Auzoka aldizkaria. 109 zbka. 2011eko ekaina

Page 1

109. zenbakia 2011ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea


Foto inkesta

Zenbat gizarte-sare ezagutzen dituzu eta zein erabiltzen duzu gehien?

Asier

Jone

Eneko

Oliden

Lazkano

Ruzo

DBH 2

DBH 3

DBH 2

“Gizarte-sareak maiz erabiltzen ditugu, dibertitzeko, lagunekin hitz egiteko... baita jolasteko ere. Badaude hainbat gizarte-sare mota, adibidez, Tuenti, Twitter, Facebook... Horrelako orrietan sartuta dabiltzan asko ezagutzen ditut, nik Tuentian makina bat jende baitut. Helduek esaten dute hor ibiltzea txarra dela, baina anitz gaztek kontrakoa uste dugu”.

“Gizarte-sareen erabiltzailea naiz, bertan gauza guztien berri dudalako, eta lagunekin komunikatzeko erabiltzen ditudalako. Horrez gain, lagun gehienek darabiltzate eta oso dibertigarriak dira. Tuenti, Twitter, Facebook, MSN, Terracha eta abar ezagutzen ditut, baina gogokoen Tuenti eta Facebook ditut”.

“Gure lagunek ere badituztelako eta haiekin hitz egiteko erabiltzen ditut; gisa berean, arras interesgarriak iruditzen zaizkidalako eta lagunekin azkarrago mintzatzeko oso onak direlako, adibidez, elkarrekin geratzeko. Sare asko ezagutzen ditut (Tuenti, Hi5, Radiosuim, Tagged, Radioflog…) baina, batez ere, Tuenti zalea nauzue”.

Martin

Pablo

Urko

Artetxe

Sorarrain

Porrua

DBH 4

DBH 3

DBH 4

“Nik uste dut gizarte-sareak lagunekin egunerokoan hitz egiteko erabiltzen ditugula. Horretaz landa, haien bidez neskatan zein mutiletan egin daiteke, lotsak bazter utzita. Facebook, Twitter, Tuenti, Skype… ezagutzen ditut eta bereziki lehen bietara jotzen dut, haien bitartez mundu osoko jendearekin harremana manten dezakedalako”.

Gazteak eta gizarte-sareak

“Besteekin komunikatzeko eta haien argazkiak ikusteko erabiltzen dut. Gainera, ez dugu ordaindu behar eta lagun bati mezu bat igorri beharrean, chataren bitartez helaraz dakioke. Jende gehiago ezagut daiteke eta, horrez gain, gizarte-sareen bidez galdeketak, lanak eta abar bidal daitezke, mezu pribatuen bidez. Hiru besterik ez ditut ezagutzen: Tuenti, Facebook eta Messenger eta, batik bat, Tuenti laket dut”.

“Gizarte-sareak erabiltzen ditut, ez dudalako dirurik behar horrelako webguneetan sartzeko eta, arrazoi hori gutxi balitz, batzuek web kamera erabiltzeko aukera dute. Jakin badakigu arriskutsuak direla, baina kontrolpean dauzkagun bitartean, hau da, lagunekin edo ezagunekin erabiliz gero, ez dago batere arazorik. Honakoak ezagutzen ditut: Myspace (gehien darabildana, hain zuzen ere), Metroflog, Tuenti, Facebook, Skype… Dena dela, gehienetan sartu izan naiz, noiz edo noiz”.

Denok dakigunez, azken hiru urteetan oso famatu bihurtu dira Tuenti, Facebook, Twitter, Myspace eta antzeko txokoak, eta webgune horietan gero eta jende gazteagoa sartzen da. Horregatik, makina bat guraso biziki kezkaturik daude, ez dakitelako seme-alabak norekin ibiltzen diren harremanetan. Horrez gain, telebistan askotan azaltzen da Interneten bidezko kontaktu horien ondorioz arazoak izan dituzten gazteen kasuak. Hori dela eta, Herri Ametsa ikastolako DBHko zenbait ikasleri honako galdera hauek egingo dizkiegu: zergatik erabiltzen dituzte gazte gehienek gizarte-sareak? Zenbat gizarte sare ezagutzen dituzu eta zein erabiltzen duzu gehien? herri ametsa

2

2011ko ekaina


Auzoka.net webgunearen bidez antolatutako sorkuntza bideo-lehiaketak arrakasta itzela izan du: 45 bideo aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak taldekako saria Ikasbide ikastolako 6. mailako ikasle talde bati ematea erabaki du eta banakako saria Alejandro Polori. Bi bideo horiek, eta jasotako beste asko, ikusgarriak dira, benetan, eta Auzoka.net-en daude. Polok irabazi du saria “Nire dantza” lanarekin. Alejandro Polok dantzarako duen trebeziak txundituta utzi du epaimahaia eta bideo errealizazioa txukuna izan denez, epaimahaiak “Nire dantza” lana saritzea erabaki du. Irabazleei sariak Koldo Mitxelena lehiaketako sari banaketa ekitaldian eman zizkieten, maiatzaren 8an, eta guztiak oso pozik azaldu ziren.

Ikasbide ikastolako bideoaren egileak (Denys Antoniv, Alaitz Boyle, Amaia Bulman, Itsaso Caballero, Jone Jiao De la Hoz, Mikel Ezkerra, Ainhoa Garaikoetxea, Karmele Garcia, Nerea Gargallo, Gustavo Gabriel Gomez, Josu Gonzalez, Arene Goñi, Manex Goñi, Alvaro Ibañez, Asier Ibarguren, Bittor Ibarguren, Clara Jorge, Vanesa Jaqui, Jon Lumbreras, Naia Mondragon, Victor Ramos, Eduardo Sempere, Izar Telletxea, Iker Zaldua, Elene Zaldua), Alejandro Polo (ezkerretik hasita zortzigarrena) eta Ainhoa Beola zinegotzia (eskuinetik lehena).

Ikasleen trebeziak ikustarazteko Auzoka. net-en antolatutako sorkuntza bideo-lehiaketa oso arrakastatsua izan da. Guztira, 45 bideo sareratu dituzte ikasleek: 34 taldekakoak eta 11 banakakoak. Bideo horietan ikasleek haien trebeziak erakutsi dituzte, eta epaimahaiak gogor egin behar izan du lan, bideoen kalitate ona ikusita ez baita batere erraza izan irabazleak aukeratzea. Azkenean, epaimahaiak taldekako saria “Trebeziak Ikasbide Ikastolan” bideoari

eman dio, bideoa egiterako orduan gorputzeko atal ezberdinak erabiltzea oso originala iruditu zaiolako eta bideo egileek umore handia erakutsi dutelako. Talentu lehiaketa eta txantxaren arteko mugatzat jo daiteke bideoa, eta errealizazioa ere asko zaindu dute. Azkenik, oso bideo parte-hartzailea da, eta epaimahaiari hainbeste ikaslek parte hartzea gustatu zaio. Ez galdu bideoa ikusteko aukera, sartu Auzoka.net-en! Bakarkako sariari dagokionez, Alejandro

Bila ezazu

Alejandro Polo, bakarkako sariaren irabazlea, dantzan.

zorria

Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri info@auzoka.net-en. Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, email helbidea, telefono zenbaki eta zein ikastetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Elkarren erabiltzeko 25 euroko bonoa lortuko du. Ez galdu sari bikain hori eskuratzeko aukera! Zorroztu begiak eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria.

Bestetik, gogoan izan Zein naiz? lehiaketa ere baduzula zenbaki honetan, 9. orrialdean, eta Ipod shuffle bat irabaz dezakezula.

Aurreko zenbakiko (108) zorriaren lehiaketako irabazlea: Amassorain ikastolako Julen Manterola Aldazabal. Elkarreko 30 €ko bono irabazi du.

www.auzoka.net

3

Auzoka.net

Sorkuntza bideo-lehiaketa arrakastatsua


Amalur Elizondo

“Costa Ricakoa eta euskalduna sentitzen naiz” Amalur Elizondo gure eskolako lehenengo irakasle mulatoa da. Beste irakasleak ordezkatzen ditu gaixorik edo bajan daudenean. Amalur Costa Ricakoa da jatorriz, baina Euskal Herrian bizi da aspalditik eta euskaraz oso ondo hitz egiten du. Berarekin aritu gara, bere bizitzaren berri izateko: mulatoa izateagatik arazorik izan ote duen, nolatan etorri zen Euskal Herrira... Amaren aldekoa bai. Aita Costa Rican bizi da.

Amalur al da zure izena? Ez. Nire benetako izena Miren Amalur da baina ez zait gustatzen. Nahiago dut soilik Amalur deitzea. Euskal Herrian jaio al zinen? Ez, Costa Rican jaio nintzen, Puerto Limón izeneko herritxo batean, 1984. urtean. Zenbat urterekin etorri zinen Euskal Herrira? 3 urterekin etorri ginen hona bizitzera, 4 urte betetzear nituela.

Zergatik etorri zinen? Nire ama euskalduna delako eta, bere ustez, hezkuntza maila hobea zelako Euskal Herrian Costa Rican baino. Nolatan hasi zinen euskaraz hitz egiten? Nire amaren hizkuntza delako. Aitak ingelesez edo gazteleraz hitz egiten zidan. Non ikasi duzu euskaraz hitz egiten? Etxean. Betidanik hitz egin dut euskaraz, nire ama hizkuntza delako. Txikitan gauza itsusiak esaten al zizkizuten?

Bai, baina ez zidaten irainik esaten. “Conguito” eta horrelakoak esaten zizkidaten nire azalaren koloreagatik. Futbolari bati bezala ere deitzen zidaten hura ere beltza zelako, baina orain ez dut gogoratzen haren izena. Desberdin tratatua sentitu al zara? Desberdina sentitzen nintzen. Neskek, txikitan, nirekin jolasten zuten eta ez ninduten baztertzen, baina bikoteak edo taldeak egiterakoan ez ninduten aukeratzen. Nola tratatzen zintuzten zure gelakideek? Ongi, baina noizbehinka zirikatzen ninduten.

“Betidanik hitz egin dut euskaraz, nire ama hizkuntza delako” Zenbat urte daramatzazu Euskal Herrian? Hogeita bi urte daramatzat Euskal Herrian. Nongoa sentitzen zara? Bi tokietakoa sentitzen naiz, bai Costa Ricakoa eta baita euskalduna ere. Non bizi zara? Orain arte Lezon bizi izan naiz nire amarekin, baina duela gutxi etxebizitza bat erosi dut eta ez gara elkarrekin bizi. Hala ere, nire etxe berria Lezon bertan dago eta ia egunero ikusten dugu elkar. Zure familia hemen bizi al da?

4

2011ko ekaina


“Eskolan, arrarotzat hartzen ninduten, baina institutuan denek nirekin egon nahi zuten” Zailtasunak eduki al zenituen eskolan? Txikitan batez ere. Nire irakasleak “erritmo karibearra” neukala esaten zidan, gehien bat oso despistatuta ibiltzen nintzelako. Nork baztertu zaitu gehiago, neskek ala mutilek? Neskek. Mutilek, baztertu baino, “Conguito” modukoak botatzen zizkidaten. Zenbat lagun izan zenituen eskolan? Pila bat, baina beti pixka bat baztertuta. Hala ere, ondo konpontzen naiz. Gainera oraindik afariak egiten ditugu, eta primeran pasatzen dugu. Institutuan errespetatzen al zintuzten? Eskolan, arrarotzat hartzen ninduten, baina institutuan denek nirekin egon nahi zuten. Zein aldaketa sumatu zenuen eskolatik institutura? Eskolan, taldeak egiterakoan eta, beti bakarrik gelditzen nintzen, azkena aukeratzen

nindutelako. Institutuan, berriz, nik neuk aukeratzen nuen norekin egon. Eta orain nola tratatua sentitzen zara? Oso ongi sentitzen naiz. Euskal Herrian arrazakeria gutxiago sumatzen dut beste leku batzuetan baino, eta nire lagunak gonbidatu izan ditudanean ere gauza bera esaten didate; hemen hobeto tratatzen dituztela beste leku batzuetan baino. Berdin tratatu al zaituzte adineko jendeak eta haurrek? Haurrak krudelagoak izaten ziren, baina adinekoek esaten zidaten hondartzan ni bezain beltzaran jartzea gustatuko litzaiekeela. Noizbait zuria izateko desio izan duzu? Ez. Txikitan ez nuen ulertzen zergatik zen nire ilea kizkurra eta zergatik nintzen beltzarana, nire ingurukoak zuriak izanda. Zerk bultzatu zintuen irakasle izatera?

“Txikitan deseroso sentitzen nintzen, desberdina nintzelako” Haurrak gustatzen zaizkit eta irakaslea izatea ere oso gustuko dut. Nola bizi dute zure ikasleek mulatoa izatea?

Hasieran galderak egiten zizkidaten eta gauzak esaten zizkidaten: “zu beltza zara” eta horrelakoak, baina, gaur egun, zorionez, oso ongi tratatua sentitzen naiz. Zer egingo duzu eskolatik joaterakoan? Ordezkapenen baterako deitu zain geldituko naiz. Beste irakasle bat gaixotzen denean haren lana betetzera joango naiz. Nora joaten zara ile apaindegira? Donostiara. Amaran dagoen ile apaindegi berezi batera. Hara, jende beltza joaten da eta badakite gure ilea berezia dela. Noizbait egin al dituzu “rastak”? Bai. Orain dela bi urte egin nituen AEBetan, baina gezurrezkoak ziren, luzapenak alegia. Inoiz pentsatu al duzu Euskal Herritik alde egitea? Agian, baina itzultzeko asmoz. Bestela faltan botatzen dut. Non nahiago duzu bizitzea hemen ala Costa Rican? Bi tokien gauza onak gustatzen zaizkit: nahiago nuke Costa Rican bizi hemengo erosotasunarekin edo hemen bizi nahi nuke baina hango eguraldiarekin. Dena ezinezkoa da.

intxaurrondo hegoa

www.auzoka.net

5

Elkarrizketa

Txikitan gaizki pasatu zenuen? Ez, baina deseroso sentitzen nintzen, desberdina nintzelako.


Ekologia

Ura

zaintzeko garaia Ura oso garrantzitsua da eta, horregatik, hemen dituzue urarekin lotutako hainbat informazio, gomendio eta proposamen, denon artean uraren balioa ulertzeko gai izan gaitezen.

Pertsona bakoitzak egunean ur litro asko erabiltzen ditu hainbat gauzatarako, adibidez: janaria prestatzeko, dutxatzeko, platerak garbitzeko, arropa garbitzeko, edateko, freskatzeko, hortzak garbitzeko, beroa transmititzeko, lana egiteko, landareak ureztatzeko eta beste gauza askotarako ere. Ikusten duzuenez, bizitzeko ura behar beharrezkoa dugu gauza asko egiteko, baino kontsumoa gehiegizkoa da. Urik

gabe ezingo genuke bizi, beraz, ura gure altxorra da eta zaindu behar dugu. Erabilera desegokia Ur gehiegi erabiltzen dugu eta, askotan, gaizki. Horregatik zerbait egin behar dugu, adibidez, dutxan 10 minutu baino gutxiago egon, hortzak garbitzerakoan iturria itxi, gizonezkoen komunetan zutik pixa egiteko komunak jarri, eta abar. Hori dena eginez ura aurrez dezakegu. Urte hauetan zehar ura aurreztuz joan gara, baina hori ez da nahikoa eta gehiago aurreztuz, azkenean, lortuko dugu.

Kutsadura Munduan ura modu askotara kutsatzen da, adibidez, petrolio-ontzi bat ondoratzen denean guztia zikindu eta itsasoko eta itsas ertzeko animaliak gaixotu egiten dira. Bestetik, gure arropa garbitzeko erabiltzen ditugun produktuek ura kutsatzen dute. Hainbatetan fabriketako zikinkeria (gai kimikoak, ur zikina...) ibaietara botatzen dute eta horrek ibaiak asko kutsatzen ditu. Hori lehen egiten zuten fabrikek, hala ere, orain, batzuetan, ere egiten dute, baina harrapatzen badituzte isun handiak jartzen dizkiete.

Nola iristen da ura gure etxera? Ura oso garrantzitsua da gure bizitzarako eta, horregatik, ondo aprobetxatu behar dugu. Ura gehiago baloratzeko gure etxeetara ekartzea zenbat kostatzen den azalduko dizuegu: lehenengo, euria egin behar du, eta urtegira joaten da, han ura garbitu eta hodietara bideratzen da. Badakigu horrela esanda ez dirudiela konplikatuegia, baina prozesu onek asko irauten du. Hemendik aurrera ura gehiago aprobetxatuko duzuela espero dugu. Arrainen heriotza Arrain asko hiltzen dira guk itsasora edo erreketara botatzen dugun zikinkeriaren ondorioz. Hori hobetzeko: zaborra zakarrontzira bota behar da eta ez itsasora. Itsasora ez bota plastikozko botilarik edo poltsarik, hau da, mesedez, ez kutsatu itsasoa. ikas-bide

6

2011ko ekaina


P

Hemen ikus dezakezue zuhaitz-gizon baten kasua, ziurrenik ez duzue sinetsiko, baina egia omen da. Gizon honek sistema immunologikoan arazo bat du, eta horrek bere gorputzetik sustraiak sortarazten ditu. Giza papilomaren birusa jarri diote, eta AEBetako mediku batek dio sei hilabetetan bizitza normalagoa izango duela. Bere gorputza ez da lehengoa izango, baina eskuak erabiltzeko gaitasuna bermatzen diote.

ere

Napoli hiritik gertuko kostaldeko hiri bateko udalak 500 euro edo gehiagoko isunak jarriko dizkie minigonak, arropa estua edo eskote handiko soinekoak daramatzatenei. Alkateak azpiko arropa erakustea galarazteko legea jarri nahi du indarrean. Gure hiriko alkateak arau bera jarriko balu, Udalak diru pila kobratuko luke! Era berean, pilotarekin jolasteagatik eta jendea iraintzeagatik ere isuna ordaindu beharra dago.

Kateak eta besoak bat eginda

Albiste bitxiak

! z e k ri rik a n o ko o j Zuhaitz-gizona Miniilg a ot ez!

Non dago

mutiko txikia?

Begira ezazu arretaz honako argazkia. Hasiera batean gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean buru erraldoi bat dagoela dirudi, baina ez, ikusten ari zarena ume txiki bat da, gizonaren altzoan eserita. Buru erraldoiaren ilea atzeko belarra da, begia dirudiena ume txikiaren aurpegia da eta sudurra dirudiena arroparen mahuka.

Emakume famatuak

makilatu gabe

Zhang Chuanquik 5 urte eman ditu kartzelan, kate batzuekin lotuta. Kateak hain zeuden gogor eta estu lotuta edozein mugimenduk zauritu egiten zuela. Zauri horiek sendatzen ziren neurrian, azalak eta giharrek kateak inguratu zituzten. Gaur egun, kateak besoetatik ateratzeko ebakuntza egin nahi duen arren, ez dauka nahikoa dirurik. Horregatik, laguntza eskatzen ari da behar beste diru lortzeko.

Inor ez da perfektua, ezta emakume ospetsuenak ere. Horregatik, Hollywoodeko emakume ospetsu batzuk erakutsiko dizkizuegu eta argazki horiekin konturatuko zarete makillajeak mirariak egiten dituela. Badirudi famatuak ederrenak direla erakutsi nahi dutela, horregatik janzten direla beti hain dotore. Baina zer gertatzen da kalean barrena pasieran badabiltza eta makillatu gabe harrapatzen baditugu? la salle

www.auzoka.net

7


Kirola

Gontzal Iraola

“Txikitatik ibili izan

naiz uretan eta oso gustuko dut, gogorra den arren� Kirol asko probatu ondoren, arrauna aukeratu eta horretan jarraitu nahi du Gontzal Iraolak, ahal dela, Kontxara heldu arte.

Arraunean aritzea oso gogorra da, eta entrenamendu erregularra eskatzen du, batez beste, astean bost alditan. Horrez gain, nahiko proba izaten ditugu. Nolako giroa bizi duzue arraunean? Giro polita dago Ur-kin, elkarrekin ordu asko ematen ditugu eta horrek lagun arteko giro ona sortzen du. Nola eta noiz hasi zinen arraunean? 7 urte nituela ikasi nuen nire aitaren txalupan arraunean, baina hura hondoratu egin zitzaigun. Iazko ekaina hasieran eskolarekin arraunean egiten ikastera joan nintzen, eta udaran lagun batekin Ur-Kirolaken udarako aulki mugikorraren ikastaroa egin nuen. Aulki mugikorra gustatu eta denboraldi honetan hasi naiz arraunean. Zerk erakartzen zaitu? Arrauna kirol polita dela uste dut eta arrauna egiterakoan ondo pasatzen dut, gogorra den arren. Zein ezaugarri behar du arraunlari batek? Nire ustez, arrauna txirrindularitza, triatloia eta bestelako hainbat kirolekin batera gogorra da eta sasoi fisikoaz, teknikaz eta indarraz gain, oso garrantzitsua da burua. Estropada baten erdian fisikoki husturik sentitzen bazara, burua indartsu mantentzen saiatu behar duzu, lehiatu nahi izanez gero behintzat.

“Beno, zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da� Zein estropada egitea gustatuko litzaizuke? Niri olinpiadaren batera joatea gustatuko litzaidake. Ingalaterrako Head of the River -era joatea ere gustatuko litzaidake. Aurten espero dut Espainiako txapelketara joatea, eta nire ametsa Kontxako banderan arraun egitea litzateke. Zein da zure talde gustukoena? Zergatik?

Ni txikitatik Arraun Lagunak taldekoa izan naiz, baina Ur-Kirolak eta Arraun Lagunak taldeek Donostiarra sortu dutenetik, Donostiarra gustuko dut. Nire ustez, talde gaztea da, eta guztiak Donostiako arraunlariak dira; horrek bereizten du beste talde batzuetatik. Nola batzen dituzu ikasketak eta arrauna? Beno, zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da. Denbora ondo aprobetxatzea eta antolatzea da gakoa. Arraunak zer ekarpen egiten dizu ikasketetarako eta ikasketetatik zer ateratzen duzu arraunean aplikatzeko? Bi gauza oso desberdin dira, baina bietan kontzentrazioa beharrezkoa da. Batean aurreratzen dudanak balio dit besterako. Zein da zure egitekoa ontzian? Denboraldi honetan zortziko txalupa ateratzen dugu eta nire postua hirugarrena da. Nire zeregina erritmoa mantentzen laguntzea eta indarra ematea da. Zortzikoan denok gogoa jarri eta gauzak ahal den hobekien egin behar dira txalupa ondo ibiltzeko. mariaren bihotza

Ezaugarri horietatik zein duzu zuk? Aurten hasi banaiz ere, indarra hartu behar dut, ez bainaiz indartsuenetakoa. Mentalki gero eta gehiago prestatzen ari naiz. Arraunlari ona izateko denbora asko eskaini behar zaio. Teknikan asko hobetu behar dut eta kilometroak eta kilometroak egin beharra ditut alderdi guztiak hobetzeko. Nolakoa da denboraldia (entrenamenduak, txapelketak...)?

8

2011ko ekaina


Sara Carbonero

bezalakoa izan nahi dut Neska eta gazte askok nahi dute Sara Carbonero bezalakoak izan. Baina, zergatik? Oso kazetari ona delako, oso ederra delako, oso ospetsua delako, Iker Casillasen emaztegaia delako? Erantzuna edozein dela ere, errealitatea da Sara Carbonerok ez duela inor epel uzten. 2009an erredaktore izendatu zuten. Bere lehenengo lana Hegoafrikatik Konfederazio Futbol Kopa ematea izan zen. Ondoren, albistegiko kirol-saioa aurkezten hasi zen. Urte horretan, FHM aldizkariak erreportaririk “sexy”ena izendatu zuen.

Sara Carbonero Corral de Almaguerren (Toledo) jaio zen 1984an. Telebistan lan egiten du kirol arloan. Madrilgo Universidad Complutensen Kazetaritza ikasi zuen. 3. ikasturtean zegoenean, Marca Irratian bekadun sartu zen

Azken boladan modelo lana egiten hasi da eta, sei hilabete pasatu eta gero, kontratatu egin zuten. Irratian kirolen kronikak egiteaz gain, goizeko Balón desastre izeneko irrati-programan parte hartu zuen eta Super Marca musika-saioan informazioaren ardura izan zuen.

Pertsonaia + zein naz?

Handitzean

Italiako Mediaset Premium plataforma, Digital Terrestre, Antena de Oro… bere ibilbide profesionalaren gailurrean dagoela esan daiteke.

Ezagun bihurtu zen Real Madrileko Iker Casillas atezainarekin duen harremanagatik 2010ean Munduko Futbol Kopan informazio-lanetan aritu zen. Garai hartan ezagun bihurtu zen Real Madrileko Iker Casillas atezainarekin harreman zuela jakin baitzen. Espainiako Futbol Selekzioak lehenengo partida galdu zuenean, The Times izeneko egunkari ingelesak aditzera eman zuen Ikerren errua izan zela, Sara Carbonerorekin oso “entretenituta” zebilelako, baina, azkenean, Espainiako Futbol Selekzioak Munduko Kopa irabazi zuen. Mundu osoan zehar zabaldu zen Iker Casillasek Sara Carbonerori eman zion musuaren irudia, garaipenaren ikur bihurtuz. Munduko Txapelketa bukatu zenean, proiektu askotan parte hartzen hasi zen:

Horrez gain, azken bolada honetan modelo lana egiten hasi da. Ilerako produktuen enpresa ezagun batek publizitate-kanpainaren aurpegitzat hartu du, bere ile marroi, leun eta luzeari esker. Badirudi horretan ere arrakasta izango duela. belen ikastetxea

Zein naiz?

?

Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en

Madrilen 1973ko azaroaren 9an jaio nintzen. Telebistako aurkezlea eta kolaboratzailea naiz. Hainbat programetan atera naiz: Las mañanas de Ana Rosa, Sálvame eta Sálvame deluxe. Torrente 4 filmean ere agertu naiz. Ospetsu bihurtu nintzen nire senar ohia oso toreatzaile ospetsua delako. Nahiz eta orain elkarrekin ez egon, berarekin alaba bat eduki nuen, Andreita (oilaskoarena). 2008ko 27an berriz ezkondu nintzen Francisco Alvarezekin, nire beti-

ko lagun batekin. Nire aurpegia hobetzeko ebakuntza estetikoa egin zidaten eta orain oso zoriontsua naiz.

Aurreko zenbakiko irabazlea: Altza Herri ikastetxeko Mikel Fernandino Perurenak irabazi du Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa, izan ere, pertsonaia ezkutua Shakira zela asmatu zuen. Zenbaki honetako oparia: Ipod Shufle bat.

www.auzoka.net

9


Erreportajea

Santo Tomas Lizeoak, 50 urte! Santo Tomas Lizeoak 50 urte bete ditu, ez dira urte gutxi, alajaina! Eta urte horietan guztietan izan diren aldaketen berri izateko, eta ikastolak urtebetetze hori nola ospatuko duen jakiteko, ikastolarekin lotura estua duen pertsona batekin hitz egin dugu, Santos Sarasolarekin (urteetan ikastolako zuzendari izan denarekin), hain zuzen ere. Batetik, Santo Tomas Lizeoak 50 urte bete dituela-eta antolatu dituen ekintzen berri emango dizuegu, eta ondoren, urte horietan guztietan egin duen ibilbideaz ariko gara. -UBIko etxea, egun DBH 3-4 eta Batxilergoa hartzen dituena; Haur Hezkuntzakoa, egun HH 2. zikloa eta LH 1-2 hartzen dituena; 1989. urtean, jantokia eraiki zen; 1995ean, aretoa; 2001ean, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurrentzako egoitza berria; eta 2003an, Santo Tomas Lizeoa -Lostarain kooperatiba Elkarteak izaera juridiko berria hartu zuen. Ondorioz, gurasoak Lostaraineko partaide bihurtu ziren.

1961ean 60 ikasle ziren, gaur egun, 1.800 Gaur egun, Santo Tomas Lizeoan 1.800 ikasle inguru ari dira 2 urterekin hasi eta Batxilergoko 2. mailara bitarte. Euskal Herrian 50 urte bete dituen lehengo ikastola da, eta horrek badu meritua! Urtemuga ospatzeko jaialdiei dagokienez, hiru saio izango dira guztira. Lehenengoa Gabonetan izan zen, danborradarekin, batez ere; ondoren, udaberrian, hainbat ospakizun eta omenaldi egingo dira Santo Tomas lizeotik kanpo, Donostia mailan. Azkenik, ikasturte bukaerako jaialdian, ekainaren 11n, egun osoko festa bat izango da. Horretan ari dira buru-belarri hainbat irakasle, ikasle eta guraso. Liburu bat argitaratzeko asmoa ere badago. Santo Tomas Lizeoaren ibilbidea Santo Tomas Lizeoa 1961. urtean sortu zen, Koldo Mitxelena, Jose Migel Zumalabe eta Carlos Santamariaren ekimenez eta makina bat pertsonaren lanari esker. Akademia pribatu bat zen eta Olazabal pasealekuan (gaur egun Bizkaiko pasealekua) zegoen. Lehenengo urte hartan 60

10

ikasle izan ziren. Goizez, gaztelaniaz ematen ziren eskolak, institutuan gaztelaniaz egiten baitzituzten azterketak, eta arratsaldez, euskaraz.

50. urteurrenera iritsi garen moduan, beste 50 urte betetzeko prestatzen hasia da dagoeneko Santo Tomas Lizeoa.

Lehengo etapa honetan aipatzekoak dira Elvira Zipitria, Karmele Esnal, Jone Forkada eta Juan Goia, Santo Tomas Lizeoko eratzaileak; ikastola guztietan bezala, zailtasun larriak, diru gutxi eta aparteko ilusioa izan zuten eskolak euskaraz emateko. Ikasle kopurua etengabe hazi zenez, ikastetxe berri bat eraiki behar izan zuten. Honela, Ibaeta aldeko Loistarain izeneko baserri zaharraren lurrak erosi eta eraikitzen hasi ziren: OHOko eraikina, orain LH 3-6 eta DBH 1-2 mailak hartzen dituena; BBB

Ekainaren 11n egun osoko festa izango da

2011ko ekaina


Santos Sarasola

“Gazteekin aritzen bazara, zeu ere gaztetu egiten zara�

Santos Sarasola 35 urtez aritu da lanean Santo Tomas Lizeoan, eta 30 urte pasatu ditu zuzendari lanetan. Makina bat lan egindakoa dugu ikastolaren alde, eta hari elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen, berak bizi izandakoa kontatzea nahi genuelako. Orain, erretiratuta badago ere, gazteekin eta hezkuntzaren munduan lanean jarraitzen du.

Gogorra al da ikastola bateko zuzendaria izatea? Lanbidea gustatzen bazaizu, ez da gogorra. Niri hezkuntza gustatzen zait, eta orain ere hezkuntzan ari naiz. Gogorra baino gehiago, lan ordu asko eskatzen ditu, batez ere, horrelako ikastetxe batean. Gogoan dut lehen 1.200 ikasle zirela, eta ikasgelan 40 ikasletik gora zeudela. Lehen ez bezala, orain badaude ikasketa buruak, koordinatzaileak... Baina, hasieran, ez zegoen dirurik horiek edukitzeko, eta orduan zuzendariak ere eskolak ematen zituen; nik astean 24 ordu ematen nituen. Baina oso gustura aritu naiz, bestela utzi egingo nukeen. Beraz, gustura aritu zara lizeoan lanean. Zergatik? Zergatik? Hezkuntza gustuko dudalako eta gazteekin aritzen bazara zu ere, neurri batean, gaztetu egiten zarelako. Gainera, lehen zeregin garrantzitsuak zeuden, euskara indartzea, esaterako, momentu horretan euskara oso galduta

zegoelako. Horregatik aritu naiz gustura lizeoan, batez ere. Lizeoak 50 urte bete ditu. Asko aldatu da urte horietan guztietan? Gauza askotan aldatu dira hasieratik hona. Hasieran eraikinik gabe hasi ginen, eta ondoren bata bestearen atzetik egin ziren; irakasleak ere aldatu dira, orain lehen baino prestatuagoak daude. Hasteko, guk erdaraz ikasi genuen, eta oraingoek, berriz, euskaraz. Bestetik, lehen 50 ikasle ziren ikasgela bakoitzeko, orain ez dira 25 baino gehiago. Hasieran, institutura joan behar izaten zuten azterketak egitera, ez ziren ikastolan bertan egiten, eta notak ere ez ziren hemen ematen. Orain hori asko aldatu da. Hizkuntza ere asko aldatu da, gu hasi ginenean ez zegoen euskara baturik; orduan zeuden liburuak beste euskara mota batean zeuden idatziak. Euskara batua geroago sortu zen, eta ordutik asko aldatu da dena. santo tomas lizeoa

www.auzoka.net

11


Teknologia berriak

Bikien arteko Wii bideo-jokoak burmuinean “elkarrizketa� kalteak dituztenentzat arrakastatsua Arrasateko Aita Menni ospitalean errehabilitaziorako erabiltzen dute Wii-a. Bi urte Youtuben daramatzate burmuinean kalteak dituzten Sam eta Ren 18 hilabeteko bikiak dira, eta haien artean izan zuten elkarrizketa bat arrakastatsu bihurtu da Interneten. Hitzik gabeko elkarrizketa horretan elkar ulertzen dutela ematen du.

gaixoentzat bideo-jokoak sendagai gisa erabiltzen. Tronbosia izan duten gaixoei, adibidez, boloetara jokatzeko esaten diete, besoa sendatzeko edo oreka lantzeko. Fisikoki errekuperatzeko eta gaixoak motibatzeko balio du.

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin Nintendo DS trebatzailea Madrilen animalien harrera zentro integralera katu edo zakur eske joaten direnei, DS kontsola bat eta Nintendoko animalien zaintza simulatzen duen joko bat uzten diete. Programa pilotuaren bidez, animalien adopzioak sustatu nahi dituzte. Antza denez, bideo-jokoak animalia etxean edukitzea zer den ulertzen lagun dezake, trebakuntza egokia eskainiz.

Firefox 4 berria badago eta Euskalbar garatzen dutenak ere lanean aritu dira euskarazko hiztegiak eta baliabideak kontsultatzeko sortu duten aplikazio hori egokitzeko eta itxura berritzeko. Oraingoan, helburua Euskalbar Firefox berrira egokitzea izan denez, erabiltzaileek ez dute funtzionaltasun berri askorik aurkituko. Bertsio honetarako lana batez ere Euskalbarren barruko kodea txukuntzera izan da.

NASAk hurrengo misiorako iratzargailuaren melodia aukeratu du NASAk Sunrise number one izeneko abestia aukeratu du Endeavour transbordadorearen azken misioan parte hartzen ari diren tripulatzaileak esnatzeko. Storming Mondays talde asturiarrarena da. Hamar talde iritsi ziren finalera, eta 1.350 aurkeztu ziren. Aukeraketa herritarren boto bidez egin dute. elizaran ikastetxea

12

2011ko ekaina


+e

ntzako)

ne k: (8 lagu Osagaia

:

in Nola eg

Tinta

Mate

riala

dorarekin

tiak bati garri guz

ikuse

• Ozp ina ed o limo • Isip i zuku u txiki a. bat. • Foli o txur i bat. • Kan dela. • Pisg ailua.

ondo

1. Osa rotzen, i olioa be in nahastu. ip n a te a in txiki b 2. Zartag n. ea da pasta su ertain koilaraka i b , n a e agoen o adina. 3. Bero d rtagina estaltzek za artu arte ipini edo olorea h k . e rr e k tera atera eetati plater ba 4. Bi ald , n re o d , on tearekin, eduki eta , txokola in k re a d ela oak eta 5. Marm edo gog in k re a o aitekin sk gazta fre izen zerb d n e tz in ag gustuak estali. o d e zukrea, bete n glass a kua re o d n o u 6. Tolestu ehatua, laranja z x almendra a gehitu. rin edota gu

tua en

. ntzi esne • 2 edalo ntzi irin. • 2 edalo legami. kada bat • Koilara ittin bat. • Gatz p tza. • 2 arrau azukre. • 100gr.

sperim

k

Krepea

Errezeta + esperimentua + agenda

Errezeta

zina

Proze

du

ra: 1. Ha rtu isip ua eta 2. Ida busti o tzi pap zpinet e rean z 3. Utz an ed erbait o limo i lehor . ( ad. “K i zuku tzen e bihurt AIXO” an. ta ikus zen d e ) ik n . o duzu 4. Let nola ik ra usezin idatzit k ikusteko, akoa h u rbildu irakur pa ri aha Azalp l izang pera kande ena: lara e o duz ta u. Ozpin a edo li hurbil tzerak moi zukua o oan. H orrela xidatzen da ikus d aiteke sua idatzi duzun a. lh

ama azuko arantz

kultur agenda

Surfilm festibal ekainean

Donostia Kulturaren Udako Ikastaroak Donostia Kulturak hiriko kultur etxeetan ekainaren 27tik uztailaren 28ra bitartean udako ikastaroak izango dira. Haur eta gazteentzako euskaraz zein elebitan dauden ikastaroen eskaintza jaso dugu orri honetan. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da eta edozein kultur etxetan egin daiteke, ez da beharrezkoa izango ikastaroa egingo den kultur etxean bertan matrikula egitea. Plazak mugatuak dira. Ikastaroa

Adina Iraupena

Egunak

Ordutegia

Gaztetxoen Baratza

9-12

Ekainak 27-uztailak 8

Egunero

12:00-13:30

35€

Cristina Enea

Sukaldaritza dibertigarria

9-12

Ekainak 27-uztailak 8

Egunero

10:00-13:00

70€

Txirain elkartean

Sukaldaritza dibertigarria

9-12

Uztaila 11-22

Egunero

10:00-13:00

70€

Txirain elkartean

Sukaldaritza dibertigarria

9-12

Uztaila 11-22

Egunero

10:00-13:00

70€

Txirain elkartean

Jazz dantza parkean *

13-17

Uztaila 4-15

Astean hirutan 12:00-13:30

20€

Casares Tomasene

Skate *

13-17

Ekainak 27-Uztailak 8

Egunero

55€

Ernest LLuch

11:30-13:30

Prezioa

Lekua

Amstel Surfilmfestibal 9. ediziora iritsi da. Ekainaren hasieran surfa gustuko duzuen guztiok aukera izango duzue kirol horri buruzko filmak ikusteko. Ekainaren 3an eta 4an eta ekainaren 8tik 12ra egingo da aipatu surf zinemaldia. Informazio gehiago: http://www.surfilmfestibal.com/2011

Gazteen Antzerki Topaketak Gazteek euskaraz egindako antzerki amateurra ikusteko aukera izan da maiatzean, baina ekainean ere izango da, bai Antzoki Zaharrean eta Lugaritz Kultur Etxean. Informazioa jaso eta sarrerak aldez aurretik hartu nahi izanez gero www.donostiagaztea.org webgunera jo. Kontadores Gazte Zentroan, uztailaren 1ean antolatuko den festarekin bukatuko dira aurtengo Topaketak. Jaialdi horretan sari banaketa egingo da eta antzerki, zine zein telebistako euskal aktore ezagunak izango dira.

* Elebitan izango dira.

www.auzoka.net

13


Musika

GOSE

Michael Jackson

“Disko arrosa”

“Number ones”

Gose 2004. urtean Ines Osinagak, Iñaki Bengoak eta Osoronek Arrasaten sortutako musika taldea da. 2010ean Disko arrosa kaleratu zuten. Bertan taldearen hiru diskoetako kantuen bertsioak bildu dituzte, beste hainbat musikariren laguntzaz eginak, hala nola, Fermin Muguruza, Oreka TX, Kutxi (Marea), Oskorri eta beste hainbatena. Disko horretan ez dagoen arren, kantarik ezagunena eta niri gehien gustatzen zaidana Korrikarako egin dutena da. Ez al da zoragarria?

Michael Joseph Jackson Ameriketako Estatu Batuetako Indianan jaio zen 1958ko abuztuaren 29an. Oso gaztea zenean, bere lau anaiekin Jacksons Five taldea sortu zuen. 14 urterekin bere lehenengo diskoa atera zuen bakarrik, Ben izenekoa. Guztira hamahiru kaleratu zituen, 2009ko ekainaren 25ean hil zen arte. This is it hil ondoren atera zuten. Niri gehien gustatzen zaidan diskoa Number ones da, hamaikagarrena, eta benetan ederra da bertako The way you make me feel abestia. Ez duzu hala uste?

oihane vadillo

maría urcelay

Amy Winehouse

OASIS

“Back to Black”

“Whatever”

Amy Jade Winehouse 1983ko irailaren 14an jaio zen Londresen. Kantagilea eta abeslaria da. 20 urterekin bere lehenengo diskoa atera zuen, Frank izenekoa; sei urte geroago, Back to Black. Azken horrekin sari asko lortu zituen, horien artean bost Grammy. Gau bakar batean musikako bost sari irabazi zituen lehenengo emakumea izan zen. Back to Black diskoa dut gustukoen eta bertako Tears Dry on Their Own abestia ezin duzu galdu!

Oasis 1991n Manchesterren osatutako rock taldea da. Taldeko buruak Noel eta Liam Gallagher anaiak izan ziren. Taldean aldaketa asko izan ziren iraun zuen urteetan, eta honako musikariak aritu ziren: Gem Archer, Andy Bell eta Zak Starkey.Nire kanta gustukoena Whatever da, eta 1994an Definitely Maybe eta Whats the story diskoen artean kaleratutako singlean dago. oihane vadillo

maría urcelay

14

2011ko ekaina


Filmak “Sin compromiso”

“Scream 4”

Sinopsia: Emmak eta Adamek ez dute maitasunik nahi beraien harreman berezian, erakarpen fisikoan bakarrik oinarritzen da; ez baitute konprometitu nahi. Baina arazoa, nahi gabe, elkarrekin maitemintzen hasi direnean sortuko da.

Sinopsia: Scream 4en, Sidney Prescottek 10 urte lehenago Woodsboron gertatu ziren hilketak ahaztea lortu du. Orain, idazle arrakastatsu bihurtuta, bere herrira bueltatuko da lagunekin, bere liburua aurkezteko. Baina, itzulerak hilketa berriak ekarriko ditu, ezagun zahar baten eskutik: Ghost face (mamu aurpegi).

Iritzia: Polita eta hunkigarria da oso, baina oso istorio tipikoa, eta baita aurreikusgarria, film askoren molde bertsua baitu. zuzendaria: ivan reitman aktoreak: natalie portman eta ashton kutcher. 104 minutu

Iritzia: Istorio beldurgarriak gustuko badituzu, gomendagarria, hala ere lehenengo filmak jarraitzen du onena izaten, gure ustez. zuzendaria: wes craven. aktoreak: neve campbell, david arquette, courteney cox. 111 minutu

"Perdona pero quiero casarme contigo" Sinopsia: Nikki eta Alex inoiz baino maiteminduago daudenez, ezkontzea erabaki dute. Baina une horretatik aurrera, gauzak okertzen hasiko dira, eta hartutako erabakia zalantzan jarriko dute. Beraien buruari maitasuna betirako ote den galdetzen hasiko dira. Iritzia: Oso film erromantikoa eta polita dugu honakoa. Baina, agian politegia. Istorioa arina da eta gertatuko dena aurreikus daiteke. zuzendaria: federico moccia. aktoreak: raoul bova, michela quattrociocche eta andrea montovoli. 106 minutu

Fast & Furious 5 Fast & Furious sagako beste atal bat kaleratu dute: Fast & Furious 5. Pelikula horrek oso balorazio ona jaso du, hain zuzen ere 9,1/10 eta gainera, 83,6 milioi dolar bildu ditu. Beraz, arrakasta handia izan du. Karteldegian lehen postua lortu du, Rio filmaren aurretik. Fast & Furious-en auto lasterketak ditugu ardatz. Akzio handikoa da: auto lasterketak, tiroketak, polizien jazarpenak… Protagonistak Brian O’Conner eta Dom Toretto dira. Oso aktore onek hartu dute parte, adibidez, Vin Dieselek. Zuzendaria Justin Lin da eta gidoigilea Chris Morgan.

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

sa" ra misterio a c s a m la e bertan. Layton y zzleak daud u p ta e k ra "Profesor abentu ren bilake-

da, eta Descole a, eta Jean ako aterako d -r S a D ko 3 n, eta arjo o n d e n rr Ninte bosga urkeztu zute n a n re a ila te a sa b a i e ld sl usgarriak hitza Layton Iraka , grafikoak ik Nintendoren la a e rr ko o Jo H . . u n d e sten dira. zituzt tak jarraitzen oso ondo iku bat erakutsi o ta e e id k b ia a ta n e baitu. ertso gazki batzuk uan daude p entretenituko d o o m sk a D , 3 a , d n o direla ikusi ze a oso interesgarria izang joko Gure ustez,

” the future 11n aterako o t t o o ic ango da. 20 d iz n a ik b rr ka uliko h a s b a “Cr n 3-rako raren gela itz ta Play Statio dira. Denbo

rteiment jokoa da e ku maskara Radical Ente sh eta Aku-a Plataformako ta ra e C . . ft u o d rs lio ve a ko b ak Ne ira ditzakegu tzuetara joate ste lagunen markak beg da eta egile a b ila ila a a m m , e n ki e k best , “mojo”-are eten bidez b da, eta horre en baditugu kegu. Intern st a za dira. h e a o d n g a n ta o ld e g a , e ak ere liko dira zi ren itxura u re itz e b k a ri te sa n a eta diam ro berri asko Kristalak eta nak”, munst ita “T . u g ke igo deza

mundua tiko batzuek a im kl i d n e lurtarrak ndam n dago. Estra honetan, ho a i ri rr a zo g n u re iz sa kao lariak hori Bideo-joko itzeko. Joka Gizarte osoa ts . n te u su d a u e d ld in daiteke. iza ta gogor ast S 3an erabili ditzeko eta g P a b ta e in 0 a 6 rr 3 lu x , itzuli dira u. PC, Xbo . lortu behar d tzen dizuegu ta gomenda ez gertatzea e a d ia rr a teresg Jokoa oso in

“Crysis 2”

tzen diren l i b a r e n a a Mundu on-line dir 0 4 % zin e o k roak gainditu bideo-jo 00 milioi eu

ez lork 13.6 en merkatua -jokoen bitart o ko e o id -j b o e e id in b -l n 40 o ktoreak 2009an n, horren % nemaren se zi ila a ta m e u n d n re u tuen. M er, musika eo-jokoei esk tu zuten. Bid a. un milioi era biziberritu dir agusi da, eh n n o ta e e id ko b o -j te u ideo atzuk ikusi d ez, on-line b Konpainia b . dute. Zynga, adibid tu iti itu a rt b e b o g in u asko o gehia ir in d a b ta e ile la a za o ilt b do d atua oso on -jokoen merk

16

ra

o mª auxiliad

2011ko ekaina


Liburuak “Harresi handirantz” egilea:jon arretxe

“ E ze k ie l” ne osoro idazlea: jaso : elkar argitaletxea : 132 a ru pu orri ko

mutikoa, Ezekiel, 14 urteko re ar barekin amarekin eta buruhausbizi da. Neskek iote, etxe teak ematen dizk oan. Ezebarruan eta kanp u lagunek kielen koadrila la a lokal bat osatzen dute et eko. Koadute, bertan elkartz oraindik o drilako inork ez di sk ne a bati musurik eman tzen daueta denak amorra politena ik de.Gelako neskar ap tik ustu bat o dute eta horrega uk st gu k tie uz G . i musu bat leheElena da aten dion neskar em rk no ea : te n ere, abentura egiten du rri gustatu zait, iza ga izu a ru bu Li nengo. Dudarik gabe ira musua ematea. o ng ne he le da handia tzen dut. kurtzea gomenda

irudiak: kristina fernandez

argitaletxea: zubia alfaguara orrialdeak:

146 Ramak 13 urte ditu eta oso txiroa da. Etxola apal batean bizi da familiarekin eta denek lan egin behar dute bizi ahal izateko. Baina, egun batean, Ramak amets bat izan zuen. Amets horretan gizon bat agertu zitzaion aberatsa izateko modua azalduz. Harresi handirantz bidaia luze eta arriskutsu bat egin behar zuela esan zion eta bertan altxor bat aurkituko zuela. Rama berehala altxorraren bila abiatu zen. Niri oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zait liburua; gehien gustatu zaidan atala amaiera da, altxorrarekin etxera bueltatzen denean. Irakurtzea gomendatzen dizuet. uxue barrio

julen suarez

“Neure neure esklaboa” “Matilda”

idazlea: dolf verroen

itzultzailea: joseba

egilea: roald dahl

sarrionandia

irudiak: quentin blake

orri kopurua:

argitaletxea: alfaguara-zubia

Matilda oso neska argia da. Bere andereñoak Honey du izena eta oso ona eta polita da. Eskolako zuzendariak Trunchbull du izena eta oso itsusia eta gaiztoa da. Matildari asko gustatzen zaio liburutegira joatea irakurtzera eta 5 urte dituen arren, liburu asko irakurri ditu eta gauza asko ikasi ditu. Bere aitak bigarren eskuko kotxeak saltzen ditu eta ama beti telebista ikusten ari da. Eskolara joatean Lavender ezagutuko du eta abentura asko izango ditu lagun horrekin. Matildaren liburua oso atsegina iruditu zait, ikusten duzulako nolakoa den ume apartaren bizitza. Idazleak oso ondo azaltzen ditu istorio guztiak. Euskaraz hobeto irakurtzen praktikatzeko oso aproposa da, eta nire adineko guztiei gomendatuko nieke.

99

argitaletxea: elkar

12 urteko neskato bati buruz hitz egiten digu liburu honek. Bere familia aberatsa da, esklaboak erosten dituzte. Neskari mutiko txiki bat oparitzen diote, baina ez dago oso gustura berarekin. Aitak esklabo eme berria erosi du, amak inbidia handia dio eta zerbait gaizki egiten duenean errieta egiten dio. Beste esklabo emea hartzen dute eta denbora pasatzean ume bat izaten du. Norena izango da umea? Zer esango du Mariak? Nolako bizitza izan zuten iraganean aberatsek? Eta esklabo beltzek? Niri asko gustatu zait liburua eta idazlearen zergatia irakurri ondoren askoz gehiago. Oso istorio polita da, kultura ikasten duzu, esklaboen bizimodua ezagutzen duzu… Gainera, errealitatean gertatutakoa da. sabiñe sahonero

david san juan amores

www.auzoka.net

17


Denbora-pasak

I S I A H R E A I S H U D F T

H I V G A D K P K I M A O X R

E D E R R A S A R T U U A V U

A E I U P T B A K M I N S K F

D I E I A P A B R D T G M T A

F G W A J G Z M L X G K H I E

T S I G O Z E D E M I Y R Ñ G

H N N I L D A T M O D R T H I

M H T W S Z G Z B L J Z P Q N

T I R U M N T E A J X N C Ñ Y

R Z I R I A S A R T U F T G R

A D F B S B P D A K A J G K W

D S I P T D H Q D L B D J S A

P L M G B T Z G L E A E X R I

Sinonimoen hizki salda

I W I T I E C I A Z O S G O A

Bilatu itzazu hizki zopa honetan “adarra jo”ren sinonimoak:

ania eta olatz aldazabal

Egipton pila bat daude…

Ieroglifikoak

+

+

mideak ainhoa aguado eta nire romero

Gorputzeko atala

+

+

rria oihana eta nerea lopetegi

Zer da?

+

+

onintza parraga eta nerea r.

18

2011ko ekaina


Denbora-pasak

Abizen hizki salda Eskubian dituzun galderak erantzun eta aurkitu hizki-saldan abizenak: G H O S U

O G D N K F U G O G

B J

D P

J H

L O

P H

F Y

H A

J E

C Y

D N

B A

J G

B U

F I

N R

K I

A Q O O

J

I

M

E

N

I

T

L

B

M

A

D

B

U

R

R

O

S

H

H

U

I

G C

O H

V

O

V

U

B

A

H

K

N M

I

B

N

S

H

U

U

I

A

N M

V O

B

J

O

I

Y

I

B

H

H

K

K

L

P

F

H

J

J

K

G

N

I

L

W O R

J

S

V

F

F

O

F

H

N

N

G

F

G

U

S

G

H

H

U

I

U

G

F

O G

G H

J

D

S

U

U

I

B

H

U

B

V

G

J

I

H

N

H

G

H

G

J

U

L

E

P

N

G

K

F

E

I

J

A

J

L

P

Z

I

P

Y

O

U

H

P

O

J

P

E

O R

D

T

I

O G

R

I

F

O

T

L

O G

A

S

I

K

G

J

O G

J

I

H G

J

K

K

G

T

R

E

T

D

L

E

R

T

X

U

N

D

I

Y

J

F

J

F

O H

D

J

Y

L

H

G

J

K

G

K

F

O

T

A

T

E

H

B

T

O

R

R G

A G

I

D

O M

P

N

F

N

I

S

G

A

A

I

T

B

J

D

E

R

T

S

E

A

R

J

F

O

K

L

R

G

U

I

J

F

N

D

I

E

G

T

N

E

K

S G

U

A

N

Y

T

H

D

J

Y

I

O

L

T

N

I

O

U

H

R

I

Y

R

I

T

U

F

R

J

R

K

Y

E

R

R

Y

U

O G

R

Y

T

F

T

H

H

H

N

P M

K O

H

E

T

L

T

G

B

C

U

O

L

L

S

T

G

Z

V

Z

O

I

G M Y

E

R

Z

T

U

I

I

O

P

P

A

S

D

F

G

H

J

K

L

Ñ

Z

X

C

N M

H H

Y

T

Y

K

V

Z

C

A

N

A

C

B

N

B

V

V

V

V

G

A

N

E O

C

E

D

I

S

O

N

H

H

O

I

E

N

B

X

V

U

R

E W S

A

D

V

R

P

Y

T

F

V

M

B

M G

H

D

F

J

M

T

Y

A

F

A

I

T

B

M

K

T

H

T

K

B

B

K

K

B

J

J

J

V

J

O

A

E

P

E

O O

N

G

N

T

T

D G

J

N

H

J

J

B

H

H

H

H

H

I

N

V

D

H

J

B

J

I

N M

I

B

G

Y

F

S

G

N

O M

I

G

U M

I

A

N

O

N

V

I

F

I

K

N

R

K

V

G

R

B

L

I

K

O

B

L

J

T

V

C

Y

Z

D

L

G G

T

G

S

J

A G

K G

A

V

U

G

I

K

H

Y

F

A

I

G

C

C

U

V

D

Y

U

V

F

U

B

L

H

D

U

X

T

J

A

H

D

O

I

G

T

K

R

T

I

H

R

J

T

C

U

I

F T

H U

J Y

T Y

J U

O R

H I

E G

S T

G F

I N

F Y

E Y

S D

E A

T I

A F

G I

U W T T F S

G T

U D

E Y

R D

6

2

7

5

4

4

7

putza Onuntza

3 5

3

9

8 6

1 3 2

6

1

2 9

4

2

3

7 3

Andaluza bultza

Aiziak biali du andikan,_________ geroztik emen dabil gure __________ argiñ ona zala ta zakurraren _______ bera eroriko dek, ez akiyok _________

7 8

leire eta olatz arrastia

Bete hutsuneak honako hitz hauekin:

Zenbat hanka ditu elefante honek?

1

Hutsuneak

Sudokua

8

• Nork idatzi zuen Otto Pette? • Nork idatzi zuen Leturiaren egunkari ezkutua? • Nor izan zen ilargia zapaldu zuen lehen gizona? • Nork idatzi zuen txoria txori abestia? • Nork asmatu zuen Windows ordenagailu programa? • Nork asmatu zuen bonbila? • Nork idatzi zuen Harry Potter liburua?

irene-oihane

asier-ainhoa

www.auzoka.net

19


Zenbaki honetan… Foto Inkesta

2

Albiste Bitxiak

7

Pertsonaia + Zein naiz?

9

109 zkia.

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria auxiliadora, Mariaren bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-manteo auzoka.net

Bideo-lehiaketa Ikasleek haien abileziak sorkuntza lehiaketan

erakutsi

Zuzendaritza:

3

Donostiako Euskararen Udal Patronatua

dituzte

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea erreportajea

Elkarrizketa

4

STL-k 50 urte

10

Santo Tomas Lizeoa ikastolen artean aitzindaria izan zen, eta hori ospatuko du

6

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:

Teknologia berriak 12 Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

kirola

Gontzal Iraola

eragin.com

eragin.com

ekologia

Birziklatzea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak:

Musika

14

Filmak

15

Bideo-jokoak

16

Liburuak

17

Denbora-pasak

18

8

“Zaila da ikasketak ongi eramatea eta arraunean aritzea, baina posible da”

www.auzoka.net

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net

2010eko azaroa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.