Alkarren Barri nº 241 (Ekaina/Junio)

Page 26

ALKARRENBARRI241EKAINA2017 NOTICIAS BARRIAK

80 urte geroago

TXABI GOITIA`GERRAKO UMEA´ IZAN ZAN ABADE BATEN TESTIGANTZA

El pasado 23 de mayo tuvo lugar un emocionante desembarco en el puerto de Santurtzi. 80 años después de haber tenido que huir de la guerra civil un grupo de aquellos `niños de la guerra´ recordó los momentos vividos y la solidaridad de los países de acogida. El presbítero Javier Goitia fue uno de aquellos niños que tuvo que partir lejos de su familia con 11 años. Primero estuvo en Francia (Cabretón) y luego en Bélgica. Fueron 11 meses, que recuerda nítidamente el presbítero en una entrevista realizada en la emisora diocesana Bizkaia Irratia. Bermeon jaiotakoa baina umetan Bilbora ezta? Lau hilabetegaz ekarri ninduen Bilbora. Nire arbasoak itsas gizonak izan ziran guztiak baina gugaz eten zan katea. Gerrea hasi zanean 11 urte neukezan, nire anaiak 13 eta arrebeak 16, baina neu bakarrik bialdu ninduen kanpora. Danok ezin genduan joan. Cabretonera eroan ninduen eta gero, Belgikara. Lau mila ume inguru joan ginan bertara. Bakarrak ginanoi familietan hartzen ginduezan eta holan joan nintzan sendi bategaz bizitzen. Han

ez neban denpora askorik egin, lau hilabete inguru, ze etxeko andreak Parisera joan behar izan eban eta pentsino batera bialdu ninduen. Han 30 bat ume gengozan, gehienak euskaldunak.

txarra. Gero, behin heziketea eginda pentsauko nebala. Hasieran abade bategaz egon nintzan Gordexolan, urtebete Bergaran eta handik Gasteizera. 1950ean egin nintzan abade. Ikasten eta gero irakasten, ezta?

Hezitzaile euskaldunak be euki zenduezan. Euskal Herritik ihes egindako hiru abade egozan bertan. Bata Irundarra, beste bat Larrabetzukoa eta hirugarrena, Lemoarra. Azkenengo hau aita baten modukoa zan guretzat. Beti egoan geure alboan. Hiru andereño euskaldun be etorten ziran guri klaseak emoten. Eta 11 hilabete eta gero, aberrira barriro. Nire gurasoek eskatu eben etxera etorteko. Bibora ekarri ginduezan eta hemen lenenengo gaua monjetako komentu baten egin genduan. Eta abade egiteko erabagia? Nire familian hiru izeko monja, osaba bata abadea eta beste bat frantziskotarra geunkazan. 12 urtegaz hasi nintzan abade egiteko pentsamentuagaz. Gure etxean bizitzeko lain egoan baina orduan pentsau neban abade egitea be ez zala aukera

En 1959 comencé a dar clases en el Seminario y luego, tras la creación de la Facultad de Teología en la Universidad de Deusto he seguido allí hasta mi jubilación. Tras un primer año en que impartí cristología y un segundo con el tratado acerca de la Trinidad, me he dedicado sobre todo a dos materias: los sacramentos y la antropología teológica 26

Zuzenbidea ikasi neban Comisallen eta gero Bizkaiko herririk politenera bialdu ninduen: Bedarora. Hiru urte egin nebazan bertan eta ostean Austriara joan nintzan Teologian doktoradutza egitera. Gero, Burtzeñara, beste urte bi. Bilbora etorri eta Derioko Seminarioan irakasle bat gaixotu zala-ta eskolak emoten hasi nintzan. Deustun be klaseak emon dodaz, Teologia Fakultadean. Jubilau arteko urteak emon dodaz bertan. Uda partean sarri joan naz kapilau modura Coloniako ospitale batera. Hizkuntza bat ikasteko horixe da onena, gaixoakaz berba egitea. Zenbat hizkuntza dakizuz orduan? Sermoiak sei hizkuntzatan emon dodaz eta irakurri gehiago, italieraz, katalana, galegoa. Baina nirea euskerea da. Nire gurasoakaz euskeraz egiten neban baina Bilbon egin behar ebenak be erderaz egiten eben. Euskerarekiko zaletasuna Muxikan etorri jatan neure abade osabeagaz egoten nintzan denporan. Batzuetan bakarrik ibilten nintzan menditik zehar euskeraz irakurten. Aldi haretan oso liburu gitxi egoan euskeraz. Eleizearen gaur egungo egoerea zelan ikusten dozu? Eleiza geu gara. Geu aldatzen bagara orduan Eleizea be bai. Santuen eta pekatarien Eleizea da gurea •


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.