SORKUNTZARAKO SUSTAPENA
Lanean. Prozesuei laguntzeko programa Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programaren bidez Zentroaren programazioarekin eta jarduera-ildoekin loturiko proiektuak garatzeko behar dituzten baldintza material eta espazialak eskaintzen zaie sortzaileei. Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programa Macarena Recuerda Shepherd artistarekin abian jarriko da; hain zuzen ere, programa honen baitan landuko du The watching machine piezaren sorkuntzaprozesua.
Begiratzeko makina zeritzen ispiluen eta obturadoreen bitartez ilusioak sortzen zituzten XIX. mendeko objektuei. The watching machine piezan, kutxa eszenikoa bera da makina; hor, argiarekin, itzalekin eta distirekin jolas egingo dugu, esperimentatzeko zer den ilusioa, zer errepresentazioa eta zer antzerki konbentzioa.
MACARENA RECUERDA SHEPHERD Lidia Zoilo artistaren izengoitia da. Sortzailea, dantzaria eta artista bisuala da, eta hainbat pieza sortu ditu, besteak beste, 2010eko Thatʼs the story of my life zuzeneko filma; 2012ko Greenwich Art Show, zuzeneko dokumentala; 2012ko Greenwich Art ShowThe Installation (Atrio AlhóndigaBilbao beka); 2013ko Whose are those eyes? sit specif eta eskuhartzea. Gaur egun, bira egiten ari da ¡AY! ¡YA! piezarekin, eta 60 emanalditik gora ditu hitzartuta.
Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programaren helburua da obra artistikoen ekoizpena sustatzea, publiko-komunitateei hurbilduz, dela egindako obraren bidez, dela sorkuntza-prozesuen bidez.
50