zaldupeGIDA2017rako_rebistilek.qxd 11/01/18 10:37 Página 14
ELKARBIZITZARAKO
ARAUAK G
uztion jarrerak lantzea beharrezkoa da eskolako egunerokotasunean eta une oro.
Ikasleentzat ikastetxea (familia eta kalea bezala), gizarteratze inguru oso garrantzitsua da. Ikasleak ikasgelan, patioan, karrejuetan, jangelan... egoera ezberdinei era ezberdinetan erantzuten ikasten du eta giza trebetasunak bereganatzen ikasten du. Giza trebetasunak “pertsonen arteko intelijentzia” ere deitzen dira eta berauek era egokienean lantzeko eta norbere-
«
Tutoretzako orduetan gelako asanblada, joko kooperatiboak, euren arteko harremanak, norberaren uste baikorra, enpatia, lanerako jarrerak eta ikasleen kezken erantzunak lantzen dira
14
ganatzeko, gure hezkuntza proposamenen oinarrian dugun baloreen hezkuntzan zutabe sendoak eraikitzen ahalegindu behar dugu guztion artean. Tutoretzako orduetan gelako asanblada, joko kooperatiboak, euren arteko harremanak, norberaren uste baikorra, enpatia, lanerako jarrerak eta ikasleen kezken erantzunak lantzen dira, baina eguneroko une ezberdinetan sortutako gora beherak momentuan bertan lantzeko, unean uneko elkarrizketak bideratzen dira. Horrez gain, gure eguneroko bizitzan eta eskolako curriculumean guztiz txertaturik kontsumo ohitura arduratsuak bultzatu nahi ditugu: papera, ura, argiztapena, energia eta bestelako gaien erabileran. EGUNEROKO FUNTZIONAMENDU EGOKIRAKO, ONDORENGO PUNTUAK ERRESPETATZEA KOMENI DA:
2017-2018 Ikasturtea • ZALDUPE Eskola Publikoa > 94 683 20 04 > www. zaldupe.eus
Puntualitatea: Gogoratzen dizuegu eskolara sartzeko orduak errespetatu egin behar direla, goizekoak zein arratsaldekoak. * Urte biko umetxoek, sarrera hau malgua daukate. • Gogoratu, martitzenak eta barikuak «fruta egunak» direla. Beraz, jolastorduetan ez dute beste ezer ekarri behar jateko. Baita ere egun horretan ez dira baloiak, sokak, palak... aterako. Honekin ikasleen arteko harremanak bultzatu nahi dira. Huts egiteak: - Posible denean aurretiaz abisatu tutoreari. TUTOREAREKIN ELKARRIZKETAK Tutoreek astero egun bat daukate bere gelako umeen gurasoekin hitz egiteko. Asteko egun hau eguaztena da, eguerdiko 12:30etik 13:30era edo 16:00etatik 17:00etara, irakaslearen arabera.