Auzoka Aldizkaria 116 zbka. 2013ko apirila

Page 1

116. zenbakia 2013ko martxoa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Eskolara oinez

Bideo lehiaketa!

Janin Granados


Foto inkesta

Facebook, Twitter, Tuenti… beharrezkoak al dira?

IDOIA

NAROA

OIHANE

BANDRES

ZURIARRAIN

BARBON

DBH 1A

DBH 1A

DBH 1A

Mugikorrez gain, robot eta mota guztietako tramankuluen garapena asko hobetuko da. Auzoetan aldaketa handiak sumatuko ditugu: gaur egungo autoen ordez, auto hegalariak; ohiko landareen ordez, hiru dimentsiotan proiektatutakoak; eskolako kontuetan zer esanik ez: ipad-a, tableta, arbela eta irakasle digitalak… izango al ditugu?

Aurreko egun batean sofan nengoela watsappa erabiltzen, ia ohartu gabe loak hartu ninduen. Mugikor berri, handi eta askoz garatuagoekin amestu nuen. Lagunekin kalera irten ordez, etxean gelditzen ginen web-cam harrigarriak erabiltzen. Amari edozer ohartarazteko sms-a bidaltzen genion eta berari etxeko edozein gailutan azaltzen zitzaion. Hori da hori, amesgaiztoa!

Gaur egungo teknologia berriek gure bizimodu sozialari kalte handia eragiten diote. Une honetan sumatzen duzun gauza bakarra zera da: bakardadea. Benetan, tristea da jendea bere munduan harrapatuta ikustea. Irteeretan, gehienon asmoa nora jakin baino, ea mp3-4-5… eramaterik dagoen ala ez jakitea da, musika bakarka entzuten joateko.

OIHANE

LEIRE

IKER

RAMADA

REVILLA

RODRIGUEZ

DBH 1A

DBH 1A

DBH 1A

Nire ustez, 2.0 teknologiak alde txarragoak ditu onak baino. Batetik, gauzak asko errazten dizkigute (erraz eta azkar lortzen ditugu gauzak), baina, bestetik, lagunekin edo familiarekin egoteko aukera kentzen dizu. Goazen whatsappari eta Tuentiri kasu gutxiago egitera, kalera ateratzera eta jendearekin benetan egotera eta ez makina baten bitartez!

Egokiak? Desegokiak?

Urteekin telefonoa, PCa, tableta, telebista eta aparatu guztiak gero eta modernoagoak dira. Sistemak, jolasak eta aplikazioak asko hobetu dira. Baina jendea teknologiarekin itsutzen da edo ordu gehiegi pasatzen ditugu pantaila aurrean. Lagunekin elkartu eta denak mugikorrekin. Harremanak galtzen ari gara! Gero eta gutxiago jolasten dugu elkarrekin (fisikoki).

Gaur egun, teknologia berriak oso lagungarriak dira eguneroko bizitzarako: lanerako, erosketak egiteko, gauzen berri azkar emateko, jolasteko… Baina nire ustez, aparatuekin pasatzen dugun denbora kontrolatu egin behar da. Adibidez, gazte asko kalera atera ordez etxean gelditzen dira aparatuekin jolasten. Nire uste apalean, hori ez dago ondo.

Elkarrekin harremanetan egoteko atsegin eta praktikoak dira sare sozialak. Baina beti konektatuak egotea… bizitza beste era batean disfrutatzen ikasi behar dugu. Une batez deskonektatu: zure burua eta zure smartphone polit, xarmant, berri, ordezkaezin hori alde batera utzi, altxa ezazu burua eta bat egin familiarekin, lagunekin, naturarekin eta abarrekin. Alde ederra dago eta! Guretzat garrantzitsuak diren gauzei erreparatzeko ordua da. araitz eguren la salle

2

2013ko martxoa


Auzoka.net

Auzokaren hirugarren bideo-lehiaketa mundialean parte hartu! Lanak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da Dakizuenez, Auzoka Sorkuntza bideo lehiaketaren hirugarren edizioa abian da! Denbora aski duzue oraindik zuen bideoak egiteko, baina dagoeneko lanak aurkezteko epea hurbiltzen ari da! Zuen abileziak, istorioak edo gustukoa duzuen hori bideo labur baten bidez erakustea da kontua, hobe umore edo gatz pixka batekin bada. Hortaz, zeren zain zaudete? Gainera, sari bikainak dituzue zain! (Ikusi alboko koadroa).
Lehiaketa otsaila hasieratik martxan dago eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 25eko eguerdian amaituko da. Bideoak Auzoka. net webgunearen bidez helarazi behar dira. Bideoek euskara hutsean izan behar dute. Bideoan hitz eginez gero, testuak egonez gero edo musika abestua izanez gero, derrigorrezkoa da euskaraz izatea.

Bideoa laguntzeko musikak ere euskaraz edo akustikoa izan beharko du.
Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte har dezakezue lehiaketan. Bideo lehiaketaren oinarriak Auzoka.net webgunean aurkituko dituzue.

Zer egin dezaket? Zuen abileziak ikusi, gozatu eta partekatu nahi ditugu. Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten… Norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Bideoa sortzeko irudiak grabatu, editatu eta ahotsa eta musika gehitu!!!

Sari gozagarriak! Banakako saria: ipod shuffle bat + 50 €-ko bonoa kultur produktuetan Taldekako saria: 200 €-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100 €-ko bonoa kultur produktuetan Euskararen erabilera egokienaren saria: ipod shuffle bat + 25 €-ko bonoa kultur produktuetan

Zorriaren lehiaketa Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzoka aldizkarian. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena info@auzoka.net-era helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu. Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren

azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, info@auzoka.net-era erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa. Auzoka 115. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Brian Reyes izan da, Summa Aldapetako ikaslea. 5. orrialdeko gimnasta taldearen irudian zorria jarri genuela (domina batean sartuta) ederki ikusi zuen.

www.auzoka.net

3


JANIN GRANADOS GIZARTE HEZITZAILEA

“Gazteek bereziki baloratzen dutena da epaituak ez izatea” Janin Granados Udalak Bidebietan azpikontratatuta duen Gizarte Hezitzailea da. Psikologia ikasketak eginak dituen 31 urteko neska gaztea da. Gutariko batzuek ezagutzen dugu eta laguntzat dugula esan dezakegu.

Eta goizetan zer egiten duzu? Goizetan egiten dugun lana ez da hain erakargarria, ez nire ustetan behintzat. Ordea, beharrezkoa da. Goizetan Gizarte Zerbitzuetan egoten naiz informeak eta jarraipenak egiten eta eskolekin ere harremanak eta esku-hartzeak egiteko aprobetxatzen dut. Zer da garrantzitsuena gazteentzat? Lehen esan dudan bezala, beraiek bereziki baloratzen dutena da epaituak ez izatea. Izan ere, leku askotan epaituak sentitzen dira eta hau ez dute gustuko. Nik entzuten diet eta ahal dudan neurrian hausnartzen laguntzen diet, zalantzak argitu…

“Sare sozialetan nor den ere begiratu gabe batzeko eskaerak onartu egiten dituzue askotan eta hau arrisku handienetarikoa da” Zer baliabide dituzu Bidebietako lokalean? Lokalarekin oso gustura gaude. Denetarik daukagu; pin-pona, jolas desberdin pila, telebista eta bideoa filmak ikusteko, sukalde txiki bat eta ikasteko gela bat ere. Faltan

Elkarrizketari hasiera emateko, esango al diguzu zertan datzan zure lana? Orain arte nerabeekin lan egin dut. Hemendik aurrera berriz, familiekin interbentzioetan arituko naiz ere eta espero dut honek nire lana eta esperientzia aberastea. Bidebietan dagoen lokalean egoten naiz beraiekin arratsaldetan. Hortaz, lehen haurren eta nerabeen hezitzailea nintzen, orain ordea, familiaren hezitzailea izan naiteke. Zehazki, zer da gure adineko gazteekin egiten duzuna? Ekintza ezberdinak egiten ditugu. Jarduera bakoitza nerabearen araberakoa edota haren beharren arabera desberdina izango da. Adibidez, ikasketetan errefortzua behar duenari laguntza eman, kirol ekintzetan lagundu, lana bilatzen lagundu, entzun egiten diet… Nire ustez, garrantzitsuena beraien behar eta egoerari erantzutea da eta bereziki duen behar edo egoera hori ez epaitzea.

4

2013ko martxoa


Edonor joan daiteke zuen lokalera? Garai batean gure lokala bertakoei edo nahi zutenei irekia egoten zen. Baina gaur egun prebentzioan dauden gazteak bakarrik sar daitezke lokalean. Era berean, lehen taldeekin egiten genuen lan eta, beraz, errazagoa zen gainontzekoekin elkar eragitea. Orain berriz, prebentzio neurriren bat aurreikusia duten gaztetxoak direnez, lana edota ekintza indibiduala da eta, beraz, bakarka etortzen dira niregana. Hala eta guztiz ere, kasuaren arabera komenigarria bada eta gazteak sozializazioa behar badu, talde dinamikak ere planifikatu daitezke. Nire iritzi apalean, batzuetan lan indibiduala da eraginkorrena, baina badira kasuak non taldean lan egitea guztiz onuragarria den. Zer da zure ustetan Bidebietan falta dena? Bidebietan errekurtso pila daude: kiroldegia, gaztelekua, haur-txokoa, frontoia… Baina egia da, era berean, gazte askok adierazi didatela liburutegiaren falta sumatzen dutela. Askotan ezin izaten dute etxean ikasteko txokorik edota girorik lortu eta primeran etorriko litzaiekeen errekurtso bat da.

Elkarrizketa

sumatzen duguna berogailua da; hotz handia egiten du askotan.

“Bada azkenaldian joera bat asko kezkatzen nauena: elkarren artean borroka egiteko planak” Zein esparrutan gomendatuko zenieke gazteei batez ere kontuz ibiltzeko? Hau da, zein dira aurreikusten dituzun arriskuak gure gaurko gazteen artean? Seguruenik ez dut ezer berririk esango, baina uste dut behin eta berriro errepikatzea edota gogoraraztea garrantzitsua dela: kontu handia izan mugikorrarekin. Izan ere, mugikorretan zuen bizitza osoa kontatzen duzue. Gainera, mugikorren bidez sare sozialetara itsatsita zaudete eta bertan agertzen den guztia ez du zure lagun minak bakarrik ikusten; edozeinek ikusten du. Eta edozeinek diot, ze sare sozialean prebentziorik izan ezean eta ardura gabe ibiliz gero edozein “agregatzen” duzue lagun bezala! Izan ere, askotan eta askotan ikusten dut nor den ere begiratu gabe batzeko eskaerak onartu egiten dituzuela eta hau da nire ustez arrisku handienetarikoa. Eta nola ez. Kontu handia izan gau batean ezagutzen duzuen printze edota printzesa horrekin. Gau oso ona pasa dezakezu, baina ez ahaztu egun batean edota denbora gutxian ezin duzula inor ezagutu. Nabaritu al duzu azken bolada honetan aldaketaren bat gazteen arteko harremanetan? Bai. Bada azkenaldian joera bat asko kezkatzen nauena: elkarren artean borroka egiteko planak. Hau da, bi pertsona edota taldekide batzuk eguna eta lekua adostu eta borroka egiteko hitzordua jartzen dute. Borroka hauek arauak dituzte, gainera; ezin dira sorbaldatik gora jo, lurretik altxa arte zain egoten dira… Hau guztia astakeria hutsa iruditzen zait eta, esan dudan bezala, maila batean baino gehiagotan eragiten duela uste dut. Elkar joka aritzen direnez gain, badira hara gustura edota ez hain gustura hurbiltzen direnak eta jokabide horien aurrean pasibo edota aktibo agertzen direnak. Eta hau, zalantzarik ez izan, ez da batere onuragarria inorentzat. Ez jasaten duenarentzat, ez ikusten ari denarentzat eta ezta ohitura huts bilakatzen duenarentzat. Zerbait gehiago esan nahi duzu? Orain ezagutzen nauzue. Beraz, zerbait behar baduzue badakizue nora jo! Eta ondo pasa zuen 100. urteurreneko festan. Zorionak denoi! la salle-san luis www.auzoka.net

5


Ekologia

Elikadura osasuntsua Bizitzeko jan behar dugu. Baina gure elikatzeko era izan daiteke ekologikoa ala ez, gure ohituren arabera. Ikasbide Ikastolan ikerketa txiki bat egin dugu jakiteko nolakoa izan behar den elikadura osasuntsua.

Ikasbide Ikastolako azoka.

Zer da elikadura osasuntsua? Definizio bat egitea oso zaila da, pertsonen araberakoa delako. Gure ustez, elikadura osasuntsua ondo elikatzean datza. Elikadura osasuntsua izateko elikagai ezberdinak jan behar dira: esnea, fruta, haragia, arraina, esnekiak, barazkiak. Egunero jan behar ditugu. Frijituak aldiz –esaterako, enpanadillak, patatak eta abar–, ez dira oso komenigarriak egunero jateko. Modu berean, txorizoa, urdaiazpikoa, gantza eta gatza daukaten elikagaiak ez dira oso komenigarriak eta noizbehinka jan behar ditugu. Janari lasterra (pizzak, hanburgesak eta abar) jatea ere ez da komenigarria eta soilik zerbait ospatzeko erabili behar dira. Nola osatu gure elikadura? Baina jaten dugunarekin ez da nahikoa. Ondo jatea ez ezik, beste zenbait gauza egin behar ditugu gure gorputza ondo egoteko: • Kirola praktikatzea: ariketa fisikoak sasoian egoteko erabateko garrantzia du. Hainbat onura ditu: pisua jaistea, bihotz osasuna mantentzea… Pisu gehiegi edukitzea ez da ona. • Ongizate psikologikoa: estresa murriztu. • Jatorduak: bost jatordu orekatu egin behar dira egunero, osasunarentzat ona delako.

Egiteko eta garraiatzeko prozesua Janaria osasuntsua izateko oso garrantzitsua da bere egite prozesuan pestizidak ez erabiltzea. Oso garrantzitsua da ere non egiten den jakitea: egiten den tokitik kontsumitzen den tokira distantzia handia badago, garraiatua izango da eta erregaiak kontsumitu beharko dira, hortaz, eguratsa kutsatuko da. Horregatik, bertako produktuak erostea komeni da.

Janaria eta hondakinak Askotan Lehen Munduan janaria sobratzen da: jaten duguna baino gehiago prestatzen dugu eta azkenean, jan gabe, zaborrera botatzen dugu. Lehen Munduan 700 milioi janari tona botatzen ditugu. Hirugarren Munduan berriz, askotan ez daukate behar dutena elikatzeko. Esan bezala, zabor asko botatzen dugu, zabor guzti horretatik % 29 organikoa da. Leku batzuetan, zabor organikoa berrerabiltzeko ongarri bihurtu eta lorategietan, nekazaritzan… erabiltzen dute. Supermerkatuek, pertsona pribatuek eta abarrek behar ez dituzten jakiak janari bankura eraman beharko lituzkete, laguntza behar duten pertsonei emateko.

ikasbide ikastola

6

2013ko martxoa


Albiste bitxiak

Intsektuen

Borroka

hizkuntza

lasaigarria!

Gizon-emakumeak dira hitz egiten duten izaki bakarrak. Intsektuek ez dakite hitz egiten, baina, halere, badituzte elkarren artean nolabaiteko harremanak. Kasu batzuetan garrasi bat nahikoa dute harremanetan jartzeko. Baina ikus ditzagun kasu gehiago. Begira, badakizu inurri gehienak taldean bizi direla? Talde bakoitzeko innurriek usain berezi bat izaten dute. Hala, usain desberdineko batekin topatzean, berehala konturatzen da hura ez dela bere taldekoa, bere inurritegikoa.

Bosgarren urtez ospatu da Txinan, Shanghai hirian, burkoen borroka estresa murrizteko asmoz. Ehunka txinatar bildu ziren bakoitza bere burkoarekin, non beren buruzagiaren edo irakasleen izenak idatzita zituzten, eta jo eta fuego ibili ziren kolpeka estresa kentzeko.

Etxegabe bat epaitegian jan bila zebilelako

Houstongo udaletxe inguruko zakarrontzietan jan bila zebilen 44 urteko etxegabea poliziak atxilotu ondoren, epaitegira joan dadin deitua izan da. Poliziaren akusazioak, udaleko zaborra nahasteak eta bertako informazioan eskua sartzeak delitua suposatzen duela dioen bitartean, James Kellyk (etxegabeak), goseak zegoela eta udaletxe pareko zaborra izaten dela janari gozoena izan ohi duena adierazi du epailearen aurrean. Epaileak berriz, goseak dagoenak jana edozein zaborrontzitik hartzea bidezkoa duela adierazi du eta epaiketa bertan behera geratu da.

Huangpu ibaian

milaka txerri hilik

Shangaiko Huangpu ibaian 3.000 txerri hilik aurkitu dituzte polizia iturrien arabera. Txerri hauek laborategian aztertu ondoren, gaixo zeudela ikusi da eta diotenez, txerri haztegiren batean gaixotuak behar omen dute. Ibaiaren zaintzaz arduratzen den talde ekologista baten hitzetan, txerri haztegietan egin ohi diren osasun azterketen aurretik bota omen zituzten 3.000 txerriak eta horrek inguruko uretan izan dezakeen eragin kaltegarria kontuan izan gabe, diru-ordaina ekiditeko biderik erasokorrena eta negargarriena dela adierazi dute oso haserre! herri ametsa

www.auzoka.net

7


Kirola

GARAZI ALDUNTZIN MARTINEZ

“Momenturik bereziena, nire estiloan munduko

txapeldunaren ondoan

igeri egitea izan da”

Lauzpabost urte zituenean, amak bere lehenengo igeriketako ikastarora eraman zuen eta zortzi urterekin, eskolan, igeriketa egitea aukeratu zuen. Egun, 25 urte ditu, Easo igeriketa taldeko partaidea da eta gure eskolan PROA programan gaudenoi ikasketetan aurrera egiten laguntzen digu. Zenbat urte daramatzazu entrenatzen? Esango nuke hamabi urte daramazkidala serio entrenatzen. Zein igeriketa estilo duzu gustukoen? Gehien gustatzen zaidana bular estiloa da. Zenbat denbora behar duzu luze bat egiteko? Igeriketan denbora oso erlatiboa da, izan ere, estilo batetik bestera edota igerileku motzetik luzera denborak erabat aldatzen dira. Zenbat denbora irauten duzu ur azpian? Entrenamenduetan luze oso bat (50 metro) irauten dut, hau da, 45-50 segundo, baina txapelketetan 15 metro bakarrik egin daitezke ur azpitik. Astean zenbat egunetan praktikatzen duzu? Astean sei egunetan entrenatzen dut. Igandetan deskantsatzeko aukera dut, baina txapelketak izanez gero, zazpi egunetan entrenatzen dut. Zein izan zen zure lehenengo txapelketa? Nire lehen txapelketa garrantzitsua hamaika urte nituenean izan zen, Santurtzin. Ez

“Domina pila daukat, ez ditut inoiz kontatu, agian 200 inguru” nuen irabazi, uste dut zortzigarren geratu nintzela. Zenbat lekutan hartu duzu parte txapelketa batean? Hamabi urte hauetan asko bidaiatu dut, zorte handia izan da niretzat. Gipuzkoako herriez gain, Estatuko beste hainbat hiritan izan naiz, hala nola Bartzelonan, Madrilen, Almerian, Cadizen, Zaragozan, Ibizan, Mallorkan, Kanariar irletan, Valentzian... Zenbat domina dituzu? Domina pila daukat, ez ditut inoiz kontatu, agian 200 inguru den-denak kontatzen baditut. Hala ere, lau dira garrantzitsuenak, hiru Espainia mailan lortutakoak eta bestea, Nazioarteko Txapelketa batean lortutakoa.

Zer da gogorrena kirol honetan? Batxilergoan nengoenean, goizero-goizero joaten nintzen entrenatzera klasera sartu aurretik. Goizeko 6:30etan esnatzen nintzen eta 7:00etatik 7:55ak arte entrenatzen nuen. Ohitu egiten bazara ere, neguan oso gogorra egiten zitzaidan, hotz handia pasatzen nuen. Pentsatu al duzu igeriketa uztea? Pentsatu ez ezik, erabakia ere hartu dut. Duela hilabete, Nazioarteko XXX. Txapelketa egin zen eta hantxe uztea erabaki nuen. Oso erabaki gogorra izan zen, baina momentua iritsi zela uste nuen. Anekdotarik ba al duzu? Anekdota baino gehiago, oso momentu berezia eta inoiz ahaztu ezingo dudana nire estiloan munduko txapeldunaren ondoan igeri egitea izan da. Metro asko atera bazizkidan ere, ohore handia izan zen niretzat. mendiola

8


Pertsonaia + zein naiz?

Asier Urbieta

Errenteriako zinegilea film labur berria egiten ari da Errenterian 1979. urtean jaiotako zuzendari gaztea da Asier Urbieta. Txikitatik zinemaren mundua izan du gogoko eta mundu horretan sartzeko asmoarekin Madrilera joan zen ikus-entzunezko komunikazioa ikastera. Une honetan, film labur berri bat egiten ari da: Kolorez.

Ikasketak amaitu ondoren, hiru urtetan ibili zen lanean pelikula desberdinetan. Pelikula hauetan zuzendaritza taldean lan egin zuen. Egindako pelikulen artean, Equipo Ja, Segundo asalto, Todos estamos

Fernando Tejero, José Coronado edota Geraldine Chaplin antzezleekin lan egin du invitados eta Desviados aipa ditzakegu. Madrilen antzezle famatu askorekin lan egin du: Fernando Tejero, Aitana Sanchez Gijón, Oscar Jaenada, José Coronado eta

Geraldine Chaplin aktoreekin, besteak beste. Hauetako batzuekin bere abenturak izan zituen eta orain lagun onak ditu. Urte batzuk Madrilen pasa ondoren bere herrira bueltatu da lan egitera. Gaur egun, telebistako hainbat marketako iragarkiak zuzendu ditu. Adibidez, Laboral Kutxa, Euskaltel eta Eusko Jaurlaritzako hainbat kanpainatako iragarkiak. Film labur batzuk ere zuzendu ditu, besteak beste, Musika, Pin pan pun, etab. Dokumental batzuk ere zuzendu ditu: Todo es maybe eta Taxi. Egindako lanarengatik hainbat sari jaso ditu ere. Pin pan pun bere azkeneko film laburrak arrakasta handia izan du. Orain beste proiektu batean lanean dabil buru belarri. Kolorez

izeneko film laburra prestatzen ari da. Aste hauetan pelikularako “casting”ak egiten ari da. Laster bere lan berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Bere lanak, Vimeo web orrialdean ikus ditzakegu. Bideo dezente ditu bertan, iragarkiak, film laburrak, etab. Dokumental politak eta film labur ikusgarriak ditu. Baliabide gutxirekin bideo eta film onak egin daitezkeela erakutsi digu. Guri guztien artean gehien gustatu zaiguna Pin pan pun film laburra izan da. Ikuspuntu desberdin batetik ikus daiteke Donostiako alde zaharra. Espero dugu urte batzuk barru bere lehenengo film luzea egiteko aukera izatea. Guk hemendik zorte handia opa diogu. intxaurrondo hegoa

Zein naiz?

?

Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en

Aktoresa naiz. Los Angelesen (Kalifornia) jaio nintzen, 1990eko apirilaren 9an. Orain Estatu Batuetan bizi naiz. Nere gurasoak bananduta daude eta hiru anai-arreba ditut. 9 urte nituenean eskolako antzerki batean parte hartu nuen. Handik aurrera, filmetan agertzen hasi nintzen. Marroi koloreko ilea dut eta begi grisak. 2010ean

BAFTA saria eman zidaten. Ezaguna naiz Crepusculo sagako filmetan Bella Swan bezala agertzeagatik eta Edurne Zuri ipuinaren filmean agertzeagatik.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa. Auzoka 115. zenbakiko irabazlea: Joana Muñoa izan da, Orixe ikastetxeko ikaslea. Joanak pertsonaia ezkutua One Direction taldeko Harry Styles dela asmatu zuen.

www.auzoka.net

9


Erreportajea

‘Eskola Bidea’ kanpaina

eskolara oinez joateko egitasmoa Dakizuen bezala, ikastetxeek eta udalak mugikortasun jasangarriaren bidean eta ikasleen autonomia sustatzen denbora daramate “Eskola Bidea” izeneko ekimenaren bidez. Gu Ikasbide Ikastolako ikasleak gara eta 6. mailan gaude eta “Eskola Bidea” kanpainaren inguruan erreportaje bat egin dugu. Ikasturte honetan ere Eskola Bidea kanpainan parte hartu dugu.

Kanpaina hau egin ondoren etekin handiak lortuko ditugu. Izan ere, aktibitate fisikoa egingo dugu, ez ditugu erregaiak erabiliko, kutsadura murriztuko dugu eta eskolara doan bidean gurasoak eta irakasleak aurkituko ditugu. Bestalde, kanpaina egiten duten pertsonak ondoko hauek dira: udaletxeko teknikari bat, eskolako irakasleria, gurasoak (nahi badute parte hartuko dute) eta ikasleak (parte hartu dezakete). Ibilbidea ikastolara oinez etortzeko pentsatua dago: Carlos I kalean eta Arccon hasten dira ibilbideak. Arccotik Super Amarara doa, hortik Bartzelona hiribidera eta gero ikastolara. Nola etorri eskolara? Eskolara etortzeko aukera asko daude: bizikletaz, oinez, patinetez eta patinez. Eta gogoratu: kotxez etortzen bazara okerrago da. Eguratsa kutsatzen da, kontaminazio akustikoa bultzatzen da, kotxeak sarreran pilatzen dira eta istripuak egon daitezke.

10

Elkarrizketa ISABEL PRIETO udal teknikaria

Nola bururatu zitzaizuen “Goazen oinez eskolara” proiektua? Ez zitzaidan niri bururatu, zoritzarrez. 2003an sortu zenean, Donostiako umeei eta gazteei mugikortasuna lantzeko eskatu zien alkateak, Donostia bizitzeko leku on bat izateko xedearekin. Ondorioetako bat “Eskola bidea” proiektueskaera izan zen, umeen iritzia entzuteko eta kontutan izateko mugikortasunaren inguruan. Oso azkar konturatu ginen Donostia hobetu eta umeentzat seguruagoa eginez gero, guretzat, guztiontzat hobe izango zela!

Zer espero duzue proiektu honen bukaeran? Printzipioz, hirietan ahalik eta hoberen bizitzeko dago pentsatuta proiektua, hots, seguruago eta gero eta giro atseginago batean bizitzeko. Beraz, epe luzera pentsatuta dago, beti hobetu dezakegu eta. Nola doa proiektua? Momentu on batean dagoela esango nuke. Izan ere, Donostiako ikastetxeen % 55ean landu dugu proiektua, era batean edo bestean, eta beti asmatzen dugu idei berri batzuk martxan jartzen auzo eta ikastetxearen arabera. Aurten, adibidez, Ikasbide Ikastolarekin batera bere Mugikortasun Jasangarriaren Plana diseinatuko dugu. Euskadin ez dago ikastetxe asko horrelakorik duenik. Halaber, beste auzo batzuetan “OinBusa”


Ikasleen esperientzia Gorka: “Nire esperientzia ona da, baina arriskutsua. Ikastola ondoan errepide arriskutsua dago eta istripuak egon daitezke” Ane: “Nire esperientzia ona da. Ez zait ezer pasa, zorionez. Baina ikastolako bidean badago zebrabide bat oso arriskutsua dena” Ivan: “Ez naiz oinez joaten oso urruti bizi naizelako”. Raquel: “Autobusean noa. Oinez joateko hiru aldiz pasatu behar da errepidea eta nahiko arriskutsua da”. Alex: “Ikastolatik oso gertu bizi naiz, orduan ez dut ezer kontatzeko”. Unai Z.: “Nire esperientzia txarra da duela urte bat PS3-a kendu zidatelako tontoarena egiteagatik errepidean”. Iker S.: “Egun batean oinez etorri nintzen eta jende asko etorri zen oinez, bizikletaz, patinez eta abar. Eguraldi ona, baina hotza, egin zuen”.

edo “Oinez Eskolara” berriro jarriko ditugu martxan. Umeei ondo iruditzen zaie proiektu hau? Eta gurasoei? Umeei oso ondo iruditzen zaie beti. “Eskola Bidea” proiektuak ematen die aukera lagunekin batera eskolara joateko, oinez edo bizikletaz, eta ibilbide hori esperientzia dibertigarria bihurtzen da. Horrela, ikasleak beti puntualagoak izaten dira, ez dira kutsatzen, oso lasai heltzen dira ikastolara eta trafiko gutxiago dago ikastola inguruan. Ikasbideko guraso gehienei lanera joateko denbora gehiago ematen dielako gustatzen zaie ere, umeak bakarrik doaz eta. Beste guraso batzuei ordea, ez zaie hainbeste gustatzen, haien ohiturak apur bat aldatu beharko lituzketelako.

Zenbat umek hartu dute parte? Orain arte, milaka umek hartu dute parte jarduera desberdinetan. Bai gelako saioetan (“Kalea aztertu eta hiria asmatu” edo “Adi, kotxea dator!” jardueretan), bai esperientzia pilotuetan “Goazen Oinez eskolara” edo “OinBus”-ean. Zein da zure iritzia? “Eskola Bidea” hiria hobera aldatzeko proiektu atsegina dela uste dut. Gainera, umeei autonomoak eta arduratsuak izateko ematen die aukera. Umeak ez dira nekatzen? Haiek kontatzen digute auzoa oso ondo ezagutzen dutela eta ez direla batere zailak egin behar dituzten ibilbideak. Azkarrago heltzen dira, helduekin lagunduta baino, eta gainera, lagunekin jolasteko eta hitz egiteko denbora geratzen zaie sartu aurretik.

Inkesten arabera, umeek beti nahiago dute oinez edo bizikletaz eskolara etortzea lagunekin bada, eta esperientziak esaten digu ere oso arduratsuak izaten direla taldetan etortzerakoan. Guraso asko daude proiektuan parte hartzen? Guraso gutxiago dago umeak baino, baina parte hartzen dutenak oso konbentzituta daude. Guraso batzuk diseinatu zuten orain dela urte batzuk proiektuaren logoa, eta haien seme-alaben ibilbideak margotu zituzten auzoetatik, Altzan adibidez.

Info gehiago: www.donostiamovilidad.com eskolabidea@donostia.org

ikasbide ikastola

www.auzoka.net

11


Teknologia berriak

Whatsapp aplikazioak pribatutasun legeak hausten ditu Kanada eta Herbehereak ados jarri dira egoera hau salatzeko, ez delako zilegi Whatsapp aplikazioan erabiltzaileei sarbiderako agenda eskatzea, nazioarteko pribatutasun legeak hausten baititu. Horren aurrean, bi herrialde hauek txosten bat kaleratu dute. Whatsapp aplikazioaren arduradunek oraindik ez dute adierazpenik eman, baina adituen iritziz aldaketa derrigorrez egin beharko dute. jon ander fernandez eta dani pinargote

Ordainpeko harpidetza Youtubeko bideoen egileek kobratzeko Google plataformak ordainpeko harpidetza bat sortzeko asmoa du. Horrela, egileek eta plataformak berak erabiltzaileengandik lortutako irabaziak banatu egingo dituzte, hau da, egileek euren bideoetara sartutako erabiltzaile kopuruaren arabera dirua jasotzeko aukera izan dezakete. Neurri honen bitartez, kalitate oneko produktuak eta erabiltzaile kopurua handitzea espero dute. Zerbitzu hau proba moduan jarriko dute apirilean eta emaitzaren arabera erabakiko dute aurrera egin ala ez. ane garcia eta ainara girones

Gazteei sare sozialak erabiltzen irakasteko bideo jokoa Gazteek gero eta gehiago erabiltzen dituzte sare sozialak, baina ulertu behar dute sare sozialetan aireratzen diren edukiak edonork ikus ditzakeela. Teknologia berriak modu seguruan eta arduratsuan erabiltzen ikasteko, bideo joko bat sortu dute. http://www.simuladordeprivacidad.com helbidean eskuragarri dago, doakoa da eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. ekiĂąe aranberri

Euskal erabiltzaileak teknologia berriekin obsesionatuta Euskaldunok teknologia berriekin, sakelakoekin, Internetekin‌ obsesionatuta omen gaude. 1.800 gazteri egindako inkesta batek, sakelako telefonoa askorentzat obsesio bihurtu dela argitu du. Esnatu bezain laster, hura begiratzea da egiten duten lehenengo gauza. Adin guztietako 135 pertsonari egindako beste ikerketa baten arabera, % 5ak bakarrik onartu du teknologia berriak eta Internet gehiegi erabiltzen dituela. Euskal erabiltzaileen % 45ak sakelako telefonoa erabiltzen duen denbora kontrolatu behar du, % 33k Interneten nabigatzen duena eta % 25ak bideojokoekin aritzen dena. aloùa bengoetxea eta olatz arregi

elizaran ikastetxea

12

2013ko martxoa


+e

Txokolatezko bizkotxo zoragarria

Nola egin:

1. Lotu sokaren mut ur bat lehenengo au lkira. 2. Sartu soka lasto txoan. 3. Lotu sokaren be ste muturra bigarre n aulkian. 4. Bereizi aulkia, so ka tenkatzeko. 5. Puztu puxika, et a heldu estu-estu ah otik, aireak ihes ez egite ko. 6. Mantendu puxikar en ahoa itxita, eta lot u lastoa puxikari zinta bidez. 7. Puxika lotu ondo ren, askatu puxikar en ahoa. Zer gertatuko d a? Puxikaren ahoa as katzean, airea indar rez kanporatu da, eta ko ntrako noranzkoan eraman du puxika. arantzazuko am a lh

tua en

Materialak:

• 2 m inguruko soka bat • 2 aulki • Edateko lastotxo bat (pajita) • Puxika luze bat • Zinta itsasgarria (zeloa)

sperim

Airezko suziria

Tresnak: • Katilu bat • Koilara bat

Osagaiak:

• 4 irin koilarakada • 4 azukre koilarakada • 2 Colacao koilarakada • Arrautza bat • 3 esne koilarakada • 3 ekilore olio koilarakada • 3 txokolate zati (aukeran)

Nola egin:

eta “colacao”a eta nahastu. 1. Katilura bota irina, azukrea nahastu. 2. Arrautza gehitu eta berriro a eta berriro ere dena bot a olio eta 3. Azkenik esnea nahastu. erantsi. 4. Aukeran txokolatezko zatiak u minutuz berotu. Hir tu. sar ean hin 5. Katilua mikrou plater batean jarri izozki Katilutik atera, beroa dagoela On egin! edo esne-gain harrotuarekin.

arantzazuko ama lh

kultur agenda XIII. Donostia Antzerki Saria

Martxoan, antzerkiak bi hitzordu inportante ditu Donostian. Hasteko, martxoaren 23 eta 24an, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Pottola antzezlana aurkeztuko du Txalo Produkzioak taldeak hiriburuko Antzoki Zaharrean. Sarrera 15 eurotan eskura daiteke. Bestalde, martxoaren 27an Nazi-

oarteko Antzerkiaren Egunarekin bat eginez, XIII. Donostia Antzerki Saria emango zaio Huts Teatro konpainiari, Publikoari Gorroto lanagatik. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako saria da hau eta emate ekitaldia 20:00etan hasiko da Victoria Eugenia Antzokian. Euskarazko antzerkigintzari dagokionez, 2012an inoizko eskaintzarik oparoena eman zen Donostian helduentzako 13 antzerki lan eta 41 em analdi eskaini baitziren. Gainera, 2012ko udan ere euskarazko helduentzako antzerki lan zenbait eskaini zirenez, euskarazko antzerkia ikusteko aukera bermatuta egon zen urte osoan. Ea 2013 urteak horren zenbaki positiboak ematen segitzen duen! Eta agendarekin bukatzeko, ezin ahaztu dezakegu Korrika badatorrela! Martxoaren 23an Donostiatik pasako da. Hortaz, zapatilak ongi lotu eta euskararen alde lasterraldi bat eman dezakezue! www.auzoka.net

Errezeta + esperimentua + agenda

Errezeta

13


Musika

LA OREJA DE VAN GOGH

ITALOBROTHERS

“Cometas por el cielo”

“Love is on fire”

La Oreja de Van Gogh talde donostiarra 1996an sortu zen. Bost lagunez osatua dago: Pablo Benegas, Alvaro Fuentes, Haritz Garde, Xabi San Martin eta Leire Martinez. 2007ko azaroaren 19an, komunikatu baten bidez Amaia Monterok taldea utzi zuela jakinarazi zuten. Taldea desagertuko zen ala abeslari bat bilatuko zuten erabakitzeko epea ireki zen. Handik lasterrera aurkitu zuten Leire Martinez, telebistako abeslari saio batean arrakasta dezente izan zuena. Leirekin bi disko berri atera ditu La Oreja de Van Gogh-ek. Azkena, Cometas por el cielo izenekoa da eta 2011an kaleratu zuten. Guztira, sei milioi ale baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.

ItaloBrothers Alemaniako Nordhorn hirian sortutako techno musika taldea da. Hiru pertsonek osatzen dute: Zacharias Adrianek, Kristian Sandberg-ek eta Matthias Metten abeslariak. Askotan Italiako taldetzat hartzen da, duten izena dela eta. Beren azken albuma Love is on fire (2011) izan da. Zachariasek 38 urte ditu, Kristianek 25 eta Matthiasek 30. Hiruak Alemanian jaio ziren, baina Zacharias eta Kristian Ingalaterran bizi dira.

CALI Y EL DANDEE

EFECTO PASILLO

“3 A.M.”

“El misterioso caso de...”

Cali y el Dandee musika talde bat da. Bi mutiko gaztek osatzen dute taldea: Cali, Alejandro Rengifo, eta Dandee, Mauricio Rengifo. Bi anaia hauen abesti ezagunenak Yo te esperaré eta Gol dira. Kolonbiarrak dira. Beraien azken diskoak 3 A.M. izena du. Los Cuarenta Principales-en asko ateratzen dira.

Efecto Pasillo taldeak gazteleraz abesten du eta oso famatua da sortu dituen abestiengatik. 2012an bi abesti asko entzun dira: Pan y mantequilla eta No importa que llueva. Bi abesti hauek El misterioso caso de... albumean daude. 2012ko bi abesti hauetatik lehendabizi Pan y mantequilla egin zuten eta ondoren No importa que llueva abestia. Efecto Pasillo taldea 4 pertsonez osatuta dago: Iván, Javier, Arturo eta Nau.

mariaren bihotza

14

2013ko martxoa


Filmak “Cowgirls and Angels”

“Lo imposible”

“The hobbit”

Sinopsia: Ida izeneko hamar urteko neskaren istorioa kontatzen du pelikula honek. Idak ez du bere aita ezagutzen. Horregatik rodeoaren munduan sartzen da, bere aita ezagutzeko. Rodeoko irakasleak ea beraiekin entrenatu nahi duen galdetzen dio. Idak baietz esaten dio eta poliki-poliki erakutsiko du zaldiekin ongi moldatzen dela.

Sinopsia: Egiazko gertakizunetan oinarriturik dago. Espainiako familia bat Tailandiara joan da oporretan eta han tsunami batek harrapatu ditu. Hotela olatu erraldoiaren azpian geratu da eta familiako kideak elkarrengandik urrun. Azkenean, denak salbatu eta besteei laguntzen diete.

Sinopsia: Bilbo, Komarkako hobbit arrunt bat da, baina egun batean Gandalf Grisa eta ipotxekin abentura bat hasiko du ipotxen erreinua berreskuratzeko. Bidean mota askotako munstroekin topatuko dira.

Iritzia: Asko gustatu zaigu ikustea neska nola saiatzen den borroka egiten maite duen hura lortzeko. zuzendaria: timothy armstrong gidoia: stephan blinn, timothy armstrong aktoreak: james cromwell, bailee madison, jackson rathbone iraupena: 91 min.

Iritzia: Oso film ona da, irudi ikusgarriak ditu. Galdu ezin daitekeen horietakoa. zuzendaria: juan antonio bayona aktoreak: ewan mcgregor, naomi watts, geraldine chaplin iraupena: 112 min.

Iritzia: Abentura eta fantasia gustatzen bazaizkizu, ez galdu. Gainera, akzio mordoa eta paisaia harrigarriak ikusiko dituzu. zuzendaria: peter jackson aktoreak: ian mckellen, martin freeman, cate blanchett iraupena: 166 min.

Jennifer Lawrence gaztea, baina punta puntakoa 1990ko abuztuaren 15ean jaio zen Louiville herrian (Kentucky, AEB). Hiru anai-arrebetan gazteena da. Hasieran telebistarako lanak egin zituen. Gero zine independenterako bi lan garrantzitsu burutu zituen: The burning plain eta Winter’s bone. Horiei esker oso ezaguna egin zen eta Oscar sarietarako hautatu zuten. 20 urte zituenean gertatu zen hori. Hortaz, bera da zinearen historian sari hauetarako izendatu duten aktorerik gazteena. Benetako ilehoria da, baina hain ezagunak diren Gose Jokoak filmatzeko beltzaran bihurtu zuten. Azkenean, aurten lortu du bere lehenengo Oscar saria, aktore onenari emandakoa El lado bueno de las cosas filmean egindako lanarengatik. Horri esker, bera da orain arte bigarren aktorerik gazteena Oscar saria jasotzen.

zubiri-manteo

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

3 inja Storm ja bat da eta N e t a im lt . Naruto, Nin n U ze : t o rrik a t b u r ko Na to ez da baka erenetari ea da. Naru an, joko hob

erreskatatz an. Nik joko a hasi zene bere laguna Naruto joko n honen pe e ko iz e n e e zt iz itu ke d enekoa da, in Sasu ikiak ere eg u sagako azk bere misioa a m h ko 3 ta rm e to k S eta borroka likula Ninja ertigarria da joko bat, pe tza, Ultimate ib n d A t. so u O d . o a g odu librean en d egin o moduan, m honetaz hitz torioa bukatz ri is to n is : re e to d u ru a a e moduan an N sko d zu) eta onlin hortaz, bert eko modu a ke tz za e ka d Jo . ka o zu gustatzen borr ditu eta borrokak ai batzuekin asko egingo to n ru so a rt N e , p a g e n st ia da. k be ). Ma (hau da, zu ta dibertigarr steko aukera e la a jo n o n ki so re o a au nde etzat joko h (munduko je tzen diet. Nir a d n e m o g i zaiene

gin rreserbatu e tan bezala, e o ra. sk tu A . n u e a b h ko da a aterako du jo eta eroagoa a ko o tu ra g iz C ia o P iz ik b k b a , e a a ere iago X etx o dibertigarr ; eta iraupen bukaeran, F a in n n a b re la ko a e e iz rt o xo rt a a rt in , a , n a n M le d sea skoz hobea fus eta Goa eponiatik ihe ere, berria a berri eta Ru n i behar da. D saltzen da a ze n a n b so ta a rt n e ro o p u bisuala iak, 30 ra, 12 e e rr e in b a i G ik . e tx zu Aurreko lan ki joko koa. rtatuko zaiz ba berriak, pasatzeko jo rrigarriak ge n a egin da. Pro h ra e ta m e ri u P . ts ko k umore ideak bilatze elkarrizketa raren irtenb tu n e b a � la “gida digita

eponia Caos en D

z dut

s) , baina e 2 (Zombie txitan. Beno u g n u jokoak g e a Black Ops egin d , baizik eta a a o tu ri a to m is fa ta e playerra , oso joko da denbora

2 lti Black Ops so modu ona jokoaren mu , zonbiena o lack Ops 2 B re e ko n a tu Iz ta . n a e u kom n mod jolasten dut. ira eta k� deitzen de oso onak d n zonbietan k ia a zt o u duen “zonbia g fik ra ra g o b : dira kontra ta nik den kin zonbien doko hauek e n n o u k g pasatzeko e a la n : o ra igarria nbieta aren gauza la oso dibert jolasteko zo ta a zu n Zonbi modu itu ie d b n it a zo b Modu zen joko honetan errealistak. rka. Niretzat, u a n ie b an da. n zo hoberena iz ta e edo bakarka a n e u garrantzits da eta joko

ei gomenkien pertson iz za n e tz a kontrolatu k gust harte guztia ak eta gerra u rm ta fo e , ta a la g p u , lm bentura upena da he Joko hau, a netan, bizira o h ko a oso luzea Jo t. tetik, istorio a datzen die b : a ir d k e za guztiak hau zuk. dituzun gau i onak ondoko h behar duzu a za n u a ra g za n a arrazoak, ngo dauzk , adibidez: m ian libre iza zt zu u Joko honek u g d r e a rt h a e h b u fiko onak okatu tzean, onek oso gra h urka ere borr a da eta buka n ko jo lie , a ko im e n a tz alde, aurka. Buka ez duzula. egiteko. Best ultiplayerrik pizti askoren m ta n e ta k e n za o rt h a tigreak, h ena da joko k ditu. Txarr eta errealista

Far cry 3

16

ticorena, ruben mar

i

3c - altza bh

2013ko martxoa


Liburuak “Maitagarria eta desioa” “Laru nbate an Bukow skin” egilea: john andueza argitaletxea: elkar

kontatzen honetan Liburu den istorioa Bilintx institutuan gertatzen da. Xato protagonistaren lehenengo eguna da. Pipi ezagutuko du, bere gelako neska bat, eta oso lagunak egingo dira eta hip-hop talde bat egingo dute. Institutuan ordea, dena ez da ona, izan ere nesken jarriko dute ikasle batzuek, eta bat o kameratx an aldagelet Nereari, baina ez bakarrik dizkio ekarriko arazoak horrek dituzte eta giroa hartuko neurriak an Ikastetxe berari. eta kapituluak dago asko izketa da.
Elkarr okertuko asko baina baditu liburua, da irakurtzen erraz direnez, laburrak zaizkidanak. kosta gehiago bat pixka ere, k zati luzeagoa aipatzen ere kontuak horrelako sexua… drogak, Alkohola, egokia. da zat urtekoent 15-16 ustez nire dira; horregatik

landa egilea: mariasun ite gurrutxaga marrazkilaria: ma ar argitaletxea: elk

n istorioa Liburu honek Ezbaire hiltzen tik kontatzen du, jaiotza maitak den arte. Neska hone behin n garri bati lagundu zio desio k rria eta ondorioz maitaga desio r ze tu zion maitagarriak ea bat eskaini zion. Galde eko rtz eto ik beti erantzun zion snahi zuen, eta Ezba gu ien eh a bera galdetzera. 
G hurrengo egunean gauz ba ntu pu baten bizitza fantasia in tatu zaiguna da neska eg sta ko . Ulertzea pixka bat tekin kontatzen duela pituluak laguntzen dute, baita ka zaigu, baina marrazkiek tasia efan buru hau, nahiz eta laburrak izateak ere. 
Li beraz, o, ek ngo litzateke ulertz duki, txikientzat zaila iza 
 mendatuko genieke. 13-14 urteko gazteei go guinda e gomez, maider marina alkiza, jun

maria trevijano

“Urtebete itsasargian” idazlea: miren agur meabe

“Maitasuna besterik ez” iese arold egilea: marl : pello zabaleta itzultzailea : elkar argitaletxea

neska da proMeike izeneko ubere homosex tagonista eta . ria er oa da eleb alitateari buruzk za en inguruan Bere sentimendu iba , du hasieran lantza sentitzen a aka argituz do na gero pixkan k ria or ko hamar dena. Hasiera , an id ditu zitzaizk aspergarriak iru o ag hi nbat eta ge baina gero ze dut. 
Zatirik agoa dela uste rri ga ni te tre en eta defendatzen irakurri orduan mosexualitatea ho re be k ke Mei zait 13-14 erakargarriena egokia iruditzen u ur ib 
L it. za ditu uagatik ere; duen unea iru ita idazteko mod ba a et tik ga ia i ga urtekoentzat, ba oa. erraz irakurtzek a et da atsegina

argitaletxea: elkar

Gerra zibilaren garaian gertatzen da (1936-1939). Jonek urtebetez bere osabaren Itsasargira bizitzera joateko beharra du, eta bertan garai hartan nola bizi ziren kontatzen da liburuan, Jonen ikuspegitik kontatua. Urteko hilabete bakoitzeko egoera azaltzen du, gerrako kontuak batetik, eta Jonen sentimenduak bestetik.
Niri istorioa oso polita iruditu zait eta gainera primeran adierazten du nola bizi ziren. Bizkaierako hitz batzuk erabiltzen ditu eta horietako batzuk berriak izan dira niretzako. Liburu hau 13-14 urteko gazteei gomendatuko nieke, eta gerra zibilari buruz gehiago jakin nahi dutenei. ane elosegi

ndo goizane urio

santo tomas lizeoa

www.auzoka.net

17


Ezberdintasunak Ezberdintasunak aurkitu.

Titarea bezain txikia, kendu ohi du bizia. ALAB

Hogeita lau anai arreba, batzuk egunez beteak egunez, hogeitalau anai arreba jarraian nahitaez. AUDRO

Berde du azala haragia gorri, beltzak dira berriz, barruko zenbait hazi. SANDIA

Denbora-pasak

Asmakizunak

irati j. eta ane

izaro eta luda

Gurutzegrama Gurutzegrama osatu.

1-Ingalaterran hitz egiten duten hizkuntza…………da.

6-Kaldererotan beti…………azaltzen da.

2-Santo Tomas egunean…………jaten da.

7-Danborradan urtero…………bat behar da.

3-Kiroletan jolasteko…………behar dira.

8-Pelikulak egiteko beti…………behar dira.

4-Euskal herrian ahotsez egiten dena…………dira.

9-Ikasleei gustatzen zaien kirola…………da. 3

5-Ordenagailuan idazteko…………behar dira. 8 9 6

4

2

7

5

1 leire eta ainara

18


Ea animalien izenak aurki ditzakezuen!!! ELEFANTEA ARRAINA TXAKURRA HIPOPOTAMOA TIGREA OILOA KATUA BEHIA TXORIA ZALDIA

E

L

E

F

A

N

T

E

A

Z

P

R

F

G

H

J

K

D

T

T

H

I

K

Y

R

S

K

U

I

O

L

D

T

S

A

S

D

F

G

J

Q

T

Y

U

R

H

L

L

K

J

H

G

X

R

Q

W

D

R

G

K

W

E

O

O

A

P

L

M

N

B

V

C

O

I

L

O

A

D

G

R

I

G

U

J

I

Z

X

C

V

B

N

M

R

J

G

F

T

G

J

F

A

S

D

F

N

G

H

H

R

T

H

K

I

L

V

G

H

G

S

Q

W

E

R

T

A

Y

J

K

H

G

F

D

A

S

T

U

O

G

F

V

B

T

D

G

H

J

A

O

E

T

S

N

A

O

P

E

A

A

G

L

L

O

L

A

I

D

L

A

Z

I

P

O

P

O

T

L

O

R

I

A

O

E

E

S

P

E

D

P

L

K

S

D

A

P

E

F

M

O

T

J

S

R

B

S

J

T

U

I

L

O

P

R

L

V

B

L

A

S

L

S

N

A

I

Q

A

B

E

L

E

A

R

F

U

C

H

K

T

A

O

X

M

S

D

A

F

I

T

O

B

U

D

X

Y

X

F

U

O

S

L

S

A

D

A

K

A

K

I

L

K

O

P

E

G

U

G

C

P

D

I

Z

S

F

G

B

E

I

O

A

R

A

E

L

I

H

A

O

O

F

S

A

D

Y

N

D

A

H

X

O

H

O

T

U

B

E

L

L

P

B

U

L

A

E

R

G

I

T

Z

A

R

E

T

U

O

P

K

O

I

F

P

P

G

T

I

G

E

H

I

O

S

A

R

I

A

O

B

E

H

I

A

E

H

R

E

L

O

X

B

I

T

I

P

A

T

X

O

L

N

D

N

D

J

E

X

E

I

U

E

A

E

S

O

E

S

N

U

A

J

W

R

O

Denbora-pasak

Hizki salda

adrian eta egoitz

Labirintoa

Hutsuneak bete

E, laguntxo! Ea “S” letratik “E” letrara iristea lortzen duzun! Animo eta zorte on!

Saiatu zaitez hutsune hauek betetzen, prest zaudenean….Hasi!!!! 1-Anderrek hiru neba-arreba ________. 2-Amaiak Renault bat _________. 3-Nik diru gutxi ________, pobrea naiz eta. 4-Zuk, ostera, diru asko __________, oso aberatsa zara eta. 5-Mutil honek ez ________ autorik. 6-Guk gaur ez ________ klaserik. 7-Nire lagun batek baserri bat ________ Ataunen. 8-Gaur larri nago, buruko mina _________. 9-Oiz mendiak mila eta hogeita sei metro _________. 10-Guk etxean ez ________ DVD-rik.

uxue eta soumya

naroa eta irati

aitor ikastola

www.auzoka.net

6.b

19


Zenbaki honetan… Foto Inkesta

2

Facebook, Twitter, Tuenti… beharrezkoak al dira?

erreportajea

‘Eskola Bidea’ kanpaina

10

Eskolara oinez joateko egitasmoa auzoka.net

Bideo-lehiaketa

3

Parte hartu!!

Teknologia berriak 12 Teknologia berriekin obsesionatuta

Elkarrizketa

4

Ekologia

6

116 zkia.

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta ZubiriManteo.

Elikadura osasuntsua

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Errezeta + Esperimentua

Koordinazioa:

13

Albiste bitxiak

13

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

7

Lege gordailua:

Intsektuen hizkuntza

Kirola

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

kultur agenda

XIII. Donostia Antzerki Saria

Donostiako Berritzegunea

SS-1496-2012 Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).

8

Garazi Alduntzin Martinez

www.auzoka.net

pertsonaia

Asier Urbieta Errenteriako zinegilea film labur berria egiten ari da

9

Musika

14

Filmak

15

Bideo-jokoak

16

Liburuak

17

Denbora-pasak

18

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.