
1 minute read
Artista AZ-kideak
Tunipanea El íntimo ritmo del azar: diálogos entre máquinas imperfectas El íntimo ritmo del azar ikerketa artistiko pertsonaleko prozesua 2020ko maiatzean hasi zen, ziurgabetasun eta ezegonkortasun sozial handiko une batean. Soinuinstalazioa bezalako ingurune batean ausazkoa denaren kontzeptuak dituen aukerak esploratzeko motibazioa da abiaburua.
Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena.
Advertisement
Elena Aitzkoa Ur aitzak
Elena Aitzkoa (Apodaka 1984) diziplina anitzeko artista da. Bere praktikak eskultura, marrazketa, poesia eta performancea batzen ditu. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian.
Laida Lertxundi
8 Topaketa Laida Lertxundi (Bilbao, 1981) artista eta zinemagilea da. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala konbinatuz, bere filmak paralelismoak ezartzen dituzte lurraren eta gorputzaren artean, plazer- eta esperientzia-gune gisa.
Miguel García
Comclapompos. Usar el flujo como un cauce Miguel A. García (aka Xedh) soinu-artista da. Bere lanak konposizioa eta inprobisazio lektroakustikoa hartzen ditu. Gailu elektronikoen hondakinetatik lortutako sonoritateak erabiltzen ditu esperientzia intimo, murgiltzaile eta bizi baten bila.
Ion Munduate Rosas en el viento Ion Munduate (Donostia, 1969) Dantzan trebatutako diziplina anitzeko artista da. Blanca Calvorekin batera, 1994an lankidetza artistikoa hasi zuen, eta hainbat lan sortu zituzten. Aldi berean, Mugatxoan sortu zuten 1998an (Gure Artea 2015 saria), ikerkuntzan eta sorkuntzan oinarritutako prestakuntza-proiektua. Bere performance eta bideoak Europako hainbat espaziotan aurkeztu dira.