TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 369

Maritomasena (-a) etxea

Pertsona izen femeninoak egiteko, euskaraz ohikoa da izenei edo hitzei Mari- aurrean jartzea, etxe-izen honetan ikus daitekeen bezala. Izenaren beste osagaia –ena atzizkia dugu. Dokumentazioa: Marithomasena (1772 Oñatiko Gipuzkoar Protokolo Artxiboa. Contaduría de Hipotecas. 3.lib. 250.or. L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Muñoaundieta tontorra

Muino, bustidura medio muño, eta haundi dira mendi-tontor honen osagaiak, atzean –eta atzizkia duela. Ahozko aldaerak: Muñoaundita (Telleria, J. / Artutxa (Albiztur) 1910)

Olamuño tontorra

Albiztur herriko Intxurbe baserriaren gainaldean dagoen tontorra, Urkizu iparraldean. Kasko-izen honen osagaiak “borda” adiera duen ola eta muino hitza dira, bustiduraren ondorioz, muño bilakatu dena. Ahozko aldaerak: Olamuño (Telleria, J. / Artutxa (Albiztur) 1910), Olamuño (Arantzabe etxea), Olamuño (Lorentzo Goñi 1931) Dokumentazioa: Ola-Muño (1889 Tolosako Udal Artxiboa C-5-I-2-10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de 30.08.1889 1889/10/24) Olamuño (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...” pasando la borda de Pagolarena, abandonaremos la regata, tirando hacia el sudeste, y pasando la cumbre de Olamuño) Olamuño (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea) Olamuño (1990 I. Goikoetxea “Montañas de Gipuzkoa”)

Perratx baserria (des)

Ikus Zalakainberri izen adierakidea.

Urkizu

Tolosako leku izenak - 359


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.