200 TABLETerako zozketaren oinarriak (SAMSUNG Galaxy TAB 2 7” 16 GB WiFi Zuria). NOMINA, LANGABEZIA EDO HELBIDERATUTAKO AUTONOMOEN EGIAZTAGIRIA DUTENEN ETA KONTSUMOA KUTXABANK TXARTELEKIN EGITEN DITUZTENEN ARTEAN EGINGO DA. 1.- Kutxabankek estatu osoko jarduera komertziala egingo du. Honetan, oinarri hauetan adierazitakoa betetzen duten Kutxabankeko bezero adin nagusiko pertsona fisiko guztiek parte hartu dezakete. Kutxabanken lan egiten dutenek ezin izango dute sustapen honetan parte hartu. 2.- Sustapenean 200 tablet zozketatuko dira: Samsung Galaxy TAB 2 7”, Zuriak, 16 GB WiFi, GT-P3110ZWEPHE. Zozketa 2013ko maiatzaren 15ean egingo da edo gutxi gorabehera gertu dagoen data batean ezin bada D. Vicente M. del Arenal, Bilboko notarioaren aurrean zehaztutako datan. 3.- Zozketan Kutxabankeko bezeroak diren eta baldintza guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak parte hartu ahal izango dute zozketan: 3.1. 2013ko apirilaren 30ean Kutxabankeko kontu baten titularrak izatea eta bertan nomina helbideratuta, langabeziaren prestazioa edo autonomo ordainagiria edukitzea. 3.2. Apirilaren 30ean gutxienez finantza-txartel bat aktibo izatea hauen artean: - Kutxabank Txartelak: Visa Debit/Bikoitza K26, Visa Debit/Bikoitza K26+, Visa Debit/Bikoitza, Visa Classic, Visa Partaide, Visa Nakar, Visa Extra, Visa Titanioa, Mastercard Urdina, Visa Bikoitza Donostia Kultura, Urrezko Visa, Visa Debit/Bikoitza Real Sociedad, Vía T. -Vital txartelak: Telecaja Vital, Telecaja Joven Vital, Telecaja Gente Vital, Visa Classic Vital, Visa Oro Vital, Vit y Vía T Vital. -Kutxa Txartelak: Gaztekutxa, Kutxa Mastercard, Dorada, Visa Electrón Kutxa, Kutxa Maestro, Visa Gazte, Visa Classic Kutxa, Urrezko Kutxa Visa, Real Sociedad Maestro, Real Sociedad Mastercard, Donostia Kultura, Mastercard Urdina y Vía T Kutxa. - bbk Txartelak: Mastercard/Visa BBK, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Mastercard/Visa BBK55, Mastercard Ados, Mastercard e-Business BBK, Visa Classic BBK, BBK Urrezko Visa, Visa Titanioa, Visa Nakar, Visa Partaide eta Visa Estra. 3.3 Saltegietan txartelen bidez ordainduta 600€ baino gehiagoko kontsumoa izan dutenak, 2013ko martxoaren 1etik apirilaren 30era arte (kontuan izanda aurreko puntuarekin lotuta dauden Kutxabank txartel guzien kontsumoa, betiere horien titularra baldin bazara).
4.- Bezero bakoitzari zenbaki bakarra esleituko zaio zozketan parte hartzeko betiere, 3. puntuko baldintzak betetzen badira. 5.- Parte-hartzaileen behin betiko fitxategiaz, maiatzaren 15ean edo, adierazitako datan ezin izango ez balute, hurrengo data batean zozketa egingo da Vicente M. del Arenal Otero Bilboko notario jaunaren aurrean. Horretarako, ausazko moduan fitxategiko zenbaki bakarra aterako da, horretan erregistratutako lehenengo eta azken aukeren artean. Zenbaki hori saritutako lehenengo aukera izango da. Saritutako gainerako ehun eta laurogeita hemeretzi aukerak eta, ondoren, erreserbako beste berrogeita hamar aukerak prozedura informatikoen bitartez lortzeko, ateratako zenbakiari erregistratuta dauden aukera guztien kopuruaren eta guztirako sari-kopuruaren (200) arteko zatiketaren emaitza gehituko zaio. Hala, zatiduraren zenbatekoa beherantz biribilduko da (dagokion zenbaki osoa hamartarrak kenduta), saritutako aukera guztiak osatu arte (horrela lortutako 199 aukerak). Hala hasitako prozedurari eutsiko diote erreserbako aukerak (50) jarraian lortu arte. Ondore horietarako, fitxategiaren amaierara helduz gero, kalkulua jarraituko dute erregistratutako lehenengo aukeratik hasita, saritutako aukera-kopurua (200) eta erreserbako aukerak (50) osatu arte. Erreserbakoak izango dira, hain zuzen, atera diren ordenaren araberakoak.