1 minute read

DJ Amsia. Hotsetan, musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa

Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek Deriben katalogoa eros dezakete, Azkuna Zentroko artista Az-Kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landutakoa. Egonaldian, Oscar Gómez Matak esperientzia-trantsituak eta -deribak eraiki ditu, eta horietan, oinez ibilita, loturak ezartzen dira hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean. Pasieran ibiltzea eta pentsamendua beste leku batera igaro dadin uztea, inguratzen gaituena beste modu batean hautematea eta norberak duen lekuaz jabetzea errealitate dei dakiokeen gauzen edo ehunen jarioarekiko. Deriben katalogoa eskuliburu bat da, egoera, egun eta umore desberdinetarako asmatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko.

dendaz.azkunazentroa.eus webgunean eta zentroko dendAZ saltokian dago salgai euskara-gaztelaniaz eta frantses-ingelesez argitaratutako kaxa-liburu hau.

Advertisement

Deriben katalogoa.

Informazioa AZ Info / azkunazentroa.eus

Mediateka BBK

Topaketa eta ikaskuntza

Mediateka BBK topaketarako eta ikaskuntzarako toki bat da, eta kulturarako sarbide bibliografikoa, ikus-entzunezkoa eta bizipenezkoa eskaintzen du. Mediateka BBK Konektatu, Pentsatu eta Sortu programaren bidez –ikastetxeei zuzenduta dago–, ikasleek eta irakasleek irakurzaletasuna, kultura digitala eta sorkuntza artistikoa ezagut ditzakete, gizarte eta kultura garaikideko zentro batean txertatutako hezkuntza-baliabide baten bidez.

Espazio bibliografikoak

Mediateka BBK-ko lehen eta bigarren solairuetan irakurgai-, musika-, zinemagomendioak aurki daitezke. Espazio horiek ezagutzeak hilero aukeratutako gaiak eta eskuragarri dauden materialak ezagutzeko aukera ematen du.

Ordu erdiko bisitak hilean bi egunetan egiten dira, 18:00etan, Mediateka BBK-ko sarreratik abiatuta.

Ikastetxeekin itundua

2022ko urritik 2023ko maiatzera Astearte, asteazken eta ostegunetan, 9:30etik 11:00etara Harremanetarako informazioa eta erreserbak: 94 612 43 67 / mediatekabbk@azkunazentroa.eus

Espazio bibliografikoen bisitak

Urriak 10 eta 17 azaroak 14 eta 21 Abenduak 12 eta 19 Astelehena

This article is from: