irratsaioa

Page 1

AITOR IKASTOLAKO IRRATIA 5.B TALDEA 2

(Gure ohiko sintonia jarri)

AGURRA – ( AINARA )

Arratsaldeon adiskideok. Hau, Aitor ikastolako irratia duzue. Gaur 2012 martxoak 8a da, Osteguna. Gure ordularian une honetan, hirurak laurden gutxi dira. Aitor ikastolako irratia Egia auzoko irratia, egiatar guztiona eta egiatar guztiontzat, astearte eta ostegun arratsaldean zuekin, 106.8 FM. Prestatu duguna zuen gustuko izatea espero dugu. Aurrera. IZARO aurkezpenarekin!

(MUSIKA)

AUZKEZPENA- (IZARO)

Kaixo entzuleok! Hementxe gaituzue! Gu Aitor Ikastolako 5ºB taldeko ikasleak gara. Gure izenak hauexek dira: OIER, EGOITZ, IZARO, ADRIAN ETA AINARA. (MUSIKA)

1


SUMARIOA-(OIER)

Gure gaurko programa hau izango da eta orden honetan: Lehenengo, gaurko eguraldiaren berri ADRIANEK emango digu, hori bukatu ondoren, gaurko gaiari helduko diogu,eta AINARAK ETA IZAROK Emakume Langileen Egunaren jatorriaz hitz egingo digute.Segidan ipuin bat kontatuko dugu EGOITZ,ADRIAN,OIER ETA IZAROren artean, ondoren eta ahoa trebatzeko AINARAK bi ahokorapiko esango dizkigu, segidan eta barra egiteko EGOITZEK eskainiko dizkigu txisteak. Azkenik urtemugak gogoratuko ditugu ADRINEkin.

(MUSIKA)

EGURALDIA (.....OIER......)

ADRIAN, esango al diguzu ze eguraldi daukagun gaur? Bai, Oier, jakina! Gaur zerua estalirik dago, eta tenperatura 8º gradutakoa da, beraz, atzo baino gradu gehiago ditugu. Ondorioz, giroa hotza da. Gaur ipar haizea dugu. Tenperaturak 6 º eta 10º artekoak izango dira.

(MUSIKA)

2


Orain...AINARA ETA IZARO.................... Martxoak inguruan hitz egingo digute, aurrera! (ADRIAN)

8aren

AINARA Lehen esan dugun bezala, gaur Martxoak 8, Emakume langileen eguna da. Zergatik ospatzen da gaur? Ba al dakizue?....gogora dezagun ba! Begira.....1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten. IZARO Halaz ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da gertaera hau, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuten greba eginez. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak,…… baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz. Nahiz gertaera izan nahiz bestea izan, gaur munduko hiri eta herri gehienetan Emakume langileen Eguna ospatu da.

3


Orain ipuina EGOITZ,ADRIAN,OIER ETA IZAROren artean ipuin barregarria irakurriko digute

BASERRITARRAREN PASTELAK

EGOITZ Behin batean baserritar bat hirira joan zen.Eta larritasun handiak zituen. Bi errealeko bat besterik ez zeukan poltsikoan eta haginak min ematen zion. Baserritarra bere baitan pentsatzen ari zen: “Hagina atera eta dentistari ordaintzen badiot ,ezin izango dut janik erosi; eta jaten gastatzen badut, berriz,haginak min ematen jarraituko dit” IZARO Gizon gizajoa pentsamendu hauetan ari zen bitartean, gozotegi baten aurrean gelditu zen. Han zegoen pastelei begira eta begira, zoratuta. Eta honetan bi kaletar pasatu zien handik eta iseka eginez esan zioten: -

Zenbat pastel jango hituzke aldiko?ADRIAN Bostehun jango nizkiekek behintzat, adiskide.OIER Bostehun! Jainkoak lagun! Ba… gauza gutxirekin izutzen zarete zuek.

Eta era honetan hasi ziren eztabaidan,haiek ez zituela pastel horiek denak jango esanez,eta bera baiezkoan gogor. -Zer jokatzen duk?-Esan zioten kaletarrek. -Ba… jaten ez baditut,hagin hau ateratzen uzten dizuet. 4


Eta baserritarrak min ematen ziona seinalatu zien. Kaletarrek pozik hartu zuten apustua. Gizona pastelak jaten hasi zen eta gosea ase zuenean,esan zien: -Apustua galdu dut,jaunak. Orduan dentista bati deitu eta hagina atera zioten. Kaletarrek barre egiten zuten esanez: -Begira, begira tonto honi, pastelez asetzearren, hagin bat ateratzen uzten dik. Eta baserritarrak honela erantzun zien: -Tontoagoak zarete zuek, apustu honi, esker gosea ase dudalako eta gainera min ematen zidan hagina atera didazue. Honela, bizkor ustekoak tonto gertatu ziren, eta tonto ustekoa, bizkor.

(MUSIKA)

5


AHOKORAPILOAK-…………IZARO…………… Aurrera .AINARA............... ahokorapilo zail horiekin! Entzuleok ea errepikatzeko gai zareten!!!

1.Kokomiko, kokomiko, geldirik hor, mutiko. Kokomiko ,kokomiko, hondatuta betiko! 2.Hitzaren giltza, Hitzaren Giltza, ahoa ireki eta elkarrekin mintza!

TXISTEAAurrera. EGOITZ txistearekin…! OIER Tren-geltokiko txarteldegian galdetu du gizon batek: -Mesedez,ez al dago hau baino txartel merkeagorik? -Bai,jauna,baina muturretakoa eraman beharko zenuke.

(MUSIKA)

6


URTEBETETZEAK............., esango al diguzu zeinek duen urteak betetzeko suertea? Bai, ............. jakina! Egun hauetan urteak betetzen dituztenak, honako hauek dira: • • • • •

Ruiz Hierro Ekain Txabarri Asensio Eneko Lopez Baldeon Julen Irastorza Salaberria Maialen Urroz Rodriguez Illart

DENAK BATERA Zorionak eta urte askotarako!

Lagunak, dagoeneko, agur esateko unea iritsi da. Adio eta urruna arte! (MUSIKA)

7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.