Izenburua: Izar-malkoak Egilea: Fernando Morillo Grande Argitaletxea: Aizkorri Argitalpen data: 2002 Ilustratzailea: Elena Odriozola Belastegui Bilduma: Topaleku Orri kopurua: 120 orrialde
B​eùatek, gazte informatikazale eta nahiko ezkorrak, egundoko esperientzia berria biziko du: izugarri erakartzen duen neska batekin boladatxo batez ateratzea. Protagonistak berak kontatzen digun istorio honetan gorabeherak ezagutuko ditugu maitasun eta sexuaren aldetik. Bizitza ez da paradisua, ezta filmeetan agertzen den bezalakoa ere. Bizitza bide gogor eta konplexua delako ustea du narratzailea eta protagonista den gazte honek. Protagonistaren eskutik ere, nerabe ezberdinen profilak ezagutu ahalko ditugu, profil kontrajarriak, hain zuzen: irekia eta itxia, lotsati eta lotsagabea, apala eta harroputza... Gaiari dagokionez, sexu diferenteetako nerabeen arteko harremanek osatzen dute lehenengo mailako ardatza; baina baita mutil gazteen artekoak zein guraso eta seme-alaben artekoak ere. Egungo gazteen elkarrengana hurbiltze moduen lekukoak izango gara narratzaile gaztearen kontakizunen bidez. Beste aldetik, gaurko gazte baten giza grinak zein bestelakoak ezagutuko ditugu lehenengo pertsonan egindako istorioan. Sexuaz gain, informatikak eta internetek ere garrantzia handia izango dute. Niri ez zait liburua asko gustatu sexualitatea eta niri ez zaizkit gauza horrei buruz hitzegitea ez zait gustatzen.