
1 minute read
Harresi barruko eremua birgaitzeko proiektu berria egin du udalak
from Urduña Biltzen 21
by urduña bildu
Urduñako udalak, harresi barruko eremua birgaitzeko proiektua aurkeztu berri du Hortaz, proiektuak orain arte itxita zegoen ondarea txukundu eta herritarren zerbitzura jarriko du

Advertisement
Harresi barruko parkeak hiru elementu nagusi izango ditu: lorategia, harresi ondora jaisteko pasarela bat eta eszenatoki txiki bat, bertan aisialdiaz gozatu eta gure ondare historikoa ezagutzeaz gain ekimen kulturalak antolatzea ere ahalbidetuko delarik
Egitasmo honi esker Urduñako udalak hiriaren ondare historikoaren birgaitzean sakondu eta egoera txarrean zegoen eremua herritarrei zabaldu eta urduñar zein kanpotarrentzako aisialdirako gune bihurtuko du, horekin batera, harresi ondoko parkea ere berritu eta gune berria zabaldu da. irudia:Urduñakoudala