Nondik 43

Page 1

ATAUNIKER. 2022ko azaroa 43 1976an sortutakoa EKAINAREN 18ko SUA AtAKA b IKo E do I tx I zotAKo Kob EA

Sarrera-hitzak

Urtebete iragan da azkeneko NoNdIK plaza ratu zenetik. Harrezkero, ordea, bizimoduak aurrera jarraitu du. Idazkintzari eta ikerketari dagokionez, ez du etenik izan, nahiz eta pan demia oraindik ere geure artean darabilkigun. Hala ere, sormena, irudimena, jakin-mina eta ikerketa… Memoria Historikoa… ardatz ho rien baitan jardun beharra dago, herrigintza ren arlook ondorengo belaunaldientzat ere jasota gera daitezen. Bestalde, aldizkariko gai guztiak emanda edo adostuak izan dira, bakoitzak bere mundua edo ikuspegia azal zezan. Horretarako, idazle bakoitzak bere ingurua eta bizipenak azaldu nahi izan ditu, Atauni bere ekarpena eginez, herrian bertatik nahiz diasporatik. Eskerrik asko idazten, zabalkundea egiten eta diruz lagundu duzuen guztioi!

Nondik-norakoak

1 Ekainaren 18ko sutea

2 Sarrera eta idazleak 3-6 Atauniker 2022

7 Argazki zaharra eta KAIXO aldizkaria

8 Jubilazioa. Lurdes Auzmendi.

9 Boeneko azken testigantza. Jexux Aizpurua.

10 Bigarren hizkuntza ikasteko motibazioa eta balioak. Inazio Rezola.

11 Arimaren zornaturiko zauriak. Joxe Segurola.

12 Haurtzaroko oroitzapenak Ataunen. Galder Reguera.

13 Itsasoari begira. Joanito Dorronsoro. 14-15 Segurako barraskilo-haztegi. Markox Urdangarin.

16 Udal-ordezkariak: EHBildu (Bizikletazaleentzako bidegorria? / Nekazal-turismoa nola bultzatu…

17 Udal-ordezkariak: EAJ/PNV (Bizikletazaleentzako bidegorria? / Nekazal-turismoa nola bultzatu…

18 Bidegorria Ataunen. Santi Osoro.

19 Aurten eta aurrez utzi gaituztenak gogoan! Jabier Imaz.

20 Euskal artzaintzaren etorkizuna. Joxe Mari Zeberio.

21 Euskararen indarguneak eta ahuldadeak Ataunen. Joxe Begiristain.

22 Euskaltegien etorkizuna. Maizpide euskaltegia.

Err E dakzio-tald E a

Aizpurua Barandiaran, Jexux Begiristain Aizpurua, Joxe Fontenla Sukia, Ion Munduate Arruabarrena, Joxerramun Rezola Eskisabel, Inazio

© Atauniker

Argazkiak: Aizpurua, Jexux / Aizpurua, Jon / Auzmendi, Lurdes / Auzmendi, Martin / Begiristain, Joxe / Dorronsoro, Joanito / Fontenla, Ion / Galparsoro, Nekane / Gure Esku dago / Imaz, Jabier / Jentilbaratza elkartea / Kerejeta, Izaskun / Maizpide barnetegia / Mintegi, M.A. / Munduate, Joxerramun / Reguera, Galder / Sanchez, Iñaki / Segurola, Joxe / Urdangarin, Markox…

ataunikertaldea@gmail.com www.atauniker.org Lege gordailua: SS-1184-1989

23 Migratzaileak Saudi Arabiako erresuman. Izaskun Kerejeta.

24 Zahartzarorako aurreikuspenaren garrantzia. Martin Auzmendi. 25 Ataungo XVIII. mendeko organoan klaseak ematearen erronkak. Iñaki Sanchez. 26 Idazlearen pozak eta minak. M. A. Mintegi. 27 Historiaren kontuak. Lukax Dorronsoro. 28 Egun bat Ataunen. Maria Jesus Gerra. 29 Herritik hirira: herriak husten eta hiriak handitzen. Patxi Apalategi. 30 Bizimodu berrie! Jon Aizpurua. 31 Genoveva Imaz Auzmendi botikaria. 32 Ene esku zaharkituek. Jabier Imaz. 33 Kirol gaiak. Jexux Goikoetxea. 34-35 Gugan beude! 36 Oroimena elikatuz. Efemerideak 37 Ezagutu herria. Aurtengo galdera. Gonbita. 38 BAZKIDE izan nahi dut 39 Laguntzaileak 40 Laguntzaileak

2 Nondik

ATAUNIKER 2022ko emaria

Hitzaldiak

· 1936: Saseta Defentsa Sistema. Karlos Almortza.

Ataungo baso autoktonoak eta beste kontu batzuk Garazi Azurmendi.

Ezkaba / San Kristobal (Memoria Historikoaren Jardunaldiak). Mikel Noguera.

ERAKUSKEtAK

Ataungo Flora, Fauna eta Astronomia Joxanjel Imaz Aizpurua.

Ezkaba / San Kristobal (Memoria Historikoaren jardunaldiak). Nafarroako Gobernua.

HERRI-bISItA GIdAtUAK

Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleak.

· Bilbotar taldea Igor Ramos Peula komikigilearekin.

· Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko kultura-kazetariak.

· Euken Ostolaza donostiar tenorea, Iñaki Ostolaza ostalaria eta Maria Jesus Gerra Euskadi Irratiko kazetari ohia.

· Maizpide barnetegiko ikasleak

2021-22: 1. oRGANo-IKAStARoA (4 ikasle: Lazkao, Legazpi, Ordizia eta Segura). 2022-23: 2. oRGANo-IKAStARoA abian da Iñaki Sanchezen gidaritzapean.

HItzARMENAK

· MONDRAGON Unibertsitatearekin gizarteko boluntariotza-lanean (Endika Apalategi / Arnau Elgarresta). Tutorea Andres Gostin Elorza. - Elkartearen artxiboa eta Enrike Zurutuzaren lanen sailkapena.

· ATAUNGO UDALA (finantzazioa) - Urtean zeharreko ekitaldietarako ohikoa (2.550€) + osagarria ANTONEN KOBA dokumentala (2.809€). Badihardugu elkarteak hainbat ataundarri eginiko grabaketak interneteratuko ditu udalak www.ahotsak.eus-en (9.500€).

- AEB-etako Nevadako Unibertsitateko Basque Libreryra dohaintzan herriko hainbat liburu eta aldizkari igorri dira.

SEiNalEtikako toponimia finkatu da herriko mendi-bidegurutzeetan (Gipuzkoako Mendi Federazioa).

doHAINtzAK

· Xabier Zubizarretak: Haurkide elkartearen KAIXO aldizkariaren 1976-77ko 0-1-2 aleak.

· Tere Dorronsorok: 1953ko NORTE semanario gráfico de actualidad (1953-X-23) uholdeak. JAIEGIN (1981-IX-26), Asteroko DEIA (1983VII-31), EGIN (1983-VIII-28/VIII-31), DEIA (1983-VIII-29/1983-VIII-30), DIARIO VASCO (1983-VIII-28) uholdeak, BERRIA (2010-VIII06) eta 1946ko Sanmartinetako jai-egitaraua.

zAHARbERRItzEA: Txerri-aska ESPElEoloGia: katalogazioa abian.

arGitalPENak

NONDIK 42 eta NONDIK 43 aldizkariak / Leizetako dokumentala…

AURKEzPENA

Azaroko Zientzia-astearen barne, Beasaingo Txindoki Institutuko ikasleentzat elkartearen nondik norakoak + mahaingurua.

laNkidEtzak

· Joxemiel Barandiaran fundazioa, San Martin parrokia, Joxemiel Barandiaran ikastetxea, Gipuzkoako Mendi Federazioa, Mondragon unibertsitatea, On-Produkzioak, Beasaingo Txindoki Institutua eta Memoria Historikoa Jardunaldiak (Udala, Nafarroako Gobernua, Atauniker, Murkondo, Haitzarri eta Ataungo Emakumeen Taldea).

Nondik 3

INKEStA.

42 ikusleren iritzi-bozkak:

Flora: 4ak 21, 14ak 11 eta 13ak 10.

Fauna: 4ak 21, 13ak 14 eta 15ak 11.

Astronomia: 1ak 20 boto, 13ak 14 eta 15ak 11.

4 Nondik

Herri-bisita gidatuak

2022/III/20

Saran Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko kultura-kazetariak ► 2022/VI/22

2022/III/26

Saran bilbotar mitologia-zaleak ▼

Troskaetan Jentilbaratza elkartea

Nondik 5

2022/IV/26

Joxemiel Barandiaran eskolako ikasleak

2022/VII/28

Iñaki Ostolaza, Jon Aizpurua, Euken Ostolaza eta Maria Jesus Gerra

6
Nondik ▲
▼ ▲

Garai batean

1.963-64. ikasturtea 1) Arantxa Urrestarazu, 2?, 3) Juanita Arruabarrena, 4) Mª Luixa Urrestarazu, 5) Inaxita Urteaga, 6) Marimertxe Arratibel, 7) Mariajexux Arratibel, 8) Mertxe Garmendia, 9) Pakita Etxeberria, 10) Juanmari Agirre, 11) Joxeanjel Agirre, 12) Juanita Urrestarazu, 13) Marikruz Imaz, 14?, 15) Margarita Urdangarin, 16?, 17) Arantxa Auzmendi, 18) Isabel Perez, 19) Maria Gallardo, 20) Mariajexux Etxeberria, 21 ?, 22?, 23) Duarte; 24) Axun Agirre, 25) Ana Mari Riego, 26?, 27?, 28?, 29) Pilar Perez, 30?, 31?, 32) Manolo Perez, 33?, 34) Juan Mari Agirre, 35?, 36.) Ki nito?, 37) Liquete?, 38) Sebastian Salsamendi, 39) Domingo Etxeberria, 40?, 41) Jose Mª Gómez, 42) Jose An tonio Rodríguez, 43) Jose Luis Rodríguez, 44?, 45) Miguel Gallardo, eta 46?

HAURKIDE elkartearen aldizkaria (1976-1987)

Jaso berri ditugu Xabier Zubizarretarengandik dohaintzan aldizkariaren ale batzuk. Lehendabizikoa, hain zuzen, 1976ko ekainekoa. Bigarrena 1986ko urtarrilean kaleratu zuten berriro 1. ale gisa eta 1987ko ekainean 2. alea eta azkenekoa; guztira 3 ale. Elkartearen berri emateaz gain, zenbait artikulu izenpetuta azaltzen dira. Hona garai hartako idazleak: Agurtza ne Auzmendi, Xabi Barandiaran, Mirentxu Garmendia, Myriam Galparsoro, Naroa Goikoetxea, Ander Gorostizu, Gaizka Irastorza, Oihana Mendizabal, Aitor Munduate, Iñaki Munduate, Naiara Munduate, Nekane Munduate, Maider Urdangarin, Ipar Haizea, Pitxi, Joxe Jabier Segurolari eta Joxe Munduateri elkarrizketak. Eskerrik asko!

Nondik 7

Jubilazioa

Jubilatu hitza latinezko iubila tio-tik dator eta poza, alaita suna esan nahi du. Euskaraz jubilazioa edo erretiroa esaten dugu, eta ni, dudarik gabe, lehe nengoaren kutsuarekin geratzen naiz. Erretiro hitzak badakigu zer esan nahi duen: utzi, alboratu, eta horixe da jubilaziora iritsi ondoren askori gertatzen zaiena: erretiratu egiten dira, utzi egiten dituzte lan bizitzan zeuzkaten harremanak eta afizioak.

Asko aldatu da, ordea, jubilatu bizitza. Alde batetik, oro har garai batean baino osasun hobearekin iristen gara jubilaziora eta, bestetik, bizi esperantza haundiagoa dauka gu. Honek aukera ematen digu lan

bizitzan egin nahi baino denbo ra faltagatik alde batera utzi behar izandako gauzak egiteko, afizioe kin gozatzeko, ikasteko. Eta dudarik gabe, lan bizitzan zehar zuzenean edo zeharka metatu dugun espe rientzia eta ezagutza ahal izanez gero besteei laguntzen erabiltzeko. Norberak ikusiko du zer egin, non eta abar, baina bizi garen he rrietan aukera faltarik ez dauka gu: elkarteetan parte hartu deza kegu; ikastaroetara joan; kanpotik etorritakoei euskara eta gure hiz kuntza irakatsi, haien bizi ohitu rak ikasi, eta abar. Eta bidaiatzeko, bazterrak ezagutu eta ikusteko ere aprobetxatu dezakegu. Ni hizkuntza indigena eta gutxi

tuen berreskurapenean lana egi ten duen Garabide elkartean sartu nintzen lanari uztearekin batera, eta horren bidez egiten dut nire ekarpentxoa. Munduan ehunda ka hizkuntza daude heriotza arris kuan, eta oraindik nolabaiteko osasuna daukaten beste ehunda ka askoren hiztunek arazo haun diak dauzkate beraien hizkuntzen biziraupena bermatzeko: horreta rako eta beste eginkizun batzueta rako bidean laguntzen diegu gure ezagutza eta esperientzia xumeaz baliaturik. Eta haiengandik be raien ohiturak eta kultura, hizkun tzen ezaugarriak, ahozko tradizioa ren funtsa eta abar ikasten ditugu, joan-etorriko harremanean beti.

8 Nondik

Boeneko azken testigantza

Jexux AizpuruA bA r A ndi A r A n (2022/V iii/03)

Maitere Arruabarrena Barandiaranekin solasean; etxea saldu du eta gaur du Boenen bere azken eguna

- Lekua: bone / boenea (Arrondo). Ordua / Data: 17:05 / 19:40. 2010eko otsailaren 24a (asteartea) - Eguraldia: 15°. Hego-haizea. Udaberri-usaina berri-emaileak: Maitere Arruabarrena barandiaran (71 urte) Jexuxa barandiaran Eskisabel (85 urte)

Andreseneko zubian lauzpabost auto baziren eta lazkanotegi eta Aranburuene bitartean aparkatu dugu, Rafaelene parean itzulia eman ondoren. lazkanotegi eta Ermentariko ataritik hur bildu gara boenera. Tinbrea bitan jo dugu. Maiterek ireki digu atea eta ezkaratzetik 1. solairura igo gara sukalderaino. Ekonomika piztuta zeukan eta tarteka egur-puska batzuk bota ditu surtara. Gure ama az keneko aldian eseri zen toki berean jarri nahi zuen eta halaxe egin du; leihoari bizkar emanda. Ni neroni atea aldean eseri naiz eta Maitere erdian, sua atzean zuela. Kafea ere prestatu digu. Bera ere oso kafe za lea omen da-eta. Mahaian telebistako bi mando Horman bi erloju. Aspaldi honetan SALGAI egon da boENE etxea eta egunotan saldu dute; eroslea Ordiziako familia gazte bat bi umerekin. Baliozko gauzak eramanda dituzte eta gainerakoa bertan utziko dute. Altzari asko pipiak jota omen dago.

Argazki zaharrak prest zeuzkan Maiterek eta ba tzuei bertan atera diet argazkia (gurasoak, senideak eta abar).

boene, garaian, Urdangarinberrikoaren “Kotxe ra” omen zen; Ezkaluenekoena (imaztarrak). Andre senetik goraka, bordatxo eta Urdangarinberri etxeen tartean dago; errepidean goraka goazela ezkerretan bihurgune-bizian. Iparraldeko estratatik gora Irango askara eta gero atarira irteten da. Hegoaldera soro ederra du, Ermentari ondoko loibepe etxearekin muga eginez. Sukalde parean aparkaleku txiki bat eta baratzea. Leihatiladun atea du, duela gutxi egindakoa. Barruan ezkaratza ederra eta aurreraxeago ukuilua; ganbelak eta sororako aitzur eta igitaiak ere badira…

Artikulua osorik irakurtzeko www.atauniker.org-era jo ezazu.

Nondik 9

Bigarren hizkuntza ikasteko motibazioa eta balioak

Bigarren hizkuntza ikasteko, gure kasuan, euskara ikasteko, argi dago autoa egiten duen orok arrazoi edo motibazio bat edo gehiago izan ditzakeela batzuek la nerako behar dutelako ikasi nahiko dute, beste batzuek naturaltasu nez harremanak euskaraz izateko, seme-alabei laguntzeko, eta beste zenbaitek Euskal Herrikoa delako, eta betebeharra dela uste duelako. Sarritan motibazio edo arrazoi bat baino gehiago duen jendea izan go dugu gure hizkuntza ikasten ari dena. Dena den, ibilbide horri eki ten dionak jakin behar du bidea, askotxotan, oso malkartsua izango dela, aurrera egitea, jarraitzea ez dela beti bidaiari ekiten diogunean pentsatzen dugun bezalakoa izan go. Oso motibatuak egon arren, zenbait aldagai eta balio oso kon

tuan izan behar ditugu bidea osa suntsu egin nahi badugu. Lehenik eta behin, denbora da kontuan izan beharreko aldagaia. Denbora, gure gizarte “moderno” honetan hain preziatua den altxo rra, ohikoa da, denon, edonoren ahotan/ahotik “ez dut denbora rik” entzutea; hortaz, jakinda egu neroko horretan xahutuko dugu la ia energia guztia, ongi pentsatu beharko genuke geratzen zaigun apur hori zertan eta nola gastatuko dugun.

Behin denboraren aldagaia az tertuta, jakin behar dugu euskaraz bizitzeko dugun motibazioak eta norberaren balioek harreman zu zena dutela. Hiru dira euskara sus tatzeko proposatuko nituzkeen ba lioak: integritatea, erantzukizuna, asertibitatea.

Integritatea esan eta izan da, esaten dena eta egiten dena, inte gritatez biziz gero, ezin da norbera euskalduna dela esan eta euskara duna ez izan. Gure bideari ekiten diogunean, euskaldun izateari, nahiak eta gogoak, esanak eta iza nak bat etorri behar dute. Pentsa tzen dugunak eta egiten dugunak bat etorri behar dute, beraz, gure kasuan integroak izango gara eus kaldunak garela esan eta euskaraz hitz egiten dugunean, sarritan ho rri ez diogu garrantzirik ematen, baina horrela egiten badugu, alde batetik, indartu egiten da gure bu ruarengan dugun konfiantza, eta, bestetik, sinesgarri eta erakargarri egiten gaitu…

Artikulua osorik irakurtzeko www.atauniker.org-era jo ezazu.

10 Nondik

Arimaren zornaturiko zauriak

Nazaretheko Joshuarena maitasunezko kondairarik xarmagarriena da. Jainkoa gizon-emakumeen historian kiri kolatu zenekoa. Historiagile judu batek zioen bezala (Flavio Josefok) behin maisua hil eta gero jarrai tzailerik ez zela geldituko, susmoa, ez zen bete, bikoizten eta hirukoiz ten joan ziren kristauak. Jesusena da Jainkoak gure historian bete -betean esku-hartu zuenekoa; gi zon-emakumeen ikuskera, pentsa kera ta sentiera irauliz; hitz batez, hankaz gora jarri zuenekoa. Bere bizkar gain jasotako gurutzea gure ikur, indar, arnas eta argi bihurtuz. Joshua da mezularia eta mezua ren edukia. Ezinezkoa da arau, agindu, prezeptu soil batzuetara mugatzea. Transzenditzen ditu. Jesus berbera , bere bizitza, izpiri tua, karisma eta gizatasuna ardatz eta eredu. Gure espektatibak txi to hankaz gora irauliz... Guztiak gudari baten antzeko norbait itxaroten zuten. david be rria, uniformez jantzia, ezpata es kuan eta zaldi zuri baten gainean gudaroste bat gidatuz (Macho-al fa).Gure parametroz gain Jainkoak bestelako norbait bidali zuen bere lehentasunak ezarriz. Elkarri zain

du eta begiratzeko agindua ema nez eta bere egunerokoan horrela eginez, garai haietan emakumeen zeregina zena eta azken putzekoa lehenetsiz Jainkoak beste para digma batekin bere elkartasuna lehentasunak proposatu zizkigun. Elkarri zaintzeko eskaera luzatu zi gun. Errukia apaltasuna, barkame na...

Elizaren kondaira behazunez eta eztiz txotidua dago, sitsak edota pipi-zuloz jositako habe zaharrak ordea, oraindikan zutik dirau. Eli

zaren buru den Aita Santua; Fran tzisko gizon umant otzana, xaloa, xumea, apala, zentzuduna, kato -katoa, sentibera eta buru argia, gure ezaugarri edo erreferente moral eta etiko bihurtuz..

Artikulua osorik irakurtzeko www.atauniker.org-era jo ezazu.

Nondik 11
HIL-KANPAIAK KRISTAUTASUNARI??? EZ DAGO HALAKORIK!!!

Haurtzaroko oroitzapenak Ataunen

Ataungo oroitzapen soilak besterik ez ditut. Han urte pare bat bizi izan ginen San Gregorioko maisuaren etxean 70eko hamarkadan, gure amari Ordizian marrazketako plaza es leitu ziotenean. Gogora dezadan: Gogoan dut belar-sortak txirri ketan kablean jaisten zirenekoa; bidean, nire baitan, kirol-porte ria ziruditen haietan barna. Plaza ko iturriari behin eta berriz biraka ere ibiltzen ginen bixera, Marino Lejarretak bezalaxe, atzekoz au rrera ipinita. Eskolan ere adin guz tietako haurrak nahasian Martin maisuarekin ginela; hain zuzen, maisuari abesti goxo bat kantatu ohi nionean, musajea emozioaz sutu egiten zitzaion. Gogoan dut plazatik hurbileko baserri batean bizi zen Roberto

laguna; orduan nire lagunik han diena. Berarekin ibiltzen nintzen goiz eta arratsaldez. Behin ezpa ta itxurako makilekin mosketero tara jolasean ari ginela bekainean ebaki galanta egin zidan. Gaur egun, aipatu arakaitza laztantzen dudanean zeraz oroi tzen naiz: Ataun dela eta izan dela beti guretzat, gure familiarentzat, benetako oroitzapen zoriontsua. Leku idilikoa, itzuliko ez den ira gana izanik, gure haurtzaroa be zalaxe.

Duela lau urte itzuli nintzen herrira, Libro de familia liburua idazten ari nintzen garaian. Asko hunkitu nintzen bertako paisaia nire gurasoekin batera berta tik bertara ikusi eta dastatu ahal izatean. Bai zoriontsu izan ginela han! zioten.

12 Nondik Diamantezko

Itsasoari begira

Jo A nito d orronsoro g oikoetxe A (2022/ix/03)

Itsasertzean bizi naizen ataun darra naizelako jarriko zenidaten agian aldizkarikook gai hau. Egia esan, hamaika urterekin Saturra rana joan nintzenetik gaurdaino lagun izan dut itsasoa ia beti. Itsasoak erakarri egiten gai tu. Urak bere bidea itsasorantz eta gizakiok ere berdintsu. Nork ez du gogoan ondo gordeta itsa soa lehenbiziko aldiz ikusi zuene ko unea? Donostiako Kontxan nik uste ataundar gehienok, osaba-i zebak bisitatzera joanda. Gogoratzen naiz 1950 urte in guruan gure herriko mutil talde bat bizikletan Vuelta a la Costa egitera joan zela. Ezagunak zaizki gu Donostia, Orio, Zarautz, Geta ria, Zumaia... Itsasertzekoek aldiz ez dute alderantzizko joerarik. As paldi Zumaiako bat Oiartzuna joan

zela bizitzera, eta hala esan zidan zumaiar batek; herri hori Ataunen ondoan dago, ez? Lurrazalaren lautatik ia hiru da itsaso. Milaka eta milaka urtez bizi bizirik, etengabeko mugimen duan… Gizakiok ere bertatik omen gatoz eta agian horregatik, itsasoak erakartzen gaituelakoan nago. Bertsolari bat baino gehiagori entzun diogu artikulu honen izen burua. Ezagunak dira J. Lopategi eta S. Lizasok txapelketan kantatuak, zer esanik ez J. Maiaren hitzak B. Lertxundiren abestian; azken arna sa eman nahi nuke itsasoari begira Eguzkia eta itsasoa. Gure kan tariek askotan kantatu ohi diguten Ilunabarra izenekoa datorkit go gora. Ramon Artola donostiarrak egindako bertsoa, Suitzako doinu batez jantzia.

Eguzkia hasten da jaitsitzen jaitsitzen dizdizera ederra zaiola gutxitzen; Diamantezko printzak zaizkanean galtzen

Eguzkia hasten da jaitsitzen jaitsitzen dizdizera ederra zaiola gutxitzen; Diamantezko printzak zaizkanean galtzen urrezko bola baten itxura du hartzen eta geldi geldiro itsaspera sartzen (bis)

Maiatzaren hasieratik abuztuaren hasiera arte, zumaiar batzuk Itzu run hondartza gainera joan ohi gera ilunabarrean handik urrez ko bola itsasoan geldi-geldiro nola pausatzen den kontenplatzera. Adi eta erne denok, azken-azken uneko izpi berdea nork ikusiko.

Nondik 13

S egurako barraskilo-haztegia

mA rkox u rd A ng A rin b egiristA in (2022/V ii/31)

Markox Urdangarin Begiristain (Ataun, 1959-olaluzeaga baserria). Urnietan bizi azken 30 urteetan eta Seguran haztegia sortu eta era mailea. bizitzak buelta asko ema ten ditu eta hauxe da nirea: lanbidez topografoa izan nahiz 22 urtez baino 2012 ur teko eraikuntzako krisiak kale gorrian utzi eta gero bizimodu berri baten bila hasi nintzen. Nire buruan bazebilen buelta ka zeozer inork ez zuena egiten ez zuena egiteko asmoa. zaila zen hau topatzea baino azke nean karakola izan zan gehien bete ninduena.

Exea de los Caballerosen egin nuen lehen topaketa eta berari hartu nion nire lehen proiektua. Hasiera beti zaila zela banekien, baino hau are zailagoa izan zen, zeren saldu zidaten di seinua fiasko bat izan zen.

Bigarren topaketan Sala mancako Ciudad rodrigora jo nuen eta han hasi nintzen orain dudan formatua marrazten. baita ere, oraindik lankidetzan jarraitzen dugun arabako baz kidearekin harremanetan jarri nintzen eta beraren haztegiaren diseinua kopiatu eta Seguran ipini nuen.

Karakol mundua oso berezia da, ez baitago inbestigaziorik berari buruzko ikerketarik; be raz, norberak bere tokiko kli matologiarekin bilatu behar du karakolaren bizitoki hoberena.

karakolarEN EzaUGarriak

Karakola moluskutzat jo geneza ke, arrastaka ibiltzeko joera du eta kuzkurtuz eta luzatuz ibil tzen da. Bere gordelekua edo azala gehienbat karbonato kal tzikokoa, ez du entzumenik bai no bai usaimen zorrotza, nondik lortuko bere elikagaiak aztertzen dituena. Ez dute hornorik ezta hezurrik ere. Gorputza, bihotza, birikak, giltzurruna, gibela, sabe la, begiak adarretan, ahoa, zaki la, bagina eta ipurdi-txuloa eta abar.

Neguan edo bero handiak di renean, egun askoz, aktibitatea geratu egiten dute eta beraiek sortzen duten kaltzioaz bere os kolean gordetzeko operkulu bat osatzen dute zuloa tapatzeko; hau da, hibernatu egiten dute.

kliMatoloGia Eta bERAIEN AKtIbAzIoA

Urtaroko garai epeletan aktiba tzen da eta neguan hibernatu; hau da, gauak egunak baino mo tzagoak direnean, udaberrian abiatu eta udazken hasiera arte.

Gehien aktibatzen diren hoz beroa 25º-30º eta hezetasuna %90; hau da, udako trumoi egun horietako bat.

Gauez egiten dute beraien ak tibitate guztia ta egunez lo edo ezkutatuz. Beraiek senaz bizi dira eta somatzen badute eguz kia edo haizea datorrela izkutatu egiten dira, zeren bestela bada kite ura xurgatuko diela.

karakolarEN SEXUalitatEa Eta UGalkEta

Karakolak hermafroditak dira; hau da, zakila eta bagina dituzte. Gortea tzean bien artean erabakitzen dute zeinek jokatu behar duen zakilare kin eta zeinek baginarekin. Lehen au sartzen denak arrarena egiten du. Erabakiak ordu pare bat eramaten diete. kopulatzen 12/14 bat ordu egoten dira.

Emearena egin duenak bi egunean egin behar du lurrean zuloan, gero han arraultzak uzteko; 80tik 150era bitartean egin ditzakete. 15 egun eta gero arraultzak eklosionatzen dira eta karakol kume bihurtzen da.

karakol-Mota: Helix aspersa muller edo hemen ba ratzeetan ezagutzen duguna. 28-35mm eta 7-15 gramo da ko mertziala.

ElikadUra, GarBikEta Eta ElaBorazioa Elikagaia: gehienbat pentsua da, garia artoa eta abarrekin egina baina karbo nato kaltzikoa hirutatik bat gehi tuz. Frantziatik ekartzen dugu hauts formatuan. Hidratatu berriz belarretan eta ureztatzean.

Garbiketa: nire ustez mito edo irudipen bat dugu karakolarengan muki eta zi kinaren gainean. Guk ura besterik ez dugu erabiltzen, garbiketan 5 egunez ur-garbiketa eta barruaren garbiketa somierretan kakatazten.

14 Nondik ErrEportAIA:

Elaborazioa:

ehuneko 90 potoetan saltzen dugu. Errioxako Pradejon herriko kontserbategi batek elaboratzen digu. Guk bizirik eta garbituta eraman eta beraiek beste han dikoa. Hiru formatu eginez gatz uretan egosita 900 gramoko po toa eta 350 gramokoa eta bestea sukaldatutakoa.

Saltokiak

Gehienbat bertan saltzen ditugu lau euskal probintzietan. Taber na, delikatesseetan, dendetan, denda haundietan(BM), pen

tsu-almazenetan eta abar. Urtean zehar azokak ere egiten ditut: Du rango, Oiartzun, Donostia, Zuma rraga, Lemoa, Usansolo eta abar. Gipuzkoan gutxi baina urte guz tian; Bizkaian Eguberrietan baka rrik, Araban San Prudentzioetan eta Nafarroan urte osoan. Aurten Madrilgo denda-kate batean ere hasi gara.

bItxIKERIAK

Inoiz ez nuen pentsatuko karako la hain mediatikoa izango zenik. Nik denei zabaldu dizkiet ateak eta baita telebista, prentsa, esko

lak eta abarrei ere. Eta jendearen kuriositatea izugarria izan da eta, egia esan, animoa ematen zidan lanerako. Uda batean euskaldun berri batek ere jardun zuen niri laguntzen eta nik berari mintza praktika egiten.

AMAIERA

Denak dauka hasiera eta bukaera, nireak ere badu; amaitzear nago eta jarraitzaile baten bila nabil, jarraituko dut topatu arte baina bizitza bat da eta nekatuta sen titzeak zaildu egiten du egunero koak egiteko.

Nondik 15

AtAungo e H b i L duren ud AL-tAL de A (2022/ix/20)

Bizikletazaleentzako bidegorria

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an onartu zuen Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana. Plan horretan jasotan zegoen Ataunen bi degorria egitea zazpi urteko epean, hau da, 2021erako. Bistan denez, epea iaz agortu zen, eta bidegorririk ez da egin. Legealdiaren hasieran jarri ginen harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamen tuarekin, gaia nola zegoen jakiteko. Hasieratik beretik argi utzi ziguten ezinezkoa izango zela planean aurreiku sitako guztia epe barruan betetzea, eta, beste proiektu batzuen artean, Ataungoa oraingoz egin gabe geratuko zela. Plana berrikusten ari omen dira, eta Ataungo Uda laren eskaera mahai gainean daukate: plan zaharrean jasota zegoen bidegorri zatia —San Martindik Lazkaora bitartekoa— ez ezik, San Martindik Kaxetara iritsiko den bidea egitea. Gure herriaren ezaugarri orografikoak kon tuan hartuta, ez dirudi eginkizun erraza, baina hori baino lan zailagoak gauzatu izan dira. Borondate eta sos kontua da, neurri handi batean.

Landa-turismoa nola bultzatu

Aukera ugari eskaintzen ditu Ataunek ingu ruaz gozatzeko. Naturaz inguratuta bizi gara, eta era askotako ibilbideak dauzkagu: laburrak, luzeak, lauak, aldapatsuak, herrigunetik gertu pasatzen direnak, ondarea bisitatzeko eta bizi izateko aukera ematen dutenak, edo men dira igo eta hango lasaitasunean “galtzeko” ezin hobeak direnak. Ibilbide horiek guztiak garbi eta ondo seinaleztatuta edukitzea nahitaezkoa da jendea, herrikoa nahiz kanpotik datorrena, eroso ibil dadin. Eskaintza hori osatze eta erakargarriago egite aldera, Ataungo domoa ardatz duen proiek tu bat garatzen ari gara, interes geologiko handiko leku horri balioa emateko eta ezagutarazteko. Landetxeei dagokienez, gaur egun lotarako hiru leku dauzkagu herrian: Aldarreta, Atxurrene eta Lizarrustiko aterpetxea, Foru Aldundiaren jabetza koa dena. Udalaren eginkizuna da, eta izan behar du, ahalik eta erraztasunik handienak ematea: bertaratzeko bideak egoera onean izan, ur eta ar gindar azpiegiturak ziurtatu, pizgarriak edo diru laguntzak eman, kudeatzaileen eskariak entzun eta erantzun… Hirigintza Plan Orokorra berritzen hasi berri gara, eta denon artean erabaki behar ko dugu landa-turismoa gehiago bultzatu behar dugun, lotarako eskaintza handitzea komeni den, kanpinik behar dugun, zer eremu edo lursail izan daitezkeen horretarako egokiak, eta abar.

16 Nondik

Bizikletazaleentzako bidegorria Nekazal turismoa nola bultzatu

Ataungo errepideak kilometro asko ditu. Auzoz auzo herria igarotzen duen errepi dea estua da eta txirrindularientzat eta oinezkoentzat arrisku handia duena, bereziki ibilbidearen zati batzuetan. Azken urteotan au toen kopuruak gora egin du eta auto, oinezko eta txirrindularien arteko bizikidetza zaildu egin da. Oinezkoentzat auzogune eta ingurunetan alternatiba batzuk badaude baino txirrindula rientzat ez. Ataunek bizikletentzako bidegorri bat beharko luke; Ataun eta Lazkao lotuko li tuzkeen bidegorri bat. Bidegorria garrantzitsua izango litzateke bizikleta zaleen arriskua ekidi teko baino baita ere ataundarron mugikorta sun iraunkorra bultzatzeko. Bidegorri bat egi teak jendeak bizikleta hartzea erraztuko luke Lazkao, Beasain edo Ordiziara joateko berezi ki. Ataun herri luzea denez proiektu garestia da eta pixkana- pixkana egitea beste aukerarik ez dago. Bidegorriak egiteko eskumena Gipuz koako Foru Aldundiari dagokion arren Ataungo udal gobernuak bultzatu beharko luke proiektu hau epe ertainean errealitate bilakatu dadin.

Nekazal turismoa garrantzitsua da herri txikien garapenerako; beti ere eskaintza egokia eta neurtua baldin bada. Nekazal turismoa bul tzatzeko herriak ingurune egoki bat edukitzeaz gain, oinarrizko zerbitzuak eta aisialdirako eskaintza erakar garri bat behar du; adibidez, Ataunen kasuan, Joxe miel Barandiaranen SARA etxea jendeari zabaldu eta museo gunea indartu, Lizarrustiko parketxearen au kerak zabaldu edota hainbat ibilbide egokitu eta bul tzatu besteak beste. Horrezaz gain, nekazal turismoa bultzatuz ingurunean zaintza ere babestuko litzateke neurri batean; garai batean baserritarren eskutik egi ten zen ingurunearen zaintza orain ez da egiten base rri asko ta asko husten ari direlako. Azkenik, nekazal turismoa bultzatzeko komunikazio egitasmo eragin kor bat garatzea ezinbestekoa da; denboran zehar mantenduko dena eta erreferentzialtasun bat eman go diona Atauni.

Nondik 17

Bidegorria Ataunen

Ataunen bidegorri bat iza teak, herrian ditugun mu gikortasun arazo asko kon ponduko lituzke.

Ataun herri oso luzea da eta auzo batetik bestera dauden dis tantziak ere handiak dira. Gure eguneroko bizitzan herrian zehar kotxearekin batera eta bestera ibiltzen ohituta gaude. Udaletxea, eskola, botika, kutxa eta horrelako zerbitzu gehienak San Martin au zoan ditugu eta beste auzoetako herritarrek hauen beharra dute nean kotxez ibili beharra dute. Herrian errepide bakarra dugu eta estu samarra da, ez du artze nik eta txirrinduz ibiltzea arrisku tsua da. Neguan goiz Iluntzen du eta auzo batetik bestera dagoen tartean ez dago argirik eta ondo rioz arratsalde erditik aurrera ez dago segurtasunez txirrinduz ibil tzerik.

Herriko gazte eta umeek, gura soen beharra dute herriko ekin tzetan parte hartu eta mugitzeko: eskola-kirola, dantza taldeko ikas taroak, partikularrak, musikako klaseak edo pilotako entrenamen duetara joateko adibidez. Bidegorri batek, arazo hauek eta beste asko konpontzeko auke ra emango luke, joan- etorri asko

txirrinduz egiteko aukera izango genuke eta familien joan-etorriak arinduko lituzke kotxeen menpe egon gabe.

Herrian zehar ibiltzeko oinez ko bide bat badugu, baina zenbait lekutan oso estua da eta tarte ba tzuetan txirrinduan ibiltzea debe katua dago.

Ataundar askok inguruko he rrietan lan egiten dugu. Lazkao, Beasain edo Ordizian adibidez, ki lometro gutxira ditugun herriak dira eta bidegorriari esker herri tarrek erraza izango zuten lanera

txirrinduz joatea, aipatutako he rriak bidegorriz elkartuta baitau de, Ataun falta da. Aisialdirako edo kirol pixka bat egiteko ere baliagarria izango li tzateke. Herri-bidean egunero eta, batez ere, asteburuetan pa seatzen jende asko ibiltzen da, San Gregorio eta Lazkao-Beasain tartean eta bidegorriak txirrinduz gauza bera egiteko aukera eskaini ko liguke.

Laburtuz, bide gorri batek kotxez egiten ditugun joan-etorri asko murriztuko lituzke.

18 Nondik

Aurten eta aurrez utzi gaituztenak gogoan!

Urtero-urtero, urteko azken NONDIK aldizkari alean-edo, urte horretan zehar utzi gaituztenen argazkitxo zerrenda bat argitaratzen da, dagozkien izen-abizen eta heriotzaren data azpian dutela. Gure etxeetako hutsune handi baten protagonista eta elementu nagusi bilakatu ohi direnena, hain zuzen. Bizitzeko gera tzen zaigun ibilbidearen barruan, inoiz ezin itxi daitekeen zauri odoltsu bat. Senide maite horiek gogoan izanda, eta, orobat, aurrez utzi gintuztenak ere zer esanik ez, lerro horietan datzan itxaropenez, hitz hauek zuzentzen dizkiet, denon nahigabea eta oroimina arindu nahirik:

Lurretik eskala logaritmikoan behagarri dena baino haratago dagoen Unibertsoa. astrobitacora.com web-orritik kopiatu eta itsatsia.

Unibertsoaren mugan, bere zabalkundearekin batera hedatzen den espazio-denborako sarean, argiarekin trabaturik, zuek ere argi bahituak izanik, zoriontsu izango zaretela antzematen dugu... zuen ohiko egongelak eta egoitzak hutsik, zuek utzitako oroiminaz beterik. Gure bihotz-alderantziko horma kutunena, zuen irudi maitagarri eta hari diogun maitasunezko lore zimelezinez apaindurik, distira txikienik ere galdu gabe dirauen txoko ederrena, urrezko hilobian datzan eguzkiari darraion kobaltozko ilunabar batean, guk ere lanbro-argia zeharkatuko dugun arte. zuek egindako argi-ibilbide berbera hegaturik, besarkada bero batez agurtuko zaituztegu, gure haurride eder maiteok! zoriontsu denok behin betiko azkenik!

Nondik 19

Euskal artzaintzaren etorkizuna

Gogoetatxo bat eskatu zait “Artzaintzaren etorki zunari” buruz eta eskaria Ataundik datorrenez, saiatuko naiz eta pozik zerbait adierazten. Edozein ekonomia atalez ari garela, logika berdin tsua da guztietan: Sortzen dena ahalik eta egokien eta iraunkorren ekoiztu behar da horrek dakarren diru bidea eta biziera, kostuen gainetik eta beste gizarte atalekin antzekoa eta parekotsua izan behar du eta bertan diharduenak harrotasun punttu batekin egin behar du lana. Kasu honetan harro artzain izateagatik.

Lanbide batzuek erakargarriagoak dira beste ba tzuekiko eta horiek lortzen saiatzen gera gehienok.

artzaintzak ere erakargarria izan behar du: bizibidea eta lanerako itxurazko baldintzak eskai niaz. Horrek eskatzen ditu:

zaletasuna eta gogoa langintzarako. Gustukoa izatea. lanerako baliabide egokiak. Gazte berrien beharrak aztertu eta gainditzeko laguntzak. zesioak erraztea dauden eragozpenak gaindituz. larre egokiak eta eskuerara. azpiegiturak lana erraz egiteko eta atze-aurreak erosotzeko.

Animaliak. Sanoak eta emankorrak. kalitateko produktua. Esnea + gazta. Salmentak kondizio eta prezio egokietan eta kostuen gainetik.

Ekoizle eta saltzaile prestatuak bi lanetarako. Gizartearen onarpena ekoizlearekiko eta bere lanarekiko.

Hobekuntza jarraitua eta egunean eguneko egoerara egokitua.

Artzaintza ofizio baztertua eta gutxi baloratua izan da sarritan eta horrek erakarpen guztia kendu dio bereziki gazteentzat. Ardien hobekuntzan eta esnearen produkzioan eta kalitatean egin diren aurrerapenak handiak dira. Guzti horren gainetik artzaina bera dago ordea. Ar tzain gogotsua eta prestatua behar dugu gaurko eta etorkizunerako eta horretarako proiekturik emankorre netakoa “Artzain eskola” litzateke.

Bertan oinarritzen dira artzaintzaren etorkizuna eta artzain berriak.

Artzain eskola ez da ikasketa batzuetara mugatzen Jarraipeneko apustu bat da Pertsonetan, hau da artzai netan oinarritzen du etorkizuna eta iraunkortasuna. Artzainak, erronkei aurre egiteko baliabideak behar ditu. Gaurko egoera gogorra gertatzen ari da. Ia jasane zina da dagoen ziurtasun eza eta merkatuaren ezegon kortasuna eta gorabehera itogarriak.

Horrek etorkizuna lausotu eta desanimoa dakarte berarekin.

Aurrera egiteko artzainak elkartu egin behar du mai la ezberdinetako arazoei aurre egiteko. Animo beraz.

20 Nondik

Euskararen indarguneak eta ahuldadeak Ataunen

Euskaraz hitz egiteko gai iza teak berez euskararen in dargunea beharko balu ere (Ataunen handia litzateke orain dik ere abantaila hori), gaur egun, edozeini Ataun “txiki” geratzen zaion honetan, dagoeneko datu hori tentuz erabili behar da hiz kuntza baten indarra neurtzera koan. Goazen, erabileraz dakigu naz azken datuekin. UEMAk egindako ikerketen bai tan, Ataungo Eskolako jolastokian edo errekreo garaian ikasleek era biltzen duten hizkuntzen bataz bestekoan, %85ekoa da euskara ren erabilera eta % 15ekoa gazte laniarena Haur Hezkuntzako ikas leen artean (2021ko otsaila). Ele bietan ere izan ziren elkarrizketak, lagina jaso zutenean: %12 (haue

tan, baina, solaskideak erdaraz aritu arren, umeen erdiak euska raz egin zuten). Lehen Hezkuntza koen artean %96koa da euskara ren erabilera jolastokian (2020ko azaroa). Alegia: Haur Hezkuntzan, 10 puntu txikiagoa da erabilera, Lehen Hezkuntzakoen aldean. Bestalde, Ataungo kaleetan entzun daitezkeen elkarrizketen neurketan, hauek antzeman zi ren, Soziolinguistika Klusterraren datuen arabera: %93,1 euskaraz, %6,6 gaztelaniaz eta %0,3 beste hizkuntzen baten ari ziren (2021. urtea). 2017ko neurketaren al dean, euskararen erabilerak gora, 1,6 puntu.

Honaino agertutako datu ho riek zenbateraino diren indargune edo ahuldade norberaren subjek

"Dagoeneko irabazi dugu, egunero ari gara irabazten"

"Hizkuntza, hizkuntza bera baino gehiago da"

"Euskara da euskaldunon lurralde libre bakarra"

"Komunitateek beren garapena hizkuntzarekin bat irudikatu behar dute"

"Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko oturri zaharretik"

"Jendeak euskara ikasi edo bizitzea nahi dugu?"

"Hizkuntza guztiek dituzte aldaera eta ezberdintasunak, hilda daudenak salbu"

tibitatearen esku utziz, badira bes te “neurgarri” batzuk, ezkorragoak niretzat: Ataunen bizi den edozei ni (EHko gainontzekoei bezalaxe) bertakoa den (eta beraiena behar lukeen) euskara EZ jakiteko (edo ez erabiltzeko) eskubidea berma tzen zaio, hasi udaletxetik eta me dikuetxe, taberna, denda, jolas toki, lagunarte… kaleko edozein gunetako hizketaldietan. Inor ez da behartzen euskara jakitera eta are gutxiago erabiltzera. Eta orain, berriz, euskaraz ba dakiten zenbaitek nahiago dute euskara batuari uko egin eta us tezko hizkera jatorragoa erabil tzea, idatzi publikoak izan arren: festa egitarauetan, adibidez!! Bi txikeria hau beste baterako utziko dugu.

"Hizkuntza eta komunitate linguistikoak estatuen aurretik bazeuden, eta estatuak puskatzean ere, nazio linguistikoek badiraute"

"Hizkuntza bati hiztunak kenduz gero, beste hizkuntza batekin beteko den tartea ere kentzen zaio"

"Identitate anitzak barnebiltzen dituzte hizkuntzek. Iraun dezaten, balio merkantilistek ez dute balio beraz"

"Elebiduna naiz, baina, zein hizkuntzarentzat naiz garrantzitsuagoa?"

Nondik 21

Euskaltegien etorkizuna

Helduen euskalduntzea erabaki politikoek baldintzatzen dute, administrazioak finan tzatutako jarduera da. Eta ematen diren pausoak nahi baino txikiagoak izanda ere, Maiz pide euskaltegi-barnetegian ez dugu zalantzarik herri ekimeneko euskaltegiak aurrera egiten ari garela administrazioarekin elkarlanean. Gaur egun, teknologia berriak lagun, euskalte giek euskara ikasi nahi dutenei jartzen dizkieten baliabideak askotarikoak dira: ohiko aurrez aurre ko ikastaroez gain (xede berezietarakoak barne), Internet dugu, aurrez aurreko klaseetara etortze

rik ez duenari euskara ikastea ahalbidetzen diona. Halere, ez dirudi helduen euskalduntzearen etorkizuna online ikastaroetan dagoenik. Pande mia garaian hainbat hilabetez derrigorrean horre laxe bakarrik aritu ginen arren, une honetan pan demia aurreko datuetan gabiltza; gainera, jada pandemia aurretik hasita, modulu txikiagoak au keratzen ditu jendeak. Ez dugu ahaztu behar, era berean, euskara ikas tea euskara-tituluen premiari oso lotua dagoela, euskara ikasteko motibazioa instrumentala dela askotan. Bestalde, gaztetxo gehienek, egun esko lan “D” ereduan ikasi arren, hamaika arrazoi tar teko, ez dute eskola amaitzean beharko luketen euskara-maila eskuratzen. Oso zaharkiturik gera tu dira berreuskalduntzea eskolatzearekin lortuko zela defendatzen zuten planteamenduak. Azken berrogei urteotan hanka bakarreko bankuak ez duela funtzionatzen frogatu ahal izan da, eta eus kalduntzeak, aurrera egingo badu, hiru hanka gu txienez behar dituela: eskola bera, helduen eus kalduntzea eta transmisioa.

Ezin dugu amaitu beste bi zutabe garrantzitsu aipatu gabe: etorkinak eta doakotasuna. Euskal Herrira datozen etorkinek gure hizkuntza ezagu tzea eta erabiltzea euskaltegion, herritarron eta herri-administrazioen esku dago; doakotasunari dagokionez, berriz, azken urteotan aurrerapau soak eman dira; ikasleek euskaltegian mailaren bat gaindituz gero, dirua berreskuratzeko mo dua dute, baina garbi dago hori ez dela euskalte giok aspalditik eskatzen dugun doakotasuna eta, euskal herritar gehiago euskaldunduko baditugu, bide hori egitea ezinbestekoa da!

22 Nondik

Migratzaileak Saudi Arabiako erresuman

izAskun kereJetA Aierbe (2022/ix/11)

Saudi Arabiak 35 milioiko biztanleria dauka. Sau diarrek 63,6%koa osatzen dute eta 36.4% atze rritarrek.

Nazio Batuaren 2022ko migrazio txostenaren ara bera, munduko migratzaile gehien jasotzen dituen hi rugarren lurraldea da.

Saudi Arabia munduko herrialde txiro eta azpiga ratuenetako bat zen, petrolioa aurkitu arte. Herrial deak, atzerriko esperientzia eta eskulana behar zi tuen bere petrolio-erreserbak esplotatzeko.

Bigarren munduko gerraren eta 1973ko petrolioa ren krisiaren ondoren, petrolioaren prezioaren gora kadarekin, atzerriko langileen kopurua hazi zen. Az piegitura eta garapen planek langile kualifikatuak ekarri beharra izan duen.

Hasera batean Egiptoko mediku, ingeniaria eta ad ministrazio profesionalak eta baita filipinar emigra tzaileak , osasun, petrolio eta ekoizpen zerbitzueta rako. Gainera, ingeleseko irakasle ugari etorri ziren Ingalaterra eta Estatu Batuetatik. Oraindik, herrialde honetako ekonomia atzerriko langilerian oinarritzen da . Emigratzaileak, patrozinatzailearen babesean lan egin dezakete eta zenbait langileek ezin dituzte bere familiak ekarri , adibidez erizain, konstrukzio edo etxeko langileek.

Atzerritar gehienak, batez ere mendebaldekoak, urbanizazio itxietan bizi dira, bizimodua askatasunez egin ahal izateko eta segurtasunagatik. Segurtasunez babestuta daude eta sarrerak zorrotz kontrolatuta. Saudiarrak ez daude onartuta sartzea.

Azken urte hauetan, gobernuak Saudizazioa deri tzon lan-erreforma berria sortu du, enpresak behar tuz saudiar jatorrikoak enplegatzea. Erreformaren

funtsezko elementua, iragarritako Saudiko herritar langabetuen kopurua murriztea da, kontutan eduki ta %51eko biztanle kopurua, 25 urtetik beheragoko adinekoak direlarik. Gainera orain dela 3 urteetatik, emakumeek askatasuna daukate erabakitzeko lan egin nahi badute. Oraindik talentu profesionalak behar dira eta ho rregatik gobernuak izugarrizko bekak eskaintzen diz kie herritar ikasleei atzerrian ikasketak egiteko. Beraz azken urte hauetan emigratzaile asko be raien lurraldeetara itzuli dira beraien lanpostuak sau ditarrek okupatu dituztelako.

Nondik 23

Zahartzarorako aurreikuspenaren garrantzia

Bizitzan zehar, beste gauza batzuen artean, zahartzaro rako pentsio, osasuna edo etxebizitza ezgaitasun egoereta rako egokitua edukitzearen ga rrantziaz ohartuz, aurreikuspenak egitea ohikotzat ematen dugu. Beste gai batzuei buruz egitea ez da hain ohikoa oraindik.

Agerian dago osasun motaren bateko gabezia batekin aurki tzearen ondorioz gizartean bal dintza berdinetan parte hartzeko ezintasuna edozein adinetan ger ta dakigukeela. Baina adinean au rrera goazen heinean mendekota sun arriskua gehitzen dela ere argi dago.

Gainera, gaixotasun mentalen kasuan erabakiak hartzeko era bateko galera eta mendekotasun egoeran aurkitu gaitezke. Horre lako gaiez pentsatu, hitz egin eta aurreikuspen neurriak hartzea zai la egiten zaigu. Deigarria da heriotzean pen tsatuz testamentua egitea modu naturalean onartuta daukagun bi tartean, bizirik gaudela gerta dai tezkeen autonomia urritasuna edo borondatea adierazteko gai tasuna galduta aurkitu gaitezkeen egoeratarako neurriak aurreikus

tea hain barneratua ez izatea. Aipatu egoeratarako, gure bo rondate eta nahiak aldez aurretik finkatuta edukitzeko legezko tres nak baditugu. Bi tresna aipatuko ditut: Aurretiazko Borondateen Do kumentua. Osasun Sailean edo notaritzan egin daiteke eta bizi tzaren azken fasean, sufrimendu handiagoa ekar dezaketen egoe rak saihesten lagundu dezake ten borondate adierazpenak jaso daitezke. Osasun zerbitzuen ere muan bakarrik du eragina.

Botere Orokorra eta Prebenti boa. Notaritzan egiten da eta bi motatako ahalmenak jaso daitez ke, Arlo pertsonalari buruzkoak: osasuna, zaintza, edo bizilekua be zalakoak eta Ondareari buruzkoak: ondasunak administratzea, kontra tuak egitea, konponketak eta abar jasoz. Botere honek muturreko ez gaitasun kasuan ere indarrean ja rraitu dezake.

Garrantzitsua da erabaki horiek ondo gauden bitartean hartzea. Erabili beharrik ez izatea hobe, baina arazoa sortzen bada, gauzak asko errazten dizkie familiako edo gertukoei, bereziki dementzia gai xotasunekin aurkituz gero.

24 Nondik

Ataungo xvIII. mendeko organo Barrokoan klaseak ematearen erronkak

Iada urte bete igaro da Ataungo San Martin elizatik eta Atauniker kultur elkartetik harremanetan jarri ginela organo-ikastaro bat an tolatzeko asmoarekin. Ezezagunak zaizkigun gauzekin gertatzen den bezala, honako egoera honek za lantza eta erronka ugari plazaratu izan zituen. Horregatik gure arteko antolakuntza premiazkoa izan zen.

Lehenengo erronkari dagokio nez, organo-ikasketen irisgarrita suna Euskadi mailan oso baxua da musika ikasten duten pertso nentzat, informazio eskasia, au kera murriztuak eta egutegiareki ko bateragarritasun falta dela eta, musikari askok zailtasunak izaten dituzte organoaren munduan mur giltzeko. Aukera gehiago eskaintze ko intentzioarekin, prentsan ira garki bat jartzea proposatu zuten Atauniker-eko jendeak. Lehenengo astean ikasle baten deia jaso ge nuen eta uda osoa pasatu eta gero, abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran, beste hiru ikaslek adie razi ziguten beraien interesa orga no-ikastaro honetan jarduteko. Az kenean, 21-22 kurtsoan lau ikasle izan ziren partaide.

Bigarrengo erronka instrumen tua bera da. Iberiar organogintza barrokoaren adibide bikaina da, gi daliburuetan azaltzeko modukoa, 1761. urtean egindako instrumen tua Lorenzo Arrazolaren eskutik. Organo baten eskuzko teklatu es

tandar batek 61 tekla ditu, 65 sal buespen bezala; pedalak bestalde 30 nota izaten ditu. Instrumen tu barroko honek 45 teklaz hor nitutako eskuzko teklatu bakarra dauka eta 8 notaz osatutako “pe dal” primitibo bat. Kontuan izan behar dugu, idiosinkrasikoak di ren ezaugarri hauek errepertorioa ren lanketan eragin handia dute la, eskuzko teklatuaren tamainari erreparatuz, XVIII. mendetik au rrera konposatutako musika jotzea oso zaila edo ezinezkoa suertatuz. Izan ere, obrak lantzerako garaian ia osotasunean errepertorio barro koaz (1600-1750) hitz egin behar dugu instrumentuaren ezaugarriei moldatzeko. Azkeneko alderdiak, honela ko testuinguru batean aurrera eramaten den irakaskuntzaren

erronkak plazaratzea du helburu. Kontzeptu berriak aurkezten dire nean, eredu edo egoera orokorre tatik kasu konkretuetara bideratu behar da irakaste prozesua; gure lana garatzen den eremua aintzat hartzen badugu, kontura gaitezke instrumentu barrokoek salbues pen ugari planteatzen dituztela, antolakuntza eta hizkuntza tekni koaren trataera premiazko edu kiak bihurtuz. Amaitzeko, ikasleen maila edo profil desberdinek ikastaroan ira kasle bezala aritzeko zailtasuna areagotu dezakete, abilezia eta behar konkretu batzuei jaramon egin behar zaielako. Dena dela, erronka hauek gogobetetsu har tzeaz gain, esan beharra dago bi zitzan merezi duten gauzak ez di rela besterik gabe etortzen

Nondik 25

Idazlearen pozak eta minak

Literatura ez da nire bizibidea izan, bizitzaren osagarri bat baizik. Garrantzitsua, noski, baina ez bakarra. Horregatik, or denagailuaren edo folio baten aurrean esertzen naizenean, ez naiz behartuta esertzen, nolabait esateko. Horrek, nik uste, gehitu egin ditu literaturak eman dizki dan une onak. Eta ez dira gutxi izan. Eta, egia esan, nik espero baino gehiago. Bi, batez ere, gogoan ditut. Lehena Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa irabazi nuena da; bes tea, Irun Hiria, eleberri arloan. Biek, izan ere, literaturaren mun duko atea zabaltzeaz gain, neure buruan sinestarazi eta jarraitze

ko gogoa eman zidaten. Geroztik, argia ikusitako lan bakoitzak ere, poz handia eman dit.

Baina hori gertatu arte oztopo dezente gainditu behar izan di tut. Idazten ari zarela, blokeatuta gelditzen zara batzuetan, edota egindakoarekin gustura ez, zeo zer faltan edo. Eta horrelakoetan idazketaren neke-gozoa mikatz bihurtzen da. Adibide gisa, nire azken eleberria. Bi aldiz hasi eta bietan bazter utzi nuen, egiten ari nintzenarekin gustura ez. Hi rugarrenean asmatu nuen azke nean.

Horretaz aparte, lana zure gus tukoa izateak ez du esan nahi edi toreen gustukoa izango denik.

Atzera bota diezazukete. Eta desi lusioa sentitzen duzu. Dena dela, batzuetan gauza bitxiak gerta tzen dira. Niri, esaterako, bi lane kin gertatu zait argitaletxe batek atzera bota, beste batek argita ratu, eta arrakasta handia izan. Gogoan dut horietako bat atzera botatzeko arrazoia “planoa” zela, esan zidala editoreak. Beste bati gustatu zitzaion, ordea, argitara tu, eta sari bat jasotzeaz gain da goeneko hainbat argitalpen be rriak izan ditu. Alde onak eta txarrak aztertu ta, bukatzeko, pozak minak bai no askoz gehiago izan ditut. Hala ere, batzuetan ere, aurre egin behar izan diot etsiari.

26 Nondik

Historiaren kontuak

Ataungo hiru hirigunee tan goienekoa da Aia, San Gregorioko auzo baten izena Ergoiena den arren. Bi zi-bizirik dago, Markesane, Hai ze-harri, Leizadi, Erroi (herrigoi) mendien artean bikain babes tua eta Aia-erreka jaio berriak gozoro ureztatua.

Ni mutiko hazi samarra nin tzela 1943-1944-n, gogoan oker ez baldin badut, egin ziguten kaminoa, auzolanez eta abar, Kaxetatik Aiako Plazara. Garai beretsuan jarri zigun argi-in darra Nikaxiok, San Gregorio tik ekarrita. Alde ederreko bizi modua eskuratu zigun horrek kinka-argitan bizi eta gurpilik,

gurdiarenik ere, inguruan ikusi gabeak ginenoi. Markesane pagadi bikaina zen goi aldean, tartean harizti bakan batzuk ageri zituela, Nafarroako Sakanarekin mugaz-muga. Er diaz beheko aldea maizterren gaztainadiz eta belar-soroz osa tua zegoen, behi eta ardien baz ka-leku ugaria uda hasieratik neguraino. Neguan eta udabe rrian, arkume-aroa izanik, etxe inguruko zelaietan zaintzen ge nituen ardiak, egunero jetzi eta gazta egin ahal izateko. Errota, Kaminero-etxe, Kaxe ta eta Ezkurdia-tegiko kaletarrez gainera, 22 baserri geunden lau auzotan banatuak, Markesaren

maizterrak, Larburu eta beste ren bat ezik. Berrogeita hamar bat ardiko artaldetxoa zeukaten gehienek. Arto edo garitan or daintzen genion Markesari urte ko errenta eta Atxurne-bildotsa hazi behar izaten zion artalde dun bakoitzak urtero. Eta orain?... Aspaldi estali zi tuen gaztainadi aberatsak pinu -beltz goseak, Aibelaundik gora ko guztia bezala, ardi eta behien larreak erabat suntsituz. Ez da geratu urruti samarreko Aralar handi beste larrerik. Historia ren kontuak: Industriak etxe-ja be egin ditu Markesaren maiz terrak Beasainen, Zumarragan edo Legazpin.

Nondik 27

Egun bat Ataunen

Uztaila zen. Paristik Donos tiara etortzeko zegoen Eu ken Ostolaza lagunak, kul tur ibilaldiren bat egin nahi zuela esan zidan. Galdetu nion ea eza gutzen zuen Joxemiel Barandiaran Museoa. Ezetz. Berehala bidali nion uaxapa gure Jon Aizpuruari. Uztailaren 28rako geratu ginen.

Iritsi da eguna eta hor goaz Atauna Euken, honen anaia, Iña ki, eta hirurok. Udaletxe aurrean dago Jon zain, San Martin auzoan. Diosala adeitsua egin digu, elka rren ezagutza bai baitute zamo ratar eta ostolazatarren Leku Eder ostatutik. Ataunen ere ikusteko gaude leku ederrak, eta dastatze ko Urbitarte Sagardotegiko jaki eta mama goxoak. Aiako auzo ga raiak, baso eta belaze, baserri eta bide, egunaren hondarrean. Baina aurretik bazen besterik. Jonek prestatu zigun egitarauko lehen geldialdia San Martingo pa rrokian egin genuen. Juantxo Auz mendik ireki zigun atea. Zabala eli za, argia, garbia. Pauso batzuk egin eta albo batean San Sebastianen irudia agertu zitzaigun Donostiatik joandakooi; aurrean, berriz, erre taula, bikain askoa; atzera itzuli, begiak jaso eta hantxe, koruaren

saihetsean, organo barrokoa. Zer biziko ote zuten orain lau pabost mendeko ataundarrek erretaulari so. Hango urre-kolo rea! Hango irudi eta margoak! Eta geroago, organo hura! Ez da erraza guretzat garai haiek suma tzea: pelikula historikoei ez da rie kiratsik baina aspaldi hartan urik ez etxean, lokatzaria, garbita sun eza… Bizitza gogorra. Eta hala ere, edertasuna. Gizakia ederta sun bila, eta, gauza itsusien arte tik, gauza ederrak sortzen. Elizako irudiak eta musika inspiratua, jen dearen harrigarri, gozagarri, ba rrua argitzen eta zabaltzen, biho tza hunkitzen eta altxatzen, arnasa sakontzen eta luzatzen... kristaua rentzat apostolutza da, edonoren tzat esperientzia ona.

Kultura datorkit edertasun horren aurrean, gizatasuna era giten eta jasotzen duen muin hori. Eta eliza, begirada altxa razten digun gune berezia, oi nak lurrean eta begiak gora, za balik, gure baitan itxi gabe eta, aldi berean, gure baitan bildu rik, “ez gara gure baitakoak” esateraino. Gaur ere maite di tugu gauzaok, eta ederzaleak gara, baina, ez dakit ez ote ga tzaizkion arnasa motzeko kultu ra bati haizea ematen ari, itsus keria, hutsalkeria, iluna on eta normaltzat joz. Gure baitaratue gi-edo ote gauden.

Artikulua osorik irakurtzeko www.atauniker.org-era jo ezazu.

28 Nondik

Herritik hirira: herriak husten eta hiriak handitzen

Bada nahikoa lan Polis, Civitas eta horietatik eratorritako guztiak ondo neurtzen, mu gatzen eta definitzen eta, beraz, hobe xehetasunak alde batera utzi eta ideia orokorrekin konforma tzea. Hortaz, batik bat eta gehie nik nekazaritzatik bizi den gizartea omen da herria eta, aldiz, hiria beste hainbat lanbide eta zerbi tzutan lana eginez bizi den jende multzoaren bilgunea edo da.

Horren inguruko zertzeladan anitzen eztabaitan sartu gabe, hasteko esan dezagun joan zen mendeko 50-60 hamarkaden ga

raiko Ataun hura ez zela hiria, eta gaurkoa ere ez, baina erraz egi ten genuen diferentzia baserri koen eta kalekumeen artean guz tiok euskaraz egiten genuela ere. Alboko herri batzuetan, ordea, Beasainen eta Ordizian adibidez, kalean erdaraz egiten zen nahiz bertakoek gehienetan euskaraz ondo jakin. Kontrol gehiago, bel dur handiagoa edota nork jakin zergatik… Hiriak ziren? Bost axola baina, hori bai, kalekumeak ziren eta, beraz, etxean ikasi ez zute nek ez dute sekula euskaraz egi ten jakin.

Gaur horren antzeko beste fe nomeno bat ari da zabaltzen eta nagusitzen Donostian eta bes te “hiri” batzuetan, neuk ikusi eta kontatu didatenez behintzat. Ikastola eta unibertsitate atarie tan, baita karrera euskaraz egi tea aukeratu dutenen artean ere, erdara askoz gehiago entzuten omen da euskara baino. Eta ez omen da euskaldunek baxuago hitz egiten dutelako. Bai ote? Euskarak mundutxo oso bat dauka konkistatzeko. Eta hain beste kritikatzen dugun ETB zerbaitetan behintzat merituz aipatzearren, zorionak mere zi dituela programei izenak jar tzen dizkienean. Bat esateko, oraintxe euskaraz hasi berri den NAUFRAGOAK. Izen egoki apar ta jarri diote zeren, badaez pada ere gogora dezagun, ho rren anaia zaharra, erdaraz urteetan jada dezente kozkortua, CONQUISTADORES deitzen baita.

Nondik 29

Bizimodu berrie!

ze muz ? ondo egokittu al aiz bizimodu berria ? Lagun, adiskide, ezagun askok egin didate galdera hori. Bizimodu zaharra, lanbide eta ogibide izan dudan irrati-esatari tza, martxoan utzi nuen. Bizimo dua aldatu zait. Ez da zalantzarik ! Mikrofono aurreko ardurarik ez, errepideko joan-etorri ne ketsuak akabo ! Zuloa utzi dida te noski, albisteak emateko hitz egoki eta zuzenenak bilatzeko jolasak eta nola ez ! Jada lagun ditudan lankideen faltak. Orain, zarata gutxiago entzu ten dut nire inguruan eta horrek pentsamenduak entzuten uzten dit. Ezta gutxi !!!! Begiratzeko,

hitz egiteko, pentsatzeko eta iza teko aukera berriak agertu zaiz kit. Asko da !!!! Norbaitek uste dezake, ego nean, kontenplazioan, kantuan eta denbora-pasan dihoakigula bizitza. Ez !!!! Bizimodu berrian, zaharrean bezala, betiko gauze kin, betiko naiekin, kontu zaarra kiñ, eta berrikiñ, hortxe gabiltza beti.

Harremanen ordez “kone xioak” dauzkagun garai honetan, dena pasaerakoa, berehalakoa den munduan, patxadaz, erlojua ren menpe egon gabe, bizitzen asmatu nahi nuke. Lagun baten poema dut go goan:

“Urrezko ordularia oparitu zioten, segundoak, minutuak, orduak eta egunak ederki jasotzen zituena: Armairu ondoko kajoian ezkutatu zuen, zahartzen ari zela ez igertzeko !”

Tarteka hurbiltzen zaizkit, lagun eta adiskide su-piztaileak eta zi rika-mirika esaten didate: “betiko lorontzitio kanpoa ondo molda tzen al aiz ? Iartzen asita au!” Erantzuna pronto izaten dut: “Txerri-txongoat sartuko zioau el tzei ta eiñgo iau aurrea!” Gainera, txarrenera ere, “beti billauko deu, intxaurre austeko arri-kozkorren bat”.

30 Nondik

Genoveva Auzmendi Imaz botikaria erretiroa hartzera

Hemen kontatuko dizuet gure historia. Genoveva Auzmendi Imaz, Ataunen jaio nintzen 1954an. Nire gura soak Manuel Auzmendi (txatarre roa) eta Juanita Imaz (jostuna).

Lehenengo ikasketak Ataun go monjetan egin nituen, gero Beasaingo Arbaiza akademian ja rraitu eta Beasaingo institutuan COU. Handik aurrerakoa Iruñeako Unibertsitatean Farmazia ikaske tak 1972-1977 urte bitartean. 1978an ireki nuen Botika Atau nen, besterik ez zegoelako eta plaza lortu nuelako. Garai har tan Botika Altzanipe etxean, orain ile-apaindegia dagoen tokian ja rri nuen. Han bost urte egin on doren etorri ginen orain gauden

etxera, Inazio nire senarra eta biok.

44 urte eta erdi egin ditugu la nean. Gauza asko gertatzen dira hainbeste denboran. 1.980ean jaio zen Aitor 1go semea (botikarioa eta optikoa), eta 1985ean Iñaki 2. semea (arkitektoa). Gurasoen la guntzarekin ondo konpondu ginen.

Baina gauzak asko aldatu dira. Nik botika ireki nuenean “aspirina kaxa batek 23 pezeta balio zituen eta gaur egun berriz 5,50€”. Dena paperean egiten zen: salmentak, erosketak, etab. Gaur egun, berriz, dena ordenagailuz hitzik egin gabe.

Momentu onak asko izan dira baina negozio denetan bezala hes tuak ere bai. Oso gustura aritu gera lanean, lagundu diegu herritarrei

ahal den neurrian aholku onak emanez. Anekdoktak ere asko izan ditugu, askotarikoak, baino gogoan onak bakarrik hartuko ditugu. Lan gintza hau lotua ere bada eta ordu tegia zer esanik ez. Baina gustura egiten denean ez da horren zaila. Orain erreleboa emateko ordua iri tsi zaigu. Aitor semeak hartuko du Botikaren ardura, Xabier Rodriguez (Ustatxokoa) laguntzaile duela.

Mila esker eman nahi dizuegu denoi, zuek ere aurrera egiten la gundu diguzuelako, pazientziaz eramaten jakin duzuelako fal tak eta abar gertatzen zirenean. Orain osasuna lagun, piska bat lasaixeago ibiltzeko bidea izatea eskatuko dugu. dENoi ESkErrik aSko!!!!!

Nondik 31

Ene esku zaharkituek…

Ene esku dorpe zaharkituek laztantzen dute behin leun izan zen zure azala, haragi hanpatu-irmoa gazte gineneko suaren pasioak erretzen zuenean gure bihotza... Denboraren iragaiteak itzali zuen su hura, pasiozko maitasun hura han nonbait galdu genuen, gaurdainoko ibilbidearen joanean... Orain maitasun baretu batek betetzen ditu gure bihotz zaharreko tolesturak, Beste maitasun mota bat, lasaia, orekatua, adinaz leundua.... Bitartean etxearen atarian eserita, eguzkiari so igarotzen ditugu ilunabarrak, haren kobaltozko arratsaldeak begiesten ortzi-mugan urrez hilobiratu ondoren, nekatuta nola etzaten den egunero ikusten, gu ere nekaturik, noiz etzango ote garen galdetuz gure buruei...

32 Nondik

Kirol-gaiak

Jexux goikoetxeA etxeberriA (2022/x/19)

aSiEr altUNa Gil-Harri-JaSotzailEa (1998)

Betidanik izan ditu Asier Altunak herri kirolak gustuko. Urtarrilean hasi zen Asier Altuna harri-jasotzaile bezala entrenatzen Aiako Joseba Ostolazaren harri eskolan. Bertan, astero mota guztietako harriak jasotzen ditu: zilin drikoak, esferikoak, kubikoak… Nahiz eta entrenamenduetan Asier Altunak 100 kiloko harriak altxatu, momentuz jaso duen harririk pisutsuena 140 kilokoa izan da.

BEÑat zUBizarrEta aGirrE-Pilotaria (2005)

Adinez helduago diren pilotarien aurka maizago jokatu du aurten. 2022. urtean txapelketa asko irabazi ditu: Gi puzkoako txapelketa buruz buru seniorretan, Master Kaiola 22 urte azpikoetan, Ataungo etorkizuneko txapeldu nak, Lezo eta Bergarako 4 eta erdikoak, Amezketa eta BERRIA txapelketak. Lazkaoko klubean entrenatzen due nean, Asier Mintegirekin entrenatzen du eta BAIKO enpresakoekin entrenatzen duenean, Aimar Olaizola eta Unai Apeztegiarekin.

Haitz UrrEtarazU larrEa-korrikalaria (2007)

Ordiziako Atletismo Taldearekin korritzen du Haitz Urrestarazuk. Berak ertaineko karrerak eta krosak egiten ditu. Aurten, 600 eta 1000 metroko txapelketak irabaziz gain, Euskadiko 1000 metroko proba irabazi du. Horrez gain, Espainiako 1000 metroko txapelketan hirugarren postua lortu zuen. Azaroan, Burgosen ospatuko diren Espainia ko kros txapelketan parte hartuko du.

arENE EtXEBErria GaNzaraiN-SaSkiBaloiko Jokalaria (2004)

Ordiziako Saskibaloi Taldean egin ditu 7 urte, infantil txikitik junior kategoriaraino hain zuzen. Behin baino gehia gotan Euskadiko selekzioarekin jokatu izan du: infantil mailako eta kadeteetako bigarren urteetan eta baita. ju nior mailan ere. Azken kategoria honetan, urte bukaeran MVP saria jaso zuen. Gaur egun, Emakumezkoen Saski baloiko bigarren mailan dagoen HGB AUSARTA BARAKALDO taldean jokatzen du.

Nondik 33
Haitz Urrestarazu.

2021eko azaroaren 11tik 2022ko azaroaren 16ra

34 Nondik
EUSTAKIA FELIX PILAR JUAN PEPITA
DORRONSORO URDANGARIN MAIZA ARRATIBEL IMAZ GOENA GALPARSORO ETXEBERRIA ALBISU ZURUTUZA ZEBERIO AGIRRE
IRUN ZERAIN
ANASTASIA JUANA TERESA PILAR
AGIRRE BEGIRISTAIN ZEBERIO BEGIRISTAIN BAZTARRIKA MUNDUATE AGIRRE ARRATIBEL ARRATIBEL IMAZ DORRONSORO AGIRRE
2021-XII-14 2021-XII-29 2022-XII-22
MENDIURKULLU ABALTZISKETA TELLERIAERDI LAZKAO BEASAIN ARRESENEA KARMELE MARIA JESUS Mª EUJENIA ARANTXA SANTI JUANA AIERBE MUJIKA ARRATIBEL BARANDIARAN DORRONSORO DORRONSORO URRESTARAZU MUNDUATE MUNDUATE MUJIKA ARRATIBEL ARIN 70 URTE 71 URTE 79 URTE 72 URTE 81 URTE 86 URTE 2022-II-15 2022-II-21 2022-II-26 2022-II-28 2022-III-06 2022-III-11 LAUZTITURRIETA BEASAIN DONOSTIA ARRESENEA ARKAITZ LAZKAO MARIA ANJELES EUJENIO JOXE MARI JOXEPA JOXE ANTONIO PILAR ANTONIO AGIRRE URDANGARIN AIERDI AIERDI AIERDI AIERBE BARANDIARAN ETXEBERRIA DORRONSORO ZURUTUZA URBIZTONDO URBIZTONDO ARZA ARIN 81 URTE 71 URTE 91 URTE 82 URTE 86 URTE 2021-XII-16 2022-I-03 2022-I-08 2022-I-08 2022-I-17 2022-I-29 2022-II-12 TOLOSA IRUÑEA IRUN IRUN ETXARRI-ARANATZ ATAUN/TOLOSA GASTEIZ MIGEL ALDASORO MUNDUATE 93 URTE 2021-III-27 LAZKAO
MARIA
97 URTE 71 URTE 92 URTE 84 URTE 84 URTE 2021-XI-11 2021-XI-12 2021-XI-18 2021-XI-25 2021-XII-01 2021-XII-04
AMUNDARAIN BEASAIN ORDIZIA ALTZANIPE
ENKARNA MANUEL
89 URTE 84 URTE 88 URTE 91 URTE 75 URTE 2021-XII-08 2021-XII-10
2022-I-01

JOXE MARI JOANA

ARZA ZEBERIO BARANDIARAN GOIKOETXEA INSAUSTI AUZMENDI MUNDUATE MUJIKA DORRONSORO DORRONSORO ALDASORO BEGIRISTAIN 84 URTE 100 URTE 56 URTE 84 URTE 63 URTE 83 URTE 2022-III-07 2022-III-07 2022-III-07 2022-IV-12 2022-IV-20 2022-V-10 LAZKAO DONOSTIA

JOXE MARI

MUNDUATE AGIRREURRETA URDANGARIN IMAZ ZURUTUZA APALATEG DORRONSORO BIKUÑA AIERBE URDANGARIN

79 URTE 102 URTE

88 URTE 2022-V-12 2022-V-18

Nondik 35
NEKANE JONE KARLOS JESUSA OLASAGASTI DONOSTIA IRUBIDE LAZKAO
JOXE MARI JOXE JOXE
MENDIZABAL BEGIRISTAIN BAZTARRIKA BAZTARRIKA URRESTARAZU MUNDUATE AIERBE MUNDUATE AUZMENDI GALPARSORO BARANDIARAN SUKIA 71 URTE 83 URTE 89 URTE 90 URTE 89 URTE 93 URTE 2022-VIII-10 2022-VIII-23 2022-IX-01 2022-IX-19 2022-IX-22 2022-X-04 UBARRIETA IGARTZAGARATE ARRESENEA LAZKAO DONOSTIA ARALEGIBERRI TRINI JUAN MARI DIEGO AXUN ARRATIBEL ZEBERIO ARRESE ARRATIBEL ALBISU BAZTARRIKA DORRONSORO GOIKOETXEA 91 URTE 85 URTE 84 URTE 85 URTE 2022-X-08 2022-X-10 2022-X-29 2022-XI-16 DONOSTIA BEASAIN LAZ ORDIZIA GUGAN BEUDE!
MARIA KRUZ KLARITA LOURDES MIREN Mª DOLORES AIERDI AIERBE
89 URTE 89 URTE
2022-V-27 2022-VI-15 2022-VI-25 2022-VII-29 ARTZATEBEEKOA DONOSTIA ETXEZURI IRUÑEA ARANBURUENEA ARALEGIBERRI
JUANA BARTOLOME MARIA

oroimena elikatuz

1897

125 urte Joxe kerejeta organo-jole eta konposatzailea jaio zela.

2021

- dUraNGoko azokako aurkezpenak: Monika arratibel Laino txiki, egin negar poliki. 2020. Erein Migel anjel Mintegi larraza 9 mm Parabellum. 2021. Erein

2022

- Korrika: 2132 (ataundarrak Lazkaon). Iñaki Intxaurbe Alberdi, Barandiaran Bekaren irabazle: “Ilunpeetako sekretuak argiztatzen” ikerlana.

- Pilar izagirre Sukiak JAKITEA saria jaso du bizitza guztiko ibilbide gastronomikoagatik.

GURE ESKU d AG o Ataundarrak ATZURDI mendian

2022/VII/02

- UrrEzko kalaBaza:

36 Nondik
JEN til B aratza k U lt U r E lkart E a

Ezagutu Herria Lehiaketa

Nondik 37
U R tz I U RRES tARA z U
21erako igor ezazu erantzuna izen-deiturekin: ataunikertaldea@gmail.com Asmatzaile guztien artean 30€-ko produktu-saria zozketatuko da
HartzEko gonbita: “1953ko uholdeak”
AUrtENGo GALDErA (Aldizkarian dator) San Martin elizako organoaren egilea zein da eta zer urtetan egindakoa da? NoNdIK 41eko erantzunak 1) 1589 2) Olaberriarekin 3) 1981 4) Usategi, Allekoaitze, Kobazar, Limurita, Usategi, Pikandieta… 5) Erremediobelarsoroa, Atxurbide, Intsusburu… 6) Sabina Zurutuza eta Iñaxio Aierbe 7) Artadia, Do moa eta Agauntza 8) 1876 9) Centauroa eta Jorge Oteiza 10) 1997.
Iazko lehiaketako parte-hartzaileen artean zozketatutako liburua eta protagonista batzuk Abenduaren
PartE
Hurrengo aldizkarirako “Gertaera hura ezagutu zuten zuen familiarte eta ezagunen artean gogoratzen de naren berri baduzu, argazkiak barne, eskertuko genizuke berorren berri emango bazenigu”; zain gauzkazu! Bialdu jasotako berriak martxoaren 31rako.

bAzKIdE IzAN NAHI dUt bertan nahiz diaspora

n herriarekiko loturarik ez eten!!!

ATAUNIKER kultur elkartea kulturgintzan ari da:

Hitzaldi eta mahai-inguruak. Herri-bisita eta mendi-ibilaldi gidatuak.

Argitalpenak: liburuak, NONDIK aldizkaria…

Zahar-berritze lanak.

Pintura eta argazki-erakusketak. Erakusketa bereziak.

Organo-ikastaroa. Omenaldi eta kontzertuak… Grabaketak, kartel, errekordatorio, liburu eta argazki zahar bilketak. Espeleologia.

Ataundarron ondare naturala eta Memoria Historikoa jaso, landu eta ezagutaraziz. Ikerketa (grabaketak,...).

Urteko kuota (x): A bazkide-kuota 30€ ( ) B laguntzaile-kuota 20€ ( ) C ikasle-kuota 10€ ( ) ataundik kanpo bizi bazara, NoNdik aldizkaria etxera bidaliko dizugu.

Izen-deiturak NA Helbidea Herria Bankua Kontu-zenbakia (IBAN barne)

E-maila: Telefonoa:

ataUNikEr elkarteak jarraipena izan dezan, zure laguntza behar du; partaide izan zaitez!

HURRENGo NoNdIKen Zure/en denda, taberna, jatetxe, elkarte, lanbide, enpresarentzako…

IRAGARKI-txoKoA 5cm x 3cm = 25€ / 10cm x 6cm = 50€ / 30cm x 20cm = 100€

Iritzi, ekarpen, iradokizunak... ataunikertaldea@gmail.com ATAUNIKER-en 2044-2022 dosierra edo aurreko urteetako NONDIK aldizkariak eska itzazu!

38 Nondik
Nondik 39
www.atauniker.org ● Jaso, gorde eta zabaldu ERAUSKIN HARATEGIA TXISTOR ETA MONDEJUTAN TXAPELDUN!!! 943 180 027 Ataungo udala

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.