Jose Julian Bakedano: Etenik gabe
toriaren eta kulturaren bidez nazioa finkatu nahi zuena. Ildo horretako adibiderik garrantzitsuena 1 978. eta 1 985. urteen artean argitaratutako hogei Ikuska filmen saila da. Bakedanok asmo handiko proiektu horretan parte hartu zuen, 1 980an Ikuska 9 (Euskal artea) zuzendu baitzuen. Euskal Herriko arte plastikoen balantzea egin zuen bertan, era askotako egileen lanak hainbat musikarekin bateratuta. Lan horri esker, Lehen Saria eskuratu zuen urte horretan bertan, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren XXII. Nazioarteko Jaialdian, Euskal Zinemako Dokumentalak Sailean. Edonola ere, Bakedano inon kokatzekotan, ildo esperimental peto-petoan kokatu behar da. Zinema horrek bizkarra eman zien euskal politikako arazoei, forma hartu zuen ardatz, eta gaitzespena eragin zuen zinemagile militanteenen artean. Artista esperimental horiek ez zuten talde homogeneoa osatu, nahiz eta haietako askorentzat Ama Lur (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1 968) filma iturri formal agorrezina izan. Bakedanok Bi (A Man Ray to Marcel Duchamp) zuzendu zuen 1 972an, erritmo-collage moduko bat: irudi abstraktuak eta Our Gang -Koadrila- haur-taldearen film mutu zahar bateko plano errepikatua aurka jartzen dira. 1 973an Bost filmatu zuen, kutsu abstraktukoa hori ere. Orain denboran salto egingo dugu, eta bere azken lana, La carta del amigo -Lagunaren gutuna-, aztertuko dugu. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren XXII. Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 49. edizioan aurkeztu zen 2007an.
HISTORIA La carta del amigo - Lagunaren gutuna-
hamabi minutuko film laburra da, eta bertan Bakedanok Ramon izeneko gaztea erakusten digu, bere maitale Mikeli idatzi dion gutuna ahots goran irakurtzen; Mikel espetxeratu egin dute bere borroka politikoaren ondorioz. Eszenaratzeak soiltasuna du ezaugarri, Ramonengana fisikoki eta emozionalki hurbiltzen gaituen lehen plano estatikoa -idazmahaian geldirik- eta gutuna jaso duen Mikelen figura-planoa -ezer adierazi gabe eta isilik beti- erabiltzeak zehaztua. Bitxia da Ramonen rola bi aktore desberdinek jokatzea: film laburra ongi bereizitako bi ataletan zatitzen du horrek. Lehenengo atalak La carta recibida -Jasotako gutuna- izena du, eta lagunari eskainitako mezua gaztelaniaz irakurtzen duen lehenengo Ramon du protagonista. Bertan, elkarren artean dagoen urruntzeagatik daukan kezka helarazten dio Mikeli, eta elkarrekin bizitako lehenaldia gogoratzen du, Mikel bere konpromiso politikoagatik atxilotu zuten egunera bitartekoa. Ramonek presoari aitortzen dionez, giltzapean daramatzan hiru urte horietan egunero izaten du gogoan, iritzi ideologikoak alde batera utzita, sufrimendua alferrikako baliotzat jotzen du, eta honako hau eransten du: «beharbada pentsatuko duzu nik horrela pentsatzen dudala espainiarra naizelako». Mikelek gutuna irakurtzen duenean, mespretxuz botatzen du lurrera, eta, zeru urdin formako trantsizio baten bitartez -askatasuna sinbolizatuz-, aurrekoaren simetrikoa den bigarren blokean sartzen gaitu zuzendariak, La carta deseada –Desiratutako gutuna- izenekoan. Horrela, beste Ramon bat ikus dezakegu kokapen berberean, presoari zuzendutako gutuna irakurtzen, baina oraingo honetan euskaraz. Gutun desiratuak jasotako gutunak kontatzen duen kontu berbera kontatzen du, baina, Ramonek adierazten duenez, Mikel atxilotu zutenetik bizi izan dituen ankerkeriak, «neure buruari ez nion uzten zirenik ere irudikatzen». Sufrimendua bere hezur-mamietan bizi izan duela ere aitortzen du, eta horrek guztiak merezi izatea espero duela. Azkenik, Mikel ikusten da, infiniturantz begira. 84