Programazioa 2012-13

Page 68

MATEMATIKA DEPARTAMENTUA

2012/2013

7. Kasu errazetan iragarpenak egitea zerbait gertatzeko aukerari buruz, aldez aurretik enpirikoki lortutako informazioa edo aukeren zenbaketaren emaitza kontuan hartuta. Ikasleek ausazko saiakuntza sinple bateko oinarrizko gertaerak eta saiakuntza horri lotutako beste gertaera batzuk identifikatzeko duten gaitasuna neurtu nahi da. Halaber, kasu errazetan, saiakuntzatik edo kalkulutik (Laplaceren legea) abiatuta gertaera baten probabilitatea zehaztu eta interpretatzeko duten gaitasuna neurtu behar da. Horregatik, bereziki interesgarriak dira saiakuntzaren, simulazioaren edo zenbaketaren emaitzetatik abiatuta zentzuzko erabakiak hartzea eskatzen duten egoerak. 8. Problemak ebazteko estrategiak eta teknikak planifikatu eta erabiltzea, hala nola zenbaketa zehatza, indukzioa edo antzeko problemen bilaketa, eta egiaztatzea soluzioa bat datorrela planteatutako egoerarekin, eta ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasunez, arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen erabilgarritasun eta sinpletasuna aintzat hartuz. Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren problema bat ebazteko bidea planifikatzeko eta ebazpenari begira estrategia konplexuagoetara jotzeko. Halaber kontuan hartuko dira soluzioak bilatzeko jarraikitasuna, soluzioen koherentzia eta ebatzi beharreko egoerarako egokitasuna, eta soluzioa lortzeko nork bere buruarengan erakusten duen konfiantza. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.

LAUGARREN KURTSOA Laugarren mailan ikasleen askotariko motibazio, interesa eta ikasketa-erritmoei erreparatuta orientabidea eskaini behar zaie. Hori dela eta, DBHko 4. mailan Matematika irakasgaiak bi modalitate ditu, A eta B aukerak hain zuzen. Bi aukera horietan azpimarratzen diren edukiak bereizi egiten dira, neurri batean bederen, alderdi hauei erreparatuta: - B aukeran arreta gehiago izaera terminalari ala propedeutikoari jartzen diote , sinbolismo abstraktua gehiago erabiltzen dute eta zehaztasun edo zorroztasun matematiko handiagoa eskatzen dute A aukeran baino ( formalizazio maila handiagoa, hau da, teoria gehiago, frogapenak eta propietate matematiko batzuk ematen dira) .Hala ere, orokorrean gai berdinak ematen dira. - Matematikan gure bizitzatik eta eguneroko beharretatik hurbil dauden tresna matematikoak erakusten dira. - Askotan, ikasgai honetan oso garrantzitsua da egokitzapen kurrikularra egitea Matematika A ikasten duten ikasleen hutsuneak edo beharrak gainditzeko asmoz. Hau dela eta ondoko programazioa gure asmoen adierazpena baino ez da. Malgutasuna erabili behar da.

LAUGARREN KURTSOA (A aukera ) 1. ZENBAKI OSOAK ETA ARRAZIONALAK

(8 Saio )

HELBURUAK 1. Zenbaki arrunt, oso eta frakzionarioen eragiketak, bai eta berretzaile osoko berreturak ere, trebe erabiltzea. 2. Zenbakien problemak ebaztea. GUTXIENEKO EDUKIAK 1.1. Badaki zenbaki osoekin eragiketa konbinatuak egiten. 1.2. Badaki frakzioekin eragiketak egiten.

B.H.I AMAZABAL IKASTETXEA

68


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.