zaldupeGIDA2017rako_rebistilek.qxd 19/01/17 09:55 Página 46
PROIEKTUAK 2016-2017
9. Zientzia hezkuntzan G
aur egungo gizartean ezinbestekoa da jakintza zientifikoa ikasleek inguruan duten guztia uler dezaten, eta errealitatea arrazionaltasunez eta askatasunez interpretatu dezaten. Hori dela eta, ikastetxeak erronka honi aurre egin nahi dio gure ikasleei oinarrizko heziketa zientifikoa eskainiz. Proiektu honen bidez, zientzia irakaskuntza sustatzeko metodologia aktiboa eta ikertzailea hobetzea ezartzea da gure asmo nagusia. Zientzia gaitasunaz gain, beste gaitasun batzuk lantzeko ere aukera ematen du proiektu honek, hau da, hizkuntza gaitasuna eta gainerako beste
oinarrizko gaitasunak: matematika, teknologia, gizarterako eta herritartasunerako gaitasunak; talde-lanak eta aplikazio digitalen integrazioak geletan duen garrantzia ahaztu gabe. Zientzia gaitasuna geletan lantzeaz gain, orain dela urte batzuetatik hona aurrera eramaten ari garen, eta gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza den, ESKOLAKO ORTUA proiektuaz ere baliatuko gara. Umeek natura behar dute. Naturarengana erakarriak sentitzen dira eta naturarekin harremanetan hezten diren haurrak osasuntsuago hazten dira maila guztietan: maila fisikoan, emozionalean eta psikologikoan. Ikasturte honetan zientzia arloari bultzada berri bat emateko asmoarekin, laborategi berria martxan ipiniko dugu.
CIENCIA El objetivo principal de este proyecto es promover la utilización de métodos y propuestas para trabajar la competencia científica en la enseñanza de las ciencias. Además, a través de este proyecto de ciencia se trabajarán otras competencias, como por ejemplo, la competencia lingüística, matemática tecnológica; sin olvidar la integración de las nuevas tecnologías en el aula. Para llevar adelante este proyecto además de utilizar nuevas metodologías y recursos dentro del aula utilizaremos el HUERTO ESCOLAR. Se trata de un recurso con el que llevamos trabajando varios años y que es parte importante de nuestro Proyecto Educativo. Con el fin de impulsar este proyecto, este curso pondremos en marcha el nuevo laboratorio.
«
Zientzia gaitasuna geletan lantzeaz gain, ESKOLAKO ORTUA proiektuaz ere baliatuko gara. Naturarekin harremanetan hezten diren haurrak osasuntsuago hazten dira
PROIEKTUAK 2016-2017
10. Bidelaguna Proiektua H
irugarren zikloan dauden ikasleei bere ikasketa prozesuan aparteko laguntza ematea du helburu nagusia. Honako jarduerak izango dira horretarako bide: • Ikasleei laguntza eta bitartekoak ematea beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hori prebenitzeko. • Oinarrizko gaitasunak hobeto garatzea,
46
«
batez ere irakurketarekin, gai instrumentalekin, lanaren antolaketarekin eta ikasteko ohiturak hartzearekin zerikusia duten zereginetan. • Ikasleek beren gaitasunen inguruan dituzten itxaropenak hobetzea. • Familien eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzea. • LH eta DBH arteko trantsizioa leuntzen lagundu.
PROYECTO «BIDELAGUNA» Este proyecto va dirigido al alumnado de tercer ciclo y trata de mejorar los resultados académicos de aquellos que por diferentes circunstancias necesitan de una atención más directa. A través de este proyecto se llevan a cabo actuaciones que contribuyan a la mejora de: • La cantidad y calidad de los aprendizajes. • Las expectativas del alumnado. • La participación de las familias. • La transición entre Educación Primaria y Secundaria.
Hirugarren zikloan dauden ikasleei ikasketa prozesuan aparteko laguntza ematea du helburu nagusia.