ahots kooperatibista nº 21 octubre 2008

Page 22

Berregokitzapen proiektua Fagor Taldea azken urteotan Fagor Taldearen berregokitzapen ingu-

enpresa gehienentzako kasuan) zen erreferentzi-puntua. Hemendik aurrera aldatu ezingo litzatekeen urteko 1.700 orduko ituna legoke, 3 edo 4 urteko behin-behineko eremuak definituta legokeena. Honi, lan-denborak malgutzeko parada gehitu beharko genioke, %5erainoko igoerekin eta ordaindurik gabeko orduak egiteko posibilitatea.

ruko lanak ugariak izan dira. Orrialde hauetara dakarkiguna Batzorde Mistoan aurkeztu den azkena da; Batzorde honetan Fagor Taldeko zuzendaritzak eta Taldeko Gizarte Kontseiluak hartzen dute parte. Proiektuak 2008ko apirilaren 21eko data du. Proposamena proiektu instituzional batean kokatu nahi da, denetik hitz egiten du baina ez du sakoneko esaldirik botatzen. Proiektu instituzionalaren helburuen artean enplegua, elkartasuna, inguruko gizarte-proiektua... Eraginkortasun ekonomiko handienaz mintzo da, baita ere, taldearen baloreen garapenaz... Badirudi guzti hau Taldearen berregokitzapena eta susperketa dela. Zuzendaritzei buruz ez dago definiziorik ezta edukirik. Badirudi LANKIk antolatuta eta zuzenduta erretore, zuzendari eta goi-mailako beste jendearentzat HUEZIn (Eskoriatzako Unibertsitatea) ematen den ‘Garapen Kooperatiboan Unibertsitateko Jakitun’ ikastaroak ez duela emaitzarik ematen.

Plusak. Egungo egoera mantentzea proposatzen da, opor ordezkatuen kasuan izan ezik. Aparteko iradokizun merezi du agiriaren informazioigorpenaren atalak. Ez dute itxaropenik suspertu nahi, ez positiboak ez negatiboak. Informazioa Taldearen organoetan soilik komentatuko ahal da bakar-bakarrik. Oso berezia da nola ulertzen duten informazio-igortzea gizarte-ekonomiadun deituriko enpresa batean. Gure desadostasuna erabatekoa da. Diotena bat egiten du multinazionalek negoziazioetan egiten dutenarekin. Lehenik eta behin organoak konbentzitu eta ondoren pixkanakapixkanaka beheko mailetara jaitsi.

Proiektuaren eskemak zortzi arlo jorratzen ditu: Laboral I, Enpleguaren Sortzea Eskualdean, Prestakuntza Kooperatiboa eta Baloreen Susperketa, Ekonomia, Laboral II, Eskualdearen Gizarte Eraldaketa, Antolaketa Errealitatea eta Araudi Egokiera. Zortzi eremuen azterketa zehatza egin eta gero, Fagor Proiektu Globala negoziatu eta adostuko litzateke eta 2009an egingo diren Bitzar Nagusietara eraman hauek erabaki dezaten.

Berregokitzapenerako proiektuaren eduki nagusiei pobre eta sakon eskasekoak deritzogun mamia ezagutu ondoren, galdera bat datorkigu burura. Ez ote da izango urtetan lortutako lan eta soldata-eskubideak mugatzeko aitzakia bat? Erabiltzen duten terminologia (malgutasuna, konkurrentzialtasuna, egungo beharrekin bat ez egitea...) neoliberalak ikaratzen gaitu. Kontzeptu hauek ez dira egonkortasuna, garapen pertsonala, elkartasuna... eta abarren kontrajarriak? Gure ustetan, egun, kolektiboaren parte bati hamaika sakrifizio eskatzen digute; besteak beste birkokapenak, egutegi mugikorrak, gure osasuna izorratzen dizkiguten behin eta berriro egindako lanak... Gure iritzi apalean lortutako oinarrizko baldintzak mantendu behar dira. Ez lan gehiago egitea ez doanik egitea ezta gutxiago kobratzea. Zuzendaritzak egin beharreko errentagarritasun-exijentziak ELZko jendea den kontrako zentzuan egin behar du.

Proiektu zabaletik bileraren helburura, gai arrunten berrazterketa baino ez da: lan-aurrerakinak, lan-denbora eta plusak. Aurrerakinen eredua. Egun indarrean den aurrerakinereduaz bakuna, berdintasunezkoa eta solidario dela diote, baina ez duela Taldeko kooperatiben konkurrentzialtasuna suspertzen eta ez duel bat egiten egungo arazoekin. Taldeko kooperatiben arteko konkurrentzialtasuna kontutan hartzeko aurrerakinen kalkulu berria proposatzen dute; honetarako, ezarritako eta eman den salmenten gaineko soberakinen arteko diferentziari KPIa kenduko litzateke. Lehen, Taldearen soberakin-maila eta KPI bakarrik hartzen ziren kontutan. Kalkulu berria aplikatuz gero, etorkizuneko solda-igoeren aurrerakinak txikiagoak izango dira KPI berarentzat.

Dena dela, gure ustez garai aztoratu eta txar hauek ez dira egokienak denbora luzerako izango diren aldaketak egiteko, nahikoa dugu datorkigunari aurre egiten. Batzorde Mistori eta batez ere Zuzendaritzari gonbidapen bat luzatu nahi diegu, aldaketak alde batera utz ditzatela eta kooperatiben etorkizun ideologiko eta ekonomiko beltza argitzeko neurrietan pentsa dezatela.

Lan-denbora. Urteko lan-denboraren kalkulu aldatu nahi dute. Lehen hitzarmena (siderometalurgiakoa industri-

ahots

6

kooperatibista


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.