BBK Bidaiak + 55

Page 22

Katalunia trenean Irteerak Donostiatik Erref. Data Plazak Prezioa 2103 Ekainak 06 50 820€ 2104 Ekainak 12 50 820€ 2105 Irailak 18 50 820€ Banako gelaren gehig. 205€ Irteerak Bilbo eta Gasteiztik Erref. Data Plazak Prezioa 2106 Irailak 26 50 820€ Banako gelaren gehig. 205€ Oharra: Gasteiz-tik ateratzen diren bezeroek Bilboko tren geltokira joateko garraioa barne daukate.

S’Agaro Barcelona Tarragona

8 eguneko zirkuitua

Baldintzak: ~ N.A.N.a indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea. Ikustaldien ordena alda liteke, antolaketa-arrazoiak direla eta. Aurreikusitako hotelak edo antzekoak.

22

HANDIZKARIA:TRAVELMAR

Prezioan honako hau sartzen da: ~ Jatorri-puntua/Bartzelona/Jatorripuntua ALVIA txartelak. ~ Autobusa helmugan egingo den ibilbide osoan. ~ 3 ostatu-gau S´Agaron Confortel Caleta Park 4* hotelean + 2 ostatugau Bartzelonan Senator Barcelona 4* hotelean + 2 gau-ostatu Tarragonan Ciutat de Tarragona 4* hotelean, gela biokitzean. ~ Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne. ~ Gidari laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Bartzelona/ Girona/S’Agaro. Irteera jatorri-puntuko RENFE geltokitik goizeko lehen orduan Bartzelonara doan trena hartzeko (bidaia trenean). Bazkaldu eta irteera Girona aldera. Iritsi eta hiriaren ikustaldia tokiko gidari baten laguntzaz. Katedrala eta Arabiar Bainuak ikusiko ditugu. Ikustaldia amaitu, eta S’Agaro aldera joango gara. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua. 2. eguna: S’Agaro/Cadaques/ Ampuriabrava/S’Agaro. Gosaria. Goizean, Cadaquesen ikustaldia egingo dugu, Goi Ampurdanen dagoen arrantzaleen herrixka eta mundu osoan ezaguna Dalik han ematen baitzituen uda-denboraldiak. Salvador Dalik Portlligarten zuen etxe-museoaren ikustaldia egingo dugu. Hotelera itzuli eta bazkaria. Arratsaldean, Ampuriabravan barrena ibiliko gara (Kataluniako Venezia). Ibilbidea amaituko dugu Rosesen. Gotorlekuaren eta Roseseko Itsasargiaren ikustaldia, besteak beste. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 3. eguna: S’Agaro/Besalu/Figueres/ Peralada/S’Agaro. Gosaria, eta irteera Besalu aldera, erdi aroko herria. Erdi aroko zubian barrena ibiliko gara, eta haren arkuak ikusiko ditugu, baita Errege Kuria, Sant Romako Jauregia eta Askatasunaren plaza bikaina. Ikustaldia amaitu ondoren, Figueresera joango gara. Daliren museo ospetsua ikusiko dugu. Bazkaria. Arratsaldean Peraladara joango gara. Bertako Gaztelua, eta Beiraren eta Ardoaren Museoa ikusiko ditugu. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 4. eguna: S’Agaro/Pals/Begur/Estartit/Bartzelona. Gosaria, eta irteera Plas eta Begur erdi aroko hiriak ezagutzera. Bazkaria. Arratsaldean, itsasontzian joango gara Medas Uharteetara, Parke Natural Nazional babestua. Ikustaldia Estartiten bukatuko dugu. Ikustaldiaren ondoren, Bartzelonara joango gara. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua. 5. eguna: Bartzelona. Gosaria. Goizean Bartzelona hiriko ikustaldia egingo dugu, tokiko gidari baten laguntzaz. Auzo Gotikoaren,

Figueres

Itsasoko Andre Mariaren Basilikaren eta Familia Sakratuaren ikustaldia, besteak beste. Bazkaria. Arratsaldean denbora librea hirian, plazetan, kaleetan eta rambletan barrena ibiltzeko. Arratsaldeko azken orduan, hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 6. eguna: Bartzelona/San Sadurni/ Vilafranca del Penedes/Bartzelona. Gosaria, eta irteera “Las Golondrinas” izeneko itsasontzi ospetsuetan portuan barrena eta hiriko itsasertzean barrena ibiltzeko. Ibilaldia amaitu ondoren, Sant Sadurni aldera joango gara, non Freixenet Upategi ospetsuen ikustaldia egingo dugun. Ondoren, Penedeseko “bihotzera” joango gara, Vilafanca del Penedesera. Ardoaren museoaren ikustaldia. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 7. eguna: Bartzelona/Poblet/Mont Blanc/Tarragona. Gosaria, eta irteera, tokiko gidari baten laguntzaz Pobleteko Monasterioa ezagutzeko, munduan hobekien gordetzen den erdi aroko monasterioetako bat. Ondoren, Montblancera joango gara, eta tokiko gidari baten laguntzaz, erdi aroko harresiaren zati bat oraindik gordetzen duen hiri horren ikustaldia egingo dugu Hotelera itzuli, eta bazkaria. Arratsaldez, Tarragonaren ikustaldia tokiko gidari baten laguntzaz. Monumentuen, erromatarren eta erdi aroko Tarragonaren ikustaldia egingo dugu. Erromatar Anfiteatroan sartuko gara, baita Katedralean eta Castellarnou Etxean ere. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 8. eguna: Tarragona/Jatorri-puntua. Gosaria, eta denbora librea. Bazkaria eta garraioa RENFE geltokira, jatorri-puntura doan trena hartzeko. Arratsaldeko azken orduan iritsi eta bidaiaren amaiera.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.