José Julián Bakedano: Sin pausa / Etenik gabe

Page 162

Jose Julian Bakedano: Etenik gabe

drilen -1 979an Faustino Orbegozo Fundazioak antolatutako Erakusketa ´79aren barruan- eta Bartzelonan -Erakusketa ´80an- estreinatu ziren. Alde artistikoenetik ikusita, emaitza oso irregularra da. Guztietan agertzen den ezaugarri bat egotekotan, Euskal Herriari buruz eskaintzen duten ikuspegi itxuraldatua eta mugatua da hori, topiko jakin batzuei lotuegi daudelako. «Euskal Herriari buruzko ikuspegi horrek harreman estua du euskal pinturaz aritzerakoan aipatu dugun "errealismo kostunbristarekin". (…) Beste horrenbeste gertatzen da gaiekin, alderdi oso tokikoak baititu ardatz, Montxo Armendarizek 1 975. eta 1 981 . urteen artean egindako euskal zinema oro har epaitzeko grafikoki adierazi zuenez: "topiko folkloriko-kulturalak".» 1 Edonola ere, seriearen bidezko analisia egiteko, Ikuska bakoitza obra partikulartzat hartu, eta banaka ikusi behar da. Izan ere, arau orokorra betetzen ez duten salbuespenak daude, eta, beharbada, Jose Julian Bakedanok zuzendutako Ikuska 9 izango da guztien artean deigarriena. Ez da, beste ikuska batzuetan bezala, ohiko salaketa-dokumentala. Aitzitik, arlo zinematografikoa ondo ezagutzen duen obra da, irudia eta soinua lantzen dituena, eta bere ikuspegia oso urruti dago «topiko folkloriko-kulturaletatik». Ikuska 9 lanaren bidez, euskal arte garaikideari eskainia baita, ikusleak zortzi sortzaile ezagut ditzake, obrak lantzen ari diren eta dituzten motibazio artistikoetako batzuk kontatzen dituzten zortzi sortzaile. Halaber, Ikuska 9 filmak soinu-eraikuntza harrigarria du, Iñaki Gonzalez Bilbaok eta Bakedanok berak taxutua, musika partikular bakoitza artista banarekin lotzen baita. Kreditu-tituluak bederatzigarren artista baten koadroei eskainita daude, hain zuzen, Aureliano Arteta pintoreari, «antzinako euskal artea euskal arte modernoarekin lotzen baitu» 2. Bitartean, Juan Crisostomo de Arriaga musikagile bilbotarraren musikako akorde klasikoak entzuten dira. Dena dela, zehatz esateko, beste artista bat ere aipatu beharko genuke, hamargarrena, Bakedanok artista «ikusezin» horri, zinema-kamerari estudioko ateak zabaldu ez dizkion horri eskaintzen baitio filmaren sarrerako pribilegiozko leku erabakigarria. Inondik ere, «aitortza gisa, bera izan baitzen bere idazkien eta obraren bidez arte garaikidea Euskal Herrian sartu zuena». Zalantzarik baldin balego, Jorge Oteiza da sarrerako artista. Ikusleak Arantzazuko santutegian dauden 1 4 apostoluak ikus ditzake, eta Arri ernai zaitzalea ere bai, 1 974an Arrasateko Euskadiko Kutxaren egoitza izateko Markinako harri grisean egin zuen artelana. Ikasgela batean marrazten ari diren haurrak erakusten digu, haurretako bat Chillidaren Amnistiaren sinboloa marrazten ari delarik, eta horren ondoren isiltasuna nagusitzen da, haizehotsaren giroko soinuak bakarrik etenda. Offeko ahots batek Quousque Tandem...! Ensayo de interpretación estética del alma vasca liburuko (1 963) pasarte bat irakurtzeari ekiten dio: «Neolitikoan jatorrizko euskaldunak zituen ezaugarriak deskribatzeko, aski dugu hitz batzuekin laburbiltzea artearen bilakaera prehistorikoan cromlechak irudikatzen duena. Bi fasetan osatzen da eboluzioa hizkuntzaren mundu sinbolikoan. Lehenengoan, arteak kanpoko munduaren azalpena bilatzen du, eta adierazpen artistikoa hazi egiten da; eta, gero, bigarren fasean, gutxitzen hasten da, eta gizakiarengana itzultzen da, bere ezagutzaren bila, isiltasunean barneratu arte. Isiltasun hori erabatekoa bada, gure cromlechekoa bezalakoa, horrek esan nahi du bere intimitatearen kontzientziaz jabetu dela. Asko hurbilduz esan liteke cromlecha baino lehenagoko gizakiak, kanpoko munduko nahasmenak zapalduta, bere espiritua aurkitu zuela, eta konfiantza horretan babestu zela, bere ideia erlijiosoak eraldatu zituela, hizkuntza aberastu zuela, eta bere bizitzako portaera naturalean sartu zela. Berriz diot cromlech neolitikoko gizaki horrek bi jokaera horiek zituela: hasi berri duen berea, prestatzen hasi berria, eta aurreko jokaera.» 3

56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.