Page 1

HAUR HEZKUNTZA 3 urte

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA CURRICULUM-PROIEKTUA

Urtarrilaren 20ko 12/2009 Dekretua, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

AURKIBIDEA 1. Haur Hezkuntzarako curriculum-proiektua 2. Hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua eta irakasleen taldeak 2.1. Curriculum-proiektuen funtzioak 2.2. Curriculum-proiektuak prestatzea 2.2.1. Giza baliabideak: organo arduradunak 2.2.2. Gauza-baliabideak 3. Printzipio didaktikoak 3.1. Ikaslearen gaitasun-maila aintzat hartzea eta gaitasun-maila berriak sustatzea 3.2. Oinarrizko gaitasunen eta berariazko gaitasunen garapena sustatzea 3.3. Ikuspegi globalizatzailearen bitartez edukien arteko transferentzia eta loturak sustatzea 3.4. Elkar onartzeko eta elkarlanerako giroa sortzen laguntzea 3.5. Ikaslearen jarduera eta parte-hartzea sustatzea 3.6. Intuizioaren bidez buruko adierazpena garatzen laguntzea 3.7. Familiaren eta ikastetxearen arteko harremanak indartzea 4. Ebaluazioa Haur Hezkuntzan 4.1. Ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa 4.1.1. Ebaluazio-irizpideak 4.1.2. Irakaskuntza-prozesuaren ebaluazioa 5. Curriculum-zehaztapenaren elementu adierazgarriak 5.1. Haur Hezkuntzaren helburu orokorrak 5.2. Helburuak eta edukiak hautatzea eta sekuentziatzea 5.3. Oinarrizko gaitasunen garrantzia eta zehaztapena 5.4. Oinarrizko gaitasunen oinarriak eta horien zehaztapena Haur Hezkuntzan 5.5. Hezkuntza-metodologiaren inguruko erabakiak 5.6. Ebaluazioaren inguruko erabakiak 5.7. Aniztasunaren trataerarako neurriak 5.8. Eduki komunak eta zeharkakoak 6. Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako helburu orokorrak

2


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

7. alorra: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 7.1. Alorraren deskribapena 7.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia pertsonala alorreko proiektuan

norberaren

ezaguera

eta

autonomia

7.3. Helburuak 7.3.1. Alorraren helburu orokorrak 7.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 7.4. Gaitasunak 7.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak 7.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura 7.5. Edukiak 7.5.1. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorreko curriculum ofizialeko edukiak 7.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren ziloko lehen mailarako 7.6. Ebaluazio-irizpideak 7.6.1. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorreko curriculum ofizialeko ebaluazio-irizpideak 7.6.2. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculumproiektuko ebaluazio-irizpideak 7.7. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura 8. alorra: Ingurunearen ezaguera 8.1. Alorraren deskribapena 8.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia inguruaren ezaguera alorreko proiektuan 8.3. Helburuak 8.3.1. Alorraren helburu orokorrak 8.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 8.4. Gaitasunak 8.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak 8.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura

3


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

8.5. Edukiak 8.5.1. Ingurunearen ezaguera alorreko curriculum ofizialeko edukiak 8.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren ziloko lehen mailarako 8.6. Ebaluazio-irizpideak 8.6.1. Ingurunearen ezaguera alorreko curriculum irizpideak

ofizialeko

ebaluazio-

8.6.2. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculumproiektuko ebaluazio-irizpideak 8.7. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura 9. alorra: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena 9.1. Alorraren deskribapena 9.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia hizkuntza: komunikazioa eta adierazpena alorreko proiektuan 9.3. Helburuak 9.3.1. Alorraren helburu orokorrak 9.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 9.4. Gaitasunak 9.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak 9.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura 9.5. Edukiak 9.5.1. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena alorreko curriculum ofizialeko edukiak 9.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren ziloko lehen mailarako 9.6. Ebaluazio-irizpideak 9.6.1. Hizkuntzak: komunikazioa eta ofizialeko ebaluazio-irizpideak

adierazpena

alorreko

curriculum

9.6.2. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculumproiektuko ebaluazio-irizpideak 9.7. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura

4


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

1. HAUR-HEZKUNTZARAKO CURRICULUM-PROIEKTUA Haur Hezkuntzako etapa haurren garapenerako oinarrizko erreferentea izango den prestakuntza-garaia da. Etapa horretan, pixkana-pixkana gizabanako gisa ikusiko du bere burua haurrak, norberak bere buruaz duen irudia egokituko du pixkana, eta besteekiko harremanak areagotuko ditu, gero eta garrantzitsuago bihurtuko baitira harreman horiek. Ahozko hizkuntzan izugarrizko aurrerapausoa egingo dute, eta baita norberaren jarduera arautzen eta planifikatzen ere. Hezkuntza-fase horren antolamenduak aldi berean garatzen ditu etapa osoaren egitura bateratu bat, oinarri psikologiko eta soziologikoak dituen sistema baten barnean, eta zikloen eta mailen barne-egitura bat, prestakuntza-helburu handiak pixkana moldatzeko bidea ematen dutenak, ikasleek beren bilakaeraren fase zehatzetan agertzen dituzten desberdintasunei behar bezalako arreta emanez. Hauek dira LOEk aro horretarako ezartzen dituen suposamendu esanguratsuenak: 

Jaiotzen direnetik sei urte bete arteko haurrak biltzen dituen hezkuntza-etapa da, bere identitate propioa duena. Bi ziklotan banatzen da. Lehenengoa hiru urte arteko haurrei dagokie, eta bigarrena, hiru urtetik seira bitartekoei. Ziklo baten eta bestearen hezkuntza-izaera ikastetxeek jasoko dute proposamen pedagogiko baten bidez.

Etapa honetan, gurasoen eta tutoreen oinarrizko ardurak errespetatzeko, Haur Hezkuntzako ikastetxeek haiekin batera lan egingo dute.

Izaera boluntarioa du, eta hauxe du xede: haurren garapen fisikoan, afektiboan, sozialean eta intelektualean laguntzea.

Gero eta arreta handiagoa eskainiko die haurraren garapen afektiboari, mugimenduari eta gorputza kontrolatzeko ohiturei, komunikazioaren eta hizkuntzaren arloko adierazpenei, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko jarraibideei eta baita bizi diren ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak aurkitzeari ere. Horrez gain, haurrei norberaren irudi positiboa eta orekatua sortzen eta autonomia pertsonala lortzen lagunduko zaie.

Edukiak haurren esperientziaren eta garapenaren berezko eremuei dagozkien alorretan antolatuko dira, eta haurrentzat interesgarriak eta esanguratsuak diren jarduera orokorren bidez garatuko dira.

Bi zikloetako lanerako metodoak esperientzietan, jardueretan eta jolasean oinarrituko dira, eta afektu eta konfiantzazko giroan gauzatuko dira, haurren autoestimua eta gizarteratzea bultzatzeko.

Bigarren zikloko ikaskuntzetan atzerriko hizkuntza ikasteari ekingo zaio, batez ere azken urtean, eta irakurketara eta idazketara hurbiltzen ere hasiko dira; oinarrizko zenbakietarako gaitasunetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan eta ikus-adierazpenean nahiz adierazpen musikalean trebatzen ere hasiko dira.

Suposamendu handi horiek bete ahal izateko, hezkuntza komunerako eta ikasleen aniztasuna Hezkuntza-administrazioek aniztasuna lantzeko antolaketa- eta curriculum-neurriak ere, beren antolamendu malgua egin ahal izateko.

konpromisoak hartu beharra dago, lantzeko printzipioak aintzat hartuta. neurriak arautuko dituzte, bai eta autonomia baliatuta, irakaskuntzen

5


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

2. HEZKUNTZA-PROIEKTUA, CURRICULUM-PROIEKTUA ETA IRAKASLEEN TALDEAK Lege Organikoen (LODE eta LOE) eta Antolamendu eta Funtzionamendurako Araudien arabera, ikastetxeek autonomia dute antolamendu- eta pedagogiakudeaketarako eredua definitzeko. LOEk, 2.2 artikuluan, talde-lana eta pedagogiaautonomia irakaskuntzaren kalitatea bultzatzen duten faktoretzat identifikatzen ditu. Hezkuntza Proiektua da ikastetxe baten eta han garatzen diren etapen identitatea definitzen duten erabakiak hartzeko prozesua aurrera eramateko dokumentua. Curriculum-proiektuan, etapa jakin bateko irakasleek, haien arteko koordinaziorako bide desberdinen bitartez, curriculum ofiziala alorretan nola zehazten den erabakitzen dute; hau da, esku-hartze didaktikoan erabiliko dituzten asmo, estrategia, bitarteko eta edukien inguruko erabakiak dira. Neurri horiek testuinguruaren ezaugarri eta beharrei erantzungo diete, eta haien irakaskuntza-jardueraren koherentzia eta kalitatea bermatuko dituzte. Horrenbestez, Haur Hezkuntzako curriculum-proiektuek Administrazioak agindutakoa garatu eta dagozkion testuinguruetan jarriko dituzte, ikastetxe bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuta. Curriculumaren bigarren zehaztapen-maila adierazten dute. Hauek dituzte oinarrizko elementuak: - Gidalerro eta erabaki orokorrak. Horien artean, etapako helburu orokorren egokitasuna, izaera komuna eta zeharkakoa duten edukiei buruzko orientabideak, eta ikasleen aniztasunaren trataera antolatzeko irizpideak. - Tutoretzako ekintza-plana. - Taldeen programazio didaktikoak, alorretarako; honako hauek bilduko dituzte programazio horiek:  Administrazioaren proposamena abiapuntutzat hartuta, testuinguruari egokitutako zikloetarako helburuak.  Maila bakoitzerako edukiak, oinarrizko gaitasunak eta ebaluazio-irizpideak.  Eduki komunak eta zeharkakoak txertatzeko modua.  Aplikatuko den metodologia didaktikoa.  Materialak eta beste baliabide didaktiko batzuk, ikasleek erabiltzeko liburuak barne.  Ikaskuntza ebaluatzeko prozedurak.  Aniztasuna tratatzeko neurriak. Curriculumaren irekitasunak eta malgutasunak inplikazio bikoitza du: alde batetik, ikastetxearen errealitateari erantzun behar dio, izan ere, ikasleak, irakasle-klaustroa eta, azken batean, eskola-testuingurua aldatu egiten baitira ikastetxe batetik bestera; eta, bestetik, curriculumari aplikatutako malgutasunak etengabeko berrikuspenaren ideia iradokitzen du, eskola-, gizarte- eta zientzia-errealitateak aldatu egiten baitira denborak aurrera egin ahala. Hortaz, dokumentu honek eta honen programek autonomia handiagoa ematen diete ikastetxeei, eta horietako bakoitzak aukeratzen duen prestakuntza-eredua definitzeko erabakien multzoa islatu behar dute. Erabaki horiek irakasleen taldeak hartuko ditu, eta aurretiaz hausnarketa egin beharko dute, aurkezten zaizkigun aukerak eta irizpideak balioesteko. Ikastetxearen bizitzarako berebiziko garrantzia duen dokumentua dela esan genezake, beraz.

6


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

2.1. Curriculum-proiektuen funtzioak curriculum-proiektuan jasotzen dira irakaslanean koherentzia bermatzeko helburuarekin erabiliko diren hezkuntzan esku hartzeko formulei buruz ikastetxe bateko irakasleen taldeak hartutako erabakiak eta hitzarmenak, etapa bakoitzari dagozkionak. Talde-lanak nabarmen handitzen du hezkuntza-jardueraren aberastasuna. Iritzi-, ikasketa- eta esperientzia-trukea nahiz talde-lan horretatik ondorioztatutako banakako nahiz taldeko lanari buruzko hausnarketa irakaskuntzaren kalitatean modu erabakigarrian eragiten duten faktoreak dira. Horietatik ondorioztatzen dira curriculumaren zehaztapenen zentzua eta eginkizunak: - Hezkuntza-administrazioaren aginduak eta orientabideak ikastetxeren inguruaren arabera egokitzea edo testuinguruan kokatzea. - Hezkuntza-lanaren koherentzia bermatuko duten hitzarmenak ziurtatzea. Mailen arabera curriculumaren elementuen arteko jarraitutasuna eta oreka ezartzeko irtenbide bateratuak ekarriko dituzten erabakiak hartuz egin ahal izango da hori. - Heztea. Curriculumaren garapenak eta zehaztapenak irakasleek irakaskuntzagaitasunak handitzea dakar, dituzten ezagutzei buruz eta dokumentuan jasoko diren erabakiak justifikatzeko lanari buruz gogoeta egiten baitute. - Ikasgelako lana orientatzea. Curriculumaren zehaztapenek, eta, zehazki, horien elementu bat, taldeetako programazio didaktikoak, hain zuzen ere, eta, horien barnean, alorretako programazio didaktikoak dira ikasgelako programazioen berariazko erabakiak hartzeko erreferente hurbilenak. 2.2. Curriculum-proiektuak prestatzea Administrazioak ikastetxeei beren proiektuen diseinua errazteko eskainitako orientabideetan proiektu horiek prozesu baten moduan ikusteko beharra ezartzen da, prozesu konplexu baten moduan ikusteko beharra, eta, horrez gain, aldian-aldian prozesu hori berrikusteko beharra, etengabe aldatzen ari den hezkuntza-errealitatearen arabera egokitzen dela eta hobetzen dela bermatzeko. Jarduketa-estrategia edo -plana egituratzerakoan, beharrezkoa izango da erabili ahal izango diren baliabideak aintzat hartzea: - Giza baliabideak eta antolamenduarekin lotutakoak, proiektuaren egituraketaren faseen erakunde arduradunak identifikatuz. - Gauza-baliabideak, proiektuak zehazteko eta egokitzeko edo testuinguruan kokatzeko zeregina errazteko. 2.2.1. Giza baliabideak: organo arduradunak Proiektuaren faseen organo arduradunen identifikazioa, oinarrian, LOEn zehaztuta dago. Araudi Organikoek zehaztuko dituzte horietako bakoitzaren funtzioak. Hala, bada, hauxe hartuko da kontuan: - Irakasleen Klaustroak ezartzen ditu curriculumaren irizpideak, eta horren zehaztapenak nahiz proiektuen hezkuntza-alderdi guztiak onartzen eta ebaluatzen ditu. Ondoren egin daitezkeen aldaketak ere erabakitzen ditu.

7


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

- Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak edo talde teknikoak gainbegiratzen du curriculumaren zehaztapenen lanketa eta berrikuspena. - Irakasle taldeek prestatzen dituzte curriculumaren zehaztapenen lanketari edo aldaketari buruzko proposamenak Koordinazio Pedagogikorako Batzorderako. 2.2.2. Gauza-baliabideak Lan-estrategia edo -plana zehazterakoan curriculumaren zehaztapena lantzerakoan erabil daitezkeen gauza-baliabideak zehaztuko dira, baita ere. Besteak beste, honako hauek: - Material arauemaileak, hala nola, Curriculum Ofiziala eta Ikastetxeen Araudi Organikoa, curriculum-proiektuak barne hartu behar dituen elementu zehatzak nahiz hori lantzeko, onartzeko eta berrikusteko prozesuaren arduradunak identifikatzeko. - Garatzeko edota egokitzeko proposamenak. Aukera horretan txertatzen da dokumentu hau. Argitalpen honetan jaso ditugu Haur Hezkuntzako SMren Proiektua eratzen duten materialen lanketa gidatu duten irizpide eta erantzunetako batzuk. Irizpide horiek alor bakoitzaren programazio eta didaktika biltzen duten liburuetan zabalago garatu dira. Irakasleei etengabeko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko apustua dira irakasleei proposamen hau egiteko arrazoi nagusiak; proposamena baliagarria izatea espero dugu. 3. PRINTZIPIO DIDAKTIKOAK Haur Hezkuntzako curriculum berriek programei ikuspegi psikologiko, epistemologiko, sozial eta padagogiko-didaktikotik erantzun nahi zaiela eta beroriek eguneratu nahi dituztela zehazten dute. Etapa honetako orientabide orokorrak eta alor bakoitzerako berariazko orientabideak aztertuta, ikasturteen eta curriculum-proiektuaren atalen arteko koherentzia bermatuko duten abiaburuko printzipio multzo bat ondorioztatu da. Printzipio horiek honako hauek dira: ikaslearen garapena eta oinarrizko gaitasunen garapena bultzatzea, edukien arteko transferentziari laguntzea, elkarlana sustatzea, ezaguera eta esperientzia integratzaileen eta ludikoen bidez ikaskuntzen eraikuntza sustatzea eta familiaren eta ikastetxearen arteko erlazioa bultzatzea. 3.1. Ikaslearen gaitasun-maila aintzat hartzea eta gaitasun-maila berriak sustatzea Printzipio honen arabera, adin-tarte baten bereizgarri diren ezaugarri psikologiko orokorrak aintzat hartu behar dira, eta, bestalde, baita ikasleek lehenago eraikitako ezagutzak ere, ezagutza horiek eduki berrien barneratzea baldintzatzen baitute. Alderdi horretan garatutako ikerketa psikopedagogikoak erakutsi du pentsamendu prelogikoaren gaitasun eta trebetasun bereziak modu askotara adierazten direla, ikasleen aurretiazko ezagutzen eta esperientzien arabera. Horregatik, ikaslearen garapena bultzatzeko, zentzu edo esanahi psikologikoa eta epistemologikoa bateratu behar dira. Gaitasun-mailaren, oinarrizko ezagutzen eta alorren egitura logikoaren artean harmonia lortu behar da. Horretarako, beharrezkoa izango da edukiak garrantzitsuak izatea eta ondo antolatuta aurkeztea.

8


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

3.2. Oinarrizko gaitasunen eta berariazko gaitasunen garapena sustatzea Ezagutzak etengabe aldatzen diren gizarte honetan, ikasleei eskain diezaiekegun ondarerik onena bizi diren gizartean modu eraginkorrean eta konstruktiboan integratu ahal izateko beharrezko trebetasunak eta gaitasunak garatzen laguntzea da, hala, aldaketa horietan zuzenean laguntzeko aukera izan dezaten. Egungo curriculumek etapako helburu orokorretan, alorretako helburuetan, prozedurazko edukietan eta ebaluazio-irizpideetan lan-tresnak (behaketa sistematikoa, analisiak, esplorazioa, informazio adierazgarria bilatzea eta aukeratzea, etab.) barneratzen joateak duen garrantziaz ohartarazten dute, ikasketa autonomorako estrategiak osatuz joateko oinarriak sendotuko direlako horrela, eta bide horretatik, ekimenarekin eta autonomia pertsonalarekin lotutako jarraibideak garatuko dituztelako. Horrek guztiak tutoreeginkizunaren eta eginkizun orientatzailearen garapenarekin lotutako hezkuntzaren dimentsioetako bat gauzatzen du, irakaskuntzaren bitartez: pentsatzen eta lanean aritzen irakastea eta ekimena agertzen eta erabakitzen irakastea. LOEk, curriculumaren osagaietan, oinarrizko gaitasunak identifikatzen ditu. Programa ofizialek Europar Batasunak eta nazioarteko erakundeek bultzatutako heziketasuposamenduen arabera ezarri dituzte. Gaitasunak ikasleek egiten jakiteko ahalmenaren erreferente izango dira; alor bakoitzean zehaztuko dira, eta irakaskuntza- eta ikaskuntzaprozesua nahiz ebaluazio-prozesua bideratzeko funtsezko ardatzetako bat izango dira. Gure proiektuetan, oinarrizko erreferentea izango dira, hezkuntza-orientabide berritzaile eta eguneratuen aplikazioa bultzatzeaz gain, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle taldeen hezkuntza jardueran koherentzia eta jarraitutasuna bermatuko baitituzte. 3.3. Ikuspegi globalizatzailearen bitartez edukien arteko transferentzia eta loturak sustatzea Haur Hezkuntzan, alorra da edukiak egituratzeko oinarrizko tresna. Curriculuma antolatzeko modu horrek beronen azterketa eta lanketa zorrotza errazten du, irakaslearen lanaren ikuspegitik. Hala ere, ezagutzaren zatikatze horrek ulermena eta aplikazio praktikoa oztopa ditzake. Hori dela eta, lotura daukaten edukiak ikuspegi globalizatzaile batetik azaltzea komeni da. Horretarako, lehenago aipatu ditugun oinarrizko gaitasunen garapena har dezakegu artikulaziorako ardaztzat, eta zehazkiago, eduki komunen eta zeharkako edukien bitartez egin daiteke, oinarrizko zenbait kontzeptu komun eraikiz eta lan-teknika eta -prozedura batzuen zentzua azpimarratuz, hala, esperientziari eta ezagutzari dagozkion zenbait arazori irtenbide bateratuak eman ahal izateko.

9


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

3.4. Elkar onartzeko eta elkarlanerako giroa sortzen laguntzea Ikaskuntzari buruzko ikerketek ikasleen garapenean gizarte-, natura-, kultura- eta eskolainguruek duten eragina azpimarratzen dute. Prozesu horretan, irakaslearen zeregina funtsezkoa da, edukien eta ikaslearen jardueraren arteko bitartekari gisa. Ikasleen arteko elkarreraginak eragin erabakigarria du sozializazio-prozesuan, ikuspuntuen erlatibizazioan, helburuak handitzean eta eskola-errendimenduan. Etapako helburuek, alorretako helburuek, gaitasunek eta ebaluazio-irizpideek ere alderdi hori azpimarratzen dute. Beharrezkoa izango da elkar onartzeko eta lankidetza sustatzeko giroa sortzeko eta giro horri eusteko helburua izango duten irakasteko eta ikasteko esperientziak diseinatzea, eta, horretarako, lan-taldeak antolatuko dira eta zereginak eta ardurak ikasleen artean banatuko dira. 3.5. Ikaslearen jarduera eta parte-hartzea sustatzea Ikaskuntza esanguratsuak ikasten ari den subjektuaren mugimen- eta buru-jarduera eskatzen ditu. Horren konplexua den asmo hori gauzatzeko, ikasleak bere motibazioprozesuak garatu behar ditu. Eskolan helburuak lortzeko motibazioa izateko, gizarte-, inguru-, familia- eta eskola-faktoreak aztertu behar dira, prozesuan eragina izan dezaketelako, eta horiek guztiak sustatuko dituzten bitartekoak bilatzen lagundu dezakeelako horrek. Programazioak planifikatzerakoan eta garatzerakoan, hori lortzeko askotariko eragingarriak erabiliko ditugu. Hauek: -

Eragingarri emozionalak.

-

Eragingarri intelektualak.

-

Eragingarri sozialak.

Haurrak egoera eta testuinguruetara gerturatzeko, horiek aztertzeko eta objektuak erabili eta aztertzeko sentitzen duen beharra izango da sustatuko dugun lanaren abiapuntua eta oinarria. Horretarako bitarteko nagusia jolasa izango da. Ikaskuntzaren xedeari begira haurraren motibazioa sustatuko duten prozesuak indartuko ditu horrek, eta hartzaile gisako jarreretatik jarrera dinamikoagoetara joko dute horrela haurrek, eta jarrera horietan funtsezkoak izango dira parte-hartzea, ekintza eta inplikazioa. Ikaskuntza gehienen motorra, ikasketa gehienak bideratzeko modu esanguratsua, jolasa izango da, horixe baita ikaslearen berezko jarduera. Zentzumenak aztertzeko jolasak, koordinazio dinamiko orokor eta zatikakorako jolasak, errealitatea ikertu eta esperimentatzeko jolasak, gorputz-, musika- eta plastika-adierazpenarekin lotutako jolasak, adierazpen logiko-matematikoarekin lotutakoak, arauekin lotutakoak... sustatuko dira, eta horietako bakoitzean haurrak inguruan duen natura-, gizarte- eta kultura-ingurunea aurkituko du. 3.6. Intuizioaren bidez buruko adierazpena garatzen laguntzea Esperimentazioa eta zuzeneko eta zeharkako behaketa txertatuz. Zuzenean, izan ere, haurrak, inguruan duen errealitatea ezagutzeko eta adierazteko, bere jardueratik abiatu behar baitu. Irakasleak sustatu eta bideratuko duen jarduera gogotsuak ikasleari bere burua, besteak eta bere gizarte- eta natura-inguruneko elementu eta taldeak ezagutzen lagunduko dio, batzuk eta besteak bereiziz. Aldi berean, irakasleak ikaslea orientatuko du, elementu horiek pixkana aberasten joango den osotasun esanguratsu batean txertatzen ikas dezan. Objektuak aztertzeak, erabiltzeak eta horiekin esperimentatzeak ikasleari bere ekintza-aukerak ezagutzeko bidea emango dio, eta bere zentzumenak esnarazi eta gararaziko ditu.

10


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Garapen-maila berriak sustatzeko helburu horrek zuzeneko intuizioa zeharkakoarekin osatzera eramango gaitu, baliabide materialak erabiliz, besteak beste: argazkiak, irudiorriak, marrazkiak, ipuinak, ilustrazioak, irudiz osatutako liburuak eta jolas sinbolikoa sustatzen duten tresna eta lanabesen miniaturak eta panpinak erabiliz. Askotariko materialen erabilera bultzatuko da, aurkikuntzak egin ditzaten eta behaketa, sinbolizazio eta errepresentaziorako aukera izan dadin. Eduki jakin batzuk garatuko dituzten jolasak erabiltzea komeni da, baina komeni da, halaber, bizimodu errealera hurbiltzen lagunduko dieten eta egunerokoan erabili ohi diren askotariko materialekin aritzea ere. 3.7. Familiaren eta ikastetxearen arteko harremanak indartzea Edozein hezkuntza-etapatarako, behar-beharrezkoa da familia-ekintzaren eta eskolaekintzaren arteko koherentzia eta jarraitutasuna, baina, zalantzarik gabe, Haur Hezkuntzan are sendoago adierazi beharko dira. Hezitzailearen zeregina funtsezkoa da prozesu horretan, eta haurrekin dituzten harremanetan ezinbestekoa izango da jarrera orekatua, afektibitate handikoa eta prestutasuna agertzea, eta baita gurasoenganako hurbiltasuna erakustea ere. Behatzeko eta entzuteko jarrera aktiboa, ikasleen beharrak sumatu eta horiei erantzungo diena, eta familia- eta eskola-inguruneetan ikasleek dituzten kezkei, interesei eta beharrei buruz familiarekin informazioa trukatzea ahalbidetuko duen jarrera oso lagungarriak izango dira ikaslearentzat, pixkana, inguruak egitura ditzan eta bere ekintzei zentzua eta segurtasuna eman diezaien; horrek inguru desberdinetan bere jarduerak gauzatzeko dituen aukerez eta horien mugez jabetzeko aukera emango dio eta, horrela, haurrari bere ekimenean eta autonomia pertsonalean maila handiagoak lortzeko bidean aurrera egiten lagunduko dio. 4. EBALUAZIOA HAUR-HEZKUNTZAN LOEk, curriculumaren dekretuek eta ebaluazio-aginduek osatzen dute Haur Hezkuntzako ikastetxeetan eta ikasgeletan ebaluazio-prozesua garatzeko derrigorrezko erreferentzia-esparrua. Esparru horrek zehazten duenez, ebaluazioak irakaskuntzajarduera nahiz ikaskuntza-jarduera barne hartu behar ditu, eta etengabeko prozesua osatu behar du, jarraitua, sistematikoa, malgua eta integratzailea. Prozesu horren helburuak honako hauek dira: 

Prozesuan eragina duten osagaien abiapuntuko egoera ezagutzea ebaluazioa proposatzen den unean.

Testuinguruaren arabera egokitutako jarduketa-eredu bat eskaintzea, aurreko datuetan oinarrituta.

Gaitasunen eta trebetasunen garapenaren bilakaera eta eduki moten pixkanakako eraikuntza aztertzea eta horren jarraipena egitea.

Gure hezkuntza-ekintzaren diseinua eta garapena ikasleen ikaskuntza-prozesuetan hautemandako beharretara eta lorpenetara egokitzeko beharrezko erabakiak hartzea.

11


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

4.1. Ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa 4.1.1. Ebaluazio-irizpideak Curriculum ofizialak hainbat irizpide ezartzen ditu, eta irizpide horiek alor bakoitzean zer ebaluatu behar den zehazten duten adierazpenak eratzen dituzte. Ikastetxeek irizpide horiek zehaztu eta egokitu egin behar dituzte beren curriculum-zehaztapenetan. Dokumentu honek proposamen bat barne hartzen du. Proposamen horrek, gainera, proposatu ditugun berariazko gaitasunen eta irizpideen arteko lotura ere azaltzen du. Ebaluazio-irizpideei esker hezkuntza-ekintza garatu ahal da, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen jarraipena egiteko aukera ematen baitute eta egiten diren ibilbideak aurreikusitako helburuen arabera doitzen baitituzte. Horixe da ebaluazio-irizpideen helburu edo prestakuntza-funtzio nagusia. 4.1.2. Ebaluaziorako teknikak eta tresnak Ebaluazioa prozesu malgua bada, prozedurek ere askotarikoak izan behar dute. Datuak biltzeko, hainbat ebaluazio-teknika erabil ditzakegu: • Jokabideei behatu. • Elkarrizketak. • Elkarrizketak eta ahozko galdeketak. • Adierazpen plastikoen, dramatikoen, musikalen, ahozkoen eta idatzien azterketa. Datuak ebaluaziorako hainbat tresnatan jasotzen dira. Sailkapena honela egin dezakegu: ofizialak, horien formatua administrazioak zehaztu duenean, edo pertsonalak, formatu librekoak direnean edo irakasleak edo irakasle taldeak prestatu dituenean. Erregistro ofizialeko dokumentuak honako hauek dira: Ikaslearen fitxa duen espediente pertsonala, eskolatze-laburpenak, urteko txostenak eta amaierako ebaluazio-txostena. Irakasleak edo irakasle taldeak prestatutako erregistro-tresnen artean, eskolako egunerokoa, balioespen-eskalak (jarrerazko eta prozedurazko edukietarako eta zereginen adierazleetarako) eta kontrol-zerrendak (kontzeptuen ezagutzarekin lotutako edukietarako eta zereginen adierazleetarako) erabil daitezke. 4.2. Irakaskuntza-prozesuaren ebaluazioa Haur Hezkuntzan, ebaluazio-arauek ezartzen dutenaren arabera, irakasleek ebaluatuko dituzte irakaskuntza-prozesuak eta euren irakaslana, curriculumaren hezkuntzahelburuak zein neurritan lortu diren ezagutzeko. Ebaluazio hori prestakuntzazkoa eta etengabea izango da, eta honelako alderdien erreferentziak aintzat hartuko ditu: • Ikasgelaren antolamendua. • Ikastetxeko baliabideen erabilera. • Irakaslearen eta ikasleen arteko harremana. • Familiaren eta ikastetxearen arteko harremanak.

12


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

• Irakasleen arteko harremana. • Ikasleen arteko bizikidetza. SM Argitaletxeak Haur Hezkuntzarako prestatutako curriculumaren zehaztapenak osatzen dituzten alderdiak heziketa-maila eta irakaskuntza-alor bakoitzari dagozkion Programazio eta Didaktika liburuetan modu zehatzagoan adierazi eta azaldu dira. Ondoren, liburu horietako informazio garrantzitsuena jaso dugu, une honetan araudi berrian oinarritutako curriculum-proiektuak lantzen hasi diren irakasle taldeek gida moduan erabil dezaten. Ikastetxe bakoitzari dagokio curriculuma gizarte- eta kultura-ingurura egokitzea. Hala ere, interesgarria iruditu zaigu irakasle taldeei gogoetarako zenbait puntu eskaintzea.

5. CURRICULUM-ZEHAZTAPENAREN ELEMENTU ADIERAZGARRIAK 5.1. Haur Hezkuntzaren helburu orokorrak Gaitasunei dagokienez, ikasleek etapa amaitzean lortzea espero dugun garapena definitzen dute adierazpen hauek. Gaitasun horiek alor guztietan izan beharreko hezkuntza-jarduketa gidatuko eta egituratuko dute, eta nortasunaren bilakaera integralari erantzuten diote, dimentsio intelektualari, komunikatiboari, estetikoari, sozioafektiboari eta motorrari egiten baitiete erreferentzia. 5.2. Helburuak eta edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Helburuen eta edukien zehaztapenak ondoko printzipio hauek hartu ditu kontuan: a) Ziklo eta maila bakoitzeko ikasleen garapen ebolutiboarekiko egokitzapena. b) Etapako helburuak, alorretako helburuak eta horien eta oinarrizko gaitasunen arteko erlazioa. c) Familiako, eskolako eta gizarteko hezkuntza-ibilbidearen ondorioz haurrek eraiki dituzten aurretiazko ezagutzak. d) Irakaskuntza eta ikaskuntzako edukiak dituzten alorren barne-logikarekiko koherentzia, pixkanakako bilakaera sistematizatua ardaztuko baitu. e) Edukiak curriculum ofizialeko multzoekin bat etorriz aukeratzea. f)

Eduki espezifikoen arteko oreka, eta eduki esanguratsuenen trataera ziklikoa.

g) Ikuspegi globalizatzaile partziala. h) Oinarrizko gaitasunen eta eduki komunen eta zeharkakoen garrantzia, horiek txertatzen diren alorren ezaugarrietan oinarrituta. 5.3. Oinarrizko gaitasunen garrantzia eta zehaztapena LOEren 6. artikuluak curriculumaren kontzeptua berriro definitzen du, oinarrizko gaitasunak txertatuz. Txertatze hori etapa guztiei dagokiela ulertu behar da, Legeak ez baitu salbuespenik adierazten. Dena den, curriculum-elementu horren zereginak konnotazio desberdinak izango ditu, hezkuntza-tarte bakoitzaren berezitasunak eta

13


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

izaera kontuan hartuta. Horregatik, aurrerago zehazkiago aztertuko badugu ere, oinarrizko gaitasunak nahitaezko eta funtsezko gune antolatzaileak dira Oinarrizko Hezkuntzan (Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan), ebaluazioari eta promozioari dagokienez. Haur Hezkuntzan, erreferentzia gisa balio izugarria dute, ikaskuntza funtzionalak eta esanguratsuak eraikitzeko. Oinarrizko gaitasunak, lehentasunez, egiten jakitearekin lotutako gaitasunak dira (Escamilla eta Lagares, 2006); gaitasunaren funtzionaltasunak eta praktikotasunak ez du izaera mekaniko hutsera murrizten; egiten jakiteak dimentsio teoriko-muinbakarra du (osagaiak, gakoak, zereginak, ebazteko moduak), eta baita jarrerazko dimentsioa ere (ezagutzak erabiltzeko, mugitzeko eta aukerak balioesteko aukera ematen du). Alderdi horien konplexutasuna kontuan hartuta, horietara modu bateratuan (alor guztietatik) eta mailaz maila (hainbat ikaskuntza-une eta -egoeratatik, hainbat ikasturtetatik, etapatatik...) hurbiltzea komeni da. Curriculum berriek, Europako zuzentarauek proposatutakoaren ildotik, oinarrizko zortzi gaitasun identifikatu dituzte. Honako hauek dira: a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. b) Matematika-gaitasuna. c) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. d) Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala. e) Gizarte- eta hiritar-gaitasuna. f)

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

g) Ikasten ikasteko gaitasuna. h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Ikastetxeetako hezkuntza-proposamenaren jarraitutasunaren alde egiteko, Haur Hezkuntzako gure proiektuak administrazioaren curriculumek proposatutako oinarrizko gaitasunak hartuko ditu erreferentziatzat, eta alor bakoitzean, berariazko gaitasunen bidez zehaztuko ditu. Oinarrizko gaitasun horien garapena, curriculumaren gure zehaztapenetan, derrigorrezkotzat jo dugu; baina adierazpen zehatzagoen bidez adierazi behar ditugu, ikasgai bakoitzean, curriculumaren arlo bakoitzak gaitasun horiek barneratzeko duen ardura identifikatzeko baliabide eraginkorrak definitzeko. Hala, bada, irakaskuntza eta ikaskuntzako testuinguru jakin batzuetan garatzeko koordenatu moduan erabiltzeko berariazko gaitasun batzuk adieraziko ditugu; beraz, oinarrizko gaitasunen menpe egongo dira. Gure dokumentuan konpromiso-harreman hori dokumentu ofizialetan agertzen den eta aurretik ere azaldu dugun zenbakiaren bitartez agerian jarriko dugu. 5.4. Oinarrizko gaitasunen oinarriak eta horien zehaztapena Haur Hezkuntzan Autonomia Erkidegoetarako Haur Hezkuntzako curriculum ofizialek ez dute beti oinarrizko gaitasunen tratamendu eta garapenerako berariazko erreferentzia egiten. Baina, aldiz, besteak beste, ikaskuntzan eta ingurunean mugitzerakoan gizartegaitasunak, ahozkoak eta autonomiarekin lotutakoak sustatzeko beharrari buruzko aipamen zehatzak egin ohi dituzte. Horrez gain, curriculum horiek guztiek etapen

14


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

artean koherentzia eta jarraitutasuna behar-beharrezkoak direla aitortzen dute, prestakuntza-jarduera orekatu bat garatu ahal izateko. Horrela, bada, curriculum-proiektuak lantzen laguntzeko gure materialen proposamenean oinarrizko gaitasunak sartu edo ez aztertzerakoan, horrek zer oinarri dituen eta zer ikuspegitatik egiten den planteatu beharko dugu. Hasteko, gogoan izan behar dugu Hezkuntza Proiektuen eta berorietan biltzen diren curriculum-proiektuen zeregina ikastetxeei beren autonomia eta adierazpidea garatzeko esparru egokia eskaintzea dela; horregatik, irakasleen talde baten irizpide sozialek eta pedagogikoek justifika dezakete curriculum-proiektuen oinarrizko elementutzat barnean hartzeko aukera. Dena den, badaude aukera horren alde egiten duten beste argumentu batzuk ere; oraintxe aztertuko ditugu. Oinarrizko gaitasunei eman diezaiekegun eta eman behar diegun bultzada psikologikoki, soziologikoki, epistemologikoki eta pedagogikoki ondo oinarrituta dagoela erakutsiko dugu: 





Psikologikoki. Gaitasunak ahalmen mota bat direla nabarmendu dugu, gauzak egiten jakitearekin lotutako ahalmena, hain zuzen. 0tik 6 urtera bitarteko tartean, errepresentazioaren aurretik doa ekintza. Ekintza motor eta psikomotor bat sustatu nahi duen heziketa-lan oro, estimulatzen, orientatzen, funtzionalizatzen duen lan oro, funtsezkoa izango da horietatik ondorioztatzen diren esperientziak eta ikaskuntzak antolatzeko eta berrantolatzeko. Horrela, edozein objekturekin egiten den bezala, gaitasunek kontuan hartu beharko dituzte Haur Hezkuntzako mailetako garapen-mailak, eta garapen-maila berriak sustatu beharko dituzte. Soziologikoki. Oinarrizko gaitasunek, berariazko gaitasunetan zehaztuta, haurrei familia-, gizarte- eta eskola-inguruneak hobeto ezagutzen eta horietan hobeto moldatzen eta egokitzen lagunduko diete. Epistemologikoki. Haur Hezkuntzak oinarrizko zortzi gaitasunekin lotutako helburuak, eduki zehatzak eta ebaluazio-irizpideak biltzen ditu.

 Pedagokikoki. Gaitasunak helburu mota baten garapenerako eta identifikaziorako elementu direnez, Didaktikaren ikuspegitik oinarrituta dago. Beste zientzia pedagogiko batzuek ere oinarri horixe adierazten dute: o

Ikastetxeen antolamendua eta hezkuntzaren psikologia: irakasleen taldearen lan-proposamenen bidez, etapen artean jarraitutasuna eta oreka izango dituen lan bat ezinbestekoa delako. Irakasleak bere lanaren erreferentzia gisa ondo definitutako gaitasun profesionalak izan behar ditu; eta horrelako irakasle baten bitartekotza funtsezkoa da garapenaren alderdi honen garrantzia zehazterakoan ere.

o

Hezkuntza Legeria. Aurrez ere adierazi dugunez, LOEren 6. artikuluak dio curriculuma Legean araututako irakaskuntza bakoitzeko helburuen, oinarrizko gaitasunen, edukien, metodo pedagogikoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa dela. 5. artikuluak dio administrazio publikoei dagokiela oinarrizko gaitasunak barneratzeko bidea emango duten ikaskuntza-eskaintza malguak sustatzea.Legeak, etapa guztietarako xedeetan, oinarrizko zortzi gaitasunekin erlazioak ezartzeko bidea ematen duten garapen-erreferenteak identifikatzen ditu (ikasleen nortasunaren eta gaitasunen erabateko garapena; oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetua; gatazken prebentzioa eta bake-bideetatik beroriei irtenbidea aurkitzea; norberaren erantzukizuna, merituetan eta ahaleginean;

15


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

bakerako hezkuntza; izaki bizidunenganako eta ingurumenarekiko errespetua; norberaren ikaskuntza arautzeko eta sormena garatzeko ikaslearen gaitasuna; eta ekimena pertsonala eta espiritu ekintzailea). Beraz, curriculumaren elementu honen ekarpena oinarritu ondoren, gure proposamenean ikasturte bakoitzean alor bakoitzerako berariazko gaitasunez egiten dugun proposamena definituko dugu. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunekin eta gure ebaluazio-irizpideekin erlazionatuko ditugu. 5.5. Hezkuntza-metodologiaren inguruko erabakiak Alor bakoitzaren Programazio eta Didaktika liburuetan zehatz azaldu dira irakaskuntzaeta ikaskuntza-prozesurako estrategia eta teknika egokienak. Dokumentuko orrialde batek alorrerako lerro metodologiko orokorrak jasotzen ditu. Ikuspuntu orokorretik, SM Argitaletxearen Proiektua nahiz programazio didaktikoak lehenago adierazitako hezkuntzako esku-hartze printzipioetan oinarritzen dira; ondoren, printzipio horiek laburtu eta zehaztu ditugu, honela: a) Ikaslearen garapen-maila da abiapuntua, alderdi guztiak kontuan hartuta, eta, hortik abiatuta, garapen-maila hori sustatzeko eta hobetzeko beste ikaskuntza batzuk eraikiko dira. b) Alorretan egindako lanaren bitartez, ahalmen orokorren eta oinarrizko gaitasunen eta berariazko gaitasunen garapena sustatzeko beharra azpimarratzen da. c) Lantzen diren edukiak ulertzeari lehentasuna ematen zaio, ikaskuntza mekanikoaren aurretik. d) Ezagutza berriak gauzatzeko aukerak bultzatzen dira, hala, ikaslea ikasitakoak duen interesaz eta baliagarritasunaz jabe dadin. e) Egindakoaren gaineko gogoeta pertsonala eta ikasitakoari buruz ondorioak ateratzea sustatzen da, ikasleak zituen ezagutzekiko egin duen aurrerapena azter dezan. Printzipio horien guztien helburua, apurka-apurka, ikasleak beren kabuz ikasteko gai izatea da. 5.6. Ebaluazioaren inguruko erabakiak Curriculum ofizialaren arabera, ebaluazio-irizpideek, Haur Hezkuntzak dirauen bitartean ikasleek lortuz joatea espero dugun ikaskuntza-mota eta -maila ezartzen dute, oinarrizko gaitasunei eta helburu orokorretan azaldutako trebetasunei dagokienez. Ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera helburu horiek zenbateraino betetzen diren ez da mekanikoki neurtuko, malgutasunez baizik, eta ikaslea zein egoera edo mailatan dagoen kontuan hartuko da, eta baita haren ezaugarri eta aukera propioak ere. Ebaluazioak, gainera, prestakuntza-funtzioa betetzen du batez ere, irakasleei beren ikasleen elkarren segidako ikaskuntza-mailen eboluzioaren adierazleak eskaintzen dizkietelako, horrenbestez, antzeman daitezkeen urritasunak zuzentzeko tresnak abian jartzeko modua emanez. Bestalde, adierazle horiek irakaskuntza-prozesuaren beraren inguruko informazio-iturri dira. Horregatik, ebaluazio-irizpideak, berariazko gaitasunekin batera, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu elkarreragilearen oinarrizko erreferente dira, azken batean.

16


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Ebaluazio-irizpideek prestakuntzarekin lotutako eginkizun hori bete dezaten, beharrezkoa da ikaskuntza-prozesuan hasieratik erabiltzea; beraz, funtsezkoa da ikasturte bakoitzerako irizpideak izatea, eta ikasturtearen barnean, unitate bakoitzerako irizpideak, izan ere, zenbat eta azkarrago identifikatu ikaskuntzan izan daitezkeen zailtasunak, orduan eta lehenago doitu ahal izango baita esku-hartze pedagogikoa. 5.7. Aniztasunaren trataerarako neurriak curriculum-proiektuaren eta horren zehaztapenen definizioa bera aniztasunaren arretarako neurria da. Bestalde, programazio didaktikoetan eta unitate didaktikoetan garatzean ikasleen interesen, gaitasunen eta motibazioen arabera egokitzeko prozesua bultzatuko duten proposamenak emango ditu, betiere, ikasturte eta etapa bakoitzeko oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzea ahalbidetuko duen prestakuntza orokorrerako lan bateratua errespetatuz. 5.8. Eduki komunak eta zeharkakoak Curriculum ofizialak jarrera eta balio berrien garapena sustatzeak duen garrantzia aitortzen du. Etengabe aldatzen ari den askotariko gizartearen prestakuntza-behar berezi berriak jasotzeko malgutasun nahikoa izan behar du. Horregatik, curriculum osoan hedatzen eta zabaltzen diren irakaskuntzen multzo bat biltzen du, alorretako programetan integratuta. Irakaskuntza horiek irakaskuntza komunak edo zeharkakoak direla esaten da. Horrela, etapa horretako alorren batean zehatzago landuko badira ere, alor guztietan landuko dira ahozko adierazpenaren sustapena, irakurketara eta idazketara hurbiltzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta norberaren eta gizartearen balioetan oinarritutako heziketa. Beraz, pertsonarteko nahiz gizarteko balioen hezkuntzari (gizalegerako eta moralerako hezkuntza, bakerako eta bizikidetzarako hezkuntza, ingurumen-hezkuntza, kontsumorako hezkuntza, sexuen arteko berdintasunerako hezkuntza, sexu-hezkuntza, osasunerako hezkuntza eta bide-hezkuntza) erreferentzia egiten zioten zeharkako irakaskuntzei dagokienez, hedapen bat gertatu da, testuinguru soziokulturaleko beharrei erantzutearekin lotutakoa: Balio pertsonalak (autokontzeptua eta autoestimua) eta izaera funtzionala eta instrumentala dutelako balio handia duten beste batzuk: ahozko ulermena eta adierazpena eta ulermen eta adierazpen idatzia, ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Dokumentu honek ikaskuntza orokorrek eta zeharkakoek helburuetan, gaitasunetan, eduki-multzoetan eta ebaluazio-irizpideetan duten integrazioa erakusten du.

17


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

6. HAUR-HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLORAKO HELBURU OROKORRAK a) Bere gorputza ezagutzea, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. b) Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzea eta horiek aztertzea, eta baita horiek ezagutzeko interesa izatea ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan. c) Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzea, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan. d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko. e) Ingurukoekin harremana izatea eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzea, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin. f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzea. g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hastea, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hastea, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.

18


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

7. ALORRA: NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA 7.1. Alorraren deskribapena Etapa honetan, garapen-prozesurako funtsezko den alorra da honako hau. Norberaren irudia eraikitzen lagunduko du eta, horrela, pixkana-pixkana, norberaren nortasuna eratzen joango da, gorputza doituz eta kontrolatuz, inguruan eraginkortasunez eta egokiro moldatzeko. Lantzen diren edukien bidez helburu garrantzitsuak lortu nahi dira; norberaren ezagutzarekin lotutako alderdiek gorputzaren irudia garatzen lagunduko dute (honen elementuak eta ezaugarriak, pertzepzio- eta mugimen-aukerak, mugak); eta, horrez gain, norberaren emozioen, sentimenduen, interesen eta beharren ezagutzari buruzko irudia garatzen ere lagunduko dute. Helduekiko bereizketa- eta independentzia-prozesua ekarriko du horrek guztiak. Norberaren ezagutzak inguruan modu aktiboan sartu eta moldatzeko bideak sustatzera orientatu behar du. Ekimenean eta autonomian haurrak pixkana maila altuagoa lortzera bultzatzeak ekintza garatuko den ingurune fisiko eta sozialaren eta harreman-giroaren alderdiak ezagutzea eskatuko du. Ekimena sustatzeak bestea ulertzeko eta bestearekin komunikatzeko gaitasuna indartzea esan nahi du, eta horretarako, keinubaliabideak egokiro, errespetuz eta eraginkortasunez erabili beharko ditu; inguruan duena eta dituenak zaintzeari dagokionez, errespetuzko eta elkarlaneko jarrerak garatzea eskatuko du. Norberaren ezaugarriak eta kideenak ezagutzea oinarrioinarrizkoa da haurraren garapenerako eta jarrera ez-baztertzaileak hartzeko. Sexuaren, jatorri sozialaren edota kulturalaren ikuspegitik bakoitzak dituen ezaugarri pertsonal desberdinak aniztasuna lantzeko erabiliko ditu irakasleak, eta errespetuzko jarreretan eta desberdintasunen onarpenean oinarritutako harreman-giroa bultzatuko du. Autonomia-maila handiagoa lortzeko norberaren ezagutzan sakondu beharra oinarritzat hartzen duen lan-ildo honetan guztian, ezinbesteko garrantzia du ahalegintzeko jarrera eta irmotasuna garatzeak, bai eta pixkana lanerako eta txukun jokatzeko ohiturak eta osasun-, higiene- eta elikadura-ohiturak barneratzen joateak ere, guztia ongizate-, segurtasun- eta afektibitate-testuinguru batean. Identifikatutako asmoen konplexutasunak ezinbestekoa egiten du alor honetako curriculum-elementuak gainerako alorretan txertatzea, nahiz eta alor honetako elementu horiek modu analitikoan planteatu eta aztertuko dituzten irakasleek; izan ere, beste alorrekiko konplexutasun horretan izango baitute zentzu osoa. Beraz, proposamen globalizatzaileen bidez gauzatu behar dira. Laburtzeko, alorraren prestakuntza-balioak ikaskuntza- eta garpen-eremu hauetan aurrera egitea dakar:  Norberaren gorputzaren, honen zatien eta bakoitzaren funtzioen ezagutza.  Pixkana norberak ekiteko, koordinatzeko eta kontrolatzeko dituen aukerak identifikatzea.  Eguneroko jarduera eta zeregin xumeak gero eta autonomia handiagoz egitea.  Norberaren irudi positiboa eta ondo doitutakoa egitea, norberaren ezaugarriak, aukerak eta mugak ezagutuz.

19


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

 Nork bere buruan konfiantza izateko sentimendua eta inguruan eragiteko ekimenez jokatzeko gaitasuna garatzea.  Norberaren interesak, beharrak, emozioak eta sentimenduak ezagutzea.  Bakoitzaren jokabidea egoera desberdinetara eta besteen behar eta eskaeretara egokitzea.  Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako ohiturak eta jarrerak garatzea, eta mendetasun- eta nagusitasun-jarrerak saihestea.  Pixkana, segurtasunarekin, higienearekin eta osasuna sustatzearekin lotutako ohiturak hartzea. 7.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorreko proiektuan Etaparen bereizgarri izan behar duen ikuspegi integratzailea garatze eta zehazte aldera, oso interesgarria izango da oinarrizko gaitasunei buruz ematen duen erreferentzia. Euskal Autonomia Erkidegoak Haur Hezkuntzako etaparako zehaztutako helburuek argi erakusten dute gaitasunek duten garrantzia, hauxe adierazten baita bertan: “Etapa honetan jartzen dira banakoaren garapen pertsonalerako eta sozialerako oinarriak, eta zenbait ikaskuntza osatzen dira, herritarrentzat oinarrizkotzat jotzen diren gaitasunak lortzeko oinarrian dauden irakaskuntza batzuk, alegia”. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorrak gaitasunak modu bateratuan garatzen laguntzen du, baina honako gaitasun hauei egiten dien ekarpena nabarmendu nahi dugu: gizarte- eta hiritar-gaitasunari, ikasten ikasteko gaitasunari eta, bereziki, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunari. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatzeak haurrari bere burua, emozioak, sentimenduak eta bere ekintzaren baldintzak eta aukerak ezagutzen laguntzea esan nahi du, eta baita ekintzarekin eta besteekin eta inguruarekin dituen harremanekin lotutako plan errazak pentsatzen laguntzea ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum ofizialean, alor hau aurkezterakoan, gaitasun hori garatzeko oinarriak sendotzeko egiten duen ekarpena azpimarratzen da: “Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala esperientzia-eremuak zera biltzen du: haurrak, hezkuntzako esku-hartzearen laguntzarekin eta pixkanaka, bere buruari buruz barneratzen duen ezagutza guztia. Ezagutza horrek lagundu egingo dio haurrari bere nortasuna sendotzeko prozesuan, eta erabateko mendetasuna izatetik nahikoa autonomia izatera eramango duen bideko ibilbidean.” Mailaz maila, horrelako aurrerapausoen bidez nabarmenduko da: •

Eguneroko zereginak egiteko norberaren gorputza gero eta hobeto erabiltzea, ekimenak eta dituzten bestelako aukerak areagotzea, jarduerak gauzatzean, arriskua kalkulatzerakoan eta jarduerak gero eta zuzenago amaitzeko norberaren erantzukizunean segurtasuna azaltzea.

Tresnak erabiltzerakoan, jateko, janzteko, garbitzeko eta atseden hartzeko norberaren eguneroko zereginetan eta arrisku pixka bat onartuz zeregin

20


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

berriei aurre egiteko gurarietan seguruago, eraginkorrago eta autonomia handiagoz jokatzea. •

Nork bere buruaren kontzeptua garatzerakoan, inguruko errealitatea eta, bereziki, besteekin dituen harremanak ulertzeko zenbait gako biltzea: norberaren ezaugarri fisikoak, interesak eta beharrak ezagutzeak hainbat egoeratan modu naturalean eta inhibiziorik gabe jarduteko aukeretan lagun dezake.

Inguruan dituen kideei afektua adierazi eta haien afektu-adierazpenak onartzeko aukera, besteen arazo eta zailtasunak ezagutzeko interesa agertzea eta besteei zoriontsuago izaten laguntzea.

Norberaren jokabideen kontrolean aurrera egitea eta nahi dutenean nahi dutena ez lortzeak edo gauzak eskatu bezala ez irteteak eragin diezaiekeen frustrazio- edo porrot-sentimenduaren aurrean tolerantzia erakustea, batez ere, egindako ahalegina nahikoa izan ez denean.

Ikasten ikasteko gaitasunak, egoera bakoitzean eskatzen denaren arabera gozatuz aurrera egitea ahalbidetzen duen gaitasun eta trebetasunetan oinarrizko maila lortzeko bidean aurrera egitea esan nahi du. Horretarako: o

Inguruan duen errealitatea hobeto ezagutzeko behaketa, manipulazioa eta esplorazioa erabiliko dira.

o

Informazioa dituen ezaugarrien eta kategorien arabera antolatuko da.

o

Kausa- eta efektu-erlazio errazak ezarriko dira.

o

Lanaren inguruko oinarrizko arau batzuk, jarrera egokia, denbora eta lekuak errespetatuko dira, edota materialak eta baliabideak kontu handiz eta txukun erabiliko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum ofizialean, honako helburu hau zehazten da alor honetarako: “Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko”. Gizarte- eta hiritar-gaitasunari dagokionez, gure proiektuak haurraren inguruko harremanak lantzen dituela azpimarratu nahi dugu: familia, lagunak, ikaskideak, besteekiko harremanetan sortzen diren emozio eta sentimenduen ezagutza, asertibitatea, elkarrizketarako jarrera, gatazkei irtenbidea bilatzeko jarrera edota beroriei buruzko gogoeta. Gaitasun honetan, ahalmen eta trebeziak lantzen egiten den lanak haurrei besteekin gero eta modu orekatu eta hobean erlazionatzen lagunduko die, eta gizartean izan beharreko jarrerak barneratuko dituzte eta beren jokabidea horietara egokituko dute pixkana. 12/09 Dekretuak adierazten duenaren ildotik, alor honek hainbat eduki garatzen ditu: “Beste hezkuntza-behar batzuk dituzten ikaskideak errespetatzea eta haiei laguntza ematea”; “Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko”; edo “Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea”.

21


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna garatzea oso garrantzitsua da. Alorra osatzen duten ikasketa askok eta askok gizakia bere inguruarekin nola erlazionatzen den aztertzen dute; natura-ingurunearen oinarrizko osagaiak eta ingurune horretako zenbait erlazio, aldaketa eta eraldaketa ezagutzeko eta balioesteko aukera ematen duten ekintza guztiak. Hori guztia inguruan duen oro estimatzeko eta balioesteko bitarteko baliagarria izango da, ingurumena zaindu, errespetatu eta gortzeko jarrerak garatuko ditu horrela. Matematika-gaitasunarekin zerikusiak duten edukiak ere barnean hartzen ditu: objektuen manipulaziotik eta hauen ezaugarri eta nolakotasunetatik abiatuta, matematikako trebetasun batzuk lantzen hastea, eta sailkapen-, ordena- eta zenbaketa-erlazioak ezartzea. Eta, batik bat, autonomia pertsonalari lotuta: “Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erabiltzea”. Alor honetako edukia da Jolasa eta mugimendua izeneko II. atalean biltzen dena. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna ere nabarmentzen da: haurrari bere buruaz hitz egiteko aukera emango dion hiztegi espezifikoa indartzea, ideiak eta sentimenduak egokiro adieraztea eta gorputz-hizkuntza erabiltzea, keinuen eta mugimenduaren bidez. 12/2009 Dekretuak nabarmentzen dituen helburu batzuetan, gaitasun hori horrela islatzen da: “Beharrak, sentimenduak, emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek adierazteko, menderatzeko eta ingurukoei jakinarazteko gero eta gaitasun handiagoa izan dezan; eta besteenak identifikatzea eta errespetatzea, arianarian.” Horrez gain, alorrak beste eduki batzuk ditu, gainerako gaitasunen garapenarekin lotura handia dutenak. Hona hemen: 

Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala. Norberaren autonomia sarrera-mekanismoen erabileran agertuko da, besteak beste, piztu eta itzaltzerakoan, sagua edo ikonoak erabiltzerakoan, edo inprimatzerakoan; informazioa biltzerakoan eta informazioa hori kokatu eta ateratzeko leihoak ireki eta ixterakoan, loturei jarraitzerakoan, programa errazak erabiltzerakoan, adierazpenerako marrazteko programa errazak erabiltzean... Horrela, alor honetatik, IKTek, adibidez, horrelako edukiak lantzeko aukera emango dute: gorputzaren kanpoko atalak eta barrukoak.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna kultura-adierazpenetara hurbilduz eta horiek aztertuz sustatuko da: festa eta jaiak, ohiturak, etxebizitza, janzkera, sukaldaritza, bizitzarako jarraibideak eta aniztasunaren balioespena. Gure curriculum-proiektuan bildu ditugun edukiek Euskadiren nortasunaren elementu esanguratsu gisa adierazpen horiek duten balioa erakusten dute, autonomia pertsonalaren garapenerako bide gisa.

22


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

7.3. Helburuak 7.3.1. Alorreko helburu orokorrak 1. Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela ikustea eta nork bere buruaren irudi benatakoa eta positiboa eratzea, autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak gara ditzan. 2. Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko. 3. Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan. 4. Beharrak, sentimenduak, emozioak eta lehentasunak identifikatzea, horiek adierazteko, menderatzeko eta ingurukoei jakinarazteko gero eta gaitasun handiagoa izan dezan; eta besteenak identifikatzea eta errespetatzea, arian-arian. 5. Ongizate emozionalari eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea, bere segurtasun pertsonala sendotzeko eta eguneroko egoerez gozatzeko. 6. Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko. 7. Estrategiak garatzea, afektu, jolas, elikadura, mugimendu, azterketa, higiene, osasun eta segurtasuneko oinarrizko beharrak gero eta modu autonomoagoan bete ditzan; eta izandako lorpenekin pozik dagoela adieraztea. 8. Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea. 9. Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko, norberaren ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.

7.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 1. Itxura fisikoaren ezaugarri bereizleak zehaztea (fisonomia, garaiera, sexua), haien esanahia balioestea eta haien adierazpena errespetatzea. (1., 3. AH) 2. Oinarrizko sentipenak ezagutzea (mina, nekea, gosea, mugimendua...) eta, norberaren gorputzaren behaketaren eta azterketaren bidez, horietatik jasotako pertzepzioak ere ezagutzea. (2. AH) 3. Bakoitzaren aukerak eta mugak identifikatzea, eta gorputzaren irudi zehatza, autoestimu-sentimenduak eta autonomia-maila handiagoa garatzea. (1., 3. AH) 4. Norberaren gorputzaren benetako irudia adieraztea, eta kanpo-elementu nagusiak eta barruko zenbait elementu (bihotza, urdaila, etab.) identifikatzea. (3. AH) 5. Elikaduraren, kirolaren, atsedenaren, deboraren eta beste hainbat faktoreren eraginez gorputzean gertatzen diren aldaketa fisikoak identifikatzea. (5., 6. AH)

23


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

6. Norberaren eta besteen ezaugarriak eta berezitasunak errespetatzea, eta sexuan, arrazan edo beste edozein ezaugarri zein baldintza pertsonal nahiz sozialetan oinarritutako bazterketa oro saihestea. (4., 8. AH) 7. Gero eta ekintza zailagoak egiteko beharrezkoak diren oinarrizko mugimengaitasunak lantzea (oreka, ikus- eta mugimen-koordinazioa, gorputza doitzea, etab.), inguruan ondo moldatzeko. (2., 5., 6. AH) 8. Norberaren jokabidea arautzea eta besteen jarreretan eragina izatea, jolasak eta eguneroko bizimodua zuzentzen duten arauak onartzea, eta laguntzeko, onartzeko eta elkarlanean aritzeko jarrerak eta ohiturak garatzea. (8., 9. AH) 9. Eguneroko zeregin xumeak eta Euskadiko eguneroko bizitzako gatazka eta arazoak konpontzea, ekimenez eta gero eta autonomia handiagoz.(6., 9. AH) 10. Gero eta zailagoak diren lanetan norberaren parte-hartzea planifikatzerakoan eta sekuentziatzerakoan ekimena izatea, norberak egindako okerrak onartzea eta bidean sortzen diren zailtasunak gainditzeko interesa azaltzea. (9. AH) 11. Osasunaren eta ongizatearen inguruko oinarrizko ohiturak izatea eta ohitura horiekin lotuta objektuak eta espazioak erabiltzeko eta horietan jokatzeko ezarritako arauak onartzea, pixkana norberaren osasuna zaintzeko norberaren erantzukizuna identifikatuz. (5., 7. AH) 12. Egoera arriskutsuak ezagutzea, istripuei aurrea hartzen lagunduz, objektuak zein instalazioak behar bezala erabiltzea, eta gaixotasun edo istripuen kasuetan hartzen diren neurrietan elkarrekin lan egiteko jarrera erakustea. (2., 7. AH) 13. Norberaren eta ingurukoen emozio eta sentimendu nagusiak identifikatzea, harremanen testuinguruetan norberaren bizipenak modu egokian adieraziz. (4., 8. AH) 14. Alorreko edukiekin lotutako mezu errazak ulertzea eta egokiro adieraztea. (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. AH) AH Alorreko Helburuak

24


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

7.4. Gaitasunak 7.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 6. artikuluaren arabera, curriculumeko funtsezko elementuak dira gaitasunak. Programa ofizialetan, zortzi aukeratu dira, Europar Batasuneko estatuen markorako hartutako xedeak garatzeko beharrezkoak. Honako hauek dira: 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna 2. Matematika-gaitasuna 3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna 4. Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala 5. Gizarte- eta hiritar-gaitasuna 6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Gure proiektuan, oinarrizko gaitasunen erreferentzia berariazko gaitasunetan zehaztuko da. Berariazko gaitasun horiek irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren eta ebaluazio-prozesuaren mamia izango dira. Gure konpromisoa erakuste aldera, gure berariazko gaitasunen eta oinarrizkoen arteko lotura azalduko dugu, eta baita berariazko gaitasun horien eta ebaluazio-irizpideen artekoa ere. 7.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura Alor haur batez ere honako gaitasun hauekin dago lotuta: norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikasteko gaitasuna eta mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarrekintzarako gaitasuna. Hala ere, curriculum-elementu honen izaera integratzaileak oinarrizko gaitasun gehienekin lotzen diren berariazko gaitasunak identifikatu eta zehazteko aukera ematen digu; hauek dira: 1. Oinarrizko zenbait behar asetzeko ekintza zehatzak zehaztea (elikadura, atsedena, higienea). (5., 6., 7., 8. OG). 2. Norberaren sentimendu eta emozioak adieraztea (poza, tristura, beldurra, maitasuna, haserrea, amorrua), eta baita horiek sorrarazten dituzten egoera zehatzak ere. (1., 5., 7., 8. OG)

25


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

3. Bereizgarri dituen ezaugarri fisiko nagusiak eta interesak identifikatzea. (1., 7., 8. OG) 4. Eguneroko ekintzak zein tokitan eta unetan gertatzen diren jakitea.(1., 2., 3., 5., 7., 8. OG) 5. Norberaren ezaugarriren bat hobetzeko jarraibide zehatzak adieraztea (ordena, garbitasuna, elikadura). (1., 5., 7., 8. OG) 6. Proposamen grafikoen eta ahozko deskribapenen bidez, irizpide sozialen eta osasun-irizpideen arabera egokiak diren jarrerak eta desegokiak direnak adieraztea. (1., 3., 4., 5., 7., 8. OG) 7. Eguneroko ekintzak egiteko beharrezkoak diren pausoak argi eta modu xumean azaltzea. (1., 4., 7., 8. OG) 8. Gorputz-atalak izendatzea, eguneroko hainbat zereginetan erabiltzen direnak bereiziz. (1., 5., 7., 8. OG) OG Oinarrizko Gaitasunak

7.5. Edukiak 7.5.1. Curriculum ofizialeko edukiak norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorrerako 1. atala. Gorputza eta norberaren irudia        

Norberaren gorputza aztertzea eta ezagutzea. Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak identifikatzea, bai eta ingurukoekin alderatuz dituzten aldeak eta antzekotasunak ere. Norberaren ezaugarriak balioesten eta onartzen joatea, bai eta norberaren aukerak eta mugak ere. Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea, eskuragarri dituen eginkizunak eta ekintzak gauzatzeko. Gorputzaren oinarrizko beharrak identifikatu, adierazi, arautu eta kontrolatzea. Behar horiek betetzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea. Gorputza eta kanpoko errealitatea aztertzean zentzumenak erabiltzea, eta hautematen diren sentsazioak eta pertzepzioak identifikatzea. Gorputz-eskema gero eta errealagoa eta osoagoa egin eta adieraztea. Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak ezartzea. Norberaren aldaketa fisikoei hautematea, eta denboraren joatearekin duten loturari. Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea. Ingurukoen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, aldeak errespetatzea eta jarrera diskriminatzailerik ez izatea.

26


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

2. atala. Jolasa eta mugimendua  

     

Jolas-egoeretan eta eguneroko egoeretan, norberaren gorputzak eta ingurukoenak dituzten mugimen-aukerak eta -mugak aztertzea eta aintzat hartzea. Oinarrizko mugimen-trebetasunak pixkanaka kontrolatzen ikastea (martxa, lasterketa, jauziak, jaurtiketak, oreka...). Trebetasun berriak ikasteko ekimena eta norberaren hobekuntzan aurrera egiteko nahia. Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erabiltzea. Manipulazio-trebetasunak koordinatzea eta kontrolatzea, eta usu baliatzen diren tresnak modu eraginkorrean erabiltzea. Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen- eta zentzumen-jolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko bidetzat hartzea. Jolasen arauak ulertzea eta onartzea. Arauak beharrezkoak direla ohartzea eta arautzen parte hartzea. Tonua eta jarrera besteen, objektuaren, ekintzaren eta egoeraren ezaugarrietara egokitzea. Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan; eta parte-hartzea eta ahalegina egitea, nola jolasetan hala ariketa fisikoa egitean.

3. atala. Jarduera eta egunerokotasuna          

Ekimena eta gero eta autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako berezko jarduerak gauzatzen. Jarduera horiek gauzatzean, norberaren eta besteen aukerak eta mugak onartzea. Beste hezkuntza-behar batzuk dituzten ikaskideak errespetatzea eta haiei laguntza ematea. Ekintzaren plangintza sekuentziatua egitea eginkizunak gauzatzean, eta haien ondorioak egiaztatzea. Eginkizun bererako irtenbide bat baino gehiago bilatzeko interesa, eta ikaskideen proposamenak aintzat hartzea. Antolakuntzari, konstantziari, arretari, ekimenari eta ahaleginari loturiko ohiturak eta jarrerak garatzen hastea. Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko. Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea. Egunerokotasuna arautzen duten taldeko arauak eztabaidatzea, haien inguruko gogoeta egitea, aintzat hartzea eta errespetatzea. Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortzea eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartzea.

27


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

4. atala. Norberaren zaintza eta osasuna        

Osasunaren alde egiten duten eta norberaren eta ingurukoen ongizatea eragiten duten ekintzak eta egoerak identifikatzea eta aintzat hartzea. Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomoagoan gauzatzea: gorputzaren higienea, elikadura eta atsedena. Jarduera horri lotutako eremuak eta objektuak behar bezala erabiltzea. Laguntza behar duten egoeretan laguntza eskatzea eta onartzea. Besteen laguntzeko jarrerari garrantzia ematea. Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkarlanean aritzea eta horretan laguntzea. Eguneroko jarduerak –otorduak, atsedena, higienean eta lekualdaketak– arautzeko ezarritako jokabide-arauak onartzea eta balioestea. Arau horiek betetzeko gero eta ekimen handiagoa izatea. Osasunean zuzeneko eragina duten arrisku-faktoreei behar duten garrantzia ematea eta ohiko egoeretan prebentzio- eta segurtasun-jokabideak izatea. Gaixotasun-egoeretan eta istripu txikiak gertatzen direnean lasai egon eta laguntzea. Osasunerako, norberaren eta besteen ongizaterako egokiak eta desegokiak diren jokabide eta jardute sozialak identifikatzea, hitzez adieraztea eta modu kritikoan balioestea.

7.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako1 1. atala. Gorputza eta norberaren irudia Kontzeptuak •

Itxura fisikoaren ezaugarriak: ezaugarri fisikoak; adinaren, sexuaren eta jatorriaren araberako desberdintasunak. (4)

• Oinarrizko beharrak, sentsazioak, norberaren gorputzaren pertzepzioak. (4) • Norberaren eta besteen sentimenduak eta emozioak (alaitasuna, tristezia, beldurra). (1,4) •

Giza gorputza: (4) o

Irudi globala

o

Atal nagusiak

o

Aurpegiaren zatiak

o

Zentzumenak eta organoak

o

Mugimen-, zentzumen- eta adierazpen-aukerak eta mugak

1

Edukiaren hiru dimentsioen araberako egiturak asmo pedagogikoa du, ez asmo didaktikoa. Irakasleari sistematizazio-lanean laguntzeko helburua du. Eduki komunekin/zeharkakoekin duen erlazioa: ahozko adierazpena (1), irakurketa sustatzea (2), ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioaren teknologiak (3), norberaren eta gizartearen balioak (4). (*)Alorreko eduki askoren trataera horietako edozein lantzeko aukera ematen duten jardueren bidez gara daiteke.

28


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

o

Espazio-erreferentziak, norberaren gorputzari lotuta

Prozedurak •

Norberaren gorputzaren azterketa, eta parekikoekiko dituzten antzekotasunen eta desberdintasunen behaketa. (4)

Mugimenduekin eta lekualdaketekin esperimentatzea. (4)

Espazioan eta denboran orientatzea.

Gorputz-atal nagusien koordinazioa. (4)

Sentipenen identifikazioa. (1,4)

Sentipen nagusiak eta zentzumen-organoak elkarrekin lotzea. (1,4)

Norberaren gorputzaren eta ikaskideen arteko ezaugarri fisiko bereizgarriak identifikatzea. (1, 4)

Pertsonek beren kanpo-itxuran izan ditzaketen ezaugarri bereizgarriak kokatzea, denborak aurrera egin ahala izaten diren zenbait aldaketa identifikatzea. (4)

Ezaugarri fisikoen (ilearen kolorea, azalaren kolorea, begien kolorea, garaiera), aurpegiko atal nagusien eta gorputz-atalen identifikazioa. (4)

Gorputz-atal batzuk kokatzea eta izendatzea. (4)

Objektuen oinarrizko nolakotasunak aztertzea (egiturak, koloreak, formak, soinuak, zaporeak), inguru hurbileko objektu eta jostailuetan. (1,4)

Sentimenduen, emozioen, bizipenen, lehentasunen eta interesen adierazpena, zenbait modalitateren bidez. (1, 2, 3, 4)

Apaingarri eta objektuen artean norberak bere sailkapena egitea eta bakoitzaren lehentasunak zehaztea, genero-nortasunarekin lotuta. (4)

Sentimenduak, emozioak eta gogo-aldarteak adieraztean norberaren gorputzaren aukerak erabiltzea. (4)

Behar fisiko eta gorputzaren behar nagusiak asetzea, helduarengandik gero eta independentzia handiagoz jokatuz. (4)

Jarrerak •

Nork bere buruaz balioespen egokia egitea, eta baita norberaren aukerez eta mugez ere. (4)

Norberaren zentzumen- eta mugimen-aukerak lantzea egunero jardueretan. (4)

Pertsonek dituzten ezaugarri berezien aurrean errespetuz jokatzen ikastea. (4)

Sexu-arrazoiengatik edo talde etniko batekoa izateagatik diskriminazio eta estereotipoak baztertzen ikastea. (4)

Norberaren gorputzaren azterketan eta inguruko elementu esanguratsuenen azterketan zentzumenak erabiltzeko interesa. (4)

Beharrak, sentimenduak eta emozioak komunikatzeko interesa. (1, 4)

sor

daitezkeen

29


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Gero eta autonomia handiagoa garatzea eta bere gaitasunetan konfiantza izatea, irudi globala lantzearen eta nortasuna eraikitzearen ondorioz. (4) 2. atala: Jolasa eta mugimendua Kontzeptuak •

Mugimen-aukerak: (4) ○

Gorputzaren jarrerak

Gorputzaren kontrola

Oreka

Tonua

Arnasketa

Tentsioa eta erlaxatzea

Jarduera, atsedena

Lekualdaketak

Espazioan orientatzeko oinarrizko nozioak. (4) ○

Barruan/kanpoan, goian/behean, aurrean/atzean

Ohiko espazioak

Denboran orientatzeko oinarrizko nozioak. (4) ○

Gauza bakoitzerako garaia: jateko, jolasteko, atseden hartzeko, eskolara joateko, familiarekin egoteko

Jolasak: (1, 2, 3, 4) o

Banakakoak eta taldekoak

o

Sinbolikoa eta dramatikoa

o

Objektuekin eta jostailuekin

o o

Jolasak zuzentzen dituzten arauak Euskadiko kultura-ondarea

Prozedurak •

Egoera bakoitzak eskatzen duenera eta besteen mugimendura egokitutako mugimenduak lantzea. (4)

Gorputz-jarduerarekin lotutako hainbat egoeratan tonua, jarrera eta oreka kontrolatzea. (4)

Jolas-jardueretan eta eguneroko bizitzako lekualdaketak pixkana zehazten joatea. (4)

Manipulazio-trebetasun fineko jarduerak pixkana kontrolatzea. (2, 3, 4)

Ohiko inguruneetan eta lekualdaketetan, espazioan bere kabuz orientatzea pixkana. (4)

Eguneroko bizitzako objektuak espazioan kokatzea. (4)

jardueretan

mugimenduak

eta

30


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Ohitura eta jarduera batzuen iraupena balioestea, denbora-unitateekin lotuta. (4)

Denbora-une esanguratsuen eta egunean zehar betetzen duten oinarrizko funtzioaren identifikazioa. (1, 4)

Banaka edo taldean mugimenduak egitea edo lekualdatzea eskatzen duten euskal kulturako ohiko jolasetan parte hartzea. (1, 4)

Jolas-egoeretan esku hartzen duten objektuen eta jostailuen manipulazioa. (4)

Norberaren aukerez jabetzea, norberaren kontzeptu positiboa garatuz. (4)

Norberaren mugen identifikazioa, egoera arriskugarriei aurrea hartzeko bide gisa. (4)

Jarrerak •

Taldeko jolasetan parte hartzen denean arauak errespetatzea. (4)

Jolas- eta mugimen-jardueretan parte hartzerakoan gozatzea. (4)

Taldeko jardueretan parekoei laguntzeko eta lankidetza aritzeko jarrera. (4)

Norberaren aukeretan gero eta konfiantza handigoa izatea. (4)

Ekimena norberaren gorputzaren kontrolean. (4)

Euskal kulturako jolasetan eta ariketa fisikoak egiterakoan gozatzea. (4)

Jarduerak egiterakoan erabiltzen dituen objektuak eta jostailuak zaintzea. (2, 3, 4)

• Trebetasun berriak ikasteko jakin-mina. (4) 3. atala. Jarduera eta egunerokotasuna Kontzeptuak •

Eguneroko jarduerak. o

Jarduera motak: ohiturak, jolasak, azterketak, zereginak eta ardura txikiak. (4)

o

Aukerak eta mugak jarduerak eta jolasak egiterakoan. (4)

o

Jarduera-eremuak: ikastetxea; etxea, jaiak; beharrak asetzea; jolasak. (1, 2, 3, 4)

o

Jarduerak egiteko eta atseden hartzeko uneak. (4)

o

Eguneroko jarduerekin lotutako objektuak eta tresnak. (4)

o

Harremanetarako, bizikidetzarako, gauzak zaintzeko eta ordenari eusteko arauak. (4)

Egunerokoan beharrezkoak diren ahozko adierazpenak: eskatu, eman, galdetu, agur egin eta eskerrak eman. (1, 4)

Eguneroko bizitzako ohiko jarduerekin lotutako sentimenduak, beharrak eta lehentasunak. (1, 4)

Zereginak egiteko urratsak. (1, 4)

31


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Eguneroko zereginak egiteko eta besteekin harremanak izateko joera: antolakuntza, konstantzia, arreta, ekimena, ahalegina, lankidetza eta afektibitatea. (4)

Prozedurak •

Egunean zehar egiten dituen zeregin esanguratsuenen identifikazioa. (1, 4)

Familia-taldeko eta eskola-taldeko kideek egiten dituzten funtsezko zenbait jarduera bereiztea. (1, 4)

Etxeko eta ikastetxeko objektu eta aretoen azterketa. (1, 2, 3, 4)

Egunerokotasuneko une esanguratsu zenbait denboran zehar sekuentziatzea. (1, 4)

Norberaren jokabidea besteen eskaeretara egokitzea. (1, 4)

Harremanetarako eta bizikidetzarako oinarrizko arauak barneratzea eta arauen lanketan parte hartzea. (1, 4)

Ingurunearekin lotutako irudi, ikur eta sinboloen irakurketa. (2, 3, 4)

Egunerokotasuneko jarduera esanguratsuenekin lotutako emozioen, sentimenduen eta iritzien adierazpena. (1, 4)

Eguneroko bizitzarekin lotutako oinarrizko jarraibideak eta mezuak ulertzea. (1, 2, 4)

Egunerokotasunean sortzen diren zailtasunei irtenbidea bilatzea. (1, 2, 4)

Eguneroko bizitzarekin lotutako objektuen eta espazioen erabilera gero eta hobeto menderatzea. (4)

Eguneroko zereginak egiterakoan urrats errazak ordenatzea. (4)

Norberaren burua zaintzearekin lotutako aukerak eta mugak onartzea. (4)

Ekimenez eta ahaleginduz jokatzeko ohitura lantzen hastea. (4)

Besteekiko afektuzko harremanak hedatzea. (4)

Jarrerak •

Eguneroko jardueretan modu aktiboan parte hartzea. (1, 4)

Eguneroko jarduerak eta ardurak gauzatzerakoan hobetzeko interesa. (4)

Eguneroko bizimoduan sortzen diren arazo eta gatazka txikiak ebazteko eta bizikidetzarako oinarrizko arauak egiteko aukerak ematea. (4)

Norberaren gauzak zaintzen eta txukun jokatzen ikasten hastea.

Espazioen eta objektuen erabilera, horiek zaindu eta gordetzeko oinarrizko arauak aintzat hartuta. (4)

Parekoekin eta helduekin dituen harremanetan bizikidetza-arauak aintzat hartzea. (4)

Eguneroko jardueretarako beharrezkoak diren denbora, espazioak eta objektuak ezagutzeko jakin-mina. (4)

32


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Nor bere buruaren kontzeptu positiboa eraikitzen hastea.

4. atala. Norberaren zaintza eta osasuna Kontzeptuak •

Nork bere burua zaintzeko ohiturak. (4) o

Norberaren higienea

o

Elikadura. Euskadiko janari osasungarriak

o

Janztea eta eranztea

o

Ariketa eta atsedena

o

Ariketa eta jolasa

o

Espazioen eta objektuen zainketa

o

Aukerak eta mugak

Osasuna Norberaren eta besteen ongizatea. o

Osasuna sustatzen duten ekintzak eta egoerak

o

Ohitura osasungarriak

Gorputzeko mina eta gaixotasuna. Gaixotasunen, istripuen eta gerta daitezkeen egoera arriskutsuen aurreko jokabidea. (4)

Honekin lotutako arauak: (4) ○

Bide-segurtasunekoak

Animaliekin eta natura-ingurunearekin lotutakoak

Aldaketa klimatikoen aurrean babestekoak eta zaintzekoak

Ohiturekin eta nork bere burua zaintzearekin lotutako espazioak, objektuak, tresnak eta lanbideak. (4)

Arrisku-faktoreak eta egoera arriskugarriei aurrea hartzeko ekintzak. (4)

Prozedurak •

Norberaren higienearekin eta elikadura egokiarekin lotutako autonomia-ohiturak lantzea. (1, 4)

Janzteko, eranzteko eta berogarriak janzteko ohiturak lantzea. (4)

Lotarako eta atsedenerako aldietan oinarrizko arauak betetzea. (4)

Mugimen-jarduerak eta ariketa fisikoa egiteko ohitura. (4)

Osasuna sustatzen duten oinarrizko arauak praktikatzea, arriskuei eta istripuei aurrea hartzearekin lotuta. (4)

Osasunaren alde egiten ez duten ohituren ondorioz osasunaren aurkakoak diren zenbait ondorio bereiztea. (4)

Laguntza eskatzea eta onartzea, laguntza eskatzen duten egoeretan. (4)

33


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

• •

Gaixotasun-egoeretan eta istripu txikietan lankidetza sustatzea. (4) Autonomia-ohiturekin lotutako tresnen eta espazioen erabilera, gero eta autonomia handiagoa bultzatuz. (4)

Espazioak ordenatzeko eta zaintzeko zeregini txikiak egitea. (4)

Osasuntsu egotearen aurka egiten duten zenbait jokabide bereiztea. (4)

Objektuen eta espazioen erabilera, oinarrizko arau batzuen arabera. (4)

Jarrerak •

Osasuntsu egotearen aurka egiten duten jokabideak eta ohiturak baztertzeko jarrerak ezagutzea. (4)

Osasuntsu egoteko norberak, bere aukeren barnean, betetzen duen funtzioaz jabetzea. (1, 4)

Gero eta autonomoagoa izango den jokabide baten garapenean norberaren aukeretan konfiantza izatea. (4)

Itxura eta ingurune txukun eta garbia izateko jarrera. (4)

Istripuetan edo gaixotasun-egoeretan ematen diren laguntzen aurrean lasai jokatzeko jarrera. (4)

Helduek eta parekoek emandako laguntzaren balioespena. (4)

• •

Eguneroko egoeretan arrisku-faktoreak identifikatzea. (4) Ariketak fisikoak, kirol-jarduerak eta kanpoko jarduerak egiteko jarrera gogotsua. (4)

Egoera arriskutsuak saihestea. (4)

Nor bere buruaren kontzeptu positiboa eraikitzen hastea. (4)

Ohiturekin lotutako oinarrizko gizarte-arau batzuk onartzea. (4)

7.6. Ebaluazio-irizpideak 7.6.1. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala alorreko curriculum ofizialeko ebaluazio-irizpideak 1. Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa erakustea, eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea. 2. Mugimen- eta manipulazio-trebetasunak gaitasunetan konfiantza izanda.

hobetu

dituela

erakustea,

bere

3. Jolasetan parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz. 4. Aurrera egitea oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzen, eta norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta ekimena erakustea. 5. Gero eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari lotutako arazo errealak ebaztea.

34


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

7.6.2. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideak 1. Norberaren gorputz-atalak bereiztea, zati eta elementu nagusiak identifikatuz. (1. EI) 2. Gizarte- eta natura-ingurunearekin harremanak izateko eta komunikatzeko oinarrizko bide diren neurrian zentzumenek betetzen duten zeregina zehaztea. (1., 2. EI) 3. Tonua eta jarrera objektuen, pertsonen eta hauekin lotutako egoeren ezaugarrietara gero eta gehiago doitzea. (1., 2. EI) 4. Sexuarekin lotutako ezaugarriak bereiztea, norberaren nortasuna bereiziz eta naturaltasuna eta berezkotasuna erakutsiz. (1. EI) 5.

Ezaugarri fisikoetan norberaren berezitasunez jabetzea (ilearen kolorea, azalarena, begiena, garaiera), eta bazterketa-jarrerarik ez izatea. (1. EI)

6. Zentzumen-organoak kokatzea eta bakoitza betetzen duen funtzioarekin lotzea. (1., 2. EI) 7. Mugimenaren eta adierazkortasunaren esparruetan norberaren aukerak eta mugak kontuan hartuta, egokiro jokatzea. (2., 3., 4., 5. EI) 8. Oinarrizko koordinazio eta kontrol dinamikoa izanez, eguneroko zereginak eta jolasjarduerak gauzatzea. (2., 3., 4., 5. EI) 9. Egunerokotasunarekin lotutako jarduerei irtenbide egokia ematea (elikadura, garbitasuna, janztea), begi-eskuen arteko koordinazioa eta mugimen-gaitasuna garatuz pixkana. (2., 4., 5. EI) 10. Ingurunean orientatzeko beharrezkoak diren neurrian, espazio-nozio batzuk zuzen erabiltzea (gora, behera, aurrean, atzean, barruan, kanpoan, alde batean, beste aldean), bai eta denbora-nozioak ere (lehenago, ondoren, goizean, arratsaldean, gauean). (2., 5. EI) 11. Oinarrizko emozio eta sentimendu batzuk identifikatzea eta egoera jakin batzuekin lotzea. (3. EI) 12. Inguruan dituenen eskaerak, beharrak eta sentimenduak ezagutzea, euskal kulturako jolas eta jardueren berezko alderdiak erakutsiz. (3., 5. EI) 13. Partaide diren euskal kulturako gizarte-taldeetan bizikidetzarako oinarrizkoak diren zenbait arau aipatzea (errespetatzea, partekatzea), horiekiko errespetua erakutsiz. (3., 5. EI) 14. Zailtasun- edo gaixotasun-egoeretan helduei laguntza egokiro eskatzea. (1., 4. EI) 15. Oinarrizko higiene- eta osasun-arauak adieraztea, eta elikadurarekin, atsedenarekin, garbitasunarekin eta janztearekin lotutako oinarrizko arauak betetzea. (4. EI) 16. Higienearekin eta osasunarekin lotutako ohituren funtsezko garapena bultzatzea. (4. EI) 17. Alorreko edukiekin lotutako jarraibide xumeak betetzea. (1., 2., 3., 4., 5. EI)

35


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

18. Euskadiko testuinguruan eguneroko bizitzako gatazkei eta arazo xumeei irtenbidea aurkitzea, gero eta autonomia handiagoz jokatuz eta helduen esku-hartzea gero eta gutxiago eskatuz. (5. EI) 19. Alorreko edukiekin lotutako mezu errazak adieraztea. (1., 2., 3., 4., 5. EI) EI Ebaluazio Irizpideak 7.7. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1. Oinarrizko zenbait behar asetzeko ekintza zehatzak zehaztea (elikadura, atsedena, higienea). (5., 6., 7., 8. OG)

1. Norberaren gorputz-atalak bereiztea, zati eta elementu nagusiak identifikatuz. (3., 8., BG)

2. Norberaren sentimendu eta emozioak 2. Gizarte- eta natura-ingurunearekin adieraztea (poza, tristura, beldurra, harremanak izateko eta komunikatzeko maitasuna, haserrea, amorrua), eta oinarrizko bide diren neurrian baita horiek sorrarazten dituzten zentzumenek betetzen duten zeregina egoera zehatzak ere. (1., 5., 7., 8. OG) zehaztea. (6. BG) 3. Bereizgarri dituen ezaugarri fisiko nagusiak eta interesak identifikatzea. (1., 7., 8. OG) 4. Eguneroko ekintzak zein tokitan eta unetan gertatzen diren jakitea. (1., 2., 3., 5., 7., 8. OG) 5. Norberaren ezaugarriren bat hobetzeko jarraibide zehatzak adieraztea (ordena, garbitasuna, elikadura). (1., 5., 7., 8. OG) 6. Proposamen grafikoen eta ahozko deskribapenen bidez, irizpide sozialen eta osasun-irizpideen arabera egokiak diren jarrerak eta desegokiak direnak adieraztea. (1., 3., 5., 7., 8. OG) 7. Eguneroko ekintzak egiteko beharrezkoak diren pausoak argi eta modu xumean azaltzea. (1., 7., 8. OG) 8. Gorputz-atalak izendatzea, eguneroko hainbat zereginetan erabiltzen direnak bereiziz. (1., 5., 7., 8. OG) OG Oinarrizko Gaitasunak

3. Tonua eta jarrera objektuen, pertsonen eta hauekin lotutako egoeren ezaugarrietara gero eta gehiago doitzea. (4., 6., 8. BG) 4. Sexuarekin lotutako ezaugarriak bereiztea, norberaren nortasuna bereiziz eta naturaltasuna eta berezkotasuna erakutsiz. (3., 6., 8. BG) 5. Ezaugarri fisikoetan norberaren berezitasunez jabetzea (ilearen kolorea, azalarena, begiena, garaiera), eta bazterketa-jarrerarik ez izatea. (3., 8. BG) 6. Zentzumen-organoak kokatzea eta bakoitza betetzen duen funtzioarekin lotzea. (8. BG) 7. Mugimenaren eta adierazkortasunaren esparruetan norberaren aukerak eta mugak kontuan hartuta, egokiro jokatzea. (1., 7., 8. BG) 8. Oinarrizko koordinazio eta kontrol dinamikoa izanez, eguneroko zereginak eta jolas-jarduerak gauzatzea. (1., 4., 7. BG) 9. Egunerokotasunarekin lotutako jarduerei irtenbide egokia ematea (elikadura, garbitasuna, janztea), begieskuen arteko koordinazioa eta

36


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK mugimen-gaitasuna garatuz pixkana. (1., 5., 7., 8. BG)

10. Ingurunean orientatzeko beharrezkoak diren neurrian, espazio-nozio batzuk zuzen erabiltzea (gora, behera, aurrean, atzean, barruan, kanpoan, alde batean, beste aldean), bai eta denbora-nozioak ere (lehenago, ondoren, goizean, arratsaldean, gauean). (4. BG) 11. Oinarrizko emozio eta sentimendu batzuk identifikatzea eta egoera jakin batzuekin lotzea. (2. BG) 12. Inguruan dituenen eskaerak, beharrak eta sentimenduak ezagutzea, euskal kulturako jolas eta jardueren berezko alderdiak erakutsiz. (2. BG) 13. Partaide diren euskal kulturako gizartetaldeetan bizikidetzarako oinarrizkoak diren zenbait arau aipatzea (errespetatzea, partekatzea), horiekiko errespetua erakutsiz. (4., 6. BG) 14. Zailtasun- edo gaixotasun-egoeretan helduei laguntza egokiro eskatzea. (7. BG) 15. Oinarrizko higiene- eta osasun-arauak adieraztea, eta elikadurarekin, atsedenarekin, garbitasunarekin eta janztearekin lotutako oinarrizko arauak betetzea. (1., 4., 5. BG) 16. Higienearekin eta osasunarekin lotutako ohituren funtsezko garapena bultzatzea. (1., 4., 5. BG) 17. Alorreko edukiekin lotutako jarraibide xumeak betetzea. (5. BG) 18. Euskadiko testuinguruan eguneroko bizitzako gatazkei eta arazo xumeei irtenbidea aurkitzea, gero eta autonomia handiagoz jokatuz eta helduen esku-hartzea gero eta gutxiago eskatuz. (7. BG) 19. Alorreko edukiekin lotutako mezu errazak adieraztea. (7. BG) BG Berariazko gaitasunak

37


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

8. ALORRA: INGURUAREN EZAGUERA 8.1. Alorraren deskribapena Ezagutza-alor eta esperientzia honekin sustatuko den prestakuntza-lanak ikasleek beren inguruari behatzeko, gauza berriak aurkitzeko eta inguru horretan dauden osagaiak adierazteko duten gaitasuna sustatu nahi du, hala, gogoetaren eta partehartzearen bitartez barnera ditzaten. Ingurunea zabaldu eta askotarikotu egiten da eskolan; aldi berean, eskolak ingurunea hurbiltzen du. Esparru horretan sortzen diren egoerek esperientzia pribilegiatuak eratu behar dituzte, haurrei hazten, munduari buruz dituzten ezagutzak areagotzen eta abilezia, trebetasun eta gaitasun berriak garatzen laguntzeko; eboluzionatzeko, azken batean. Hezkuntza-bitartekotasun egokiaren bidez, ikaslea inguruko mundua ezagutzen hasiko da, pentsamendua egituratzen, denbora-sekuentziak barneratzen, etorkizuneko ekintzak kontrolatzen eta bideratzen, eta pertsona helduekiko autonomia handiagoa hartzen joango da. Horrek manipulaziotik adierazpenera igarotzea ekarriko du: sentipenak ezagutu, inguruko objektuen eta materialen propietateak aztertu, antzekotasunak eta desberdintasunak zehaztu, antolatu, zenbatu, harremanak ezarri, aldaketak gertatzeko arrazoi batzuk adierazi, egiten dituzten ekintzek izan ditzaketen ondorio batzuk aurreikusi, antzekotasunak eta desberdintasunak antzeman, konparatu, antolatu eta zenbatu. Ingurune naturalak eta horren osagaiek eta faktoreek haurren jakin-mina eta interesa pizten dute. Naturako elementuekin dituzten bizi-esperientziak eta horiei buruzko gogoetak naturako hainbat gertaera eta horien adierazpenak eta ondorioak aztertzera eramango ditu, eskolan laguntza egokia izanez gero; bestalde, poliki-poliki izaki bizidunak ezagutzen joango dira, eta horien artean ezartzen diren harremanetara eta dituzten ezaugarrietara eta funtzioetara ere hurbilduko dira. Ingurune naturalak biltzen duen aniztasunera eta aberastasunera hurbiltzean lotura afektiboa garatuko dute horrekin, eta hori izango da eskolan natura errespetatzeko eta zaintzeko jarrerak bultzatzeko oinarria. Pertsonak hainbat testuingurutan ezagutzeak, askotariko egoerak bizitzeak, azken batean, pertsonarteko esperientziak eta loturak hedatzeak, haurra inguru sozialaren zati sentitzea erraztuko dute. Eskola-ingurua gune pribilegiatua da harreman horiek sustatzeko eta konfiantzazko, enpatiazko eta loturazko jarrerak bultzatzeko, jarrera horiek sozializazioaren oinarri sendoak baitira. Afektuzko harreman horien garapenean, kontuan izango da norberak bizitakoaren, emozioen eta sentimenduen adierazpena eta komunikazioa, norberaren nortasuna eraikitzeko eta elkarrekin bizitzea errazteko. Ingurune fisiko, natural, sozial, kultural eta teknologikoko elementuen ezagutza eta estimu eta errespetu gero eta handiago hori alderdi pertsonala eta soziala garatzeko aprobetxatu behar da; tokiko naturaren eta kulturaren faktoreak, eta baita Autonomia Erkidegokoak ere, beste leku batzuetako ohituretara hurbiltzeko, ezagutzeko, errespetatzeko eta balioesteko baliabide didaktiko gisa erabili behar dira. Alorreko curriculumaren elementuak gainerako alorrekin bateratu eta haien osagarriak izan behar dutelako dira beharrezkoak. Baliabide didaktikoak ikuspuntu globalizatzaile batetik zuzendu behar dira: ingurua ezin da ulertu hizkuntzak erabili gabe. Era berean, gidatutako lekualdaketak norberaren gorputza ezagutu eta hura espazioan kokatu eta gero egingo dira.

38


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Laburbiltzeko, alorraren prestakuntza-balioak honako ikasketa- eta garapen- esparru hauetan aurrera egitea eskatzen du:  Objektuak eta bildumak manipulatzea, haien ezaugarriak eta nolakotasunak identifikatzea, eta multzoetan bereizteko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko irizpideak ezartzea, gaitasun matematikoak garatzeko.  Ingurune fisiko eta naturaleko elementu nagusiak ezagutzea eta ulertzea.  Naturako elementuen erlazioak, aldaketak eta eraldaketak behatzea, aztertzea eta ulertzea.  Ingurunea zaintzeko, errespetatzeko eta horren aurrean erantzukizunez jarduteko jarrerak garatzea.  Ingurunea modu aktiboan aztertzea, egoera eta gertaera esanguratsuen azalpena bilatzeko.  Besteekin harremanak sortzea.  Gizartean beharrezkoak diren jarraibideak barneratzen joatea eta egokitzea.  Inguruko gizarte-taldeak, horien ezaugarriak, balioak eta bizimoduak identifikatzea.  Ingurukoenganako konfiantza, errespetua eta estimua lantzea. 8.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia inguruaren ezaguera alorreko proiektuan Etaparen bereizgarri izan behar duen ikuspegi integratzailea garatze eta zehazte aldera, oso interesgarria izango da oinarrizko gaitasunei buruzko erreferentzia. Euskal Autonomia Erkidegoak Haur Hezkuntzako etaparako zehaztutako helburuek argi erakusten dute gaitasunek duten garrantzia, hauxe adierazten baita bertan: “Etapa honetan jartzen dira banakoaren garapen pertsonalerako eta sozialerako oinarriak, eta zenbait ikaskuntza osatzen dira, herritarrentzat oinarrizkotzat jotzen diren gaitasunak lortzeko oinarrian dauden irakaskuntza batzuk, alegia”. Ingurunearen ezaguera alorrak gaitasunak modu bateratuan garatzen laguntzen du, baina honako gaitasun hauei egiten dien ekarpena nabarmendu nahi dugu: gizarteeta hiritar-gaitasunari, mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarrekintzarako gaitasunari, kultura- eta arte-gaitasunari eta matematika-gaitasunari. Alorra zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna sustatzen duen eremu pribilegiatua da; behaketaren eta objektuen manipulazioaren bidez, pertsonen arteko elkarreraginaren bidez, espazioaren azterketaren bidez (lekuak, erakundeak, enklabeak) eta denboraren azterketaren bidez (atzo, gaur, bihar, eguna, astea, urtaroak) lortuko da hori, jolasean bereziki. Euskal Autonomia Erkidegoko curriculumak alor honetan gaitasun hori lantzen hasteko modua adierazten du: “Esperientzia-eremu hau ingurune naturala, fisikoa eta soziala osatzen duten testuinguruen gaineko ezaguera gero eta doituagoa eraikitzeari dagokio. Ezaguera horrek berekin dakar errealitatearen adierazpen zehatza egitea, ingurunearen zati garen sentimendua garatzea eta ingurunea osatzen duten elementuak errespetatzea, eta haiekiko interesa izatea eta behar bezala balioestea.” Inguruarekin duen hurbiltasunak eta harremanak berori garatzen den enklabeak zuzentzen dituzten arauak ezagutzea eta errespetatzea eskatuko du. Gizarte- eta hiritar-gaitasuna jokabidearekin lotutako arau eta jarraibideen behaketaren bidez eratzen da, ingurukoengana hurbilduz, egiten eta sentitzen dutenaz jabetuz,

39


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

harremanen balioaren bidez eta bakoitzak dituen eginkizunen bidez, aniztasuna onartuz, besteek kulturari egiten dizkioten ekarpenak balioetsiz. 12/09 Dekretuak honakoa azpimarratzen du: “Etapa honetan, haurren ingurua zabaldu eta dibertsifikatu egiten da: familia-ingurunea ez ezik, eskola-ingurunea ere badute. Gizarte-harreman berriak egiteko aukera gehiago dituzte, eta horrek lagundu egingo die elkarlanean aritzen, ingurukoekin harremanak izaten eta elkarrekin bizitzen ikasten. Horrela, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna garatuko dute.” Norberaren zein besteen gorputzen ezaugarriak, objektuenak, naturako zein gizarteko inguruneenak eta pertsonenak identifikatzen eta izendatzen ikasten du poliki-poliki, eta gero eta eskema konplexuagoak osatzen ditu; eskema horiek, aldi berean, ikasketa berrien oinarria eratzen dute, errealitatea ulertu ahal izateko. Horri esker, egoerak iragarri ahal izango ditu, eta arriskuak saihestu, bizirik irauteko eta osasuna zaintzeko oinarrizko ohiturak hartuz. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunari ere laguntzen dio horrek guztiak. Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum ofizialak ondokoa barne hartzen du alor honetako helburuen artean: “Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.”

Alorra ezinbestekoa da matematika-gaitasuna garatzeko. Hura osatzen duten abileziak eta trebeziak une hauetan eraiki behar dira, modu esanguratsuan eraiki, gainera: ingurune fisiko eta sozialari behatzea, objektuak manipulatzea, oinarrizko zenbatzaileak sailkatzea, identifikatzea, erabiltzea eta konparatzea (kopurua, tamaina, espazioa, denbora). Elementu horien konbinaketak pentsamolde logikoa eraikitzea ahalbidetuko dio, eta pentsamolde hori gelan zuzenduta aurkezten diren eta gizartean berez azaltzen diren arazo errazak konpontzeko erabiltzea. 12/2009 Dekretuak ondokoa azpimarratzen du: “Haurrak ingurumenarekin eta parekoekin harremanetan aritzeak aukera ematen du haiek ingurune hurbilean integra daitezen eta pentsamendu-prozesuak gara ditzaten; eta gai egingo ditu erabakiak hartzeko, arazoak konpontzeko, errealitatea eta bizileku duten mundua ezagutzeko eta baliabide kognitiboak gero eta modu landuagoan eta konplexuagoan erabiltzeko”. Horrela, besteak beste, matematika-gaitasuna garatuz joango dira. Aipaturiko gaitasunak oso eduki zehatzen bidez aurkezten dira (gelan objektuen tamainak alderatu, objektuen posizioak identifikatu, erlazioak zehaztu, aldeak adierazi, ondo antolatutako planak egin), eta ikasten ikasteko gaitasunean aurrera egiten laguntzen dute. Bestalde, alor hau metodo zientifikoan oinarrituta lantzen da, eta horrek haurrari hainbat trebetasun garatzen lagunduko dio: behaketa eta azterketa, informazioa bilatzeko eta aztertzeko estrategiak, eta ikaskuntzan autonomia lortzeko trebetasun guztiak, ikasten ikastea. Ingurune naturala eta sozialari behatzeko eta aztertzeko beharrak eta interesak gaitasun digitala bultza dezakete. Komunikabideek eta ordenagailuek eskaintzen dituzten multimedia-jokoek, animazioek eta dokumentalek beti eskura ez dauden errealitateetara iristea ahalbidetzen dute, eta errealitate horiek eskura daudenean ere, tresna horiek bere jakintza aberasten duten beste ikuspuntu osagarriak eskaintzen

40


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

dizkiote haurrari. Curriculumaren Dekretuan honakoa azpimarratzen da: “Azpimarratu behar da hizkuntzak (gorputz-hizkuntza, artistikoa, musika-hizkuntza, ikusentzunezkoa eta teknologikoa) oso garrantzitsuak direla ikasleen garapen osorako, aukera ematen baitute nork bere nortasuna finkatzeko eta sentimenduak eta emozioak adierazteko, eta zenbait gaitasunen oinarria dira: giza eta arte-kulturarako gaitasunarena, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunarena, hain zuzen.� Inguruan estetikoki balioetsi daitezkeen elementuak daude; edertasuna baloratzen eta ederra ez dena hobetzen hasteko koordenatuak trazatzen hasteak giza eta artekulturarako gaitasuna garatzen laguntzen du. Gure curriculum-proiektuan jasotzen ditugun edukiek adierazpen horien ezagutza erakusten dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nortasunaren elementu esanguratsuak erabiltzen dituzte gizartean garatzeko. Eta 12/09 Dekretuak hauxe dio: “Kultura-aniztasunak haurrak gizarteohituretara eta -usadioetara hurbiltzea gomendatzen du, bai eta beren inguruko kultura-eremuetara hurbiltzea ere. Eta, hori guztia, gizartean dauden askotariko modu eta adierazpen kulturalak ezagutzeko aukera emango dien ikuspegi ireki eta integratzailetik. Horrela, haiekiko errespetua izango dute eta estimatu egingo dituzte.� Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak aberastasun eta proiekzio handiko eremua du inguruaren ezagueraren alorrean. Objektuen, naturako elementuen, tokien eta egoeren, eta arte eta kulturako erreferenteen izendapena eta deskribapena, zuzenean, familian nahiz gizartean izandako bizipenen narrazioa, eta ezagutza horien ahozko adierazpena, adierazpen plastikoa, musika bidezkoa eta gorputzaren bidezkoa nahiz horiek sortzen dituzten sentimenduak funtsezkoak dira hizkuntza-modalitateak sendotzen laguntzeko. Hizkuntza horiek guztiak ikasteko, adierazteko eta gure ingurua ulertzeko bideak dira. 8.3. Helburuak 8.3.1. Alorraren helburu orokorrak 1. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea, ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko. 2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean. 3. Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera. 4. Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera. 5. Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-, ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartzea, pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko. 6. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.

41


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko. 7. Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasun-ezaugarri baitira.

8.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 1. Hainbat egoeratan harremanetan jarri beharko duen espazioen, pertsonen, elementu naturalen eta objektuen artean erlazio egokiak ezartzea, erreferentzia moduan Autonomia Erkidegoko paisaiak, ohiturak eta bizipenak hartuta. (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. AH) 2. Kide den gizarte taldeak eta horiek osatzen dituzten kideak, funtzioak eta arauak identifikatzea; bestalde, aurrekoekin lotutako habitatak eta mendekotasunharremanak identifikatzea. (3. AH) 3. Inguruko espazioetan eta denboran orientatzea, eta horretarako beharrezko oinarrizko nozioak erabiltzea. (5. AH) 4. Ekimena, autonomia eta besteenganako interesa adierazten duten jokabideak erakustea, bere ingurua hobetzeko. (1., 2., 3. AH) 5. Familiako eta eskolako bizitzan parte hartzea, zeregin errazak eginez, eta laguntzeko, parte hartzeko eta besteak errespetatzeko jarrerak erakustea. (2., 3. AH) 6. Euskal Autonomia Erkidegoan inguruko eguneroko objektuei behatzea, objektu horiek aztertzea eta erabiltzea, eta zaintzeko, errespetuzko eta jakin-minezko jarrerak erakustea. (1., 6. AH) 7. Euskal gizartea antolatzeko dauden moduen ezaugarriak eta funtzioak ezagutzea, eta gizartean jokatzeko zein elkarrekin bizitzeko oinarrizko arauak errespetatzea. (2., 3., 7. AH) 8. Autonomia Erkidegoko kultura-adierazpen bereziak ezagutzea eta balioestea, eta laguntzeko, parte hartzeko eta errespetuzko jarrerak garatzea. (1., 2., 3., 7. AH) 9. Ingurune fisikoaren eta sozialaren arteko zenbait erlazio ezagutzea, eta horietan gertatzen diren aldaketak eta eragina duten faktoreak identifikatzea. (1., 4., 6. AH) 10. Ingurunea hondatzen eta gordetzen laguntzen duten ekintzak identifikatzea, eta, ahal den heinean, laguntzea. (4., 6. AH) 11. Autonomia Erkidegoko eta urrutiagoko beste inguru batzuetako zenbait animalia eta landare, eta horien ezaugarriak, bizimodua eta habitat naturalak ezagutzea. (6. AH) 12. Animaliek eta landareek gizakion bizitzan betetzen dituzten funtzioak identifikatzea eta balioestea, eta haienganako errespetuzko eta zaintzeko jarrerak garatzea. (6. AH)

42


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

13. Kontzeptu logiko-matematiko errazak aplikatzea objektuen, betebeharren eta egoeren ezagutzan sakontzeko. (5. AH) 14. Alorreko edukiekin erlazionaturiko mezu errazak ulertzea eta modu egokian adieraztea. (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. AH) AH Alorreko Helburuak 8.4. Gaitasunak 8.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 6. artikuluaren arabera, curriculumeko funtsezko elementuak dira gaitasunak. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa ofizialetan, zortzi aukeratu dira, Europar Batasuneko estatuen markorako hartutako xedeak garatzeko beharrezkoak. Honako hauek dira: 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 2. Matematika-gaitasuna. 3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. 4. Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala. 5. Gizarte- eta hiritar-gaitasuna. 6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna. 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Gure proiektuan, oinarrizko gaitasunen erreferentzia berariazko gaitasunetan zehaztuko da. Berariazko gaitasun horiek irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren eta ebaluazio-prozesuaren mamia izango dira. Gure konpromisoa erakuste aldera, gure berariazko gaitasunen eta oinarrizkoen arteko lotura azalduko dugu, eta baita berariazko gaitasun horien eta ebaluazio-irizpideen artekoa ere. 8.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura Alor haur batez ere honako gaitasun hauekin dago lotuta: matematika-gaitasuna, mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarrekintzarako gaitasuna, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, kultura- eta arte- gaitasuna. Hala ere, curriculum-elementu honen izaera integratzaileak oinarrizko gaitasun gehienekin lotzen diren berariazko gaitasunak identifikatu eta zehazteko aukera ematen digu; hauek dira: 1. Egunero bisitatu ohi ditugun leku publikoetan jarrera egokiak eta desegokiak identifikatzea. (1., 5., 8. OG)

43


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

2. Familiako kideak bereiztea eta horien eginkizun batzuk zehaztea. (5. OG) 3. Pertsonen bizimoduan, urtaroaren arabera, gerta daitezkeen hainbat aldaketa ezagutzea (elikadura, jantziak). (1., 3., 5. OG) 4. Inguruko lanbideak eta erabiltzen dituzten tresnak edo erremintak deskribatzea. (5., 8. OG) 5. Eduki logiko-matematiko errazak erabiltzea (korrespondentziak, seriazioak) ohiko hainbat egoera, joko eta zereginetan. (2., 3., 5., 7., 8. OG) 6. Familiarteko jaietan eta eskolakoetan garatutako jarduerak adieraztea. (1., 5., 8. OG) 7. Beraien ekintzen eta eskolan agertutako arazo edo gatazka jakin baten arteko loturak ezartzea. (1., 5., 8. OG) 8. Objektuak haien ezaugarri fisikoen arabera multzokatzea: kolorea, luzera (luzea/motza; altua/baxua; urruti/gertu) eta gaitasuna (beteta, hutsik). (2., 3., 7. OG) 9. Hainbat elikagairen animalia- edo landare-jatorria zehaztea. (1., 3. OG) 10. Eskola ingurunean eta familian komunikabide bat erabiltzeko oinarrizko arau batzuk betetzea. (4., 5., 8. OG) 11. Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta tradizioen elementu esanguratsu batzuk ezagutzea. (1., 5., 6., 8. OG) OG Oinarrizko Gaitasunak 8.5. Edukiak 8.5.1. Inguruaren ezaguera alorreko curriculum ofizialeko edukiak 1. atala. Ingurune fisikoa: Elementuak, harremanak eta neurria        

Ingurunean dauden objektuak eta materiak, haien funtzioak eta eguneroko erabilerak aztertzea. Norberaren eta besteen objektuak errespetatzea eta zaintzea. Objektuen eta materiaren zenbait berezitasun bereiztea: kolorea, itxura, funtzioa... Objektuen arteko antzekotasunak eta aldeak hautematea. Elementuak sailkatzea. Multzo batekoa izatea eta ez izatea. Ezaugarriak (tamaina, kopurua...) eta ezaugarrien mailak (gutxi, asko, txikia, ertaina, handia...) identifikatzea. Elementuak mailaz maila ordenatzea. Lehenengo zenbaki ordinalak testuinguruan erabiltzea. Bildumak zenbakiak erabili gabe zenbatzea (asko, gutxi...). Objektuen bildumak kuantitatiboki alderatzea. Berdintasunak eta desberdintasunak egitea (beste, baino gehiago, baino gutxiago...).

44


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

        

Bilduma bat osatzen duten elementuen kalkulu zehatza egitea. Maneiagarri diren kopuruen zenbaki kardinalak erabiltzea. Kontatzeko zenbaki-segida ahoz erabiltzea. Eguneroko bizitzan zenbakiek duten balio funtzionala eta zenbakien baliagarritasuna aztertzea eta horretaz jabetzea. Eragiketa errazak egitea eskatzen duten problemak ebaztea (kendu, gehitu, banatu...). Neurtzea eskatzen duten egoerak identifikatzea. Hastapen gisa, ohikoak eta ez-ohikoak diren zenbait neurri eta neurtzeko tresna ezagutzea eta erabiltzea. Zenbait eginkizunek eta ziklok duten iraupena kalkulatzea denbora-unitatetan (eguna, astea, urtaroak, urteak...), eta eguneroko jarduerak denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna...). Norberak eta objektuek espazioan duten kokalekua. Posizio erlatiboak. Irudi lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea inguruneko elementuetan. Oinarrizko zenbait gorputz geometriko aztertzea. Oinarrizko nozio topologikoez jabetzea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, hurbil, urrun, barnekoa, kanpokoa...) eta lekualdatze ondo orientatuak egitea.

2. atala. Natura ezagutzen hastea       

Naturan dauden izaki bizidunak eta beste elementu batzuk identifikatzea: eguzkia, harriak, hodeiak, ibaiak... Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta/edo funtzional jakin batzuen arabera sailkatzea. Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea. Bizi-zikloa, jaiotzatik heriotzarakoa, ezagutzen hastea. Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea. Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonok natura eta izaki bizidunak zaintzeko dugun erantzukizunaz jabetzea, eta jarrera kritikoa izatea ingurunea kaltetzen duten ekintzekiko. Ingurune naturaleko fenomenoak aztertzea (egunaren eta gauaren txandakatzea, euria...) eta gizakion bizitzan duten eraginaz jabetzea. Hurbileko ingurune naturala aztertzea eta haren zenbait ezaugarri identifikatzea: paisaia, izaki bizidunak, fenomeno atmosferiko ohikoenak... Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea.

3. atala. Kultura eta bizitza gizartean      

Kide garen lehenengo gizarte-taldeak identifikatzea: familia eta eskola. Era askotariko familia-ereduak, senidetasun-harremanak, familiako kideak... Talde horietan ezartzen diren harreman afektiboek duten garrantziaz jabetzea. Komunitatearen berezko zenbait beharrez, egitekoz eta zerbitzuz jabetzea eta horiek aztertzea. Etxean eta eskolan, eguneroko eginkizunetan parte hartzeko eta laguntzeko interesa izatea. Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratzea. Gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko bidean, parte-hartze gero eta handiagoa izatea. Mutikoen eta neskatilen artean harreman orekatuak ezartzea. Zenbait estereotipo eta aurreiritzi sexista identifikatu eta gaitzestea.

45


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Norberaren kultura-nortasuneko eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait nortasun-ezaugarri (hizkuntzak, ohiturak, tradizioak) ezagutu eta aintzat hartzea. Inguruan dauden gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzea, haiekiko interesa izatea eta daukaten garrantzia ematea. Denboraren joanean bizimoduan eta ohituretan gertatu diren zenbait aldaketa identifikatzea. Kultura desberdineko jendearekin errespetuzko, afektuzko eta elkarrenganako harremanak ezartzeko interesa eta aldeko jarrera izatea.

  

8.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako 2 1. atala. Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria Kontzeptuak •

Paisaia eta ingurune fisikoa: Urtean zehar paisaiak hartzen dituen ezaugarriak.

o 

o Urtaroak. Bere inguruan dauden objektuak: (2, 3, 4) Motak: o

Eskolako eta etxeko objektuak.

o

Urtaro bakoitzeko objektu bereziak.

o

Kaleak, ikastetxea eta etxea apaintzea.

o

Jolasteko objektuak.

o

Ohiturekin lotutako objektuak.

o

Lanbideekin lotutako objektuak.

Objektu ohikoenen funtzioak. (2, 3, 4) Gelak eta horietan egiten diren zereginak. (2, 3, 4) Objektuak erabiltzeko eta zaintzeko arauak. (2, 3, 4) 

Objektuen oinarrizko ezaugarriak eta nolakotasunak: kolorea, forma, tamaina, egitura, zaporea, soinua. (4)

Objektuek ezartzen dituzten erlazioak: (4) ○

Korrespondentziak.

Serieak.

Sailkapenak.

2

Edukiaren hiru dimentsioen araberako egiturak asmo pedagogikoa du, ez asmo didaktikoa. Irakasleari sistematizaziolanean laguntzeko helburua du. Eduki komunekin/zeharkakoekin duen erlazioa: ahozko adierazpena (1), irakurketa sustatzea (2), ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioaren teknologiak (3), norberaren eta gizartearen balioak (4). (*) Alorreko eduki askoren trataera horietako edozein lantzeko aukera ematen duten jardueren bidez gara daiteke.

46


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Objektuak multzokatzeko irizpideak: antzekotasunak eta desberdintasunak; multzo batekoa izatea edo ez izatea.

Neurriak: ○

Luzera-neurriak: luzea/motza; baxua/altua; urruti/gertu.

Tamaina-neurriak: handia/txikia/ertaina.

Edukiera-neurriak: beteta/hutsik.

Oinarrizko zenbatzaileak: asko/gutxi, guztiak, bat/bat ere ez; baino gehiago, baino gutxiago.

Neurtzeko unitateak: naturalak eta arbitrarioak.

Zenbakia:

Zenbakizko segida: 1etik 3ra arteko zenbakiak.

Lehenengo ordinalak: 1.tik 3.era.

Formak: ○

Irudi lauak: zirkulua, karratua eta triangelua.

Orientatzeko nozioak eta espazioko kokapena: ○

Objektuek espazioan duten kokapena, gorputzari dagokionez: goian/behean; barruan/kanpoan; aurrean/atzean eta irekita/itxita. (4)

Prozedurak 

Inguru fisikoa eta horren elementuak aurkitzea eta behatzea.

Urtean zehar paisaian gertatzen diren aldaketak eta aldaketa horiek pertsonengan, animaliengan eta landareengan duten eragina identifikatzea. Eguneroko bizitzako objektuak erabiltzean eskuekin gero eta trebezia handiagoa izatea. (2, 3,4)

 

Ezaugarri fisikoetan (kolorea, tamaina, forma...), kokatzen diren espazioan eta antzekotasunetan eta desberdintasunetan oinarrituta objektuak multzokatzea eta alderatzea. (2,3,4)

Objektu artistikoak eta apaingarriak egitea. (2,3,4)

Egunero erabiltzen ditugun objektuekin edo birziklatutakoekin beste objektu batzuk egitea. (4)

Objektuak erabiltzerakoan oinarrizko arauak bereiztea. (4)

Autonomiazko ohiturak erabiltzea eta objektu eta tresna egokiak aukeratzea. (4)

Oso ezagunak ez diren objektuak hobeto ezagutzea. (4)

Jolasarekin eta eguneroko jarduerarekin lotutako egoeretan oinarrizko zenbatzaileak erabiltzea. (4)

Eguneroko objektuak elkarrekin lotzea. (4)

Objektuak seriean ezartzea, horien oinarrizko ezaugarrien arabera. (4)

Lehenengo hiru zenbakiak eguneroko elementuekin eta objektuekin lotzea.

Unitate naturalen eta arbitrarioen bitartez neurriak gutxi gorabehera kalkulatzea.

47


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Eguneroko objektuetan formak eta koloreak identifikatzea. (4)

Eguneroko jarduerak eta egitekoak egiterakoan denbora neurtzen jakitea. (4)

Norberak espazioan duen kokapena identifikatzea, bai eta besteek eta eguneroko objektuek dutena ere, horretarako oinarrizko eduki espazialak barneratuz. (4)

1etik 3ra arteko zenbakiak irudikatzerakoan mugimendua eta idazketa lantzea.

Adierazpen logiko-matematikorako material berezia erabiltzea (lerroartekoak, bloke logikoak, abakoak, jolas didaktikoak...). (4)

Jarrerak 

Inguru fisikoa eta horren nolakotasunak eta ezaugarriak aztertzeko interesa, eta inguru fisikoan dauden objektuen erabilerak. (4)

 

Objektuak erabiltzeko eta manipulatzeko arauak ezagutzea, ondo zaintzeko. (1, 2, 3, 4) Eguneroko objektuak erabiltzeko eta zaintzeko oinarrizko arauak doitzea. (4)

Egoera arriskutsuei aurrea hartzea objektuak eta tresnak erabiltzerakoan. (3,4)

Komunikabideen erabilera mugatua eta helduek zuzendutakoa. (3)

Objektuak egiterakoan erantzun sortzaileak garatzea. (4)

Norberaren materialak eta jostailuak adiskideekin partekatzeko jarrera. (4)

Beraien inguruan hain ohikoak ez diren objektuekin esperimentatzeko jakin-mina. (4)

Interes gero eta handiagoa objektuak aztertzearekin, zenbatzearekin, alderatzearekin eta sailkatzearekin lotutako jardueren aurrean. (4)

Inguru hurbileko objektuen ezaugarriak eta erlazioak ezagutzeko jakin-mina. (4)

Ekintzak egiteko autonomia handitzeko interesa, horretarako, espazioan eta denboran orientatzeko edukiak barneratuz. (4)

Jakin-mina oinarrizko esperimentazio-egoeren aurrean. (4)

Oinarrizko arazoak ebazteko trebeziak barneratzen hastea. (1, 4)

2. atala. Natura ezagutzen hastea Kontzeptuak •

Natura-inguruneko elementuak (4) Izaki bizidunak eta materia bizigabea. Animaliak: o

Mugitzen diren ingurunea: lurra, airea eta ura.

o

Antzekotasun eta desberdintasun fisikoak.

o

Elikatzeko moduak.

o

Baserriko animaliak eta konpainiako animaliak.

48


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

o

Kumeak.

o

Intsektuak.

o

Habitatak; oihana, sabana.

o

Euskadiko animalia autoktonoak: pottoka, igaraba, izokina, ur-zozoa...

o

Beste toki batzuetako animaliak.

o

Euskadiko basoetako animaliak udazkenean.

Landareak: o

Zuhaitzak (hosto erorkorrekoak eta iraunkorrekoak).

o

Loreak.

o

Fruituak, frutak eta barazkiak.

o

Baratza, lorategia eta basoa.

o

Gorbeiako parke naturala.

o

Arratoiaren mendia.

o

Gaztelugatxeko Doniene.

o

Hazkuntza-prozesua.

o

Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiako landare bereziak: -

• •

Zuhaitzak: hagina, haltza, pagoa, haritza. Natura-inguruneko elementuak: harkaitzak, ibaiak,

lainoak... Natura-inguruneko fenomenoak: euria, airea, eguna eta gaua, etab.

Elikagaien jatorria: animalia-jatorrikoak eta landare-jatorrikoak. (4)

Pertsonen, animalien eta landareen arteko harremanak: beharra eta baliagarritasuna (laguntasuna, elikadura, jantziak, lanak, zainketak). (4)

• •

Animaliekin eta landareekin jokatzeko arauak. (4) Naturan egiteko jarduerak.

Prozedurak • •

Izaki bizidunak eta materia bizigabea bereiztea. Animalien eta landareen oinarrizko propietateak aztertzea. (4)

Animalia batzuen elikatzeko moduak eta habitata ezagutzea. (4)

Gizakiaren eta animalien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea.

Animalien eta landareen eta gizakiak horiekin lotuta kontsumitzen dituen produktuen arteko korrespondentziak ezartzea.

49


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Zuhaitzen, loreen eta fruituen oinarrizko ezaugarriak bereiztea. (4)

Animalia batzuen mugimenduak eta soinuak antzeztea. (4)

Landare baten hazkuntzako oinarrizko urratsak sekuentziatzea. (4)

Natura-inguruko fenomenoei behatzea, eta horien arrazoien eta ondorioen arteko loturak egitea. (4)

Natura-inguruan egindako jolasetan aktiboki parte hartzea. (4)

Autonomia Erkidegoko animalia eta landare berezien oinarrizko propietateak aztertzea: igaraba, zozoa, haritza, haltza. (4)

Euskadin garrantzi berezia duten gastronomiako produktuak identifikatzea. (4)

Jarrerak •

Natura-inguruarekin eta izaki bizidunekin harremana izateko gogoa. (4)

Natura-inguruko elementuak errespetatzea eta zaintzea. (4)

Norberaren burua zaintzeko eta egoera arriskutsuak aurreikusteko jarrerak lantzea animaliekin eta landareekin harremanak izatean. (4)

Natura eta bertako baliabideak arduraz ustiatzeko jarrerak barneratzea. (4)

Landareak eta animaliak zaintzeko jokabide-arauak ezagutzeko eta errespetatzeko interesa. (4)

Izaki bizidunek eguneroko bizitzan egiten diguten ekarpena balioesten hastea. (4)

3. atala. Kultura eta bizitza gizartean Kontzeptuak •

Kide diren lehenengo gizarte-taldeak. Talde horietako bizikidetza zuzentzeko arauak. (4) Familia: o

Kideak.

o

Ahaidetasun-harremanak (gurasoak, anai-arrebak, aitona-amonak).

o

Familian hartzen duen tokia.

o

Bizikidetzako oinarrizko arauak.

o

Funtzioak eta zereginak.

o

Familia-ohiturak.

o

Etxe motak.

o

Etxeko gelak (egongela, sukaldea, logela, bainugela).

o

Etxeko objektuak eta tresnak.

o

Euskadiko eraikuntza berezia: baserria.

50


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Eskola: o

Kideak: irakasleak, ikaskideak eta irakasle ez diren langileak.

o

Haurren eta irakasleen funtzioak eta zereginak.

o

Bizikidetzako oinarrizko arauak.

o

Espazioak: ikasgela, jolaslekua.

o

Objektuak eta jostailuak.

Familian eta eskolan garatzen diren zeregin, funtzio eta jarduera nagusiak. (1, 2, 3, 4) ○

Etxeko ohiko lanak.

Familiarekin egiten diren aisialdiko jarduerak.

Eskolako jarduerak, jolasak eta harremanak.

Etxeko eta eskolako erantzukizun txikiak.

Lehenengo denbora-uneak: aisialdia, jaiak, etab.

Inguruko ezaugarri nagusiak: (4)

o

Oinarrizko propietateak.

o

Paisaia motak: landa izaerakoa eta hiritarra.

o

Eguraldi atmosferikoa.

o

Lanbideak.

Autonomia Erkidegoko ezaugarri bereziak: o

Zerbitzuak: merkataritza eta eskola. (4)

o

Garraiobideak: aireportua, errepide-sarea.

o

Lanbideak eta zeregin nagusiak: irakaslea, gaztaina-saltzailea, gozogilea, jostailugilea, fruitu-saltzailea, artzaina, nekazaria, lorazaina, sendagilea. (1, 2, 3, 4)

o

Euskal kulturaren nortasun-ezaugarriak Ohiturak, tradizioak eta festak.

o o

Bizikidetzako arauak. Gatazkak ebazteko jokabiderako jarraibide egokiak. (4) Bide-segurtasuna. (4)

o

Kontsumo arduratsua eta elkartasunezkoa. (4)

Kulturartekotasuna. Munduko herriak: ezaugarri fisikoak, etxebizitza, elikadura, jantziak eta ohiturak.(4)

Komunikabideak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak inguruko elementu gisa. (3, 4)

Jaiak eta tradizioak Euskadin. (1, 2, 3, 4) -

Andre Mari Zuriaren jaiak.

51


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

-

Danborrada.

-

Olentzero.

Euskadiko hainbat udalerri: Vitoria-Gasteiz, Getaria, Bilbo

• Euskadiko azkenburuko bereziak: txokolatezko boilurrak, “vasquitos y nesquitas”, Gorbeako pastela, Gasteiz tarta, goxuak. Prozedurak •

Kide den lehenengo taldeez jabetzea eta horien beharraz kontzientzia hartzea. (4)

Jarrera eta jokabide egokiak barneratzea, kide den taldeetako oinarrizko bizikidetza-arauei dagokienez. (4)

Jarrera gero eta autonomoagoak izatea eta erantzukizun txikiak hartzea. (4)

Bizikidetzako oinarrizko hainbat arau prestatzen laguntzea. (1, 4)

Familiako eta eskolako kideen zeregin batzuk bereiztea. (4)

Harremana duen helduekin (gurasoak, zaintzaileak, senitartekoak, irakasleak) segurtasun eta konfiantzazko harremanak ezartzea. (1, 4)

Parekoekin gero eta harreman aberatsagoa izatea. (1, 4)

Autonomiazko trebeziak aplikatzea ohiko espazioetan eta ibilbideetan orientatzeko eta gelak modu egokian erabiltzea. (4)

Eguneroko jarduera nagusiak sekuentziatzea. (4)

Ikastetxeko eta etxeko objektuak, tresnak eta jostailuak aztertzea. (4)

Baserri baten ezaugarri nagusiak ezagutzea. (1, 4)

Bere inguruko ezaugarri esanguratsuenak identifikatzea. (4)

Nekazaritza-inguruetako eta hirietako paisaiaren ezaugarri berezi batzuk bereiztea. (4)

Euskadiko zenbait herri identifikatzea. (1, 4)

Urtaroak aldatzean paisaian gertatzen diren aldaketez eta norberaren zainketaren ohituretan gertatzen direnez jabetzea. (4)

Inguru hurbileko oinarrizko zerbitzu batzuk (garraioak, merkataritza-guneak) aztertzea. (4)

Langileak, horien oinarrizko zereginak eta erabiltzen dituzten erremintak edo tresnak elkarrekin lotzea. (1, 2, 3, 4, )

Bide-hezkuntzarekin lotutako jarrera arduratsuak garatzea eta garraiobideak erabiltzea. (4)

Komunikabideek eta informazio- eta komunikazio-teknologiek transmititutako irudien irakurketa egiten hastea. (3, 4)

Tradizioekin eta festekin lotutako jardueretan nahiz kirol jardueretan parte hartzea. (4)

• •

Euskadiko azkenburuko bereziren bat egiten laguntzea. (4) Elkarrizketa erabiltzea, gatazkak ebazteko oinarrizko bide den heinean. (4)

52


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Jarrerak •

Parte-hartze aktiboa etxeko eta eskolako bizitzan. (4)

Poliki-poliki eta autonomiaz erantzukizun txikiak hartzea. (4)

Ahal duen neurrian, etxeko eta eskolako kideen zereginak eta funtzioak balioestea. (4)

Kide den taldeetako kideekin dituen harremanetan afektuzko, gozamenezko eta ekimenezko jarrerak garatzea. (4)

Kide den gizarte-taldeetako bizikidetza arautzen duten arauak errespetatzea. (4)

• •

Nesken eta mutilen arteko harreman orekatua eta berdintasunezkoa sustatzea, (4) Gatazka-egoerak ebazteko konponbide alternatiboak iradokitzen parte hartzea, eta behar denean helduari laguntza eskatzea. (1,4)

Ahal duen neurrian, hainbat langilek garatzen dituzten oinarrizko zereginak balioestea. (4)

Istripuak eta egoera arriskutsuak aurreikusteko jarrerak aplikatzea garraiobideekin eta komunikabideekin dituen harremanetan. (4)

Elkartasunean oinarritutako kontsumo arduratsuarekin lotutako jarrerak barneratzea. (4)

Bere jarduera garatzen duen natura- eta gizarte-inguruak zaintzea. (4)

Erabiltzen dituen geletan garbitasuna eta txukuntasuna balioestea. (4)

Inguruko ohiturak eta tradizioak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko interesa. (4)

Gizarte pluraletan bizikidetzarako beharrezkoak diren jokabide batzuk praktikatzeko jakin-mina. (4)

Euskal nortasuna irudikatzen duten elementuak estimatzea eta beste erkidego batzuetakoak errespetatzea. (4)

Euskadiko festa eta ospakizun bereziekin gozatzea. (4)

8.6. Ebaluazio-irizpideak 8.6.1. Ingurunearen ezaguera alorreko curriculum ofizialeko ebaluazio-irizpideak 1. Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuen behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez. 2. Normalean ibiltzen den eremuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazionozioak behar bezala erabiliz. 3. Eguneroko jarduerek eta gizarteko gertakizun garrantzitsuek denboran duten segida identifikatzea eta aurrez adieraztea, eta, horretarako, oinarrizko denbora-nozioak behar bezala erabiltzea. 4. Ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adieraztea, eta ingurune naturaleko elementuen arteko elkarmendekotasun-harremanak ezartzen hastea. 5. Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, eta, horretarako, erreferentziazko gizarte-taldeetan modu aktiboan parte hartzea.

53


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

8.6.2. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideak 1. Kide den gizarte-talde batzuk aipatzea. (5. EI) 2. Kide den gizarte-taldeetako kide ezagunenetako batzuk zerrendatzea. (5. EI) 3. Hurbileko pertsonekin dituen oinarrizko harremanak (familiartekoak, adiskidetasunezkoak, laguntasunezkoak, auzotasunezkoak...) ezagutzea. (5. EI) 4. Inguruko komunikabide batzuk ezagutzea, eta horien erabilera neurrizkoa eta kritikoa sustatzea. (1. EI) 5. Eskolan eta etxean jokatzeko oinarrizko arauak eta jarraibideak betetzea. (5. EI) 6. Familiako edo eskolako hainbat egoeratan jokabide zuzenak eta okerrak, egokiak eta desegokiak bereiztea. (5. EI) 7. Espazioan eta denboran orientatzeko oinarrizko nozioak eta terminoak bereiztea. (2., 3. EI) 8. Gizakiak ingurunean eragiten dituen aldaketa zehatz batzuk adieraztea, Autonomia Erkidegoko nekazaritza-inguruetan nahiz hiri-inguruetan bizi izandako egoeretan oinarrituta. (4. EI) 9. Euskadin balio berezia duten zenbait izaki bizidunen (animaliak, landareak) ezaugarri esanguratsuak adieraztea. (4. EI.) 10. Objektuen oinarrizko ezaugarri batzuk adieraztea (forma, kolorea, tamaina...). (1. EI) 11. Jolasen bitartez oinarrizko multzokatzeak eta sailkapenak egitea. (1. EI) 12. Zenbakizko segida erabilita objektuak eta bildumak zenbatzea, eta horien forma geometrikoa bereiztea. (1. EI) 13. Jarduerak garatzen dituen ingurua txukun eta garbi izatea. (1. EI) 14. Alorreko edukiekin lotutako mezuak ulertzen direla adieraziz jokatzea. (1., 2., 3., 4., 5. EI) 15. Alorreko edukiekin lotutako mezuak ahoz eta modu errazean adieraztea. (1., 2., 3., 4., 5. EI) 16. Euskal kulturako ospakizunetako jarduera esanguratsuenetako batzuk izendatzea. (3. EI) EI Ebaluazio Irizpideak

54


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

8.7. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK

1. Egunero bisitatu ohi ditugun leku publikoetan jarrera egokiak eta desegokiak identifikatzea. (1., 5., 8. OG)

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1. Kide den gizarte-talde batzuk aipatzea. (2. BG)

2. Kide den gizarte-taldeetako kide ezagunenetako batzuk zerrendatzea. 2. Familiako kideak bereiztea eta horien (2., 6., 11. BG) eginkizun batzuk zehaztea. (5. OG) 3. Hurbileko pertsonekin dituen oinarrizko 3. Pertsonen bizimoduan, urtaroaren harremanak (familiartekoak, arabera, gerta daitezkeen hainbat adiskidetasunezkoak, aldaketa ezagutzea (elikadura, laguntasunezkoak, auzotasunezkoak...) jantziak). (1., 3., 5. OG) ezagutzea. (2., 11. BG) 4. Inguruko komunikabide batzuk 4. Inguruko lanbideak eta erabiltzen ezagutzea, eta horien erabilera dituzten tresnak edo erremintak neurrizkoa eta kritikoa sustatzea. deskribatzea. (5., 8. OG) (10. BG) 5. Eduki logiko-matematiko errazak 5. Eskolan eta etxean jokatzeko oinarrizko erabiltzea (korrespondentziak, arauak eta jarraibideak betetzea. (1., seriazioak) ohiko hainbat egoera, joko 7. BG) eta zereginetan. (2., 3., 5., 7., 8. OG) 6. Familiako edo eskolako hainbat 6. Familiarteko jaietan eta eskolakoetan egoeratan jokabide zuzenak eta garatutako jarduerak adieraztea. (1., okerrak, egokiak eta desegokiak 5., 8. OG) bereiztea. (1., 6., 7. BG) 7. Beraien ekintzen eta eskolan 7. Espazioan eta denboran orientatzeko agertutako arazo edo gatazka jakin oinarrizko nozioak eta terminoak baten arteko loturak ezartzea. (1., 5., bereiztea. (3., 5. BG) 8. OG) 8. Gizakiak ingurunean eragiten dituen 8. Objektuak haien ezaugarri fisikoen aldaketa zehatz batzuk adieraztea, arabera multzokatzea: kolorea, luzera Autonomia Erkidegoko nekazaritza(luzea/motza; altua/baxua; urruti/gertu) inguruetan nahiz hiri-inguruetan bizi eta gaitasuna (beteta, hutsik). (2., 3., izandako egoeretan oinarrituta. (1. ,3., 7. OG) 4. BG) 9. Hainbat elikagairen animalia- edo 9. Euskadin balio berezia duten zenbait landare-jatorria zehaztea. (1., 3. OG) izaki bizidunen (animaliak, landareak) 10. Eskola ingurunean eta familian ezaugarri esanguratsuak adieraztea. (8., komunikabide bat erabiltzeko 9. BG) oinarrizko arau batzuk betetzea. (4., 10. Objektuen oinarrizko ezaugarri batzuk 5., 8. OG) adieraztea (forma, kolorea, tamaina, 11. Euskal Autonomia Erkidegoko zaporea...). (8. BG)

55


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

kulturaren eta tradizioen elementu 11. Jolasen bitartez oinarrizko esanguratsu batzuk ezagutzea. (1., 5., multzokatzeak eta sailkapenak egitea. 6., 8. OG) (5., 6., 8., 11. BG) 12. Zenbakizko segida erabilita objektuak eta bildumak zenbatzea, eta horien forma OI Oinarrizko Gaitasunak geometrikoa bereiztea. (5., 6., 8., 11. BG) 13.

Jarduerak garatzen dituen ingurua txukun eta garbi izatea. (1. BG)

14.

Alorreko edukiekin lotutako mezuak ulertzen direla adieraziz jokatzea. (1., 10., 11. BG)

15.

Alorreko edukiekin lotutako mezuak ahoz eta modu errazean adieraztea. (1., 2., 3., 4., 6., 7. BG)

16.

Euskal kulturako ospakizunetako jarduera esanguratsuenetako batzuk izendatzea. (6., 11. BG)

BG Berariazko gaitasunak

56


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

9. ALORRA: HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA 9.1. Alorraren deskribapena Hizkuntzak lantzen dituen ezagutza- eta esperientzia-alorraren heziketa-trataera aurrekoen integrazioan oinarritu beharra dago. Komunikazio-gaitasunen sustapenak ingurune fisiko, natural, sozial eta kulturalean autonomia lortzen laguntzen du. Hizkuntzak menderatzen joan ahala gertatzen den antzezteko gaitasunaren garapenak, ingurunean ekiteko autonomia sustatzeaz gain, norberaren nortasuna eraikitzen ere laguntzen du. Beraz, komunikatzeko eta antzezteko dauden moduek kanpoko eta barneko munduak lotzen dituzte, errealitatea antzezteko eta pentsamoldeak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko eta besteekiko elkarrekintzak erakusteko tresnak baitira. Hizkuntzak erabiltzean, Haur Hezkuntzako ikasleak hizkuntza horiek errealitate beraren dimentsio bat baino gehiago edo errealitate bat baino gehiago adieraz ditzaketela jabetuko dira. Horrela, hizkuntza bakoitzaren berezko kodeak bere adierazpen-nahiei egokitu ahal izango dituzte, hizkuntza horiek gero eta sormen handiagoarekin eta bere kabuz erabili arte. Alor honetan adierazteko eta antzezteko honako modu hauek landuko dira: hitzezkoa, hizkuntza artistikoa (plastikoa eta musikakoa), gorputzarena, ikus-entzunezkoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien hizkuntza; azken biek, nolabait, aurrekoak ere biltzen dituzte askotan. Hitzezko hizkuntza oso garrantzitsua da etapa honetan, ikasteko, jarrera egokitzeko eta bizipenak, sentimenduak, ideiak, emozioak eta abar adierazteko funtsezko tresna baita. Ikasten ari direna, pentsatzen dutena eta sentitzen dutena hitzez eta ozenki adieraztea ezinbestekoa da norberaren nortasuna eratzeko, ikasteko, egiten ikasteko eta izaten ikasteko. Hitzezko hizkuntzarekin, hainbat elkarrekintzaren bitartez, modu eta erabilera gero eta ohikoagoak eta konplexuagoak sustatuko dira. Ikasleen hizkuntzaren garapena indartzeko beharrak, adierazteko gaitasuna eratzeko orduan modelatuak duen garrantzia izan beharko du kontuan. Irakasleak hizkuntza aberatsa eta zuzena erabiltzeko jarraibideak ezarriko ditu, ikasleen hizkuntzagaitasunak, curriculumaren hizkuntza guztietan, haiek entzuten dutenaren eta lehenengo saiakeretan jasoko duten laguntzaren araberakoak izango baitira. Ez dugu ahaztu behar Haur Hezkuntzako ikasle askorentzat, ikastetxea hizkuntza-eredu konplexu eta hizkuntza formala eta landua ezagutzeko testuinguru bakarra dela. Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan, ikasleak irakurketa- eta idazketa-ohiturak aurkitu eta aztertuko ditu, eta haienganako interesa piztu eta sendotuko du. Irakurketa eta idazketa gelan modu esanguratsu eta funtzionalean landuz gero, hezkuntzaren partehartze egokiaren laguntzarekin, testu idatziaren propietateak eta horren ohiko ezaugarriak ezagutuko ditu; Lehenengo Hezkuntzaren lehenengo zikloan osatuko du ikasketa hori. Era berean, norberaren hizkuntzaren eta besteen hizkuntzaren aurreko jarrera positiboa garatu beharko da, beste hizkuntzen aurreko sentikortasuna eta horiek ikasteko gogoa pizteko. Atzerriko hizkuntza ikasten hasten direnean, jakin-min hori balioetsiko da, eta baita ezagunak dituzten komunikazio-testuinguruetako mezuen esanahiak ezagutzen joatea ere, gelako eguneroko zereginetan, gehienbat.

57


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Haur-literatura ezagutzen hastea ere nahitaezkoa da, testu ulergarri eta erabilerrazen bitartez, literaturako hastapen horiek atseginak izan daitezen eta haurrak gozatu eta jolas dezan. Haurren bizitzan dauden ikus-entzunezko hizkuntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien hizkuntzak hezkuntzako trataera berezia eskatzen dute, horien erabileraren bidez, haurrak ikus-entzunezko mezuak ulertzen has daitezen eta modu egokian erabil ditzaten. Arte-hizkuntzaren ulermenean eta erabileran hezteko plastika-hizkuntza eta musikahizkuntza hartu behar dira kontuan. Plastika-hizkuntzan materialen, ehunduren, objektuen eta tresnen manipulazioa landuko da, eta ikasleak plastikako lanetara hurbilduko dira, gaitasun eta trebezia berriak ikasteko eta estetika zein sormenaren aurreko sentikortasuna pizteko. Musika-hizkuntzak errealitatea antzezteko eta soinuak denboran adierazteko aukera eskaintzen du. Adierazteko eta antzezteko prozedura hori gero eta gehiago erabili nahi da hezkuntzaren helburu orokorrak lortzeko. Bi hizkuntza horien erabilerak pertzepzioen eta adierazpenen garapena lortzen laguntzen du, norbera ezagutzeko, bere nortasuna eraikitzeko eta besteekin harremanetan jartzeko. Era berean, gorputz-hizkuntzak norberaren ezagutza, nortasuna eta autonomia lortzen eta besteekin harremanak hobetzen laguntzen du; gorputzaren, keinuen, jarreren eta mugimenduen erabilera sustatu egin daiteke, eta adierazteko eta antzezteko erabil daitezke. Afektibotasuna adierazteko eta dakiena besteoi erakusteko joko sinbolikoak eta antzezpenak erabiltzea oso interesgarria izaten da. Besteekin esperientzia estetikoak partekatzean sortzen den kontzientzia kritikoarekin batera doan arte-gaitasunaren garapenean ere laguntzen dute hizkuntzek. Laburbiltzeko, alorraren prestakuntza-balioak honako ikasketa- eta garapen-esparru hauetan aurrera egitea eskatzen du:  Harremanetan jartzen den pertsonen mezuak ulertzea.  Hizkuntza ikasteko, antzezteko, adierazteko eta gozatzeko nahiz ideiak eta sentimenduak adierazteko tresna gisa erabiltzea.  Hitzezko hizkuntza balioestea, besteekin erlazionatzeko eta bizikidetza arautzeko bide den heinean.  Hizkuntza guztiak sentimenduak, nahiak eta ideiak adierazteko erabiltzea; egoera eta asmo bakoitzari dagokiona erabiltzea.  Dauden hizkuntza eta hizkuntza-modalitate guztiak errespetatzeko eta haienganako jakin-mina pizteko jarrera garatzea.  Literaturako hainbat testu ulertzea eta haiekin gozatzea.  Gizartean irakurketa eta idazketa zertarako erabiltzen diren ikustea eta haien funtzionamendua aztertzea. Adierazteko, informatzeko eta gozatzeko tresnak direla kontuan hartzea eta funtzio horiek balioestea.  Hainbat hizkuntzaren bidez adierazitako artelanak arretaz aztertzea eta balioestea.  Hobeto antzezteko eta adierazteko hainbat teknika artistiko erabiltzea.  Curriculumeko beste hainbat hizkuntza gela barruko eta kanpoko jardueratan hitzez adierazteko erabiltzen hastea, eta hartu-eman horietan parte hartzeko interesa azaltzea eta haiekin gozatzea.

58


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

9.2. Oinarrizko gaitasunen garrantzia Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena alorreko proiektuan Etaparen bereizgarri izan behar duen ikuspegi integratzailea garatze eta zehazte aldera, oso interesgarria izango da oinarrizko gaitasunei buruzko erreferentzia. Euskal Autonomia Erkidegoak Haur Hezkuntzako etaparako zehaztutako helburuek argi erakusten dute gaitasunek duten garrantzia: “Etapa honetan norbanakoaren garapen pertsonalerako eta sozialerako oinarriak finkatzen dira, eta herritarrentzat oinarrizkotzat jotzen diren gaitasunak lortzeko oinarri diren ikaskuntzak barne hartzen dira”. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena alorrak oinarrizko gaitasunak indartzeko oso garrantzitsua den esperientzia eta garapeneko eremua zehazten du. Loturarik zuzenenak honako gaitasun hauekin ditu: hizkuntza-komunikaziorako gaitasunarekin, kultura- eta arte-gaitasunarekin, informazioaren trataerarako gaitasunarekin eta gaitasun digitalarekin eta, noski, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunarekin. Baina gainerako gaitasunekin ere baditu lotura zehatzak. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunari dagokionez, alorraren izenak adierazten dituen bi alderdiak hartzen dituela esan behar da; edukiek adierazpenaren alderdiak sustatzeari egiten diote erreferentzia, baina argi utzi nahi du landu nahi den helburua buruko adierazpena erraztea dela. Horrela, hitzezko hizkuntzarekin lan eginez, hizkuntzaren gaitasun guztiak landuko dira (ahozko ulermena eta adierazpena eta ulermen idatzia, nagusiki), eta garapen logikoa eta besteekin harremanetan jartzeko gaitasunak lortzen lagunduko du horrek. Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculumak gaitasun honi egiten dion ekarpena adierazten du: “Eremu honek banakoaren eta ingurunearen arteko harremanak zabaltzen laguntzea du xede. Hizkuntzak barneko munduaren eta kanpokoaren arteko lotura dira, tresna egokia baitira errealitatea adierazteko, norberaren jokabidea arautzeko, harremanetarako, eta pentsamenduak, sentimenduak, bizipenak eta abar adierazteko.” Ikusizko plastika-hizkuntza eta musika-hizkuntza proiekzio handiko elementuak izango dira antzezteko eta adierazteko orduan; arlo horietan guztietan egingo den lana gizarte- eta hiritar-gaitasuna sustatzeko ere erabiliko da (ideiak eta sentimenduak trukatzeko bidea izango da), eta baita arte- eta kultura-gaitasuna sustatzeko ere: aldaketak hizkuntzen erabileran, literaturako, plastikako, musikako zenbait lanen zein zenbait antzezlanen ezaugarri estetikoak zehaztea; kutsatzen edo kaltetzen duten erasoen aurkako erantzunak, egokiak ez diren hizkuntza-adierazpenak. Kultura- eta arte-gaitasuna osatzen dituzten ahalmenek haurrei gorputza menderatzen laguntzen diete, haiekin disfrutatzen eta, jolasean oinarrituta, aisialdia modu aktiboan erabiltzen eta elkartasunezko ahaleginaren balioak garatzen. 12/09 Dekretuak honakoa azpimarratzen du: “Komunikazio-trebetasunak ikasteko, mezuak jasotzeari eta interpretatzeari loturiko gaitasunak indartu behar dira, bai eta mezuak igortzea edo ekoiztea helburu dutenei loturikoak sendotu ere. Horrela, mundua hobeto ulertzen eta modu originalean, irudizkoan, sortzailean eta funtzionalean adierazten laguntzen du.”

59


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Espazioaren irudikapenak eta geometriari (plastika-hizkuntza) zein erritmoari (musikahizkuntza) lotutako edukiak ezagutu eta erabiltzeak, ikasleek matematikagaitasunean garapena lortzeko lan interesgarriak ekartzen dituzte. Hizkuntzen alorrak informazioaren trataerarako gaitasunarekin eta gaitasun digitalarekin zerikusia duten edukiak lantzen dituzte modu nabarmenean. Ordenagailua eta gainerako ikus-entzunezko tresnak oso tresna erakargarriak dira haurrarentzat, eta haiekin jolastu eta ikasteko gogoa pizten dute haurrarengan. Informazioa lortzeko eta dakiena eta sentitzen duena hainbat hizkuntzatan eta euskarritan adierazteko bide ere badira. Gainera, alor honetako curriculumean zera zehazten da: “Haurren bizitzan dauden ikus-entzunezko hizkuntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietako hizkuntzak hezkuntzazko trataera berezia eskatzen dute, haurrak haiek egoki eta dagokien garrantziaz erabiltzeko. Hezkuntzazko trataera horren bidez, haurrak ikus-entzunezko mezuak interpretatzen eta ulertzen has daitezen eta modu egokituan eta sormenez erabil ditzaten lortu nahi da.� Alorrak zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna sustatzen du. Natura-guneetako eta gizakiak eginiko lanetako hitzak, soinuak, formak, koloreak, lerroak, egiturak, argia eta mugimendua hautemateko eta adierazteko lanaren bidez, inguruneaz jabetzen laguntzen du. Ingurunea arte-sorkuntzarako aitzakia izan daiteke; hizkuntzekin egindako lanak ingurune hori aztertzen du, manipulatu egiten du, eta gehitu, ikasleari gozamena emango dio, eta pertsonen bizimodua aberastuko duen dimentsio bat emateko birsortuko du. Ikasten ikasteko gaitasuna bultzatzen du, objektuak manipulatzen baitira, teknika zein materialekin esperimentatzen baita eta hitz egin eta antzeztu egiten baita. Behatzeko gaitasuna garatzeak azterketarako zenbait jarraibide ezartzea aholkatzen du, horrela, behatzeko, aztertzeko eta adierazteko ariketa horrek informazio garrantzitsua eta nahikoa eskain dezan. Alde horretatik, alorrak prozesuak ikertzeko eta planifikatzeko protokoloak dakartza, eta beste ikaskuntza batzuetan ere erabili ahal izango dira. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Artelanei behatzeko egoerek eta arte-adierazpenak, esperimentuak egiteak eta hitz egiteak norbera eta norberaren interesak, emozioak eta sentimenak ezagutzea sustatzen dute, aukerak definitzeko mekanismo egokiak esploratzen eta aztertzen laguntzen dute, soluzioak bilatzen laguntzen dute, eta baita ezagutzak barneratzen eta planak lantzen ere. Esplorazioa eta ikerketa-aukerak definitzeko, irtenbideak bilatzeko eta ezagutzak barneratzeko mekanismo egoki bihurtzean, norberaren autonomia eta ekimena nabarmen indartzen dira. Haurra hasierako azterketatik amaierako produktura eramateko prozesua egiteko, aurretik plangintza egin behar da, eta ahaleginak egin behar dira, emaitza originalak eta estereotipatu gabeak lortzeko. 9.3. Helburuak 9.3.1. Alorraren helburu orokorrak 1. Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pixkanaka, beharrak, lehentasunak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.

60


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

2. Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere. 3. Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea. 4. Arian-arian, ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea. 5. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntzatestuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko. 6. Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komunikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko. 7. Kultura-tradizio desberdineko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea, kontatzea eta berregitea, haiekiko interesa izan, balioetsi eta haiez gozatzeko. 8. Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta kultura-egitatea ulertzen hasteko. 9. Hizkuntza idatziaren gizarteko erabilerak ezagutzen hastea, hizkuntza idatziaren funtzionamendua aztertzeko, eta komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko tresna gisa balioesteko. 10. Komunikatzeko asmoa helburu, atzerriko hizkuntza bat ahoz erabiltzen hastea komunikatzeko asmoarekin, ikasgelako ohiko egoeretan parte hartzeko. 11. Teknologiako tresnak erabiltzen hastea eta tresna horiek komunikatzeko duten gaitasuna aintzat hartzea, arian-arian informazio- eta ikaskuntza-iturri gisa erabiltzeko. 9.3.2. Curriculum-proiektuaren alorreko helburuak 1.

Egoerari zein solaskideari egokitutako ahozko mezuak sortzea eta, horretarako, gorputzaren adierazpen egokia erabiltzea eta adierazkortasuna areagotzeko eta adierazpenezko hartu-emanak aberasteko duen balioa aitortzea. (1., 2., 8. AH)

2. Norberaren sentimenduak, ideiak eta beharrak adierazteko hitzezko hizkuntzak duen garrantzia balioestea. (1., 3., 4. AH) 3. Besteek igorritako ahozko mezuak ulertzea, solaskideak erabilitako hizkuntzaren aurrean interesa eta errespetua adieraztea, eta hitzezko hizkuntzari gizartean ematen zaizkion erabilerak bereizten joatea. (3., 4., 5. AH) 4. Ikur errazak ulertzea eta erabiltzea, eta hizkuntza idatzia komunikatzeko, informatzeko eta aisialdirako oso erabilgarria dela balioestea, bereziki euskal kulturan. (9. AH) 5. Gero eta landuagoak diren plastikako irudiak eta lanak egitea, mugimenduaren koordinazioan eta doitasunean oinarrituta. (2., 8. AH) 6. Norberaren ahotsak eta zenbait tresnak eskaintzen dituzten soinu-aukerak aurkitzea eta haiekin esperimentatzea nahiz adierazteko erabiltzea. (1., 2., 8. AH) 7. Erkidegoko musika-adierazpenak ezagutzea eta haietako batzuk erreproduzitzea. (8., 9. AH)

61


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

8. Gorputz-adierazpenarentzat oinarrizkoak diren baliabideetan sakontzea (keinua, tonua, ahotsa, gorputzaren jarrera...), eta testuinguruari behar bezala egokituz erabiltzea. (2., 8. AH) 9. Adierazteko eta komunikatzeko dauden moduekiko jarrera positiboa izatea eta horien oinarrizko arauak errespetatzea. (2., 6., 9. AH) 10. Irakurketarekin lotuta gelan landu diren egoeretan modu aktiboan parte hartzea. (7., 9. AH) 11. Norberak egindako artelanak, ikaskideek egindakoak eta ingurukoak balioestea, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko kulturan esanahi eta adierazgarritasun berezia dutenak, eta haienganako interesa eta errespetua agertzea. (2., 4., 8., 9. AH) 12. Pixkanaka, hainbat hizkuntzatan adierazitako ezagutza-objektu egokiak ezagutu ahala sortutako aukeretan oinarrituta, balio estetikoak garatzen joatea. (7., 9. AH) 13. Alorreko hizkuntza-mailek duten komunikatzeko aukerak elkarrekin lotuz eta bateratuz, mezu errazak ulertzea eta adieraztea. (1., 2., 8. AH) 14. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzea sorkuntza-lanak egiteko. (2., 8. AH) 15. Aurrez zehaztutako helburu batekin, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako euskarri, tresna eta produkzio bereziak erabiltzen joatea. (2., 8., 11. AH) 16. Atzerriko hizkuntzatan oinarrizko mezuak ulertzeko eta sortzeko interesa edukitzea. (6., 10. AH) 17. Komunikatzeko trebeziak eta estrategiak garatzea gaztelaniaz, euskaraz nahiz atzerriko hizkuntzan. (1., 2., 3., 4., 6., 10. AH) AE Alorreko Helburuak 9.4. Gaitasunak 9.4.1. Curriculum ofizialeko oinarrizko gaitasunak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 6. artikuluaren arabera, curriculumeko funtsezko elementuak dira gaitasunak. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa ofizialetan, zortzi aukeratu dira, Europar Batasuneko estatuen markorako hartutako xedeak garatzeko beharrezkoak. Honako hauek dira: 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 2. Matematika-gaitasuna 3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. 4. Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala

62


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

5. Gizarte- eta hiritar-gaitasuna 6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna 7. Ikasten ikasteko gaitasuna 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Gure proiektuan, oinarrizko gaitasunen erreferentzia berariazko gaitasunetan zehaztuko da. Berariazko gaitasun horiek irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuaren eta ebaluazio-prozesuaren mamia izango dira. Gure konpromisoa erakuste aldera, gure berariazko gaitasunen eta oinarrizkoen arteko lotura azalduko dugu, eta baita berariazko gaitasun horien eta ebaluazio-irizpideen artekoa ere. 9.4.2. Curriculum-proiektuaren berariazko gaitasunak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako, eta oinarrizko gaitasunekin duten lotura Alor hau batez ere honako gaitasun hauekin dago lotuta: hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala, eta kultura- eta arte-gaitasuna. Hala ere, oinarrizko gaitasun gehienekin lotzen diren berariazko gaitasunak identifika ditzakegu; hauek dira: 1. Modu adierazkorrean imitatzea, keinuak, mugimenduak eta hitzak erabiliz. (1., 4., 5., 6., 8. OG) 2. Hitzezko hizkuntzaren, gorputz-hizkuntzaren eta plastika-hizkuntzaren bidez zenbait behar eta gogo-aldarteren adierazpenaz jabetzea. (1., 4., 5., 6., 8. OG) 3. Gizarteko eta naturako soinu bereziak eta horien jatorria identifikatzea. (1., 3., 4., 5., 7., 8. OG). 4. Gizartean, familian eta/edo etxean erabiltzen diren zenbait tresna teknologiko izendatzea: ordenagailua, kamera, soinu- eta irudi-erreproduzitzaileak. (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG) 5. Argi eta modu errazean azaltzea zein ikus-entzunezko lan nahiago dituzten (filmak, marrazki bizidunak edo bideo-jokoak). (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG) 6. Eskolako testuinguruan aztertu den eta Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaondareari lotutako artelan baten ezaugarri zehatzak identifikatzea. (1., 6., 7., 8. OG) 7. Euskal Autonomia Erkidegoko kulturako eta tradizioko zati diren haur-literaturako lanen (ipuinak, olerkiak) aurrean interesa agertzea. (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG) 8. Plastikako eta ikusizko teknika baten bidez, bere esperientziako elementuak irudikatuko dituzten lan errazak egitea. (1., 4., 5., 6., 8. OG)

63


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

9. Zenbait abesti eta melodia ezagun bereiztea eta horien egilearekin eta igortzen dituzten bideekin lotzea; egoki denean, Euskadiko gizarte- eta kulturaadierazpenekin edo ospakizunekin lotzea. (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG) 10. Hainbat material, trazadura, forma eta kolore erabili direla erakusten duten plastikako lan errazak egitea. (1., 2., 4., 6., 7., 8. OG) OG Oinarrizko Gaitasunak 9.5. Edukiak 9.5.1. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena alorreko curriculum ofizialeko edukiak 1. atala. Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea:            

Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, atsotitzak, asmakizunak... Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio-asmoak ulertzea. Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiztea. Ahozko testuak ekoiztean, gero eta egokiago erabiltzea lexikoa eta sintaxiegiturak, intonazioa eta ahoskera. Eguneroko bizitzako gertakariak, kontuak eta gorabeherak, denborari dagokionez, modu ordenatuan gogoratzea eta kontatzea. Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (keinuak, tonua...) erabiltzea, igortzen diren mezuen esanahia indartzeko. Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea. Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eusteko estrategia egokiak erabiltzea (apelazioak, esku-hartzeetan txandakatzea, ikusizko harremana...). Ikus-entzunezko bitartekoek igortzen dituzten mezuak interpretatzen hastea. Ahozko hizkuntza komunikaziorako tresna gisa eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko laguntza gisa hartzea eta balioestea. Hizkuntzak eta dialekto-aldaerak erabiltzeko interesa izatea eta errespetatzea. Komunikazioko ohituretan eta ohiko egoeretan atzerriko hizkuntzan ahozko harremanetan parte hartzeko interesa izatea.

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea.     

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bide gisa. Testu idatzietan izaten diren irudiak manipulatu eta interpretatzea, eta irudien eta testuen artean esanahi-harremanak ezartzea. Idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko bestelako modu batzuk (marrazkiak, grafikoak, zenbakiak...) bereiztea. Ohiko euskarrietan dauden testu idatzi esanguratsu batzuk interpretatzea. Hizkuntza idatziko hainbat euskarri gero eta modu autonomoagoan erabiltzea; besteak beste, liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak, etiketak...

64


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

   

Kode idatzia zuzentzen duten arauak aztertzen hastea. Hainbat hitz idatziren arteko aldeak eta antzekotasunak hautematea. Helduek edota haurrek beraiek irakurritako testuak ulertzeko interesa izatea. Idazketa benetako helburuak betetzeko erabiltzen hastea. Gero eta irakurgarriagoak eta hizkuntza idatziko arauetara gero eta egokituagoak diren testuak ekoizteko interesa izatea.

Literatura aztertzen hastea.       

Literaturako testu errazak entzutea eta ulertzea, bai tradizionalak bai eta gaur egungoak ere, plazer- eta ikaskuntza-iturri gisa. Kultura-tradizioko zenbait literatura-testu ozen esan-irakurtzea, eta haien erritmo, errima eta hitz-jokoei erreparatzea. Hizkuntza-jokoetan modu sortzailean parte hartzea, dibertitzeko eta ikasteko. Literaturako testu errazak dramatizatzen parte hartzea. Kultura-tradizio bateko eta besteko literatura-testuak ezagutzeko interesa eta jakin-mina. Liburutegia erabiltzen hastea eta liburutegiak informazioa jasotzeko, ikasteko, entretenitzeko eta gozatzeko duen garrantzia aintzat hartzea. Atzerriko hizkuntza bateko abestien, ipuinen, olerkien eta errimen zatiak entzutea, oro har ulertzea, buruz ikastea eta ozen esatea.

2. atala. Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak     

Tresna teknologikoak erabiltzen hastea; besteak beste, ordenagailua, unitate periferikoak, soinu- eta irudi-erreproduzitzaileak edo kamerak, irakaskuntza eta komunikazioa errazteko tresna baitira. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak behar bezala eta modu esanguratsuan erabiltzeko beharraz jabetzen joatea. Ikus-entzunezko ekoizpenak ikustea, hala nola filmak, bideoak edo irudien aurkezpenak. Horien edukiei eta estetikari buruzko balioespen pertsonala egitea. Errealitatea eta ikus-entzunezko adierazpena bereizten ikastea pixkanaka. Ikus-entzunezko ekoizpenak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea bi hizkuntza ofizialak finkatzeko eta atzerriko hizkuntzara hurbiltzeko.

3. atala. Arte-hizkuntza     

Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz. Plastika-hizkuntza osatzen duten zenbait elementuren berri izatea (lerroa, itxura, kolorea, ehundura, espazioa...) eta horiekin saiakuntzak egitea. Gertakariak, sentimenduak eta emozioak, bizipenak edota fantasiak marrazkien eta plastikako ekoizpenen bitartez adieraztea eta komunikatzea. Plastikako hainbat lan mota gero eta modu doituagoan interpretatzea eta balioestea. Ahotsaren, norberaren gorputzaren, materialen, eguneroko objektuen eta musika-tresnen soinu-aukerak aztertzea.

65


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

     

Soinu eta erritmo errazak ekoiztea, melodiak interpretatzeko edo bestelako ekoizpen batzuen akonpainamendua egiteko: testuak, irudiak... Mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntu hartuta. Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak ezagutzea: animaliak, telefonoa, sirenak... Soinuen zenbait ezaugarri bereizgarri eta oinarrizko kontraste entzumenaren bitartez bereiztea (zarata/isiltasuna, luzea/motza, gogorra/leuna, altua/baxua). Hainbat genero eta estilotako zenbait musika-lan arretaz entzutea. Kultura-inguruneko folklorea eta bestelako adierazpen artistiko batzuk aintzat hartzea eta haiekiko interesa izatea. Ekoizpen artistikoko talde-proiektuetan parte hartzeko ekimena eta interesa izatea.

4. atala. Gorputz-hizkuntza      

Adierazpen-baliabide gisa, norberaren gorputzak dituen komunikatzeko aukerak aztertzea, horietaz jabetzea eta erabiltzea. Objektuak harremanetako eta adierazpenetako bitarteko gisa erabiltzea. Adierazpen- edo komunikazio-xedearekin, gorputza eta mugimenduak era bateko edo besteko ezaugarriak dituzten beste pertsona, espazio, denbora eta objektu batzuetara doitzea. Jolas sinbolikoen bidez, pertsonaiak eta egoera errealak edo irudimenezkoak antzeztea. Dramatizazio-, imitazio- eta dantza-jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea. Besteen adierazpen, errepresentazio eta dramatizazioekiko interesa eta errespetua izatea.

9.5.2. Edukiak hautatzea eta sekuentziatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako 3 1. atala. Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea Kontzeptuak Ahozko komunikazioaren edukiak (1) o

Mezuak, testuak, kontakizunak, ahozko gertaerak

o

Sentimenduak, emozioak eta ideiak

o

Komunikabideek edukiak

eta

ikus-entzunezko

euskarriek

transmititutako

ahozko

3

Edukiaren hiru dimentsioen araberako egiturak asmo pedagogikoa du, ez asmo didaktikoa. Irakasleari sistematizaziolanean laguntzeko helburua du. Eduki komunekin/zeharkakoekin duen erlazioa: ahozko adierazpena (1), irakurketa sustatzea (2), ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioaren teknologiak (3), norberaren eta gizartearen balioak (4). (*) Alorreko eduki askoren trataera horietako edozein lantzeko aukera ematen duten jardueren bidez gara daiteke.

66


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

o

Hiztegia

o

Arnasketa eta aurreartikulazioa

Beharrak, sentimenduak, bizipenak, sentipenak, gustuak eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko irtenbideak Komunikazio-egoerak (1) o Ohiko bizimoduari lotutakoak: elkarrizketak, solasaldiak, jolasak, ohiko ekintzak (txangoak, tradizioak, Autonomia Erkidegoko festak) o

o

Hizkuntza hartu-emanak zuzentzen dituzten arauak.

Gizartean ohikoak diren ahozko moduak: diosalak, aurkezpenak, agurrak, esker onak eta laguntza-eskeak. (1)

Natura- eta gizarte-ingurune hurbileko soinuak. (1)

Atzerriko hizkuntza (1) • Komunikazio-egoera bakunak atzerriko hizkuntzan. • Atzerriko hizkuntza ahozko komunikazioan erabiltzea. • Agindu errazak. • Oinarrizko hiztegia.

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea. •

Hizkuntza idatziaren oinarrizko elementuak: (2,3) o Hizkuntza idatziaren adostasunak: lerroa eta orientazioa zaindu, eta espazioaren antolamendua. o

Inprimatutako materiala: grafikoa eta idatzia. Irudi finkoak eta mugitzen diren irudiak: marrazkiak, argazkiak, telebistako eta ordenagailuko irudiak.

o

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren arteko erlazioak. (1, 4)

Hizkuntza idatziaren adierazpen bereziak: (2) ○

Adierazpenaren euskarriak: idatziak eta ikonikoak.

Haur-literaturako oinarrizko generoak.

Manipulatzeko eta erabiltzeko arauak. (2,4)

Irudiak, zeinuak eta sinboloak: komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bideak. (2,3)

Irudi finkoak: ipuinak, marrazkiak, argazkiak, laminak eta kartelak

Irudi mugikorrak: marrazki bizidunak, filmak, zinea, publizitatea, informatikako programak, Interneteko irudiak.

Hizki eta hitz esanguratsuak

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea: Grafomotrizitatea: (2) ○

1etik 3ra arteko zenbakien grafia.

Marra bertikalak, horizontalak, zirkularrak, zeiharrak eta zirkulu-erdi formakoak.

67


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Literaturara hurbiltzen hastea: •

Literatura-generoak: poesia (haur-poesia eta ahozko tradiziokoa), narrazioa (ipuina eta kontakizuna), deskribapena eta elkarrizketa. (2,4 )

Euskal kulturaren tradizioko testuak: ipuinak, kontakizunak, poema errazak, kantuak, asmakizunak, aho-korapiloak eta erretolikak. (2,4)

Hizkuntza-jokoak. (1, 2)

Antzezteko ipuinak (2)

• • •

Ikasgelako liburutegia (2) Euskal mitologia (2) Atzerriko hizkuntzako poesiak eta kantuak (2)

Prozedurak •

Oinarrizko sentimenduak eta emozioak adieraztea hitzezko hizkuntzari dagozkion trebezien bidez. (1)

Ohiko komunikazio-egoeretan aktiboki parte hartzea: elkarrizketak eta taldesolasaldiak. (1,4)

Hitzezko hizkuntzaren bitartez kontakizun errazak eta eguneroko gertaerak adieraztea. (1)

Entzuteko, ahoskatzeko, intonatzeko, aurreartikulazioko eta putz egiteko trebeziak lantzea. (1, 4)

Hiztegia osatzen joatea. (1)

Esaldi errazetara hurbiltzen joatea. (1)

Solasa hizkuntza-trukeak zuzentzen dituzten arauetara egokitzen joatea: besteen iritziak entzutea eta hitz egiteko txanda errespetatzea. (1,4)

Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hiztegia eta adierazpide errazak erabiltzea. (1)

Aginduak, kontakizun errazak, ipuinak eta narrazioak ulertzea. (1)

Inguruan dituen objektuen eta pertsonen oinarrizko propietate batzuk deskribatzea. (1)

Solasa lagunduko duten intonaziorako eta keinuak egiteko trebeziak lantzea. (1)

Euskal kulturaren tradizioko zenbait testuk (ipuinak, olerkiak, biribilean abesteko abestiak, asmakizunak, aho-korapiloak eta hitz-jokoak) adierazten duten oinarrizko ideia adieraztea eta ulertzea, bakarka nahiz taldean. (1)

Gizartean ohikoak diren ahozko formak erabiltzen hastea: diosalak, agurrak, eskerrak emateko adierazpideak, laguntza eskatzekoak edo aurkeztekoak. (1)

Helduei arretaz entzutea testuak irakurtzen eta kontatzen dituztenean. (1, 2)

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea. •

Komunikabideek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek erakutsitako irudiak irakurtzea. (1, 2, 3)

68


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Hitz esanguratsuak ulertzea. (2)

Irudiak eta piktogramak letra eta hitz esanguratsuekin lotzea. (2)

Narrazio eta deskribapen errazek transmititzen duten oinarrizko ideia adieraztea.

Hainbat euskarri grafiko eta idatzi manipulatzea. (2)

Testu idatziaren oinarrizko antolamenduaren elementu bereziak bereiztea. (2)

Hizkuntza idatzira hurbiltzeko trazadurak egiten hastea. (2)

Irudi finkoek edo mugimenduzkoek adierazten dituzten elementu nagusiak identifikatzea. (2,3)

Hainbat euskarritan aurkeztutako informazio idatzia eta grafikoa bereiztea. (2,3)

Mezu errazak adierazteko irudiak eta sinboloak lantzea. (2, 3, 4)

Idazterakoan mugimenduarekin lotutako trebeziak ikasteko gogoa. (2)

Esangura handiko hitz idatziak eta norberaren izena identifikatzea. (2)

Gelako ikaskideen izenen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikustea. (2)

Atzerriko hizkuntza (2): • •

Oinarrizko hiztegia identifikatzea eta erabiltzea. Agindu errazak ulertzea.

• Ahozko komunikazioan ohiko ekintzak eta egoerak egitea atzerriko hizkuntzan. Literaturara hurbiltzen hastea: •

Haur-literaturako hainbat modalitate berezi arretaz entzutea. (2)

Poesia errazak esatea eta erritmo eta intonazio egokiak lantzea. (2)

Ahozko egunero testuak eta egoerak antzeztea. (2)

Hizkuntzaz kanpoko trebeziak erabiltzea ideiak adierazteko eta egoerak gogoratzeko. (2)

Ikasgelako liburutegia erabiltzea eta zaintzea. (2,4)

Komunikabideekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako irudi mugikorren elementu esanguratsuenak irakurtzea. (3)

Haur-literaturarekin (ipuinak, ahozko tradizioko poesiak, komikiak...) lotutako materiala erabiltzea (2,4)

Heldu batek irakurritako narrazioen, ipuinen eta bestelako mezuen funtsa ulertzea. (1,2)

Hizkuntza idatziarekin lotutako ezagutza batzuk aplikatzea (liburuaren kokapena, orrialdeak pasatzea, jarrera). (2)

Euskal Autonomia Erkidegoko ipuin eta poesia tradizionalak.

Ikasgelako liburutegia modu egokian erabiltzea.

69


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Jarrerak •

Ahozko hizkuntza komunikatzeko erabiltzea eta erabilera horrekin gozatzea. (1)

Ahozko trebeziak (hiztegia, ahoskatzea eta intonazioa) zuzen erabiltzeko interesa. (1)

Ohiko komunikazio-egoeretan entzuteko jarrera izatea. (1,4)

Hitz egiteko txanda errespetatzea eta besteei entzutea eta haien txanda errespetatzea. (1,4)

Atzerriko hizkuntzan oinarrizko adierazpideak egiteko eta ulertzeko jakin-mina. (2)

Taldeko komunikazio-egoeretan parte hartzeko gero eta gogo handiagoa. (1,4)

Hitzezko hizkuntzaren bitartez norberaren sentimenduak adierazteko gogoa. ( 1, 4)

• • •

Norberaren hizkuntza-ekoizpenak hobetzeko eta aberasteko ahalegina. (1,4) Jarrera positiboa atzerriko hizkuntzaren aurrean. (1, 4) Atzerriko hizkuntza erabiliz ahozko elkarrekintzetan parte hartzeko interesa. (1, 4)

Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea. •

Hizkuntza idatziaren euskarri bereziak aztertzeko interesa. (2)

Beste batzuek egindako narrazio eta deskribapen errazak ulertzeko ahalegina. (2, 4)

Hizkuntza idatzira hurbiltzeko trazadurak ekoizteko gogoa. (2)

Komunikabideek erakusten dituzten irudiak irakurtzen hastea eta horiekin gozatzea. (1, 2, 3, 4)

Irudiak lantzerakoan jarrera sortzaileak aplikatzea. (2, 4) Oinarrizko grafomotrizitateko teknikak ezagutzen hastea. (2)

Literaturara hurbiltzen hastea: •

Haur-literaturako testuak entzunez eta ulertuz gozatzea. (2, 4)

Parte-hartze aktiboa errezitaldietan eta antzezpenetan. (1, 2, 4)

Hitzen erritmoak, errimak eta edertasunak sortzen dituzten sentipenekin gozatzea. (2)

Literaturako adierazpenek gogora ekartzen dizkieten sentipenak partekatzeko gogoa. (2, 4)

Ikasgelako liburutegia erabiltzeko eta zaintzeko arauak errespetatzen joatea. (2, 4)

Literaturako materialak erabiltzen gozatzea: ipuinak, irudien liburuak, komikiak... (2)

Euskal kulturaren tradizioko hainbat testu ezagutzen hastea: ipuinak, abestiak, poemak, asmakizunak, eta abar; baita beste kultura batzuetakoak ere. (2, 4) Atzerriko hizkuntzan abestiak, poesiak eta abar esaten hasteko gogoa. (2, 4)

2. atala: Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

70


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Kontzeptuak •

Tresna teknologikoak: ordenagailua, kamera, soinu- eta irudi-erreproduzitzaileak. (3)

Ikus-entzunezko ekoizpenak: filmen eta marrazki bizidunen zatiak. (3)

Zuzendutako harremanaren arauak. (3, 4)

Prozedurak •

Tresna teknologikoak gidatuta erabiltzen hastea. (3)

Irudiak irakurtzea: denotatiboa, konnotatiboa eta kritikoa. (2, 3, 4)

Errealitatearen eta ikus-entzunezko irudikapenaren arteko oinarrizko desberdintasun batzuk ikustea. (3)

Jarrerak •

Komunikabideek eta teknologia berriek adierazten dituzten oinarrizko edukiak irakurtzen hastea. (2, 3, 4)

Tresnekin eta produkzioekin lan egitean arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusteko oinarrizko arauak errespetatzea. (3, 4)

Komunikabideak neurrian ikusteko jarrera. (3, 4)

3. atala. Arte-hizkuntza Kontzeptuak •

Plastika-adierazpena komunikatzeko eta antzezteko bide gisa. (1, 4)

Plastika-adierazpenerako teknika errazak:

Pintura: margotu, inprimatu.

Collagea eta papera: zatitu, tarratatu, itsatsi, collagea eta mosaikoa.

Modelatua.

Eskulanak: makillatu, eraikuntzak egin, inprimatu...

Plastika-adierazpenerako materialak: (2) ○

Suntsikorrak: argizariak, hatzetako margoak, plastilina, buztina, kola, irina.

Suntsitzen ez direnak: puntzoia, guraizeak, modelatzeko tresnak, plantillak...

Birziklatuak: kaxak, ontziak, egunkariak eta aldizkariak, artileak, oihalak, haziak, elikagaiak, natura-inguruneko materialak.

71


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Plastikako ekoizpenak: hondakinekin egindako objektuak, taldean egindako hormairudiak, higikariak, marrazkiak, zoriontzeko txartelak, sukaldeko errezetak, modelatzeko objektuak, ikasgela apaintzeko objektuak. (2, 3, 4)

Adierazpen grafiko eta plastikorako oinarrizko elementuak: lerroa, forma, kolorea.

Euskal artisautza -

Eltzegintza-lantegia.

-

Buztina.

-

Trasteak.

-

Lantegia, tornua...

Koloreak: urdina, horia, gorria, laranja, berdea, zuria, morea, marroia eta arrosa. (3, 4)

Kolore-nahasketak.

Plastika-adierazpeneko teknikak sailkatzeko oinarrizko arauak. (4) Soinuak: (1)

eta

materialak

erabiltzeko,

zaintzeko

Zarata eta isiltasuna.

Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak, animalienak, musika.

Inguruko ohiko objektuek egiten duten soinua.

Musika-tresnek egiten duten soinua.

eta

Musika-tresnak: naturalak, perkusio txikikoak, haurren eskulangintzarekin lotutakoak. (1)

Euskadiko musika-tresnak eta musikariak: trikitixa eta trikitilaria, panderoa eta pandero-jolea...

Giza ahotsa eta kantua. (1)

Musika-soinuen ezaugarriak: intentsitatea eta iraupena. (1)

Soinua eta mugimendua (askea eta zuzendutakoa).

Arnasketa eta putz egitea. (1)

Erritmoa. (1)

Abestiak: haur-kantak, Gabon-kantak, dantza herrikoiak eta askeak, eguneroko ekintzekin lotutako abestiak. (1, 2, 3, 4)

Beste musika-ekoizpen batzuk: musika-jolasak eta dantzak (1)

Danbor-jotzailearen jantzia (4)

Musika-estiloak: musika klasikoa, musika herrikoia, kulturartekoa, haurrentzako musika, dantza egiteko musika. (1, 4) Musika-adierazpeneko teknikak eta materialak erabiltzeko, zaintzeko eta sailkatzeko oinarrizko arauak. (4) Musika-interpretazioa eta sorkuntza. (1)

• •

72


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Prozedurak •

Inguruan dauden objektuen eta pertsonen edo fantasiazko objektu eta pertsonen irudikapena. (4,)

Hondakinekin sorkuntza-lanak egitea. (4)

Objektuen eta materialen oinarrizko ezaugarriak aztertzea: kolorea, forma, ehundura eta tamaina. (4)

Plastika- eta musika-ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz; horiekin gertaerak, bizipenak eta nahiak adieraztea. (1, 2, 3, 4)

Plastika-adierazpenean hainbat material erabiltzea. (2, 3)

Koloreekin, marrekin eta formekin esperimentatzea.

Bigarren mailako koloreak lortzea.

Trebezia psikomotor orokorrak eta zehatzak lantzea (tarratatu, zatitu, ebaki, itsatsi, modelatu) materialekin lan egitean eta marrak egiterakoan. (2)

Plastika-adierazpeneko tresna zehatzagoak (pintzela, arkatza) erabiltzen hastea. (2)

Inguruan dauden irudiak eta sinboloak irakurtzea. (2)

Giza irudia irudikatzen duten plastikako adierazpen batzuei behatzea. (4)

Plastika-adierazpeneko norberaren materiala erabiltzea eta zaintzea, arau ezagunak errespetatuz. (4)

Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak kokatzea. (1)

Ohiko inguruneko soinuak imitatzea (pertsonak, animaliak, objektuak, makinak...). (1)

Erlaxatzeko, arnasa hartzeko, artikulaziorako eta intonaziorako ohiturak lantzea. (1)

Norberaren gorputzaren eta ahotsaren nahiz zenbait musika-tresnaren (trikitixa, panderoa) soinu-aukerak ikertzea. (1)

Norberaren gorputzarekin, eguneroko objektuekin eta musika-tresnekin soinu eta erritmo errazak egitea.

Soinuekin lotutako mugimenduak eta keinuak lantzea. (1)

Hainbat musika-tresna eta kantu erraz batzuk jotzea. (1)

Musika-soinuen oinarrizko ezaugarri batzuk identifikatzea.

Taldeka abesten diren abestietan eta dantzetan parte hartzea. (1)

Hainbat musika-estilotako oinarrizko piezak entzutea: dantza egiteko musika, musika klasikoa, kultura-tradiziokoa, haur-musika, biribilean abesteko musika... (1, 4)

Haurren eskulangintzarekin lotutako musika-tresnak egitea. (4)

Musika-adierazpeneko norberaren ezagunak errespetatuz. (4)

Musikak adierazten dituen sentimendu eta emozio batzuk identifikatzea. (4)

materiala

erabiltzea

eta

zaintzea,

arau

73


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Jarrerak •

Materialak erabiltzeko arauak errespetatzea. (4)

Teknika eta material berriak arretaz eta kontuz erabiltzea. (3, 4)

Zentzumenekin, mugimenduekin eta adierazkortasunarekin lotutako norberaren aukerak identifikatzea. (1, 2, 4)

Plastikako adierazpenean gero eta teknika eta material gehiago erabiltzeko jakinmina. (4)

Norberak egindako plastikako ekoizpen sortzaileekin gozatzea. (4)

Ikaskideek egindako ekoizpenak balioesten joatea. (4)

Alderdi estetikoak gustuko izaten eta balioesten hastea. (4)

Plastika-adierazpenaren bitartez bizipenak, emozioak eta sentimenduak adierazteko interesa. (1, 2, 3, 4)

Zentzumenekin, mugimenduekin eta adierazkortasunarekin lotutako norberaren aukerak identifikatzea. (1, 2,4)

Musika-adierazpenean gero eta teknika eta material gehiago erabiltzeko jakinmina. (4)

Norberak egindako musikako ekoizpen sortzaileekin gozatzea. (4)

Ikaskideek egindako ekoizpenak balioesten joatea. (4)

Musika-adierazpenaren bitartez bizipenak, emozioak eta sentimenduak adierazteko interesa. (1, 2, 3, 4)

Norberaren gorputzaren, inguruko objektuen eta musika-tresnen soinu-aukerak aztertzen gozatzea. (1, 4)

Entzunaldietan arreta jartzeko ahalegina. (1, 4)

Abestietan, dantzetan eta mugimenduen interpretazioan parte hartzeko interesa. (1)

4. atala. Gorputz-hizkuntza Kontzeptuak • • •

Norberaren gorputzaren sentipenak eta pertzepzioak. (4) Sentimenduak, emozioak eta gogo-aldarteak. (4) Gorputz-atalak eta -zatiak. (4)

Norberaren gorputzarekin lotutako adierazpen- eta mugimendu-aukerak: mugimenduak, keinuak eta aurpegierak. (1, 2, 4)

Gorputz-adierazpena beste adierazpen-modu batzuekin (ahozkoa, musikaadierazpena, plastika-adierazpena eta adierazpen logiko-matematikoa) batera erabiltzea. (1, 2, 3, 4)

74


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Gorputz-adierazpenerako oinarrizko elementuak: ○

Mugimendua (lau hankatan ibili, pirritan ibili eta lerratu) eta atsedena

Oreka

Arnasketa

Erlaxazioa

Erritmoa

Abiadura

Keinuak

Espazioko koordenatuak (orientazioa, norabidea)

Jolas sinbolikoa eta dramatikoa. (1, 2, 3, 4)

Gorputz-adierazpenerako teknikak: mimoa, imitatzea, antzeztea, errepresentazioa eta dramatizazioa, mugimendu-jolasak eta zirkuituak, dantzak. (1, 2, 3, 4)

Eguneroko gertaerak eta egoerak eta fantasiazkoak.

Espazioarekin eta denborarekin lotutako nozioak

• •

Noranzkoari dagozkion oinarrizko nozioak norberaren gorputza aintzat hartuta. Euskal kulturako dantzak. (4)

Prozedurak • •

Norberaren gorputzaren mugitzeko eta adierazteko aukerak ikertzea: mugimenduak, soinuak, keinuak, aurpegierak. (1, 2, 3, 5) (E) Norberaren ekintzen plangintza egitea jolas sinbolikoan eta dramatikoan. (1, 2, E)

Nozio espazialak aplikatzea jolas sinbolikoetan eta dramatikoetan. (2)

Eguneroko jardueretan eta lekualdaketetan mugimenduak koordinatzea, hainbat abiaduratan. (4)

Jarrera jardueraren beharren arabera egokitzea. (4)

Gorputzaren zati nagusiak identifikatzea. (4)

Gero eta mugimendu eta lekualdaketa konplexuagoak imitatzea. (4)

Koordinazioa objektu txikien manipulazioan. (2)

Norberaren gorputzaren bitartez nahiak, beharrak, emozioak, sentimenduak eta gogo-aldarteak adieraztea. (4)

Espazioan orientatzeko, kokatzeko eta norabidearekin lotutako nozioak barneratzea: (4) ○

Barruan/kanpoan

Goian/behean

Gertu/urrun

Atzean/aurrean

Gainean/azpian

75


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

Abiadurarekin lotutako nozioak barneratzea (azkar/poliki).

Gero eta autonomia handiagoa izatea espazioan orientatzean.

Pertsonen, objektuen eta materialen manipulazioa zentzumenen bidez. (4)

Pertsonaien antzezpena hainbat iturritan oinarrituta (ipuinak, abestiak, etab.) (2, 4)

Eguneroko egoerak, pertsona ezagunak, pertsonaiak, animaliak eta abar antzeztea. (4)

Keinuen eta mugimenduen nahiak, beharrak, emozioak, sentimenduak eta gogoaldarteak adieraztea. (4)

Gorputz-jokoetan, jolas sinbolikoetan, dramatikoetan, zirkuituetan eta dantzetan parte hartzea. (4)

Oinarrizko sekuentzia erritmikoak imitatzea gorputzarekin.

Jarrerak •

Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren gorputzaren adierazteko eta mugitzeko aukeretan, sentimenduak eta emozioak adierazteko. (1, 2, 3, 4)

Jolas sinbolikoetan eta dramatikoetan adierazteko jardueretan parte hartzea. (4)

Antzezpen dramatikoetan pertsonaia errazak interpretatzea. (1, 2, 4)

Mugimenduzko jolasetan parte hartuz gozatzea. (4)

Norberaren mugak identifikatzea, egoera arriskutsuei aurrea hartzeko baliabide gisa. (4)

Norberaren mugimenduak aurrez ezarritako arauetara eta besteen mugimenduetara egokitzea. (4)

Gorputz-adierazpenarekin lotutako ekimen sortzaileak garatzea. (4)

9.6. Ebaluazio-irizpideak 9.6.1. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena alorreko curriculum ofizialeko ebaluazio-irizpideak 1. Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez, txanda-sistemaren bitartez eta harreman sozialeko jolasen bitartez. 2. Parekoekiko eta helduekiko harremanetan, komunikazio-asmoak kontuan izanik erabiltzea ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea. 3. Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea. 4. Arte-, teknologia- eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adierazten jakitea eta komunikatzea, eta baliabide horien aukerak aztertzeko, horien ekoizpenekin gozatzeko eta ingurukoekin esperientzia estetikoak eta komunikaziozkoak izateko interesa erakustea.

76


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

9.6.2. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideak 1.

Elkarrizketa hasteko, harekin jarraitzeko eta bukatzeko gizartean erabili ohi diren esamoldeak erabiltzea. (1., 2. EI)

2.

Hizkuntzaz kanpoko baliabideak erabiltzea besteek ahozko mezuak errazago uler ditzaten. (4. EI)

3. Ahozko adierazpide errazak adierazteko. (1., 2. EI) 4.

erabiltzea

norberaren

nahiak

eta

beharrak

Euskal Autonomia Erkidegoan esanahi berezia duten haur-literaturako oinarrizko testuak antzeztea (ipuinak, kondairak, olerkiak). (3. EI)

5. Ohiko gertaerak edo bere esperientziarekin oso lotuta dauden ipuinetakoak denboran behar bezala antolatzea. (3. EI) 6.

Ahozko komunikazioan esaldi errazak eratzea, hiztegi egokia erabilita. (2. EI)

7. Haur-literaturako narrazioak entzutea eta helduak irakurritako testuek adierazten duten oinarrizko ideia ulertzea (3. EI) 8. Plastikako lanak egitea hainbat kolore, material eta teknika erabiliz, eta xehetasunei, koloreari eta sormenari dagokienez aberastasuna eta bat-batekotasuna erakutsiz. (4. EI) 9. Natura-, gizarte- eta kultura-inguru hurbileko soinu bereziak identifikatzea. (2. 3. EI) 10. Talde-kantuetan parte hartzea, tonua eta erritmoa doitzen saiatuz. (4. EI) 11. Eskura dituen interpretazioko hainbat baliabide aztertzea eta erabiltzea. (4. EI) 12. Komunikabideek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek duten baliagarritasuna onartzea. (4. EI) 13. Euskadiko artelan batzuk identifikatzea. (3. EI) 14. Ahotsaren eta gorputzaren laguntzarekin, euskal kulturako ondarearen folkloreko lanak interpretatzea. (4. EI) 15. Gaztelaniaren, euskararen eta gainerako hizkuntzen −nazionalak nahiz atzerrikoak− aurrean errespetuzko eta balioespenezko jarrerak erakustea. (2., 3. EI)

EI Ebaluazio Irizpideak

77


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

9.7. Curriculum-proiektuko ebaluazio-irizpideen eta berariazko gaitasunen arteko lotura CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1. Modu adierazkorrean imitatzea, keinuak, mugimenduak eta hitzak erabiliz. (1., 4., 5., 6., 8. OG)

1.

Elkarrizketa hasteko, harekin jarraitzeko eta bukatzeko gizartean erabili ohi diren esamoldeak erabiltzea. (2. BG)

2. Hitzezko hizkuntzaren, gorputzhizkuntzaren eta plastika-hizkuntzaren bidez zenbait behar eta gogoaldarteren adierazpenaz jabetzea. (1., 4., 5., 6., 8. OG)

2. Hizkuntzaz kanpoko baliabideak erabiltzea besteek ahozko mezuak errazago uler ditzaten. (1., 2. BG) 3. Ahozko adierazpide errazak erabiltzea norberaren nahiak eta beharrak adierazteko. (1., 2., 5. BG)

3. Gizarteko eta naturako soinu bereziak eta horien jatorria identifikatzea. (1., 3., 4. Euskal Autonomia Erkidegoan esanahi 4., 5., 7., 8. OG). berezia duten haur-literaturako 4. Gizartean, familian eta/edo etxean oinarrizko testuak antzeztea (ipuinak, erabiltzen diren zenbait tresna kondairak, olerkiak). (6., 7., 8. BG) teknologiko izendatzea: ordenagailua, 5. Ohiko gertaerak edo bere kamera, soinu- eta irudiesperientziarekin oso lotuta dauden erreproduzitzaileak. (1., 4., 5., 6., 7., ipuinetakoak denboran behar bezala 8. OG) antolatzea. (3. BG) 5. Argi eta modu errazean azaltzea zein 6. Ahozko komunikazioan esaldi errazak ikus-entzunezko lan nahiago dituzten eratzea, hiztegi egokia erabilita. (1., 2., (filmak, marrazki bizidunak edo bideo5. BG) jokoak). (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG) 7. Haur-literaturako narrazioak entzutea 6. Eskolako testuinguruan aztertu den eta eta helduak irakurritako testuek Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaadierazten duten oinarrizko ideia ondareari lotutako artelan baten ulertzea (7. BG) ezaugarri zehatzak identifikatzea. (1., 8. Plastikako lanak egitea hainbat kolore, 6., 7., 8. OG) material eta teknika erabiliz, eta 7. Euskal Autonomia Erkidegoko xehetasunei, koloreari eta sormenari kulturako eta tradizioko zati diren haurdagokienez aberastasuna eta batliteraturako lanen (ipuinak, olerkiak) batekotasuna erakutsiz. (6., 8., 10. BG) aurrean interesa agertzea. (1., 4., 5., 9. Natura-, gizarte- eta kultura-inguru 6., 7., 8. OG) hurbileko soinu bereziak identifikatzea. 8. Plastikako eta ikusizko teknika baten (3. BG) bidez, bere esperientziako elementuak irudikatuko dituzten lan errazak egitea. 10. Talde-kantuetan parte hartzea, tonua eta erritmoa doitzen saiatuz. (9. BG) (1., 4., 5., 6., 8. OG) 11. Eskura dituen interpretazioko 9. Zenbait abesti eta melodia ezagun hainbat baliabide aztertzea eta bereiztea eta horien egilearekin eta erabiltzea. (1., 2., 3., 6., 8., 9. BG) igortzen dituzten bideekin lotzea; egoki denean, Euskadiko gizarte- eta 12. Komunikabideek eta kultura-adierazpenekin edo informazioaren eta komunikazioaren

78


HAUR HEZKUNTZA 3 urte. Curriculum-proiektua. EAE 12/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa

CP-KO BERARIAZKO GAITASUNAK ospakizunekin lotzea. (1., 4., 5., 6., 7., 8. OG)

10. Hainbat material, trazadura, forma eta kolore erabili direla erakusten duten plastikako lan errazak egitea. (1., 2., 4., 6., 7., 8. OG) OI Oinarrizko Gaitasunak

CP-KO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK teknologiek duten baliagarritasuna onartzea. (4. BG)

13.

Euskadiko artelan batzuk identifikatzea. (3., 6., 9 BG)

14.

Ahotsaren eta gorputzaren laguntzarekin, euskal kulturako ondarearen folkloreko lanak interpretatzea. (1., 6., 7., 9. BG)

15. Gaztelaniaren, euskararen eta gainerako hizkuntzen -nazionalak nahiz atzerrikoak- aurrean errespetuzko eta balioespenezko jarrerak erakustea. (1., 3., 5. BG) BG Berariazko gaitasunak

79

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA CURRICULUM-PROIEKTUA 3 URTE  

CURRICULUM-PROIEKTUA 3 URTE

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you