78. zk • 2021eko azaroa
Udal informazioari buruzko aldizkaria
Argitaratzailea
Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/g 31160 Orkoien - Nafarroa administracion@orkoien.com Tel. 948 32 11 11 Fax: 948 32 11 12 Argitalpen-produkzio: Editorial MIC L. G.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak:
Posta elektronikoz administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
AURKIBIDEA
Juan Carlos Unzúeri elkarrizketa Unzúek bizi-bizirik mantentzen du atezain eta tekniko zeneko garra. Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) diagnostikatu ziotenetik, kementsu ikusi dugu gaixotasunari aurre egiten, edonor inspiratzeko moduan. Orkoien darama bihotzean, eta etxera itzultzen denean lagunekin futbolean jolasten zen mutiko hori sentitzen da oraindik.
Kirolak
Igerilekuak
Kultura
3
4
5
Orkoien≥ Zure Taxoareko hizketaldiak bi milioi ikustaldi baino gehiago ditu Twitterren eta milioi erdi baino gehiago beste sare sozial batzuetan. Espero zenuen oihartzun hori? Unzúe. Egia esan, ez. Batez ere, 24 ordu lehenago ez zegoelako ezer agendan. Ostiraleko 19:00ak aldera hasi zen dena. Jagoba Arrasaterekin egon nintzen, eta orduan proposatu zidan taldeari hitzaldi bat ematea entrenamendua hasi baino lehen, AEAri ikusgarritasun pixka bat emateko eta gaixotasuna zer den azaltzeko. Gauean, atseden hartzeko oheratu nintzenean, zer esango ote nien pentsatzen hasi nintzen. Hasiera-hasieratik oso argi izan nuena zen hori ez zela une eta leku egokia nik gaixotasuna zer
den kontatu eta mezu triste bat uzteko, partida jokatu baino 24 ordu lehenago. Ez nuen uste aproposena zenik. Bizitza-esperientziei buruz hitz egin nien, denak kirolarekin eta futbolarekin lotutakoak, nola ez. Pentsatu nuen nik izan ditudan esperientzia zail horiek bere egingo zituztela momenturen batean. Osasunaren telebistan emango zutela esan zidaten, baina uste nuen iruzkin pare bat baino ez zituztela aterako, 10 minutuko tarte bat, edo. Sorpresa handia izan zen hitzaldia osorik argitaratu zutela ikusi nuenean, eta, batez ere, oihartzun ikaragarria izan zuela ikustea. O≥ Azken finean, mezu positibo bat transmititzeko zenuen helburua lortu zenuen.
U. Zailtasunak zailtasun, bizitzak gauza asko ematen ditu gozatzeko. Egoera batzuek kostu material eta ekonomikoa eskatzen dute, baina beste askok ez. Eta askotan ahaztu egiten ditugu eta funtsezkoak dira. O≥ Zure kemenagatik nabarmendu zara orain eta beti. Nondik ateratzen duzu indar hori? U. Beti kontatzen dudan gauza bat da, diagnostikoaren ostean ez dudala ezer berezirik edo desberdinik egin behar izan. Pozik nago horrekin, batez ere, ez zelako inpaktu handia izan niretzat. Ez dut une txarrik igaro animo aldetik, eta horren lehen onuraduna ni neu izan naiz. Batzuetan pentsatzen dut zergatik gertatu ote zaidan hau, eta uste dut bi arrazoi daudela. Lehena, argi nuela zerbait larria gertatzen ari zela nire gorputzean. Eta bigarrena, garatzen joan naizen izaerak eta nire arloa dela-eta izan dudan bizimoduak eragin didatela. Finean, kirola-