2022-2023 Matrikulazio kanpaina

Page 1

Aresketa ikastola Aresketa auzoa, 2 01470 Amurrio (Araba)

RH

HAU

E

Z KU

ZA

NT

945 89 03 60

aresketaikastola@aresketaikastola.eus

www.aresketaikastola.eus


Aurkibidea

- 1977tik familia bat - Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide - Haur Hezkuntza - Lehen Hekuntza - DBH - Orientazioa - Jantokia - KIVa - Hezkuntza jardunaldi irekiak - Agenda 30



Egun Aresketa ikastola dena lortzeko “adreiluen martxa” izeneko erreibindikazioa.


1977tik familia bat

1977. urtean, euren umeentzako euskarazko kalitatezko hezkuntza lortzea helburua zuen egitasmoa jarri zuen abian guraso talde batek. Guraso talde hark, egun Aresketa Ikastola den proiektuaren hazia erein zuen. Egun, Aresketa Ikastolak 2 eta 16 urte bitarteko hezkuntza egitasmo integrala du, eta GURASOEZ osatutako irabazi-asmorik gabeko Herri Onurako Hezkuntza Kooperatiba da. Kooperatibaren nondik norakoak gurasoez Asanbladan eta Batzorde Eragile baten bidez kudeatzen dira. Hortaz, zeuek, gurasook zarete protagonistak.


Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide Gure herriaren BIHARKOA eraikiz

Hamarkadaz hamarkada, urtez urte, hezkuntza proiektu zabal bat, osoa eta handia eraikitzen. Euskaldun eleanitzak. Euskara ardatz hartuta eleaniztasunera: gaztelania, ingelesa eta frantsesa.


111 IKASTOLA 4.500 irakasle 500 langile ez irakasle 57.322 ikasle Eskaintza integrala 0 urtetik hasita, Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino - (Aresketan DBH4.) Anitzak eta ugariak; txikiak eta handiak; herrikoak eta herrikoiak. Pertsonak hezi eta pertsonekin hazi. Gure jakintza, antolakuntza, berrikuntza pedagogikoa eta herri ekimenak hezkuntzaren sistemaren zerbitzura.


Haur Hezkuntza: Haurra erdigunean Haur Hezkuntzako marko pedagogiko.

Umeak bere bideari ekingo dio etapa berri honetan. Bide berri honi ekiteko BALIABIDE eta TESTUINGURU ANITZAK eskainiko dizkiogu oinarrizko gaitasunak ikasteko: pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten eta norbera izaten ikasi. Adin desberdinetako umeekin ELKARREKIN EGOTEAN, ELKAR elikatuko dute, bidea/bidaia aberatsago bihurtuz. Hezitzaileok, bidaia berri honetan, UMEEN BIDAIDEAK izango gara.




Lehen Hezkuntza: autonomia garatzen Etengabeko berrikuntza pedagogikoa: Txanela, Izan, Eki, Kimu.

Bere jakinmina eta interesak asetzeko, kultura eta naturaren unibertso zabala bere aurrean aurkituko du. Aldi berean, bera izaten eta besteekin izaten eta egiten ikasiko du. Garapen pertsonala eta akademikoa modu orekatuan, gaitasunetan eta konpetentzietan aurrera eginez. Era globalizatuan Irakurketaren, idazketaren, pentsamendu matematikoaren eta hizkuntzen lanketa. Gatazken erresoluzioen trataera curriculumean integratua: KIVa.


DBH: orientazioa eta tutoretzak Nerabezaroan agertu ohi diren buruhausteen eta galderen aurrean, ikastola bidelagun.

Elkarrekintza eta talde harremanak ezinbestekoak diren garaian, norberaren ezagutza oinarrizkoa da proiektu akademiko zein pertsonal arrakastatsua lortzeko. Erabiltzen den metodologiaren bidez, ikasleak barneratua dituen jakintzez, egiten jakiten eta izaten jakiten transferentzia errealitatera ahalbidetzea. Pertsonengan oinarritutako informazio eta komunikazio teknologien erabilera arduratsua eta osasuntsua. Teknologia tresna eta pertsona helburu.




Orientazioa. Psikomotrizitatea-Guraso eskola-Tutoreekin jarraipena Prebentzioa da orientazioaren zutabeetako bat, familien zerbitzura.

Psikomotrizitatea:

Guraso eskolak:

Psikomotrizitateak estruktura gutxiko esparru kontenitzaile eta ziurra bermatzen du haurrak bere prozesuan aurrera egin dezan.

Seme-alaben hezkuntzan paperik garrantzitsuena gurasook betetzen duzue. Gai garrantzitsuez ideiak azaldu eta bizipen ezberdinak partekatzeko lekua, horien ondorioz nork bere ondorioak atera ditzan.

Tutoreekin jarraipena:

Orientazio Departamentua.

Ikastolako tutore guztiak orientazio departamentuarekin astero biltzen dira ikasleen garapen pertsonalaren, sozialaren nahiz kurrikularraren jarraipena egiteko.

Bere lana era transbersalean egiten du, etapa desberdinen arteko koordinazioa bermatuz.


Jantokia Gure sukaldean prestatutako menu goxoak eta, batez ere, osasuntsuak.

Aresketa Ikastolak, ikasleen osasunarekin (garaiko produktuak), eskualdeko ekonomiarekin (bertoko produktuak, bertoko ekoizleak) eta ingurumenarekin duen konpromisoa islada du zerbitzu honetan. Halaber, jantokien zerbitzuaren eredu berrietan esperientzia handia duten profesionalen aholkularitza eta jarraipena izaten dugu.



Eskola jazarpenari aurre egiteko protokola.


KIVa ikastola

Inklusioa, desberdinarekiko balorazioa, emozioen kudeaketa, enpatia, gatazken kudeaketarako eta jazarpen egoerak prebenitzeko eta desaktibatzeko egitura egonkorra eta protokolo zehatzak. Turkuko Unibertsitatean (Finlandia) bullying-ari aurre egiteko garatutako programa da KiVa. Froga ziurretan oinarrituta dago, hots, zientifikoki frogatu da KiVaren eraginkortasuna. Ikastolak bullying-ari aurre egiteko tresna eta material espezifikoen aukera zabala eskaintzen du KiVak.


Hezkuntza jardunaldi irekiak Hezkuntzari buruzko hausnarketa eta ezagutza gizartean piztuz.

Urtero, Hezkuntza Jardunaldi Irekiak antolatu ohi ditu Aresketa Ikastolak. Berauetan, orain arteko 20 edizioetan alegia, hezkutzarekin zer ikusirik duten gai anitzak jorratu izan ditugu itzal handiko hizlarien laguntzaz. Jardunaldi hauek familientzat, profesionalentzat, eta heziketaz kezka duen ororentzat irekiak dira.




Agenda 30 Ama lurra zaintzen ikas dezagun!

Larrialdi klimatikoaren garai hauetan, Agenda Euskadi 2030 (lehengo Eskola Agenda 21) programak ikastola dinamizatu nahi du garapen jasangarriago baterako urratsak eman ditzagun. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.


Aresketa ikastola

Aresketa auzoa, 2 01470 Amurrio (Araba) 945 89 03 60 aresketaikastola@aresketaikastola.eus

www.aresketaikastola.eus

o

rak alde r a i az zu A eigu zerbitzu d l a G RAIO GAR


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.