OIANGUREN BHI IRAKURKETA PLANA Oianguren BHI irakurketa plana hiru ikasturteko plangintza biltzen duena izango da.Bertan, zenbait ekimen eta jarduera bildu dira, horien denboralizazioa eta ebaluazio-adierazleak. Gure ikastetxeko irakurketa plana,ikastetxeak dituen baliabideak eta beharrizanak kontuan hartuta egin dugu. Jardueren denboralizazioak ere ikastetxearen beharrizanei erantzun behar die. Hala, Irakurketa Plana hiru urteko Plan Estrategikoa izango da, hau da gure ikastetxea non dagoen eta nora eraman nahi dugun laburbilduko duen plana.
TESTUINGURATZEA Gurea bailarako ikastetxea da. Ordiziako ikasleez gain inguruko herrietatik datoz ikasleak, hala nola, Legorreta, Itsasondo, Arama, Altzaga, Gaintza eta Zaldibiatik. Gehiengo euskalduna duten herriak direnez, honek badu eragina ikastetxean euskarak duen presentzian eta erabileran. Oianguren ikastetxean D eredua eskaintzen da, beraz, ikastetxeko hizkuntza nagusia euskara da eta egoera guztietan erabiltzen da, bai ikasgelan, baita ikasgelatik kanpo (pasilloetan, patioan, jantokian, eskolaz kanpoko jarduera osagarrietan…). Gaztelania ikasgai gisa lantzeaz gain, komunikazio-tresna moduan ere erabiltzen da hainbat egoeretan euskaraz ez dakitenekin. Ingelesa ere ikasgai gisa lantzen da eta gainera DBH 1 eta DBH2n informatika ingelesez ematen da. Frantsesak ere badu leku bat gure ikastetxean. Izan ere, DBHko -4. eta Batxilergoko 1.-2. mailetan eskaintzen dugu urtero aukerako irakasgai modura.
IKASTETXEAREN IBILBIDEA IRAKURKETARI LOTUTAKO PROIEKTUETAN Urteko planaren hobekuntza planean, irakurketari buruz honako hau gelditu zen jasota: testu eta grafikoen ulermenerako jarraibideak edo prozedurak mintegiak aztertu, adostu, programazioetan txertatu eta gelako jardueretan aplikatuko zela. Bestalde,2016.-2017 aldian ikastetxeak Hizkuntza Proiektua garatzeko lehen urratsak eman zituen. Zenbait saio egin genituen irakurketari lotutako gogoeta partekatua bideratzeko eta, ondorio gisa, honako hau erabaki genuen: Hizkuntzak ez diren arloetan ere, irakasgaiari dagozkion konpetentziak garatzeko, entzumena eta irakurmena landuko genuela arloari zegozkion testu-generoak landuz. Honetaz gain, 2018-2022 epealdirako ikastetxe honek Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua garatu du ikasleen artean euskara bultzatu eta haren erabilera sustatzeko. Horri lotuta honako erabaki hauek hartu dira: Gaztezulo, Idazleen elkartearekin ... ditugun harremanak eta elkarlana mantendu eta sustatzea.
1