
1 minute read
"This is Basque Design" Merkatua
Azaroak 25, 26 eta 27 Ostiral, larunbat eta igandea Kulturen ataria Sarrera doan
Advertisement
dendAZ Azkuna Zentroaren denda atarira hedatuko da, Bilbao Bizkaia Design Weeken (BBDW) esparruan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinua eta sormen-industriak, lurraldearen garapen ekonomikoaren eta nazioarteko proiekzioaren funtsezko sektore diren aldetik, sustatzeko egin duten ekimenarekin bat.
dendAZ proiektua tokiko diseinatzaileak ikusaraztean eta diseinuak, sormenak eta artisau-lanak duten garrantziari buruzko sentsibilizazioan oinarritzen da. dendAZ hogeita hamar sortzaileren baino gehiagoren produktuak aurki daitezke, eta atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala, sormen-prozesuak eta horietako bakoitzean dagoen tokiko, artisautzako eta jasangarritasunarekin konprometitutako ekoizpena ezagutu. Azaroko This is Basque Design Merkatuan dendAZen dauden sortzaileen proiektuak nahiz tokiko testuinguruko beste batzuenak daude. Programak parte hartzeko tailerrak ditu.
ATEAK ZABALIK
SORKUNTZA ARTISTIKORAKO
Urriak 6 Kulturen Atariko saltokia abian jarriko da. dendAZ. This is Basque Design komunitatea: Abana Bilbao, Ailanto, Amakuyi, Amarenak, Ane Pikaza, Angélica Barco, Cookplay, Eder Aurre, Elena Ciordia, Ekomodo, Espacio Aerre, Fabdefab, From The Basque Country, Higi Vandis, Katxi Klothing, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mario Paniego, MRLASPIUR, Palo Palú, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, Susana Blasco, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Zioru, Ziriak.
