Auditoría urbanismo

Page 1

Pza. Consistorial, 3º planta Tef. 948-420 574 www.bilduiruñea.info bildu@pamplona.es

BILDU UDAL TALDEAK IRUÑEKO UDALBATZARI 2011-09-16ko OSOKO BILKURAN AURKEZTEN DION MOZIOA

HIRIGINTZARI BURUZKO AUDITORETZA Jarduketa ugari egin dira egun indarrean den Hirigintzako Udal Plana abiatu zenetik hona. Horietako zenbaitek auzo berriak sortu dituzte, eta beste hainbat garatzeko daude oraindik. Horretarako indarreko legeek aurreikusitako hirigintza-baliabideak erabili dira. Guk halako hiri bat nahi dugu non auzoek behar beste ekipamendu eta merkataritzaestablezimendu izango baitituzte, eta jarduera sozial, kultural eta politikoetarako gune eta eskaintza askotarikoak izanen baitira, XXI. mendean Europako hiri ireki, dinamiko eta moderno bati dagokion gisan. Halaber, uste dugu hirigintza-plangintzak herritarren beharrei erantzun behar diela, eta bateratu egin behar direla etxebizitzei, ekipamenduei eta mugikortasunari dagozkien beharrak, betiere iraunkortasuna, harmonia eta eraginkortasuna irizpide hartuta. Orain hirigintza-jarduna atzera egiten ari da, daukagun krisi ekonomiko sakona dela medio, horrek modu berezian erasan baitio eraikuntzari. Baina horrexegatik une hau egokiera on bilakatzen ahal dugu hala egindakoari nola etorkizunari begira ezarri beharreko ildoei buruz gogoeta egiteko. Horiek horrela, ondoko erabakia hartzea proposatzen dugu: ONDOKOA ERABAKI DA: hiriko hirigintza-kudeaketaren alderdi guztiei buruzko auditoretza egitea, egindako jarduketak eta indarreko legeen betetzea aztertuz eta kudeaketaren nahiz plangintzaren ahuleziak eta indarguneak ezarriz, bai eta horietatik guztietatik ondorioak ateraz, halako eran non hori guztia jarraibideak ezartzeko baliatu ahalko baitugu hurrengo urteetako garapenari heltzeko. Iruñean, 2011ko irailaren 16an MOCIÓN QUE PRESENTA EL GRUPO MUNICIPAL DE BILDU AL PLENO DE LA CORPORACIÓN DE 16-09-2011

AUDITORIA URBANÍSTICA

-1-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.