Issuu on Google+

1

2

4

5 6

7

8

9

10

3

testigantza Ikastaroen programa 2009-10

baketik

Bake zentroa Gatazken lantze etikoa

943-251005

www.baketik.org


10

Baketik-eko ikastaroak egin dituzten lagunen testigantzak

Liburuxka hau egiteko hartzaileak Baketik-eko ikastaroetan parte hartzera nola anima genitzakeen pentsatzen hasi ginen. Ondorio batera iritsi ginen: argudiorik onena ikastaroetan parte hartu duten lagunen testigantzak jasotzea zen, galdera beraren inguruan. Galdera hauxe zen: «Zergatik gomendatuko zenioke norbaiti ikastaroak egitea, zer izan dira zeuretzat edo zertarako balio izan dizute?». Hiru urteko epean, 5.000tik gora lagun pasa dira ikastaro hauetatik. Horiei guztiei galdera bera egin diegu, eta jasotako erantzun guztietatik 10 testigantza labur eta adierazgarri aukeratu ditugu. Beste asko dituzu www.baketik.org web gunean.

1

Ikastaroetara oso eszeptiko joan nintzen, eta oso pozik atera nintzen ikastaroagatik beragatik eta Arantzazugatik. Juanito, aparejadorea. Barakaldo.

2

Bigarren ikastaroan konturatu nintzen oso gauza sinpleak direla, altxor bat bezala guztion barruan daudenak, gehien lagundu zaitzaketenak. Amaia, psikologoa, Tolosa.

3

Eguneroko gatazka txikiak lantzeko tresnak aurkitu ditut. Horiei aurre egiten laguntzen didaten jokatzeko irizpideak eskaini dizkidate. José Agustín, funtzionarioa. Getaria.

4

Ikastaroetara joatea gomendatuko nuke geldiune bat egiteko, entzuteko, sentitzeko, aurkitzeko eta bidea beste modu batera egitea desiratzeko; saiatu behar dugu. Jesús, irakaslea. Iruñea.

5

Institutuko irakaslea naiz, eta oso ondo etorri zait neure lanerako. Jorge, irakaslea. Durango.

6

Hiru ikastaroak egin ditut, eta on egin didate. Gemma, langilea. Gasteiz.

7

Irekiera berria eskaini zidan, gatazken gaineko ulermen hobea. Asko pentsarazi eta hausnarrarazi zidan. Begoña, izaeraren eta giza erlazioen hezitzailea. Hernani.

8

Gauzak beste modu batera eramaten saiatzeko gogoa eta itxaropena eman didate ikastaroek. Nerea, kazetaria. Donostia.

9

Bizikidetza beste ikuspegi batetik ikusteko balio izan zaizkit, eta zenbait aurreiritzi kentzen ere lagundu didate. Rafael, komertziala. Eibar.

10

Pertsona bezala aberasten eta sozialki kontzientziatzen zaituzten ikastaroak dira. Teresa, administraria. Iruñea.

Z


Zeure interesekoak direla iruditzen bazaizu… …ez utzi aukerari ihes egiten 2009-10 ikasturteari begira, sei ikastaro desberdinekin osatutako programa diseinatu dugu. Horietatik hiru berriak dira.

Aurten ere eskainiko ditugun ikastaroak ·Gatazken lantze etikoa. ·Zeurekin eta besteekin hobeto bizitzea. Oinarrizko lau ikaskuntza. ·Nork bere buruarengandik ikastea.

Ikastaro berriak ·Baketik-eko hezkuntza-proposamena. ·Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea. ·Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko. Ondorengo orrialdeetan ikastaro horiei buruzko informazio gehiago daukazu: edukia, egutegia eta izena nola eman. www.baketik.org web gunean ere zehaztasun guztiak aurki ditzakezu.

Aurtengo berrikuntzak ·Doako ikastaroak jubilatuentzat eta langabetuentzat. (Ikus 1. ikastaroa 4. orrialdean, 2. ikastaroa 5. orrialdean eta 3. ikastaroa 6. orrialdean) ·Hiru ikastaro berri. (7. orrialdean) ·Baketik-eko ikastaroei buruzko World-Kafea parte-hartzaile guztiei zabalik. (Ikus 8. orrialdea) ·Zinemari eta hezkuntzari buruzko ikastaro berria. (Informazio gehiago www.baketik.org web gunean) ·Antzerki Forumari buruzko ikastaro berria. (Informazio gehiago www.baketik.org web gunean)

baketik

Centro por la paz Elaboración ética de conflictos


1. ikastaroa. Gatazken lantze etikoa Zentzua dugunetik heriotzeraino gatazka dugu bidelagun. Gizakiak berezkoa duen gertaera da. Gatazkei modu eraikitzailean aurre egiteko gai ez bagara, geure bizitza korapilatu egiten da. Ikastaro honen helburua geure gatazkak etikoki lantzen ikastea da, bai geure eguneroko harremanetan sortzen direnak, baita gizarte- eta politika-mailan sortzen direnak ere. Ikastaroak gatazka suntsitzailearen ondoren errekontziliazioa nola bideratu azaltzen duen modulua dauka. Hiru formatutan eskainiko da: -Egun osoko ikastaroak, larunbatetan, 7 orduko iraupenaz. 12 laguneko taldeak gutxienez. -Hiru asteguneko ikastaroak, 10 orduko iraupenaz, 16.00etatik 19.30era. 10 laguneko taldeak gutxienez. (Jubilatuentzat eta langabetuentzat doan) -Asteburuko ikastaroak bi aukerekin: (a) ostiral arratsaldea eta larunbat osoa edo (b) larunbat osoa eta igande goiza. 15 laguneko taldeak gutxienez.

Egun bateko ikastaroen eskaintza Urria

Larunbata 17 (*)

Erref. D1

Ekaina

Larunbata 19

Erref. D2

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

Hiru arratsaldeko ikastaroen eskaintza Urria

Asteartea 13, asteazkena 14 eta osteguna 15

Erref. B1

Martxoa

Asteartea 23, asteazkena 24 eta osteguna 25 (*)

Erref. B2

Ordutegia: 16.00etatik 19.30era. Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Ikastaro hau doan da jubilatuentzat eta langabetuentzat.

Asteburuko ikastaroen eskaintza Azaroa

Ostirala 20 eta larunbata 21(*)

Erref. E1

Ordutegia: ostiralean, 17.00etatik 20.30era; eta larunbatean 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 17.00etara. Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Afaria, ostatua, gosaria eta bazkaria: 45 euro.

Martxoa

Larunbata 6 eta igandea 7

Erref. E2

Ordutegia: larunbatean, 10.00etatik 13.30era eta 15.30etik 19.00etara; eta igandean, 9.30etik 13.00etara.

Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Bazkaria, afaria, ostatua eta gosaria: 45 euro.


2. ikastaroa. Zeurekin eta besteekin hobeto bizitzea. Oinarrizko lau ikaskuntza Geure buruarekin eta besteekin bizitzea konplexua da. Bizitzak arazo, zalantza, oztopo, frustrazio, beldur eta estutasun ugari erakusten dizkigu. Zailtasunean murgilduta gaudenean, askotan geure buruari galdetzen diogu ea tresnarik ba ote dagoen —gutxi batzuk, samurrak eta ulerterrazak— bizitzako zailtasunen aurrean hobeto gidatzeko baliagarriak izan daitezkeenak edozein pertsonarentzat. Galdera honi erantzuten saiatzeko ikastaro honetan oinarrizko lau ikaskuntza aurkezten dira. Bere helburua: hobeto bizitzea, elkarbizitzea eta hezitzea. Hiru formatutan eskainiko da: -Egun osoko ikastaroak, larunbatetan, 7 orduko iraupenaz. 12 laguneko taldeak gutxienez. -Hiru asteguneko ikastaroak, 10 orduko iraupenaz, 16.00etatik 19.30era. 10 laguneko taldeak gutxienez. (Jubilatuentzat eta langabetuentzat doan) -Asteburuko ikastaroak bi aukerekin: (a) ostiral arratsaldea eta larunbat osoa edo (b) larunbat osoa eta igande goiza. 15 laguneko taldeak gutxienez.

Egun bateko ikastaroen eskaintza Urria

Larunbata 17

Erref. D1P

Ekaina

Larunbata 19 (*)

Erref. D2P

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

Hiru arratsaldeko ikastaroen eskaintza Azaroa

Asteartea 10, asteazkena 11 eta osteguna 12 (*)

Erref. B1P

Apirila

Asteartea 13, asteazkena 14 eta osteguna 15

Erref. B2P

Ordutegia: 16.00etatik 19.30era. Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Ikastaro hau doan da jubilatuentzat eta langabetuentzat.

Asteburuko ikastaroen eskaintza Azaroa

Ostirala 20 eta larunbata 21

Erref. E1P

Ordutegia: ostiralean, 17.00etatik 20.30era; eta larunbatean 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 17.00etara. Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Afaria, ostatua, gosaria eta bazkaria: 45 euro.

Martxoa

Larunbata 6 eta igandea 7 (*)

Erref. E2P

Ordutegia: larunbatean, 10.00etatik 13.30era eta 15.30etik 19.00etara; eta igandean, 9.30etik 13.00etara.

Ikastaroaren matrikula: 40 euro. Bazkaria, afaria, ostatua eta gosaria: 45 euro.


3. ikastaroa. Nork bere buruarengandik ikastea Gutako bakoitza irakasle aparta izan daiteke norberaren buruarentzat. Geure zailtasunak, gatazkak, bizipenak, lorpenak, pozak edota porrotak eraldaraziko eta haziaraziko diguten ikasgai onenak bilaka daitezke. Ikastaro honen helburua geure eskarmentua aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da: bai bizitza pertsonalerako eta baita besteekin bizitzeko ere. Ikastaroaren metodologiak isiltasunezko tarte zabalak hartzen ditu norberak bere buruari entzuteko, norberaren gozamenerako eta egonaldiari probetxu ateratzeko. Ikastaro hau formatu bakarrean eskainiko da:

- Arantzazun hiru eguneko egonaldiko ikastaroa. Hiru aukera daude: bat abenduan, bestea martxoan eta azkena uztailean. 20 laguneko taldeak gutxienez.

Hiru eguneko egonaldien eskaintza Abendua

Larunbata 5, igandea 6 eta astelehena 7

Erref. F1

Martxoa

Ostirala 19, larunbata 20 eta igandea 21

Erref. F2

Uztaila

Osteguna 8, ostirala 9 eta larunbata 10

Erref. F3

Ordutegia: Ikastaro hauek lehen eguneko goizeko 9.00etan hasi eta hirugarren eguneko bazkariaren ondoren amaituko dira.

Ikastaroaren martikula: 55 euro. Ostatua: 85 euro. Uztaileko ikastaroaren matrikula doakoa da jubilatuentzat eta langabetuentzat.

Oharrak: 路Ikastaro guztiek hitzaldietarako, solasaldirako eta lan pertsonalerako denbora dute. 路(*) Izartxoa duten ikastaroetan euskarazko edo gaztelerazko taldea aukeratu ahal izango da, baldin eta talde bakoitzeko, gutxienez, 10 pertsona matrikulatzen badira. Beste ikastaroak gazteleraz izango dira. 路Arantzazuko ikastaroetara hurbiltzeko garraio-arazoa baldin baduzu, dei iezaguzu.


Aurten beste hiru ikastaro berri eskainiko ditugu 4. ikastaroa. Baketik-eko hezkuntza-proposamena Baketik-ek hezkuntza-proposamena prestatu du. Bere helburua irakasleen, familien eta ikasleen artean modu eraikitzailean bizitzeko eta elkarbizitzeko ikaskuntza nagusiak zabaltzea da. Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza-ziklo osorako iradokizunak eta tresnak eskaintzen ditu. Ikastaro hau aplikazio praktikorako sarrera da. Bereziki hezitzaileentzat pentsatua dago, baina baita guraso edo hezkuntza-lanean kezkak dituzten lagunentzat eta taldeentzat ere. Proposamena eta ikastaroa ondorengo galderari erantzuten saiatuko dira: nola uler dezake haur batek, gazte batek edota pertsona heldu batek eta bere esperientziatik abiatuta —eta ez soilik ematen zaigun ikasgai edo kontsigna gisa— elkarrizketa, elkartasuna, errespetua, bakea edo justizia inposaketa, norberekeria, iraina, gerra edo injustizia baino aukera hobeak direla? Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 8

Erref. G1

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

5. ikastaroa. Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea Elkartasun- eta boluntariotza-esperientziak erabakigarriak dira geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko. Baketik-en arabera, bizitza ez da erabatekoa altruismoaren esperientziarik gabe. Baina, behin esperientzia horretan murgilduta, funtsezkoa da behar bezala lantzea hartzaileentzat eta geuretzat ere emankorragoa izan dadin. Ikastaro honek geure elkartasunaren motibazioak eta itxaropenak aztertzeko balio du. Emate eskuzabalak eta doanekoak zein modu batera sentitzeko edo emaitza batzuk itxaroteko interes nartzisistak geure konpromisoan duten eragina bereiztera eta lantzera bideratuko da. Ikastaroa elkarteetan eta boluntario gisa konpromisoak dituzten pertsonei zuzendua dago bereziki, baina baita elkartasuna bere bizitzan giltzarri garrantzitsu bezala duen edozein pertsonentzat ere. Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 22

Erref. J1

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

6. ikastaroa. Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko Sufrimendua alderdi guztietatik begiratua geure istorio pertsonalean laguna zaigu. Ez da desiragarria, baina ekidinezina da. Hala izanik, geure bizitzaren gako nagusiak ulertzea komeni da. Ikastaroaren helburua sufrimendua ulertzea da geuk aurre egin behar izaten diogunean edo hurbileko norbaitek pairatzean lagundu ahal izateko. Beste modu batera esanda, sufrimendutik bizitza ateratzen lagundu nahi du. Sufrimendu-momentuak igarotzen ari diren pertsonentzat edo sufritzen ari direnei laguntzen dieten pertsonei zuzendua dago bereziki ikastaroa. Lehen urte honetan ikastaro hau formatu bakarrean eta data bakarrean eskainiko da: Maiatza

Larunbata 29

Ordutegia: 9.30etik 13.30era eta 15.00etatik 17.30era. Ikastaroaren matrikula: 30 euro. Bazkaria: 15 euro.

Erref. H1


Nola eman izena Ez dago baldintzarik. Ikastaroak interesa duen edozein pertsonari daude zabalik. Zeure datuak eta aukeratu duzun ikastaroaren erreferentzia jakinarazi besterik ez duzu ondorengo bideak erabiliz: telefonoa: 943-251005 / faxa: 943-251003 posta elektronikoa: baketik@baketik.org / web gunea: www.baketik.org/ikastaroak.html Oharrak: Ikastaro bakoitzak iraun bitartean ordaindu ahal izango da matrikula. Zailtasun ekonomikoak dauzkatenek deskontu bereziak izango dituzte. EHUko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratuko dituzte ikastaro hauetara etortzeagatik.

Informazio gehiago Zeure taldearentzat ikastaroa eska dezakezu Ikastaroak Arantzazun, azaldutako programaren arabera, edota hala eskatzen duten edozein herritan, GKEtan, parrokiatan, erakundetan edo enpresatan eskainiko dira. Ikastaro bat antolatu nahi baduzu (edo programatutako ikastaroetara ezin baduzu etorri), telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali.

Ahal baduzu, gelditu zaitez Arantzazun Ikastaro batera etortzeko asmorik badaukazu, ahal izanez gero, gelditu Arantzazun ordu edo egun batzuk igarotzen. Ostatua hartzeko prezioak arrazoizkoak dira eta esperientzia gomendagarria da guztiz. Hala nahi baduzu, esaguzu eta ostatua hartzen lagunduko dizugu.

Baketik-en ikastaroei buruzko World-Kafea Otsailaren 20an, larunbata, World-Kafea antolatuko dugu Arantzazun ikastaroetan parte hartu duzuen lagunen iritziak, esperientziak eta ikaskuntzak konpartitzeko eta zeuen iradokizunak eta ideiak entzuteko. Parte hartu nahi baduzu, deitu iezaguzu.

Ikastaro berriak prestatzen ari gara Hurrengo urteei begira, Baketik ikastaro eta material berriak prestatzen ari da. Lehenengoak familiako gatazken lantze eraikitzaileari eta enpresetan eta talde-lanean gatazka- eta lankidetza-dinamikei zuzenduak daude.

Baketik-eko ikastaroen liburuak Baketik-eko ikastaroak Alianza Editorial-ek argitaratutako Ser humano en los conflictos eta Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes bรกsicos liburuen edukian oinarritzen dira. Horiek irakurtzea gomendagarria da ikastaroetan parte hartu aurretik edota ondoren. Baketik-ek web gunean kontsulta daitezkeen argitalpen monografikoen bilduma ere badauka.

Laguntzailea


09-10 ikastaroaren programazioa