BIDAIA KONBINATUEN BALDINTZA OROKORRAK

Page 1

BIDAIA KONBINATUEN BALDINTZA OROKORRAK ARAU GARRANTZITSUA Klausula hauen ondorioetarako bidaia konbinatuko kontratuaren oinarrizko eskaintza programan/eskuliburuan bertan, horien eranskin osagarrietan (aipatu pro grama/eskuliburuari buruzko eskaintza-orriak, diptikoak, monografikoak, eta abar) eta baldintza horietara lotu diren beste katalogo batzuetan azalduta dagoela ulertu behar da. ARAUDI JURIDIKO APLIKAGARRIA ETA BALDINTZAK ONARTZEA Bi alderdiek nahitaez bete beharreko kontratua (bertan adierazita dagoen eran) eskuliburu honetan argitaratutako Baldintza Orokorretako klausulek eratzen dute, zeinak aplikaziozkoa den legeria osatu eta garatzen baitute aurka egin gabe, eta bereziki Bidaia Konbinatuak arautzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretua, eta Dekretu hori osa tzen duten gainontzeko Araudiak. Kontratua hobetu dela jotzen da, Kode Zibileko 1.258 artikuluak dioenari jarraiki, bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbitzuei dagozkien bono eta/edo billeteak ematen dituenean agentziak, eta une horretan gauzatzen da kontratua. Eskuliburu honetan ageri diren bidaiak erosi edo horietan parte hartzeak berarekin dakar kontsumi tzaileak berariaz onar tzea baldintza orokor bakoitza eta guztiak bere osotasunean, zeinak kontratuari automatikoki lotuak jotzen baitira idatzizko transkripzioa egiteko beharrik gabe. ZUZENDARITZA TEKNIKOA Eskuliburu honetan argitaratu diren bidaien zuzendaritza teknikoaren arduraduna Viajes GANTOUR, S.A. izan da, ENK zenbakia 2159 duena, eta IFK zenbakia berriz, A-20601704; aipatu enpresak Donostian du egoitza, Autonomia kaleko 15. zenbakiko etxabean, eta xehekako bidaia-agentzia lana egiten du, kontsumi tzailearen eta agentzia antolatzaile nahiz gainontzeko zerbitzuhornitzaileen arteko bitartekaria da alegia. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ALDAKETAK Programa/eskuliburu honetan ageri den edozein informazio aldatzeko aukera beretzat gordetzen du Viajes GANTOUR, S.A.k; aldaketa horien berri emango zaio bezeroari dagokion bidaia konbinatuko kon tratua egin baino lehen. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ERANTZUKIZUNAK Programa/eskuliburu hau Viajes GANTOUR, S.A.k egin du bidaia, pakete turistiko edo ibilbide jakin bakoitzean ageri den Agentzia Antolatzaileak emandako datu eta informazioa oinarri hartuta, eta beraz, azken hori izango da ematen diren datu edo argibideen egiazkotasun eta zehaz tasunaren arduradun bakarra, baita emandako datuen zehaztasun edo egiaz kotasun ezak egindako eskaintza ezezta tzera behartzen duenean ere. IZEN-EMATEAK Izen-ematean agentziak bidaiaren zenbatekoaren %20ko aurrerapena eskatuko du gutxienez, eta beraz, ez da plazarik gordeko diru-gordailua egin artean. Gai nontzeko %80 bidaiaren irteera-data baino 20 egun lehenago ordaindu beharko da gutxienez, eta hórrela egin ezean erreserba ezeztatu egingo da, eta ondorioz, ezeztapenen atalean ageri diren baldintzak aplikatu dira. Berariaz aurkakoa esan ezean, aurrerapena ordaintzean erreserba baieztatua geratuko da. Eskuliburu honetan ageri diren prezioek beren baitan hartzen dituzte kontsumoaren gaineko zeharkako zergak aplikaziozkoak direnean; zerga horiek eurotan kalkulatuak daudenez (eskuliburua edo horri lotutako separata eta eskaintzak argitara tzen diren egunean –2012ko abenduak 15– indarrean dauden tarifa eta trukeak oinarri hartuta) berrikusi ahal izango dira garraioen kostuan aldaketaren bat izanez gero, erregaien kostua barne hartuta; eta baita ere aldaketa horiek zerbitzu jakin batzuei lotutako tasa edo zergetan eta bidaiari aplikatutako truke-tipoetan izan daitezkeen aldaketen ondorioz. Aldaketa horiek kontsumitzaileari egotziko zaizkio zuzenean, bidaia hasi aurreko 20 egunetan gertatzen direnean izan ezik. BIDAIA KONBINATUAREN PREZIOAK BARNE HARTZEN DITU Prezioek barne hartzen dituzte joanetorria hegazkinean, itsasontzian edo autobusean, ibilbidearen arabera; ostatua hoteletan eta/edo mantenu-pentsioa kontratatutako erregimenean, zirkuitu bakoitzean edo aldaketak dauden kasuetan antzeko beste zirkuitu batzuetan adierazitako kategoriako logela-mota; hoteletako tasa edo zergak, programan ageri diren errepideko jatorduak; ibilbide bakoitzean ageri diren bisita eta irteerak; laguntza teknikoa bidaian zehar horrela aurreikusten duten ibilbideetan; adierazitako osagarriak, eta baita Balio Eran tsiaren Gaineko Zerga (BEZ) ere aplikazioz koa denean, eta kontratuan zehaztua dagoen gainontzeko guztia. Interpretazio gisa eta bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbi tzuekin lotutako arau orokor gisa literaltasun-irizpideari helduko zaio; irizpide horren arabera, bidaiaren prezioan berariaz sartua dagoela zehazten ez den guztia ez du bere baitan hartzen bidaiak. Edozein kontsulta egiteko VIAJES GANTOUR, S.A.rekin harremanetan jarri beharko da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.