udal-hauteskundeetako zinegotzi kopuru berari eutsi dio, baina 2015etik 1.383 boto galdu ditu. Ondorioz, EH Bilduk gobernatuko du bigarren legegintzaldiz Galdakaoko udalerrian.

14 ekaina 2023 Binke!
TESTUA: JON GOMEZ GARAI ITURRIAK: ESPAINIAKO GOBERNUA ETA EUSKO JAURLARITZA 6 6 9 3.597 % 23,04 4.129 % 26,44 5.023 % 34,5 2.662 % 18,3 1.672 % 11,49 2015 2019 9 2023 5.498 % 37,53
Binke! ekaina 2023 15 nagusi,
EH BILDU EAJ AUZOAK PSE-EE USANSOLO HERRIA PODEMOS EQUO GALDAKAO ORAI IRABAZI PP 2 2 4
2 2 2 1 1 923 % 5,91 1.549 % 9,92 1.671 % 10,70 2.728 % 17,47 745 % 5,12 1.518 % 10,43 1.085 %7,46 1.581 % 10,87 6 2 2 2 3.640 %24,84 1.037 %7,08 1.498 %10,22 1.378 %9,44 Galdakaoko udal-hauteskundeen bilakaera, zinegotzi kopuruen arabera
lehenengoz
1 4

Udal-hauteskundeen emaitzak, hauteslekuz hautesleku

Datorren legegintzaldiko 21 zinegotziak

EH BILDU

Iñigo Hernando Arriandiaga Alkatea

Edurne Espilla Etxebarria

Asier Egiraun Iturbe-Ormaetxe

Amets Iturbe Bustillo

Alberto Ealo Artetxe

Eguzkiñe Gezuraga Barrena

Asier Korta Ibarra

Izaskun Barbarias Garaizar

Mikel Larunbe Garcia Del Castillo

EAJ

Ainhoa Agirregoikoa Maguregi

Alfredo Olea Pueyo

Ane Valencia Laso

Koldo Goioaga Aizarna

Clara García Rodríguez

Jon Ander Diez Ruiz

PSE-EE

Victor Trimiño Vegas

Nerea Teruelo Calvo

USANSOLO HERRIA

Iñaki Urgoiti Llano

Unai Etxezarraga Gomez

AUZOAK

Antonio ‘Toño’ González Gutiérrez

Mónica Bailón Fernández

Datu guztiak BINKE.EUS-en

16 ekaina 2023 Binke! Gandasegi Urreta 2023 2019 2015 2023 2019 2015 2023 EH Bildu 1.937 1.467 1.038 1.104 697 550 1.482 EAJ-PNV 1.153 1.369 1.716 665 709 854 926 PSE-EE 365 464 317 359 388 364 381 Usansolo Herria 15 34 33 14 19 22 12 Auzoak 213 651 - 257 660 - 328 Elkarrekin Podemos 201 268 448 110 223 415 106 PP 252 161 202 90 118 147 381 Vox 58 - - 47 - - 60 Bizkaia Bai 30 - - 23 - - 24
Binke! ekaina 2023 17 Torrezabal Aperribai Bengoetxe Unkina 2019 2015 2023 2019 2015 2023 2019 2015 2023 2019 2015 931 664 188 159 149 489 186 154 298 157 107 1.089 1.300 127 225 313 300 221 296 469 516 544 444 339 116 118 158 168 121 141 109 136 109 18 23 0 1 12 3 0 9 1.868 1.477 1.482 614 - 86 391 - 134 356 - 19 56212 388 28 65 163 71 71 146 65 84 112 180 221 30 31 46 40 44 59 39 51 70 - - 20 - - 32 - - 28 -- - 31 3 - 38 - - 7 -EH BILDU EAJ PSE-EE ELKARREKIN PODEMOS PP GAINONTZEKOAK Bizkaiko
hauteskundeen
5.176 % 36,74 5.140 % 36,45 1.874 % 13,28 999 % 7,08 764 % 5,41 148 %1,05 6.014 % 39,06 4.019 % 26,10 2.389 % 15,59 1.987 % 12,91 743 % 4,83 245 % 1,59 2015 2023 2019 5.377 % 37,9 3.106 % 21,89 2.479 % 17,47 752 % 5,3 1.599 % 11,27 873 % 6,15
Batzar Nagusietarako
bilakaera Galdakaon

Mozoilo Eguna

18 ekaina 2023 Binke!
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA
Binke! ekaina 2023 19

Carmen Almansa Martin

Barakaldo, 1967

Betidanik izan du gertutasun handia pinturarekin eta beste ibilbide profesional bat hautatu zuen arren, aisialdia aprobetxatu du beti margozteko. 2019an bikotekidearekin Galdakaora etorri zen bizitzera eta orduan Arte Eskolan izena eman zuen. Forma alde batera uzten hasi ziren margolariak gustoko ditu, pinturarekin zerbait komunikatzeko orduan kolorearen potentziaz interesa duela. Horregatik hasi zen inpresionismoarekin eta bere pintzeladaren askatasunarekin, eta batez ere espresionismoarekin eta fauvismoarekin. Inspirazioari dagokionez, natura eta honetan ageri diren kolore kontrasteak hartzen ditu oinarri gisa gehienetan.

20 ekaina 2023 Binke!

Estres digitala eta arreta

Euskarazko literaturaz eta musikaz aritzeko

DBHko eta Batxilergoko ikasleekin izaten ditugun saioetan gero eta maizago entzuten ari gara kezka bera irakasleengandik.

Egoera soziolinguistiko eta ekonomiko arras ezberdineko ikastetxeetako ikasleen artean gertatzen ari da eta gela barruko bertako dinamika osasuntsuak eragozten: Estres digitalak eragindako arreta falta. Urtea hasi zenetik hainbat ikerketa argitaratu dira gurean 11-12 urtetik gorako gazteek mugikorrak erabiltzeko dituzten ohiturez. Ondorioek ez gaituzte harritu baina emaitza beldurgarria da. Mugikorrekiko dependentziak, sare sozialetako hiperestimulazioak, edukien efimerotasunak, irudiaren diktadurak, segunduro eduki berriak ikusentzun beharrak, denboraren eta gure arteko harremanen pertzepzioa aldarazi digu. Bateko eta

Aita, semea eta astoa

besteko irakasleek salatu digutenez, izugarri kostatzen zaie ikasleen arreta eureganatzea. Ikasleek zailtasun itzelak dituzte idatzizko testu bat luze bat ulertzeko, izan idatzizkoa zein entzutekoa, atoan aspertzen dira irakaslearen azalpenekin, ikaskide batek gainontzekoen aurrean berba egiten dutenean inor gutxik egiten dio kasu, 5 minutu eternitatea da… eta horrek guztiak gero eta arazo handiagoak eragiten ditu gazteon osasun mentalean. Izarrik dauden denboraren hiru laurdenak mugikorrari kateaturik, sare sozialetan harremantzen bizi direlarik, bakardadea eta frustrazioa lar hedatzen ari diren gaitzak dira. Emaitza akademikoetan duen eragina ez eze, jendartearen eguneroko eraikuntzan duena hausnartu beharrean gaude, afera, noski, ez baita gazteena, helduok antzeta edo okerrago ari baikara. Zer herri klase osatuko dugu elkarri aditzeko gai ez bagara?

ANTTON IRUSTA ZAMALLOA Autu-mautuan

Aita batek, seme txikia eta astoa lagun zituela, lau herri zeharkatu behar izaten zituen astero. Egun batean, semea astoaren gainean zihoan, eta aita, astoaren ondoan oinez, lehen herritik igarotzen zen.

Auzokide ugarik jakin-minez begiratzen zioten. Behin herriko plaza nagusia gaindituz gero, auzotarrak garrazki hasi ziren kritikatzen:

-Hamaika ikustekoak jaioak gara! Semea indartsua eta sendoa, astoaren gainean, eta aita gizajoa, berriz, zaharragoa, oinez! Zer lotsa gutxi!

Aitak semea konbentzitu zuen bigarren herrian bera jarrita joan zedin astoaren gainean. Herritik atera eta bigarren herrira heldu ziren, agure batekin gurutzatuz. Hura hasieran harrituta gelditu zen aita astoaren gainean, eta semea oinez ikusi zituenean.

Baina laster esan zuen ozen:

-Hau da hau, lotsagabekeria gutxi! Ume gaixoa oinez, eta aita astoaren gainean, hain pozik!

Hainbeste kritika ez jasotzeko asmoz, aita-semeek erabaki zuten astoaren bizkarrean igoko zirela biak.

Hirugarren herrira iristeko gutxi falta zela, herritar batek geldiarazi, eta esan zien:

-Nola liteke animaliarekiko hain begirune gutxi izatea, biak lasai asko goian eroso eserita, eta asto gaixoa erorita, leher eginda!

Oinez egin zuten falta zitzaien bidea, astoa ondoan daramatela. Laugarren herrira iritsi zirenean, pertsona talde bat irrika eta barreka agertu zitzaien:

-Tentelak izango dira, gero! Zertarako nahi dute astoa, biak oinez eta astoa nahi bezala mugitzen. Astoa izan, eta biok oinez… Halakorik! Hamaika gauza ikusteko jaioak gara!

Binke! ekaina 2023 21

Pedro Uribarri omendu eben Sabadellen

Galdakao Futbol Taldeko beteranoen entrenatzaile dan Pedro Uribarri galdakoztarra da Sabadell futbol kluba Espainiako

Ligako Lehenengo Mailara igoarazi dauen azken entrenatzailea. Eta maitasunez gogoratzen dabenez, taldeak Sabadellen bertan omendu eban herrian antolatutako futbol txapelketan. Ikusi bertatik bidalitako bideoa BINKE.EUS-en.

Aldaketak kudeaketa batzordean

Maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen emaitzen ondorio, Usansoloko kudeaketa batzordearen kideen artean aldaketak izango dira. EAJ-PNVk kide bat galdu dau eta EH Bilduk bat irabazi dau. UHk zortzi mantendu ditu.

Enrike Solinis saritua izan da Euskal Herriko musikagintzaren sektorea batzen dauen Musika Bulegoak bere urteroko sariak banatu ebazan. Hamar saridunen artean, bat galdakoztarra izan zan: Enrike Solinis barrokoan ezagun eta eredu dan musikaria.

22 ekaina 2023 Binke!
BINKE BINKE OLGA RUIZ

Sara Díaz, mundialera

Munduko Petanka Txapelketa antolatuko da udazkenean Frantzian eta Bangkoken. Bietan parte hartuko dau Sara Díazek, Galdakao Petanka Klubeko kideak.

Igeriketa taldea, sasoi onean

Maiatzaren azken asteburuan VI. Gipuzkoa Opena lehiatu zan Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Txapelketan Galdakao Igeriketa Taldeko hamabi kidek parte hartu eben eta guztira hamar domina lortu ebazan.

Calathea, Villasound-eko saridun

Calathea talde galdakoztarrak Bilboko Villasound jaialdian hautatua izan zan martxoan eta orain babesleen saria jaso dauela iragarri dau antolakuntzak.

Rexcatering proiektua, eredu

Zero Zabor fundazio galdakoztarraren Rexcatering proiektuak The Innovation in Politics institutuaren urteko proiektu onenaren saria jaso dau.

Binke! ekaina 2023 23 BINKE
SARA DÍAZEN SAREETATIK GALDAKAO IGERIKETA TALDEA CALATHEA TALDEA ZERO ZABOR FUNDAZIOA

Oihane Gutierrez, Euskadiko garaile

Hondartza boleiboleko Euskadiko

Txapelketa lehiatu eban Oihane

Gutierrez galdakoztarrak Nerea

Ruizegaz eta lehen postua lortu eban bikoteak.

Taekwondo taldea, txapeldun

Maiatzaren 28an Bizkaiko Taekwondo Txapelketa lehiatu zan benjamin eta kimu kategorietan. Urreta Taekwondo Taldeko hainbat kidek parte hartu eben Miribillan antolatutako hitzorduan eta guztira bederatzi domina lortu ebazan.

VI. Herri Laskerketa Usansolon

Ekainaren 4an izan zan Usansoloko Herri Lasterketaren seigarren edizioa. Hiru kategoriatan banatu ziran irteerak

12:00etatik hasita eta parte-hartzaileen artean hainbat opari eta sari banatu ebazan antolatzaileek.

Euskal komunitatea josten

Kike Amonarriz gonbidatu izan zuen hausnarketa lan-saioa antolatu eben Galdakaon. Berrogeita hamar lagun inguru batu ziren Gandasegi eskolako aretoan eta euskararen egoeraren inguruan berba egin eben.

24 ekaina 2023 Binke!
U113 TALDEA OIHANE GUTIERREZ
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA URRETA TAEKWONDO TALDEA

ILehen kale liburutegia Urretan

Irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, lehen kale liburutegia jarri dau Udalak Galdakaon. Urretako Musika Eskola ondoan kokatuta dago eta armairu bat dau.

Biltegietako langileak borrokan

Osakidetzan behar diran produktuak gordetzeko biltegi txikiak itxi eta hauek batzeko zentro logistiko bat irekiko dabe 2026an. Honen kontra agertu dira biltegietako langileak eta elkarretaratzea egin eben Usansoloko ospitalean.

Beteranoak, Bizkaiko garaile

Maiatzaren azken asteburuan Bizkaiko Beteranoen Koparen lehen edizioa antolatu zan Etxebarrin eta Galdakao Futbol Taldeko beteranoak izan ziren txapeldunak.

Ibaizabaleko neskak, LF2 ligara

Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarreko neskek LF2 ligara igotzea lortu dabe, Hotel Maya Alicante, CB Zaragoza eta Spar Gran Canaria taldeen kontra irabazi ostean.

Binke! ekaina 2023 25
GALDAKAOKO UDALA ELA OSAKIDETZA GALDAKAO FUTBOL TALDEKO BETERANOAK IBAIZABAL SASKIBALOI TALDEA

Binke.eus

EH Bilduren ibilbideari babesa adierazi diete

5.383 galdakoztarrek eta 9 zinegotzi eskuratuta, Iñigo Hernandok Galdakaoko alkate izaten jarraituko du.

Lehen aldiz EH

Bildu izan da alderdi bozkatuena foruhauteskundeetan Galdakaon. Alderdiak 5.176 boto jaso zituen maiatzaren 28an.

Bisitari bitxiak izan ziren Galdakaon ekainaren hasieran. Basurde txiki bi agertu ziren Juan Bautista Uriarte eta Plazakoetxe inguruan.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

En Tol Sarmiento taldeak eskainiko du aurtengo Santakurtzetako kontzertu nagusia, irailaren 16an Ardanza parkean.

Euskal Trenbide Sareak 231 milioi euroren truke esleitu ditu Metroaren 5. linearen hiru zatiak: Sarratu-Aperribai, Aperribai-Galdakao eta Galdakao-Ospitalea.

Hiru urteren ostean berriz antolatuko dira Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak. Ekainean zehar bost saio eskainiko dituzte.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Pedro Uribarri entrenatzaile galdakoztarrari omenaldia egin zioten Sabadellen.

ekaina 2023 Binke!

Beste urte batez, Arratiako, Zornotzako eta Galdakaoko jaietatik doan bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua jarri dute martxan.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.

Galdakoztarrei galdetu diegu Elexaldeko igerilekuetako nobedadearen inguruan.

26

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Bichta éder

Elkar, 2023

Eneko Bidegain (Lapurdi, 1975)

Eneko Bidegain idazle lapurtarraren 'Bichta eder' nobela izango dugu aztergai ekaineko hitzorduan. Oraingo honetan intrigazko nobela bat dugu, eta Joseba Sarrionaindiak, maiatzaren 18an Galdakaon eskainitako berbaldian esan zuen lez, Ipar Euskal Herria eta Hegoa hain hur baina hain urrun dauden errealitateak lotzen dituena. Bertan deskubrituko ditugu euskal kostaldeko gaztelu zahar abandonatu baten gorabeherak; promotore batek proiektu bat egin gura du, baina zenbait oztopo daude, eta horrela hasiko da ikertzen Eñaut izeneko kazetaria.

Ardatz horren inguruan Eneko Bidegainek, aurrekoetan bere lanetan erakusten dituen kezkak erakusten ditu: historiaren ondorioak, euskararen patua, euskal hegiaren hainbat zatiketa, turistifikazioaren arazoa eta ustelkeria eta, batez ere, lurraren auzia. Bidegainek horrela azaltzen ditu bere kezkak: «Ez da euskal kulturaren biziraupena arriskuan jartzen duen arrazoi bakarra, noski, baina ezin uka eragina baduela. Lurren prezioek eragiten dutena da kanpoko dirudunek, merkatu librearen izenean, jarri izan dituztela eta jartzen dituztela arauak, eta Euskal Herriko kostalde eta, dagoeneko, ez kostaldea bakarrik aberatsen bigarren etxebizitzen leku bihurtu dela. Ondorioz, euskal kultura eta euskara sakabanatuagoak eta ahulagoak dira beren lurrean».

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! ekaina 2023 27

Elkarlaguntza astea

Ekainak 21, eguaztena

Plaza Gorrian

16:30-20:30 Emakume artisauen azoka

17:00-19:00 Txikientzako tailerrak

Ekainak 22, eguena

Santi Brouad enparantzan

19:00 Masterchef pintxo txapelketa

Ekainak 23, barikua

Herriko Bentan

20:00 Pole dance erakustaldia

20:30 Impro show

Ekainak 24, zapatua

Urrena baserrian

10:00 Auzolana

15:00 Bazkari komunala

20:00 Udako solstizio sua

San Juanak

Ekainak 23, barikua

22:00 San Juan Sua eta umeentzako ekintzak Santi Brouard enparantzan, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik

22:30 Dantza ikuskizuna eta txalaparta Muguruko landan

22:45 San Juan sua eta txokolatada Muguruko landan

23:00 Erromeria Basajaun taldearen eskutik, Mugurun

Dantza

Ekainak 17, zapatua

Andra Mari Dantza Taldea

Dantza plaza gidatua

Santi Brouard enparantzan

Ordua: 12:30

Antzerkia

Ekainak 16, barikua Grupo de Teatro Míreni La santa paz

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 2-3€.

Ekainak 20, martitzena

Epa Galdarra

No soy yo, soy… yo eta Tomate bi eta norabide bi

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 2-3€.

Ekainak 22, eguena Kamerino Teatro La felicidad no está en los mapas

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 2-3€.

Irakurketa taldea

Ekainak 26, astelehena 'Bichta éder'

18:30 Peña Santa Cruzen

28 ekaina 2023 Binke!

Tailerrak

Ekainak 16, barikua

Zirku tailerra

Ordua: 17:00 Iturrondo plazan

Ekainak 23, barikua

Gurasolagun saioa

Ordua: 17:15 AEK euskaltegian

Kirola

Uztailak 1, zapatua

Frantziako Tour-a Galdakaotik

Mendia

Ekainak 21, zapatua

Montaña palentina. Pico Murcia (2351m)

07:00 Udaletxetik

Uztailak 8, zapatua

Errioxa-Soria. Cebollera(2147m)/Mesa(2163m)

07:30 Tokia zehazteke

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei ikusmen eta entzumen zentroa

Hauetan ere bagaude!

Binke! ekaina 2023 29
RPS 258/15 M.Miguel Herrero D.O.O Y Audioprotesista
30

San Juan bezpera 2023

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.