
1 minute read
Espazio eta programazio irisgarriak
«Behar ez badituzu, agian ez dituzu nabarituko, baina behar badituzu, hor daude». Clare Barlow kuratorearen esaldiak ondo islatzen du zer izan behar duen espazio eta programazio irisgarriak. Kultura eskubide bat da, eta haren sarbide unibertsala bermatzea erantzukizun bat da Azkuna Zentroarentzat eta haren modukoentzat; Zentroan gauzatzen diren kultura- eta sorkuntza-prozesuen garapenean neurri integratuak sustatu eta abiarazi behar baititu.
Eta horrek ez du soilik esan nahi oztopo arkitektonikorik gabeko eremu bat behar denik, parte-hartzea mugatu dezaketen eremu sentsorialak ere hartu behar baitira kontuan.
Advertisement
Zentroak audiogidak ditu erakusketak entzuteko, soinu-begiztak zinemaprogramazioaren xehetasunik ez galtzeko, irakurketa errazeko programak literaturaz gozatzeko gaitasun guztietatik, bisita gidatuak ikusmena ez ezik ukimena ere erabiltzen dutenak… Era berean, duela hamar urte ireki zenetik, beste neurri batzuk ere ezarri dira, hala nola areto batzuetako altzariak aldatzea, Jarduera Fisikoko Zentroan igogailu berriak jartzea edo off line eta online komunikazioa hobetzea. Irisgarritasuna ere lehentasunezkoa izan da Mediateka BBK-ren oraintsuko berrikuntzan. Esku-hartzeen artean, nabarmentzekoa da Atariko puntu batzuetako argiztapena hobetu dela. Espazioaren eta programazioaren etengabeko hobekuntzan dihardu Azkuna Zentroak. Gaur egun, Zentroa ahaleginean ari da ISO 17001 araua lortzeko, irisgarritasun unibertsalaren kudeaketasistema ziurtatzen duen Europako araua, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetekoa izan dezaten, sorkuntzaprozesuetan parte hartu, eta kultura baldintza berdinetan esperimentatu, partekatu eta gozatzeko aukera izan dezaten.