Alkarren Barri nº 258 (Maiatza/Mayo)

Page 24

ALKARRENBARRI258MAIATZA2019 PAZ Y RECONCILIACIÓN

MAIXABEL LASA: “BETI PE DAUKAGULA BIGARREN AUKE El Instituto Diocesano de Teología y Pastoral (IDTP), Bakeola y la Comisión Paz y Reconciliación han organizado el seminario “Mujeres en pie de paz” que se inició el pasado 26 de marzo y finalizará el próximo 18 de junio. Un total de 8 mujeres reflexionarán sobre la cultura de paz desde diversos ámbitos (social, institucional, organizacional, religioso). La exdirectora de la oficina de Atención a las Víctimas del Terrorismo del Gobierno Vasco, Maixabel Lasa, dirigió la segunda sesión que tuvo lugar el pasado 9 de abril. Alkarren Barri tuvo la oportunidad de entrevistar a la viuda del que fuera Gobernador Civil de Gipuzkoa, Juan Mari Jauregi, a quien ETA asesinó el año 2000. Lasa explica en esta entrevista, realizada en euskera, sus primeras sensaciones tras el asesinato “más de impotencia que de odio”, y la relación que mantiene en la actualidad con los asesinos de su marido, con los que queda “de vez en cuando” para tomar un café. Noiz izten jako biktima izateari? Noizbaiten kentzen da San Benito hori? Bueno ez dakit baina ni saiatzen naiz. Azkenean nire ikuspegitik behintzat biktima ez naiz ni Juan Mari izan zen edo Juan Mari da eta berak galdu ditu nik nolabait disfrutatu ditudan gauzak bere alabakin, bere bilobakin. Zentzu horretan nik ez dut nere burua biktima bezala ikusten baizik eta biktima baten emaztea. Sarritan esan dozu zuk zama horrekin ezin daitekela bizi, ezta? Guk tratu asko izan dugu psikologo batekin eta berak esaten zuen biktima izateari utzi egin behar zaiola. Osasunerako oso ona dela, bestela kronifikatu egiten delako arazo hori. Ni behintzat saiatzen naiz. Ez dut nere burua biktima bezela ikusi nahi. Noiz eta zelan emoten da jauzia gorrotoa sentitzetik norbere senarraren hiltzaileekin kafe bat hartzeraino? Egia esan gorroto gorrotoa ez dut nik sentitu pertsona hauek ezagutu ditudan arte. Badakit hiru lagun zirela, komando bateko partaideak eta egin zutena egin zuten. Gorrotoa baino gehiago inpotentzia sentitzen nuen, ze azken finean, esaten duzu: zertarako? Zer lortu dute Juan

Mari hilda gero? Famili baten mina, samina baina hortik aurrera... ezer ez. Egia esan, bestalde, ni gaztetatik izan naiz pertsona konprometitua, bakearen alde lan egiten, giza eskubideak defendatzen eta zentzu horretan, banuen neuk ere barnean kezka bat etikoki gauza hauetaz nola jardun, nola erantzun. Beti pentsatu izan dut denok daukagula bigarren aukera bat izateko eskubidea. Kasu honetan oraindino gehiago dute ze,

24

azken finean, Juan Mari hil zuten eta beste pertsona batzuk ere bai baina urteetan zehar hausnarketa bat egin dute egin zutenari begira eta autokritika bat egin dute. Hori egiteagaitik ETAtik kanporatu zituzten... Hau da, niretzat ausartak izan dira ze azken finean, herri honetan orain arte ETAri ezetz esateak suposatu dau heroi izatetik traidoreak izatera pasatzen. Eurak lortu dutena da ETArekiko askatasun hori eta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Alkarren Barri nº 258 (Maiatza/Mayo) by Bilboko Elizbarrutia - Issuu