San Praixku Jaiak 2024 - Egitarau Liburuxka

Page 1


Heldu da ostera kaleak kolorez, musikaz eta algaraz betetzeko ordua. Ohartzerako, urriak irentsi gaitu uda agurtzearekin batera.

Egunerokoan kaleak bizirik ikusi nahi ditugun arren, badakigu San Praixkuekin batera betetzen dugula inoiz baino gehiago plaza. Eta egiaz, ez da seinale txarra! Jaiak, elkarrekin eta elkarrentzat osatzen baititugu.

Honenbestez, aurtengoan ere ateak zabaldu eta kaleak biziberritzeko

deia egiten dizuegu. Laster izango dituzue Oilasko Biltzaileak atarian, irrintzi eta arin-arin artean dantzan. Laster egingo dugu elkarrekin arraun Errio Egunean, erriberaren edertasun eta berezitasunaz gozatzen. Laster egingo dugu Txotx herri-afariaren abaroan eta batuko gara barra eta eszenatoki ertzetan. Herri bizigarriek, herritar bizigarriak behar dituztenez… Egin dezagun irri,

egin dezagun kanta eta irudikatu dezagun elkarrekin gure etorkizuna!

Hona hemen aurten ere, herritik eta herriarentzat sortutako San Praixkuak! Eraiki ditzagun harreman sanoak, elika dezagun etorkizuna, zaindu dezagun elkar eta zaindu ditzagun gure bazterrak!

Jai parekide, osasuntsu, arduratsu eta parte-hartzaileen alde, gora

Agiña eta agiñarrak! Gora San Praixkuak!

Agiñako gaztiak

Xabierren bertsoak

San Praixku jaiak badatoz eta gonbita doa bertsotan aginatarrak esnatu zaizte inor ez geratu lotan eguneroko jarduna eten murgildu festaren sokan poztasunaren mozkorraldiez gozatzeko une askotan urrezko irinik ezta faltako jai magien errotan.

Bost eguneko ekimenekin programa zaigu erditu eta irakurri duen edonor etxean ezin gelditu errioaren eguna berak hamaika ekitaldi ditu oilasko-biltze, mus txapelketa herri afaria gehitu kontzertuetan ziur jendea ezingo dela kabitu.

Egitaraua

URRIAK 4 / Ostirala

San Praixku eguna

11:00 Meza Nagusia

12:00 Jubilatuen hamaiketakoa

Aginaga Sagardotegian, Beñat

Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta

18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!

19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan

19:30 Sardina eta sagardo banaketa

Bitartean XL. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkorbizkorrak

URRIAK 5 / Larunbata

Oilasko

Biltzaileen eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria

06:00 Oilasko biltzaileen irteera

Atarialde Elkartetik

11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera

Mapildik

18:00 Txosna irikiera

18:30 Kaleak alaituz

FANFARRIKANT

Bitartean Herri poteoa

21:00 Herri Afari bikaina

Sarrerak Arraten, 30 € helduak eta haurrak 12 € / *sarrerarik

gabe momentuan 40 €

23:00 Txosna irikiera

23:30 Erromeria frontoian

ITZAL

ERROMERIA

03:00 Eliza Zaharrean

DJ JOTATXO

URRIAK 6 / Igandea

16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia. Eliza Zaharrean izango da eta izenematea 15:30 ireki eta 16:00 itxiko da

18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean

19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa

URRIAK 11 / Ostirala

Umeen eta gazteen eguna

10:00 Umeen jolasen hasiera

13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian

16:00 Puzgarriak frontoian

17:30 Txokolate goxo-goxoa

Ondoren Eguraldiak laguntzen badu apar festa!!! eta Buruhandi gaizto-

gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!

19:00 Musikaz girotuta poteoa

21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. *Izena emateko idatzi urriak 4 aurretik instagramera

23:00 Txosna irikiera

23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean

BIDE BATEZ ERROMERIA

03:00 Itxi arte

DJ Davila

URRIAK 12 / Larunbata

Errioaren eta kintoen eguna

9:30 “GOZATU ERRIOAZ” Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin

11:45 Aginagako Trainerila

Txapelketa:

Gizonezkoen XI. ikurrina eta

Emakumezkoen V. ikurrina

19:30 Elektrotxaranga!

ELEKTROPOTTOTTE

00:00 Kontzertuak frontoian:

BELE

HERENEGUN

03:30 Eliza Zaharrean

DJ ZKNBrothers

8:00 Errefus bilketa

OHARRAK

Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, errespontsabilitate zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxera!

Agiñako gaztiak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.