José Ramón Ais. "Baso bidaiariak / Bosques viajeros"

Page 1

José Ramón Ais Baso bidaiariak / Bosques via jeros EKAINAREN 1ETIK IRAILAREN 19RA Azkuna Zentroko terraza 9:00 - 21:00 Sarrera dohainik

“Zuhaitzari esker, itsasoak zeharkatu eta herrialdeak hurbildu genituen. Zuhaitzari esker eraiki genituen etxebizitzak. Zuhaitzetik zizelkatu ziren, halaber, jainkoen irudiak...” “Zuhaitzak jainkoen tenpluak izan ziren, eta gaur egun ere, antzinako usadioan bezala, baserritar xumeek jainko bati eskaintzen diote nabarmentzen den zuhaitza”. Plinio zaharra. Historia natural Libros XII-XVI. Baso bidaiariak / Bosques viajeros espazio publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokaduraren prototipo bat da. Azkuna Zentroko terrazarako pentsatuta dago; lineako arboreto bat planteatzen du, espazioa zeharkatzen duen erabilera publikoko lorategi bat. Obra Erroman hasitako Kale, inperio eta paradisuetarako zuhaiztia proiektuaren jarraipena da, non zuhaitzen lerrokaduraereduak eta -patroiak eraikitzen ditudan, zuhaitz-espezieen historiatik abiatuta kontakizunak sortzen dituztenak. “Baso bidaiariak / Bosques viajeros lanean Euskadiko zuhaitzen historia da ardatza: horietako batzuk jatorriz bertako basoetakoak dira, beste batzuk beste nonbaitetik ekarriak. Lerrokadura osatzeko, hauek erabili ditut: haritzak (Quercus robur), pagoak (Fagus sylvatica), lizarrak (Fraxinus excelsior), palmondoak (Washingtonia filifera) eta pinuak (Pinus insignis). Proiektuan, elkarrizketan sartzen dira espezieak, haien jatorrizko lekuak, erabilerak eta hainbat une historikotako errealitateak. Bidaiaren, nabigazioaren eta horrek dakartzan lurralde-hibridazioen iruditeriari egiten dio erreferentzia. A priori estatikotzat jotzen ditugun izaki batzuetan oinarrituta, mugimenduaz hitz egitea interesatzen zait, eta gure pertzepzioa erlatibizatzea haien espazio / denbora parametroetatik.

Haritza Euskadiko historian karga sinbolikorik handiena duen zuhaitza da. Gernikako arbola sustraiak antzinako garaietan dituen kultura baten ikurra da, hizkuntza bakar baten oinordeko, foruetan oinarritutako lurralde-tradizio politikoarekin batera. Haritzaren itzalpean, legeak egiten ziren, epaitu egiten zen, eta tradizioa zen ‘Bizkaiko jaunak’ foruak zin egitea, herri honen tradizioekiko errespetuaren seinale gisa. ‘Bizkaiko Jaurerriak’ Goi Erdi Aroan du jatorria, XIV. mendean Gaztelako koroan sartu zen herentziaz, gero Espainiako erresuman, eta bere organigrama politikoari eutsi zion 1876ra arte, hirugarren gerra karlistaren ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiak eta foruak indargabetu baitzituzten. Gernikako arbola ez zen euskal lurraldeko batzarretako zuhaitz bakarra izan, baina sinbolo gisa bizirik iraun duena da. Parekatu daiteke gero, Frantzia eta Estatu Batuetako iraultzen ondoren, agertu ziren ‘askatasunaren zuhaitzekin’. Hasieran, lerrokadura-prototipoa Gernikako zuhaitzaren kimuek osatzen zuten. Plano sinboliko hori espazio publikoaren lurraren lerroan, beste zuhaitzen ondoan eta egungo errealitatearen testuinguruan jartzeko asmoz.

Aldi baterako instalazioa denez, Azkuna Zentroko terrazan ezin izan ditugu Gernikako arbolaren kimuak erabili. Bertan izateko nahiarekin, lerrokadura hau Euskadi plaza Gernikako arbolaren kimuarekin birtualki lotzen duen norabide batean instalatuta dago. Euskal Herriko orografiaren ondorioz, basoak lehengai kultural eta ekonomikoa izan ziren. Bertan sortu ziren mito asko eta asko, gizakiak ulertzen ez zituen gertakarien azalpenak. Itsasotik gertu egotea izan zen herri honen eraketan esku hartu zuen beste ardatzetako bat. Haritza eta pagoa, bertako basoetan usuen agertzen ziren zuhaitzetako bi, funtsezkoak izan ziren ekonomiaren bi zutabe garatzeko: ontzigintza eta burdinolak. Zura, eraikuntzako material eta erregai gisa, izan zen industria horren jatorria, zeinak toki basati hori instituzionalizatzea eta administratzea behar zuen. Horren ondorioz, basoa espazioan antolatu zen eta hazkundearen formak eta denborak kontuan hartu ziren. Baso lepatuak sortu ziren han eta hemen: zuhaitzaren egitura manipulatu egiten zuten landare-ikatzaren zuraren ekoizpena erraztuko zuten formazioekin. ‘Ipinabarra egiteko’ inausketei esker, ontzigintzan funtsezkoak ziren pieza okerrak lortzen zituzten. Industria horrek nabigazioaren alorreko jakintzaren garapena sustatu zuen, euskal baleazaleen industria abiarazi zuen eta ezezagun ziren lurraldetara joateko espedizioetan parte hartu zuten nabigatzaileen agerpena eragin zuen, besteak beste, Juan Sebastian Elkano, munduari lehen itzulia ematea lortu zuena. Basoen kudeaketak tentsioa eragiten zuen koroak erregearen itsas armadarako egiten zituen eskarien eta lurralde hauetako biztanleek beren erabileretarako behar zutenaren artean. Karlos Espainiako I.ak eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko V.ak zaindu zituen baso horien artean, Carlina acaulis loratu zen, Linneok enperadorea aintzat hartuta izendatu zuen landarea –beste kontakizun batzuek Karlomagnorekin lotzen duten arren–. Landare hori Eguzkilore enblematikoa da, landare babeslea, etxearen, tenpluaren sarreran jartzen den eguzkiaren sinboloa, Jose Migel Barandiaranek adierazi zuen bezala. Lizarrak ere badu babes-funtzio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.