Bizkaiko BBNN dekalogoa

Page 1

bildubizkaia

www.bildu.info

Ezkertiar, independentistak eta burujabetzazaleak BILDU gara, aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko Euskal Herrian eta Bizkaian.

Zerga-sistema justuago eta progresiboagoa. Que pague más quien más tiene y el sistema fiscal redistribuya la riqueza.

Cambio en las instituciones de Bizkaia, abriendo sus puertas a la participación ciudadana.

Alokairuzko etxebizitza publikoak, garraio publiko, eraginkorra eta kalitatezkoa, txartel bakarra eta eremukako prezio bakarra.

Eskualdeen garapen orekatuan eta Udalek behar duten finantziazioan oinarrituriko Bizkaia.

No a la incineración de basuras, control de canteras, uso racional del agua y ahorro energético. Azpiegitura erraldoirik, EZ!

Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko, aurrekontuen %2a. Cultura popular y participativa, que impulse la creación en euskara.

Emakume eta gizonen eskubide eta aukera berdintasunean oinarrituta, gazte zein nagusi, hemen jaio zein kanpotik etorritakoak, guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatuko dituen Bizkaia eraikitzeko BILDU gara.

Sistema Vasco de Servicios Sociales: gestión pública, sin copago y presupuesto suficiente para cubrir las necesidades de Bizkaia.

Zuriñe Gaintza Jauregi 1 1Zuriñe Gaintza Jauregi 22Asier Vega Isasi Asier Vega Isasi 33Idoie Errazti Olartekoetxea Idoie Erreazti Olartekoetxea 44Irune Soto Aldalur Irune Soto Aldalur 55Joseba Gezuraga Uribarren Joseba Gezuraga Uribarren 66Jon Aritz Bengoetxea Jon Aritz Goikoetxea

7 7 Jesus Jesus Doistua Doistua Oleaga AsierArana Arana Gorostiaga Gorostiaga 8 8Asier ArritokietaZulaika ZulaikaPortillo Portillo 9 9Aritokieta 10 Joseba Etxebarria Arakistain 10 Joseba Etxeberria Arakistain 11 Amaia Agirresarobe Etxeberria 11 Amaia Agirresarobe Etxeberria

4 2

6

10

9

11 8 3

7

1

5


euskal herria

Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!

Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake


1. Aldaketa politiko eta soziala

3. Bizkaiaren antolaketa

Euskal Herrian zabaltzen ari den aldaketa politiko eta sozialerako aukera indar independentista eta ezkertiarren eskutik dator. Izan ere, geure historia gertuan gertatu ez den moduan, oraingoan aukera aparta daukagu behin betiko bakea, normalkuntza politikoa eta egungo eredu ekonomiko eta soziala gainditzeko.

Bizkaiak Euskal Herriko gainerako herrialdeekin harreman sendoagoak eratu behar ditu. Ezinbestekotzat jotzen dugu erronka eta arazoei aurre egiteko lan bateratua bultzatzea. Baliabideak optimizatu eta egun dagoen eskuduntzen bikoiztasuna ezabatu behar da, erakunde-antolaketa errotik aldatuz: Lurralde Historikoen Legearen erreforma sakona behar dugu.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, inguruko nazioekin izan nahi ditugun harremanen markoa edota geure herriaren eredu sozioekonomiko eta instituzionala geuk erabakitzeko. Horixe da pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko bide bakarra, berdintasunean oinarritutako jendarte justua osatzeko modua. Hori guztia eskuratzeko giltza euskal jendartearen indarra da, bide politikoen eta demokratikoen bitartez agertua.

2. Erakundeen demokratizazioa Bizkaiko erakundeen eguneroko lanak pertsonekiko hurbila izan behar du, herritarrek parte-hartzeko tresnak eta deszentralizazio handiagoa eskatzen baitute. Ildo horretatik, demokrazia zuzena garatzeko Foru Arau bat sortzea proposatzen dugu, haren bitartez herritarren erabaki zuzenari lotuta dauden eskuduntzak zein diren zehazteko. Halaber, herritarrek politika publikoen zehaztapenean parte hartzeko aukera izan behar dute; demokrazia parte-hartzailea lortu behar da. Horrexegatik, arloka mahaiak eratzea proposatzen dugu, horietan herritarrek Bizkaiko lurraldean eragina duten politikak eta neurriak aztertu, eztabaidatu eta proposamenak egin ahal izateko. Era berean, aurrekontu parte-hartzaileak garatzeko prozesua zehaztu eta arautuko dugu. BILDUren ustez, kultura demokratikoan sakontzeko ordezkari politikoen portaera zintzoa eta gardena behar dugu. Horrexegatik, gure koalizioaren hautetsi eta ordezkari guztiek, jokabide-kode etikoa sinatu eta kudeaketa gardena bultzatzeko konpromisoa hartu dute. Halaber, Bizkaiko enpresa publiko eta erdi-publikoen azterketa egiteko konpromisoa hartzen du BILDUk, benetako beharrei egokitzeko asmoz eta kudeaketa zuzena eta gardena bultzatzeko. Ez dugu “Bizkaikoa� bezalako foru-enpresarik nahi.

Herritarren, herri eta eskualdeen Bizkaia nahi dugu. Zoritxarrez, Euskal Herrian eta zehazki Bizkaian proiektu txikitzaile ugari garatu dira, Lurralde Antolaketa Jasangarri, Sozial eta Arrazoizko Politika kontuan hartu gabe, eskualdeen arteko desorekak sortuz. Desoreka horiek gainditzeko lan eginbehar dugu. Aldi berean, Mankomunitateen garrantzia azpimarratu nahi dugu, lan kolektiboa bultzatzeko tresna gisa. Udalen beharrei lehentasuna emango diegu, foruproiektuen planifikazio eta kudeaketan izan behar duten parte-hartze aktiboa bermatuz. Udalen eskuduntzak eta finantziazioa zehaztuko dituen Udal Lege baten alde lan egingo dugu.

4. Euskera eta kultura Bizkaia euskalduna lortu nahi dugu. Egunero eta arlo guztietan euskaraz bizi ahal izateko baldintza juridiko, politiko, sozial eta ekonomikoak bermatu behar dira. Ildo horretan, komunitate euskalduna trinkotzeko Foru Aldundiaren urteko aurrekontuaren %2a erabiliko dugu. Kultura herritarra eta parte-hartzailea bultzatuko dugu. Herritarrek gure herriko kulturaren partaide izateko eskubidea dute. Horrexegatik, Bizkaian dagoen sorkuntza eta kultur ekoizpena bultzatu eta sendotuko dugu. Astakeria da aurrekontu osoa Guggenheim Museoan edota Euskaldunan xahutzea. Gure kudeaketa-eredua sarean oinarrituta dago, Bizkaiko museo guztien gaitasunak eta proiektuak era globalean kontuan hartuz. Bestalde, kultur ikuskizunetan prezio eskuragarrietan parte hartu ahal izateko bonuak bultzatuko ditugu. Jabegoari lotutako softwarea baztertu eta programa askeekin ordezkatu behar ditugu. Ez gatoz bat Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIKen aldeko apustuarekin, fundazio horrek bizkaitar guztien datuen kudeaketa Estatu Batuetako multinazional baten esku uzten du.


5. Enplegu politika

7. Fiskalitatea

Egungo krisialdiak bereziki emakume, gazte eta etorkinengan du eragina. Gainera agerian utzi ditu egiturazko langabezi poltsak, azken hamarkadan bultzatu den prekarietatean eta espekulazioaren ondorioz.

Zerga-politika bidezkoagoa aldarrikatzen dugu. Horrexegatik, zerga-sistema berraztertu behar da aurrerakortasunaren ikuspegitik: gehien duenak eta gehien irabazten duenak, gehiago ordain dezala.

Errealitate latz hori gainditzeko neurri aurrerakoiak behar ditugu. Gizarte-ekonomia bultzatu behar dugu; kooperatibak sortu; zerbitzuen azpi-kontratazioa eta pribatizazioa deuseztu. Halaber, enplegu esparru berriak bultzatu behar ditugu: energia berriztagarriak, tokiko garapena, gizarte-lana edo ingurumen jasangarritasuna. Gure natur baliabideak eta baliabide ekonomikoak kudeatzeko, Lan Harremanetarako Euskal Esparrua aldarrikatzen du BILDUk. Era berean, gizarte-babeserako neurriak mantendu eta zabaltzeko ahaleginak egin beharko ditugu, eta langileen garapen pertsonala eta laborala bultzatu.

6. Gizarte politika Langabeentzako edo lan egiteko gai ez direnentzako prestazio ekonomikoen sistemak ez du balio pobreziaegoeran bizi diren herritarren beharrak asetzeko. Diru-laguntzen politika birplanteatu behar da, Herritartasunerako Oinarrizko Errenta sortuz, ondoko printzipioetan oinarrituta: unibertsala, banakakoa eta aurre-baldintzarik gabea. Menpekotasunari aurre egiteko politika publikoak bultzatuko ditugu, horiek ezartzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak abiaraziz. Gizarte-Zerbitzuen Euskal Sistema eraikitzea da helburua, ordainketa partekatua baztertuz, eta dauden beharrizan guztiei aurre egin ahal izateko aurrekontu nahikoa bermatuz. Gizarte-Zerbitzuen Sare Publikoa, ikuspegi komunitarioan oinarritu behar da: tamaina txikiko egoitzaekipamenduei eta tutoretzapeko pisuei lehentasuna emango dien eredua garatuko dugu. Etxez etxeko laguntzaren ratioa emendatu eta zerbitzu integral moduan garatuko dugu. Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietan, pobreziari aurre egiteko neurrien inguruko ponentzia bat aurkezteko konpromisoa hartzen dugu.

PFEZen aurrerakortasuna eta ekitatea bermatzeko, goiko tarteei zerga-presioa gehitu eta Sozietateen Zergaren tipoa PFEZen tipoetara hurbilduko dugu, espekulazioa helburutzat duten entitate juridikoen gainean bereziki. Ondare Zerga berreskuratu behar dugu, hain zuzen, zerga hori kentzean, ondare gehien pilatzen dutenek ez baitute ezer ordaintzen. Halaber, zerga zuzen eta zeharkako guztiak arautzeko subirautza fiskalaren alde egingo dugu lan; BEZaren igoera kentzea zuzentzea defendatuko dugu; zerga-iruzurrari aurre egiteko neurriak bultzatuko ditugu; errenta handiei mesedea egiteko ezarritako salbuespenen nahaste-borrastea berraztertuko dugu. Kreditu entitateen pasiboak zergapetuko dituen zerga berria bultzatuko dugu eta Udal guztiei finantziazio nahikoa eta duina bermatzeko lan egingo dugu.

8. Guztiontzako Bizkaia. Emakumeok pairatzen dugun diskriminazioa sistema patriarkalaren ondorioa da. BILDUk emakumeek jasaten duten biolentziaren (ekonomiko, sexual, psikologiko zein lan-arlokoa) kontra jotzeko konpromisoa hartzen du. Biolentzia Sexistaren aurkako Plan Integrala garatuko dugu. Gainera, Foru Aldundietan Emakumeen Saila sortuko dugu, beharrezkoak diren giza- eta dirubaliabideekin. Gazteen egoera latzari aurre egiteko, Gazte-politikarako Plan Integrala garatzea ezinbestekoa da. Gazteen hitza eta erabakia defendatu behar dugu. Erakundeek gazteen parte-hartze zuzena ahalbidetu beharko dute. Kanpotik etorri eta Euskal Herrian bizi diren herritarrak eskubide sozial, zibil eta politiko guztien jabe dira. BILDUk Etorkin Arloa sendotuko du Foru Aldundietan, etorkin-plan integratzaileak garatzeko.


9. Lurralde antolaketa ekologikoa Lurralde-antolaketa ekologikoa defendatzen dugu. Hain aberatsa den gure natur ingurunea babestuz soilik izango dugu era osasuntsuan bizitzeko aukera. Horretarako, ezinbestekoa dugu Bizkaiko ekosistemak defendatzea, esate baterako Uribe Kostako Biotopoa sortuz. Nekazaritza lurrak eta mendiko larreak babestea eta zaintzeak onura bikoitza ekarriko digu: lehen sektorea ekonomikoki eta sozialki sostengatzeko balio du eta mendiak eta larreak garbi mantentzen dira. Lehen sektoreari loturiko industria ekologikoak, ikerketa- eta teknologi guneak bultzatu behar dira, baserritarren partaidetzarekin. Harrobien jardueren gaineko kontrol handiagoa behar dugu; harrobi askok ez dituzte legeak betetzen edo ezarrita dagoen perimetroa gainditzen dute. Harrobi askoren ustiapena ez da bateragarria ingurunebabesarekin, ezta bertako biztanleen bizimodu osasuntsua izateko eskubidearekin ere. Hondakinen murrizketa, berrerabilpena, birziklapena eta berreskurapena benetan bideratu behar dugu. Ekoizpen-prozesuaren hasieratik, bilketa selektiboa, birziklapena eta konposta bultzatzeko neurriak ezarri behar dituzte erakunde publikoek. Osasunean eta ingurumenean hainbeste kalte eragiten duen errausketa baztertzen du BILDUk. Zabalgarbi errausketa plantaren aurka gaude, hondakinen murrizketa, birziklapen eta berrerabilpenaren kontra baitoa. Uraren erabilpena arrazoizkoa izan dadin, uraren ziklo osoaren kudeaketa printzipio jasangarrietan oinarritu behar da. Ur Partzuergoaren osaketa orekatua eta zabala izan behar da, herrialdeko errealitate politiko eta sozialaren isla izan dadin, eta herritarren partaidetza bultzatu behar dugu erabakitze organoetan. Garraio publiko eraginkorra bultzatu behar da. Orain arte, Erakunde publikoek ibilgailu pribatuaren erabilpena bultzatu dute. Mugikortasun-politika horrek eskualdeen, herrien eta herritarren arteko desorekak sortu ditu. Lurralde baten antolaketa-eredua eta bere jasangarritasun ekologikoa lotuta joan behar dute garraio sarea diseinatzerakoan.

Bizkaiko Foru Aldundiak diru publikoa (65 milioi euro) erabili du Artxandako Tunelak kudeatzen dituen enpresaren galerak estaltzeko. Porrot egin du Artxandako Tunelen kudeaketak eta, beraz, errepideen kudeaketa zuzena proposatzen dugu, Hegoaldeko Saihesbide berrirako ere bai. Bidesarien politika desegokia da, eskualdeak desegituratzen baititu, bertako zein kanpoko ibilgailuak berdintsu zigortzen baititu, eta etekinek enpresa pribatuaren irabaziak handitzeko soilik balio baitute. BILDUk errepideen kudeaketa publikoaren beharra azpimarratzen du, etekinak errepideak konpontzeko eta bertako langileen lan-baldintzak hobetzeko erabiliz. Bizkaiko Garraio Partzuergoa herrialdeko garraio publiko osoa kudeatzeko tresna bakarra izan behar luke. Bidaia Txartel bakarra ezarri behar da, ibilitako zonaldearen araberako tarifa bakarra izango duena.

10. Etxebizitza Bizkaitarrentzat, etxebizitza lehen mailako arazoa izan da, eta krisialdia dela eta larriagotu da. Bereziki gazteengan duen eragina azpimarratu behar dugu, alokairuzko etxebizitza gutxi baitago eta ezinezkoa baita etxebizitza berrien prezioei aurre egitea. Bestalde, etxebizitza erosteagatik PFEZeko hobariak direla eta bildu gabe geratzen den diru-kopurua, etxebizitza-politikan era zuzenean inbertitzen dena baino handiago dela salatu behar dugu. Erakundeek ez daukate hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeko politikarik. Bizkaiko Foru Aldundiaren Etxebizitza Plana guztiz alferrikakoa da, diru publikoa etxebizitza tasatuak (sozialak baztertuz) eraikitzeko erabili baita. Horrexegatik, Bizkaiko Etxebizitza Foru Plana bertan behera gera dadila aldarrikatzen dugu. Etxebizitza sozialen aldeko politikak garatu behar dira eta alokairuzko etxebizitza publikoen parkeak sortzeari eman behar genioke lehentasuna. Lotsagarria da hirigintzako birkalifikazioak erabiltzea azpiegiturak edo ekipamenduak finantzatzeko. Soilik ezinbesteko etxebizitza-premiak asetzeko beharrezkoak diren lurzoru berriak kalifikatzea da egokia, baina lehenbizi jadanik kalifikatua dagoen lurraen gainean edo eraikita dagoenaren gainean indarrak jarriz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.