SARRERA: Ondorengo jolas guztiak ikaskuntza kooperatiboan oinarritutakoak dira, baina beti ere Gorputz Hezkuntzan lantzeko modukoak. Jolas hauek aukeratzerakoan kontuan izan dugun irizpidea talde kohesioa aztertzea eta lantzea izan da. Beraz, gure helburua, jolas hauek praktikan jartzerakoan, taldeko harremanak nolakoak diren jakitea da eta baita harremanak hobetzea talde kohesioa lortzeko. Hau da, azken helburu hori lortzen badugu prozesu baten ondorioz izango da, jolasten dauden bitartean sortzen diren harremanak kontuan edukita. Horregatik prozesuak helburuak behar adineko garrantzia dauka: Helburua ez da diskriminatzea, batzea baizik. Konturatu behar dira haur guztiak direla garrantzitsuak helburua lortzeko eta hori jolasen bidez lortu behar dugu. Aukeraketa hau, Maite Garaigordobilen liburu honetatik egin dugu: “4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak”, eta Xesús R. Jaresen: “El placer de jugar juntos. Técnicas y juegos cooperativos”. Beste jolas batzuk gure esperientziatik ateratakoak izan dira, beti ere lehen aipatu dugun helburua kontuan izanik. Jolas bilduma hau ez dago itxita; edonork osa dezake, aukeraketaren helburu nagusia errespetatuta: talde kohesioa lantzea. JOLASA LANTZERAKOAN KONTUAN HARTZEKO AHOLKUAK: ● Jolasaren helburua argi eta garbi azaldu. Ziurtatu denek ulertu dutela. ● Deskribapena sinplea izan behar da eta helburua azpimarratuta geratu behar da. ● Jolasean dauden bitartean, behar izanez gero, irakasleak mezuak igorriko dizkie, helburutik ez urruntzeko eta sortzen diren arazo edo zalantzak konpontzen laguntzeko.. EZTABAIDAN: Galdera egokiak egin behar ditu irakasleak. Aurretik prestatuta izatea komeni da. Galderetan jolasaren barruan ikusi dituen harremanak edo harreman arazoak tratatu edo aipatu behar ditu. JOLASEN ZERRENDA: 1. Besarkada musikala 2. Ilunpeko besarkada 3. Aireratze kooperatiboa 4. Hondarrezko zakutxoak 5. Bidaia trenean 6. Bloke handiekin eraikitzea 7. Arkatza botilan 8. Uztaia pasatzen 9. Banko gainera 10. Koltxoneta garraiatu 11. Tankeak 12. Zapiak tuneletik 13. Hustu-Bete 14. Sokatira 15. Paraxuta-1 16. Paraxuta-2 17. Paraxuta-3