KOMIKIAREN NAZIOARTEKO EGONALDIA
Higinia Garay, Marine des Mazery eta Jimmy Beaulieu: begiradak eta esperientziak partekatuz
Higinia Garay, Marine des Mazery eta Jimmy Beaulieu Azkuna Zentroak, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k (Angulema) eta la Maison de la Littérature-k (Quebec) bultzatutako Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren erdialdera iritsi dira. Lehenengo asteak Anguleman eman ondoren, hiru artista Azkuna Zentroan egongo dira apirilaren 6ra arte, egonaldi horren esparruan garatzen ari diren eta ura eta ibaia ardatz dituzten proiektuekin jarraituz. Esperientzia «ezin zitekeen pozgarriagoa izan», balioetsi dutenez. Jimmy Beaulieuren ustez, «poz handia da nire komiki-lan pertsonalari berriro ekitea, Europako lankide estimatuez inguratuta, arkitekturaren eta paisaien edertasun berri eta familiarrarekin etengabe elikatuta».
Higinia Garay eta Marine des Mazery, berriz, bat datoz esatean «zein atsegina den denbora izatea komiki-proiektu batean ardaztu ahal izateko». Era berean, nabarmendu dute «gure prozesuak partekatu ahal izatea eta proiektu berari ekiteko modu desberdinak egotea benetan eraikitzailea dela, ez bakarrik maila pertsonalean, kolektiboan ere bai». Azkuna Zentrotik igaro ondoren, Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdian parte hartuta, azken egoitzan amaituko dute egonaldia, Quebec BD Jaialdiarekin batera.
Komikiaren Nazioarteko Egonaldiak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du.
33