Hezkuntza Sailaren 2019-2023 azpiegitura plana

Page 6

-

CEIP Abetxuko HLHI, Gasteiz: hasieran araudira egokitzeko obrak aurreikusten baziren, gaur egun ikastetxearen osoko birgaitzea aurreikusten du proiektuak.

-

CEIP Antzuola HLHI: Proiektua atzeratu egin da udalerriaren HAPOren aldaketak direla-eta.

-

CEIP Idiazabal HLHI: Proiektua atzeratu egin da udalerriaren HAPOren aldaketak direla-eta.

-

IES J.M. Barandiaran BHI, Leioa: hasieran institutu honen zabaltzea udalerriaren goialdean egitea planifikatua bazegoen ere, gaur egun proiektuak eraikin berri bat egitea aurreikusten du Udalak Sakoneta aldean eskaini duen orube batean.

Aztertu ondoren hasieran aurreikusita zeuden eta gerora gehitu diren jarduketak, Azpiegitura Planaren burutze maila %85ekoa da. Beraz, asebetetze-mailaren balorazioa positiboa da, erantzun egin baitzaie planaren diseinuari ekin genionean antzeman ziren beharrei, bai eta gehitu diren behar berriei ere. Azpiegituren kalitateari dagokionez, “gela-kopurua eraikin modularretan� da adierazle zuzenenetakoa. Azken urteotan gela horiek nabarmen murriztu dira: izan ere, 2012-13 ikasturteko ehunetik gorako geletatik 2018-19 ikasturteko 45 ikasgeletara pasatu gara, eta egungo planaren helburua, gainera, eraikin prefabrikatutako gela guztien desagertzea da. OBRA TXIKIAK Azpiegituren programa obra txikiekin osatzen da, atal nagusienetakoa ikastetxeen mantentzeari eta ikasturte hasierako jarduketei dagokienez. Obra hauek, proiektu baten beharrik ez dutenez, Lurralde Ordezkaritzetatik gauzatzen dira, eta ikastetxeen inbertsio txikiak eta mantentze arazoak konpontzen dituzte. 6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.