PROGRAMAZIOA 3 URTE

Page 1

PROGRAMAZIOA 3 URTE ESKOLA IBILTARIA

UNITATE 1: “ESKOLARA GOAZ” ESKOLA. GORPUTZA 1. SARRERA Lehen unitate honetan, haurrekin egiten diren ariketen helburua egokitu eta ikastetxea, ikaskideak eta beren gorputza bera ezagutzea izango da. Ikastetxea entretenitzeko toki gisa bizi dezaten nahi da, non beren inguru hurbila ezagutu eta bertan integratzen lagunduko dieten gauza interesgarriak ikasiko baitituzte. Lehen fitxetan, egokitzen eta beren ikasgela, irakaslea, ikaskideak eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendua ezagutzen lagunduko dieten edukiak landuko dira. Horretarako, ikasgelako, komuneko, jolastokiko eta jantokiko txokoak eta materiala erakutsiko dizkiegu. Gutxi eta gutxi, eguneroko aztura eta ohiturak landuko ditugu janzkerari, garbitasun pertsonalari eta gizalegezko arauei dagokienez. Neska-mutilek beren gorputza gero eta gehiago ezagutu eta kontrolatuko dute: euren sexua bereizten ikasiko dute, desplazamenduak hobetuko dituzte eta jolas-jarduerak egingo, abestien bitartez, gela osoarekin nahiz talde txikitan jolasean, adiskidetasuna, laguntasuna eta taldearekiko identifikazioa sustatuz. Gurasoentzako koadernoak eduki horiek etxean lantzeko proposamen sortzaileak ditu, gisa horretan, familiaren eta eskolaren arteko lankidetza sustatzeko. 2. UNITATEA GARATZEKO ORIENTABIDEAK Eskola eta gorputza ikasgelan lantzeko, haurrek bere bizitzan zehar izandako bizipen eta esperientzietatik abiatuko gara. Unitate didaktikoa hasteko horma-irudia azaldu eta bere inguruko solasaldia egingo dugu, bai eta jarduera ezberdinak burutu ikasleen interesa piztu eta aldez aurretiko ezagupenen berri izateko. Ikasgela girotze aldera, ikasleek bere irakaslearekin batera gela apainduko dute, landutako gaiari loturiko elementu, argazki edo konposizio plastikoak erabiliz. Ikasleen motibazioarekin jarraitzeko, Hasi da abentura ipuina irakurri eta landuko dugu. Behin unitatean murgilduta, irudi motibatzailearen ondoren, ikasleen garapen alor guztiak landuko dituzten jarduera ezberdinak egingo dira. Horretarako oso material ezberdinak daude, nola inprimaturikoa (ipuin, fitxa-koaderno eta fotokopiagarriak), hala sentsoriala eta interaktiboa ere. Azpimarratzekoa da aldez aurretiko eta aniztasunari

ESKOLA IBILTARIA

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.