16 zbk

Page 1



AGATE DEUNA Nola da posible martir italiar baten ospakizuna, zeinak santutegian ez daukan aparteko garrantzirik, euskal folklore eta ohituretan hain errotuta egotea baserri bizitzan erdi jaia ere izateraino? Nor zen Agate Deuna? Sizilian bizi zen, Catania herrian, Trajano enperadore erromatarraren garaian. Emakume argia, ederra, familia onekoa zen eta Quintiniano gobernadoreak desiratzen zuen. Ezkondu baino lehen erlijio kristauari uko egitea exijitu zion. Agatek onartu ez zuenez, gobernadoreak atxilotu eta torturatu zuen. Bularrak moztu zizkioten baina mirari bat tartean, hurrengo goizean sendaturik agertu omen zen. Sorgintzat hartuta, handik gutxira hil zuten. Bere ospea Mediterraneoaren zehar hedatu eta Euskal herriraino ailegatu zen. Zergatik errotu zen hemen hainbesteko indarrez? Ba, ia beti bezala, Eliza aurreko mito eta sinesmenez baliatu zen sainduaren irudi kristaua gainjarriz. Gizartean lehendik zeuden zenbait ohitura eta betebeharrak egun horretan kontzentratu ziren indarra eta zentzua emanez. Ikus dezagun, adituen arabera, antzinako erritoren bat edoskitzea babesteko bazegoen, titien osasuna zaintzeko, ondorengoak bizirik irautea ziurtatzeko ezinbestekoa zena. Agateren heriotza, beraren irudikatzea, titiekin azpil batean, titien gaixotasunen abokatua edo babeslea bihurtu zuten, eta orokorrean, emakumeen gaixotasunen aurkako zaindaria. Iñuden patroia ere eta azken finean, emakume guztiena. Herri batzuetan, jaian emakumeek bakarrik parte hartzen dute (Altsasun adibidez). Beste batzuetan, alkatesa edo erregin txikiak izendatu eta egun horretan gizon guztiek obeditu behar. Paper trukaketa hau egutegian laster etorriko den inauteriaren seinalea da. Agate deunaren egunaren bezperan baserrietatik errondan koplak kantatzera irteten da. Bertsoetan sainduaren bizitza

kantatzen da, baina baserriaren ezaugarriak edo hor bizi diren gorabeherak ere aipatzen dituzte. Beraz, bapatekotasuna erabiltzeko ohiturarik ere bazegoen - gaur ere bertsolariak kontratatzen dituzte zenbait herritan- eta bertsoak aldekoak edo kritikoak izaten dira baserriko jabeen eskuzabaltasunaren arabera. 1 920. urtearen inguruan bertsoetan homogeneizazio handia gertatzen da, Kirikiño apaizak oso bertsio erlijikoia argitaratzean. Herriaren sen praktikoak errondak bide batez zerbait eskatzeko aprobetxatuko zituen, inauterietan ere egiten dena. Jasoarekin, edo limosna moduan ematen zen – gaur Arratia abesbatza ospetsuak hori egiten du Miserikordia etxerako- edo Nafarroako herri batzuetan egiten duten bezala, kanpai joleei ordaintzeko. Hala ere, gehienetan kantariak gazteak izanik, bukatutakoan parte-hartzaile guztien artean afarimerienda egiteko erabiltzen zen bildutakoa. Gazteen protagonismo hau gaztaroan sartzeko errito-une bezala bihurtu zen. “Plaza mutilak” deitzen zaie irteten direnei. Zamudion, adibidez, kintoak (soldaduskara urte horretan joango direnak) irteten dira kantatzera Gazteak bildu, afaria elkarrekin burutu , neska politen etxeen aurrean bertso gozoak kantatu, ligatzeko aukera paregabea zen garai haietan eta negu gorriaren erdian, bizitzaren erritmo astuna apurtzeko aitzakia ederra. Hau da, alaitzeko funtzio soziala, partaide gazteekin etengabe berristen zena. Araba eta Nafarroako herrietan, batez ere, gazteek batzarrean bildurik buruzagiak aukeratzen zituzten eta egun horretan bazuten ekintza bereziak egiteko baimena: adibidez, kanpaiak jotzeko. Kanpaiak oso lotuta daude Santa Agedarekin. Kanpai-jotze luzeak egiten zituzten, angelus ondoren, 3-4 ordutan Lizarrabengoan bezala edo gau osoan, eta


emakumeen esku, Melidan (Nafarroan). Zergatik? Hiru interpretazio aipatu dira: lehena jaia indartzeko jarduera gisa ikusten duena; bigarrena, sorginak eta izpiritu gaiztoak uxatzeko modutzat hartzen duena, izan ere neguko gau luzeetan maizago ibiltzen baitira; beste batzuk, azkenik, suaren abisuarekin erlazionatzen dute. Kantarien artean herri batzuetan kanpai txiki bat -txilina- eraman ohi dute. Oso ohitura kuriosoa da emakume haurdunek gerrikoarekin kanpaia bildu eta hiru bider jotzearena, erditze ona eskatzeko asmoz. Suaz ere hitz egin behar dugu. Kondairak dioenez, Agate Deuna hiltzean Siziliako Etna sumendiaren erupzioa itzali egin zen. Hori dela eta, sua eta lurrikaren aurkako zaindaritzat hartu zuten. Arronizen, herriko hainbat tokitan suak pizten dituzte eta turuta jotzeaz batera, agintariek urteko gertaera aipagarrienak kantatzen dute bertsoz. Ablitasen kanpaidorrean pizten dute sua, ekaitzak uxatzearren, izan ere egun horretan urtean zehar izango diren guztiak banatzen direla uste baitute. Arruatzun, eta Barrankan oro har, tximiniak garbitzen dituzte suteen arriskua ekiditzeko. Gernikaldean, kandelaria egunean bedeinkatutako argizariak hartu eta iluntzean. soro eta baratzetan pizten dituzte. Beste elementu bat, agian nabarmenena, kantuari makilekin laguntzarena da. Erritmo horri bi interpretazio eman dizkiote: batak antzinako errito majiko batetik datorrela esaten du, zeinaren bidez lurrari esnarazi nahi baitzioten, Afrikako tribu batzuk gaur ere egiten duten antzera. Esnatze hori behar beharrezkoa izango litzateke negu gorriaren erdialdean lurra berriz berpiz zedin . Beste batzuen ustez, aldiz, amaieran makilez sua egiten dutenez, ba... suarekin lotzen dute beraren esanahia. Euskara galdua zuten eskualdetan Santa Ageda kantatzea euskal izaera aldarrikatzeko jarduera zen . 1 900. urtean, Barakaldon, hauxe kantatzen zuten: “hemos

salido de ronda por no dejarlo olvidar, como los antepasados solían acostumbrar�. Guda zibila baino lehen eta ondoren, alderdi politiko zein talde sozialak eta elkarte kulturalak beraien errebindikazioak sartzen zituzten kopletan. Barakaldoko Santa Agedaren baseliza gurutze-bidean dago: Done Jakuarena, Kantabriarantz kostaldetik doana eta Balmasedarako bidea. Mendeetan zehar Done Bikendi parrokiaren agindupean egon da eta sakristia barruan sainduaren alabastrozko irudi zaharra gorde dute. Azken hamarkadetan erromeria inguruetarako bilgune jendetsua izan da. Neguko antzinako errito magikoak, gaixotasun eta suteen aurkako babesa, festa eta giza harremanetarako aukera, negu luzeko errutina eteteko aitzakia ederra, euskal izaeraren aldarrikapena, erresistentziaren sinboloa, laguntza eta diru-bilketa...bai, hori guztia! herri honek bildu eta batu ditu neguko data hauen inguruan. Bilakaeraren erdian Eleizak martiri italiar gazte hura kokatu zuen egutegian. Orain hasi gara ulertzen sakoneko sustrai horiek azaltzen dutena: zergatik neguko erdialdean makilak eta bertsoen doinuak entzun ditugu belaunaldiz belaunaldi Euskal herrian zehar. (GAZTAIN)


EKOFEMINISMOA: CHIPKO MUGIMENDUA 1 972. urtean Chipko mugimendua sortu 'Ez dakizue zer esan nahi duten basoek? zen. Lurraren aldeko talde hindua zen hura, Erretxina, egurra eta atzerriko dibisak', eta haren sustatzaile garrantzitsuenen baina emakumeek honela erantzun zieten: artean, berriz, Gandhiren bi jarraitzaile 'Zer esan nahi dute basoek? Lurra, ura eta zeuden: Mira eta Sarala Bhen; hantxe ziren, aire garbia! Lurra, ura eta aire garbia dira halaber, Sunderlal Bahugana eta 70eko bizitzaren oinarria!’ hamarkadan horrenbeste borroka egiten ziharduen Vandana Shiva idazle Shivak lurraren aldeko demokrazia ekofeminista. Chipko hitza hindi hizkuntzatik kontzeptua sortu zuen, eta hura justizia dator, eta besarkatu esan nahi du. sozialean, demokrazia deszentralizatuan eta ingurumenaren iraunkortasunean Horixe zuten helburu, hain zuzen, taldeko oinarritu. Aipatu beharra dago mugimendu ekintzaileek: lurraren komunitate-ustiapenei honen bultzatzaile nagusiak, Vandana eutsiz eta zuhaitzen erabateko suntsipena Shivak, Nobel Sari Alternatiboa jaso zuela galaraziz, haiek besarkatzea, alegia. 1 993an. Indiako baso menditsuak baliabide Mugimendu honen ezaugarririk garrantzitsua dira emakumeentzat, janaria, garrantzitsuena emakumea da, eta hura erregaiak eta animalientzako bazka biltzeko mugimenduaren barnean garatzen duen rol erabiltzen baitituzte eta ingurumena zentrala. Mugimendu osoa emakumeek zaintzen baitute, haranetara iristen den gidatzen dute, eta emakumeen eta lurraren uraren emaria kontrolatzen duten arteko erlazio berezian oinarritzen da, haiek erreguladore gisa jokatzen dutelako. Hala baitira lurra benetan maite dutenak eta eta guztiz ere, Himalaiako Garhwal baldintzarik gabeko maitasuna daukatenak eskualdeko baso-soilketa komertzialak edozein izaki bizidunekiko. zorigaiztoko lur-jausiak eta uholde beldurgarriak eragin zituen. (IRETARGI) Hirurogeita hamarreko hamarraldian, basosuntsipenaren aurkako protestak indartu egin ziren Chipko mugimenduari esker. Haien artean famatuena, 1 974. urtean, Uttar Pradesh eskualdeko Chamoli barrutiko ehunka emakumek zin egin zuten zuhaitzak salbatuko zituztela, baita horretan bizia galdu behar bazuten ere. Basomoztaileak etorri zirenean, emakumeak basoetara joan ziren eta zuhaitzak besarkatu zituzten, baso-moztaileei esanez ezingo zituztela zuhaitzak moztu, lehenago berak hil gabe. Kontratistek alde egin zuten,eta basoa salbatu egin zuten. Chipko mugimendua zabaldu egin zen, eta herrixketako emakume asko basoak babesten hasi ziren, basoetara joanez eta zuhaitzak besarkatuz, ez mozteko. Basoetako funtzionarioek tenteltzat jo zituzten emakumeak, eta hau esan zieten:


NAZIO ASKAPENERAKO ARMADA ZAPATISTA (EZLN) Chiapaseko (Mexiko) talde iraultzaile armatua da. Taldearen izena Emiliano Zapata (1 879-1 91 9) iraultzailetik dator eta 500 urteko erresistentzia ikurtzat ikusten da. 1 930ean Lรกzaro Cรกrdenasek gobernatzen zuen Mexikoko estatua. Hasieran, egin zituen erreformetan sindikatuak eta nekazarien erakundeak baimendu zituen. Baina hamarkada horren amaieran, langile mugimenduak zapaldu zituen Mexikoko burgesia bermatzeko asmoz. Horregatik eta herriaren txirotasunarekin amaitzeko, gobernuak kendutako lurrak berreskuratzeko, aberastasunaren banaketa zuzenagoa lortzeko, eta etniek estatuaren eta errepublikaren antolaketan parte hartzeko eskubidea izateko altxatu zen Nazio Askapenerako Armada Zapatista. Zapatisten matxinada 1 994ko urtarrilaren 1 ean hasi zen, Amerikako Estatu Batuen eta burgesiaren inperialismoak Mexikoko langileria eta nekazariak zapaltzearen aurka. EZLNk, armaz baliatuz, Mexikoko estaturik pobreena (Chiapas) kontrolpean hartu zuen, Mexikoko ejertzitoaren aurka, eta iraultza Mexikoko beste herrialde batzuetara zabaldu zen. Urte horretan, EZLN Marcos subkomandanteak zuzentzen zuen. 1 996an Mexikoko gobernuak indiarren autonomia onartu zuen. 1 997an talde politiko bihurtu zen eta, manifestazio jendetsu baten ondoren, Nazioaren Askapenerako Fronte Zapatista sortu zen. Urte horretan, talde paramilitar batek Chiapasen ehunka nekazari hil zituen, bien bitartean Mexikoko armada Marcos subkomandantea atxilotzen saiatu zen arrakastarik gabe. Gaur egun, su-etena dagoen arren etengabe apurtua izan da gobernuaren partez eta zapalkuntzak jarraitzen du. Ez da bakerik sinatu, beraz iraultzak aurrera dirau! (Ikasle Abertzaleak)


PAZKO MATXINADA (IRLANDA) Irlandan 1 91 6ko apirilean, Pazko Astelehenean, Erresuma Batua eta Britainiar Inperioaren agintearen aurka burutu zen matxinada izan zen. Britainia Handia Lehenengo Mundu Gerran eta krisi egoeran murgilduta zegoela aprobetxaturik, errepublikarrek Irlandaren kontrola bereganatzeko saiakera egin zuten, Erresuma Batutik independentzia lortzeko helburuz.

norgehiagoka eta borroken ostean Britainia Handiko armadak matxinada zanpatu zuen, Ingalaterratik heldu ziren errefortzuen laguntzaz. Errepresioa ikaragarria izan zen, partaide asko eta buruzagi gehienak fusilatuak izanik (Connolly eserita fusilatu zuten ezin baitzen zutik mantendu).

Irlandar matxinatuek, Dublin hirian kokaleku garrantzitsuak hartu zituztenean (Postetxe Bulego Nagusia, epaitegiak, udaletxea, fabrikak, ‌), Irlandako Errepublika Independentea lehenengo aldiz aldarrikatu zuten. Sei egunetako etengabeko

Borroka haren oihartzunaren eraginez, Euskal Herrian, gaur egun, Aberri Eguna Pazkoko Igandean ospatzen dugu.

Gertakariak herritarren kontzientzian eragin itzela izan zuen. Pazkoko matxinadatik bizirik atera ziren partaideak Sinn Fein Matxinada hau 1 91 6ko apirilaren 30an jazo alderdi politikoan eta boluntarioek osatutako armadan (IRA) antolatzen hasi ziren, zen, hiru mugimendutako boluntarioek Irlanda osora zabalduz. 1 91 9ko Dublin hiriko kokaleku garrantzitsuenak hartu zituztenean: Abertzaleak, Éamon de hauteskundeetan Sinn Fein-ek gehiengo absolutua lortu zuen, eta Irlandar Valera buru zutelarik; James Connolly-k Errepublika aldarrikatu zuen. 1 921 ean gidatutako sozialistak, langile klasearen papera aldarrikatzen zutenak; eta Patrick Londresek Irlandar Errepublika Pearse-ri jarraituz, identitate nazionalerako Independentea onartu behar izan zuen, oinarrizko elementu gisa irlandar hizkuntza Eamos de Varela (Pazkoko matxinadatik bizirik irten zena) Errepublikako eta kultura berreskuratzearen beharra Lehendakaria izan zelarik urte luzez. ikusten zutenak.

(ERNAI)

Dublingo Postetxe Bulego Nagusia


BURKINA FASO Afrika mendebaldeko estatua da, ipar-mendebaldean Malirekin mugatzen du, iparekialdean Nigerrekin eta iparraldean Costa de Marfil, Ghana, Togo eta Beninekin. Alto Voltak 1 958ko abenduaren 11 an autogobernua lortu zuen eta Franco-Afrikar elkartearen parte izatera pasatu zen baina 1 960ko abuztuaren 5ean independentzia lortu zuen Frantziarekiko. Borroka ospetsuena Thomas Sankarak burututakoa izan zen. Gizon honek estatu kolpe baten ostean presidentea izatea lortu zuen eta oinarri marxistetan oinarritutako gobernua jarri zuen. Thomasek bere burua iraultzaile ikusten zuen Kubako adibideetan oinarrituta, horregatik Che Afrikarra deitzen zioten. Bere lehenengo eginkizuna gobernuan estatuaren izena aldatzea izan zen, Burkina Faso (tierra de los hombres integros) izendatu zuen. Iraultza popular eta demokratikoa bultzatu zuen bere zutabeak hezkuntza eta osasun publikoak zirelarik, bere politikak gosearekin amaitzea, ustelkeri politikoa akatzea, zuhaitzen birlandaketa bultzatzea eta tribu buruen boterea kentzea izan ziren. Feminismoa ere bultzatu zuen, adibidez, emakumearen eskubideak gizonen parean jarri zituen eta bere gobernuan lanean jarri zituen, bere zaintzaile pertsonal guztiak emakumeak ziren. Hona hemen Thomas Sankararen gobernuak egindako ekimenak: Gobernuaren Mercedes-Benz guztiak saldu zituen eta Renault 5ak erosi zituen kotxe ofizial gisa, momentuan saltzen zen kotxerik merkeena. Bere soldata eta funtzionario publiko guztien soldata jaitsi egin zuen, gobernuan txoferrak edukitzea eta lehenengo klaseko hegazkin txartelekin garraiatzea debekatu zituen. Lur jabe feudalei lurrak kendu zizkien eta zuzenean nekazariei eman zien, horrekin gari produkzioak 3 urteetan 1 700kgtik 3800kg-etara pasatu zen hektarea bakoitzeko, honek estatua asetzeko nahi janari edukitzea lortu zuen. Kanpoko laguntzaren aurka jarri zen, esanez elikatzen zaituena kontrolatzen zaitu. Afrikako estatuen fronte bat antolatzeari bultzada eman zion kanpoko zergak ordaintzeari uko egiteko berak zion pobreak ez zutela dirudunei dirua bueltatu behar. Berak zioenez, zerga ordaintzeari uko egiten badiogu azkenean hil egingo gaituzte baina Burkina Fasok bakarrik uko egiten badio ni ez naiz hurrengo konferentzian egongo. UagadugĂşn Sankarak armadaren denda bat supermerkatu bihurtu zuen jabetza estatuak zuelarik. Bere presidente bulegoan aire girotua jartzearen kontrakoa zen luxuzko objektua zelako. Bere soldata 450 dolar hilean jaitsi zuen eta bere jabetza pribatuak kotxe bat, 4 bizikleta, 3 gitarra, hozkailu bat eta izozkailu apurtu batera murriztu zituen. Txertaketa kanpaina bultzatu zuen, honek haur heriotza-tasa izugarri jaitsi zuen ordura arte Afrikako altuena zelarik. Bere politika marxistak ez ziren bat etortzen mundu kapitalismoarekin, beraz aurkari asko irabazi zituen. Thomas Sankara 1 987ko urriaren 1 5ean erail egin zuten kolpe militar baten ondorioz CompaorĂŠ bere lagun oiak bideratuta. CompaorĂŠ da gaur eguneko Burkina Fasoren presidentea. (Barakaldoko Gazte Asanblada)


JUVENTUD COMBATIVA Somos paz, somos guerra, el instinto de supervivencia frente a una fiera. Somos el sonido de cristales rotos, los que no se conforman s贸lo con votos. Somos optimistas en esta tensa espera, en la que la organizaci贸n encumbre a la clase obrera. Somos insomnes de la nocturnidad devotos, estrellas rojas que alumbran cual focos. Somos guerrilleras de nuestros cuerpos propietarias, impulsando el feminismo en las masas proletarias. Somos resistencia esculpida en cualquier muro, intenso olor a pintura que predice el futuro. Somos el capital de las tesis revolucionarias, fusiles del pueblo expulsando a las tropas arias. Somos representantes del altruismo en estado puro, que incendian las calles en un mundo oscuro. (ORTIGA LARA)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.