Sormenari lagundu Programazioa berrekitearekin batera, sormena bultzatzeko programak sendotu egingo dira. Ekainean ireki da Babestu aparteko deialdia, Arte proiektuak ekoizteko eta bistaratzeko Azkuna Zentroak zabaldutako Lantegia. Ideien laborategia proiektuaren baitan, parte hartzea, sortzea, berrikuntza, ezagutza, eskuragarritasuna eta aniztasuna sustatuz. Deialdi honen bidez, Zentroaren programazio ildoekin lotutako hainbat proiektu hautatuko dira, eta prozesu horiei jarraipena emango zaie lankidetza giroko lan ingurune ireki batean; hor, artesorkuntza ikerketatik hurbilago dagoen prozesu gisa landuko da. Gune publiko honetan, artistek aukera dute beren praktikak gure publiko-komunitateekin probatzeko, partekatzeko eta agerian jartzeko. Halaber, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programako beste edizio bat abiarazi dugu, artxiboko irudiak, memoria eta sormen digitala erabiliz artelanak sortzea indartzeko. Lan horiek aipatutako programaren barruan sartuko dira 2021ean. Lan horiek programa horren barruan sartuko dira 2021ean. Ekimen plan horren baitan, berrindartu egin dugu artista Az-Kideak eta ikertzaile elkartekideak erakundea, euskal eremuan osatutako era horretako lehenengoa. Programa duela urtebete jarri zen abian, Zentroak artistekin duen konplizitatea sustatzeko helburuarekin, egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena sustatzeko eta laguntzeko, komunitate artistikoen, ikusleen eta beste profesional batzuen arteko trukea erraztuz. Gonbidapen bidez eta bi urtez, Azkuna Zentroa hainbat artista eta ikertzailerekin arituko da, haien prozesuan laguntzen
10
eta partekatzen, eta beste sare artistiko batzuekin lotzen. Horrez gain, Azkuna Zentroko Egonaldi Artistikoen Programa proposamenak aurkezteko irekita izango da 2021eko apirilera arte. Bai Dantza Garaikideko Egonaldiak eta bai Praktika Artistikoetako Egonaldiak elkarlotu egiten dituzte hurbileko sormen ehunak eta nazioarteko kultura inguruneak, elkarren artean truke, harreman eta lankidetza iraunkorrak bilatuz. Kolektibo Egoiliarra programa ere zabaldu egin da, sormena eta artistak bultzatzeko ekintza planari esker. Oraingoari dagokionez, hurrengo bi urteetan bi