Durangaldeko emakume aitzindariak

Page 1

FJZ INSTITUTUA

DURANGALDEKO EMAKUME AITZINDARIAK



Aurten Martxoak 8 ospatzeko erakustaldi bat egitea bururatu zitzaigun. Inguruko emakumeen omenez izan behar zela pentsatu genuenean zerbait horri buruz bilatzen hasi ginen. Gure eskutartean geneukan materiala ikusiz, gaia hauxe izatea erabaki genuen: “Durangaldeko emakume aitzindariak�.

Gure ikerketatxoa egiten hasi ginenean arazorik handiena informazioa bilatzea zen. Hasieran, ez genuen ia informaziorik, ez genuen emakumeen izenik aurkitzen eta udaletxera jo genuen laguntza bila.

Berdintasun Sailetik Marisa Barrenaren artikulua bidali ziguten. Bertan hainbat emakumeen izen agertzen ziren. Bageneukan nondik hasi. Izen horien atzetik joanda hauxe da lortu dugun informazio guztia. Ez dugu denbora handirik izan informazio hori lantzeko. Horrexegatik, hemen duzuena guk aurkitutakoa da: prensa artikuluak, elkarrizketak, ‌ Zergatik izango ote da hain zaila emakumeei buruzko informazioa lortzea?

Lan honen bukaeran gure erakustalditxoaren argazkiak dituzue. Ea gustatzen zaizuen!



Historian


Martina Ibaibarriaga Elorriaga (militar berriztarra, 1788 – 1849) Manuel Martínez ezizena erabiltzen zuen

1849ko ekainaren 6an hil zenean, erroldan honela idatzi zuten: «… Maria Martina Ibaibarriaga lurperatua izan zen, alarguna, Armaden Teniente Koronela»



Maria Angela Telleria (euskal gerrillaria) Elgetan 1799. urtean jaio zen, baina Durangon bizi izan zen. Rosal de la Fronteran (Cรกdiz, 1864) hil zen.


1809an Durango

Napoleonen armadaren

menpe

zegoen.

Maria

Angelak frantsesek preso zituzten soldaduei ihes egiten lagundu zien. Horretarako, Durangoko kartzelan sartu zen emakumezkoen jantziak ezkutuan zituela eta haiek erabiliz hiru ofizial presok ihes egitea lortu zuten. Beste batean, Durangoko zenbait etxebizitzetan jantziak eskatu ondoren, Maria Angela gizonez jantzi zen, kartzelan sartu eta beste zenbait preso alde egiteko lagundu zien. Garai

hartako Bilboko gobernadoreak, Avril

jeneralak,

Maria

Angelaren ekintzen berri jakin zuenean, bi urteko kartzela zigorra ezarri zion. Avrilek Maria Angela mehatxatu zuen bere laguntzaileak zeintzuk izan ziren jakin nahian, baina ez zuen ezer lortu. Durangon preso zegoenean, Ignacio Alonso Cuevillas gerrillariak kartzela erasotu zuen, Maria Angela aske utzi eta Logro単ora eraman zuen. Frantsesek Logro単o konkistatu zutenean, Maria Angeles harrapatu eta Bilbon entzerratu zuten, hiltzera kondenatuz. Francisco Longak, gerrillari bizkaitarrak, mehatxu egin zuen bahitutako 15 ofizial frantses fusilaraziko zituela Maria Angela Telleria askatu ezean. Azkenean libre utzi zuten eta Kadizera joan zen, bere istorioa "El Conciso" egunkarian argitaratuz.Kadizeko Gorteak, bere lana onartuz, errenta bat eskaini zioten. 1864an hil zen Kadizeko herri batean. http://www.zumalakarregimuseoa.eus/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-pertsonaiaxumeak/maria-angela-telleria?set_language=eu


Benita Bollain Bilbao (1887-1964) eta bere alaba Benita Uribarrena Bollain (1922-2011)

Benita Uribarrena Bollain umea zenean Frantziara eroan zuten, faxistek Durango bonbardatu eta gero. Handik hiru urtera, ama eta ahiztarekin elkartzean, adin-nagusitasunarekin batera, Frantziako erresistentzia antifaxistan parte hartu zuen. Uribarrenaren amak, Benita Bollainek, egunkarien kioskoa zuen Ezkurdin, Errepublika garaian. 2013an hil zen. 1936ko gerraren berri ematean, emakumeak subjektu pasibotzat hartzen dira. Are gehiago, senar, aita edo seme gorririk zituelako emakumeak atxilotu eta fusilau egiten zituela esaten da. Hala ere, historiaren bertsio horrek emakume horien berezko konpromiso politikoa estaltzen du. Izan ere, 1936ko Estatukolpe faxistearen kontra mobilizatutako emakumeek bi helburu politiko zituzten: herriaren askatasuna eta emakumeen berdintasuna. Bigarren burruka horretan ez zuten gizonezkoen elkartasunik izan. Era berean, gerraren ondorioak emakumeentzat gizonezkoentzat baino larriagoak izan zirela esaten da, soldadu karlistek eta faxistek emakumeak bortxatu zituztelako. Beraz, emakumeen biktima irudia finkatu da, baina soldadu horiek gizonak eta umeak ere bortxatzen zituztela ezkutatu da.




literaturan


Julene Azpeitia (Zumaia, 1888 – Bilbo 1980)

Julene Azpetia Zumaian jaio zen 1988an. Julene irakasle izan zen Durangon eta

Abadiñoko eskoletan.

Euskal

idazlea eta

euskaltzailea ere izan zen. Bizkaiko

Diputazioak

pedagogia

gaien

gainean

1925ean

antolatutako lehiaketan “Irakurri matte” lanarekin lehenengo saria eskuratu zuen. Euli baten edestia lanak 1933an Kirikiño Saria irabazi zuen; urte berean, Eusko Ikaskuntzaren udako ikastaroetan lan pedagogiko batekin aritu zen. Urte askotan zehar Julene Azpeitiak “Euzkadi” aldizkarian zutabe bat idazten zuen “Euskotar umien aldez” deitua. Julene (PNV)koa zen eta Kanpaina elektoral bati ezker protagonismo asko hartu zuen 1933. urtean. Geroago Durangora bueltatu zen eta 1958 arte irakaskuntzan egon zen eta “Radio Arraten” Durangoko irratian egon zen.


BIBLIOGRAFIA

Narrazioa Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak Amandriaren altzoan (1961, Itxaropena): ipuin-bilduma. (bigarren geratu zen Kiriki単o Sariketan) Irakurri, matte (1932) Zuentzat (1959) Goizeko Izarra (1959) Miarritzeko Kulturaren Alde elkartearen lehiaketan bigarren saria Auntza baratzan (1959) ipuinarekin lehenengo geratu zen

Eleberriak Odolak, odolari dei Martxela

Bestelakoak Osasuna, merketa eta yanaritza: sukaldaritza liburua. (saritu zion Euskaltzaindiak 1935ean) Umien adiskidea (1961): haurrek irakurtzen eta idazten ikasteko metodo bat.


Basile Bustintza Otzerin (Mañaria, 1889 – ?)

Basille Erroseren ahizpa eta «Kirikiño»ren (Ebaristo Bustintza) emaztea zen. Senarra baino hogeitahiru urte gazteagoa, biok ziren, bestalde, Ebaristo Bustintza «Kirikiño»ren ilobak. Ahizparen mailakoa ez zen, bistan denez, baina berak ere euskaraz idatzi zuen gerra aurrean, ostean, bildurra ez, dardara ere hezurretaraino sartuta zeukan. Haren eskuizkribu zenbait, olerkitxo batzuk, tartean, Gerediaga Elkartearentzat egin zituen eta, agian, Astolako Auzitegian egon daitezke, lapurketaren batengatik galdu ez badira. Hara hor, honetaz ere, lehengo artikulu berean zioena: «Basille Bustintza be euskal olerkaria dogu. Apaltasun aundiko Andrea izan da beti, eta here burua ez erakustearren ez dau gura izan bein bere izenagaz agertzerik olerkiak. Ezetan be ez neuke mindu gura Basilleren apaltasuna, baiña euskaldun kontzientziak eskatzen deustalako ezin dot isildu: parkatuko deust Kirikiñoren alargunak euskal olerkarien artean bere izena ipinten dodalako» Nikolas Altzola Gerediaga (Durangaldeko idazleen artean lehendabizikoz emakume bat sartu zuena, haren Cien autores vascos liburuan. Nikolasek hau idatzi ebanean oraindik bizirik zegoen Basille Bustintza)


Errose Bustintza Otzerin (1899 – 1953)

Erroseren gurasoak Felix Bustintza Lasuen, harrigilea, eta Marzelina Ozerin Arriaga izan ziren, biak mañariarrak. Erroseren bizitzaz ez dakigu ezer asko. Ez dugu inolako berririk

haren

ikasketa,

bizitza-zertzelada,

adiskide,

gorabehera, joan-etorri eta abarrez. Gutxi dira haren argazkiak ere. Mañarian jaio, bizi eta hil zen. Kirikiñoren iloba eta ezkonarreba Kirikiñoren

izanik

emaztea),

(Erroseren haren

ahizpa

etxean

bizi

Basile

zen

izan

zen,

neskazahar. Euzkadi egunkarian hasi zen lanean idazle gisa, baina ez zituen

bere

osaba Kirikiño hil

kronikak

sinatzen.

Gero,

bere

zenean, 1929an, Mañariko

Errose edo Mañariko hartu zituen izen-ordekotzat.


Errose eta

Bustintzak olerkiak,

kantu-letrak

aldizkarietarako kolaborazioak idatzi zituen, eta

horiez gain ipuingintza ere landu zuen batik bat. Errose Bustintza irudimen handiko idazlea zen. Bere ipuinak 49 idazki herrikoi dira, betiere gai folklorikoen gainean eraikiak. Bere ipuinen eraginez egin zen ospetsu Errose, eta Euskal Herriko Ipuinak izeneko liburuan bilduta daude. Jaime Kerexeta Gallastegik Errose Bustintzaren han-hemenka argitaratutako idatziak hartu eta berridatzi egin ditu. Bere ipuinetan agertutako lekuak Durangaldeko herriak eta mendiak dira. 1936ko

gerra baino

parte-hartzaile

lehenagoko abertzale mugimenduko

izan

zen,

eta Emakume

Abertzale

Batzako kide. Gerratean, bere ahizpa Basilerekin batera erbesteratu zen. Gero Ma単arira itzuli zen, eta ahizparekin bizi

izan

zen,

harik

eta,

leuzemia edo

odol-

zurbil gaixotasunak jota, 1953ko abuztuaren 20an hil zen arte.

Bibliografia NARRAZIOA Ipui単ak 1990, Gero BILDUMA Ipuinik ipuin Ma単arian gora 2009, Labayru Ikastegia


Kristina Mardaras Cedrun (1948 - ‌)

Herriz zornotzarra, baina elizaz eta sentimentuz iurretarra. Herri gaztedin idatzi zuen, baita ere

Anaitasuna

eta

eskualdeko

zenbait

aldizkaritan. Ezagunagoa da, ordea, herri literatura

mailan,

Euskal

bertsolari emakumea izan dela.

Herriko

lehen


Emakume bertsolariek historian izan duten presentziari buruzko lehen erreferentziatzat hartu ohi da 1986a, urte horretan Bertso Txapelketa

batean

lehen

aldiz agertu

baitzen

emakume

bat:

Kristina Mardaras. Bera mugarria izan zen, ordutik aurrera hasi baitziren emakumeak bertsotan. 2009an, berriz, beste mugarri bat jarri zuen Maialen Lujanbiok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazita, historian txapela jantzi duen lehen emakumean bilakatuta. _____________ Emakumezko bertsolaritzan aintzindaria izan zen Kristina Mardaras (Iurreta, 1948). Zortzi-bederatzi urterekin hasi zen bertsotan bere lagun taldearekin batera, Durangoko ikastolan, eta 39 urterekin ekin zion plazan kantatzeari. 1983an kantatu zuen lehenbiziko aldiz plazan, eta berau izan zen ondorengo emakumeei bidea irekitzen lehena. Pozez gogoratzen du une hori, "gerora ikusita, aro berri bati hasiera eman zitzaiolako". Esperientzia "polita eta aberatsa" izan zela dio, baina baita "dudaz eta arduraz" betea: "Asko zegoen egiteko eta gutxi ematen nuenaren sentsazioa nuen sarri". Mardarasek

bazuen

emakumearen

kontzientzia

bertsotan

hasi

zenean, eta emakume izatearen marka saio gutzietan utzi nahi izaten zuen: janzkeran, kantaketan, esatekoetan.. "Etxeko lanak eginda eramaten nituen", dio. Garai hartan

emakume

bertsolariak

egotea zen bere ametsa. Denbora dexente pasatu ondoren, normaltasunez

ikusten

da

emakumea

bertsotan,

eta

Mardaras

oraindik "hunkitu" egin da horrekin. "Heldu garen mailara heldu bagara, ez da izan debaldekoa. Normalkuntzara bidean egoteak aurretik lan asko egin dela esan nahi du". Herrietako antolatzaileei, Bertso Elkarteari eta bertso eskolei ez ezik, emakumeak berak hartu duen lanari esker ere emakumearen presentzia bertsolaritzan "sendo" dagoela iritzi dio. Bere ustez, emakumearen presentziak bertsolaritza aberastu egin du.


Lourdes Unzueta Zamalloa (medikua eta idazlea) Durango, 1956 Curriculum luzea emakume honena: medikua eta idazlea, hainbat lantaldeen kidea: Osasun Saila Euskalduntzeko Erakundearena eta Emakume Idazleen Lantaldea‌ kolaboratzailea,

Idatz & Mintz aldizkariaren

Mendebalde Kultur Elkarteak antolatu zuen

Euskalkien lekua literaturan jardunaldian Idaztearen prozesua edo helmuga jakin barik bidean abiatu zaneko idazlearena

lana

aurkeztu zuen‌

BIBLIOGRAFIA 1985 Euskal testuen azterbideak. Literatura II | (koordinatzailea) Labayru 1991 Argilunak

begietan

|

Galburua

Sorta.

Labayru 1998 9808 narrazioak | (beste egile batzuekin) Egunkaria 2000 Gutiziak | (beste egile batzuekin) Txalaparta 2000 Bilbao, ipuin biltegia | (beste egileekin) Alberdania


kulturan


Miren Maortua Garitazelaia (Zaldibar, 1916 – 1971) Miren Maortua Garitazelaia izan zen Zaldibarreko Etxeeskolako andereñoa. Mirenek, 50.eko hamarkadan, 3 urtetik 6 urtera bitarteko haur euskaldunei irakurtzen, idazten, euskarazko abestiak abesten, aritmetika etab. irakatsi zien. Bere etxeko hiru mahai handitan biltzen ziren haurrak. Hala ere, gobernadore zibilaren eskuz, askotan eskola itxiarazi zioten, baina Klaudioren, Bilboko San Antongo

erretore

euskaltzale

ezagunaren,

laguntzaz

hainbestetan ireki zituen berriz eskolaren ateak. Dena den, 1956an bertan behera geratu zen. Argitalpen kolaboratzaile

batzuetako izan

zen:

Euzkadi egunkarian, Euzko eta Zeruko Argia astekarietan, Ekin zein Karmel aldizkarietan eta Arrate irratian. «Aberri-lore» eta «Aldakaitz» ezizenak erabiltzen zituen bere idazkiak izenpetzeko. Donostiako artxiboa. Etxe-eskola


I単ese Munitxa Muntsaratz auzoan jaioa, maistra, gerra aurrean irakasle aritua, gero, eskola umeekin Ingalaterrara igorria, 1937an. Eusko Jauriaritzaren aginduz eta, azkenik,

Venezuelara

erbesteratua

eta

hango

hiriburuan, Karakatxetan hil zen.

Euzkadi egunkarian eta beste aldizkari batzuetan idazten omen zuen, ugari, gainera, baina ez dugu modurik izan ikerketa sakontzeko.

1915. Bizkaiko maistrak euren omenez egindako jaian


Pilar Zubiaurre Agirrezabal (Garai, Bizkaia, 1884 – Mexiko Hiria, Mexiko, 1970)

Gaztelaniazko idazlea, feminista eta erbestean hila.

piano

jotzailea

izan

zen,

Mexikoko

Lau urterekin Madrilera eraman zuten; une hartan euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkarteko partaidea izan zen; han Ernestina Champourcin eta Maria de Maeztu euskal herritarrak ezagutu zituen. Haiek ez bezala, Pilar Zubiaurrek idatzi zuen eusko hedabideetan ere: besteak beste, Bizkaitarran, Hulda de Garay ezizenez, eta Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México aldizkarian, Landabarrenako Damia ezizenez. Gaztelaniaz idatzi zuen beti. 1922an Ricardo Gutiérrez Abascal "Juan de la Encina" kritikariarekin ezkondu zen. Bere anaia Ramon Zubiaurre eta Valentin Zubiaurre margolarien ezinbesteko laguntzailea izan zen, haien erakusketak eta jarduerak antolatzen. Federico García Lorcak Poema del cante hondo liburuan poema bat eskaini zion. 1951an eta 1955an hilabete batzuez penintsulara itzuli zen; bidaia horietan beti izan zuen denbora aste batzuk Garain eta familiako etxean emateko. Mexikon hil zelarik, haren gorpua Garaira ekarri zuten, Anbotora begira lurperatzeko, horixe baitzen haren nahia.

Idazlanak Evocaciones. Artículos y diario (1909-1958). Epistolario de Pilar de Zubiaurre (1906-1970)


Margarita Unzalu «Amagoia» (1890-1973) Idazle durangarra. Eskerrak Maitena Belaustegigoitia, jakin ditugu haren izen-deiturak, Margarita Untzalu, non hil zen, Lapurdiko Bidarte herrian zegoen ospitalean, hemendik erbesteratu eta gero, baita ere, noren emaztea zen, Gregorio

Ruiz

Ertzilla

«Gogorra»

ELAko

idazkari

nagusiarena. 83 urterekin, 1973an hil zen. Garaziko eskualdeko Izpurako hilerrian zendu eta obiratua izan zen. Euzkadi

egunkarian

idazten

omen

zuen

Margaritak,

«Amagoia» izenordearekin. Zumaian, 1930ean, sortutako «Federación de Escritores Vascos» delakoan, Orixek zioenez, Elviria Zipitria famatuaren eta Rosa Bustintza «Manariko»rekin batera, gure «Amagoia» agertzen da. Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen eta Tabirako Batzokiko ekintza kulturaletan parte hartzen zuen Euskal Esnalea aldizkariko kolaboratzailea izan zen.


Maitena Belaustegigoitia (1923-2013)

1923an jaio zen Durangoko Barrenkalean. Zortzi neba-arrebatatik gazteena izan zen bera. Ama Axpeko (Atxondo) Martzanakoa zen, eta bere amaren ama Balendin Berriotxoak bataiatu zuela dio.

Aita, Federiko Belaustegigoitia, laudiotarra zuen, jaiotzez erdalduna izan arren, euskal munduan murgildu, euskara ikasi eta Euskaltzaindiako kide izendatu zuten; EAJko kide legez Durangoko batzokiko sortzailea ere izan zen.


Durango bonbardaketan ahizpa bat galdu zuten eta tartean

baita

frontean

zuten

neba

bat

ere.

Bonbardaketa ostean herritik alde egin behar izan zuten eta Frantziara joan ziren itsasontziz. Alde batetik bestera ibili ostean, Ipar Euskal Herrian kokatu zuten beraien bizilekua, beraien aitak galarazita baitzuen Durangora bueltatzea. Handik urte

batzuetara

bueltatu

ziren

herrira,

eta

harrezkero, bertan bizi zen.

Zero, Deia eta Agur aldizkarietan hainbat orri idatzi ditu. Beronen azkenengo idazlantxoa, Euskera 2003, 1 agerkarian ikus genezake: 165-178.orr.


Bego単a Sopelana


El Salvadorretik Bego Sopelanaren jaioterria ezagutzera etorri dira Anboto 2013-11-22 08:18 I URRET A

Hogei urte eman zituen Sopelana iurretarrak Las Vueltas herrian kooperatzen

| Argazki originala

Hogei urte eman zituen Sopelana iurretarrak Las Vueltas herrian kooperatzen. Begoña Sopelana (Iurreta, 1980-1999) aintzidaria izan zen kooperazioan. El Salvadorren eman zituen 20 urteek aztarna sakona utzi dute Las Vueltas herriko bizilagunen artean. Rosa Cándida Alas de Menjívar herri horretako alkatea Euskal Herrian da egunotan. Sopelanak irakurtzen eta idazten irakatsi zion. “Emakume eta alkate moduan herrian dudan lidergoa Begoñak ereindako haziaren fruitua da”. Emozio handiz etorri dira Iurretara, haren familia eta hilobia ezagutzera. Bere herria Begoñaren lanari esker eraiki dela dio alkateak. Miresmen eta maitasun hitzak ditu Sopelana gogora ekartzean. “12 urteko gerra amaitu zenean, errefuxiatuak herrira itzuli zirenean, aingeru bat lez agertu zen Begoña”. Herria berreraikitzen iurretarrak paper garrantzitsua jokatu zuen. Emakume borrokalari eta ausartaren irudia gordetzen dute salvadortarrek. Gazteenek ere Begoña Sopelanari buruz berba egiten entzun dute. Analfabetismorik gabe 2012ko azaroaren 14an Las Vueltas analfabetismo bako herri aldarrikatu zuten. Deklarazio horri Begoña Sopelanaren izena jarri zioten. Egun hura topaketa masiboa izan zen. Sopelanarekin batera, Paquito Arriaran, Jon Cortina, Ellakuria eta beste euskal herritar batzuek El Salvadorreko herritarrekin izan duten konpromisoa nabarmendu du Las Vueltasko alkateak. Memoria historikoaren inguruko ekimenak martxan jarri dituzte Las Vueltasen. Interpretazio zentro bat duen kultur etxea zabaldu gura dute, Begoña Sopelana eta Paquito Arriarani monumentu bana eraiki gura dizkiete, eta ibilbide turistikoak martxan jartzeko asmoa dute. Zabaldu artikulua:


Eskarne Aroma Lejarreta

Durangarra. (Anaitasuna,

Eskualdeko

aldizkarietan

idatzi

du

Zeruko argian,‌) Ezagunago dugu,

ordea, bikoizketa lanetan, askotan zuzendari bezala: Dragoi Bola, Bandera Negra, Cagney eta Lacey, Odola eta orkiloreak, Sarah Maitagarria‌ 1980. hamarkadan erretiratu egin zen

EAEan bikoizketa lanak egiten dituzten gehienak


Amaia Aroma: "Hasi nintzenean, neu nintzen emakume txistulari bakarra" Anboto 2015-03-13 09:15 K UL T URA D URA NGO

Bihar, Durangaldeko txistularien omenaldia jasoko du Amaia Aromak (Durango, 1936). Garbi Alaiak dantza talderako txistulariak behar zirela eta, 18 urtegaz hasi zen txistua jotzen; artean, Aroma zen emakume txistulari bakarra.

Asteburu honetako jaia berezia izango da zuretzat, ezta? Niri oraindik ez didate esan zer izango den, ez dakit ezer... Urte askoan hartu duzu Durangaldeko Txistulari Egunean parte, ezta? Bai, urte askoan hartu izan dut Txistulari Egunean parte, baina duela urte batzuk utzi nion joateari. Sasoi batean, Durangaldekotik aparte, Bilbokora ere joaten nintzen.


Bilbon, txistua jendaurrean jotzen agertu zen lehenengo emakumea izan zinen, ezta? Bai, horrela izan zen. Parte hartzeko saiakera egin nuen lehenengo aldian ez zidaten utzi, baina ahizpak lagundu zidan emakumeek parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen: antolatzaileei gutuna bidali zien berdintasuna aldarrikatzeko. Azkenean onartu ninduten. Duela 50 urte inguru izan zen hori. Ehundik gora gizonezko txistulariren artean jo nuen. Emakume bakarra neu. Bilboko kaleetatik desfilatu, eta, ostean, Areatzan jo genuen. Han egon ziren ahizpak txalo eta txalo! Familiakoen sostengua eduki duzu, beraz. Bai; zelanbait, lehengusina izan zen txistua jotzen ikastera bultzatu ninduena. Nik ikasi nuen lehenengo, eta neuk erakutsita hasi zen Juan Antonio neba ere txistua jotzen. Zu gaztea zinenean, tradizio handia zegoen Durangon txisturako? Ez nuke hori esango. 18 urtegaz txistua jotzen hasi nintzenean, emakume bakarra nintzen, baina gizonak ere ez zeuden asko: txistulari bi zeuden Durangon. Hain justu, euretako batek, Itzela ezizenez ezagutzen zenak, irakatsi zidan niri. Zerk bultzatu zintuen txistua jotzen ikastera? Andra Maria elizan Garbi Alaiak dantza taldea geneukan, baina txistularirik ez. Durangoko txistulariek ez zeukaten dantza taldeekin jotzeko astirik. Solfeoa eta pianoa ikasiak nituenez, txistua jotzen ikastea proposatu zidaten. Izan ere, sasoi hartan ez zen batere ohikoa solfeo ikasketak izatea. Taldearentzat dantzarako musika jotzen ibili nintzen urte askoan. Baina, bestalde, kontzertuetan ere parte hartu izan dut. Asko ateratzen zineten dantza taldeagaz hortik zehar? Bai. Debako euskal jaiak ditut gogoan batez ere. Gogoratzen dut, noizbehinka, agintariekin arazoak izaten genituela: behin, gobernadorea zetorrela-eta, emanaldi bat eskaintzea eskatu ziguten. Ezetz esan genuen, eta Andra Marian entseguak egitea galarazi ziguten. Bota gintuztela jakin zuenean, San Frantziskon entseatzea eskaini zigun hango kapilauak. Txistu tradizioa galtzeko beldurrik izan duzue inoiz? Ez. Duela urte batzuk udalerri guztiek edukitzen zuten txistularia, udaleko agintariak karlistak zein frankistak izan; prozesioetan-eta ateratzeko edukitzen zuten txistularia inguruko udalerri guztiek. Txistu irakasle ere ibili zara. Bai, zortzi-hamar ikasle eduki ditut urteotan. Egia esan, hasi bai, baina jarraitu gutxik egiten zuten... Desberdina da gaur egun: Durangon txistu ikasketa arautuak egiteko aukera ere badago. Jarraitzen duzu jotzen? Denbora da jotzen ez dudala. Etxean dauzkat hiru txistu, baina galdu egin dut ohitura.


Marisa Barrena

MARISA BARRENA Zornotzako Aldekoena baserrian jaio nintzen 1951ko apirilaren 26an. Aspaldiko urteotan Durangon bizi naiz. Jaioterrian dauzkat zuztarrak baina, eroso sentitzen naiz harrera herrian. Hamabost urte nituela hasi nintzen bulegari lanetan. Zenbait urte beranduago Magisteritza ikasketak egin nituen Derion eta ondoren Psikopedagogian lizentziatu Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun prestakuntza teknikari dihardut Lanbiden. Langabeentzako ikastaroak kudeatzen ditut. Ez da lan samurra, halere, noiz behinka poztasunen bat ematen dit nire lanak. Euskaltzalea naiz. Neure ama hizkuntza maite dut, bigarrena gutxietsi barik. Bigarren jakiteak be hainbat liburu eder irakurtzeko aukera eman dit eta zenbait lekutako jendearekin hitz egitea eta harremana izatea. Feministatzat daukat neure burua. Berdintasunaren aldeko ekimenetan parte hartzen saiatzen naiz. Gure ondorengoei utziko diegun gizarteak kezkatzen nauenez, ingurumena zaintzen be ahalegintzen naiz. Gustuko ditut familia giroa, lagunartea, dantzatzea, irakurtzea, idaztea, mendia, Lagako hondartza, bidaiatzea‌ Blog honetan idazteak nire kezkak, ardurak eta iritziak azaltzeko aukera ematen dit. Dena den, ez nuke bidai hau bakarrik egin gura. Bidaide izan gura badu, erdu.


KALE

IZENAK

Marisa Barrena 2014-03-07 08:00 IRITZIA Lagun batek esan dit Arrasaten 146 kaletatik batek baino ez daramala emakume izena, eta bera oraintsu onartu delako. Hori entzun eta atoan Durangoko kale izenak arakatzen hasi naiz, eta ai ama! Ondo zenbatu baditut, Durangon Arrasaten baino kale gehiago daude, eta haietatik, santuenak kontuan hartu barik, 21 kalek daukate gizon ospetsuren baten izena: Agirre Lehendakaria, Anbrosio Meabe, Balbino Garitonandia, Bartolome Ertzilla, J.M.Iparragirre, J.M. Barandiaran, P.P. Astarloa, Ramon Rubial… Ostera, andre izenik ez dut aurkitu, Andra Mari eta santa izenak salbu, halandaze, Martxoaren 8aren harira zerrenda bat proposatzea pentsatu dut, Durangorako ez eze, Durangalderako ere baliagarriak izan daitezkeelakoan. Hamabi emakume interesgarriren izenekin osatu dut zerrenda, hangoak eta hemengoak, bihar-etzi kale bana izan dezaten. Horra izen-deiturak, hurrenkera alfabetikoan: Basille Bustintza,mañariar olerkaria. Begoña Ereñaga, durangar erraketista. Benita Uribarrena, erbesteko borrokalari antifaxista durangarra.Errose Bustintza, mañariar idazlea. Iñese Munitxa, abadiñar maistra, gerra aurrean irakasle aritua, 1937an eskola umeekin Ingalaterrara joana. Julene Azpeitia, irakaslea, euskaltzaina eta idazlea. Maitena Belaustegigoitia, Zero, Deia eta Aguraldizkarietan hainbat orri idatzitakoa. Margarita Unzalu, idazlea. Mari, euskal mitologiako jainkosa nagusia. Marie Curie, Nobel saria irabazi zuen lehen emakumea. Miren Maortuazaldibartarra, gerra osteko diktadura sasoian, Etxeeskola sortu zuen bere etxean. Simone de Beuavoir, idazle, pentsalari eta feminista famatua, emakumeen belaunaldiak markatu dituena.


Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga (1968 - …) Filologo durangarra. Euskal ikerketetan dihardu. Bere biobibliografiaren laburpen bat: «Metafora literatur kritikarako lanabes gisa: B. Atxaga eta J. Sarrionandia» «Ikertzaileak prestatzeko» Eusko Jaurlaritzaren beka irabazi zuen. baita ere Zornotzako udalaren «Santiago Onaindia»ren 1997ko beka ere, berau, titulu honekin udal berak argitaratua. «Joseba Sarrionandia, irakurketa proposamen bat». Aitzpeak Joseba Sarrionandiaren idazlanen gainean ikerketa egin zuen Harrera Teoriaren ikuspegitik aztertuta. Bai poesiak, bai prosako lanak kontuan hartuta, idazleak darabiltzan estrategiak eta emaitza literarioak sakon eta zehatz azaltzen ditu egileak. Beste hamar Ian ere argitaratuakditu, ASJU, Egan, Txalaparta, UEU, Lapurdum, Gara eta Hegatsen, gehienak Joseba Sarrionandia idazleari buruzkoak.

Literaturaz emandako hitzaldi sorta oparoa ere aipagarria da.


Margarita Maria L贸pez de Maturana


Bizitza bereziak


Bonifacia Macarrón “Boni” Martxantera

Bonifacia Macarron “Boni”, Durangar guztien ezaguna, bizitza osoan gozokiak saltzen aritu da Santa Mariako elizako portikoan. Bai neguan, bai udan, egun guztietan zegoen eserita gozokiak saltzen, bere postuan. 1950. urtetik aurrera hantxe, bere gozoki-postuan, egon dela esaten da, beti neska-mutilez inguratuta. Ez zuen etekin askorik irabazten, baina hantxe poztasunez eta bere bezeroarekiko jarrera jatorraz gozokiak saltzen. Ez dira ia geratzen egunero bere postua ekarri eta eramaten duten pertsonak, Boni Durangaldeko azkena edo azkenetarikoa ote da. Aspaldi portikoan lauzpabost saltzaile egoten ziren. Gaur egun, self-service kulturak (zuk zuretzat produktua hartu eta ordaindu) horrelako negozioak desagerrazari ditu. EITBko ikusleek 2006an Boniri Durango TB Saria eman zioten.


Maritxu Irazabal, 102 URTE: ‘ETXEA BONBA BATEK JAUZI ZUEN ETA ESKONBRO ARTETIK ATERA BEHAR IZAN NUEN ’ 2012/04/27

Maria Luisa, Maritxu Irazabal Durangoko elizaren argazki bat eskuan Mar de Ajó-ko bere etxean (argazkia Teresa de Zavaleta)

Hegazki nazi eta faxistek, Francoren zerbitzura, Euskal Herriko zenbait herri bonbardatu zituzteneko 75. urteurrena ari gara oroitzen egunotan: Gernika, Durango, Eibar, Elorrio. Horietako bat, Durango bere sorterrikoa, ezin hurbilagotik bizi izan zuen Maritxu Irazabalek, eta hala kontatzen digu, bere 102 urtetan, Argentinako Diasporatik. Adin horretan, hainbat gertakariren lekuko izan da Maritxu Euskal Herrian nahiz Argentinan eta argi du gogoan Durangotik Buenos Aires probintziako Mar de Ajorako bidean bizi izandako guztia. “Bonbardaketaren ostean Bilbora joan nintzen eta hor Justo Garate medikuarekin egin nuen topo. Durangotik ezagutzen nuen eta berak esan zidan ‘Nahi duzu nire familiarekin Belgikara joan?’ ‘Edozein tokitara. Gerra honetatik edozein tokitara, ez dut nahi hemen bizi’ erantzun nion nik”, esan digu. Eskertu nahi diogu Teresa Zavaletari lekukotasun hau hona ekartzeko eman dizkigun erraztasunak. Mar de Ajo, Argentina


“Durangon jaio nintzen, apirilaren 21ean eta 102 urte izango ditut aurtengo apirilean [elkarrizketa hau apirila baino aste batzuk lehenago egina da]. Durangotik gerra ikusi nuen; nire etxea bonba batek jauzi zuen eta ni atera nintzen eskonbro artetik. Nire aita bonbardaketak hil zuen” Pasadizo honekin hasten da elkarrizketa Maria Luisa, 'Maritxu' Irazabal nongoa den galdetzen diogunean, ‘Durango’ izena gerrarekin lotuz, horrela izan beharko balu bezala. Eta berehala azaltzen du nola egin zuen alde Durangotik eta Euskaditik. “Bonbardaketa eta gero denok, ateratzeko, Durangotik Bilbora joan ginen. Bilbon bazegoen izen handiko medikua, Basurtuko ospitaleko nagusia, Justo Garate izenekoa. Bere emaztea Belgikan zegoen, Bruselan, lau umerekin eta ni Bilbon nengoela Periodico Euskadi-n enteratu zenenean etorri zitzaidan eta esan zidan: ‘Nahi duzu nire familiarekin Belgikara joan?’ eta nik: ‘Edozein tokitara. Gerra honetatik edozein tokitara, ez dut nahi hemen bizi” Sofrikarioak itxura asko har ditzake eta askotan fisikoarekin lotzen dugu. Maritxuk kontatutakoa, ordea, ez da odoltsua izan. Hala ere egoeraren ankerra hitz eta keinuetan azalaratzen da. “Nire ahizpa Ondarroan zegoen, eta Durango eta Ondarroa ez daude hain urrutik, baina gu elkartu ezinik geunden, Ondarroan Franco baitzegoen. Holaxe harrapatu ninduen gerrak. 26 urte nituen Belgikara joan nintzenean. Belgikan 27 egin nituen”, esaten digu bizkaiera jatorrean (ikus bideoak). Narrazioa detaile ugariz dago beteta, Bordele aldera barku txiki batean joan zirela, Belgikara pasatu ahal izateko txertoak jarri zizkietela eta besoa handitu eginzitzaiola, eta sosik ez zutela. Batzuetan 'joan etorriak' ere tartekatzen zaizkio hariari kontaketan. “Garate familiaren alaba bi Mendozan daude, 80 urte gorakoak. Behin baino gehiagotan ikusi dugu elkar eta telefonoz ere hitz egiten dugu.”

Belgikatik Argentinara Belgikako egonaldia ez zen luzea izan Argentinara etortzeko asmoa argi zeukan-eta Garate familiak. “Belgikatik Holandara, eta Holandan Alcyone baporea hartu genuen Buenos Airesera. Garate senideek dirua bidali zioten medikuari bidaiatu ahal izateko, baina haientzat, ez niretzat. Beraz ni polizon bezala etorri nintzen. Kapitanak esan zidan ‘nik eramango zaitut, eta Argentinara joaten zarenean ordainduko duzu’. Zergatik Argentinara? Hemen baitzeuden Garate andrearen bi neba. Kirolariak ziren, saski baloian jokatzen zuten eta ospetsuak ziren. Buenos Airesera heltzean, Madrid Hotelean geratu ginen Mayo etorbidean. Hotel handia zen. Medikua eta nagusia lagunak zirenez, lekua eman zigun.” Etorkin askorentzat bezala, Buenos Aires pasabidea baino ez zen izan. Egun batzuk geroago eta Justo Garate sendagileak La Plata hirian bere titulua berresten zuen bitartean, Maria Luisa eta Garateren familia Jujuy-ko


La Quicara joan ziren. Hiru hilabete igaro zuten Argentinako iparraldean eta ondoren Necocheara abiatu ziren. Baina Necochea ez zen familiaren gustukoa izan eta azkenean Tandilen kokatu zen Garate sendia , Buenos Aires probintzia hegoaldean.

Tandileko garaia “Tandilen hasi ginen. Lehenengo hotel batean, Benitorena izena zuena. Gero medikuak bilatu zuen non jarri bere kontsulta. Hasi ginen lanean eta kanpotik etortzen zen jendea. Nola euskalduna zen medikua kanpoko jende asko etortzen zen. Oilaskoak, esnea, arroza, gauza guzti hauekin ordaintzen zuten. Ni nire uniforme zuriarekin atean hartzen nituen nire salan. Zortzi urte eman nituen Garate familiarekin”, kontatzen du emakume durangarrak. Norbaiti arraroa egingo zaio entzutea duela hirurogei edo laurogei urte Buenos Aireseko herrietan euskara entzuten zela. Liburu edo aldizkarietan maiz irakurtitako datua da. Maritxu Irazabalek horren lekukotasuna ematen digu, bera ere hala mintzo baitzen bertan ugari ziren euskaldunekin. Senarra ere euskaraz ezagutu zuen, Argentinan. “Garai hartan nik medikuaren seme-alabak plazara eramaten nituen eta egun batean gero nire senarra izango zenak entzun zigun guri euskaraz eta hurbildu zitzaigun. ‘Zuk euskaraz hitz egiten duzu? Ni Oriokoa naiz’, ‘Ni Durangokoa’ esan nion nik. Berak gipuzkeraz egiten zuen eta nik bizkaitarrez”, euskalkiak ez ziren batere oztopo izan eta urtebete pasa eta gero Maria Luisa eta Tomas ezkondu egin ziren.

Mar de Ajo-ra ezkondu Bikotea Buenos Aireseko Cordoba kaleko Nuestra Señora del Vallen ezkondu eta kostaldean kokatu ziren, Mar de Ajó herrian hain zuzen. Hiru seme-alaba eduki zituzten: Amaia, Jose Antonio eta Maria Teresa. “Hirurak batxilerrak izan ziren; Jose Antoniok Euskal Echea institutuan ikasi zuen apopilo eta neskak San Clemente-ko Inmaculada Concepción Eskolan”. Urteak poliki joan dira geroztik, eta hirurogeita hamar bat joan dira Mar de Ajó-n finkatu zirenetik. Maritxuren memoriak indarrean segitzen du, duen adinerako modu mirakulutsi batean. Are gehiago, pasadizoak bururatzen zaizkio Maria Luisari bata bestearen atzetik. Seme-alabek eskolan izandako arazoak euskaraz hitz egiteagatik, senarrak lantegian izandako istripua, eta ‘Cafetal’ Kafetegiaren Mar de Ajó-ko sukurtsala hartu zuenekoa. Baina oroitzapen zaharragoek ere badute lekua ehun urteko memorio horretan: “Ni txikitan ikastolara joaten nintzen eta ikastolan denetik ikasi nuen eta euskaraz. Ama oso txikia nintzenean hil zitzaigun. Gu, lau ahizpok, elkarrekin lo egiten genuen ohe handi batean. Bi txikiak hil ziren. Gure aitak janaria prestatzen zien gudariei eta nik laguntzen nion”.


KiROLEaN


Emakume erraketistak

Ba al dakizu zein kiroletan izan emakumeak lehen aldiz federatuta?

ziren

BADA GAUR EGUN OSO EZAGUNA EZ BADA ERE, GARAI BATEAN JOAN

ERRAKETISTAK

ZIREN

IZAN ZIREN ETA GAZTE ASKORIK

KATALUNIA ALDERA PROFESIONAL MODUAN

ARITZERA. Ikasbil

Emakumeak protagonistatzat zituen kirol hori, urrezko garaietatik desagertzera igaro zen denbora gutxian. Jarrera eta erabaki matxistak izan ziren erantzule nagusi. Kirol profesional horren lehenengo pilotakadak 1917an eman ziren, Madrilgo frontoi batean. Erraketa normala eta teniseko antzeko pilotekin, frontoi laburrean jokatzen zuten kirol honen aitzindariek. Ez zen, baina, jarduera arin edo bizia, materialak baldintzatzen zuelako.


Euskal Herrian Erraketalari asko eta intendente ugari euskaldunak izan arren, hemen partidu profesional gutxi jokatzen ziren. Eibarren modalitate honetako hiru eskola zeuden, eta horren eraginez makina bat pilotari irten ziren inguruan, Durangaldean barne. Eibartar asko ez ezik, Ermua, Durango, Iurreta, Zaldibar eta Mallabiko emakume ugari izan ziren erraketalari: Bego単a Ere単aga, durangarra, Mari Garatez, Lutxi Arrube iurretarra, Pilar Garitaonaindia, azkoitiarra eta Diana Garitaonaindia (Txikita de Mallabia) aipatu daitezke, besteak beste. GAINBEHERA 1940an Euskal Pilotaren Espainiako Federazioa sortu zen, Moscardo jenerala bertako

buru

zelarik. Moscardok,

Espainiar estatuko erraketa frontoiak itxi zituen, ez ziolako,

antza,

ondo

irizten

emakumeak

kirolari

profesional izateari. Gainera, lizentzia gehiago ematea debekatu zuen. Horren eraginez, hemengo eskolak itxi egin ziren eta zaletasunak behera egin zuen nabarmen. Pilotako beste modalitateak gailentzen joan ziren, eta emakumeek beste lanbide batzuk aurkitu zituzten.


Bego単a Ere単aga (Durangarra,1927, erraketista)

1927an jaio zen Durangon, Kixmi taberna dagoen lekuan. Ama Arbatzegikoa zuen eta aita garaitarra. Bonbardaketan etxea apurtu zien eta herritik alde egin behar izan zuten: Iurretan, Galdakaon, Bilbon, Alonsotegin eta Gibajan (Kantabria) egon ostean, Frantziara joan ziren. Bi urtez egon ziren bertan 1939ra arte, bertako gerra hasi arte; 500 euskaldun egon ziren elkarrekin Bordeletik 20 bat kilometrotara. Durangora bueltatzerakoan, Madalenako etxe batean jarri ziren bizitzen 1945 arte, jaiotetxea konpondu eta bertara itzuli baitziren orduan. Bere amak denda zabaldu zuen bertan. Umetan Santa Susanara joan zen eta hura zarratzerakoan, Ezkurdiko partikularrera joan zen Pepita Aizpuruarengana. Frantzian bizi zela pilotan jolasten hasi zen, eta herrira bueltatzerakoan erraketarekin hasi zen, lehenengo Abadi単ora eta gero Eibarrera joaten zen entrenatzera. Sasoi hartako emakume asko bezala erraketista profesional legez hasi zen jokatzen, eta 15 urte zituela Sabadellera joan zen kontratupean 9 hilabeterako; ibilbide laburra izan zuen ez baitzen gehiago bueltatu. Amaren dendan aritzen zen laguntzen eta 1984an, bere ama hil ostean, Kixmi taberna ireki zuen Begok. GernikaLumokoa zuen senarra eta 5 seme-alaba izan zituzten.


Emakumeen Bira Emakumeen Bira Iurreta Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkartea antolatutako emakumezko txirrindularitza lasterketa da, UCIko maila gorenetekoa. Izatez, 26 urte baino gehiagoko historia du. 1988tik aurrera, urtero ekainean egiten dute eta Hego Euskal Herria zeharkatzen du. Hasieran lasterketa amateurra bazen ere, 1992tik aurrera profesionala da


Ines Etxegibel, DRTko entrenatzailea: "Jokalari zein pertsona lez hezi eta hazi naiz hemen� Anboto 2014-09-26 09:15 Kirolak Durango

Emakume bat gizonen gidari. Oraindik ere, ez da ohikoa neska batek mutilen talde bat entrenatzea. Batzuentzat normala ere ez; Espainiako tenis selekzioan Gala Leonegaz gertatu dena da horren adibide. Aurten Ines Etxegibelek hartu du Durango Rugby Taldeko mutilen lehen taldearen ardura. Urtetan kanpotik ibili da: Katalunian jokatzen, eta Euskadiko eta Espainiako selekzioen hautatzaile, adibidez. Baina etxera bueltatu da orain, abentura berri batean murgiltzeko. DRTren proiektu sozial eta lehiakorrean sinisten du, eta ilusioz dago klubeko partaide delako berriro. 14 urtegaz hasi zen errugbian jokatzen, eta ez du pasiorik galdu.

INES E TXEGIBEL A RRIPAUSUETAKO HARMAILETAN. A RGAZKIA: L EHIOR E LORRIAGA

Urtetan kanpotik ibili ostean, etxera bueltan etorri zara. Zelan gertatu da? Zuzendaritzakoek galdetu zidaten ea etxera bueltatu gura nuen, eta, gainera, mutilen lehenengo taldea eroateko erantzukizunagaz. Segituan baietz esan nuen, pentsatu barik. Ilusioa egiten dit hona etortzeak; jokalari zein pertsona lez hezi eta hazi naiz hemen. Erronka bat da, baina daukaten filosofia ikusita, oso erronka erakargarria. Espainiako emakumeen selekzioa uztetik zatoz Abuztuan izan zen Espainiako selekzioagaz nire azkeneko ekintza, Parisko Munduko Kopan. Federazioan aldaketak direla-eta, banekien ez nindutela aintzat hartuko, eta ni ere apur bat aspertuta nengoen. DRTren proiektuaren gainean segurtasun osoa neukan. Hasi berri gara, eta ea nora eroaten gaituen abentura honek.


Zelan baloratzen duzu selekzioan bildutako esperientzia? Oso esperientzia polita izan da. Gainera, egon diren jokalari askogaz jokatu izan dut; jokalari izatetik entrenatzaile izatera igaro nintzen. Nik uste paper ona egin dugula, nahiz eta baliabide gutxi eduki. Kirolean emakumeen taldeak beti izaten dira azkenak, eta errugbia beti egon da gutxiengoan. Munduko Kopan bederatzigarren geratu ginen hamabitik. Zortea ere hor dago; izan ere, sailkapen fasean Kanadaren eta Ingalaterraren kontra egokitu zitzaigun, eta gero ikusi genuen eurek jokatu zutela finala. Emakume izanda, gizonak entrenatuko dituzu, eta badirudi oraindik ere batzuentzat ez dela normala. Gala Leonegaz gertatu denak ematen du zer pentsatua... Nire ustez, ez dago generoak zerikusirik daukan arlorik. Nire taldekoek ez dute eduki esperientziarik neska entrenatzaileekin, eta nik ere ez mutilekin. Baina kirol bera, pasio eta maitasun bera partekatzen badugu, ahaztu egiten dugu eurak mutilak direla eta ni neska naizela. Entrenatzerakoan, errugbiaz pentsatzen dut, ez mutil edo neskengan. Eta, uste dut eurek ere berdin pentsatzen dutela. Gaitasun kontua da. Zuendaritzakoek hautatu naute, euren ustez profila dudalako. Normalean, mutilen taldeetan mutilek eroaten dute erantzukizuna, eta nesken taldeetan neskek. Eskerrak hori ere pixkanaka aldatzen dabilen, eta mugak apurtzen gabiltzan. Errugbia gutxiengoan dagoela diozu. Baina Durangon DRTk badauka zabalpena, ezta? Bai. Nik uste dut gero eta zaletasun handiagoa dagoela. Argi dago aurretik egindako lana polita izan dela. Aratz Gallastegik eroaten du talde osoa, eta estamentu guztien artean erlazio oso ona dago, sinkronizazioa dago. Denok dugu helburu bera: kluba. Honi bide luze bat ematen saiatzen gara, eta hori da benetan erakartzen nauena. Maila sozialean eta lehiakorrean hazi gura dugu, baina bi arloak lotuta. Zer helburu daukazue aurtengo denboraldirako? Hasi berri gara, eta argi eta garbi daukagu lan asko egin behar dugula. Baina ez dut helburu finkorik ezartzen; orain modan dagoen “partidurik partidu� hori nahiago dut [barrez]. Nik esaten diet entrenamenduetan irabazi edo galtzen ditugula asteburuetako partiduak. Horretaz gainera, gure proiektu lehiakorrera gero eta jokalari gehiago batzea da helburua. Zelako entrenatzailea zarela esango zenuke? Nik uste dut oreka nahiko ona daukadala. Gaitasuna daukat gure gabeziak ikusteko eta horrek lantzeko. Lehenengo, taldearen ezaugarriak aztertu behar dira, eta gero, hortik abiapuntu bat sortu. Ni ere egokitzen nabil. Zelako jokalariak dauzkazu taldean? Bi eratakoak. Batetik, esperientzia eta ibilbide handikoak, eta, bestetik, lehenengo taldera sartzen orain hasi direnak. Gaztetxoak beste talde horretan sartzea da nire helburua, bien arteko oreka lortzea. Zer dauka errugbiak hainbeste lotzeko? Lehenengo eta behin, kirola da. Nahiz eta kontaktu askokoa izan, araututako kirola da. Jendeak uste du lesio asko egoten direla, baina larriak ez dira asko izaten; hori diote estatistikek. Gero, bizitzeko estilo moduko bat da. Ez dakit zergatik, pasioa-edo izango da, baina hemendik pasatu garen guztiok lotura daukagu errugbiagaz. Fisikoki gogorra denez, pertsonalki ere lagunduko du, ezta? Batez ere talde-lana egiten delako. Bakarrik ezin duzu ezer egin. Onena da denok daukagula lekua; nahiz eta ahula edo fina izan, errugbian beti daukazu zure ezaugarrietara egokitzen den posturen bat. 49


EMAKUMEA ETA KIROLA. ORAINDIK JOKOZ KANPO? “Antzineko Joku Olinpikoetan gizonezkoek soilik parte har zezaketen, eta biluzik egiten zuten korrika�.

Batzuek datu hori erabili dute

emakumeak hain proba garrantzitsutik zergatik baztertu zituzten azaltzeko, baina, egiazki, bestelako arrazoi batengatik gertatu zen hori: sasoi hartan, Olinpiar Jokoak erlijioari estu loturik zeuden, Olinpia hiria bera Zeus jainkoaren omenez eraiki zuten, leku sakratua zen beraz, eta gizonak baino ez zituen onartzen.

Noiz onartu zituzten emakumeak, bada?

Igeriketan emakumeek 1900. urteko

Jokoetan parte hartu ahal izan zuten lehen aldiz, 1928. urtera arte itxaron behar izan zuten atletismoan eta gimnasian parte hartzeko, eta 1976 eta 1984. urteetan lortu zuten saskibaloian eta txirrindularitzan parte hartzea, hurrenez hurren. Hainbat istorio eta pasadizo ditugu kontatzeko. Adibidez, Kathrine Switzer 1967. Urteko Bostonek Maratoian izena eman zuen, nahiz eta emakumeak debekatuta izan horrelakoetan parte hartzea. 20 urte zituen eta ausartu zen. Korrikan zegoen bitartean lasterketako zuzendaria saiatu zen handik ateratzen, baina Kathrinek maratoia bukatu zuen. Bost urte beranduagoa emakumeek baimena lortu zuten maratoi horretan parte hartzeko.

50


Urte horretan, 1967an, Matienan (Abadi単on) Gallardo Laucirica bikiak, Rocio eta Rakel, jaio ziren. Txikitatik korrika gustatzen zitzaien, eta 9 urterekin entrenatzen hasi ziren. Garaian ez zeuden ia azpiegiturarik, eta are gutxiago neskatoentzat.

Dena den eurek kirolari ekin zioten. 21

urterekin estatu mailako txapelketetara iritsi ziren. Bertan, goi mailako kirolariak ezagutu zituzten, esaterako Maite Zu単iga. Rocio Espainako txapeldunordea ere izan zen. 100, 200, eta 400 m modalitateetan nabarmendu zen, baita 4 x 100 eta 4 x 400 modalitateetan.

51


gurE erakusketa

52


53


54


55


56


57


58


59


60


61


62


EGILEAK: 4E-ko ikaselak: MARTIN ALIAS ANDER AÑIBARRO ALEX AREVALO LORENA BERNAL MERITXEL DUDAGOITIA UNAI JUNQUERA JORGE PROY SERGIO RAMOS ASIER REQUEJO ANDREA RODRIGUEZ XABI RODRIGUEZ DANY URIARTE irakaslea: ANA BELÉN VEGA

Durangon, 2015eko martxoaren 8an

63


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.