1 minute read

Leire Urbeltz. La probabilidad de un entre. Tailerra

Leire Urbeltz

La probabilidad de un entre Tailerra

Advertisement

Leire Urbeltz ilustratzaileak La probabilidad de un entre (Bitarte baten aukera) tailerra proposatzen du Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia barruan. Ez artea eta ez ilustrazioa, laborategi bat da hau, marrazkian oinarrituta sortzeko leku gisa 'bitarte'ko espazio bat jorratzeko bokazioa duen tokia. Bazterketaz bazterketa eraikia dirudien mundu batean, La probabilidad de un entre lasaitze proposamen moduko bat da, non segurtasun eza eta nahasmena besarka daitekeen balizko ilustrazio hedatu batekin esperimentu ahal izateko. Helburua, beraz, ilustrazioaren hizkuntza bera zalantzan jartzea da, bere baitan hartuko gaituen murgiltze espazio bat sortzeko gai den objektu gisa ulertuta. Hau da, haren instalazio-izaera bere aplikazioetatik harago esploratzea, museoaz edo argitaletxeaz kanpoko gailuak integratzean eta jabetzean oinarrituta, jolas egiteko, eta gure lana erakusteko nahiz ikusarazteko.

Erabili Bilbao Bonua edo/ eta Kultura Bizkaia Aurrera Bonua Az Infon sarrerak erosteko

Martxoak 2, 3 eta 4 Asteartea, asteazkena eta osteguna 17:00 - 19:30 Mediateka. TK202 30€ / 25€ Az Txartelarekin Izen-ematea: Az Info eta azkunazentroa.eus

@leireurbeltz

@Leireurbeltz1985

LEIRE URBELTZEK ilustrazio hedatua deitutakoaren mugak ikertzen ditu lanean. Haren lanetan hedatu egiten da, nola maila formalean, hala kontzeptualean, sorkuntza garaikidearen konplexutasuna saihesten duten formula murriztaileak ezabatzera. Hala, bada, Urbeltzen lana etengabe lekualdatzen koka dezakegu, hau da, ez dela bere horretan dauzkan aukeretako batean ere egonkortzen.

This article is from: