Aldizkaria: Ekaina-Abuztua

Page 54

Azkuna Zentroko Mediateka, konektatzeko, sortzeko eta pentsatzeko gune berria Azkuna Zentroko Mediateka BBK barrutik eta kanpotik berritzen hasi da, sorkuntza artistikorako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune berri bihurtzeko, eta bertan pertsonek aukera izan dezaten kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizitzeko. Liburutegi bat besterik ez da, baina funtzioak, ibilbideak eta bilduma zabalduko ditu, Zentroaren sei programazio-lerroen inguruan. Literatura, komikia eta bideojokoa ditu ardatz, baina espazio berriak ditu diziplina horien inguruko sorkuntza, topaketa eta sozializaziorako. Leku berean kokatuta dago, baina, orain, Zentroko gainerako guneei, hiriari eta nazioarteari lotuta dago, Azkuna Zentroaren proiektu osoaren zati gisa. Teka gisa, ez du bere funtsa galtzen, baina kaxa hau konexiora, sorkuntzara eta gogoetara irekitzen da. Hala, Mediatekak sorkuntza artistikoaren, ikaskuntzaren eta ikerketaren euskarri den eredu berri baterantz eboluzionatzen du, ikuspegi berritzaile batetik eta harekin murgilduta dauden komunitateekin harremanetan. Aldaketa hori 2019-2023 Programa Proiektuaren eta Azkuna Zentroak gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura gisa duen xedearen barruan txertatzen da. Ia hamar urteko jardunaren ondoren, beharrezkoa zen Zentroaren kultura-motorretako bat berrikustea, motor hori erreferentzia bat baitzen ikasteko, ikertzeko, elkartzeko edo

54

irakurtzeko egunero bertan izaten ziren pertsonentzat. Testuinguru horretan, jatorri, adin eta hizkuntzen dibertsitatea da balio nagusietako bat. Aldaketa-, eraldaketa- eta eguneratzeprozesu horretan, haren ADNari eutsi zaio, pertsonen egungo beharretara


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.