__MAIN_TEXT__

Page 1


Argitaratzen du: Š Zuiako Kuadrilla Š Gorbeialde LGA 2013. urteko edizioa Testuak Oskar Anzuola Agurtzane Salazar Artxiboa Argazkiak Edorta Sanz Quintas Lorenzo Ugarte (azala) Zuiako Kuadrilla Gorbeialde LGA Artxiboa Diseinu eta maketazioa Dalvez Inprimaketa Graficas Irudi L.G.: VI 103-2014 Edizio honetan aurki daitezkeen akatsen berri ematea eskertuko genuke: turismo@gorbeialdea.com economia@cuadrillazuia.com


Gorbeia TURISMOA EUSKAL MENDIETAN

Zuiako Kuadrilla Cuadrilla de Zuia


Bizkaia

Bilbao

Itzina y Valle del NerviĂłn

Gorbeia iparrladea eta Arratiako harana Urkiolako inguruak

Gipuzkoa Gorbeia hegoaldea

Urtegien eremua Vitoria-Gasteiz

Ă lava-Araba

Gorbeia iparraldea eta Arratiako harana

Gorbeia hegoaldea

Ezinbestekoa

Ezinbestekoa

48

Gorbeiako Parke Naturala Areatzako alde zaharra Saldropoko hezegunea Zeanuri Andra Mari eliza erromanikoa, Galdakao. Artzain egun batez

66

Goiuriko ur-jauzia Oroko Andra Mariaren santutegia Eztiaren Museoa Gorbeiako Parke Naturaleko interpretazio-zentroa Muruako harrobiak


ak

Sumario

Itzina eta Nerbioi harana Ezinbestekoa

82

Itzinako biotopoa Museo etnografikoak eta historiakoak (Orozko eta Ugao) Txakolina Zollo-Ganekogorta Nerbioi ibaiaren ibilbidea (Bilbotik UrduĂąara)

Sarrera

6

Gorbeiako mapa

8

16 iradokizun onenak

12

Agenda

28

Gorbeiako Parke Naturala

34

Gorbeia iparraldea eta Arratiako harana

45

Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak

Gorbeia hegaldea

63

Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak

Itzina eta Nerbioi harana

Urtegien eremua Ezinbestekoa

102

Ulibarri-Ganboako urtegia Urrunagako urtegia Legutioko alde zaharra Ollerietako museoa Bide berdea eta GR-38 bidea

79

Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak

Urtegien eremua

99

Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak

Urkiolako inguruak Ezinbestekoa

Otxandio hiribildu monumentala Baltzolako haitzuloak Urkiolako santutegia Ibarrako alde zaharra Oleta

118

Urkiolako inguruak

115

Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak

Gorbeiatik oso hurbil: Euskadi, kostaldea, barnealdea eta bere hiriburuak. 130


Sarrera Hiritik gertu baino gertuago natura sentitzeko aukerarik onena aurkezten dizugu, Bilbo eta Gasteiztik 20 minutura besterik ez. Gorbeia Euskadiko bihotz berdearen erdi-erdian dago. Gune natural horrek Bizkaiko eta Arabako lur ikusgarriak hartzen ditu, Gorbeiako Parke Naturala –Euskadiko handiena–, Urkiolako Parke Naturala, Ulibarri-Ganboako eta Urrunagako urtegiak, Baltzolako eta Mairuelegorretako haitzuloak, Itzinako biotopoa, Goiuriko ur-jauzia…

Aire garbiaz eta paisaia ederrez gain, gastronomia-, aisialdi- edo kirolaukera amaigabeak aurkituko dituzu. Zuhaitzez betetako eremu zabaletatik eta zelai berdeetatik ibili ostean indarberritzeko... ez dago parkeko oasi txikietan atseden hartzea bezalakorik: xarma handiko etxeak Gorbeiaren atarian, ingurune paregabean. Goizean, hartu egun berri bati aurre egiteko indarrak tokiko produktuz osatutako gosariaren bidez, eta prestatu abentura berri bati hasiera emateko. Hori, adrenalina nahi baduzu; hirian hainbat hilabetez lanean aritu ondoren lasaitasunaren bila bazabiltza, murgildu zaitez gure ostatuen erosotasun eta detaileetan, edo har ezazu babesa, zeuretzako bakarrik izango diren parkeko bazterretako isiltasun naturalagoan.

Tradizioa da Gorbeiako Parke Naturalak duen beste balioetako bat. Euskadiko bizimodu tradizionala sakonago ezagutu ahal izango duzu Euskadiko historia zaharrenaren aztarnak eta sustrai sakonak dituen bizi-estiloaren bitartez: mila urtetik gora dituzten lanbideak, erromeriak, bertako gastronomia, hizkuntza propioa…

“Gorbeiak harrapatu egingo zaitu, zentzu guztietan...»” 6


7


8


Menciรณn Especial Premio Turismo Vasco 2012

9


Arrigorriaga Ganekogorta 992 m.

10

Zollo

Ugao-Miraballes Belatxikieta 666 m.

Mandoia 637 m.

14

Igorre

Arantzazu Dima

Dubaltza 693 m.

Zeberio Untzeta 762 m.

Artea

5

Baltzola

Areatza

4

9

Orozko Perigaña 628 m.

Zeanuri

Jesuri 750 m.

2 Itzina

1

.

Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala

U

Uzkiano Orduña

Txarlazo 932 m.

5

Oiardo Cascada de Gujuli

Goiuri

Apregindana

Centro de Intrepretación PARKETXEA

14

Caserí de San Etxaguen

Altube Markina

3

9

Ondona

Beluntza Ametzaga (Zuia) IZARRA Guillerna/ Larrazketa Gilierna Abornikano

Nacedero Río Nervión

10

Lukiano Ganalto 897 m.

Repiko 1.190 m.

Montemayor 1.104 m. Oteros 1.031 m.

10 Batxikabo

4

Berretin 1.221 m.

Unza Arando 943 m.

Mairuelegorreta

Ziorraga

Inoso

San Vitores

Sarria

Zarate

MURGIA Bitoriano Jugo

Aperregi

Murua Manurga

Domaikia

Acosta Gopegi

Z

Er Olano ONDATEGI Zaitegi Berrikan Letona Apodaka

14

Etxa


16 iradokizun

ta

onenak

Gorbeiako Parke Naturala 1 Urkiolako Parke Naturala

zola

2 Itzinako biotopo babestua 3 Goiuriko ur-jauzia

Anboto 1.328 m.

ri

1 Parque Natural de URKIOLA Parke Naturala

Etxaguen

Orixol 1.130m. Otxandio

Gantzaga Arraga Arriola Arexola

Uribarri

Oleta

Ubide

Udalaitz 1.118 m.

Baltzolako haitzuloak 4 Mairuelegorretako haitzuloak

5 Sagardoa, txakolina, garagardoa…

5 9 IBARRA (Aramaio) Barajuen

6 Feria eta azoka onenak (Gorbeia osoan)

Untzilla

Azkoaga Zabola

7

(Gorbeia osoan)

Puerto de Kurtzeta Eskoriatza Caseríos de San Pedro

Murua

a

Elosu

LEGUTIO

9

15

Leintz-Gatzaga

14

Zestafe Nafarrate Eribe Urrunaga

GI

Buruaga

errikano

14

Landa

Goiain Betolaza

Ziriano Mendarozketa

Etxabarri-Ibiña

8 Gorbeiako artzainak eta gazta (Gorbeia osoan)

Ollerias

uen

Euskal txuleta eta babarrun gorriak

Urbina Luko

UllibarriGamboa

15

Arroiabe Mendibil

Nanclares de Gamboa

DURANA Arzubiaga Zurbano

Elgeamendi 942 m.

9

Erdi Aroko hiribilduak eta alde zaharrak

Oroko Andra Mariaren 10 santutegia, Zuian Andra Mari eliza, Galdakaon Ondare etnografikoa eta 11 landa-eremukoa (En todo Gorbeia)

12 Euskara eta euskal identitatea (Gorbeia osoan)

13 Mendi-ibiliak

(Gorbeia osoan)

14 Golfa eta hipika 15 Ur-kirolak

Parqu

16 Gorbeia Central Park (Gorbeia osoan)

11

Par


16

iradokizun onenak

12


13


Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalak Gorbeiak paraje zoragarriak gordetzen ditu oraindik ere. Esaterako, Gorbeiako Parke Naturala (lurralde babestuko 20.000 hektarea baino gehiagokoa) eta Urkiolakoa (5.768 hektareakoa). Gorbeia (1.481 m) –ehunka urteko gurutzea duena– eta Anboto (1.331 m) ospetsua dira, hurrenez hurren, haren gailurrik altuenak. Kareharrizko mendilerroekin, sarri laino artean ezkutatuta geratzen diren basoen artean, ezaugarri paregabeak dituzte eremuok, eta protagonista diren euskal mitologiako kondaira ugarien agertoki aproposak dirudite. Hala ere, errealitateak erakusten digu ekosistema horiek mendien, haitzulo misteriotsuen eta oraindik ere artzain-txakurrak ardiak gidatzen ikus ditzakegun herri xarmangarrien konbinazio harrigarria direla. Askatasuna nagusi den bi oasi, eta hondoko zarata bakar gisa natura; bertan, mendiaren edertasun klasikoaz gainera, flora eta fauna oparoa aurkituko ditugu, baita zenbait espezie enblematiko –esaterako, oreina– eta mehatxatutako beste batzuk –igaraba kasu– ere. Gaua mendi tontorrean igaro, erreka baten alboan yoga praktikatu, gaueko safari bat egin... Hamaika jarduera egin daitezke lurralde paregabe horretan; zerbaitengatik dago eskualdeko postal ederrenetakoen artean...

1

14


Gorbeiako gurutzea Euskal mendizaletasunaren sinboloetako bat Gorbeian dago. Bizkaia eta Araba banatzen duten 1.481 metroak igo ostean, ezinbestekoa da Gorbeia mendiko gurutzean argazki bat ateratzea. Garaiko dokumentu idatziek diotenez, Leon XIII.a aita santuak, XX. mendearen hasiera ospatzeko, kristandadeko gailur altuenetan gurutzeak eraikitzea agindu zuen. Zeanuriko parroko Juan Bartolome de AlcĂ­barrek proposamen hori jaso, eta batzorde bat antolatu zuen, Zigoitiako artzapez Jose Maria de Urratxa buru gisa hartuta eta Castro de Zavala Elorrioko arkitektoaren proiektua jarraituz. 1901eko uztailaren 16an lehenengo gurutzearen zimenduak hondeatu zituzten. Lau hilabete geroago bedeinkatu zuten: 33 metro zituen, Kristoren urteak adina. Inaugurazioan agintariak eta artzainak izan baziren ere, hilabete geroago erori egin zen. Antza, lur-oinarri txikiegia hartu zuten berau eraikitzeko. Tontorrak 1903ko urriaren 1ean hartu zuen bigarren gurutzea; zortzi metro gutxiago zituen, hau da, 25. Hala ere, 28 hilabete igarotakoan, haizete batek lurrera bota zuen. Gaur egungoa arinagoa da, Eiffel dorrearen antza duen metalezko egitura du; baxuagoa da, 17,23 metro neurtzen baititu. 1907ko udaberrian ezarri zuten, bedeinkapenik eta hotsandiko ekitaldirik gabe.

15


Itzinako biotopo babestua Orozkok ondare natural ikaragarria du, eta Euskadiko leku eder, basati eta berezienetako bat da. Itzinako mendigunea kareharrizko paisaia izugarri eta babesgabea da. Bertan, deigarri egiten dira lur azpiko haitzulo, leize eta ibai ugariak, haize bortitzak eragindako higaduraren eta eurien efektuaren ondorioz sorturikoak. Haitzulo nagusia Supelegor deitutakoa da, eta kondaira ugari eragin ditu; aipagarrienak, Mari Anbotoko damaren aldi baterako egoitzarekin lotutakoak. Lurralde babestuko 571 hektareek kasu askotan ehunka urte dituzten pagoak biltzen dituzte, garai bateko ikazkinek urte luzez inausi izan dituztenak. Zuhaitzen alboan, beste ekosistema batzuk nabarmentzen dira, hauskortasun handikoak eta mendigunearen garaiera handira egokitutakoak. Horien ondorioz, 1995eko uztailaren 11n eremu babestu izendatu zuten. Florari dagokionez, goroldioek garrantzi handia dute: goroldio eta gibel-belarren 175 espezie baino gehiago daude katalogatuta. Aberastasun horrekin zerikusi handia duen alderdietako bat deskonposizio-egoeran dagoen egurraren oparotasuna da, Euskadiko beste leku batzuetan aurkitzeko zaila dena. Era berean, aipatu beharra dago gutxienez zortzi saguzar mota bizi direla biotopoan.

2


Museo onenak

3 Goiuriko ur-jauzia Gorbeiako Parke Naturalean nagusi den izadi basatiak irudi txundigarriak eskaintzen dizkigu bere hegoaldeko isurialdean. Horietako batzuek Kantauriko ibaien higadura-ekintza etengabean dute jatorria. Milurtekoetan zehar, uraren indarrak landu egin ditu arrokak, malkarrek atzera egitea eraginez eta ur-jauzi ikaragarriak osatuz. Nabarmenenak Goiurikoa eta Nerbioikoa dira. Azken horren sorlekua ez dago Araban, baina, hala ere, Urkabustaizko mendietatik datozen erreka-adar ugari ditu, eta, 250 metrorekin, penintsulako iparraldeko ur-jauzirik handiena da. Ikaragarria da, halaber, Goiuriko ur-jauzia: ehun metro baino gehiagoko garaiera-aldea du, ibaiak dakarren urari esker. Jaundia eta Basabe erreken emariek Oiardo ibaiarekin egiten dute bat, zeina, herria bi auzotan banatu ondoren, jauzi burrunbatsu horretan amiltzen den. Hura ikusteko begiratoki bat dago; handik ere, eremu horretan balio ekologiko handienetakoa duten pagadietako bat ikusteko aukera izango duzue. Gutizia natural hori inguruko paisaia multzo bikainenetako baten zati da, eta ezinbestekoa da berau bisitatzea. Horretarako unerik onena euri- edo urtze-garaia da.

Bere paisaia izugarriei eta antzinako lanbideei esker, Gorbeia aire libreko museo bat dela esan dezakegu; hala ere, ezin dituzu galdu bere historiaren berri ematen duten guneak. Adibidez, Orozkoko (Zubiaur plaza) eta Ugaoko (Udiarraga, 38) museo etnografikoak, jauregi paregabetan kokatutakoak, Legorburun eta Janen, hurrenez hurren. Irubidaurreko museoa (Izarra) edota Euskal Baserriaren Ekomuseoa (Artea), berriz, eraikin tradizional batean daude ezarrita. Bertan landaeremuan eta etxean erabiltzen zituzten tresna interesgarriak daude ikusgai. Era berean, Ortiz de Zarate familiaren garai bateko zeramika-tailerra bisitatu ahal izango duzu, gaur egun Ollerietako (Elosua) Euskal Buztingintza Museoa dena. Errotarien lana ezagutu nahi baduzu, Olabarrikoa duzu Zeanurin (Arratian aktibo dauden gutxienetako bat da), edo Zamakolakoa (Dima), hori ere jardunean. Zapore ona utziko dizute Oiardoko Baias garagardotegiak, Gorbeiako mendigunearen ura erabiltzen duena ekoizpenean, eta Ezti Museoak, Murgiako Oregi baserrian dagoena. Are gehiago, Gorbeia mendi mitikoa sakonago ezagutzeko parada izango duzu, 1.481 metroak igo behar izan gabe, Areatzan eta Sarrian kokatutako Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroei esker. Urkiolakoa, bestalde, AbadiĂąoko Toki Alai zentroan dago. 17


Bisita gidatu onenak Euskadiko bihotz berdean dauden toki magikoek bisitaria harrituta utziko dute, bai eta bere irudimena piztu ere. Inoiz aurkitu ez zituzten altxorrak gordetzen dituzten kobazuloak, hotzikarak eragiten dituzten kondairak, eta naturaren indarrek eratutako paraje ederrak. Esaten dutenez, lamiek zubiak eraikitzen zituzten, sorginak mendi batetik bestera pasatzen ziren, leku ederrenak betetzen dituzten baseliza ederrak eraikitzea erabaki zuten arte, duela hainbat eta hainbat urte gure baso guztietan otsoak ehizatzen zituzten, eremu honetako estilo erromanikoa herrietako biztanleek eraikitakoa da, erleek inoiz egindako eztirik gozoena egiten da bertan, baserriek ia ez dute iparralderako leihorik‌ Hori guztia Gorbeiak proposatzen dizkizun bisita gidatuen bitartez deskubritu dezakezu, artea, historia eta natura biltzen dituztenak. Hauek dira proposamenak: Araban: -Urtegia: Duela 50 urte‌ -Gazteluak eta jauregiak. -Erromanikoa Zuian eta Urkabustaizen. -Ibilbide etnografikoa. -Mitologia Zuian. -Alde zaharrak. -Zigoitiako erromanikoa. Bizkaian: -Erromanikoa Galdakaon eta Behe Arratia. -Nerbioi harana historikoa. -Arratia: Gorbeiaren magalean. -Araba eta Bizkaia arteko mugan. Bisitak urte osoan zehar egiten dira, eta telefonoz kontratatu behar dira: 945 24 38 28 / 645 84 40 87.

18

Baltzolako eta Mairuelegorretako haitzuloak Gorbeiaren kanpoaldeko paisaia ederra bada, are gehiago lur azpian ikus dezakeguna. Gorbeiaren mendigunea, Bizkaiko eta Arabako lurraldeen arteko muga osatzen duena, parke naturala da egun, eta bertan eskualdeko lur azpiko leize-zulo adierazgarrienetako batzuk daude. Horien artean, daude Baltzolakoa eta Mairuelegorretakoa, eta biek ala biek, egitura ikaragarriz osatutako paradisu natural bikaina gordetzen duten beren baitan, estalagmita eta estalaktita ederrez jositako galeria anitzetan banatzen direnak. Gorbeiaren lur azpian sartu eta haitzuloan barrena ibiliko zara; han mundu natural paregabea deskubrituko duzu, eta historiari, arkeologiari eta mitologiari buruzko mendetako gorabeherak ezagutuko. Baltzolako haitzuloei (Dima) dagokienez, Sugoi suge-gizakiaren bizitokia direla esaten dute, eta urtean milaka eskalatzaile erakartzen dituzte. Leize-zuloaren paretak behatu besterik ez dugu kirolari horiek erabiltzen duten materiala aurkitzeko. Abentura eta misterioa konbinatzen dituen beste paseo interesgarri bat Mairuelegorretako (Zigoitia) haitzuloena da, 12 kilometroko galeriak dituena. Bere izenak Mairu edo Mari euskal mitologiako emakume jainkosari egiten dio erreferentzia. Mendi altuenen haitzuloetan bizi da, eta batetik bestera ibiltzen da, suzko bola handi baten itxura hartuta. Zenbait kondairak diotenez, altxor handi bat dago gordeta bertan, idi-larru batean bilduta.

4


Feria eta azoka onenak

5 Sagardoa, txakolina eta garagardoa Bere gastronomiaren lehengaiak hainbeste zaintzen dituen lur honek kalitate goreneko antzinako edariak ere ekoizten ditu. Horietako bat sagardoa da; bere zuhaitza, sagarrondoa, labore ugariena zen Erdi Aroan. Hain ondo zegoen babestuta, non ekoizpenean egiten ziren akatsetako batzuk heriotzarekin zigortzen baitziren. Gaur egun, arau bakarra jarraitu beharra dago: txotxean kontsumitzea (sagardotegietako kupel edo barriketatik zuzenean), edo botilan. Oso aspaldiko garaietatik euskal herriko kulturarekin lotuta dagoen beste ardo bat txakolina da. Ardo berezi horrek –gure eskualdean du jatorria– zapore garratz samarra, freskoa eta orekatua du ahoan. Gorbeian, Orozko, Arrankudiaga eta Urduñako paraje ederretan kokatutako familia-upategietan egiten dute, eta horrek zapore berezia ematen dio, kostaldeko txakolinarekin alderatuta. Eskualde horretan ere Gorbeiako garagardoa egiten dute. Baias markakoak horrela du izena hura ekoizteko Gorbeiaren mendiguneko Baia ibaiaren ura erabiltzen dutelako. Artisau-moduan egiten dute Oiardon (Urkabustaiz), eta ez diote ez gehigarririk ez iraunarazlerik gaineratzen.

Hurbildu nekazaritza- eta abeltzaintza-feria tradizionaletara edo herri askotan egiten diren azoketara. Landa-munduak eta hirikoak bat egiten duten lekuak dira, eta horietan lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzu Gorbeiako baserrietako produktu, animalia eta landareen usaiak eta zaporeak. Martxoaren 10ean emakume ekoizleen nekazaritza-azoka egiten da Ugaon. San Isidro aurreko igandean, nekazaritza-, artisautza- eta abeltzaintza-azoka Diman. Eta nekazarien patroien egunean –maiatzak 15–, Zeanuriko azoka antolatzen dute. Maiatzaren 19an, Arrankudiagako azoka, eta ekainaren 16an, Bediako elikagai- eta artisautza-azoka izaten dira. Ezin dituzu galdu Txakolin Eguna, edo ekaineko azken igandean egiten den Zaldiaren Azoka (Ondategi). Irailean, bestalde, hirugarren larunbatean Merkartea egiten dute Artean, eta azken igandean, Txirritola Eguna Aramaion; azken horretan bertan egindako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu. Urriko lehenengo igandean Zuiako abeltzaintza- eta nekazaritza-azoka izaten da Murgian; San Fausto eguna dela-eta, 19an eta 20an nekazaritza- eta artisautza-feria antolatzen dute Basaurin, Uribarri kalean. Urriko azken larunbatean Aramaioko azoka antolatzen dute, eta azken igandean, aldiz, Urkabustaizko abeltzaintza-azoka Izarran. Azaroaren 11n Sanmartinak ospatzen dituzte Zollon, odolki-dastatzea eta guzti. Abenduaren 13an: Santa Luzia abere-azoka (Orozko) eta abenduko hirugarren igandean, Otxandioko feria.

6

19


Euskal txuleta eta babarrun gorriak

7

Euskal haragia terminoak inplizituki Euskadin haragiari tradizioz eskatzen zaion kalitatea badakar berekin, Gorbeiako txuleta haragi gorriaren plater nagusitzat jo genezake. Haren loditasuna eta kolorea kalitatearen sinonimo dira. Gorri iluna izaten da, eta horrek zapore eta urtsutasun handiak dituela esan nahi du. Gastronomiaaberastasun horrekin aho-finenak asetzeko, ekoizleek kontrol oso zorrotzak aplikatzen dituzte animaliak hazteko prozesu osoan (elikadura zaindua, animalien ongizatebaldintza onenak‌), teknologiarik modernoena baliatuta eta animalien hilketa ahal adina zainduta. Banketeari hasiera emateko, koilaraz jateko platerik onena: Eusko Labela duten Arabako indaba nabarrez egindako eltzekoa. Txikia, obalatua eta bere orban arrosa adierazgarriekin, Arabako indaba nabarrak harrituta uzten zaitu lehendabiziko aldiz jaten duzunean, bere azal leuna eta ahoan nabaritzen den fintasuna direla eta.

8 Gorbeiako artzainak eta gazta Ingurune naturalarekiko harremanari dagokionez, Gorbeiako herritarrek modu arduratsuan eta orekatuan erabili dituzte baliabideak. Horregatik daukagu gaur egun inguru paregabe hau. Sinbiosi horren adibideak abeltzaintzako jardunbideak dira; horien arten ardi latxen artzaintza. Gorbeiako bi isurialdeetako herri gehienetan eta Urkiolako magaletan egiten dute, haien larre berde eta elikagarriak baliatuta. Funtsean aldatu ez diren praktika horien bidez, Idiazabal jatorri deitura duen gazta egiten da. Neguaren amaieran, ardi latxa, baserrietako ukuiluetan hazia, jetzi egiten da, eta abendutik uztailera bitartean gazta egiten dute, kontsumitzaileari kalitatea bermatzen dion produktua izateagatik aintzatespen hura jaso duen artisau-prozedura jarraituta. Horren merkaturatzea arrakastaz zabaldu da feria eta azoketan, eta bere esparrua gainditzera ere iritsi da, duen gastronomia-ospe handia dela eta. Gorbeiako gaztaren ekoizpen-mapa Orozkotik Ubidera doa, Areatza, Zeanuri eta Otxandio zeharkatuta, eta Aramaio eta Legutiotik jarraitzen du, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaizko baserrietan eta artisau-lantegietan zirkulua itxi arte.

20


Erdi Aroko hiribilduak eta alde zaharrak Gorbeiako edozein herritan, Erdi Aroko historia gogoko dutenek herri eta auzoen hiri-osaera baldintzatu duten aztarna ukigarriak aurki ditzakete. Erdi Aroko arrastoa nobleek eraikitako dorretxe eta jauregietan antzeman daiteke; lurraldea eta Gasteiztik Kantauri Itsasorainoko merkataritza-bideak mendean hartzen saiatu ziren haiek, eta leinuen osaera eragin zuten. Familia handiak ziren, mendozatarrena eta gebaratarrena kasu, eta toki mailako nagusitasuna zuten beste batzuekin batera, garai horretan lurraldean kokatutako oinaztarren eta ganboatarren arteko etengabeko borroka ezarri zuten. Eta, botere horren aurka, Gaztelako eta Nafarroako erregeen ekintza, besteak beste, Legutio eta Murgia foru-hiribilduak sortu zituztenak. Herri horien eta beste batzuen hiri-diseinuan sarrera-arkuak, eraikin garrantzitsuak eta Erdi Aroko eszenak birsortzeko aukera emango dizuten kale-bilbadura aurkituko dituzu. Hiri multzoak dira, eta batzuk, Arratiako herriak, esaterako, arkitektura erlijioso eta zibileko beste monumentu batzuk gaineratuz joan dira beren harrizko bideetako harri-koskorren artean. Areatzaren kasuan, gainera, Monumentu Multzo izendapena jaso du haiei esker. Zaharberritze-lan handiak izan dituzten hiribilduek eta alde zaharrek (adibidez, Legutio eta Aramaioko Ibarra), eremua denboraren bitartez ezagutzeko aukera ematen dizute.

9

Alde zahar onenak Gorbeiako hiribildu asko Erdi Aroan sortu zituzten; ondorioz, luxu handia da euren alde zaharretako kale harriztatuetatik paseatzea, higiezinen ondarearen benetako harribitxiak baitira. Balio handia dute eta horregatik «monumentu multzo» izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak horietako asko. Horietako bat Areatzakoa da, landa- eta hiri-arkitekturako eraikinak konbinatzen dituena, eta horien arten Bekokaleko 7. zenbakiko XV. mendeko etxea dago, baita Mudejar Etxea ere. Urduñako alde zaharra 1997tik dago babestuta. Bizkaiko handiena da, eta bertan, Santa Maria elizagotorlekua nabarmentzen da, hiriko defentsa-multzoa osatzen duena harresiarekin batera. Otxandion ere ikaragarrizko balioa duen alde zaharra aurkituko dugu: udaletxea –monumentu nazional izendatutakoa–, Santa Marina parrokia (XIX), kultura-etxea eta Vulkano iturria. Legution, hegoaldeko ate gotiko apartaren bidez sartuko gara hiribilduko alde zaharrera, oraindik ere hesiaren hondakinak dituena. Orozkoko alde zaharreko (Zubiaur) kaleak galtzada-harrizkoak dira oraindik, eta Aramaioko hiriburu den Ibarrak eraikuntza entzutetsuak hartzen ditu, adibidez, Vicente Goikoetxea musikagilearen jaiotetxea eta bere omenezko plaza.

21


Paisaia onenak Mendi-turismoa gustuko baduzu, Gorbeiako paisaiek liluratu egingo zaituzte. Hemen toki babesgabeak aurkituko dituzu, adibidez, Itzinako harri ikaragarria (Orozko), Oroko Santutegia –Zuiako bista apartak dituen mendian kokatutakoa– edo Muruako harrobien eremu magikoa. Bere tontor mitikoek garaiera handia dute: Gorbeia mendiak, adibidez, 1.481 metro ditu, eta Anboto harrigarriak, 1.331 metro; azken horretan horma-eskaladako eskola ospetsuenetako bat dago. Beren oinaldean, Gorbeiako eta Urkiolako parke naturaletako inguru babestuak ditugu. Eremu horietan fauna eta flora behatzeko gune jakin batzuk daude; hala nola Saldropoko hezegunea (Zeanuri) eta Ulibarri-Ganboako, Urrunagako eta Albinako urtegiak, freskatzeko ezin hobeak. Mendi-zonaldeek, era berean, lur azpiko ibilbideetan espeleologia egiteko tartea utzi dute Orozko, Supelegor eta Urratxako haitzuloetan, bai eta Baltzola (Dima) eta Mairuelegorretakoetan (Zigoitia) ere. Hunkigarria izango da, halaber, iberiar penintsulako ur-jauzi handienak ikustea; esaterako Nerbioikoa (Urduñan dago eta 222 metro ditu), eta Goiurikoa, 100 metro baino gehiagokoa. Eta, gainera, bakeaz gozatu ahal izango duzu baserriz betetako larre berdeko ingurune bukolikoetan; besteak beste, Aramaion eta Diman, «Arabako Suitza» eta «Bizkaiko Suitza» izenez ezagutzen direnak.

22

Zuiako Oroko santutegia eta Galdakaoko Andra Mari eliza Ondare erlijioso-arkitektonikoak garrantzi handiko adierazgarriak ditu Gorbeian, eta horien barruan, bi erreferentziazko eraikin nabarmentzen dira, bai beren interes historiko-artistikoarengatik, bai Andra Mariren antzeko irudiak gurtzen dituztelako: Oroko Andre Mariaren santutegia, Zuian, eta Andra Mari eliza, Galdakaon. Oroko Santutegia Zuiako harana menderatzen duen gain batean dago, hareharri gainean finkatuta. Eraikuntza itzel hori tenplu erromanikoa izan zen jatorrian, eta haren gainean eliza gotikoa eraiki zuten; azken eraikin hori hainbat aldiz zabaldu zuten XVI. mendera arte, eta azkenik, eraikin zibila erantsi zioten, XX. mendean. Gurtza-leku gisa, Oroko Andre Maria –bizantziar irudi eta guzti– oso errotuta dago Araban eta Bizkaian. Hangoak dira anaidi horretako 2.000 bazkideetatik gehienak. Galdakaon, Andra Mari eliza, XIII. mendean Elexalden eraikitakoa, Monumentu Nazional izendatu dute. Erdi Aroan eraiki zuten eta 1516an handitu; nahasketa erromaniko-gotikoa du, Errenazimentuko berreraikuntza-elementuekin. Elementu nabarmenena portalea da: erromanikoa berez, baina gotikorako trantsizio-ezaugarriekin. Hasierako eraikuntzaren arrastoak kanpandorrean antzeman ditzakegu, XII. mendean dataturikoak. Barrualdean nabarmentzekoak dira, batetik, erretaula platereskoa –hantxe agertzen da Andre Mariaren tailla–, eta, bestetik, hilobi bat (biak XIII. mendekoak). Kanpoaldean gurutze-bide bat dago, Errenazimenduko amaiera-gurutze eder batekin.

10


11 Ondare etnografikoa eta landa-eremukoa Gorbeiako landa-geografiaren bazter askotan bere ondare etnografikoaren zati diren edo euskarri izandako arrastoak aurki ditzakezu. Oinarrizko elementu gisa, euskal baserria, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituriko euskal familiaren eta ekonomia tradizionalaren funtsezko atala. Horietako asko XV. mendean eraiki zituzten, aurretik bertan zeuden eraikinak baliatuta; esaterako, dorretxeak. Beste asko, ordea, modernoak dira, eta aberastasuna sortzeko oinarrizko funtzioari eusten diete. Jatetxeak edo sagardotegiak dira erabilera berri horietako batzuk. Euskal gastronomiaren produktu tipikoak eskaintzeko tradizioari eusten diete, eta horien multzo bat euskal etxe tradizionalean daude eskuragarri. XIX. mendera bitarteko euskal gizon eta emakumeen historia eta ohiturak ezagutzeaz gain, gure arbasoen tresnak eta makineriak martxan ikus ditzakegu, adibidez, burdinolak, Otxandion edo Aramaion oso hedatuta zeudenak. Beste batzuk, errotak, karobiak edo harrobiak, berritu egin dituzte, eta turismo-baliabide gisa aurkituko dituzu ibilbidean zehar.

Euskara eta euskal identitatea Euskara, hizkuntza zaharra izanagatik, gazte mantentzen da gure herrietan. Euskal mundu ekonomiko tradizionalak, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren bidez, pisu erlatibo handia du hiri-munduari dagokionez. Hori dela-eta, euskara bizi-bizi dago Gorbeiako herrietan. Biztanle-belaunaldi guztien hizkuntza da, eta eguneroko bizitzan erabiltzen dute. Historian zehar, euskal herriaren hizkuntza zaharrak gorabehera handiak izan baditu ere, gaur egun indarberrituta dago eta gora egiten ari da, euskaldunen identitate-zeinu garrantzitsuena izanik. Kaleetatik eta aisialdi-guneetatik ibiltzen bazara, oraindik ahaide ezagunik ez duen eta Europako hizkuntza-familiekin lotuta ez dagoen hizkuntza hori entzun ahal izango duzu: tabernetako abestietan, herrietako jaietako kontzertuetan, biztanleen eguneroko bizitzan... Euren eskutik ezagutu nahi baduzu, tabernatik tabernara joan behar duzu, txikitoak edo poteak (baso erdi ardo), eta zuritoak (baso erdi garagardo) edaten. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

12

23


Mendi-ibiliak Gorbeia pausoz pauso ezagutzeko hainbat ibilbide daude. Mendi-ibiliak egiteko prestatuta daudenetan naturaz gozatuko dugu, ibiltzea bezain kirol osasuntsua egiten dugun bitartean, bai eta ikusiko ditugun lekuetako kultura, tradizioak eta biztanleak ezagutuko ere, gure erritmoan, hori bai. Larre berdeetatik eta aintzira gardenetatik paseatzea, artzainen garai bateko etxolak eta trikuharriak behatzea, baso trinkoetatik ibiltzea eta gain mitikoetara –adibidez, Gorbeiara– igotzea dira horietako batzuk. Beren ezaugarriak (irisgarritasuna, distantzia, zailtasuna...) eta lotuta dituzten balio naturalak eta kulturalak direla-eta, aisialdiko eta turismoko baliabide interesgarriak dira guztiak, eta oinez deskubritzeko moduko paisaia erakargarriak ezagutaraziko dizkigute. Ibilbide motzak dira, ezin hobeak familiarekin egiteko. Zeharkatuko duzuen herri bakoitzaren ondare natural eta arkitektoniko interesgarrian gelditu ahal izango zarete, eta bidean aurkituko dituzuen altxorrek zoratuta utziko zaituztete. Bideak erosoak dira eta ongi balizatuta daude, eta ibilbide gastronomikoekin osatzen dira. Ondo jatea gustuko dutenentzat, ezinbestekoa izango da zonaldeko taberna eta jatetxe famatu eta adierazgarrienetatik ibilbide bat egitea.

13

Golfa eta hipika

14

Gorbeiako Parke Naturalak aire zabaleko kirolak egiteko ingurune paregabea eskaintzen du, eta horien artean, oso garrantzitsuak dira golfa eta hipika. Gorbeiaren magalean kokatuta eta Urkabustaiz eta Zuiako haranak mendean hartuta, Zuia Golf Klubak golfaz gozatzeko elementu guztiak ditu. Erabat laua da, bederatzi zulo ditu eta haritzak, pinuak eta pagoak dituzten basoez inguratuta dago. Aintzira naturalak ere baditu, edozer kirol egiteko beharrezkoa den zailtasunukitua ematen diotenak. Beste aukera bat Larrabea Golf Kluba da. Legutiotik gertu kokatuta dago, leku paregabean, Albertia mendiak iparraldeko haizetik babesten duen lursail batean, eta hurbil dituen Urrunagako eta Ulibarri-Ganboako urtegien bista ederrak ditu. Bere 18 zuloei, kokapen pribilegiatuari eta instalazio apartei esker, inguruko golf-zelai erakargarrienetako bat da. Hipika nahiago baduzu, zentro-sare zabala duzu eskuragarri. Adierazitako bideetatik zaldi baten gainean ibiltzeko aukera izango duzu, eta une ederrak biziko dituzu. Era berean, klubek eta instalazioek eskaintzen dituzten zerbitzu osagarriak ere erabili ahal izango dituzu (apopilotza, ferratzailea, bezatzea, irakasleak, zaldiz ibiltzea eta haiek heztea). Araban, Gopegin edo Etxabarri IbiĂąan aurkituko dituzu zentroak, eta Bizkaian, Igorren edo Bedian. 24


Ur-kirolak

Kirola eta abentura

Zadorra ibaiaren sistemaren urtegiak gaitu dira, eta horri esker, beren bazterretan edo uretan aisialdia eta denbora librea programatzeko aukera ugari dituzu gaur egun. Izan ere, ur-kirolen eskaintza oso handia eta askotarikoa da, aukeraz beteta dagoen barne-itsaso horren perimetroa bezainbeste. Hala, Albinako urtegia, adibidez, piraguismoa ur geldoetan egiteko egokia da. Urrunagakoan arraunketako, windsurfeko, bela arineko eta kirol-arrantzako lehiaketak egiten dira. Ulibarri-Ganboan ere azken modalitate hori egin daiteke. Horretaz aparte, bere sakontasuna dela-eta, 12 metrora arteko bela-ontziak hartzen ditu, eta uretako eskian ere aritzen dira bertan. Urtegi horretan aurkituko dituzu kirol mota horietarako baldintza onenak. Are gehiago, Landako zonaldean kayakak alokatu ahalko dituzu, eta halaber, beren egutegi propioak dituzten bi klub nautiko ere badaude, Vitoria eta Aldaieta. Zuhatza uhartean, bestalde, jarduera horietarako berariaz prestatutako eremu bat dago, eta egonaldi eta jarduera monitorizatuak programatzen dituzte bertan. Urtegiko leku jakin batzuetan bainatzeko aukera dago, eta horren eta aisialdi- eta jolas-arloen kudeaketaz Arabako Foru Aldundia arduratzen da. Hala, salbamendu-, laguntzaeta erreskate-zerbitzuetara ere zabaldu da estaldura.

Gorbeia natura-ingurune aparta da abentura-kiroletarako; esaterako, eskalada eta espeleologia egiteko. Dimako Baltzolako leizearen sarreran, muturreko eskalada bideak daude, guztiak ere 8ko zailtasunetik gorakoak. Anboto-Alluitz mendilerroan, aldiz, maila guztietakoak daude. Lehen ahaleginetarako, Oroko Harrietako eskoletara jo dezake bidaiariak. Mungiatik hurbil dago, Oroko santutegian. Kareharrizko paretak dira, eta hegoaldetik ekiten zaie. Baltzola da, halaber, Gorbeiako espeleologiaren tenpluetako bat. Bestela, Itzinako mendigune geologikoan lurpeko ibilbide sorta handia dago. Betiere adituen laguntzaz, bakarka edo taldean joan zaitezke, familiarekin, leize hauetako batean barrena. Zigoitian kokatutako Mairulegorreta kobazuloa ere bisita dezakezu. Abenturaenpresek ibilbideak eskaintzen dituzte. Hontza Extrem abentura-parkera ere joan zaitezkete egun-pasa, taldean edo familiarekin. Otxandiotik kilometro batera dago, Oletako errepidetik joanda. Euskadiko handiena da eta hiru jarduera mota eskaintzen ditu: zuhaitz gaineko parkeak (zubi tibetarrak, tirolinak, lianak, enbor kulunkariak, sare-zubiak, zubi nepaldarrak, tximu-zubiak, etab.); arku-tiroa; eta, azkenik, zuhaitz-eskalada. Aurrekoez gain, Otxandioko Bicigune aukera dezakezu. Bizikletak daude alokagai, Gorbeiako Parke Naturalean eta Urkiolan zehar ibiltzeko, ibilbide eta xenda ezkutuetan edota mendi-bide lasaietan barrena, paisaia ederrak miretsiz.

15

25


Gorbeia Central Park Bizi ezazu Gorbeia Central Park esperientzia!

Esperiantzak onenak Safari itsu-itsuan Bodymind-a naturaren erdian Eskola bertikala G-astronomia Ongizatea mendietan Zaintza naturala Siestodromoak Senderos culinarios Pic nic sobre ruedas Artzain egun batez Eskuz esku Drukuren mundua Gorbeiako garagardoa Mendi areko golfa Kayak gaineko piknika Erlezaina egun batez Zuhaitz arteko akrobaziak Artez beteriko zaporea Bizipoteoa Ciclohistoria

+info: www.gorbeiaeuskadi.com

26

Gozatu egunsentiaz goietatik, parke naturaleko mendi-aterpetxeetako batean gosaltzen duzun bitartean, gure mendi-adituak lagun. Animalien soinuak gauez antzeman ditzakegu batez ere. Parkeko gauetan Gorbeiako faunari buruzko bitxikeriak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Pilates, yoga, tai-txia‌ aire zabalean egiten ditugunean ateratzen diegu etekinik handiena. Haran batera begira dagoen muin batetik, baso baten sakontasunean, ibai txiki batetik gertu‌ Barnera zaitez Euskadiko leku isilenetako batzuetan eta egin bat naturarekin. Atxabal mendia bakez eta isiltasunez betetako leku bat da. Bertatik Euskadiko bihotz berdea ikus dezakezu, eta eskalatzen ikasi. Abenturazaleentzat, Baltzola ibaiak baso eta larre berdeak zeharkatzen ditu, izen berbera duten haitzuloetara iritsi arte. Gorbeia Central Park zerutik oso gertu dago. Horregatik, hauxe gure proposamena: afari bat egitea astronomia-saioa egiten dugun bitartean. Zenbat aldiz amets egin dugu bizikleta hartu eta piknik bat egitearekin, zuhaitzez inguratuta, mendira eta freskatzeko aintzira eta ibaietara begira? Sekula ahaztuko ez duzun plan bat proposatzen dizugu. Ikertu eragile naturalen propietateak eta aplikazioak landa-saio batean eta, ondoren, lan-tailer batean, zure osasuna mantendu eta berreskuratzeko helburuarekin.

16


Antzina, hirietako biztanleak ur- eta lohi-bainuak hartzera eta iturburu-ura edatera joaten ziren mendietara, helburu terapeutikoak jarraituta. Berreskuratu dezagun tradizioa eta goza dezagun bainuetxe, spa eta terapia lasaigarriez Gorbeia Central Parken. Ibili baso, aintzira eta mendietan barrena hainbat etapatan, tokiko gastronomia apartaz gozatzen duzun bitartean. Guk bide bat deskubritzea proposatzen dizugu, non pintxoak, plater tradizionalak eta postre harrigarrienak uneoro lagun izango dituzun. Gure naturguneak lasaiak dira oso, eta zuhaitzez eta larre zabalez inguratuta egongo zara. Horregatik, Gorbeia leku paregabea da lagunekin edo familiarekin egun bat pasatzeko bazkari gozo bat eta siesta eder bat partekatzen. Gozatu golf egun batez euskal mendien erdi-erdian. Gorbeiak gure golf-zelaietan zure kirolik gogokoenean aritzeko zerbitzu osoa eskaintzen dizu. Bilbotik eta Gasteiztik oso hurbil, ingurune natural ezezaguna duzu zain. Artisautza bizibidea izan da pertsona askorentzat, eta oraindik ere bada, batez ere landaeremuan. Gorbeian hainbat artisau-lanbide ezagutu ahalko dituzu, beren lana maite duten profesionalen eskutik. Ezagutu Gorbeian oraindik mantentzen den lanbide bat. Artalde bat gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berezia egiteko erabiltzen den esnea ematen duten ardiak, eta hain garrantzitsua den tradizio hori hiltzen utzi nahi ez duten pertsonak. Ezagutu Gorbeiako garagardoaren sekretuak. Gure gailurraren bihotzean du jatorria eta gure jendearen jakintza baliatuta egina dago; presta zaitez bisita zeharo freskagarri bat egiteko. Gorbeiak familia osoari animalien mundura hurbiltzeko aukera ematen dion bazter harrigarri bat ezkutatzen du. Ikasi haiek errespetatzen, eta sortu inoiz ahaztuko ez duzun lotura berezi bat. Gozatu inoiz ez bezalako piknik batez. Murgildu zure kayakarekin urtegian, eta berau zeharkatu, mendiz inguratutako ingurune naturalaz gozatzen duzun aldi berean.


AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete OTSAILA San Blas Legutio Udalerriko zaindariaren festak.

MARTZOA Babarrun lehiaketa Ugao-Miraballes Ugao-Miraballesko herriaren fundazioaren urteurrena ospatzeko, babarrun lehiaketa bat egiten da, herritar guztiek parte hartu eta goza dezaten.

APIRILA Ubideko bira Ubide Mendi martxa. Bukatzean: sagardoa, txorizoa, gazta‌ eta bertako produktuekin osatutako otzararen zozketa.

MAIATZA Erroten martxa Zeanuri San Balentineko erromeria Zeanuri Erromeria herrikoia Pietatearen ermitan, Andra Mari parrokiaren aurrean. Meza, prozesioa, barauskarria eta herritarrek ermitaren ondoan dagoen pagoa neurtzen dute, aurreko urtetik zenbat hazi den ikusteko. 28

Maiatzeko lehenengo igandean (beti ere, igande hori maiatzaren 1a ez bada). 18 kilometroko martxa, 11 errota hidraulikoren ondotik pasatzen dena, horietako bi -Ibargutxi eta Olabarri- bisitatu egin daitezke, eta martxan jartzen dira. Umeentzako ibilbide bat ere badago, 10 kilometrokoa (www.ipizki.com)


Orozkoko San Juan feria Orozko Orozkon egiten diren produktuak dastatu eta saltzeko helburua duen eguna. Gazta, ogia, txakolina, txorizoa, marmeladak‌

San Isidro Zeanuri Udalerriko zaindariaren festa. Nekazaritza, abeltzaintza eta artisau-azoka eta erakusketa. Herriko Plazan.

EKAINA Zuia Euskaraz Murgia Euskararen aldeko festa, egun osoa betetzen duen egitarauarekin.

Zaldiaren feria Ondategi (Zigoitia) Hilabetearen azkeneko igandean egiten da, urtero. Zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak erakusgai dituen azoka. Zaldiekin lotutako erakustaldi eta jarduerak, haragi-dastaketak‌

Bi Haundiak, Hiru Haundiak eta Uren Jaitsiera Otxandio Bi urtean behin, ekainean. Bi urtean behin, eta Hiru Handiak izena duen mendi-martxaren (hiru handiak Gorbeia, Anboto eta Aizkorri dira) aurretik, Bi Handiak martxa egiten da: Otxandiotik atera, eta Gorbeia eta Anboto lotzen ditu. Bi Handiak egiten ez den urteetan beste martxa bat egiten da: Uren Jaitsiera.

29


AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete

UZTAILA San MartĂ­n Ibarra (Aramaio) Hileko lehenengo asteburua. Udalerriko zaindariaren festa.

Zuia-Bira Murgia (Zuia) Hilabeteko lehenengo larunbata. Iraupeneko ibilaldia da, Atzabal mendi taldeak antolatua, kirolarekin eta kulturarekin lotutako helburuak dituena, eta mendizaletasuna bultzatu eta gure bailarako mendiak, lekuak eta ibilbideak ezagutarazteko asmoa duena.

Urkabustaizko Duatloia Izarra (Urkabustaiz) Hilabeteko lehenengo larunbatean egiten den mendiko proba.

Eguzki Jaia Ondategi/Gopegi (Zigoitia) Hileko azkeneko asteburua. Udalerriko festa.

Ardien lekualdatzea Zeanuri Lehenengo igandea. Ipizki taldeak Enrike Etxebarria eta bere artaldeari laguntzeko aukera eskaintzen du, bere baserritik Arrabako landan (Gorbeian) duen txabolara egiten duten bidean zehar. (www. ipizki.com) 30

San Inazio Arratia-Nerbioi Gorbeiako gurutzera egiten den igoera tradizionala, parkera egun horretan bisita egiten duten guztien bilgune dena.


IRAILA Ermiten martxa Zeanuri Lehenengo edo bigarren larunbata. Joko Alai elkarteak antolatutako mendi martxa, Zeanuriko erlijio-ondarea ezagutzeko aukera ematen duena - 2 eliza eta 18 ermita-. Hiru ibilbide: luzea, 35 kilometrokoa; ertaina, 23koa; laburra, 13koa.

ABUZTUA San Justoko karobia piztea Zeanuri Karobia pizteko ekitaldia. 11.00etatik aurrerakarobia egurrez betetzen da, gainean kareharria jartzen zaio eta piztu egiten da. Bertara hurbiltzen den jendeak prestaketa lanetan parte hartzeko aukera izaten du. Karobia piztu ondoren, San Justora hurbildu direnen artean haiketakoa banatuko da. (www.ipizki.com)

Piztiaren ehiza Domaikia (Zuia)

BTT Martxa Urkabustaiz Izarra (Urkabustaiz) Bigarren igandea

Zigoitia Euskaraz Zigoitia Bigarren asteburua. Euskararen aldeko jaia, egun osoa betetzen duen egitarauarekin.

Txirritola Eguna Aramaioko Ibarra Iraileko laugarren igandea. Aramaion egindako sagardoa dastatzeko aukera.

Abuztuaren 24aren (San Bartolome) inguruko larunbatean. “Piztiaren ehiza� izena daraman folklore, antzerki eta dantza ikuskizuna. Piztia kondaira bateko pertsonaia bat da, herri honetan bizirik mantendu dena, eta ikuskizunaren abiapuntu eta oinarri dena. Dantza eta antzerki ikuskizun xumea da, baina, era berean, argitsua eta alaia. Herria izututa duen Piztia ehizatzeak sortutako poza erakustea du helburu. 31


IRAILA San Miguel Murgia

Aitor Arana Mendi Ibilbidea Aramaio Azkeneko larunbata. Mendi martxa herrikoia.

Udalerriko zaindariaren festa.

URRIA Abere-Azoka Murgia Lehenengo igandea.

Pintura lehiaketa Aramaio 12an. Kalean egiten den pintura lehiaketa herrikoia.

Zigoitia Euskaraz Zigoitia Bigarren asteburua. Euskararen aldeko jaia, egun osoa betetzen duen egitarauarekin.

MerkArtea Artea Iraileko hirugarren asteburua. Euskal produktuak eta artisautza: dastaketa, erakusketa eta salmenta. Postu onenaren lehiaketa. 32


AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete Errosarioaren Ama Birjina Izarra Lehenengo igandea. Udalerriaren zaindariaren festa.

ABENDUA Santa Luzia feria Otxandio

Martxa BTT Legutio

“Terreña” arrazakoen Euskadiko txapelketa, eta artisautza-produktuen feria.

Legutio

Orozko

Bigarren larunbata. Mendi-bizikletekin egiten den martxa herrikoia.

“Terreña” arrazaren monografikoa, eta nekazaritza-feria.

Euskal Jaia Areatza

Sarriako gabonetako Cortejoa Sarria (Zuia)

Urtero gai ezberdin baten gainean. Bazkaria frontoian, eta herriko eta Arratiako produktoreen azoka-tailerra.

Abenduak 25. 30 baino gehiago dituen tradizioa. 1974tik, zuiarrek jaiotzaren inguruko hainbat pertsonaia biziarazten dituzte, era horretan Kristoren jaiotza gogoratzeko.

Artisau, abeltzaintza eta nekazaritza azoka Aramaioko Ibarra Azkeneko larunbata. Jubilatuen eguna. Produktuen erakusketa eta salmenta.

Urkabustaizko feria Izarra (Urkabustaiz)

Urtearen agurra Gorbeia Gorbeiako gurutzera igotzeko ohitura oso zabaldua da, urte zaharrari agur esan edo berriari ongietorria emateko.

Azkeneko igandea. Abeltzaintza eta nekazaritza feria. Behiak, zaldiak, ardiak, ahuntzak… ikusgai. Artisautza eta nekazaritza produktuak.

Gaztainaren eguna Orozko Azkeneko igandea. Mendi-ibilaldia “kirikiñausiek” bisitatzeko: garai batean egiten ziren eraikin bereziak, gaztaina jaso, bildu eta animaliengandik babesteko. 33


Gorbeiako Parke Naturala Gorbeiako Parke Naturalak Euskadin topa ditzakegun esperientzia atsegingarrienetako bat eskaintzen du. 1994ko ekainaren 21ean jaso zuen izendapen hori. Bere xarma zentzumen guztien bidez senti dezakegu: paisaiaren edertasuna behatzea, txorien txioak entzutea, ura nola jariatzen den eta erortzean sortzen duen xuxurla sentitzea, edo bere gailur askotariko batera igotzea. Adibidez, Gorbeia mendira (1.481 m). Hortik hartzen du izena Arabaren eta Bizkaiaren artean kokatutako 20.016 hektareako leku paregabe honek. Bere inguruan barneratzea Europako bitxikeria natural apartenetarako bat ezagutzea da. Ohiz kanpoko parajeak deskubrituko dituzu, esaterako, Itzinako mendigunea (pareta ia bertikalak dituen hareharri izugarria, Orozkon), Mairuelegorretako haitzuloak, Zigoitian –bere 12.340 metroko galeriak Euskal Herriko sakonenetakoen artean daude–, eta Goiuriko ur-jauzia (Urkabustaiz) 100 metro baino gehiagoko erorialdi askeko ur-jauzi ederra. Baina Arabako eta Bizkaiko gailurrik altuena den Gorbeia mendi (1.481 m) mitikoa da parkearen zerumuga definitzen

34


duena. Euskal mendizaletasunaren erreferentziazko puntua izateaz gainera, euskal kantu ospetsuenetako bat ere badu. Horregatik, tontorrera iristean, ehun urteko burdinazko gurutzearekin argazki bat atera beharra dago. 18 metro ditu eta 1907an eraiki zuten, kristandadeko gailurrik altuenetan gurutzeak jasotzeko Leon XIII.a aita santuak emandako agindua betez. Hala ere, lana ez zen batere erraza izan. Gaur egungoa hirugarrena da. Bi haizete bortitzek lehenengoa, 33 metrokoa, eta bigarrena, 23 metrokoa, behera bota zituzten. Lur karedunarekin batera, pago, haritz eta ametzez betetako baso hostotsuen mosaiko batek aberastasun biologiko handieneko ekosistemetako bat behatzeko aukera ematen du. Bere zeruetan, sai zuria, aztorea edo gabiraia ikusiko ditugu hegan egiten. Bere basoetan, lepahoriaren edo basakatuaren presentzia sumatuko dugu, baina litekeena da biztanle ugarienarekin topo egitea, oreinarekin, hain zuzen; parkeko espezierik adierazgarriena. Erreketan igaraba eta Pirinioetako desman iheskorrak ezkutatzen dira. Habitata anfibio askorekin partekatzen dute, hala nola baso-igel iberiarrarekin edo gailurretako uhandrearekin, biak espezie mehatxatuak. Baina, zalantzarik gabe, larre zabalak dira protagonista. Duela milaka urtetik hona Gorbeiaren identitate-zeinu diren abeltzaintza-azienda eta artzain-kultura elikatzen dihardute: bertako arrazetako zaldiak, behiak eta ardiak; esaterako, ardi latxak, behi terreĂąak eta Pirinioetakoak, pottokak edo ahuntz azpigorriak. Azken horiek parkeko bazkalekuen jaun eta jabe bihurtu dira. Oraindik ere, eremuan artzain-saroiak eta -etxolak ikus ditzakegu beste jarduera batzuen arrastoen alboan, ondare kultural aberatsa kontserbatzeko aukera eman duen giza eta naturaingurunearen arteko orekari esker: monumentu megalitikoak edo garai bateko kare-labeak, oraindik bizirik dirauten elezahar eta mitoekin batera, gune magiko honen gorputzaren eta arimaren adierazgarri dira. Horregatik, Gorbeia ezagutzeko, bere kondairez, arteaz, gastronomiaz, landa-eremuaz eta tradizioez gozatu beharra dago. Norberaren lehentasunen arabera, bisitariak parkeak eskaintzen dituen museoak, natura, ondarea edota mendi-ibiliak aukeratuko ditu. Baina parkea ezagutzen hasteko, gomendagarriena Parketxe deitutako abegi-zentroetara jotzea da. Horietan, bisitariek arreta eta informazio egokia jasoko dute. Hurrengo orrialdetan Gorbeia mendia igotzeko dauden ibilbide batzuk aurkeztuko dizkizuegu. PARKETXEA (Interpretazio zentroa) ARABA: Baiako zentrala. Sarria. 945 43 07 09 parquegorbeia@parques.Ă lava.net

PARKETXEA (Interpretazio zentroa) BIZKAIA: Gudarien Plaza (Areatza) 946 739 279 parques.naturales.protegidos@bizkaia.net

35


Gorbeiara ibilbideak, Bizkaitik

Pagomakurretik Areatzako erdigunera joango gara, eta San Bartolome elizaren parean Pagomakurrera eramango gaituen bide asfaltatua hartuko dugu. «Arraba 40» izeneko pistatik joango gara, eta igoera erraza egingo dugu, Lekandako magalen ertzetik. 30 minututan Arrabakoaten izango gara. Hortik Arrabako landetan barrena jarraituko dugu, eta saihesbide baten albotik pasako gara. Ezkerrekoa hartuko dugu, «Egiriñao 20», Ángel Sopeña aterpetxera eramango gaituena; ondoren beste bide bat hartuko dugu, ezkerrera. Orain igoera txiki bat egingo dugu, eta, ostean, ezkerreko bidexkatik jarraitu eta Aldapeko igarobidera helduko gara. Pixka bat jaitsi ondoren, bideak haitz harritsu bat inguratzen du eskuinetik, eta pagadi bat zeharkatzen, Egiriñaoko babes-etxea eskuinera utziz. Jarraian, Lekuotzeko iturriaren albotik igaroko gara. Bertatik, malda igotzen hasiko gara Aldamiñoste muinoraino, eta han, Barazarretik igotzen den bidearekin bat egingo dugu. Muinoan, bideko azken aldapara joaten bagara (eskuinera), Gorbeiako gurutzera helduko gara. D- 12 km D- 3 ordu M- Erraza

36


Saldropo edo Ubidetik Barazarren, Saldropora daraman pista hartuko dugu. Arteaneko aterpetxera (624 m) iritsiko gara. Hura igaro eta berehala, eskuineko bidea hartu beharra dago. Aurrerago dagoen bidegurutzean ezkerretik, gora egiten jarraituko dugu. Bideak eskuinetik jarraitzen du (Atxuripeko parajea), harrien azpitik, eta Atxuriko igarobidea (917 m) baino lehen dagoen makurgune oso adierazgarri batetik igaro behar da. Bide txiki batek Agi単aldeko zonaldera (903 m) darama, Arimekortako lepoaren alboan. Orain zuzen igoko gara, gailurra eskuinera utziz. Dulauko pasabidearen (1.136 m) bila gabiltza, Dulau haitz (1.149 m) bereziaren eskuinera gelditzen dena. Hurrengo sakanera pasatu, eta haren eskuinetik gora joango gara, malda handi batetik (Dulauko bidea) Aldami単oste muinoraino. Gorbeiaren tontorrera ezkerretik iritsiko gara (1.481 m). D- 15 km D- 5 ordu M- ertaina

Gorbeiara iristeko beste ibilbide zoragarri bat dago: Ubidetik, Undabe errekaren bidez. Ibilbide hori Zubizola Errekako sakan luzean gora doa, Agi単alderaino (903 m). Ondoren, Dulau mendixkaraino (1.136 m) igo behar dugu, eta hortik Aldami単osteraino (1.321 m), harik eta Gorbeiako gurutzera heldu arte. D- 20 km D- 5 ordu 30 min M- erraza

37


Zastegi Usabeletik, pista bat jarraitu eta parkera sartuko gara Baleriagatik. Autoz, Belaustegiraino iritsi gaitezke. Igoerak Austigarmineko muinoraino jarraitzen du. Handik, eta Ipergortako mendixkaraino, belardiz eta bordaz lepo dagoen paisaiaz gozatuko dugu. Ondoren, eta Urratxaraino jaitsitakoan, Zastegi zeharkatzen badugu EgiriĂąaora iritsiko gara aldapan gorako bide batetik. Hainbat etxola eta aterpe ikusiko ditugu han-hemenka, pagadi itzaltsu, haitz malkartsu eta larre berdeen artean. Txilardiek, otadiek eta iralekuek, bai eta zohikatz-eremu txikiek ere, ibilbidean oro har nagusi den landaredia osatzen dute. Beste aukera batzuk. Belaustegira iritsi baino lehen, seinale batek Aldabideraino iristen den bidea adierazten du. Ordubete ibili beharra dago, eta paraje izugarri horretan Axkorrigango orratz arrokatsuak ikus daitezke. Era berean, 40 minututan Oderiaga mendiraino (1.243 m) igo gaitezke. Horretarako, Austigarmineko muinoan eskuineko bidea hartu beharko dugu. Muino horretatik Baia ibairaino jaitsi gaitezke, Arlobiko zubien eremuan.

D- 8,3 km D- 2 h. 40’ M- medio/bajo

38


Itzina (Orozko edo Areatzatik) Itzina biotopo babestu bat da, eta oinez bisitatu beharra dago, Urigoititik igoz (Orozko). Hainbat bidetatik heldu gaitezke gutxi bisitatutako Gorbeiako eskualde malkartsu honen barnealdera. Itzinan barneratzeko sarrera ohikoenak Atxulargo Begiaren igarobide naturala –mendigunearen ipar-ekialdean kokatuta– eta Kargaleku muinoa –Arrabako mendebaldean– dira. Orozkotik 8 kilometrora dagoen Urgoiti auzotik abiatu nahi badugu, «karobi» aparkalekuaren alboan hasten den bidea hartuko dugu, Egalasaburu eta bere iturriraino eramango gaituena. Handik, eskuinera Itzina eta ezkerrera abeltzaintza-itxitura zahar bat utziz, 20 minututan begira iritsiko gara, pagadi eta elorrien artean igoera leuna egin ondoren. Aldiz, Arrabako sarbidera iristeko, gida honen 34. orrialdeko Pagomakurreko bidea hartuko dugu, Arrabakoaten amaituko dena. Horren lepoan seinale-tantai bat dago, eta ezkerrera, amildegiaren ertzean, orientazio-mahai bat. Horrek Kargalekuko muinoraino jarraitu behar dugun bidea adieraziko digu. Oharra: lainorik badago, oso erraza da Itzinan galtzea…

Orzoko- D- 13,4 km D- 4 ordu M- ertaina Pagomakurre- D- 7 km D- 2 ordu M- erraza

Gorbeiara ibilbideak, Bizkaitik

39


Gorbeiara ibilbideak, Arabatik

Altubetik Burbonaraino Paseo hau parkeko mugen barruan egiten da, eta gurutzeraino modu zuzenagoan iristen diren beste bide batzuekin lotzeko aukera dago. Altubeko mendatetik abiatzen da ibilbidea aldapan gora, Txintxularra mendiaren (845 m) inguruetarantz. Handik, kota leundu egiten da, eta pagadi bat zeharkatuko dugu. 40 minututan Lekandaiko muinoan izango gara, zeinetik Baia ibaira jaisten den bidea ikusiko baitugu. Jarraian, Astaizko mendi-buzoia (923 m) eskuinera utziko dugu, eta pagadian Burbonaren bi tontor ageri diren kartel bat aurkitu beharko dugu. Marka horiak dituena aukeratuko dugu. Hauxe adierazi beharko du: Burbona, 1,1 kilometrora. Bidexka markatzen duten zirkulu horiak jarraituz jaitsiko gara; pagadia zeharkatuko dugu, Garrastatxu bidera iritsi arte. Horren ordez, beste bi ibilbide egin ditzakegu: bata luzeagoa da, eta bestearekin, gurutzera iritsiko gara. Lekandin 2 bat kilometroko bidea adierazten duen seinalea aurkituko dugu. Hark Parkeko Interpretazio Zentroarekin egiten du bat, eta hortik Baia-Gorbeia bidea har daiteke. Bigarrena Burbonatik Aldarroraino jaisten den bidea da (2,7 km). Han, gurutzera daraman bidea hartuko dugu. D- 7,2 km D- 2 ordu M- erraza

40


Baia bidea Bide ezagunenetako bat da, Gorbeiako Interpretazio Zentrotik (Sarria) ateratzen baita, Murgiatik 3,5 kilometrora. Baia ibaiarekiko paraleloan apurka gora egiten duen pista hartuko dugu, Arlobiko zubietaraino. Bertan, bidea zeharo aldatuko da, eta garaiera hartuko du, txilardi, otadi, iraleku eta larreen artean. Lehenik eta behin Gorrostianon kokatutako artzain-etxoletara helduko gara, eta handik gutxira, Menoioko txabolara. Hala, igoeraren azken zatira iritsiko gara. Horretan, 1.000 metrotik gora dagoeneko, panoramika ikusgarriak irekitzen dira, eta beste formazio harritsuen artean, Itzinako mendigune karstikoa ikusiko dugu. Gorbeiako gurutzea aurrean dugu jada. Beste ibilbide bat egin nahi badugu, Parkeko Etxera iritsi baino pixka bat lehenago, Altube bidearekin lotzen den baso-pista bat har dezakegu. Era berean, Aldarro etxearen ezkerreko pista jarraitzen badugu, Burbonara (935 m) igoko gara. Gorrostianora ordu laurden batean igotzeko, bide horren hasieran 4,9 kilometroko bidezidorra dago. Eta iristeko errazagoak diren bi paraje: Indusi, Arlobiko zubietatik Garrastatxu bideraino (30 m), eta Austirgamin, Arlobitik Zastegi bidera iritsi arte. D- 12,4 km D- 3 ordu 15’ M- ertaina

41


Zarate bidea Aldapak direla-eta zertxobait zailagoa den arren, Gorbeiaren tontorrera iristeko beste modu bat Pagazurirekin bat egiten duen bidea hartzea da. Zaratetik Maurgara doan errepideko aparkalekua du abiapuntu. Landarediari dagokionez, ibilbidean zehar ameztia da nagusi (ametz arrunta), eta gune irekietan, larreak eta txilardiak. Guk hartuko dugun pista La Llanaraino (866 m) igotzen da. Puntu horretan, pixka bat jaitsiko gara –horrela, Gorbeiaren tontorra ikusiko dugu atzealdean– eta, jarraian, igotzeari ekingo diogu berriro, Lezaldi gainera eta ondoren Errentigaran muinora heltzeko. Muinoan bidegurutze bat aurkituko dugu, baina kasurik ez, gure bideak maldan gora jarraitzen baitu, zuhaiztia utzi eta Iturrikiano mugarriaren lepora iritsi arte. Dagoeneko Aozaratza (1.138 m) mendian gaude; gailurrera iritsi gaitezke, edo eskuineko ertzetik joan. Bideak Pagazuri muinoraino jarraitzen du. Bertan Murua bidearekin bat egingo dugu, eta hark Gorbeiako gurutzera eramango gaitu. Zailtasun maila ertainekoa da, nahiz eta 5 kilometrokoa baino ez izan, igoeraren amaierako zatia kenduta. Ordubete eta 25 minututan egin daiteke, gutxi gorabehera, baina Murua bidetik gailurrera iritsi nahi izanez gero, beste ordubete beharko dugu. Iturrikiano eta Aozaratza mendia lotu nahi baditugu, 50 minutuz ibili beharko dugu. D- 5 km D- ordu 1 eta 25’ M- ertaina Araza: 2 ordu 10’ Gorbeia: 2 ordu 40’

42

Gorbeiara ibilbideak, Arabatik


Murua bidea Arabatik, eta zehazki, Murua herritik abiatuta, Gorbeiaren tontorrera iritsi nahi diren mendizaleek gehien erabiltzen duten bideetako bat da. Harrobien jolas-eremurako errepidearen alboan kokatuta dagoen Parratxi aparkalekuan hasten den baso-pistan du hasiera. Hasi eta metro gutxi batzuetara dagoen bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, ehunka urteko haritzen artean aldapan gora doana. Abian jarri eta 20 minutu igarotakoan hesi bat zeharkatuko dugu. Hortik aurrera, paisaia erabat aldatuko da, eta belardi eta txilardiz beteko. Igoeran, bideak laugune bat izango du Baltzolagan, ondoren Gonga izenez ezagutzen den zonaldetik jarraitzeko. Hortik, ordu erdi inguruan Zarate bidearekin bat egingo dugu. Orain igoera jarraitua egin behar dugu, eta pagadi-eremu batean kokatutako bidegurutze bat aurkitu. Hantxe, ezkerreko bidea hartu eta Pagazuriko buzoiaren ingurura iritsiko gara, Arroianoren tontorrera, alegia. Eta, azkenean, Gorbeiaren gailurrera iritsiko gara. Bideak erdi mailako zailtasuna du, eta igoera jarraitua ezaugarri nagusi. 8,1 kilometroko luzera du Muruatik, eta batez beste, 2 ordu eta 40 minututan egin daiteke. Ibilbideari ekin eta 20 minutura, hesi metalikoa zeharkatu ondoren, Zubialde bidearekin bat egin eta Muruako errotara iristeko aukera dugu, zaharberrituta dagoena. Gainera, PeĂąa Rota barrutian, garai bateko harrobietako jolas-eremutik gertu, Zubialde-Egillolarra bidearekin bat egiten duen bidexka bat hasten da.

D- 8,1 km D- 2 ordu 40’ M- ertaina

43


44


Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara

Bizkaiko hegoaldean, Gorbeiaren magalean, mendiz inguratutako bailara zabala daukagu, sakabanatutako baserri atseginez, nekazarien auzo txikiz eta biztanle gutxiko herri xarmagarriz osatua. Bi mendi dotoreren artean kokatua dago: Gorbeia du alde batean, eta Anboto bestean. Eskualde eder hau osorik ezagutzeko, bizpahiru ibilaldi egin behar genituzke. Paisaia beti dago berde, eta txangoak egiteko hamaika aukera ematen ditu. Adibidez, Lemoa inguruko haltzadiak bisita ditzakegu. Desagertzeko arriskuan egon arren, tinko diraute, bailara zeharkatzen duten ibai eta erreka ugariei esker. Arratia aberastasun handikoa da paisaiaren, artearen eta monumentuen aldetik; toki bikaina da, beraz, gozatzeko eta atseden hartzeko, bazter idilikoetan barna paseatzen ibiltzeko, baserrien historia hobeto ezagutzeko, ondo jateko, naturan kirolak egiteko eta familiarekin edo lagunekin bertaratzeko.

45


Arrigorriaga Ganekogorta 992 m.

Zollo

Ugao-Mirabal

Dubaltza 693 m.

PerigaĂąa 628 m. Jesuri 750 m.

Eskutxi 1.181 m.

Inoso Uzkiano OrduĂąa

Txarlazo 932 m. 46

Oiardo

Unza Arando 943 m.

Goiuri

Apregindana

Ondona


Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara

ga

4

ollo

aballes

Igorre Arantzazu Dima Zeberio Untzeta 762 m.

Artea

Baltzola

Areatza

2

Orozko

Zeanuri

Par

Itzina

Pa

1 Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala

3

O Ubide

5

Mairuelegorreta

Ziorraga

1 Berretin 1.221 m.

Gorbeiako Parke Naturala

CaserĂ­os zaharra 2 Areatzako alde de San Pedro Centro de IntrepretaciĂłn PARKETXEA hezegunea Zeanuri Ollerias Etxaguen 3 Saldropoko Cascada de Gujuli

Altube

uri

ona

Belatxikieta 666 m.

Mandoia 637 m.

Markina Sarria

Beluntza Ametzaga

Andra Mari eliza erromanikoa, 4 Galdakao Murua Elosu Acosta

Manurga

Zarate

Zestafe Gopegi batez artzain 5 Egun

Nafarrate

47


Ezinbestekoa

Iparraldeko sarbideak Gorbeiako Parke Naturala

1

- Areatzatik (eliza aurretik): Pagomakurre, Larreder eta Upokomakatza atsedenlekuetara eramango gaituen pista. - Barazar gainetik (Zeanuri): Saldropoko atsedenlekura doan pista. - Lanbreabe auzotik (Zeanuri): Iondegortako aparkalekura heltzen den bidea. - Arteagatik (Orozkorako noranzkoan): Pagomakurreko atsedenlekura garamatzan pista. - Ubidetik: ibilbide hori Zubizabala errekaren sakan luzean gora doa, AgiĂąalderaino (903 m). Ondoren, Dulau mendixkara (1.136 m) igoko gara, hortik AldamiĂąostera (1.321 m), eta ondoren Gorbeiako gurutzera (1.481 m). 48


Areatzako alde zaharra

2

Arratia ibarrean sortutako lehen hiribildua da Areatza, eta merezi du bertako alde zaharra bisitatzea. 1996an multzo historiko-monumental izendatu zuten. Oraindik ere badu Erdi Aroko egituraren aztarnarik: bi kantoik zeharkatzen dituzten bi kale paralelo nagusi ditu (Bekokalea eta Goikokalea). Alde zaharrean, balio handiko zenbait eraikin ikusiko ditugu; adibidez, XV. mendearen amaierako etxe bat Bekokaleko 7.ean eta XVI. mendeko mudejar estiloko etxe bat ErrukiĂąe kalean. Herriko eraikin aristokratikoena Gortazar jauregia da (XV. mendekoa). Gudarien plazan dago, eta fatxadan dituen margoengatik nabarmentzen da. Aipagarriak dira, halaber, estilo neoklasikoko udaletxea eta XIV. mendeko San Bartolome eliza.

Parketxea Arratiako haranaren bihotzean, Areatzako plazan, Bizkaiko zatiari dagokion Gorbeiako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa dago. Hiru solairu ditu, eta bakoitza tontorreko gurutzerainoko altuera-tarte bati dagokio. - Beheko solairua (0-500 m). Lur-azpia eta beheko gunea: ibaiak eta ibaiertzak,

uraren indarra, populazioak, uztako larreak... - Lehen solairua (500-1.000 m): basoak eta horietako biztanleak. Baso-ustiapenak, egitura geologikoak... - Bigarren solairua (1.000-1.481 m): Harkaitzak eta haien forma bereziak, haitzuloak eta gurutzeraino hedatzen den mendiko larredia.

49


3

Saldropoko hezegunea, Zeanuri Barazarreko mendatetik gertu, Atxuri mendiaren magalean, Saldropoko hezegunea dago. Interpretazio-zentro bat dago han, bertako flora eta fauna ezagutzeko, eta garai batean hezegunean zegoen zohikaztegia nolakoa zen jakiteko, hain zuzen ere horrek eman baitzion Saldropori hain balio ekologiko handia. Urmaelak eta uretako landaredia biotopo ezin egokiagoak dira anfibioak hazteko. Orain arte, hamar espezie katalogatu dituzte hezegunean, eta batzuek populazio zabala dute; ur-igel arruntak eta baso-igel gorriak, adibidez. Tximeleta ikusgarrien espezie ugari daude Saldropon (Papilio machaon, Inachis io), bai eta urarekin lotura daukaten bestelako intsektuen hainbat espezie ere (sorgin-orratzak eta kolore deigarrietako txitxi-burruntziak). Babestutako espazio hau hegazti migratzaileen pasaleku ere bada. Gainera, estazio biologikoa denez, interes ornitologiko handiko gunea da Saldropoko lautada osoa.

4

5050

Andra Mari eliza erromanikoa, Galdakao Elexaldeko Andra Mari eliza Bizkaiko tenplu garrantzitsuenetako bat da, probintzian urriak diren aztarna erromanikoak baititu. Portada ikusgarria du, XIII. mendearen amaierakoa, aurreneko gotiko estilokoa, baina erromanikoaren kutsua ere baduela. Bestalde, kapera nagusian dagoen erretaula nagusia Bizkaiko bitxi platereskoetako zaharrenetako bat da.


Zer uste du... Ipizki Taldeak?

5 Egun batez artzain Ezagutu Gorbeian oraindik bizirik dagoen lanbide bat. Artaldea bideratzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berdingabea egiteko esnea ematen duten ardiak, eta tradizio garrantzitsu hori hiltzen uzteko asmorik ez duten pertsonak. «Artzainak eta transhumantzia»: Gorbeian barna artzainaz eta txakurraz lagunduta ibiltzeko, eta artaldea zaintzeko. Iraupena: 4-5 ordu. Informazio gehiago www. gorbeiaeuskadi.com helbidean. Duración: 4-5 horas.

Lurralde baten ondarea ez da iraganaren lekukotza eta herriaren sustraia bakarrik; oraina eta geroa elikatzen dituen hazia ere bada. Jon Urutxurtuk eta Igor Intxaurragak ondo dakite hori. 1995etik hona, Ipizki Taldea zuzentzen dute, Gorbeiako baliabide naturalak eta historiko-kulturalak ezagutarazteko, eta, bide batez, eskualdeari garatzen laguntzeko. Hainbat jarduera antolatzen dituzte, herritarren partaidetza eskergarekin. Horien artean, aipatzeko modukoa da San Justoko karobiaren kasua. Karobi hori, Zeanuriko ondare industrialaren erakusgarri, erabat narrastuta zegoen 1950ean erabiltzeari utzi ziotenetik. Ipizki Taldeko kideak, orduan, Juan eta Julián Aranarekin harremanetan jarri ziren, garai batean karobian lanean ibiliak, eta zaharberritu egin zuten, jatorrian zuen itxura errespetatuz. Urtero-urtero, abuztuko lehen asteburuan martxan jartzen dute. Herritarren partaidetza ezinbestekoa izan da, halaber, gaur egun udalerrian ohiko diren beste ekimen batzuk bultzatzeko: Zeanuriko erroten ibilaldia, Enrique Etxebarria artzainari ardiak bere baserritik Gorbeiako etxolaraino transhumantzian eramaten laguntzea, Ubiden egurikatza egitea eta Areatzako «guardia zibil» izeneko bizkotxoak prestatzeko ohitura berreskuratzea. Informazio gehiago:www.ipizki.com.

«Gaztandegia, artaldea eta artzain-txakurra»: gaztandegira bisitaldi gidatua egiteko eta, nahi izanez gero, gazta egiteko eta/ edo dastatzeko. Artaldea zaintzen ikasteko eta artzain-txakurraren trebetasunak ikusteko. Iraupena: 1-2 ordu. Informazio gehiago www.gorbeiaeuskadi.com helbidean. Galdetu prezioa. 51


Onena Baserriak eta landako bizimodua Arratian, landa-paisaiak behatuko ditugu. Baserri ugari daudenez bailaran, euskal arkitektura tradizionala ezagutzeko inguru paregabea da. Aipagarriak dira Zeanuriko baserriak, Bizkaiko zaharrenak: egurrezkoak dira eta ez dute tximiniarik. Baserrietako bizimodua ezagutzeko modu egokia eskualdeko auzoetara joatea da, baserri tradizionalez beteta baitaude. Merezi du Arteagako Euskal Baserriaren Ekomuseoa bisitatzea. Eraikinak XVII. mendeko euskal etxe tradizionalaren itxura bera du. Informazio gehiago: www.euskalbaserria. com.

52

Ondare industriala Bailara honetan, landa-inguruetan garrantzi handia izan duten lanbideak gauzatzeko gizakiek utzitako arrastoak ikus daitezke: - Karobiak: Gorbeian ohikoak ziren, karea oso erabilgarria baitzen; besteak beste, hormak eta paretak egiteko, edota baserriak zuritzeko. Bisita ditzagun Zeanuriko San Justoko karobia eta Lemoan dagoena, ia Igorreko mugan. - Errotak: arto-aleekin irina egiteko. Zeanurin, garai batean burdinola izandako Olabarri errota berritua bisita daiteke, lanabesak ezagutzeko. -Lemoako harrobiak: Lemoan egiten dituzte Arratian baimendutako erauzketa-jarduera bakarrak. Harrobietako bi (Murgia mendikoa eta Apariokoa) martxan daude gaur egun; Lemoatxakoa geldituta dago.


Sukaldaritzako ohiturak Bailarako baserriek antzinako sukaldaritzako ohiturak gorde dituzte.

Fauna eta flora Areatzako plazan, Bizkaiko zatiari dagokion Gorbeiako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa dago. Egunero izaten da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta parkearen 20.000 hektareek biltzen dituzten fauna eta floraren sekretuak ezagutzeko aukera paregabea ematen du.

Dasta itzazu Pamintxa. Opil-itxurako ogi biribil laua da. Garai batean, baserrietako egur-labean prestatzen zuten, ogiaren ore berberaz, labea prest zegoen egiaztatzeko. Egunean bertan jaten zuten, prestatu berritan. Areatzakoe guardia zibilak euskal gozoki berezienetakoak ditugu. Jatorriz, XIX. mende amaierakoak dira. Herriko gozogile batek egiten zituen bizkotxoek trikornioaren antz handia zutelako hartu zuten gozokiek halako ezizena. Ospe handia hartu zutenez, beste gozotegietan ere halakoak egiten hasi ziren, eta herriaren ikur bihurtu ziren azkenerako. Gozoki tradizional horren osagaiak arrautzak, azukrea, irina eta gantza dira. Gaur egun, Areatzako Zamakona okindegian baino ez dituzte prestatzen. Goikokale, 5.

Morrokota edo Mokotsa. Es una torta pascual con uno o varios huevos incrustados, que los padrinos y madrinas regalan a sus ahijad@s el Domingo de Pascua. Gatzatua edo mamia. Gaur egun postre gisa jaten den jakia ardien ugaltze-garaian egiten da bereziki (neguaren bukaeratik udaberriaren erdialdera), orduan izaten baititu esneak gatzatzeko baldintzarik onenak. Arratiako saltoki askotan aurkituko dugu etxean egindako gatzatua.

Igorreko tigreak. Herriaren izena hartzen duen mokadua da. Tomate-saltsa minez lagundutako muskuiluei ÂŤtigreÂť deitzen zaie, eta Igorrekoak dira ezagunenak.

53


Arteaga > Areatza > Zeanuri > Barazar mendatea > Saldropo > Ubide

Txangoak ARTEA AREATZA ZEANURI

BARAZAR

SALDROPO

UBIDEA Kotxez- 20 km. D- 30’ (gelditu gabe)

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

GALDAKAO USANSOLO

BEDIA

LEMOA

MANDOIA

IGORRE Kotxez- 15 km D- 25’ (gelditu gabe).

54

Arratiako bailarako ibilbide honetan, Gorbeia mendiaren (1.481 m) magalean dauden baserri ederrenetako batzuk ikusiko ditugu. BI-3513 errepidetik, Arteagara iritsiko gara. Bertan, San Migel eliza bisitatuko dugu (XVI. mendekoa). Handik oso gertu, Areatza dago, bailaran sortutako lehen hiribildua; San Bartolome eliza (XIV. mendekoa) eta Gortazar jauregia nabarmentzen dira udalerrian. Ondoren, N-240 errepidea hartu, eta Zeanurira joko dugu, hango baserriak ikustera, Bizkaiko zaharrenak baitira. Otzerinmendi auzoan, Otzerin baserria aurkituko dugu, eta Zulaibarren Ugarka baserria; XVI. mendekoak dira biak. Apur batean, Txoko Sagarna saltokian geldituko gara (San Isidro, z.g.), bazkaltzeko edota bertako produktuak erosteko. Ondoren, Barazar mendatera (606 m) doan errepidea hartuko dugu, Saldropo hezegunean atseden hartzeko. Mendatearen jaitsieran, Arabako mugan, Ubide dago. Berant Erdi Aroko galtzadan ibiliaz, hirigunea ezagutuko dugu.


Igorre > Lemoa (harrobiak) > Mandoia > Bedia > Usansolo (baserriak eta dorretxeak) > Galdakao Ibilbide honetan, Arratiako alderdirik nobleena ikusiko dugu. Dorretxeetan lehena Igorren dago; Gasteizera doan N-240 errepidetik iritsiko gara bertara. Urkizu dorrea, 1085ekoa, abendaĂąotarrek eraiki zuten; XVII. mendera arte Arratia bailara menderatu zuten leinukoek, alegia. Handik gertu, Santa Maria eliza (1208. urtekoa) eta Vildosola jauregia (XVIII. mendekoa) ikusiko ditugu. Ondoren, Lemoara joango gara. Kareharria erauzteko harrobi ugari daude herriaren inguruetan. Ezagunenetakoa Andra Mari elizaren (XVI. mendekoa) atzealdean dago, Lemoatxa mendian (368 m), baina gaur egun ez du jarduerarik. Beste harrobi bat Apario mendian (406 m) dago. Handik, Mandoia mendira (637 m) igotzeko pista bat abiatzen da; hots, Arratia eta Zeberio bailaren arteko tontorrik altuenera. Bidean aurrera eginez, Bediara iritsiko gara. San Joan Bataiatzailearen eliza (1750. urtekoa) eta Tosubando dorretxea ikusi ondoren, batzokian bazkalduko dugu (Elexalde kalea, 77). Usansolora joango gara gero, eta han baserriak, Areizaga jauregia (XVIII. mendekoa) eta Lekue dorre ederra (XVI. mendekoa) ikusiko ditugu. Ibilbidea Galdakaon amaituko dugu. Bertan, Elexaldeko Santa Maria elizara hurbilduko gara: XIII. mendean eraiki zuten, Gangurengo Santa Marina eliza zaharraren ordezko izan zedin, eta XVI. mendean zabaldu eta berritu egin zuten. Hori dela eta, Andra Mari elizak estilo arkitektonikoen nahasketa bitxia du, oinplano erromanikoari elementu errenazentistak eta gotikoak gehitu zizkiotelako.

55


Mendi-ibiliak

1   Areatza. PR-BI-8 Areatza > Martxondi > Oilagorta > Uparan > Karabialde > Elorribi > Birgun > Larraskitu > Launtzain > Areatza Areatzako elizatik abiatuko gara. Frontoia eskuinera utzi, eta errekaren albotik hilerriaren ondoko Txamarrama bidegurutzera iritsiko gara. Martxondi Bekoa auzora doan bide asfaltatutik jarraituko dugu, hilerria atzean utziz. Martxondi Bekoa baserrira iritsi aurretik, gure ezkerretara mendian sartzen den bidea hartuko dugu. Hhesi bat zeharkatu ondoren, estolda batera helduko gara. Pinudi batetik, beherantz egingo dugu; bidexka txiki batetik hasieran, eta zabalago batetik ondoren. Azken horretatik, eskuinerantz, Oilagorta baserrira iritsiko gara. Asfaltatutako bidetik jaitsiko gara, eskuinerantz egiten duen beste bateraino. Azken horretatik jarraituko dugu, ezkerrean pare bat baserri utziz. Bigarren baserritik pasatzean, ezkerreko aldean, ibairaino doan bidexka bat hartuko dugu. Ibaiaren ondoan, garai bateko karobiak aurkituko ditugu. Upo ibaiaren gaineko zubia gurutzatu, eta pista batetik gorantz egingo dugu. Aurrerago, pinudi bat zeharkatu ondoren, Elorribi ingurura iritsiko gara. Ezkerrerantz jarraituz, Birgun mendiaren lepora helduko gara. Hasieran harrizkoa eta lurrezkoa, eta ondoren zementuzkoa den pista hartu, eta ezkerrerantz joko dugu. Mendia inguratuz, Larraskitutik Areatzara iritsiko gara, Launtzain auzoa atzean utzita. D- 8 km D- 2 ordu 30’ M- erraza

56


Zeanuri. PR-BI-1 ERROTEN IBILBIDEA

2

Ibilbide honetan, Zeanuriko errotak ezagutuko ditugu. Zeanuriko frontoiaren atzealdetik abiatuko gara. Arrikibar zubia zeharkatu ondoren, Zeanuri eta IpiĂąaburu lotzen dituen errepidea hartuko dugu. Hamar minutuz ibili ondoren, Undurraga urtegitik gertu, Errotaberri errota aurkituko dugu. Markei jarraituz, pista maldatsu batera iritsiko gara, eta handik Goioagako baserrietara. Berehala, San Joan ermita ikusiko dugu, ibilbidearen punturik altuenean. Erdi Aroko nekropoli baten gainean eraiki zuten eliza, X. mendean. Hortik Lanbreabe auzora jaitsiko gara; hango baserrien artean, duela gutxi berritu duten errota bat aurkituko dugu. Markei jarraituz, kilometro batera gutxi gorabehera, Ibargutxiko errotara iritsiko gara. Argi eta garbi daude ikusgai ibaiko ura errotara daraman kanala, ur-biltegia eta errotaren ardatza mugiarazten duten harriak babesten dituen arkua. Ibilbidearen azken kilometroak Undurraga urtegiaren ertzean egingo ditugu, eta Zeanuriko plazara helduko gara.

D- 11 km D- 3 ordu M- ertaina

57


Udalerriak Bengoetxe-Aperribai auzoko Aperribai jauregia: lau solairuko bolumen kubiko zabala du, eta ateburudun baoen erretikula.

Info+: Udala. Kurtzeko Plaza, 1 www.galdakao.net Tel.: 944 010 500

Bedia Galdakao Biztanleria: 29.130 biztanle. Ibaizabal ibaiaren beheko bailaran dago. Udalerri industriala izan arren, Bizkaiko baserrien ezaugarriak dituzten hainbat etxe aipagarri ditu landa-inguruetan.

Bisitatu beharrekoak: Andra Mari eliza (XIII. mendekoa): Elexalden dago. Bizkaiko tenplu garrantzitsuenetako bat da, probintzian oso ohikoak ez diren aztarna erromaniko esanguratsuak dituelako.

Bisitatu beharrekoak: San Joan Bataiatzailearen parrokia (1749. urtekoa): Elexalde-Bedia auzoan dago, eta estilo barroko lerden apaina du. Ez da ohikoa Bizkaian halakorik ikustea. Ermitak: Murtatzako San Lorentzo, ErosoUgarteko San Tomas eta EreĂąoko San Martin. Tosubando dorretxea: berant Erdi Aroko aztarnak ditu, eta baserri baten egituraren barruan dago.

Udaletxea: Gurutzeko plazan dago. Estilo barrokoko eraikina da, XVIII. mendearen bigarren erdikoa.

Ibarrako Bediakolea jauregia XVIII. mendearen lehen erdian eraiki zuten.

Zubiak: Bengoetxe-Aperribai auzoko Merkadiloko zubia (XVIII. mendekoa) estilo erromanikokoa da.

Astietxeko errota: harlangaitzezko eraikin laukizuzena da. Zati handi bat etxebizitza da gaur egun. Bediakoleako presa harlanduzkoa da, XVIII. mendearen lehen erdian eraikia.

Arratiar estilokoak dira baserri gehienak, arkuperik gabeak, horixe baita halakoen ezaugarri nagusia. Gumuzioko Zenikazelaia-Uriarte baserria eta Laminiarretako 17. zenbakian dagoena (XVII. mendekoa). 58

Landaren eta industriaren ezaugarriak dituen elizatea da. Bi motako baserriak dira bertan, izaera propioa duten Bizkaiko bi eremuren artean baitago: Durangaldearen eta Arratiako bailararen tartean.

Info+: Udala. Agirre Lehendakaria enparantza, 1. idazkaritza@bedia.biz www.bedia.biz Tel.: 946 314 200


Udala. Arraibi, 2 www.lemoa.net Tel.: 946 312 064.

Igorre Biztanleria: 4.235 biztanle. Elizate industrial hau Bizkaiko erdi-hegoaldean dago, eta Gasteizerako errepide nagusiak zeharkatzen du. Alde zaharrena parrokiaren inguruan dago.

Bisitatu beharrekoak:

Lemoa Biztanleria: 3.451 biztanle. Bizkaiko erdi-hegoaldeko elizate honetan, zementua egitera bideratuta daude jarduera gehienak. Herriaren zatirik handiena Arraibiko auzoan dago.

Bisitatu beharrekoak: Santa Maria eliza (1558. urtekoa): barroko estilokoa da, apaingarri gutxikoa. Udaletxea: Erdi Aroko dorre gotortuen nolabaiteko itxura du. Elementu neobarrokoak ditu; adibidez, lerromakurreko frontoi irekiak, moldurak eta arkuak. Baserriak: Lemoakoak XVII. mendearen amaierakoak eta XVIII. mendekoak dira, oro har. Gehienak arkuperik gabeak dira, baina teilatu-hegal zabalekoak. Eroso auzoko Artabane baserria izango da, ziurrenik, denetan zaharrena (XVI. mendearen erdialdekoa). Arraibi presa: Arratia ibaian dago. Zabala eta zuzena da, eta harlanduz sortuta dago. Ibai berean, Txiribuketa presa ere badago, aurrekoaren oso antzekoa. Harrobiak: Lemoatxa mendikoa (368 m), jada erabiltzen ez dena, eta Apario mendian dagoena (406 m) nabarmentzen dira.

Santa Maria eliza (1208. urtekoa): jatorrizko nabea gotikoa da; gurutzadura eta burualdea, berriz, barrokoak eta neoklasikoak ditu. San Andres baseliza: VIII. mendearen amaieran eraikia. Garai horretako bataiarria eta hilobi-harri batzuk ditu oraindik. Alcalá Galiano eta Aldecoa Pastor jauregiak. Zumeltza etxea: Sancho Diaz Noreñakoak VII. mendean eraikia. 1055eko gatazketan, Abendaño leinuko kideek eraso egin zioten etxeari. Urkizu dorrea: Pedro Ortiz Abendañok 1085ean eraikiarazia.

Info+: Udala. Kultur Etxea. Elexalde, 8. Tel: 946 736 251 - info@igorre.net Udala. Elexalde,1. www.igorre.net Tel: 946 315 384

Artea Biztanleria: 783 biztanle. Artea edo Gaztelu-Elexabeitia Mendiguren mendiaren babesean dago, Arratia ibaiak bustitzen duen lur gorabeheratsu emankorrean.

Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara

59


Bisitatu beharrekoak: Elexabeitiko San Migel (XVI. mendekoa): Bizkaiko elizarik ezagunenetakoa da. Zurezkoak ditu fatxada, dorrea eta teilatua. Udaletxea: 1876an birgaitua. Hiru solairu ditu, eta erdi-puntuko bost arkuz osatutako elizatea. Dorretxeak: Gaztelu dorrea estilo gotikokoa eta oinazpi karratukoa da. Ugarte dorrea eraikin militarra izan zen hasieran, eta etxebizitza gero. Beste horrenbeste esan liteke Galiano dorretxeaz. Del Barrio jauregia XIX. mendeko eraikin neoklasiko ederra da. Fatxadako inskripzioaren arabera, 1879an eraiki zuten. Arratiar estiloko baserriak nonahi ikusi daitezke; batez ere, Esparta auzoan. Ia eraikin guztiek dituzte halako ezaugarriak. Udala, Herriko plaza, 1 www.artea-udala.org Tel.: 946 739 205 / 946 739 217

Areatza Biztanleria: 1.250 biztanle. Garai bateko Villa de Haro edo Villaro –gaur egun, Areatza– Joanes Nuñez Larakoa Bizkaiko jaunak sortu zuen 1338. urtean, estrategiko-tzat jo zuen Arratiako lautada menderatu zuenean. Maria Diaz Harokoa emaztearen abizenaren omenez izendatu zuen herria.

Bisitatu beharrekoak: Casco urbano, declarado Bien Cultural. Su interior alberga numerosos edificios de gran valor como la casa del número 7 de la calle Bekokalea, de finales del siglo XV, con dos alturas y desván. 60

Alde zaharra, kultura-ondasun izendatua: balio handiko eraikin ugari dira bertan; esaterako, Bekokaleko 7.eko etxea, XV. mendekoa, bi solairu eta ganbara dituela. Gortazar jauregia, Gudarien plazan: beheko solairua XVI. mendearen amaierakoa da, eta goikoak XVII. mendekoak. Etxe-aurrea apaintzen duten pintura alegorikoak XVIII. mendekoak dira. Aska iturria: Bizkaiko aipagarrienetako bat da. Martin Sarazibarrek diseinatu zuen 1851. urtean, estilo neoklasikoan. Pinakulu-itxurako landare-begia du ezaugarri nagusi. Udaletxea: Luis Bengoetxeak diseinatu zuen, 1862an, estilo neoklasikoan. Herriko eskola izan zen hasieran. San Bartolome eliza (XIV. mendekoa): hainbat estilo uztartzen ditu. Bi atariak ditu bereizgarri. Arku errenazentistakoa 1563koa da, eta eskuinaldekoa XV. mendekoa. Udala. Gudarien plaza, 7. areatzakoudala.areatza@bizkaia.org www.areatza.net Tel.: 946 739 010


Zeanuri Biztanleria: 1.312 biztanle. Gorbeia mendi ederraren magalean, Zeanuriko udalerri zabala dago, zazpi auzotan banatuta. Hirigunean baserri gehien dituen Bizkaiko herrietako bat da.

Bisitatu beharrekoak: San Justoko karobia, estilo frantsesekoa: Otzerinmendi auzoan dago. 1950ean, utzi egin zioten karobia erabiltzeari, baina, Ipizki Taldeari esker, 1996. urteaz geroztik, abuztuko lehen asteburuan piztu egiten dute, urtero. Saldropoko hezegunea: Atxuri mendiaren magalean, hezeguneko faunari, florari eta iraganari buruzko interpretazio-zentroa dago. Barazar mendatetik iritsiko gara Saldropora. Ibargurengo Santa Maria eliza (XVIII. mendekoa): hiru nabe ditu, lau zutabez eutsitako gangak, bost aldare, korua eta aurrealdeko dorrea. Olabarriko errota: erabat berritua dago, errotariek garai batean erabiltzen zituzten lanabesak eta baliabideak erakusteko. Bisita egiteko, ordua aldez aurretik hitzartzea komeni da. Sarrera ordaindu behar da.

Zulaibar baserria (XVIII. mendekoa): harrizko ardatz-gidari bitxia ez ezik, armarria ere badu. Udala. Arregia Auzoa, 1 www.zeanuri-udala.org Tel.: 946 317 270

Ubide Biztanleria: 184 biztanle. Arabaren ondoan dagoen udalerri hau Bizkaiko altuena da, eta Arratian biztanle gutxien dituena. Bi auzotan dago banatuta: Magdalena eta San Juan.

Bisitatu beharrekoak: San Joan Bataiatzailearen parrokia (1540. urtekoa): nabe bat, hiru aldare, urre-koloreko erretaulak eta ataria ditu. Magdalenako ermita: jatorriz Erdi Arokoa den arren, 1771n berreraiki egin zuten. XVIII. mendean birgaitutako berant Erdi Aroko galtzadaren aztarnak: udaletxean hasi, eta San Joan elizako atariraino iristen da. Hiriko ondasunik zaharrena da. Aretxaga txaleta (XX. mendekoa), Bizkaiko ondare katalogatua: hirigunearen irteeran dago, Gasteizerako noranzkoan. Estilo ingelesa eta fatxadako zurezko egitura gorria ditu bereizgarri. Eneabe mendia (781 m): toki berezia da oso. Ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, eta lasaitasuna arnasten da bertan. Eneabera iristeko, hirigunetik abiatu eta Olaldera doan errepidea hartuko dugu, tontorrera heldu arte. Udala. San Joan kalea, 4 www.ayuntamiento.es/ubide Tel.: 945 450 322

Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara

61


62


Gorbeiako hegoaldea

Gorbeiaren magaleko eremu zabal honetan, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeek bat egiten dute. Mendiaren alde honetan, tontorrera igotzeko bide ugari daude, bai eta lurraldearen aberastasuna ezagutzeko aukera ematen duen Sarriako parketxe edo interpretazio-zentroa ere. Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz herrietan, askotariko baliabideak aurkituko ditugu, eta edertasun handiko izadia: nabarmentzeko modukoak dira Goiuriko ur-jauzia eta Mairuelegorreta haitzuloa, naturaren indarraren erakusgarri. Iraganaren lekuko ditugu, halaber, aspaldiko ohiturak, elezaharrak, Erdi Aroko arkitektura, landa-inguruko erromanikoa nahiz baserri sendoak. Hori guztia ezagutzeko, eta lurraldeak eskaintzen dizkigun aukerez gozatzeko, hainbat jarduera ditugu gure esku. Ezin aipatu gabe utzi Gorbeia hegoaldeko baserrietan egiten dituzten produktuak; adibidez, txilar-eztia, euskal pastela eta Idiazabal gazta.

63


Dubaltza 693 m.

Perigaña 628 m.

Jesur

Eskutxi 1.181 m.

I

Uzkian Orduña

Txarlazo 932 m.

Unza Arando 943 m.

Apreg

Naceder Río Nervi

Repiko 1.190 m.

64


Igorre Arantzazu

Gorbeiako hegoaldea Dima

Zeberio Untzeta 762 m.

Artea

Baltzola

Areatza Orozko Zeanuri

Jesuri 750 m.

Itzina

Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala Ubide Inoso

Mairuelegorreta

Ziorraga

zkiano

4

Oiardo Cascada de Gujuli

Berretin 1.221 m. Centro de Intrepretación PARKETXEA

5

Caseríos de San Pedro

Ol

Etxaguen

Altube

Murua Elosu Acosta Manurga Zestafe Goiuri Gopegi Sarria Apregindana Nafarrate Zarate Ondona Ametzaga Beluntza Eribe Urrunag (Zuia) Olano MURGIA IZARRA ONDATEGI Buruaga Guillerna/ Bitoriano Larrazketa Zaitegi Gilierna B Jugo Berrikano Ziriano Abornikano cedero Letona Nervión Domaikia Lukiano Mendaro Aperregi Apodaka Ganalto Etxabarri-Ibiña 897 m.

a

Markina

1

3

2

1 Goiuriko ur-jauzia 2 Oroko Andra Mariaren santutegia Montemayor 1.104 m. Oteros 1.031 m.

3 Ezti Museoa 4 Parketxea 5 Muruko harrobiak 65


Ezinbestekoa

1 Goiuriko ur-jauzia Urkabustaizko lekurik ezagunena da, eta Gorbeia hegoaldera joanez gero bisitatzea merezi duen ikuskizun naturala. Jaundia eta Basande errekek bat egitean sortzen duten Altube ibaiak bi auzotan banatzen du Goiuri. Ura ehun metro baino gehiagoko malkar batetik jausten da, eta irudi ederra ikusgarria sortzen du. Ibaien higadurak limatu egin ditu haitzak, eta malkarra atzerarazi, ur-jauzia sortzeraino. Behatoki bat dago, ondo ikusteko. Paraje berezi hau bisitatzeko, zuzenean joan gaitezke Goiurira, Murgiatik, N-622 eta A-2521 errepideak hartuta, edota Izarratik abiatuta mendian lau kilometroko buelta eginez, La Calzada inguruan, belardi goxoz eta haritz zein pago zoragarriz osatutako paisaia bukolikoaz gozatuz. 66


2

Oroko Andra Mariaren santutegia Zuian eta eskualde osoan balio natural zein kultural handia du toki honek. Muin batean dago santutegia, Bitorianotik hiru kilometrora. Egun argietan, Zuiako haran osoa eta Gorbeia ikus daitezke bertatik, baita Badaia zein Arrato mendilerroak ere. Haritzak eta pagoak topatuko ditugu han, eta diapirismo-fenomenoei lotutako egitura geologikoa behatuko. Kareharrizkoa da ingurua, eta eskalatzeko aukera ematen du. Santutegia dagoen lekuan, eraikin erromanikoko bat altxatu zuten XII. mendean, eta, ondoren, eliza gotiko bat. Eraikin hori zabaltzen joan da pixkanaka. Santutegian, Oroko Andra Mariaren irudi bizantziarra dago, eskualdean eta eskualdetik kanpo oso maitatua. Kofradiak 2.000 kide inguru ditu, eta Jasokundearen egunean, Igokundearen egunean eta iraileko lehen igandean egiten dituzte topaketa nagusiak.

Ganboatarrak eta oinaztarrak. Lurraldea menderatzearren, Erdi Aroko borrokak Zuiako kuadrilla osoan barna, Gorbeia hegoaldean, XI. mendetik aurrera lau gizaldi baino gehiagoz luzatu ziren gatazken aztarnak topatuko ditugu, bertan jazo baitziren ahaide nagusien arteko borrokak, Nafarroako eta Gaztelako erreinuen arteko lurraldea mendean hartzeko. Eskualde honetan, mendozatarrek oinaztarren Gaztelaren aldeko joera defendatzen zuten, eta gebaratarrek zein beste leinu batzuek ganboatarren Nafarroaren aldeko joera. Liskar horien ondorioz, etsaien inbasioetatik eta gehiegikerietatik defendatzeko eraikinak altxatu zituzten. Kondairaren arabera, ahaideen arteko gatazka XII. mendean piztu zen, Muruan (oinaztarrena) eta

Uribarri Ganboan (ganboatarrak), eta handik gainerako lurraldeetara zabaldu zen. Gorbeiako hegaletako dorrerik zaharrena Zaitegi gaztelua da (XII. mendekoa); haren ondoren, beste hainbat dorretxe eraiki zituzten, herriak eta bideak defendatzeko: Murgian, Gopegin, Zaraten, Markinan, Olanon, Muruan eta Maurgan, besteak beste. Bi leinuen arteko borrokarik odoltsuenen lekuko izan zen, beraz, Zuiako kuadrilla. Gatazka horien artean, nabarmentzekoak dira Arratoko mendilerroko bataila, eta Aramaion zein Legution butroitarren eta abendaĂąotarren artean izandakoak. Azken horiek ÂŤAramaioko kantaÂť famatuan kontatu zituzten.

67


3

Ezti Museoa Murgiako Oregi etxean dago museoa; estilo neoklasikoko baserri bat da, XIX. mendean eraikia. Etxearen bi solairu hartzen ditu museoak, bisitariei Gorbeiako eztia non eta nola ekoizten den azaltzeko. Bertan, gure arbasoek erlauntzak erabiltzeko eta eztia zein eratorriak egiteko (erregina-jelea, propolia, argizaria eta polena) erabiltzen zituzten tresnak eta lanabesak ikusiko ditugu. Bisitaldi etnografikoaren hasieran, eztigintzaren nondik norakoak ezagutaraziko dizkigute, eta bideo bat jarriko digute gero, Euskal Herrian ÂŤAndre EderraÂť izenez ezagutzen den erleari buruz; mitologiaren arabera, hildakoen arimak jasotzen zituen. Beheko solairuan, eskualdeko ekoizleek eztia ateratzeko erabiltzen duten gela dago. Ezti gehiena txilardietakoa da. Erakusketa iraunkorra larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan bisita daiteke. Ordutegiak 945 430 167 eta 945 430 440 telefono-zenbakietan baieztatzea komeni da.

Zer uste du... Carlos Ortiz de Zaratek?

68

Arabarrak eta bizkaitarrak bat egiten dituen Gorbeia dotorearen magalean, hamaika ondasun aurkituko ditugu amildegietan eta mendi-hegaletan. Horiek guztiak xehetasunez deskribatu ditu Carlos Ortiz de Zarate idazleak Gorbeia: Paisajes y Leyendas liburuan. Haren esanetan, Gorbeialdean harmonia betean lotzen dira iragana eta oraina, modu miresgarrian. Azken belaunaldiko eraikinetatik oso gertu, artzainen etxolak ikus ditzakegu; etxeetako segurtasun-alarmak eta eguzki-lore zaindariak elkarren ondoan dira; komunikazio-teknologia puntakoenek ez dute inolako eragozpenik sutondoan kontatzen diren elezaharrekin bizitzeko. Ortiz de

Zarataren ustez, Gorbeian bada leku magiko bat: Itxina. Eremu horretan barneratzeko, nolabaiteko abentura-espiritua eduki behar da, bidezidorrek labirinto korapilatsuaren itxura baitute. Naturak ezusteko formak erakusten dizkigu, urak eta denborak kareharrizko lurrean landu dituztenak. Paisaiak, isiltasunean, urteen poderioz indartzen joan diren kondairak xuxurlatzen dizkie ibiltariei; gure arbasoen pentsamoldea jasotzen duten legendak. Egun lainotsuetan, ingurua aldatu egiten da erabat, eta mendizale ausartak nora ezean gelditzen dira. Orduantxe sentitu ohi dute Mariren presentzia paradisu zoragarri horretan.


Interpretazio-zentroa. Parketxea Sarrian, Zuiako udalerrian, Gorbeiaren Araba aldeko parke naturalaren interpretazio-zentroa edo parketxea dago. Gorbeia ondo ezagutzeko, oinarrizkoa da bertako kondairak, artea, gastronomia, landa eta ohiturak nolakoak diren jakitea; orduan ulertuko dugu zergatik babesten den hain kontu handiz orotara 20.016 hektarea dituen naturgunea. Eremuaren % 68 besarkatzen du eskualde honek. Hori guztia eta gehiago azalduko digute Parketxeko interpretazio-zentroan: instalazioak, aparkalekuak, bisitaldi kulturalak, hezkuntza-programak, zaldi-ibilaldiak, bizikleta-ibilaldiak, mendi-ibilaldiak, Gorbeiara eta beste mendi batzuetara joateko bideak, eta abar. Parkearen ondasunak eta baliabideak diaporama baten bidez azaltzen dituzte (gaztelaniazko emanaldiak: 12:00etan, 13:00etan eta 16:00etan. Euskarazko emanaldiak: 12:30ean, 13:30ean eta 16:30ean). Gainera, jokoak, mahaiak eta bankuak dituen eremu bat dago bertan.

4

Neguko ordutegia: Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Lanegunetan: 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:00etara; jaiegunetan eta asteburuetan: 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara. Udako ordutegia (ekainaren 1etik Pilarreko zubiaren ostera arte): Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Gainerako egunetan: 10:00etatik 19:00etara.

Muruko harrobiak

5

Garai bateko ustiategia aisialdi-gunea eta Gorbeiako paisaiaz gozatzeko behatoki zoragarria da gaur egun. Murutik Gorbeiara igotzeko bidea Arabako mendizaleen artean ohikoenetakoa eta ederrenetakoa da, zalantzarik gabe. Ondo seinaleztatutako bi pista daude. Lehenak pagadi eder bat eta txilardi zabalak zeharkatzen ditu, eta Pagazurira eta Arrorianora eramaten gaitu, eta, handik, pagadi zabal batean barna, Gorbeia tontorrera. Bigarren pistak Zubialde ibaian gora egiten du. Ibilbide horretan, Gorbeiako urtegietatik gertu, garai bateko Muruko harrobien aisialdi-gunea eta aparkalekua daude. Handik, zuzenean tontorrera jo dezakegu, Arrorianotik pasatuz, edo Mairuelegorreta haitzulora joateko desbidera gaitezke. Haitzulo horiek 12 kilometro baino gehiagoko luzera dute, eta ur fosilaren iturburu izan ziren garai batean. Barruan, labirinto ikusgarriak eta kondaira ugari gordetzen ditu. 69


Onena

70

Atsedenlekuak

Erromanikoa

Gastronomia

Atseden hartzeko, aisialdirako edo kirola egiteko, nabarmentzekoak dira Ostu単o parkea, Eribeko (Gopegi) eta Etxabarri Ibi単ako hipika-zentroak eta Jugatxi ermita. Ostu単oko hariztian, futbol-zelaiak, teniseko pistak eta zabuak daude. Gopegin, Bengolarra parkean, zerbitzu horiek guztiak, frontoia, igerilekuak eta taberna daude. Jugotik gertu, Jugatxi ermitaren atsedenlekua dago, pago eta haritz sendoz babestua. Ama Birjinaren XIII. mendeko tailu erromanikoa dago elizatxoan. Gopegin eta Etxabarri Ibi単an, gainera, zaldiz ibiltzen ikasteko eta ibiliak egiteko zentro hipikoak daude.

Zuiako kuadrillaren mendebaldean, Araba osoko arte erromanikoaren aldaera ikusgarrienetakoa dugu: landa-estilokoa, hain zuzen. Urkabustaizen eta Zigoitian ikusiko ditugu haren aztarnak. Izan ere, Nafarroako Erresumakoak zirenean, eta Pirinioetako Zuzenbidearen arabera erregulatuta zeudenean, XII. eta XIII. mendeetan, alegia, herrietan elizak eraiki zituzten auzolanean, absiderik gabe eta naturan oinarritutako ikonografiarekin. Horren adierazgarri dira, besteak beste, Beluntzako San Pedro eliza Urkabustaizen, Santiago eliza Goiurin eta San Bartolome eliza Olanon.

Eskualdeko gastronomia apartak baserriko eguneroko lanetan du jatorria. Inguruotan, Idiazabal gaztaren ekoizle ugari daude, eta oso ezaguna da, halaber, Zuiako eta Zigoitiko txilar-eztia. Sekulako errezetak prestatzen dituzte baratzeko produktuekin eta baso hostotsuetako perretxiko zein onddoekin. Gorbeia hegoaldeko gastronomian, indar handia daukate ohiturek ere; hala, aipatzekoa da baserrietan txarriboda egiten jarraitzen dutela, eta horrela egindako produktuak inguruko harategietan eros daitezkeela.


Zigoitiko Nordic Walking Gunea

Mendian ibiltzea atsegin dutenek Europan modamodan dagoen ibilketa nordikoa egiteko aukera dute Zigoitin; zehazki, Bengolarran (Ondategi). Azpiegiturak Nordic Walking Gunea du izena, Euskadiko Nordic Walking sarearen kide da, eta Udalaren babesa du. Lau ibilbide ditu: Zubialde, Gorbeialdea, Santa Marina eta Eribe mendia. Zailtasun-maila ezberdinekoak dira; oso errazetik zorrotzera bitartekoak. Ibilbideko balizek adierazten dute bakoitzak duen gogortasuna. Distantziak ere ezberdinak dituzte (3,8 km laburrenak eta 19 km luzeenak), eta haiek egiteko ordubete eta hiru ordu eta erdi artean behar dira. Gunean, orientatzeko tresnak eta mendiko bastoiak alokatzeko zerbitzua dago.

Ez ahaztu Natura Gorbeiaren hegoaldeko erakargarritasun nagusia izadia da. Kantauri itsasora doazen ibaien higadurak edertasun handiko erliebeak sortu ditu; besteak beste, Goiuriko eta Nerbioiko ur-jauziak. Mediterraneo aldera doazen ibaiei dagokienez, Baia (Zuia eta Urkabustaizeko zati bat), Zubialde (Zigoitia) eta Undabe (Zigoitia eta Legutio artean) ditugu. Urak forma bitxiak sortu ditu: erliebeak, lapiazak, torkak eta haitzuloak (Mairuelegorretakoa, adibidez). Horrez gain, baso zabalak sortzen lagundu du Gibijon, Altubeko haranean, Gorbeian, Oron eta Ganalton; pagadiak, batez ere. Harizti gehienak Urkabustaizen eta Zuian daude; Arabako zuhaitzik ikusgarrienetakoak aurkituko ditugu horietan.

Dorretxeak eta jauregiak Goi Erdi Aroan, leinuen arteko gatazka ugari jazo ziren eskualde honetan, Gasteiz eta Kantauri itsasoa lotzen zituen merkataritza-bidea menderatzearren. Ganboatarrek eta oinaztarrek hainbat aztarna utzi dizkigute balio historiko eta arkitektoniko handia duten dorretxeetan. Eraikin horiek baserri dira gaur egun. Adibide ederrak ditugu Gopegin, Zaraten, Markinan, Olanon, Muruan eta Maurgan; oso ezagunak dira Hurtado de Mendozaren dorretxea eta berastegitarren jauregia. 71


Txangoak OIARDO GOIURI

IZARRA

Goiuriko ur-jauzia Oiardo > Goiuri > Izarra > Abezia

ABEZIA

D kotxez- 18’ (gelditu gabe) D- 8,2 km.

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

SARRIA

ZARATE

MANURGA

GOPEGI MURGIA

D kotxez- 17’ (gelditu gabe) D- 11,2 km.

72

Txango honetan, landa-inguruko herriak, eliza zein ermita erromanikoak eta baserri sendoak ikusiko ditugu, bai eta artisauek prestatutako hainbat produktu erosi ere (gazta, euskal pastela eta garagardoa, adibidez). Lehen geldialdia Oiardon egingo dugu. Bisitaldi gidatuen programari esker, garagardoa artisau eran nola egiten den ikusiko ahalko dugu; Baias garagardotegian zehazki, herriko baserri batean. San Joan Bataiatzailearen elizara (XIII. mendekoa) ere hurbilduko gara, eskualdeko erromanikoaren lekuko baita. Herriko bi auzoetan, estilo bizkaitarreko eta estilo arabar neoklasikoko baserriak daude. Aurrera egingo dugu, Goiuriraino. Hango behatokitik, Altube ibaiaren ur-jauzi zoragarria ikusi eta entzungo dugu. Herrian, Santiago eliza erromanikoa bisitatuko dugu. Hortik Izarrara joango gara, ostatuetako batean indarrak berritzera. Alde zaharrean, DoĂąa Lola jatetxearen ondoan, Irubidaur Museo Etnografikoa dago. 1847an, trenbidea eraikitzearekin batera, hirigune berriago bat sortu zen Izarran. Hortxe dago udaletxea, 1947an eraikia. Ibilbidea amaitzeko, Abeziara hurbilduko gara. Pirinioetako herrien ukitua du herriak, mendixkez inguratuta dagoelako eta Vadillo ibaiak bitan banatzen duelako. Udalerrian, Urbina baserria aurkituko dugu: XVI. mendekoa da eta ezaugarri bereziak ditu.


Dorretxeak Gopegi > Manurga > Zarate > Murgia > Sarria Egun erdiko ibilaldia eginez, eskualdean diren Erdi Aroko dorretxe eta jauregirik ezagunenak bisitatuko ditugu. N-622 errepidean, Gopegirantz doan A-3608 bidea hartuko dugu. Zigoitiko haranean sartuko gara, eta Gorbeiatik datorren Zubialde ibaia ikusiko dugu. Goiko auzoan, eliza erromanikoa eta Goikoetxea edo Goikolea dorrea bisitatuko ditugu. Dorreak 12 metro inguruko altuera du, eta oinetxeei ikusgarritasuna ematearren eraiki zuten. Nolanahi ere, almenen eta gezileihoen aztarnak ikusirik, badirudi lehenago beste defentsa-dorre bat egon zela hor. Gopegin A-3610 errepidea hartu, eta Maurgara joango gara. Armarriak dituzten oinetxe ugari dira bertan. Latsarrian, Iturrizar dorrea zenaren armarriaren aztarnak daude. Merezi du Berastegi jauregi barrokoa ikustea ere. Errepide beretik, Zaratera iritsiko gara. Han, Arabako eraikinik zaharrenetako bat dago: zaratetarren gotortutako dorrea, XIII. mendekoa. Bi kilometrora, Murgia daukagu, Erdi Aroko leinuen gatazka ugari ikusi dituen auzunea. Agirietan jasotakoaren arabera, oinaztarren aldekoa zen Murgia familiak gotortutako etxe bat zuen bertan, harana ganboatarren aldeko AbendaĂąo familiatik babesteko. Aipagarriak dira, halaber, Bea-Murgia jauregia (1855ekoa) eta Oregi etxea. Azken horretan, musika-eskola eta Eztiaren Museoa daude. Nobleen eraikinak ikusteko azken geldialdia Sarrian egingo dugu. Bertan, aipatzekoak dira Pradoko markes-markesarekin lotutako Sagasti dorrea (XVII. mendekoa) eta duela berrehun urte eraikitako Ardiena baserria. Sarriatik Murgiara itzuliko gara, eta han bukatutzat emango dugu txangoa. 73


Mendi-ibiliak

Letonako ibilbidea

Letona > San Bittor > La Llana > Armikelo (887 m) > Zarandona > Letona Mendian ibiltzeko ohitura dutenentzat da ibilaldi hau, eta zailtasun ertaina-handia du bizikletaz eginez gero, baina oso egokia da Erdi Aroko historian, ikuspegi ederretan eta ingurumen aberatsean murgildu nahi dutenentzat. Letonako San Bittor kalean hasiko dugu ibilia. Zurbeltzez inguratutako malda batetik gora joko dugu, San Bittor ermitara iritsi arte. Ermita dagoen lekuan, Zaitegi gaztelua zegoen antzina: XII. mendean eraikitako gotorleku bat zen, Zuiako, Zigoitiko eta Lautadako bideak defendatzen zituena. Bidean, hainbat mugarri ikusiko ditugu: Zaitegi eta Letona bereizten dituztenak aurrena, eta Zuia eta Gasteiz mugatzen dituztenak aurreraxeago. Gandorren inguruan, beste mugarri batzuen ondotik igaroko gara, lautadara D- 9,4 km D- 4 ordu 55’ M- ertaina

74

iritsi arte. Punturik altuenean, Armikelo mendia daukagu (887 m), eta postontzia dago bertan. Arrato mendilerroko tontorrik altuenetako bat da. Bista ikusgarriez gozatu ondoren, beherako bideari ekingo diogu, mendi-itxitura batekiko paralelo doan bidexkatik. Mendi-lepo batera iritsiko gara, eta zurbeltzen artean egingo dugu jaitsiera. Erreka baten ondora iritsiko gara, eta Zarandonara doan bidea hartuko dugu. Bidegurutze batean, Apodakatik datorren GR 25 ibilbidearekin bat egingo dugu. Haren markei jarraiki, abiapuntura iritsiko gara. Ekialdetik sartuko gara Letonan, elizara eta dorretxera eramango gaituen Larra kaletik. Eurialdietan eta desizozte-garaian, ez da komeni Zarandonako ibilbidea egitea, urak gainezka egiten baitu.


Jugatxiko ibilbidea Murgia > Jugatxiko ermita > Jugo > Murgia Ibilbide honek Murgia eta Jugatxi ermita ospetsua (XVII. mendekoa) lotzen ditu. Bi puntuen artean, inguru paregabeak ikusiko ditugu, haritz eta pago zoragarriak, eta Jugo herria ere bai. Ibilbideak ez du zailtasunik; hasierako igoera da gogorrena. Bea-Murgia plazatik abiatu, eta Gurutze Gorriaren eraikinerantz joango gara. Iritsi baino apur bat lehenago, eskuinera joko dugu, Goba ibaia zeharkatzen duen bidea hartuta. Errotara eta garai bateko karobira zuzenduko gara. Heldu aurretik, lehen bidegurutzean, ezkerreko bidea hartuko dugu. Aldapa handi batean gora egingo dugu, pago eta haritz ederren artean. Argigune batzuetatik, Gorbeialdea eta Zuiako harana ikusiko ditugu, dotore: Ametzaga, Gillerna, Bitoriano, Murgia... Bide zabalenetik aurrera eginez, Jugatxi ermitara helduko gara. Jolasgune bat eta bi iturri daude han. Ondo markatutako pista batetik, Jugoraino iritsiko gara. Latsarriaren ondotik, eskuineko bideak baso baterantz eramango gaitu, eta herriko azken baserrietako bat ezkerrean utziko dugu. Errepidearekiko paralelo dagoen bidea hartuko dugu, pagoz eta haritzez osatutako basoaren ertzetik, laborantza-lurrak eta belardiak ezkerrean utziz. Murgiatik gertu, abiatzean jarraitu dugun karobiaren bidea ikusiko dugu. Errepidean, ezkerrera jarraitu, eta beheko auzotik plazara iritsiko gara. Bidea bizikletaz ere egin daiteke, baina zailtasuna apur bat areagotu egiten da. Bidearen % 95 egin daiteke bizikletaz. D- 5,3 km D- 3 ordu M- erraza

75


Udalerriak Ingurumen aberatsa: Altuben, Berretinen, Arlobin eta Illunben pagadi zoragarriak daude, eta harizti bikainak Baia ibaiaren ondoan.

Info+: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza 1, beheko solairua Murgia www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 430 440

Zuia Biztanleria: 2.439 biztanle. Eskualdeari eta kuadrillari izena ematen dien udalerriak Gorbeia mendigunearen zati handi bat du bere mugetan, bai eta tontor nagusia ere (1.481 m). Herriko jarduera adierazgarriena zerbitzuen sektorea da, eta natura-turismoa indarra hartzen ari da.

Bisitatu beharrekoak: Gorbeiako Parke Naturala: Araban babestutako gunerik zabalena Zuian dago. Parke Naturalaren interpretazio-zentroa Sarrian dago. Oroko santutegia eta Atxabal: gurtzarako lekurik garrantzitsuenetako bat da. Eraikina XVI. mendekoa da, eta Ama Birjinaren irudia XIII. mendekoa. Leku paregabea da Zuiako haranaren ikuspegia behatzeko. Ezti Museoa: Oregi Etxean dago, Murgian. Eztigintzaren mundu zoragarrian murgildu ahal izango gara, eta Gorbeia aldeko eztia nola egiten den ikasi. Landa-arkitektura: inguru honetan, euskal baserriaren adibide bikainak daude. Horietako batzuk leinu ezagunen jaiotetxeak izan ziren Erdi Aroan; Zarate eta Agirre leinuenak, kasurako. 76

Udala Udaletxeko plaza 1, Murgia www.zuia.com Tel: 945 430 005

Urkabustaiz Biztanleria: 1.350 biztanle. Gorbeiaren eta UrduĂąako haitzaren artean dago. Sakonunez betetako inguru honetan, abeltzaintza eta basogintza dira nagusi, eta gero eta gehiago dira nekazaritzako elikagaien sektorean jarduten direnak.

Bisitatu beharrekoak: Goiuriko ur-jauzia: Goiurin, Jaundia ibaiak haran eder bat zabaltzen du, eta ehun metrotik gorako ur-jauzi ikusgarria du barrualdean. Behatoki bat dauka gainean. Multzo erromanikoa: estilo berezia du. Beluntzako San Pedro eliza (XIII. mendekoa) da erreferente nagusia, eta ikonografia aberatse-


koak dira Goiuriko Santiago eliza, Uzkianoko San Migel eliza, Untzagako San Fausto eta Oiardoko San Joan eliza. Irubidaurreko Museo Etnografikoa: Izarrako alde zaharrean dago, DoĂąa Lola jatetxeari atxikita. Gure arbasoek egunerokoan erabiltzen zituzten objektuen bilduma zabala dago bertan. OstuĂąo parkea: Haritz bikainez inguratuta dagoen atsedenlekua da. Bertatik abiatuta, izen bereko mendira eta Goiuriko ur-jauzira joan gaitezke: ibilbidea ez da batere zaila; sei kilometro inguru ditu, eta guztira hiru ordu inguru beharko ditugu. Gibijo mendilerroak bista zoragarriak eskaintzen dizkigu EguĂąaganatik (841 m), Abeziako Gurutzetik (836 m) edota San Martinganatik (724 m).

Info+: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza 1, beheko solairua. Murgia www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 430 440 Udala Udaletxeko plaza 1, Izarra www.urkabustaiz.eu Tel: 945 437 080

Zigoitia Biztanleria: 1.747 biztanle. Azken urteetan hazkunde demografiko handia izan du udalerriak, zerbitzuen sektoreak izandako gorakadaren eraginez. Hala ere, txukun sustatu ditu erakargarri naturalak, parke naturala, historia eta elezaharrak.

Bisitatu beharrekoak: Gorbeia, Muruatik abiatuta: mendizaleentzako ibilbide erakargarrienetako bat da. Garai bateko harrobiak ikusiko ditugu, atsedenleku bihurtuta, eta Mairuelegorretako haitzulora

hurbiltzeko aukera izango dugu. Haitzuloak 12 kilometroko luzera du, eta ohitura eta elezaharrez betea dago. Dorretxeak: Gopegin eta Maurgan, Erdi Aroko leinuen arteko borroken lekuko izandako etxeak ikusiko ditugu. Maurgan, Hurtado de Mendoza familiaren dorretxea (XV-XVI. mendekoa) eta berastegitarren jauregia (XVII. mendekoa) daude. Erromaniko berezia: Zigoitiko eraikin erlijioso eta zibil nagusiek estilo berezia dute eta udalerri osoan aurki daitezke: Gopegin, Ondategin, Olanon eta Zestafen. Bengolarrako atsedenlekua: Gopegin dago, eta igerilekuak, frontoia, futbol-zelaia, mahaiak, barbakoak eta zabuak daude bertan. Dibertitzeko eta atseden hartzeko leku ezagunenetako bat da. Nordic Walking gunea: mendian estilo nordikoan ibiltzeko aukera ematen duen zentro bat zabaldu dute Ondategin. Distantzia eta zailtasun ezberdineko lau ibilbide ditu.

Info+: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza 1, beheko solairua www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 430 440 Udala Bengolarra kalea, 1 . Ondategi www.zigoitikoudala.com Tef 945 464 041

Gorbeiako hegoaldea 77


78


Itxina eta Nerbioi ibarra

Nerbioi ibarrean, Gorbeiako Parke Naturalean, Itxinako kontrahorma dugu, berezko magia darion mendigunea. Edonondik abiatuta ere, haitzuloak, simak, pagadiak eta kondairak aurkituko ditugu beti. Inguru malkartsu eta bakartia da, garai batean artzainen eta ikazkinen jardun-leku izandakoa. Elezaharren arabera, sorginen eta euskal mitologiako pertsonaia ugariren bizileku zen eremua. Nerbioi ibaiak dakarren urari esker, hainbat kirol mota egin daitezke haran bizi honen alderik sakonenean, eta aparteko balio naturala duten paisaia ikusgarriak ezagutu ere bai. Orografia gorabeheratsua izatean, bizkaitarrek ordokietara jo zuten kokalekua finkatzeko orduan, komunikabide naturalak aprobetxatzeko; horregatik, ibaiaren ertzean sortutako herri andanek forma luzexka dute. Eskualdeko inguru naturalak askotariko aukerak ematen ditu, Nerbioi ibaiaren sorburutik bertatik hasita. Udaberrian, ibaia urez gainezka etortzen denean, 222 metroko altuera hartzen du ur-jauziak.

79


Dubaltza 693 m.

PerigaĂąa 628 m.

Eskutxi 1.181 m.

Or

Txarlaz 932 m

80


Itxina eta Nerbioi ibarra Arrigorriaga Ganekogorta 992 m.

Zollo

Ugao-Miraballes

2

4

Belatxikieta 666 m.

Mandoia 637 m. Igorre Arantzazu

Dima Zeberio Untzeta 762 m.

Artea

Baltzola

Areatza

2

Orozko Zeanuri

1

Jesuri 750 m.

3

Itzina

Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala

Ub

Orduña

5

Txarlazo 932 m.

Berretin 1.221 m.

Uzkiano

Centro de Intrepretación PARKETXEA

Oiardo Cascada de Gujuli

Unza Arando 943 m.

Mairuelegorreta

Ziorraga

Inoso

Altube1

Ondona

Beluntza Ametzaga (Zuia) IZARRA Guillerna/ Larrazketa Gilierna

Nacedero Río Nervión

Etxaguen

Itxinako biotopoa

Murua

Markina

Goiuri

Apregindana

Caserío de San

Abornikano Lukiano Ganalto

Acosta Manurga Etnografia eta historia museoak 2 Gopegi Sarria (Orozko eta Ugao) Zarate

3 Txakolina MURGIA Bitoriano Zollo-Ganekogorta 4 Jugo

N Eri Olano ONDATEGI Zaitegi Berrikano

Nerbioi ibaiaren ibilbidea 5 (Bilbotik Urduñara) Letona Domaikia

Aperregi

Ze

81

Apodaka

Etxab


Ezinbestekoa

1 Itxinako biotopoa Itxinako biotopo babestua Gorbeiako Parke Naturalean dago, Orozkon, eta 571 hektarea ditu orotara. Hauskortasun handiko ekosistemak daude bertan, mendigunearen garaiera handira egokitutakoak; horregatik, 1995eko uztailaren 11n, eremu babestu izendatu zuten. Florari dagokionez, biotopoa oso aberatsa da goroldio eta gibel-belarretan: 175 espezie baino gehiago daude katalogatuta. Ugaritasun horrek zerikusi handia du deskonposizio-egoeran dagoen egurraren oparotasunarekin; Euskadiko gainerako inguruetan, zaila da halakorik topatzea. Era berean, aipatu beharra dago gutxienez zortzi saguzar mota bizi direla bertan. Hainbat modu ditugu naturgune hau ezagutzeko: biotopoan barna ibiltzea, inguruko mendietara igotzea edota jarduera espeleologikoetan parte hartzea. 82


Etnografia eta historia museoak 2 (Orozko eta Ugao) Ezagutu dezagun Nerbioi ibarreko garai bateko herritarren historia. Orozkoko etnografia-museoan, Legorburu jauregian, Gorbeiako lur garaietako biztanleak (artzainak, egurgileak eta ikazkinak) nola bizi ziren ikusi ahal izango dugu, eta Gorbeiako txakur leialaren alboan lasai bazkan ari den ardi latxa jezteko aukera emango digute. Tel.: 946 339 823. Helbide elektronikoa: orozko@bizkaia.org. Bestalde, Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroan, Jane jauregian, denboran atzera egingo dugu, Bizkaiko hiribilduen zenbait alderditan sakontzeko. Udiarraga kalea, 38. Tel.: 946 480 407. Helbide elektronikoa: ugao-miraballes-museo@ortzadar.es

Mito eta kondairak Kristautasuna heldu baino askoz ere lehenago, euskaldunek hainbat mito eta kondaira sortu zituzten, eta, belaunaldiz belaunaldi, ahozko transmisioari esker heldu dira gugana. Kondairetako asko Gorbeian eta Itxinan daude lekututa. Nolatan? Bada, Gorbeia Orozkoko artzainen bazkaleku zelako udan, eta Itxina haitzulo miresgarri misteriotsuen barruti. Leize haietan, mitologiako pertsonaiak kokatu zituzten: Mari (Anbotoko eta Gorbeiako haitzuloetan bizi den dama), basajaunak, laminak (sirena-itxura eta hegazti-hankak zituzten izakiak), sorginak... Haien inguruko kontakizunek

eragin handia zuten ibarreko herritarrengan. Kristautasunaren etorrerak arindu egin zuen sinesmen horien indarra, baina ez zuen ahozko transmisioa eten. Kondairek antzinako gizon-emakumeen pentsamoldea ezagutzeko aukera ematen digute. ÂŤSupelegorren, Anbotoko damak Olarteko burdinolako gurpila nola mugiarazi behar den azaltzen duÂť. Uste horrek erakusten digu herritarrak botere kaltegarri atzerakoien beldur zirela, eta kristautasunak teknologiaren aurrerapenekiko konfiantza eman ziela.


3 Txakolina Murgil gaitezen lurralde honetako ardoaren historian, eta ezagutu ditzagun edari tradizional honen sekretuak. Klima paregabea da hemengoa, fruitu lurrineko eta ukitu garratz freskagarriko ardoa ekoizteko. Osagaiei dagokienez, txakolinaren % 80 Euskal Herriko hondarrabi zuri mahats zuriaz ekoizten da; gainerako % 20, berriz, gros manseng, petit manseng eta petit courbu aldaerez. Eskualde honetan, Orozkon, Arrankudiagan eta UrduĂąan prestatzen dute txakolina, eta kostaldean ekoitzitakoarekiko zapore desberdina du, berezia.

4

Zollo-Ganekogorta

Zer erantzungo zenioke ur gardenetan arrantzatzeko eta Bilboko mendirik garaienetako batera igotzeko proposamenari? Bada, Zollo-Ganekogorta ibilbideak horretarako parada ematen digu. Edertasun paregabeko ingurua da, tontor ospetsuz inguratua. Ganekogorta bera Bilboko hegoaldeko mendilerroko mendirik altuena da. Eguna hasteko, Kurtzeta urtegian bueltatxo lasaigarri bat eman genezake, Ganekogortaren hegoaldeko magalean. Ondoren, Elexalde Zollo auzotik tontorrera igotzen has gaitezke. Bost deiadar-mendi daude Bizkaian, eta horietako bat da Ganekogorta. Zollotik gora doan bidea zailtasun ertain-handikoa da, aldapa gogorra duelako, baina merezi du aurrera egitea; bidea oso ezaguna ez den arren, oso ikuspegi ederra eskaintzen du. Deiadar-mendietatik, suaren edo soinuaren bidez (tutu zein kanpaiak joz), Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako deia egiten zuten.

8484


Zer uste du... Urigoitiko Jose Maria Olabarria artzainak? Gorbeiako artzainak itzal handiko gizonak ditugu; mitoak dira ia. Negua uste baino gehiago luzatuko den iragartzeko gauza dira. Tenporez baliatzen dira horretarako: egun jakin batzuetako eguraldian oinarriturik, hurrengo urtaroan izango dena aurresaten dute.

5

Nerbioi ibaiaren ibilbidea (Bilbotik UrduĂąara) Kirol-oinetakoak jantzita edo bizikleta hartuta, egin dezagun ariketa pixka bat inguru atsegin honetan. Nerbioi ibaiaren ondotik doa bidea, eta faunaz eta zuhaizti zabalez gozatzeko aukera izango dugu tarte osoan. Inguru berde hau ezagutzeko modu bikaina da. Naturaz gozatzeko ibilbide zoragarria.

Jardunaren jardunaz, ondotxo ikasi dute artzaintzarako egun onak gutxi izaten direla, eta kaskarrak dezente; eguraldiagatik, hain zuzen. Gorbeialdean, hamar bat artzain besterik ez dira gaur egun. Jose Maria Olabarria dugu horietako bat, Orozkoko Urigoiti baserrikoa. Eguneroegunero atera behar izaten ditu bere artaldeko ehun ardiak belardira, dagoen eguraldia dagoela. Horrelakoxea da gure mendietako biodibertsitateari eusten laguntzen dion lanbide zaharra. 53 urte daramatza artzaintzan. Lanbidea oinordekotzan jaso zuela esaten du, aita eta aitona ere artzainak zituelako. Haiei laguntzen aritzen zen txikitan, eta desagertzear dauden ezagutzak irakatsi zizkioten; adibidez, artzainen aterpeak eta larrerik onenak non dauden, eta bertako arrazak babesten. Euskal artzain-txakurrarena, kasurako. Txakurrak otsoen erasoetatik babesten ditu ardi latxak; hain zuzen ere ardi horien esnearekin egiten da Idiazabal gazta. Gaur egun, gutxi daude goizean goizetik mendian jardunaldi gogorrei ekiteko prest. Jose Maria Olabarriak 77 urte ditu, ez du ulertzen nolatan ez dioten semeak eta bere lagunek tradizio luze horretan lekukoa hartzen. 85


Onena

86

Gorbeiako Parke Naturala

Dorretxeak eta landa-eraikinak

Gorbeiako produktuak

Euskadin kezkak alde batera uzteko leku egokirik bada, honako hau da, zalantzarik gabe. Bizkaiko bost udalerrik (Areatza, Arteaga, Orozko, Zeanuri eta Zeberio) eta Arabako hiruk (Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia) osatzen dute naturgune hau, Euskal Autonomia Erkidegoko handiena. Babestutako eremuak 20.000 hektarea baino gehiago ditu.

Garai bateko nobleen jauregiak eta nekazarien etxeak ikusiko ditugu ibar honetan, gizakien jardueraren lekuko isil. Hainbat dorretxe eder daude lurraldean; horien artean, Aranguren dorrea (1519. urtekoa), Bizkaiko bitxienetako bat. Orozkon dago.

Bisitaldi artistikoen bidez arima elikatzea bezain onuragarria da gorputzari baserriko produktu tipikoak ematea: ardi latxen esnez egindako gazta tradizionala, txorizoak, artisau-ogia, kontserbetako frutak edota euskal pastel tipikoa; lurraldeko lehengairik onenekin prestatuak guztiak.


Eraikin erlijiosoak Nerbioi ibarraren inguruetan, non-nahi ditugu ermitak, komentuak eta elizak, herritarren ohituren eta sinesmenen adierazle, baita benetako altxor diren higiezinak ere. Bizkaiko santutxo nagusietako bat Zeberion dago: Ermitabarriko San Antonio, hain zuzen. Nabe gangatua du, eta hesi ikusgarria kanpoaldean. 1731 inguruan eraiki zuten.

Ez ahaztu! Nola mugitu Nerbioi ibarreko udalerri guztiak errepidez eta trenbidez lotuta daude. Renfeko tren batek Bilbo eta UrduĂąa lotzen ditu, Nerbioi ibar osoa zeharkatuz. Udalerri gehienetatik, gainera, mendi-ibiliak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko pistak abiatzen dira.

Espeleologia Gorbeiak goi-mailako kirola egiteko aukera ere ematen du. Nerbioi ibarra toki magikoz betea dago, eta espeleologia egiteko guztiz aproposa da. Orozkon, adibidez, Itxina mendigune geologikoa dago, lurpeko haitzulo eta leize ikusgarri ugari dituena. Bost kilometro koadroko azalera baino ez duen arren, Bizkaian fenomeno espeleologiko gehien dituen ingurua da: 130 haitzulo baino gehiago daude identifikatuta; horien artean, aipagarriak dira Urrikobasoko Lezandi, 300 metroko sakonera eta hiru kilometro inguruko barne-galeriak baititu, eta, Otxabideko multzoan, Lezandi arraila handia, 14 kilometro inguruko luzerakoa, eta torkez, haitzuloz eta leizez betea, Gorbeian berdinik gabea. Nabarmentzekoa da Supelegor leize ospetsua ere: Mari jainkosaren eta jentilen, sorginen zein laminen bizileku izateagatik da ezagun, eta aho ikusgarria du, barrura sartzeko bultzatzen gaituena. Itxinako multzo karstikoa iluntasunaren paradisua den arren, prestakuntza-maila egokia behar da bertan barneratzeko, lainoa sor daitekeelako eta zenbait leku oso malkartsuak direlako.

87


Txangoak ARAKALDO ZUBIAUR

BIKOTZGANE

OROZKO URIGOITI ITXINAKO MAGALAK D- 19 km. D kotxez- 35’ gelditu gabe.

Arakaldo > Zubiaur > Orozko > Urigoiti > Itxinako magalak > Bikotzgane

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

ETXEBARRI BASAURI ARRIGORRIAGA

UGAO ZOLLO

ARRANKUDIAGA D- Etxebarri > Ugao 11 km D- 2 ordu 20’ (oinez) D- Ugao> Zollo 5 km D kotxez- 9’

88

Herrixka xarmagarrietan barna

ETxango honetan, xarma handiko herriak ezagutuko ditugu. Lehen geldialdia Arakaldon egingo dugu, Bizkaiko herri txikienean. Isla auzora joango gara, Usilarra zubia (XVIII. mendekoa) eta Ibertxe jauregia (1771. urtekoa) ikustera. Handik, Orozkora zuzenduko gara. Bizkaiko bigarren udalerririk handiena da, eta kale batzuetan galtzada-zola du oraindik. Herriko auzo nagusia Zubiaur da; bertako plazan, udaletxea (1750ekoa) eta museo etnografikoaren egoitza den Legorburu jauregia (XVIII. mendekoa) ikusiko ditugu. Francisco Muñoz kalean, estilo barrokoko Muñoz jauregia dago. Ibarrara bidean, Arangunen dorretxea (1519. urtekoa) aurkituko dugu. Handik, Urigoitirantz abiatuko gara. Arratia eta Orozko lotzen dituen BI-3513 errepidea hartuko dugu horretarako, eta Bikotzgane mendatetik (565 m) igaroko gara. Mendateak bailararen gaineko ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu. Eta ez da gutxiagorako. Urigoitik «goiko hiri edo auzo» esan nahi du, eta eskualdeko panoramarik ederrenetako bat behatuko dugu handik: Itxinako kareharrizko horma erraldoia.


Nerbioi ibaiertzean zehar Etxebarri > Basauri > Arrigorriaga > Ugao > Zollo > Arrankudiagako urtegia Goazen Nerbioi ibaiertzean ibiltzera, bidegorrietan barrena. Lehen geldialdia Etxebarrin egingo dugu, Doneztebe tenplu politari (1907koa) argazki batzuk egiteko. Ibaia oinezkoentzako zubitik gurutzatuz gero, Basaurira iritsiko gara; han, Arizko San Fausto ermita ikustera joan gaitezke. Ibaiaren ondoan aurrera jarraituz, Basauriko Ibaiganetik Arrigorriagako Lonbo Aretora iritsiko gara. Aixarte hiribidearen bukaerara arte jarraitzen du bideak; hara iristean, pasabide batetik, ibaiaren beste ertzera igaroko gara, Ugaoko mugara. Herri horretan, beste bidegorri bat ikusiko dugu Nerbioi ibaiaren ondoan; hortik jarraitu, eta herriko plazara daraman zubia gurutzatuko dugu. Abagune egokia izango da Udiarraga kaleko tabernetako pintxo goxoekin indarrak berritzeko. Autoa hartuta, aukeretako bat UrduĂąarako errepidetik jarraitzea izan daiteke. Kilometro bat egin aurretik, Zollorako bidea adierazten duen kartela ikusiko dugu. Ur gardeneko urtegia dago bertan. Elexalde Zollo auzoan, halaber, liluratuta geldituko gara Gorbeiaren eta Ganekogortaren ikuspegi zoragarriekin.

89


Mendi-ibiliak

Zollotik Ganekogortara Ganekogorta Bilbo ondoan dagoen ia 1.000 metroko tontorra da. Bertara iristeko bideetako bat Zollo auzotik abiatzen da. Autoa auzoaren sarreran utz dezakegu. Pista bat hartuko dugu, hilerria ezkerretan utzita. Bost minutu igaro baino lehen, bidegurutze bat aurkituko dugu: eskuineko pistatik egingo dugu aurrera. Pista aldapatsua da hasietatik; berehala, ezkerrera jotzen du, eta gero zuzen doa, gorantz beti. Pinu artean goazela, aldian behin, aurrera eta ezkerrera begiratzen badugu, Ganekogortaren tontorra ikusiko dugu urrutira. Ordu erdiz, gora jarraituko dugu, abereentzako hesi batera iritsi arte. Hortik aurrera, bidea lauagoa izango da, eta mendiaren beste aldera eramango gaitu. Ondoren, Laudiotik datorren bideak, ezkerraldean, gurearekin bat egingo du. Aurrerago, seinaleen zutabe bat eta bi bide ikusiko ditugu: eskuinekoa Pagasarrira zuzentzen da; ezkerrekoak Ganekogortaren tontorrera eramango gaitu. Ibilbidearen gainerako zatia belardi aldapatsua da. Tontorreraino jarraituko dugu. Guztira, 700 metroko igoera, ia bi ordutan. D- 10,8 km D- 2 ordu M- zaila

90


Gallartuko bidea Altzagorta jolasgunetik abiatzen den bideak askotariko erakargarriak ditu, besteak beste, Itxinaren ikuspegi zoragarriak eta pinudiak eta ehunka urteko pagadiak. Altzagortara Orozkoko Gallartu auzotik iritsi gaitezke, aldapa txikiko pista batetik. Bidean Itxinaren ikuspegi ikusgarriak izango ditugu. Pinu artean, Itxinako karstetik datorren erreka zeharkatu eta bidegurutze batera iritsiko gara. Eskuineko bidetik Atxular Begira, Itxinako sarbide nagusira, iritsiko gara. Ezkerrik jarraituz, berriz, ehunka urte dituzten pago motzak ikusiko ditugu. Metalezko hesi bat zeharkatu ondoren, bidea alertzesail batean sartuko da eta berehala Pagomakurretik datorren bidearekin bat egingo du. D- 3,7 Km D- 70’ M- ertaina-erraza

Ordezko bideak: Gallartuko bidearen gutxi gorabehera erdia egin ondoren, Atxular Begira daraman pista aurkituko dugu eskuineko aldean. Atxular Begira iristeko 50 minutu inguru beharko ditugu. Pagomakurreko bidearekin bat egin ondoren, horretatik jarraitu dezakegu Gorbeiaren tontorrera igotzeko (1.418 m). Pagomakurreko jolasgunearen ondoren, ezkerreko aldean, San Justoko bidea aurkituko dugu, Atxebarri zeharkatzen duena. Aldapa handiko bideetatik jaitsi ondoren, San Justo ermitara iritsiko gara.

91


Udalerriak Orozko Biztanleria: 2.549 biztanle. Eskualdean «Orozko, no te conozco» esaera ohikoa den arren, merezi du udalerria bisitatzea. Bizkaiko bigarren handiena da (102 km²) eta eskualdeko ondare arkeologiko nabarmenetakoa du. Zubiaur da bertako auzo nagusia.

Bisitatu beharrekoak:

Ibarrako Mesedetakoen komentua: XVIII. eta XIX. mendeetan eraldatutako eraikin errenazentista da. Untzuetako gazteluaren aztarnak: izen bereko mendiaren gailurrean, gaztelu bat eraiki zuten XI. mendean; Petri I.a Gaztelakoak eraitsi egin zuen, XIV. mendean. Erdi Aroko gazteluaren aztarnak ikusgai daude.

Info+:

Orozkoko Museo Etnografikoa: Legorburu jauregian dago (XVIII. mendekoa), Zubiaurko plazan.

Orozkoko Gorbeiako Turismo Bulegoa. Zubiaurko plaza, z.g. 48410, Orozko. Tel.: 946 12 26 95. turismo@gorbeialdea.com www.orozkoudala.com Telf. 946 339 823

Garrafak: Orozkon ospe handia du garrafak. Izotz-edari bat da, ardo zuriarekin, urarekin, brandyarekin, azukrearekin eta limoiarekin prestatzen dena, ontzi tradizionaletan.

Arakaldo

Aranguren dorretxea (XVI. mendekoa): Bizkaian direnen artean, ederrenetako bat da. Arnauri ibaiaren ondoan dago, Zubiaurtik Ibarrarako bidean.

Untzueta mendiaren (766 m) magalean kokatutako udalerri hau Bizkaian biztanle gutxien dituena da, eta txikienetakoa (2,6 km²).

Biztanleria: 126 biztanle.

Bisitatu beharrekoak: Udaletxea: herriaren erdiguneko plaza ederrean dago (Elexalde auzoa, 3). Harrizko eraikina da, eta bi isurkiko teilatua du. Garai bateko baserria dirudi. Santa Marina eliza: eliza eraikin barrokoa da, oso soila, Euskadiko landa-inguruetan ohikoa zen modukoa. XVIII. mendean, zaharberritu egin zuten. Elizate ikusgarria du. Miñoien garai bateko kuartela: Isla auzoan dago. Eraikin neogotikoa da, XIX. mendearen amaierakoa. Oinplano karratua eta harlangaitzezko estekadura ditu. Usilarrako zubia: Isla auzoan dago hau ere. Gaur egun ikusten dugun zubia XIX. mendean egin zuten arren, XVIII. mendeko zenbait agiri92


Bisitatu beharrekoak: Arrankudiagako udaletxea: XVIII. mendeko etxetzar barrokoa da. Arene auzoan dago. Andra Mari eliza: Elexondon dago. Euskal estilo barroko soileko eliza da, XVIII. mendekoa, baina kanpandorreak ukitu berezia ematen dio. Zubiak: udalerrian hamabost zubitik gora daude; horien artean, Arbide (XVII. mendekoa) eta Iberlanda (XIX. mendekoa) dira aipagarrienak. Azken horrek herriaren ikuspegi polita eskaintzen du.

tan aipamena egiten diote. Sei begi eta zazpi branka ditu. Ibertxe jauregia: izen bereko auzoan dagoen estilo barrokoko eraikina da (1771. urtekoa, ate nagusiaren gaineko idazkunaren arabera). Oinplano karratua, lau isurki eta hiru solairu ditu. Iturriaga baserria: estilo neoklasiko etxea da. Madariaga auzoan dago. Ate buruduna du, oso ohikoa XIX. mendean.

Info+: ezorrilla.arakaldo@bizkaia.org www.arakaldo.org Tel.: 946 721 353

Arrankudiaga-Zollo Biztanleria: 961 biztanle. Nerbioi ibarraren erdialdeko udalerri hau hainbat auzotan banatuta eta mendiz inguratuta dago. Ganekorgorta ezaguna da horietako bat (998 m); herriaren ikuspegi zoragarria eskaintzen du tontorretik.

Zolloko San Martin Gotzainaren eliza: Zolloko herritarrek 1518an eraikitako parrokia errenazentista da. XVIII. mendean, kanpandorre eta sakristia barrokoak erantsi zizkioten. Zollon, Larunbe ibaiaren ibilguan, Kruziagako presa aurkituko dugu. Harlanduzkoa da, 1919an egina. Arrantzan aritzeko inguru guztiz baketsua.

Info+: Arene auzoa, 1 info@gizarte-etxea.com www.arrankudiaga.org Tel.: 946 481 712

Ugao Biztanleria: 4.059 biztanle. Mendiz inguratutako bailara batean dago Ugao. Alde zaharrak kale bakarra du, eta inguruan urbanizatutako eremuak eta auzoak ditu; besteak beste, Udiarraga, Markio eta Leitoki.

Bisitatu beharrekoak: Jane jauregia: XIX. mendekoa eta estilo neoklasikokoa. Udiarraga kalean dago, eta udalerriaren historia ezagutzeko zentroaren egoitza da.

Itxina eta Nerbioi ibarra 93


Itxina eta Nerbioi ibarra Hiru tutuko iturria: gaur egun dagoen iturria 1858an eraiki zuten; estilo neoklasikokoa da. Jatorrizko iturriak Goikiri mendiko ur minerala jasotzen zuen. 1983ko uholdeez geroztik, iturria udal-sareari konektatuta dago. San Bartolome eliza: aztarna arkitektoniko zaharrenak (atearen hutsartea eta albo bateko pareta bateko leiho itsutuak) XV. edo XVI. mendekoak dira. Udiarragako Andra Mariaren ermita: estilo barrokoko elizatxoa da, XVIII. mendean eraikia. Hirigunean bertan dago, eta kanpaihorma ikusgarria du (hiruki formako kanpandorrea). Hilerriaren portada: neoklasikoa da (XIX. mendearen amaierakoa eta XX. mendearen hasierakoa), eta puntu erdiko arku bat du, frontoian garezur bat eta ÂŤPater NosterÂť idazkuna dituena.

Info+: Jane jauregia: Udiarraga kalea, 38. Kultur etxea: kultur-etxea.ugao@bizkaia.org Telf. 946 48 07 04 www.ugao-miraballes-museoa.org. Ayuntamiento www.ugao-miraballes.net Telf. 946 480 711

Zeberio Biztanleria: 1.075 biztanle. Zeberio oasi moduko udalerria da, landarez, pinudiz, zelai loretsuz eta ubidez betea. Bailara mendiz inguratuta dagoenez, 60 auzo baino gehiagotan banatuta daude biztanleak. Zubialde da bertako administrazio-gune nagusia. 94

Bisitatu beharrekoak: Zeberioko udaletxea: Zubialden dago, XVIII. mendearen amaierako baserri batean. Bizkaiko ikusgarrienetako bat da. Olabarrietako San Tomas eliza: XV. mendearen amaierako Bizkaiko arkitektura gotikoaren adierazle nagusietako bat da. Elizate ikusgarria eta sakristia nabarmentzen dira. Azken hori parrokia-museo antzeko bat da, Bizkaiko onena. Areilza dorrea: XVI. mendearen hasierakoa da, duela gutxi berritua. Muino batean dago, Ugao eta Arteaga lotzen dituen bidea kontrolatzen. Zeberioganeko Andra Mariaren ermita: 1617. eta 1675. urteen artean eraiki zuten; estilo barrokoa eta neoklasikoa uztartzen ditu. Bailarako zaindariaren imajina du, XVI. mendekoa. Ermitabarriko San Antonio ermita: 1731. urtearen inguruan eraiki zuten, eta Bizkaiko santutxoen adibide garbia da.

Info+: udala.zeberio@bizkaia.org www.zeberio.net Tel.: 946 481 079


Arrigorriaga Biztanleria: 12.525 biztanle. Bilbo Gasteizekin eta Gaztelako mesetarekin lotzen duten errepide nagusiak Arrigorriagatik igarotzen dira. Gune nagusiak herri osoari ematen dio izena, baina Martiartu, La PeĂąa, Lanbarketa eta Kubo auzoak ere biltzen ditu.

Bisitatu beharrekoak: Udaletxea (Urgoiti pasealekua, 57): hiru solairu, oinplano karratua eta lau isurkiko teilatua ditu. Abrisketako San Pedro ermita: tenplu erromaniko txiki hau Bizkaiko zaharrena da, XII. mendearen hasierakoa. Santa Maria Magdalena parrokia: Berez IX. mendekoa den arren, jatorrizko eraikinaren zatirik ez da gelditzen jada. Aldare nagusian, Santa Maria Magdalenaren zurezko taila nabarmentzen da, 1705. urtekoa. Jauregiak: Urgoiti pasealekuan, XVIII. mendeko jauregi barrokoa dago, oinplano kubikokoa eta hiru solairukoa. Aipagarria da 47. zenbakiko jauregi neoklasikoa ere; oinplano errektangeluarra eta hiru solairu ditu.

Baserriak: Kristoren zeharkaleko aurreneko baserria oso egoera onean heldu zaigu garaiotara. Exentua da, oinplano karratukoa; bi solairu eta bi isurkiko teilatua ditu. Lejarrola baserriaren diseinua oso berezia da; isurki bakarreko teilatua du, eta oso bao gutxi.

Info+: Arrigorriagako Udala Urgoiti pasealekua, 57 Tel.: 944 020 200 www.arrigorriaga.org

Zaratamo Biztanleria: 1.663 biztanle. Zaratamon, bi alde bereizten dira: goiko aldea, Elexaldek osatzen duena, eta Ibaizabalen ondoko industrialdean dagoen Arkotxa auzoa.

Bisitatu beharrekoak: San Lorentzo parrokia: XVI. mendean eraiki zuten; estilo errenazentistakoa da. Bataiarri erromanikoa nabarmentzen da. Elizaren hormetan, bi hilarriren aztarnak daude: I. mendekoa da bat, eta III. eta IV. mendeetakoa bestea. 95


Burbustuko Jasokunde ermita: berez errenazentista den arren, 1982ko eraberritze-lanek lausotuta utzi zuten estiloa. Elexaldeko gune nagusian, XVIII. mendeko zenbait baserri daude, bai eta horien antzeko elementuak dituzten beste etxe tradizional batzuk ere. Dotoreena Ibercobreko Pradera sendiaren eraikin neoklasikoa da. Aipatzekoak dira Olaganeko etxe modernoak eta Elexalde auzoan dagoen udaletxea ere (1955ekoa). San Bizente parrokia estilo neorromanikokoa da, eta Arkotxa auzoan dago.

Geltokiak: Azbarrenekoa eraikin polita da, estetika militarra eta zibila nahasten dituena. Bidebietako geltokia: ingeles eta euskal eraikinen ukituak ditu. Erdi puntuko leihoen segida nabarmentzen da.

Info+: Udala Kareaga Goikoa kalea, 52. oiac@basauri.net www.basauri.net Tel.: 944 666 300

Info+:

Urdu単a

Udala. Elexalde auzoa, 16 www.zaratamo.com Tel.: 946 710 052

Biztanleria: 4.237 biztanle.

Basauri

Urdu単a hiri-titulua duen Bizkaiko udalerri bakarra da. Hirigunea herriaren hegoaldeko ordoki batean dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean.

Biztanleria: 41.971 biztanle.

Bisitatu beharrekoak:

Hirigunean, azken urteotan eraikitako etxe multzo ugari daude, baina oraindik ere badira iraganeko aztarna artistikoak, eta ibilbide berde bat ere badu, Nerbioi ibaiaren ertzean.

Urdu単ako Santa Maria eliza: Bizkaiko eraikin bitxienetako bat da. XIV. mendean eraiki zuten arren, azken gangak XV. eta XVI. mendekoak ditu.

Bisitatu beharrekoak:

Santa Klara komentua: aurretik frantziskotarren komentua izan zen; XVI. mendean igaro zen klaratarren eskuetara.

Ariz dorrea: 1706. urtekoa da. Oinplano karratua eta hiru solairu ditu. Hormak harri landuekin eta errekarriekin apainduta daude. Arizeko San Fausto ermita: 1673koa da. Bolumen kubikoa eta lau isurkiko estalkia ditu. Garai batean, Arizeko dorrearen mende zegoen. San Migel parrokia: XVI. mendekoa da, estilo gotiko-errenazentistakoa. Dorre-elizatea 1771n eraiki zuten. XVI. mendearen erdialdeko hainbat imajina ditu; San Migelena, adibidez. Etxeak: Zubialdeako zubiaren ondoan, Domingo Garayren etxea dago (1895ekoa). Faus96

to kaleko eraikin batek San Faustoren imajina gordetzen duen horma-hobia du.

Nerbioiko ur-jauzia: Iberiar penintsulako handiena da, 222 metro baititu. Urdu単ako mendatetik joaten den bidea da bertara iristeko errazena. Antiguako Ama Birjinaren santutegia (1754. urtekoa): Euskadiko garrantzitsuenetako bat da. Alde zaharra: alderik zaharrena Burdin kaleak, Artekaleak eta Harategi kaleak osatzen zuten. Ondoren, beste lau kaleko gune bat eta bigarren zabalgune bat egin zituzten (Burgos,


Barria eta Kantarranas kaleak), eta tarte zabal bat gelditu zen hiruren artean; gaur egun, azoka jartzen dute bertan.

Info+: Turismo Bulegoa . Foru Plaza, 3 Tel/fax: 945 38 43 84 turismo@urduna.com Udala. Foru Plaza, 1 info@urduna.com www.urduna.com. Tel.: 945 383 003

Etxebarri Biztanleria: 10.337 biztanle. Hiru auzo ditu: Etxebarri, Kukullaga eta Sandoni. Bilbotik oso gertu dagoen arren, duela gutxi arte landa-giroko herria izan da. Nerbioi ibaiaren ertzean dago, eremu baxu batean.

Bisitatu beharrekoak: Doneztebe parrokia: Manuel MarĂ­a Smithek eraiki zuen, 1907an. Burgosko Huelgas mo-

nasterioan dagoen dorrean oinarritu zen arkitektoa. Legizamon jauregia: XVIII. mendekoa da, barrokoa, eta T formako oinplanoa du. Amezola jauregia (1905. urtekoa): estilo barroko bi gorputz kubikoz osatuta dago, baina itxura eklektikoa ematen dioten elementuak ditu. Manuel MarĂ­a Smithek eraiki zuen. Etxepare kaleko 2.ean dagoen etxea: XX. mende hasierako neoeuskal estilokoa da. Angelu formako dorrea du albo batean. Beheko solairuan, erdi puntuko baoak ditu. Baserriak: Kukullaga auzoan, izen bereko baserri neoklasikoa dago, XIX. mendekoa. Egetiaga baserriak lau isurkin ditu, eta XVII. mendekoa da.

Info+: Udala. Sabino Arana kalea, 1A etxebarri@etxebarri.net www.etxebarri.net. Tel.: 944 267 000

Itxina eta Nerbioi ibarra 97


98


Urtegien eremua

Zadorra ibaiaren urtegi-sistemak, XX. mendearen erdialdean eraiki zutenetik, aldaketa nabarmena eragin du Legutio eta Arratzua-Ubarrundia herrien orografian eta bizimoduan. Nolanahi ere, Uribarri Ganboako, Urrunagako eta Albinako urtegietako urek, iragana urpetuta utzi beharrean, Erdi Aroko leinuen eta jauretxeen historiaren aztarnak edertasunez islatzen lagundu dute. Eskualde honetako baserri sendoetan, landa-inguruetako euskal-atlantiar arkitektura nabarmentzen da. Barnealdeko itsaso honetan, iraganeko aberastasuna eta tradizioa ezin hobeto bateratzen dira aisialdirako eskaintzen dituen aukera zabalekin. Inguru guztiz aproposa da hau uretako kiroletan aritzeko, ibilaldiak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko, besteak beste. Oso eskaintza zabala aurkituko dugu bertan; hala bainatzeko aukera ematen duten parke probintzial jendetsuak eta askotariko ostalaritza-zerbitzuak, nola mundu zaratatsutik ihes egiteko txoko ezkutuak.

99


Area Orozko

gaña 8 m.

kabo m. 100

Jesuri 750 m.

Itzina

Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala

Mairuelegorreta

Ziorraga

Inoso

Berretin

Uzkiano Orduña

Txarlazo 932 m.

Cascada de Gujuli

Unza Arando 943 m.

Centro de Int PARKETXE

Oiardo Altube

Markina

Goiuri

Apregindana

Sarria

Ondona

Beluntza Ametzaga (Zuia) IZARRA Guillerna/ Larrazketa Gilierna

Z

MURGIA Bitoriano Jugo

Abornikano

Nacedero Río Nervión

Lukiano Ganalto 897 m.

Repiko 1.190 m.

Montemayor 1.104 m. Oteros 1.031 m.

San Vitores 892 m.

Aperregi

Doma


Areatza

Urtegien eremua Anboto 1.328 m.

Zeanuri

Parque Natural de URKIOLA Parke Naturala

Etxaguen

de

Orixol 1.130m. Otxandio

a

de Intrepretación TXEA

Untzilla

Azkoaga Zabola

Eskoriatza Caseríos de San Pedro

Manurga

Etxaguen

Acosta Gopegi

4 Ollerias

Murua

Zarate

Domaikia

IBARRA (Aramaio) Barajuen

Puerto de Kurtzeta

erretin 1.221 m.

go

Arraga Arriola Arexola

orreta

arkina

Gantzaga

Uribarri

Oleta

Ubide

Udalaitz 1.118 m.

Elosu Zestafe

Nafarrate Eribe Urrunaga

LEGUTIO

Leintz-Gatzaga

3

2 5

Olano Goiain ONDATEGI Buruaga Urbina Zaitegi Betolaza Berrikano Luko Ziriano Letona Mendarozketa Arroiabe Apodaka Etxabarri-Ibiña Mendibil

Landa UllibarriGamboa

Elgeamendi 942 m.

1

Nanclares de Gamboa

DURANA Arzubiaga Zurbano

1 Uribarri Ganboako urtegia 2 Urrunagako urtegia 3 Legutioko alde zaharra 4 Ollerietako museoa Busto 976 m.

5 Bide berdea eta GR-38 bidea

101


Ezinbestekoa

1 Uribarri Ganboako urtegia Uribarri Ganboako urtegia 1947an eraiki zuten, eta oraindik ere argindarra eta edateko ura hornitzen dizkie Gasteizi eta Bilboko metropoli-eremuari. Urtegiak 220 hektometro kubiko biltzeko gaitasuna du, eta Entziako mendilerroan jaiotzen den Zadorra ibaiaren emaria erregulatzen du. Garrantzi handiko eremua dugu honakoa; bai aberastasun ekologiko handiko hezegunea delako, erakunde ofizialek babestua, bai Araban aisiarako tokirik aproposenetakoa delako. Urtegiaren inguruan, orotara 43,6 kilometro dituen ibilbidea dago. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, etapa bakarrean edo bitan (31,8 eta 12,8 kilometrokoak). Gainera, bainatzeko eta jolasteko eremuak daude Uribarri Ganboan, Landan (ostalaritza-zerbitzua urte osoan) eta Garaion.

102 102


2 Urrunagako eta Albinako urtegiak Urrunagako urtegia oso interesgarria da kulturaren, ingurumenaren eta aisiaren aldetik, eta baliabide ugari ditu bisitarien eskura; besteak beste, landetxeak, buztingintza-museoa, alde zahar ikusgarria eta ibilbide berdeak. Urtegiaren ertzean, Arabako Foru Aldundiak egokitu dituen bi atsedenleku daude: Urrunagako Sorgimendi eta Legutioko Zabalain. Mahaiak eta parrilak daude haietan, bai eta hondartza txiki bat ere, atseden hartzeko. Ipar-ekialdean, Aramaio eta Legutio artean, Albinako urtegi txikia dago. Legutio eta Aramaio lotzen dituen errepidean, beste atsedenleku bat dago, Marixeka izenekoa; mahaiak, zabuak, iturria, futbol-zelaia eta aparkalekua ditu.

Uribarri Ganboako urtegiaren jatorria Mende erdi baino gehiago igaro da Zadorraren urtegi-sistema martxan jarri zutenetik, eta gaur egun, Gorbeialdeko eremu zabal honetan, ederki lotzen dira lehen sektoreko jarduerak eta urak biltzean sortu diren zerbitzuak. Nolanahi ere, urtegia eraikitzeko egitasmoak krisialdia eragin zuen, bere garaian, inguruko ekonomian, Ganboa herria eta nekazaritzako hainbat lur urpean utziko zituelako. Urtegiaren historiak 1925ean du abiapuntua: urte horretan, Arrazola udalerriko (Bizkaia) Manuel Eribe Echebarriak multzo hidroelektriko bat eraikitzeko baimena eskatu zuen, eta 1934an eman egin zioten. Haren helburu nagusia Bizkaiko Labe Garaietarako argindarra ekoiztea zen, eta gero, bigarren fase batean, Bilbo eta inguruak edateko urez hornitzea. Proiektuak bi presa eraikitzea aurreikusi zuen: Santa Engrazia ibaian bata,

eta Zadorran bestea. Urek 170 hektometro kubiko hartuko zituzten, guztira. 1947an hasi zituzten obrak, eta 1956an bukatu; urte horretantxe hasi ziren Uribarri Ganboako presa urez betetzen, 2.200 hektarea lur urpean utzita. Francok inauguratu zuen azpiegitura, 1958an. Urte haietan eraiki zituzten, halaber, Landa eta Arroiabe arteko errepide berria eta urtegien lurpeko konexioa. Lursailak eta ganadua kendu izanaren ondorioz, 350 bat familiak bizilekua aldatu behar izan zuen; inguruetako beste herri batean kokatu zituzten (Legution, Landa-Marietan, Ozetan eta Euman), eta kalte-ordainak eman zizkieten. Gaur egun, urtegi-sistemak Gasteiz eta Bilbo Handia hornitzen ditu urez. Urtegiaren historia ezagutzeko bisitaldi gidatuak: Ttipia. Tel.: 945 24 38 28 103


3 Legutioko alde zaharra XIII. eta XIV. mendeetan, Erregeak hiribildu ugari sortu zituen Araban, jauntxoek zuten botereari aurre egiteko. Legutiori Alfontso XI.ak eman zion hiribildu-titulua, 1333an. Herrian paseatuz gero, Erdi Aroan zuen egitura antzeman daiteke; arku bikoitzeko ate zaharra, adibidez, antzina herria inguratzen zuen harresiaren aztarna da. Alde zaharraren inguruan, euskal-atlantiar estiloan eraikitako baserri ederrak ikusiko ditugu, irudia urtegiko uretan islatzen dutela.

Zer uste du... Blanka Gómez de Segurak? Blanka Gómez de Segura Olleria baserriko arima eta muina da. Ollerieta auzoan dago etxea, urtegitik oso gertu; Elosun hain zuzen, IX. mendean jada dokumentatuta zegoen lekuan. 1993az geroztik, zeramika lantzen dute baserrian, eta bertan dago Euskal Buztingintzaren Museoa ere, arte bihurtutako lanbidearen historia ezagutzeko. Eskuz egiten dituzte zeramikazko piezak, aspaldiko teknikak erabiliz; hala, garai bateko eltzegileak nola aritzen ziren ikusteko aukera dute bisitariek. Gorbeialdeak balio etnografiko eta kultural handiak ditu, baina, horien guztien artean, eskualdeko jendea azpima104

rratu nahi izan du museoko zuzendariak: «Herri txikiak bizirik daude, kontu handiz zainduta. Txukun ikusten ditugu lorategiak, eder baratzeak. Eta erosoak dira, gainera. Elosun, Ollerietan, Urrunagan zein Nafarraten, paseatzeko bideak ditugu, gastronomia, tertuliarako lekuak, naturan egiteko jarduerak, kultura... Tarte atsegin bat igarotzeko moduko herrixkak dira». Eltzegilea eta museoaren arduraduna ez ezik, Gorbeialde honetako biztanlea ere bada Blanka, eta guztiz sustraituta dago bertan: «Lurralde honetan, lasaitasuna arnasten da, eta garapen jasangarria bultzatzen dugu».


Euskal Buztingintzaren Museoa (Ollerieta)

4

Legutio eta Ubidea-Barazar mendatea lotzen dituen N-240 errepidearen ondoan dago buztingintza-museoa, Ollerieta auzoan. Museoa 1711n eraikitako baserri batean dago; garai batean Ortiz de Zarate familiaren eltzegintza-tailerra izandako etxean. Birgaitu egin zuten, eta 1993an jendeari ireki zioten. Inguruan bisitari gehien jasotzen dituen kulturazentroetako bat da. Euskal zeramikaren bilduma interesgarria dago bertan, 380 pieza baitaude ikusgai; zaharrenak, XV. mendekoak. Haien bidez, garai bateko eguneroko bizimodua irudika dezakegu. Gainera, monumentu historiko izendatutako XVIII. mendeko labe bat daukate museoan. Eltzegintza-tailerra eta denda ere baditu. Merezi du bisitaldi gidatua egitea, piezak egiteko metodo zein teknikak ezagutzea, eta eltzegileak lanean ikustea. Bisitaldiak erreserbatzeko, deitu 945 455 145 telefonora eta sartu www.euskalzeramika.com webgunean.

5 Vasco Navarro trenbidearen bidea eta ardoaren eta arrainen GR38 bidea Gorbeiako inguru honetan oinez zein bizikletaz ibiltzeko prestatuta dauden bideen artean, GR38 ibilbidearen tarte bat egin dezakegu, Arabako Errioxa eta Kantauri itsasoko portuak lotzen dituena (Ardoaren eta arrainaren merkataritza-bide historikoa), edo garai bateko Vasco Navarro trenbidearen ibilbide berdea. GR38 bidearen laugarren etapa gogorrenetako bat da, baina baita erakargarrienetako bat ere; izan ere, Estibalizko santutegia eta Otxandio lotzen ditu, eta Mendibil, Urbina zein Legutio zeharkatzen. Guztira 38 kilometro ditu, eta Urbinatik Legutiora bitarteko tartean bat egiten du Vasco Navarro trenbidearen ibilbide berdearekin. Garai bateko trenbidearen I. zatiak Gasteiz eta Bergara lotzen ditu; hala, oinez zein bizikletaz, Arabako hiriburutik Landaraino eta urtegiaren ertzeko parke probintzialera joan gaitezke. 105


Onena Erdi Aroko arkitektura Eskualde osoan beha ditzakegu erromanikoaren aztarnak. Aipatzekoak dira Durako San Esteban protomartiriaren parrokia (XIII. mendeko portada); Arzubiagako, Betolatzako eta Uribarri Ganboako elizak; Urrunagako San Juan Bataiatzailearen eliza; Urbinako San Antolin parrokia (estilo platereskoko erretaula polikromatua du), eta Goiaingo Santa Ana ermita. Miresgarriak dira, halaber, Langara Ganboako, Uribarri Ganboako eta Zurbaoko gurutzadurak. Legution, funtsezkoa da Kristoren Arkua: Alfontso XI.ak udalerria hiribildu izendatu zuen garaiko ate gotikoa. Zurbaon, bestalde, XVI. eta XVII. mendeetako hainbat jauretxe ditugu; zehazki, Zurbao, Otazu, Otalora-Gebara eta Ortiz de Zarate familienak.

106 106

Oinez edo bizikletaz ibiltzeko eta ur-kirolak egiteko aukera Vasco Navarro trenbidearen ibilbideak Gasteiz, Dura eta Landa lotzen ditu, eta urtegia inguratzen duen bidearekin bat egiten du. Oinez edo bizikletaz egin daiteke ibilbidea. Gasteizko kirol-elkarteak eta Aldayeta klub nautikoak ontziak dauzkate urtegian, eta ikastaroak zein txangoak antolatzen dituzte. Zuhatza uhartean, gainera, jolas-zentro bat dago, bertako aterpean ostatu hartzen dutenentzat. Maiatzetik irailera bitartean izaten da zabalik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian izan ezik, orduan eskola-umeen udaleku izaten baita. Ur-kirolak egiteko toki bikaina da ingurua; windsurferako edota arraunketarako, adibidez.

Isiltasuna entzuteko txokoak Landatik edo Legutiotik abiatuta, Usokoaitza eta Isuskitza tontorretara igo gaitezke. Benetan ederra da Elgeako mendilerroak eskaintzen duen ikuspegia: hegoaldera, Arabako Lautada; iparraldera, Debagoiena. Urtegiaren ingurumarian ere bada bake lasaian ibiltzeko aukerarik; Langara Ganboan, adibidez. Urtegia egin zutenean, uretatik salbu gelditu zen herriaren goiko aldea, eta, hala, zutik dirau San Esteban elizako dorreak, XIII. mendeko dorre baten gainean eraikita. Oso jende gutxi bizi denez inguru horretan, isiltasuna entzutera irits gintezke.


Baserriko produktuak eta itsasoko gutiziak Urtegien eremuko taberna, jatetxe eta ostatu askotan, baserrietan egindako produktuak dastatu ahal izango ditugu; esaterako, gazta. Nafarrateko Gazta gaztandegian, Idiazabal gazta nola egiten den erakusten dute, eta bisitaldi gastronomikoa egiteko aukera ematen. Horrez gain, autokontsumorako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren oinarriak ezagutarazten dituzte. Bestalde, Urrunagan itsaskiautozerbitzu famatu bat dago (denda eta 750 lagunentzako jatetxea). Penintsula osoan ez dago halako ezaugarriak dituen besterik.

Ez ahaztu

Atsendenlekuen sarea Urtegien inguruak oso aproposak dira aisiarako eta atseden hartzeko, eta, erraztasunak ematearren, atsedenlekuak eta behatokiak prestatu dituzte. Legutioko Zabalain parkean, Urrunagako Sorgimendin eta Aramaiorako errepideko Marixekan, mahaiak eta parrilak aurkituko ditugu; Landako eta Garaioko parke probintzialetan, berriz, piknik egiteko eremuak, belardiak eta bainatzeko egokitutako legarrezko hondartzak. Bestalde, Legutioko irteeran dagoen Kanterasarreta behatokira joz gero, urtegiaren eta Gorbeiaren ikuspegi zoragarriak ikusiko ditu. Atsedenleku eta zerbitzu ugari daude eremu osoan.

107


Mendi-ibiliak ARROIABE

Arroiabeko ibilbidea

LANGARA GANBOA ALDAIETA

D- 9,1 km. D- 4 ordu gelditu gabe M- erraza

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

Txangoak ARAMAIO

KRUTZETA LEGUTIO LANDA URIBARRI GANBOA ZURBAO D kotxez- 58 km D- ordu 1 eta 5’ (gelditu gabe)

108

Arroiabe > Langara Ganboa > Aldaieta > Arroiabe Ibilaldia Arroiaben hasi eta bukatuko dugu, eta Santa Cruz gainetik (700 m) igaroko da. Oinez eginez gero zailtasun maila txikia da, eta txikia-ertaina bizikletaz. Uribarri Ganboako urtegia ikuspuntu eta altuera ezberdinetatik ikusteko aukera ematen du. Arroiaben hasiko dugu ibilaldia Uritxitia kalean, eta laborantza-soroen arteko bide zuzen batetik egingo dugu aurrera, mendirantz. Las BalsĂĄmicas izeneko lekuan GR 38 bidea hartuko dugu. Erkametz handiak eta ederrak dituen inguru bat zeharkatuko dugu, eta bidegurutze batera iritsiko gara. Horretan, ezkerreko bidea hartuko dugu, eta aska baten ondotik igarotzean, Noryeste ureztatzaile elkartearen presa ikusiko dugu. Han goranzko bidea hartuko dugu, Santa Cruz gainera iristeko. Urtegiaren bista zoragarriak ditu. Zuhatza uhartera begira jarriko gara, eta bide aldapatsu batetik beherantz egingo dugu, Langara Ganboara iristen den errepidearekin bat egiten duenetik. Hori gurutzatu eta urtegiaren ibilbide berdera iritsiko gara. Eskuinaldetik zurezko zubi bat pasa ondoren, Andayeta klub nautikora iristen den errepidetik jarraituko dugu. Han, Langara Ganboara doan bide berrira helduko gara, eta ibilbide berdean sartuko gara berriz. 80 metro inguru egin ondoren, ezkerrera biratuko dugu errepidearekiko paralelo dagoen bidean 900 metro egiteko. Ondoren, beste bide bat hartuko dugu ezkerrean, GR 38aren loturatik gertu, bildutako partzelen pistaraino. Las BĂĄlsamicas ingurutik Arroiabera itzuliko gara. Edozein urtarotan egin daiteke bidea, eta ibilbidearen % 90 bizikletaz egiteko modukoa da.


Urtegien ibilbidea Zurbao > Uribarri Ganboa > Landa > Krutzeta mendatea > Aramaio > Legutio Ibilaldi honetan, Zurbaoko eta Legutioko Erdi Aroko historiaz, Aramaion gaztaren eta sagardoaren prestaketaz eta, nola ez, Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegien ikuspegi izugarriez gozatuko dugu. Zurbaon ekingo diogu bideari. Zurbao, Otazu, Otalora-Gebara eta Ortiz de Zarate familien XVI. eta XVII. mendeetako jauregiak ikus daitezke. Ondoren, A-3002 errepidean hamabi kilometro egingo ditugu, eta Uribarri Ganboara iritsiko gara. Herri horrek Zadorra ibaiaren eta Elgeako mendilerroko erreketako ura biltzen duen urtegiari izena ematen dio. Gasteizko klub nautikoan eta Zuhatza uhartean ur-kirolak egiteko aukera dago, aurrez izena emanda. Hala ere, ibilaldi honetan, lasaitasunaz eta bistez gozatuko dugu urtegiaren ertzetik. Landarako bidean ere ikuspegiez gozatuko dugu, eta ondoren Legutiorantz abiatuko gara (A-627 errepidea, A-3006 saihesbidea eta N-240 errepidea). Legution, A-2620 errepidea hartuko dugu, eta Krutzeta mendatetik igaro ondoren, Aramaioko haranera helduko gara. Suitza txikia dirudi, eta baserriez eta larre berdez gozatzeko leku paregabea da. Hiriburua, Ibarra, eta hainbat auzo bisitatuko ditugu, besteak beste, Azkoaga eta Barajuen (zaharrena). Azken horretan artisau erara egindako sagardoa eta gaztak eta jatetxe bat aurkituko ditugu. Legutiora itzuli ondoren, alde zaharra bisitatuko dugu. Alde zaharreko atea, Kristoren Arkua, 1333. urtean Alfontso XI.aren eskutik hiribildu titulua jaso zuen Villa Real herriaren aztarna da. Atseden hartzeko, Zabalain edo Sorgimendi atsedenlekuetara joan gaitezke. Mahaiak eta parrilak daude bertan, eta Urrunagako urtegiaren ikuspegi zoragarriak, eta txangoa bikain amaitzen lagunduko digute. 109


Mendi-ibiliak

Uribarri Ganboa urtegiaren ibilbidea Ibilbide honetan, natura eta atsedenlekuak topatuko ditugu; aniztasun botaniko eta zoologikoa behatuko dugu; udan bainatzeko prestatuta dauden guneak (Landa eta Garaio), herri ederrak (Uribarri Ganboa eta Langara Ganboa) eta uretako kirolak egiteko aukera. Urtegiaren perimetro osoa hartzen duen ibilbideak 43,6 kilometro ditu, baina tarte laburragoak ere egin daitezke, 12,8 eta 31,8 kilometrokoak. Oinez edo bizikletaz egin dezakegu ibilbidea, balizei jarraituz. Landako aparkalekuan emango diogu hasiera txangoari. Lehen tarteak 13 kilometro ditu, eta Landako parke probintziala eta hondartzak zeharkatuko ditugu, Marietako bidegurutzeraino. Azuako pasabidera iristen garenean, bi aukera izango ditugu: zubia zeharkatzea eta ibilaldia moztea, edota zuzen jarraitzea. Bigarrena aukeratuz gero, aurrera egin, eta 15. kilometroan Zadorraren pasabidetik igaroko gara, Garaioko parke probintzialera iristeko. Mendixur Parke Ornitologikora helduko gara. Harizti txiki bat dago han, eta, 20. kilometroan, uretako hegaztien behatokira iritsiko gara. Han dagoen pasabidetik igaro, eta Azuarantz joko dugu, baina ezkerretara utziko dugu herria. Langara Ganboaraino jarraituko dugu (29,3. km). Kontuz ibili, bidea maldatsua baita. Aldapa handi bat jaitsi ondoren, Uribarri Ganboara gerturatuko gara (38,2. km). Ondo begiratu balizei, bi tartetxo errepidez egin behar baititugu; bat, presa igaro eta gero. Uribarri Ganboatik Landako aparkalekura 7 kilometro baino zerbait gehiago daude, eta horiek osatuko dute ibilaldiaren azken etapa. D- 43,6 km D- 9 ordu 30’ M- erraza

110


Albertia mendiari bira Legutio > Albertiako iturburuak > Larragoien zelaia > Harrobia > Albinako urtegia > Legutio Ibilbide hau Legution hasi eta bukatuko dugu, eta, tartean, 867 metro dituen Albertia tontorrera igoko gara. Goiz batean egiteko moduko plana da hau, Legutioren ingurua ezagutzeko aproposa: pagadiak, ameztiak, iturburuak, Albinako urtegia, metal-azaleratzeak... Legutio-Aramaio errepidean, Bostibaieta ibaia zeharkatuko dugu. Ezkerraldeko pista hartuko dugu, ganadua ez pasatzeko burdinazko egitura duena lurrean; hurrengo bidegurutzean, eskuinera joko dugu, ametz artean, Legutio urez hornitzen duten tangetaraino. Basotik jarraituko dugu, hurrengo bidegurutzeraino: ez dugu hartuko Albertia mendiaren tontorrera daraman bidea. Aurrerago, 260 metrora dagoen Capi haitzulora daraman bidea ikusiko dugu, eskuinera. Amezti gazte batean barneratuko gara, eta pagadi batean gero. Bidexka zabaldu egingo da, eta Larragoien zelaira eramango gaitu. Bista ederrak ikusiko ditugu handik. Zelaian, ezkerrera egingo dugu, pagadi baterantz, iparraldera joz. Etxepare iturrira iritsiko gara. Bide nagusian 420 metro egin ostean, ezkerrera egingo dugu. Ipar-mendebalderantz joko dugu, eta argigune bat ikusiko dugu gure ezkerraldean, birgaitutako harrobi bat duena. Bidea basoan sartuko da berriz, eta Albinako presako zaindariaren etxe zaharrera helduko gara. Hortik ur-tangetarako igoera hasi dugun puntura iritsiko gara, eta handik abiapuntura itzuliko.

D- 8,2 km D- 4 ordu 50’ M- erraza

111


Udalerriak Legutio Biztanleria: 1.698 biztanle. Eskualdeko herririk txikiena da (46 km2 ditu). Eremu honen zati handi bat urpean gelditu zen Urrunaga edo Santa Engrazia urtegia eraiki zutenean. Urtegiak, nolanahi ere, bultzada handia eman die ostalaritzaren eta aisialdiaren sektoreei. Eskualdean, dena den, industriaren sektorea da nagusi.

Bisitatu beharrekoak: Legutioko hirigunea: Erdi Aroko hiribilduen egitura antzematen zaio udalerriari. Alfontso XI.ak sortu zuen, 1333an. Alde zaharraren sarreran, arku puntaduna ikusiko dugu. Euskal Buztingintzaren Museoa: Elosuko Ollerieta auzoan dago. Zeramikazko piezen bilduma garrantzitsua dago bertan, eta 1711n eraikitako labe zaharra. Gainera, eltzegileak lanean ikusteko aukera ematen digu. Monumentu erlijiosoak: esaterako, Urbinako San Antolin eliza, Urrunagako San Juan

112

Bataiatzailearena eta Goaingo Santa Anaren ermita. Aisialdiguneak: Urtegiaren ertzean, bi parke daude atonduta: Urrunagako Sorgimendi eta Legutioko Zabalain. Mahaiak, bankuak, parrilak eta hondartza txiki bat aurkituko ditugu horietan. Albertia mendia: Urrunagako, Albinako eta Zadorrako urtegietako bistak dituen behatoki eder honetara Legutiotik igotzen da. Larrabea golf-kluba: Legutiotik gertu, inguru zoragarri batean, 18 zuloko golf-zelaia dago. Paisaiaren egitura naturala errespetatzen du, eta urtegien gaineko ikuspegia eskaintzen.

Info +: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza, 1, behea. www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 43 04 40 Udala. Carmen kalea, 10. Legutio Kultura etxea. Ortiz de Zarate plaza, 7. www.legutiano.net Tel.: 945 45 50 10


Arratzua-Ubarrundia Biztanleria: 983 biztanle. Udalerri honen ezaugarri nagusia paisaien arteko kontrastea da, laua baita Uribarri Ganboako urtegiaren eremua, eta malkartsua, berriz, Elgeako mendilerroa. Urtegiak turismoarekin lotutako jarduerak erakarri ditu, eta bultzada eman dio ostalaritzari.

Bisitatu beharrekoak: Uribarri Ganboako urtegia: Probintzian aisiarako dagoen inguru nagusietako bat da. Erakunde ofizialen babesa du hezeguneak. Uretako jarduerak egiteko, bainatzeko, atseden hartzeko, paseatzeko eta bizikletan ibiltzeko aukerez betea dago. Zurbaoko jauretxeak: XVII. eta XVIII. mendeetako arkitekturaren adierazgarri dira. Nabarmentzekoak dira Otalora-Gebara, Ortiz de Zarate, Otazu eta Zurbao sendien jauregiak, bai eta interes handiko hainbat baserri ere.

Urtegien eremua

Askotariko arkitektura erlijioso aberatsa: Aipatzekoak dira Duranako San Esteban protomartiriaren parrokia (XIII. mendeko portada) eta Arzubiagako, Betolatzako eta Uribarri Ganboako elizak. Landako parke probintziala: jende gehien erakartzen duen atsedenlekuetako bat da, eta urtegia inguratzen duen ibilbide berdea bertatik pasatzen da. Zuhatza uhartean ere jarduerak antolatzen dituzte. Elgeako mendilerroa: Legutiotik edo Landatik, GR bat hartuta, Usokoaitzara eta Isuskitzara joan gaitezke.

Info +: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza, 1, behea. Murgia www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 43 04 40 Udala. Uribea kalea, 12. Durana www.arrazua-ubarrundia.com Tef 945 29 95 16

113


114


Urkiola inguruak

Araba eta Bizkaia arteko mugan, paisaiaren eta kulturaren aldetik aberastasun handikoa den ingurua dago. Hortxe kokatzen da Urkiolako Parke Naturala ere. Hala Bizkaialdean nola Arabaldean, landa-giroan murgildutako herrixka eta baserriak topatuko ditugu, haran eta mendi-magaletan sakabanatuta. Diman, Otxandion eta Aramaion, esaterako, azken berrehun urteotan denbora eten egin dela ematen du. Arabaren eta Bizkaiaren arteko mugan dagoen Gorbeialde honetan, askotariko jarduerak egin daitezke: mendira joan, haitzuloetan barneratu edota zelai eta soroen mosaikoaz gozatu. Euskadiko eremu honek ingurune natural berezi batean sartzeko aukera emango digu, eta esperientzia berdingabea bizitzekoa.

115


Arrigorriaga Ganekogorta 992 m.

Zollo

Ugao-Miraballes

Ma

Dubaltza 693 m.

Zeberio Untzeta 762 m.

Orozko Perigaña 628 m. Jesuri 750 m.

Par

Eskutxi 1.181 m.

P Ziorraga

Inoso Uzkiano Orduña

Txarlazo 932 m.

Oiardo Cascada de Gujuli

Unza Arando 943 m.

Altube

Goiuri

Apregindana

Ondona

Beluntza Ametzaga (Zuia) Guillerna/ Gilierna

IZARRA Larrazketa

Abornikano

Nacedero Río Nervión

Lukiano Ganalto 897 m.

Repiko 1.190 m.

116 Montemayor


Urkiola inguruak

Belatxikieta 666 m.

Mandoia 637 m. Igorre Arantzazu

Dima

o Artea

Baltzola

Areatza

2 3

Zeanuri

Itzina

Anboto 1.328 m.

Parque Natural de URKIOLA Parke Naturala

Etxaguen

Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala

1

Orixol 1.130m. Otxandio

Altube

tzaga a) rna/ na

o

alto 7 m.

Markina Sarria

Zarate

MURGIA Bitoriano Jugo

Aperregi

Domaikia

Untzilla

Azkoaga Zabola

Puerto de Kurtzeta

Caseríos de San Pedro Ollerias

Etxaguen Murua

Manurga

4

IBARRA (Aramaio) Barajuen

Eskoriatza

Berretin 1.221 m. Centro de Intrepretación PARKETXEA

Arraga Arriola Arexola

5

Mairuelegorreta

Gantzaga

Uribarri

Oleta

Ubide

Udalaitz 1.118 m.

Acosta Gopegi

LEGUTIO

Leintz-Gatzaga

Elosu Zestafe

Nafarrate Landa Elgeamendi Eribe Urrunaga Olano 942 m. Goiain ONDATEGI Buruaga Urbina UllibarriZaitegi Betolaza Berrikano Gamboa Luko Ziriano Letona Otxandio hiribildu monumentala 1 Arroiabe Mendarozketa Nanclares Apodaka Baltzolako de haitzuloak Gamboa 2Mendibil Etxabarri-Ibiña

3 Urkiolako santutegia DURANA alde zaharra 4 Ibarrako Arzubiaga

5 Oleta

Zurbano

117


Ezinbestekoa

1

Otxandio hiribildu monumentala Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat da Otxandio, eta monumentuz josita dago. Plaza nagusiak balio arkitektoniko izugarria du. Eraikinen artean, 1742an eraikitako udaletxea nabarmentzen da. Monumentu nazional izendatu dute, eta herriko eraikin adierazgarriena da. Estilo barrokoa du, eta deigarriak dira fatxada nagusiko hiru armarriak eta alboetako baten dagoen eguzki-erlojua. Merezi du Santa Marina parrokia (XVI. mendekoa) bisitatzea ere. Ia herri osotik ikusten da elizaren dorre dotorea. Berdinik gabeko monumentu-multzoa XIX. mendeko kultura-etxeak, Vulcano suaren jainkoari eskainitako iturriak (errementaritzak herrian izan zuen garrantzia errekonozitzen du), bolatokiak eta frontoiak osatzen dute. Plaza ez ezik, Uribarrena kaleko etxeak ere ikusgarriak dira, balio historiko handiko armarrien jabe. 118


Baltzolako haitzuloak (Dima)

2

Bizkaiko barnealdean, esperientzia magikoa biziko dugu Baltzolako haitzuloetan. Dimako Indusi auzoko karstaren leize nagusia da, eta eskalatzaileentzako eta mendizaleentzako leku garrantzitsua da, baita arkeologoentzako ere. Aho handiak, galerien labirintoak eta lurpeko ibaien, estalaktiten eta estalagmiten edertasun naturalak bisitari ugari erakartzen dituzte aspaldidanik. 1750. urtean jada leizearekiko interes handia piztu zen. Hala, Bizkaian esploratu den haitzulorik zaharrena da. Bertaraino iristea erraza da, gainera, abentura biribiltzeko sabaian eskalatzeko edo handik gertu dauden leku mitologikoak bisitatzeko aukera ematen du, besteak beste, naturak eratu duen Jentilzubi zubia.

Zer uste du... Maider Undak? Aramaioko Oleta auzoko herritar ezagunena Maider Unda dugu, borroka libreko kirolaria. Azken urteetan irabazi dituen dominek distira ekarri dute herrira. Azken domina, zilarrezkoa, 2013an lortu zuen, Georgiako Tbilisi hiriburuan jokatutako Europako txapelketan. Aurretik, brontzezkoa irabazi zuen, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan. Gainera, baditu munduko eta Europako txapelketetan jasotako beste batzuk. Podiumak eta ospea lagun dituen arren, Undak oso barneratua dauka inguru naturala zaintzearen aldeko konpromisoa. Horren gainean oinarritzen da bere eguneroko bizitza, entrenamenduek eskatzen dizkioten sakrifizio eta konstantzia berarekin.

Ia 300 ardi latxako artaldea zaintzen du, eta Idiazabal gazta egiten du Atxeta baserrian. ÂŤNire buruaren aldeko konpromisoa ez ezik, ingurumenaren aldekoa ere badut. Nire ustez, ezinbestekoa da herritar guztiak arlo horretan bat etortzea. Batzuetan, ez dugu gure bizi-kalitatea balioztatzenÂť. Garrantzi handia ematen dio Gorbeialdera hurbiltzen den jendeak gazta, sagardoa, ogia edota eztia egiteko modu naturalak aintzat hartzeari. Bisitatzeko lekuren bat gomendatzeko eskatuta, hona kirolari olinpikoaren iradokizuna: Oleta, Aramaioko baserriak, Anbotora daramaten bideak eta Otxandioko alde zaharra, ÂŤoso ondoÂť ematen baitute jaten.


3

Urkiolako santutegia Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean, Mari jainkosaren bizileku den Anboto mendiaren (1.331 m) magalean, Urkiolako santutegia dago, naturaz inguraturik. Bizkaiko tenplu maitatuenetako bat da, eta zaharrenetakoa ere bai. Bi santuren omenez eraiki zuten: San Antonio Abadea (animalien zaindaria) eta San Antonio Paduakoa. Elizaren aurrean dagoen harriari (ÂŤmaitasunaren meteoritoaÂť) zazpi bira emanez gero, bikotea lortuko dugula bermatzen digu urtero, ekainaren 13an, San Antonio Paduakoak. Bisitaldia osatzeko, hurbil gaitezen Santa Apolonia baselizara, ur sendagarrien iturri baten gainean eraikitako Kristo Saindua ermitara, Urkiolako benta zaharrera, eta herritarrek izotza eskuratzeko erabiltzen zuten izoztegira. Ezinbestekoa dugu, halaber, Hirugurutzeko behatokira joatea.

Urkiolako Parke Naturala Parkeko kareharrizko tontorrek milaka mendizale erakartzen dituzte; batik bat, Anboto ezagunak (1.331 m). Dena den, mendiek ez ezik, instalazioek ere jende ugari etorrarazten dute, hainbat atsedenleku baitaude egokituta, bai eta gaua emateko bi aterpe ere santutegian bertan. Gainera, ibiltari asko hurbiltzen dira inguruotara, askotariko faunaren bizileku diren baso oparoetan paseatzera. Gaueko hegazti harraparietan zabalduena urubia da, baina putreak, belatzak eta sai zuriak 120

ere ikus daitezke. Erromesak ere gerturatzen dira San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenezko santutegia ezagutzera, eta laminei buruzko kondairen eremu den Atxarteko Kristo Sainduaren ermita ikustera. Urkiolako Parke Naturalaren Toki Alai interpretaziozentroa Saibigain mendiaren hegalean dago; ibilbideei, leku interesgarriei eta parkeko jarduerei buruzko informazioa emango digute bertan. Tel.: 946 814 155.


Aramaioko Ibarra

4

Udalerriaren burua Ibarra da. Paisaia natural zoragarriz inguratuta dago, eta ikusgarria du alde zaharra ere: herriko seme kutun Vicente Goikoetxea konposatzailearen jaiotetxea, haren omenezko plaza eta bestelako eraikin ederrak ikusiko ditugu bertan. Aipagarriak ditu, era berean, udaletxea (1742. urtekoa), espetxe izandakoa, eta Tourseko San Martin eliza (XIX. mendekoa), Arabako eraikin neoklasikoen artean interesgarrienetako bat, soiltasun deigarria duena. Ibarrako alde zaharrean ibiltzean, ez dezagun ahaztu San Sebastian edo SastiĂąa baseliza, 1681-1689 artean eraikia.

Oleta Aramaioko ibarretik kanpo dagoen herrigune bakarra da, Gantzaga eta Etxaguen auzoekin batera. Araba aldetik Urkiolako Parke Naturalera sartzeko bidea dago bertan. Merezi du Aramaioko jaunak eraiki zituen burdinolak ezagutzea; besteak beste, Bekolea, interes historikoko monumentu izendatua. Badira bestelako eraikin nabarmen batzuk ere; adibidez, kanpai-horman hiru arku dituen Andre Mariaren Sorkunde eliza (1575ekoa) eta plazako gurutzea (XVIII. mendekoa). Urkiola, Otxandio eta Ibarra lotzen dituzten ibilbide ugari daude inguruotan, paraje bukoliko hau ezagutzeko.

5

121


Onena Babarrunak eta sagardoa

Urkiolako Parke Naturala

Lurraldeotako altxorrik onenetakoak babarrunak ditugu. Urdaiez, odolkiz, saiheskiz nahiz txorizoz lagunduta, errezeta bikainak prestatzen dituzte eskualde honetan. Arabako babarrun nabarrarekin prestatutakoak ez ezik, babarrun zuriekin egindakoak ere ikusiko ditugu hemengo jatetxe eta baserrietan. Esperientzia gastronomikoa biribiltzeko, sagardo-tragoxka bat hartzea bezalakorik ez dago. Euskal baserriek, aspaldidanik, sagarrondo bikainak dituzte inguruko lursailetan. Hainbat sagardotegi dira eskualdean; Diman, adibidez, Lapurriketa daukagu; Aramaion, berriz, Iturrieta eta Unzueta. Edalontzia hartu, eta gertura gaitezen kupelera, txorrotatik ateratzen den sagardoaz bi hatz inguru betetzeko. Ondoren, mahaian, haragi-txuleta, bakailaotortilla, gazta, irasagar-gozokia eta intxaurrak zerbitzatuko dizkigute.

Belardi berde biziak, hariztiak, pagadiak, lizardiak, urkidiak, pinudiak. Ederrak guztiak. Izadi ikusgarria eskaintzen du Urkiolako Parke Naturalak 5.768 hektareatan. Babestutako eremu zoragarri hau Araba eta Bizkaia artean dago, Aramotzeko mendilerroan, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen mendatean.

122 122

Euskara Gorbeia alde honek badu hizkuntzarekin lotutako ezaugarri berezi bat ere: inoiz ez diote euskara erabiltzeari utzi. Mendebaldeko Europa modernoan, hizkuntza indoeuroparren aurreko bakarra da euskara, eta eskualdean errorik zaharrenak dituena. Otxandioko, Dimako eta Aramaioko kaleetan paseatuz gero, euskaraz mintzatzen entzungo ditugu gazte zein helduak, huraxe baita herriotan zabalduen dagoen hizkuntza.


Ondare arkeologikoa Dimatik Jentilzubira igotzean, Axlorreko aterpea ikusiko dugu. Bizkaiko aztarnategi arkeologiko zaharrena da, Mousteriarren garaikoa. Joxe Miel Barandiaranek aurkitu zuen, 1932an. Aterpeak 100.000 urte baino gehiago ditu, eta oraindik ere indusketalanak egiten dituzte bertan. Zenbait ikertzailek ÂŤeuskal AtapuercaÂť deitzen diote. Aramaioko Anbotoste inguruetan eta Ollargainen ere badira hainbat aztarna arkeologiko.

Ez ahaztu! Abentura-parkea Hontza Extrem. Aire zabalean dibertitzeko kontzeptu berria da. Inguru naturalean abenturaz gozatzeko aukera ematen du. Euskadiko abenturaparkerik handiena da. Familiarekin edo lagunekin ibiltzeko zirkuituak daude bertan. Dibertitzeaz gain, ikasi ere egingo duzue, natura zainduz eta ingurumena errespetatuz. www.hontzaextrem.com - Tel.: 633 468 947

Mendiko behatokiak Dimako mendatea: Zabalaundi mendiak (787 m) inguruaren ikuspegi ezin hobea eskaintzen digu. Zabalaundira iristeko, Dantzalekuko pagadia zeharkatuko dugu; horretarako, koniferoen albotik igarotzen den pista zahar bat hartuko dugu, eskuinetara. Urkiolako Parke Naturala: santutegitik oinez bost minutura, behatoki bat aurkituko dugu. Handik, bailara osoa ikusiko dugu. Inguruko tontor eta bazter nagusiak identifikatzeko panel bat dago. Krutzetako mendatea: Legutio eta Aramaio artean, errepidearen ondoan, Aramaiora ematen duen behatokia dago. Panel txiki bat dago bertan, bertatik ikusten diren tontor eta herrixkak izendatzen dituena. Bestalde, Gasteiztik Aramaiorako bidean, mendatearen erdialdera, merezi du ezkerrera egiten duen lehen bihurgune handian geratzea, Aramaioko ikuspegi izugarriak baitaude.

123


Txangoak ARTAUN DIMA BALTZOLA

DIMA MENDATEA ZUMELTZA OTXANDIO D kotxez- 35 km D- 58’ gelditu gabe Artaun - + 3 ordu 30’

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

IBARRA

BARAJUEN OLETA

AZKOAGA D kotxez- 15 km D- 26’ gelditu gabe

124

Ibilbide magikoa Dima > Artaun > Baltzola > Dimako mendatea > Zumeltza > Otxandio Euskal mitologiaren lurretan barna ibiltzeko txango magiko bat dugu honako hau. Dima herri ederretik abiatuko gara. Bertako Ugarana auzo nagusian, Pietatearen baseliza bitxia eta San Pedro eliza (1793koa) bisitatuko ditugu. Handik, Artaun auzora joango gara, BI-4545 errepidetik. Izen bereko mendira (905 m) igotzen da hortik. Babarrun bikainak prestatzen dituzte auzoan (Artaun, 24). Arratsaldean, Indusi auzora joango gara, Baltzola leize misteriotsuak ikusteko; Gibiltar baserrirako pista hartu beharko dugu horretarako. Haitzulotik gertu, Jentilzubi dago. Hortik, Indusira itzul gaitezke. Autoa hartu, eta, Dimako mendatetik joko dugu, paisaia berde ederrean barna. 37. kilometro-puntuan, Zumeltza gunea dago (596 m), atseden hartzeko leku egokia. Piknikgunea eta garai bateko aerodromo militarra daude bertan. Mendatea zeharkatu ondoren, Otxandiorako bidea hartuko dugu, balio arkitektoniko handia duen herriko plaza ikusteko.


Aramaion Aramaioko Ibarra > Azkoaga > Barajuen > Oleta Hona hemen Aramaion barna egiteko txango erraz bat. Aurrena, Ibarratik haraneko auzo zaharrenetako bitara joango gara (Azkoaga eta Barajuen); gero, bailaratik kanpo dagoen Oleta bisitatuko dugu. Goiz batean egiteko moduko ibilaldia da, 15 kilometro eskas dituena. Auzo nagusitik irtengo gara, Ibarratik. Aramaio ibaiak zeharkatzen du, eta garai batean ibaiertzean burdinola ugari zeuden. Vicente Goikoetxea konposatzailearen izena daraman plazatik abiatuko gara. Enparantza horretan, Goikoetxearen jaiotetxea, SastiĂąa baseliza (XVI. mendeko dokumentuetan ageri dena) eta udaletxea (1742an eraikia) ikusiko ditugu. Nardeaga kalea hartuko dugu herritik ateratzeko, eta Santa Ana baseliza ezkerrean utziko dugu. Krutzetako mendatera daraman errepidean, Barajuen eta Azkoagarako bidea hartuko dugu, ezkerretara. Azkoagako elizaren inguruan, 32 baserri eta hainbat ermita daude; besteak beste, Santa Agatari eskainitakoa. Aipatzekoak dira Azkoaga Haundi eta Salturri baserriak, guztietan aspaldikoenak baitira (XVI. mendekoak). Barajuenen, ibarreko elizaterik zaharrena topatuko dugu; Aramaioko nobleak hantxe elkartu ohi ziren. Gaur egun, Idiazabal gaztak egiten dituzte auzoan. Handik Ibarrara itzuliko gara, eta Oletarantz abiatuko, Krutzetatik barna, A-3921 errepidetik. Iritsi aurretik, apur batez Krutzetako behatokian geldituko gara, Suitza Txikiaren panoramikez gozatzeko. Oletan, bisitatzeko modukoak diren hainbat monumentu daude: Bekolea burdinola (interes historikoko monumentu izendatua), Andre Mariaren Sorkunde eliza barroko atariduna (1575ekoa) eta plazako gurutzea (XVIII. mendekoa). Oletan, ezaguna da Maider Unda kirolariaren baserrian egiten duten Idiazabal gazta.

125


Mendi-ibiliak

Otxandioko mugetan PR-BI-50

Ibilbide honek Basabisitta du izena. Otxandioko eta Aramaioko herritarrek Limitadua eremuagatik duten gatazkan oinarrituta, otxandiarrek, urtero, bidea iraileko hirugarren igandean egiteko ohitura dute. Otxandioko plaza nagusitik abiatu, eta, errege-bideari jarraituz, kalbariora iritsiko gara. Ezkerrera jo, eta IĂąolaerrekaraino joango gara. Eskuinetik jarraituko dugu, Gomillastik Mirugainera doan bidetik. Bideak Don Andresen txabolaraino eramango gaitu. Bidea albo batera utzi, eta, Oletaerrekako zubia zeharkatu ondoren, Aurtolara iritsiko gara. Auzo horretan, pago zahar baten azpian bildurik, otxandiarrek Basabisittaren liburua sinatzen dute. Aurtolatik Oletara arteko tartea errepidez egingo dugu, Andra Mari elizaren aurrean ezkerreko pista hartu arte. Beherantz egingo dugu, Amezolaerrekatik gertu dagoen bidegurutzera arte. Itzako mugara helduko gara. Mugarri bat dago bertan. Ezkerrera joko dugu, Matrukena txabolaraino. Hurrengo bidegurutzean, eskuinera joko dugu, Andaparaluzeta auzora iristeko. Handik Presazelaira egingo dugu, eta Azpikoarri mugarri bereziaren ondotik pasatuko gara. Presazelaitik, errepidez, Mekoletako bide zaharreraino joango gara. Gero, Motxotegi mendia igoko dugu. Pistak Urrunagako urtegira eramango gaitu, eta handik Gordobilera abiatuko gara. Hortik, PR-BI-50 bidea Gomillasera zuzentzen da. Ondoren, Otxandiora itzuliko gara, errege-bidetik. D- 25,5 km M- zaila

126


Aramaio Ibilbidea Ibarra Ibabe Goikoerrota Arriola Ibarra

Ibilaldi zirkular hau Ibarran hasi eta bukatuko dugu; bidean, Aramaioko zenbait leku ezagun, baserri eta ermita ikusiko ditugu. Ibarrako Santakurtz Abadea plazatik irtengo gara, eta Ibabeko ermitaranzko bidea hartuko dugu. Ermita paraje txukun eta eder batean dago, eta Arangioko mendiak ikus ditzakegu bertatik. Bidea utzi, eta ezkerraldetik behera joko dugu, San Andres ermitaraino. Goikoerrota baserriaren inguruetan, berritutako karobi bat eta metal-uraren iturri bat ikusiko ditugu. Asfaltatutako bide batetik, beste hiru baserri topatuko ditugu: Iturrieta –sagardotegia ere bada, eta ikuspegi bikainak eskaintzen ditu–, Arraburu eta Bengoa –Arriola auzoaren jatorria–. Handik Ibarrarantz jaisten hasiko gara. Erreka bat zeharkatu ondoren, Nardeaga kaletik abiapuntura itzuliko gara. D- 5,9 km D- ordu 1 eta 50’ M- erraza

127


Udalerriak Aramaio Biztanleria: 1.513 biztanle. Udalerriaren zati handiena Aramaioko ibarrean dago, Suitza Txikia izenez ere ezagutzen denean. Herriburua Ibarra da, eta elizatez eta baserriz inguratuta dago. Urkiolako hegoaldeko mendi-hegaletan dagoen Oleta ere biztanlegunea da.

Bisitatu beharrekoak: Ibarrako Vicente Goikoetxea plazan, arkitektura zibileko hiru eraikin ospetsuenak ditugu: Vicente Goikoetxea musikari ospetsuaren etxea (konpositorearen izenetik hartu du izena plazak), 1742 eta 1746 artean eraikitako udaletxea, eta San Sebastian edo SastiĂąa baseliza, bailarako historian garrantzitsuena. Ibarrako eraikin erlijioso nagusia Tourseko San Martin eliza da, handia baita oso. Hantxe antzeztu zuten euskarazko lehen antzezlana (Gabonetako ikuskizuna), herriko seme Pedro Ignazio Barruetak (1682-1759) idatzi zuena. Herriko plazak 1872an armada liberalaren aurka borrokatu zuten gerrillari karlisten buruzagi izan zen Santa Kruz apaizaren omenez du halako izena. Orixol menditik gertu, Santi Krutz izeneko ermita eta haitzuloa daude. Ibarrak lau auzo edo elizate ditu (Arraga, Eguzkierripa, Zalgo y Errotabarri), eta bailarak beste zazpi (Arexola, Azkoaga, Barajuen, Etxaguen, Gantzaga, Untzilla eta Uribarri). Horietako batzuk ere bi auzotan banatuta daude. Auzo bakoitzak eliza bana eta hainbat baserri ditu. Merezi du bailarako zaharrena den Eguzkierripako Maskariano, Etxagueneko Uribarren Goikoa eta Gantzagako Zuazua bisitatzeak. 128

Burdinolak eta errotak: Oletako Bekolea burdinolak duela ehun urteko egitura bera du. Goikoleako Aurola burdinolak XVIII. mendean birgaitutako Erdi Aroko egitura du. Etxaguenen 1640ko irin-errota dago, birgaituta.

Info +: Eskualdeko Turismo Bulegoa: Udaletxeko plaza, 1, behea. Murgia www.cuadrillazuia.com Tel.: 945 430 440 Udala. Vicente Goikoetxea plaza, 1. Ibarra (Aramaio) www.aramaio.org Tef 945 445 016

Dima Biztanleria: 1.365 biztanle. Udalerri eder hau Bizkaiko hegoaldean dago, eta elezahar eta errota ugariren kokaleku da. Ugarana da bertako auzo nagusia.

Bisitatu beharrekoak: San Pedro parrokia: Ugarana auzoan dago. Hainbat suteren ondoren, 1793an berreraiki egin zuten. Kanpandorrea XVIII. mendekoa da. Baltzolako haitzuloak: Indusiko sakanaren alboan daude. Galeria ugari eta hiru sarrera dituzte. Horietako bat bereziki zabala da. Bidean, Axlorreko haitzuloa eta Jentilzubi izenez ezagutzen den arkua ikusiko ditugu. Axlorreko haitzuloa: Indusiko sakaneko aterpe naturala da. Bizkaia osoan ez dago ezaugarri berberak dituen besterik. Errotazarreko zentral elektrikoa (1910. urtekoa): egoera bikainean dago, eta oraindik


ere funtzionatzen du. Goiko solairua etxebizitza da, eta behekoan bi turbina daude. Bisita gidatuak, 659 803 506 telefonoan. Errotak: ez dakigu zenbat errota egon diren, baina denak ibai-errotak izan dira eta ardatz bertikala eta gurpil horizontala izan dituzte. Zamakolako errota neoklasikoa etxebizitza moduan ere erabili da. Asteburuetan bisita daiteke (Telefonoa: 946 315 818).

Info +: Udala. Ugarana auzoa, 1. kultura.dima@bizkaia.org idazkaritza.dima@bizkaia.org www.dima-udala.org Tel.: 946 315 725 / 946 319 004

Otxandio Biztanleria: 1.302 biztanle. Gorbeiaren eta Anbotoren mendilerroak lotzen dituzten lur garaietan dago Otxandio, Arabarekin mugan. Bizkaian monumentu gehien dituen herrietako bat da.

Bisitatu beharrekoak: Udaletxea: plaza nagusian dago, eta 1742koa da. Monumentu nazional izendatu dute. Harlanduzko lanaren kalitatea, fatxada apaintzen duten hiru armarriak eta eguzkierlojua dira eraikinaren ezaugarri nagusiak. Plaza nagusiko frontoia, 1857an berritua, eta paseu-lekua (1861ekoa). Zutabe klasikoetan oinarritutako arkupe bitxia da. Behean bolatokia du. Vulcanoren iturria (1850ekoa): plaza nagusian dago, eta suaren jainkoari eskaini zioten, errementaritza herriko historian izan duen garrantzia errekonozitzeko.

Santa Marina eliza: estilo errenazentistakoa da, XVI. mendekoa. Dorre altua nabarmentzen da. Inazio Iberok 1753an diseinaturiko elementu barrokoa da. Uribarrena kaleko etxeak: balio historiko handiko armarriak dituzte. Horien artean garai batean ospitale izandako eraikina dago. 1722an eraiki zuten herriko indiano batek emandako funtsekin.

Info +: Udala. Plaza Nagusia, 1. www.otxandio.net Tel.: 945 450 020 / 945 450 503.

Urkiola inguruak 129


Gorbeiatik pauso batera Kontraste handikoa da orotara 7.234 km² dituen lurralde liluragarri hau; sarri askotan, elkarren ondoan ikusiko ditugu mendia eta itsasoa. Bikote bitxi baina orekatua osatzen dute inguruotan, era berean, hiri-turismoak eta landa-turismoak. Distantzia handirik egin behar izan gabe, beraz, hiru hiriburuetan barna ibilaldi kulturala egin genezake, eta, halaber, herrixka eta baserri xarmagarriak ikusi. Bidean, euskal gastronomiako produktu bikainak topatuko ditugu, gainera: txakolina, ardo eta sagardoak, eta berdinik gabeko janariak. Zerbaitegatik ditu Euskadik hogeita hamar bat Michelin izar.

Kostaldea Kantauri itsasoak euskal kostaldearen 176 km inguru bustitzen ditu. Uraren urdin biziak itsasaldeko mendien berdearekin bat egiten du. Hala, marinel-giroko herriak, hondartzak eta itsas labar malkartsuak aurkituko ditugu inguruotan. Muskiztik Ondarroaraino Bizkaiko kostaldea osatzen duten herrietan, paraje naturalez (Bermeo eta Bakio arteko Gaztelugatxe edota Urdaibaiko erreserba naturala) eta hirigune bitxiz gozatu ahalko duzu. Aipagarriak dira Elantxobe, malda handi baten baten gainean eraikitako etxeak dituena, eta Lekeitio, alde zaharra eta San Nikolas uhartearen pareko hondartza politak dituena. Gipuzkoak hamar herri inguru ditu kostaldean; besteak beste, Donostia, Zarautz (Euskadiko hondartza luzeena duena) eta 90 kilometro inguruko geoparkea osatzen duten Deba, Zumaia eta Mutriku. Itsas labar ikusgarriak behatuko ditugu.

130


Barnealdea Euskadiko barnealdean, kultura tradizionalaren bihotza dago. Fauna eta flora zoragarriko berdegune ezagunak daude: Urkiola, Izki, Aralar, Aiako Harria, Pagoeta, Valderejo eta, bereziki, Gorbeia. Euskadiko parke naturalik handiena da Gorbeiakoa (20.016 hektarea), eta hantxe dago izen bereko mendi ezaguna (1.481 m), tontorrean ehun urtetik gora dituen gurutzea duela. Euskadiko inguru paregabe honetan, eskualde osoko gastronomiaren oinarri diren produktu natural bikainak aurkituko ditugu, bai eta harrizko eta egurrezko arkitektura aberatsa ere. Horren adierazgarriak daude Gipuzkoan: Aralarren eta Txindokiren magalean dauden Tolosaldea eta Goierri eskualdeak edota Urolaren eta Debaren arroen eremu garaietako eskualdeak. Inguru horietan askotariko monumentuak ikus daitezke, iraganera eramango gaituzten eraikin nabarmenak, tenpluak, burdinolak eta gatzagak. Zoragarria da Bizkaiko barnealdea ere. Hiru eskualde nagusi ditu: Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta UrduĂąa. Kondaira ugarirekin lotzen diren mendi garaiak dira han; besteak beste, Anboto ospetsua (1.331 m), Mari jainkosaren bizilekua. Araba sakona inguru bikaina da historiaren, kulturaren, naturaren eta gastronomiaren zale direnentzat, lautadak, basoak, Erdi Aroko hiribilduak eta baserriz betetako bailarak baititu. Merezi du horiek ezagutzera hurbiltzea.

131


Gorbeiatik pauso batera Arabako Errioxa Itsasertzetik barnealdera joateko aitzakiarik behar baduzu, hona hemen bat: zoaz Arabako Errioxako jatorri-deiturako ardoak dastatzera. Ospe handia du eskualdeak, bertako ardo gazteak, onduak, erreserbakoak eta erreserba handikoak tarteko. Goi-mailako ardoak ekoizten dituzte bertan, nazioartean oso ezagunak. Mahatsaren bikaintasuna da halako edari berezien funtsa. Arabako Errioxan, Erdi Aroko harresi, oinetxe eta jauregien inguruan ez ezik, aro modernoko eraikinen ondoan ere ikusiko ditugu mahasti zabalak; harmonia betean, guztiak ere. Ebro ibaiaren ertzean, abangoardiako arkitekturako hainbat upategi beha ditzakegu; adibidez, Bilboko Guggenheim Museoa diseinatu zuen Frank Gehry arkitekto ospetsuak taxututako Eltziegoko MarquĂŠs de Riscal upategia. Ez da bakarra: ikusgarria da Guardian den Ysiso upategia ere, Santiago Calatravak diseinatua. Plan ezin hobea izan daiteke upategi batean bazkaltzea, hango ardoak dastatzea eta Kantabriako mendilerroaren paisaia paregabea ezagutzea.

Bilbo Bilbo metropoli handi bat da, azken urteotan sekulako eraldaketa izan duena. Bilbo urbanizatzeko modu eredugarriak Lee Kuan Yew World City Prize sari ospetsua jaso du; hirien Nobel saritzat hartzen dena, hain zuzen. Frank Gehry arkitektoak diseinaturiko Guggenheim museoa Bilboren ikur bihurtu da, eta hiriaren eskaintza turistikoaren erakargarri nagusia da. Udalerriak askotariko elementuak biltzen ditu, erakargarria eta atsegina da, eta Europako hiri nagusiekin lehiatzen da kalitateari eta modernotasunari dagokienez. Eskaintza kulturalaren arloan, aipagarriak dira Arte Ederren Museoa, Euskalduna jauregia, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Iberdrola dorrea, Kale Nagusia, Alde Zaharra eta itsasadarra, besteak beste. Jatetxeak, pintxoak, pubak eta diseinuzko dendak ere zain izango ditugu.

132


Gasteiz Euskadiko hiriburua paseatzen ibiltzeko leku ezin atseginagoa da, berdegunez betea. Hain zuzen ere, horiei esker izendatu zuten 2012an Europako Hiriburu Berde. Hiria ezagutzeko modurik onena bizikletaz ibiltzea da. Udalak badu horiek alokatzeko zerbitzua. Bizikletaz, hiria inguratzen duen Eraztun Berdean ere ibil zaitezke. Horrela, hirigunetik minutu gutxi batzuetara, landare eta animalia ugari ikusiko dituzu; oreinak, adibidez. Salburuko parkean, hezeguneen alboan, Ataria interpretazio-zentroa dago. Bestalde, ondare aberatseko eta hirigintza atsegineko hiria da Gasteiz. Santa Maria katedralean, «obrengatik irekita» bisitaldia egin dezakezu, buruan kaskoa jantzita. Ken Follet idazlea eliza horretan oinarritu zen The Pillars of the Earth lanaren bigarren zatia egiteko (World Without End). Alde zaharra monumentu-multzo izendatu dute, eta, bertan, bisitatzeko modukoak dira Andre Maria Zuriaren plaza, Artium Arte Garaikideko Euskal ZentroMuseoa, Bibat: Karten Heraclio Fournier Museoa eta Arkeologia Museoa. Aprobetxa ezazu, halaber, Gasteizko ostalaritza-eskaintza, udalerria 2014ko Gastronomia Hiriburua baita.

Donostia Euskadiko hiriburuek osatzen duten hirukiaren azken erpina Donostiak osatzen du. Hiri eder eta dotorea da, «Easo ederra» edo «Kantauri itsasoko perla» ezizenak dituena. Frantziar eragina du, eta Europako aristokraten opor-leku izan zen XX. mendearen hasierara arte. Frantziako mugatik 23 kilometro eskasera dago Donostia, eta Espainiako hondartza ospetsuenetako bat du: Kontxa. Bitxikeria modura, jakin ezazu Titanic filmean hondartzaren ondoko pasealeku txukuneko barandaren kopia ageri dela. Ez joan Donostiatik alde zaharrean izan gabe; abangoardiako gastronomiaren sorleku diren jatetxe eta tabernetan ibiltzeko aukera izango duzu bertan. Arkitekturaren aldetik, aberastasun handikoa da Donostia; horren adibide dira Artzain Onaren katedral neogotikoa, Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazea, Miramar jauregi liluragarria eta Kursaal eraikin modernoa, besteak beste. Kursaal jauregia, hain zuzen ere, Donostia Zinemaldiaren egoitza da, eta Zinemaldia bera udalerriko kultura-agenda zabaleko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Horri guztiari esker, Europako Kultura Hiriburu izango da Donostia 2016an.

133


Telefonoak GORBEIA Erakundeak Zuiako Kuadrilla ADR Gorbeialde LGA Eusko Jaurlaritza Arabako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia

945 430 167 946 315 525 945 018 000 945 181 818 944 068 000

Udalak Aramaio Arakaldo Arantzazu Areatza Arratzua-Ubarrundia Artea Bedia Galdakao Legutio Lemoa Orozko Otxandio Ubide Ugao-Miraballes Urkabustaiz Zeanuri Zigoitia Zuia

945 430 440

- Gorbeialdeko eskualdeko Turismo bulegoa (Orozko)

946 122 695

Turismo Araba Turismo Bizkaia Turismo Euskadi

www.alava.net www.mybilbaobizkaia.com www.euskadi.net/turismo

Bisita gidatuak 945 445 016 946 721 353 946 315 689 946 739 010 945 299 516 946 739 205 946 314 200 944 010 580 945 455 010 946 313 459 946 339 633 945 450 020 945 450 322 946 480 711 945 437 080 946 739 146 945 464 041 945 430 005

Informazioa & Turismoa - Zuiako Kuadrilla 945 430 167 Udaletxeko Plaza 1, 2. Ezk. 01130 Murgia (Araba) www.cuadrillazuia.com - Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartea 946 315 525 Askatasun Kalea, 10, 1. sol. 48143 Areatza (Bizkaia) www.gorbeialdea.com 134

- Zuiako Kuadrillako Eskualdeko Turismo bulegoa (Murgia)

• TTIPIA

945 243 828

Museo eta Interpretazio Zentroak - Euskal Buztingintzaren Museoa (Ollerias, Elosu) www.euskalzeramika.com - Etnografia museoa Irubidaur (Izarra)

945 455 145

945 437 001

- Eztiaren museoa (Murgia) 945 430 440 / 945 430 167 - Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroa www.ugao-miraballes-museoa.org.

946 480 704

- Orozkoko Museoa www.orozkoudala.com

946 339 823

- Euskal Baserrien Ekomuseoa www.euskalbaserria.com

946 317 086

- Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, Parketxea. (Areatza) 946 739 279 www.bizkaia.net - Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, Parketxea. (Sarria) 945 430 709 - Urkiolako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa, TOKI ALAI (Urkiola mendatea) 946 814 155


Osasun Zentroak Aramaio Arratzua-Ubarrundia Legutio Urkabustaiz Zigoitia Zuia Arantzazu Areatza Artea Arakaldo (Arrankudiaga) Bedia Galdakao Hospitalea Galdakao Usansolo (Galdakao) Lemoa Orozko Otxandio Ugao-Miraballes Zeanuri

945 445 340 945 299 519 945 455 017 945 437 029 945 464 043 945 430 030 Zelaia, 17 Gudarien plaza, 7 946 739 211 946 333 044 946 313 413 944 007 000 946 007 400 944 363 700 946 313 116 946 339 611 945 461 427 946 480 185 946 739 149

Kultur Etxeak Aramaio Arratzua-Ubarrundia Galdakao Legutio Orozko Ugao-Miraballes Urkabustaiz Zeanuri Zigoitia Zuia

945 445 374 945 299 023 944 571 296 945 455 296 946 339 633 946 480 704 945 437 710 946 739 146 945 464 400 945 430 227

Kiroldegiak Aramaio Arratzua-Ubarrundia Igorre Legutio Lemoa Urkabustaiz

945 445 335 945 299 023 946 315 591 945 455 389 946 312 126 945 437 063

Unkina (Galdakao) Urreta (Galdakao) Ugao-Miraballes Zigoitia Zuia

944 567 973 944 570 926 946 480 621 945 464 062 945 430 157

Farmaziak Ibarra de Aramaio Legutio Izarra Etxabarri-Ibiña Murgia Areatza Artea Galdakao: Doistua Diego C.B. Alicia Atrio Fernández Herminia Sánchez López Hernández García C.B J. Manuel Mtz. Carrasco Mª Carmen García Maitena Perez Gabiola Mª Begoña Campo Zuluaga Martinez de la Hidalga Fdz. Corta Farmacia Orozko Otxandio Zeanuri

945 445 003 945 455 189 945 437 174 945 460 825 945 430 236 946 739 322 946 317 311 944 560 138 944 570 658 944 560 583 944 561 498 944 404 773 944 561 662 944 564 904 944 560 642 944 560 390 944 572 055 946 610 076 945 450 027 946 739 395

Ostatuak ARAMAIO: Nekazalturismo Etxeak - Etxebarri (Oleta) - Muru (Gantzaga) - Uxarte (Untzilla)

945 450 123 945 445 365 945 445 146

ARAKALDO: Hotelak - Errekagain (Arakaldo)

946 727 975 135


Telefonoak AREATZA: Hotelak - Balneario Areatza (Areatza) ARTEA: Landetxeak - Madariaga Pensiones - Herriko Benta GALDAKAO: Landetxeak - Erdikoetxe Hotelak - Iraragorri Pensioak - Hospedaje Galdakao LEGUTIO: Hotelak - Haritz Ondo (Elosu) Nekazalturismo Etxeak - Atxarmin (Elosu) Landetxeak - Bentazar (Elosu) - Urkiolaenea (Legutio) OROZKO: Nekazalturismo Etxeak - Etxegorri - Garai - Patxikoren etxea OTXANDIO: Nekazalturismo Etxeak - Kerizara - Etxebarri UBIDE: Aterpetxeak - Olalde aterpetxea Landetxeak - Urbide

946 572 705

946 317 166

URKABUSTAIZ: Hotelak - Doña Lola (Izarra)

Landetxeak - Ugarzabal (Gujuli) 945 437 270 - Santorkari (Izarra) 616 863 796 - Munialdeko Etxea (Abezia) 616268006 / 945 437 179

946 317 256

944573285 94436 36 01

ZIGOITIA: Nekazalturismo Etxeak - Guikuri (Murua) - Behitegi (Etxabarri Ibiña) Landetxeak - Izpiliku (Acosta) - Quopiki (Gopegi)

945464084 653707779 945464154 685719191

944563892

945 455 270 945 455 087 945 455 888 945 145 336

636 967 066 946 330 506 679 882 686

945 461 412 945 450 126

902 540 999

ZUIA: Hotelak - Casa del Patrón (Murgia) 945 462 528 - Nagusi (Murgia) 945 430 333 - Altube (Altube) 945 430 173 Nekazalturismo Etxeak - Perrenku (Markina) 945 403 093 / 627 325 505 - Gorbea Bide (Sarria) 945 430 046 - Apartamentos Rurales Casa Lafuente (Lukiano) 945 462 460 - Goikuria Aterpetxea (Sarría) 944 029 099 ZEANURI: Nekazalturismo Etxeak - Amalau Landatxeak - Altzuste - Eleizondo - Goikoetxe - Ellauri Baserria Hotelak - Ellauri - Etxegana Hostalak - Hostal Barazar

946 317 179 946 739 170 946 739 570 946 739 480 946 317 888 946 317 888 946 338 448 946 739 564

945 450 300 - Cabañas en los Árboles

136

945 437 001

625 411 409


Jatetxeak ARAMAIO: - Iturrieta SAGARDOTEGIA (Arraga) - Añai TABERNA (Ibarra) - Anboto TABERNA (Ibarra) - Dukiena JATEXTEA (Azkoaga) - Unzueta SAGARDOTEGIA (Zabola) - Herriko TABERNA-JATETXEA (Oleta) - Goiko TABERNA (Ibarra) - Eki TABERNA-KAFETEGIA (Ibarra) - Ibarra KAFETEGIA-OKINDEGIA

945 445 385 945 445 101 Sin teléfono 945 445 086 945 445 095 945 450 363 945 445 014 636 254 727 945 445 041

ARRATZUA-UBARRUNDIA: - Erpidea TABERNA-ERRETEGIA (Ullibarri-Gamboa) 945 299 976 - Urbazter TABERNA-JATETXEA (Ullibarri-Gamboa) 945 299 984 - Etxe-Zuri TABERNA-JATETXEA (Landa) 945 299 981 - Berriozabal TABERNA-JATETXEA (Luko) 945 298 099 - BYaiza TABERNA-JATETXEA (Mendibil) 945 299 501 - Zurbano TABERNA-JATETXEA (Zurbano) 945 259 802 - Durana GARAGARDOTEGIA (Durana) 945 299 097 - Club NaÚtico Vitoria JATETXEA (Ullibarri-Gamboa) 945 299 908 ARANTZAZU: - HERRIKO TABERNA - MONTERO TABERNA

608 996 208

AREATZA: - ARRATIANO TABERNA-JATETXEA - BIZKAIA TABERNA-JATETXEA - BATZOKIA - EGUSKI TABERNA - HAGINA TABERNA - ALDAMIN JATETXEA - AZUL TABERNA - BARRENETXEA TABERNA - MOTXO TABERNA - BIXER TABERNA - URIBIARTE - The Quiet Corner

946 739 285 946 739 028 946 317 255 946 317 188 946 317314 944 038 953 946 739 003 946 317 247 946 739 018 946 317 365 946 317 242 946 121 750

ARTEA: - BATZOKIA - ECOMUSEOA - HERRIKO BENTA

946 317 985 946 317 086 946 317 256

BEDIA: - ETXE-ONDO JATETXEA - Batzokia - Laguntasuna TABERNA - Bodega el Riojano - Txakolindegia TABERNA

946 314 485 946 313 834 946 313 834 946 313 045 620 428 836

GALDAKAO: - A POR POLLO - UNTXILAITZ ERRETOKI - BAKE-LEKU - BATZOKIA - GURUTZ TBERNA - HAMBURGUESERIA BIZKAI - KAI-EDER - LABEA, 42 JATETXEA - BERRIO TABERNA-JATETXEA - KERREN - ANDRA MARI JATETXEA - ARETXONDO JATETXEA - DANI JATETXEA - ERLETXE JATETXEA - La Coquette JATETXEA - OYARZABAL JATETXEA - Petit Komite JATETXEA - TARTALO JATETXEA - TORREONDO JATETXEA - ZUGUTZU JATETXEA - ELEXALDE SAGARDOTEGIA - UZTARGI - ZAMALLOA JATETXEA

944 571 557 946 009 952 946 002 195 944 568 282 944 572 197 944 562 698 944 565 879 944 567 955 944 570 455 944 568 814 944 560 005 944 567 671 944 567 826 944 565 195 944 561 674 944 560 029 944 363 601 944 571 309 944 563 761 607 553 911 944 563 867 944 568 570 944 560 318

LEGUTIO: - Urtegi-Alde JATETXEA (Urrunaga) - Haritz Ondo TABERNA-JATETXEA (Elosu) - Esneitza TABERNA-JATETXEA - El Crucero TABERNA-JATETXEA - Larrabea JATETXEA - Ipar-Itxaso ITSASKITEGIA (Urrunaga) - Bar Amalur TABERNA - Axuri Taberna - Bentazar LANDETXEA (Elosu) - JUBILATUEN ZENTROAREN TABERNA - Gojain TABERNA-JATETXEA - Urkiola TABERNA - Dovela TABERNA-JATETXEA

945 465 701 945 455 270 945 455 101 945 455 033 945 465 822 945 465 785 945 455 075 945 455 265 945 455 888 945 455 316 945 465 654 945 455 029 945 455 857 137


Telefonoak LEMOA: - ARRAIBI - ATXETA - ELIZONDO - GELTOKI - KRESALA - LA HERRADURA - MALLUKI - AMORRORTU - BATZOKIA - LEMONES - MENDIETA - TXOANE OROZKO: - BRASERIA ZURRUMURRU - ZUBIAUR KAFETEGIA - DEGUSTACION XIKARA - OROZKOKO BATZOKIA - BEM KAFETEGIA - MANZARBEITIA - ARRUGAETA JATETXEA - IZA JATETXEA - TABERNA ITXINA - TABERNA OTEGI - TABERNA TXOMIN OTXANDIO: - BASAGUREN JATETXEA - GOMILAZ ERRETEGIA - GURE ETXEA JATETXEA - HERRIKO TABERNA OLETA - HURI BARRENA JATETXEA - KOROSTONDO JATETXEA - DANOENA TABERNA - HAITZ TABERNA - KIÑU TABERNA - KOSKA TABERNA - LORA TABERNA UBIDE: - URBIDE JATETXEA-LANDETXEA - Herriko Taberna - BATZOKIA

138

946 314 104 946 313 363 946 314 574 946 313 267 632 390 249 946 313 003 670 065 375 946 314 265 946 313 001 946 314 097

946 339 769 946 339 647 946 610 260 946 330 736 946 610 263 946 610 001 946 610 003 946 339 532 946 610 147

946 815 206 945 450 387 945 450 200 945 450 158 945 450 125 945 450 550 945 450 248 945 461 426 945 450 306 945 461 480 677 568 580

945 450 300 945 450 339 649 348 124

UGAO-MIRABALLES: - GURE ETXEA JUBILATUEN ELKARTEA - AKER TABERNA - ANAIAK TABERNA - ARKUPE TABERNA - BATZOKIA - BENITO BLANCO TABERNA - ETI-ALAY TABERNA - NERVIÓN TABERNA-KAFETEGIA - FELIPE TABERNA - HERRIKO TABERNA - JAMAIKA (Udiarraga, 28) TABERNA - LAINOA TABERNA - LOURDES TABERNA - MIRIVILLA (Torre de Ugao, 2) TABERNA - TABERNA JATORRAK - URESANDI TABERNA - BIOTA TABERNA-JATETXEA - ELLACURIA TABERNA-JATETXEA - GURIA TABERNA-JATETXEA - JUL-BEC TABERNA-JATETXEA - PATXI TABERNA-JATETXEA - UGAONDO TABERNA-JATETXEA - RESTAURANTE Massi - BODEGUILLAS BODEGAS LA CRUZ - DEGUSTACION ANA MARI - DEGUSTACION INMACULADA ABRISQUETA - DEGUSTACION TOKI EDER - LEKU-GOXO GOXOTEGIA

646 047 831 946 332 198 946 481 460 946 481 204 946 480 034 946 482 057 946 480 178 946 481 614 946 481 560 946 481 319 607 408 839 946 481 254 669 272 725 946 480 080

URKABUSTAIZ: - Doña Lola TABERNA-JATETXEA (Izarra) - Frontón TABERNA-JATETXEA (Izarra) - Izarra erretegia (Izarra) - Jai TABERNA-JATETXEA (Izarra) - La Fonda taberna (Izarra) - Fruker taberna (Izarra) - piszinatako taberna. (Bakarrik udan)

945 437 001 945 437 063 945 437 165 945 437 116 945 437 228 945 437 034 945 437 150

ZEANURI: - Barazar JATETXEA - JUBILATUEN TABERNA - IBARRETA JATETXEA - TXOKO SAGARNA - BATZOKIA

946 739 564 946 317 320 944 062 591 946 317 945 946 317 950

946 482 018 946 481 701 946 480 227 946 481 200 944 062 791 946 481 145 946 480 523 946 480 382 946 481 793 946 480 048 946 480 253 946 481 453


ZIGOITIA: - Artzegi TABERNA-JATETXEA (Gopegi) - Bengolarra TABERNA-JATETXEA (Gopegi) - Biltoki TABERNA-JATETXEA (Etxabarri-Ibiña)

945 464 026 945 464 062 945 460 505

ZUIA: - Arlobi JATETXEA (Sarría) - Altube JATETXEA (Altube) - Zuia Club de Golf JATETXEA (Altube) - Casa del Patrón JATETXEA (Murgia) - Amaya TABERNA-JATETXEA (Murgia) - Areso TABERNA-JATETXEA (Murgia) - Piscinas TABERNA-JATETXEA (Murgia) - Murgia TABERNA-JATETXEA (Murgia) - Izarra TABERNA-JATETXEA (Bitoriano) - Gorbea TABERNA (Murgia) - Pub Aldaia (Murgia) - Ioar TABERNA (Murgia) - Zuia Plaza Kafe TABERNA (Murgia)

945 430 212 945 430 173 945 430 922 945 462 528 945 430 109 945 430 220 945 462 434 945 430 042 945 430 073 945 430 127 690 360 531 945 462 433 945 430 804

Produktuak AREATZA: • Asterriabio Hortalizas (ECO) Errukiñe, 15. 48143, Aretaza

629 990 142

ARAMAIO: • Miel Jesus Gardoki 945 445 364 Ibargoia 28-2. 01160 Ibarra de Aramaio • Miel Aldeko 945 445 187 Juan Mari Arriolabengoa Zabala Aldeko Baserria. 01169 Uribarri. Bisita gidatuak zitaz aurrekoa • Miel Txoroko 945 445 221 01160 Ibarra • Roberto Aginagalde Arandanos (Zukua) 616 456 909 Atxineta baserrria. 45210 Oleta • Baserriko produktuak (Sagarrak eta sagardoak) Jose Luis Madina. Sagastizabal Baserria 945 445 372 01160 Zalgo (Ibarra de Aramaio) • Kerixara Gaztak 945450169 Kerixara Baserria. 01165 Oleta • Atxeta Gaztak 945 450 167 Maider Unda. Atxeta Baserria. 01165 Oleta Bisita gidatuak zitaz aurrekoa • Ibabe Gaztak.Olatezar Gaztandegia 690 876 278 Aitor. Barajuen. Aramaio Bisita gidatuak zitaz aurrekoa.

• Sagardoa eta sagarren zukua Iturrieta 01169 Arraga (Ibarra de Aramaio) • Ogi Biologikoa Rakel Arriolabengoa. 01169 Azkoaga

945 445 385 945 445 019

LEGUTIO • Miel Oregi Etxea 945 455 157 Pilar Urkiola. Elosu nº8. 01510 Elosu • Nafarrateko Gaztak 648 198 893 Jon Zuazo. Bº Nafarrate 10. 01510 Urrunaga (Legutio) Bisita gidatuak zitaz aurrekoa. OTXANDIO: • Padilla Gaztaiak Mekoleta auzoa, z/g. 48143, Aretaza

945 450 190

OROZKO • Ana Añibarro-Euskal Pastela 946 330 510 Ellako auzoa. 48410, Orozko • Pablo Azkoaga/Julia Barberena-Ogia Euskal Pastela 946 610 196 Presatxu auzoa. 48410, Orozko • Betiko Ogia-Euskal Pastela 680 161 860 Ugarritza auzoa, z/g. 48410, Orozko • Janire Goikouri/Teresa Petralanda-Ogia Euskal Pastela 946 330 574 Adaro auzoa, z/g. 48410, Orozko • Malatsa (gaztandegia) 946339709 Mendiola auzoa, z7g. 48410, Orozko • Esnetik Coop. (gaztandegia) 687 582 210 Mendiola auzoa, z/g. 48410, Orozko • Bizkai Barne. (Txakolina) Mendiolagan/Otxanduri/Egia Enea 647 370 303 48410, Orozko • Naturmendiola 608 084 418 Murueta auzoa, z/g. 48410, Orozko Visitas guiadas com cita previa UBIDE • Pagobieta Gazta Pagobieta, z/g. 48145, Ubide Bisita gidatuak zitaz aurrekoa.

669 179 634

URKABUSTAIZ • José Luis Ortueta Gaztak 945 403 009 Ziorregi baserria. Santa Cruz auzoa 1. 01450 Inoso • Hnos. Basterra Gaztak 945 437 279 Goiuri 13. 01449 Goiuri Bisita gidatuak zitaz aurrekoa. 139


Telefonoak • Gaztandegia eta Gozotegia Segundo Meabe 945 437 245 Barrio de Abajo 8. 01449 Goiuri • Antzina Gaztak 609 972 234 Calle Oiarbe 3. 01449 Abornikano • Urtaran , Turroiak eta gozogintza artisaua 945 437 083 01440 Izarra. • Baias Garagardoa 615 783 624 Ikastola Kalea 6. 01449 Oiardo. Bisita gidatuak zitaz aurrekoa. • Goiuri Euskal Pastela (Izarra) 647 989 214 Eskaerak 647 989 214 / 619 171 299 pasteleriagoiuri@yahoo.es ZEANURI • Txoko Sagarna. Ogia, pastelak, haragiak... Lanbreabe, 8. 48144, Zeanuri • Gabriel Vazquez Kiwis (ECO) Ipiñaburu auzoa, z/g. 48144, Zeanuri • Jesus Martinez barazkiak eta eztia Plaza Igartua. 48144, Zeanuri • Altunoste Gaztaitegia Plaza Igartua. 48144, Zeanuri • Ipiñaburu Gaztaitegia/txorizoa Ipiñaburu auzoa, z/g. 48144, Zeanuri

946 317 945 946 317 179 946 739 323 946 338 161 615 721 279

ZIGOITIA • Buruaga Arditegia Gaztak 669845916 / 945 460 916 Polígono Kurtzebea 1-2. 01196 Etxabarri Ibiña • Gorostiza Gaztak 635008846 / 945464072 Maribel Álava Basabe / Asier Urien C/ Gorostiza 4. 01138 Caserios de San Pedro • Eztia: Oregi Etxea - Montes de Gordon - Gorbea Carlos Fdz. Calle Iturbeko 4. 01138 Manurga 945272673 • Oregi Etxea eztia 945464303 Aitor Aretxaga. Laskoaga 4. 01138 Manurga • Oregi Etxea eztia 945464070 Juan Ruiz Apodaka. Nagusia 12. 01138 Manurga • Oregi Etxea eztia 945464018 Angel Fernández. Lagagorri 15. 01138 Ondategi ZUIA: • Oregi Etxea eztia 945430001 / 669169412 Juan Jose Iturrate. Mª José Aguirre. San Martín 66. 01130 Murgia • Oregi Etxea eztia 945265562 Luis Maria Rueda. 01139 Lukiano 140

• Oregi Etxea eztia 945268410 Juan Carlos Urkiza. Añureta 24. 01139 Bitoriano • Angel Izaga Gaztak 945430203 Angel Izaga. 01139 Sarria

Okindegiak Areatza - Zamakona okindegia-gozodenda 946 739 045 Goikokalea, 5. 48143, Aretaza Aramaio - Ibarra (Ibarra) 945 445 041 01160 Ibarra Galdakao - Bizkarra 944 572 781 Juan Bautista Uriarte 44-46. www.bizkarra.com Legutio - Ibañez de Gauna (Legutio) 945 455 438 Pl. Ortiz de Zarate 10. 01170 Legutio Urkabustaiz - Urtaran (Izarra) 945 437 083 Estación 12-01440 Izarra Zigoitia - Artzegi (Gopegi) 945 464 026 Avda. Gorbea 2.01138 Gopegi Zuia - Echevarria (Murgia) 945 430 034 Domingo de Sautu 34. 01130 Murgia

Golfa - ZuiaClub de Golf (Altube) - Club de Golf Larrabea (Legutio) Tienda

945 430 922 945 465 482 945 465 485

Beste batzuk - Zuaza Irlako Gazte aterpetxea Informazioa eta erreserbak - Landetxe Zentro Zinegetikoa (Etxabarri-Ibiña) - Club Naútico Vitoria (Uribarri Ganboa) - Club Naútico Aldayeta (Langara Ganboa) - Etxabarri Ibiña Klub Hipikoa (Etxabarri-Ibiña) - GORBEIA Merkatal Zentroa (Etxabarri-Ibiña) - Hontza Extrem (Abentura parkea Otxandio-Oleta) - BiciGune (bizikleta-alokairua eta konponketak Otxandion)

945 299 914 945 181 988 945 460 007 945 299 960 673 506 414 945 460 072 945 460 746 633 468 947 646 693 667

Profile for Basquemountains

Gorbeiako gida  

Gorbeiako gida  

Advertisement