09-10 ikastaroaren programazioa

Page 7

Aurten beste hiru ikastaro berri eskainiko ditugu 4. ikastaroa. Baketik-eko hezkuntza-proposamena Baketik-ek hezkuntza-proposamena prestatu du. Bere helburua irakasleen, familien eta ikasleen artean modu eraikitzailean bizitzeko eta elkarbizitzeko ikaskuntza nagusiak zabaltzea da. Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza-ziklo osorako iradokizunak eta tresnak eskaintzen ditu. Ikastaro hau aplikazio praktikorako sarrera da. Bereziki hezitzaileentzat pentsatua dago, baina baita guraso edo hezkuntza-lanean kezkak dituzten lagunentzat eta taldeentzat ere. Proposamena eta ikastaroa ondorengo galderari erantzuten saiatuko dira: nola uler dezake haur batek, gazte batek edota pertsona heldu batek eta bere esperientziatik abiatuta —eta ez soilik ematen zaigun ikasgai edo kontsigna gisa— elkarrizketa, elkartasuna, errespetua, bakea edo justizia inposaketa, norberekeria, iraina, gerra edo injustizia baino aukera hobeak direla? Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 8

Erref. G1

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

5. ikastaroa. Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea Elkartasun- eta boluntariotza-esperientziak erabakigarriak dira geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko. Baketik-en arabera, bizitza ez da erabatekoa altruismoaren esperientziarik gabe. Baina, behin esperientzia horretan murgilduta, funtsezkoa da behar bezala lantzea hartzaileentzat eta geuretzat ere emankorragoa izan dadin. Ikastaro honek geure elkartasunaren motibazioak eta itxaropenak aztertzeko balio du. Emate eskuzabalak eta doanekoak zein modu batera sentitzeko edo emaitza batzuk itxaroteko interes nartzisistak geure konpromisoan duten eragina bereiztera eta lantzera bideratuko da. Ikastaroa elkarteetan eta boluntario gisa konpromisoak dituzten pertsonei zuzendua dago bereziki, baina baita elkartasuna bere bizitzan giltzarri garrantzitsu bezala duen edozein pertsonentzat ere. Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 22

Erref. J1

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

6. ikastaroa. Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko Sufrimendua alderdi guztietatik begiratua geure istorio pertsonalean laguna zaigu. Ez da desiragarria, baina ekidinezina da. Hala izanik, geure bizitzaren gako nagusiak ulertzea komeni da. Ikastaroaren helburua sufrimendua ulertzea da geuk aurre egin behar izaten diogunean edo hurbileko norbaitek pairatzean lagundu ahal izateko. Beste modu batera esanda, sufrimendutik bizitza ateratzen lagundu nahi du. Sufrimendu-momentuak igarotzen ari diren pertsonentzat edo sufritzen ari direnei laguntzen dieten pertsonei zuzendua dago bereziki ikastaroa. Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 29

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

Erref. H1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.