Page 1

BUSTURIALDEA URTEKARIA hitza 2014ko urtarrilaren 8a

Testuak: Endika Urlezaga, Izaro Mendieta Maite Orue Bengoa, Oihana Cabello

Bermeo Errautsetatik berpiztuz Apirilaren 11ko suteak hainbat etxebizitza erre zituen alde zaharrean; bi eraikin erori egin ziren egun horretan. ARGAZKI PRESS


II hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Gernika-Lumo

8 milioi euro, Enpresa Gernikaldea zentroaren eta Berrikuntza zerbitzuetan «hutsuneak» zentroa eraikitzeko direla salatu dute hainbatek Bizkaiko inbertsio esanguratsuenen artean legokeen zentroa egin nahi dute GernikaLumon, Astra inguruan Gernika-Lumorako eskatzen zuten Enpresa eta Berrikuntza Zentroak geroz eta bide laburragoa du; izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmen bati esker, bidea hasia du berau eraikitzeko proiektuak. Hala, jakinarazi dutenez, azpiegitura hori eraikitzeko, 8 milioi euro bideratuko dituzte jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak; bost milioi eta hiru milioi euro jarrita, hurrenez hurren. Beraz, Bizkaian egingo dituzten inbertsio esanguratsuen artean legoke zentro horren proiektua. 2011n Gernika-Lumoko Lanbide Heziketako zentro bat egiteko tramiteak has zitzala eskatu zion Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari 2010eko martxoan. Orduko hartan, Eusko Alkartasunaren ekimenez, Ez-Legezko Proposamena aurkeztu zuten, eta alderdi guztiek aho batez onartu zuten. Testu horren arabera, zentro horrek eskualdearen garapen ekonomikoari lagundu beharko lioke, eta, era berean, lanpostuak sortzeari ere lagunduko lioke. Es-

kualdeko ekonomia suspertzeko gune berria Astra inguruan kokatzea aurreikusten dute. Hain zuzen, PSE-EE agintean zela aurkeztu zuten bertoko ekonomia suspertzeko proiektua

Jaurlaritzak 5 milioi euro jarriko ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 3 milioi euro Jose Antonio Pastor alderdi sozialistako kideak eta Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak. Hain justu, energia barriztagarrietan oinarritutako Lanbide Heziketarako zentroa, ekodiseinurako institutua, eta enpresen mintegia sortzea zen hasierako helburua.

Ekainean egin zuten zentroaren inaugurazio ofiziala, eta urrian larrialdi zerbitzuak jarri zituzten martxan 2012ko abenduan zabaldu zuten Gernikaldea zentroa herrian, eta, ordutik, zerbitzuak gehitzen joan dira pixkanaka-pixkanaka; dena den, oraindik, «hutsuneak» dituela uste dute sindikatu zein ospitalearen aldeko taldeak. Joan den ekainean inauguratu zuten Gernika-Lumoko zentro hori; ordura arte, osasun etxe normal baten lanak egiten zituen. Uda hasieran, barriz, neurologia, etxez etxeko ospitalizazioa eta erradiodiagnosi eta oftalmologia zerbitzuak eskaintzen hasi ziren, beste hainbaten artean. Urriaren 21ean, bestalde, larrialdi zerbitzuak jarri zituzten martxan, eta, horregaz batera, pediatriako larrialdi zerbitzuak. Hain justu, honako instalazioak jarri zituzten erabilgarri orduan: 8 box (helduentzako 6 eta haurrentzako 2), pediatriako kontsultetarako gela bat, helduen kontsultetarako gela bat, traijerako gela bat, erizaindegia, sendaketagela bat, bihotz-biriketako bizkortzerako gela bat, traumatologia-

2012ko abenduan ireki zuten arren, joan den ekainean inauguratu zuten. I.M.

ko kontsulta eta analisi klinikoetarako laborategia. Hala ere, oraingoz, behintzat, ez da oherik izango zentro horretan, eta hori ez dute normaltzat ikusten Oheak izango dituen ospitale baten alde dauden langileak izeneko taldeak. «Ameskeriazko ospitalea» SATSE, ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuak ere kexu dira zerbitzu faltagatik; horien ustez, Osakidetzak «ameskeriazko ospitalea» eraiki du eta «gabezia asko» ditu. Langileak kontratazeko orduan, esaterako, «hutsuneak» izan direla eta gaueko txandetan «garbitasun eta labo-

rategiko langileez uko egin izana» salatu dute. Halaber, Osakidetzak traumatologia, pediatria eta kirurgia espezialistak jartzeko asmorik ez duela argitu dute aipatu sindikatuek. Larrialdietan pediatria zerbitzua izan arren, pediatrarik ez dagoela, eta bere lana familiako mediku batek betetzen duela salatu dute. Aurtengo lehen seihilekoan du Osakidetzak bere zerbitzuen eskaintza osatzen jarraitzeko asmoa; hala, bi ebakuntza gela eta prozedura endoskopietarako eta kirurgia txikietarako gela bat martxan jartzea aurreikusten dute.

Astra inguruan eraiki nahi dute. E.U.

Irudia q Poteoan bazabiltza Gernikanbarrena, gogoratu ezazu beronen izen eta giro ona. Musika eta nahi duzun dena tragoren bat hartzeko txokorik onena. Juan Kaltzada, 17 - 946 251 517 - GERNIKA

HERRITARREN PARTE HARTZEARI ESKER Astra okupatu zutenetik zortzi urte eta Astra proiektua martxan jarri zutenetik urtebete igaro denean, herritarren parte hartzea zoriondu du Astra Koordinadorak. Esan duenez, «ibilbide luze honetan milaka bilera, asanblea, jarduera, proiektu, energia… sortu dira Astraren inguruan. Urtez

urte denon artean hartutako erabakiak betetzen joan direla ikusi ahal izan dugu, eta 12 hilabete hauetan Astra jardueraz gainezka egon da». Hori dela eta, «modu batera edo bestera orain arte Astran parte hartu duten pertsona, elkarte eta eragile guztiak zoriondu nahi izan dituzte. ASTRA


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza III

Gernika-Lumo ‹ Urtekaria

Irudia q

Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, epaitegiaren aurrean adierazpenak egiten. IZARO MENDIETA

Jose Mari Gorroño inputatu dute, Gernika Saria Arnaldo Otegiri emateagatik Terrorismoa goratzea leporatu dio Fiskaltzak, Dignidad y Justicia elkarteak ipinitako salaketaren harira Espainiako Au zitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea inputatu du, «terrorismoa goratzea eta zuritzea» leporatuta. Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketaren harira inputatu dute Gorroño. Izan ere, Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko saria ezker abertzaleko kide Arnaldo Otegiri emateagatik salaketa aurkeztu zuen elkarte horrek Espainiako Auzitegi Nazionalean. Dignidad y Justicia-

ren ustez, sari horiek banatzean epaimahaikideek «ondo baino hobeto» zekiten Otegiren aurkako epai irmoa eman zuela epaileak, eta «ETAko kide izateagatik» kartzela zigorra betetzen ari dela. Beraz, saria ematean «goraipatzea eta jendaurreko omenaldia egitea» erabaki zutela dio elkarteak. Alderdien babesa Pedraz epaileak deituta, GernikaLumoko epaitegian deklaratu behar izan du Gorrroñok, bideokonferentziaz. Epaitegitik ateratzean Jose Mari Gorroñok egindako deklarazioetan esan zuenez, «Otegik eta Egigurenek bakearen alde eta berradiskidetzearen alde egindako lana» epaimahaiak bere garaian baloratu zuena.

Pello Urizarrek, bestalde, auzibideak ez hanka ez bururik ez duela esan zuen, eta Justizia justizia izan behar bada, auzia bertan behera uzteko eskatu zuen. Hain zuzen, elkarrizketa bera da, Urizarren ustez, auzibidean ipini dutena: «Gernika-Lumoko Udalak Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren saritzea erabaki zuen, elkarrizketa erabiltzen zutelako arazo zail bat gainditzeko, Euskal Herrian normalizazioa eta bakea lortzeko. Hor ikusten du Madrilek delitu zantzua, eta hori Euskal Herriko ikuspegitik zoramena da, eta, hein handi batean, ekimen politikoa ere bada». EH Bilduk eta Udalbiltzak ere babesa erakutsi diote GernikaLumoko alkateari.

Epaileak absolbitu egin ditu 2011n piketean aritutako 18 lagunak Ez du frogatutzat eman salaketa jarri zuen saltokiaren inguruan egon zirenik autoaren gurpilak zulatzerakoan Epaileak 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean ustez pikete informatiboan aritu ziren 18 lagunak absolbitzea erabaki zuen joan den urtarrilean, ez baitzuen frogatutzat eman salaketa jarri zuen supermerkatuaren inguruan egon zirenik autoaren gurpilak zulatu zituztenean.

San Juan kaleko supermerkatu batek jarri zuen salaketa, ustez, beraien ibilgailu baten gurpilak zulatu izanagatik. Horregatik, 2011ko greba orokorrean informazioa banatzen pikete lanetan ari ziren hamazortzi lagun identifikatu eta auzipetu zituzten. Horretariko bakoitzarentzat hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen zuen Fiskaltzak, eta zigorra mantentzeko eskaera egin zuen epaiketan. Dena den, auzipetuen aurkako froga nahikorik ez zegoela eta,

epaileak egotzitako delituak onartu ezean, koakzio delitua aintzat hartzea eskatu zuen; alegia, zortzi hilabeteko zigorra litzatekeena. Hala ere, defentsak, absoluzioa eskatu zuen , akusaziorik ez zegoelako, eta ezer frogatutzat eman ez zelako. Halaber, salaketa ipini zuen behargina ez zen gai izan auzipetutako lagunetako bat ere identifikatzeko deklaratu zuen egunean; esan zuenez, enpresak berak aginduta jarri zuen salaketa, aseguruarengandik autoaren matxuraren konponketa kobratu ahal izateko.

GURUTZEA BERE TOKIAN Kamioi batek telefono kableak jo ostean, Errenteriako gurutzea erori zen 2011n. Hori horrela, zaharberritze lanak egin zituzten, eta horiek amaituta, berriro jarri zuten XVI. mendeko momumentua bere tokian. Halako ezbeharrik berriro gertatu ez zedin, udalak zenbait neurri hartu ditu: lorategi bat jarri dute haren inguruan, eta telefono kableak lurperatu egin dituzte. 1835ean ere, liberalen eta karlisten arteko borroketan hondatu zuten gurutzea, baina ez zuten 1893a arte konpondu. Arteagako eta Muxikako leinuek bertan izandako borrokak gogoratzeko jarri zuten aipatu gurutzea Errenteria auzoan, XV. mendearen erdialdera. OIHANA CABELLO


IV hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Gernika-Lumo

Irudia q

Erakusketa ere ipini zuten frontoian. ENDIKA URLEZAGA

Jai-Alai frontoiak mende erdi bete du 2013. urtean KIROLA › 50 urte bete zituen Gernika-Lumoko

Jai-Alai frontoiak 2013ko ekainaren 29an. Pilotaren katedrala legez ezaguna den frontoiak egitarau zabalagaz ospatu du urteurren borobila. Gernika-Lumoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan zuen horretarako. Hitzaldiak, erakusketak, pilota partidak... JaiAlairen «garrantzia eta edertasuna» ezagutzera ematea izan dute helburu urteurreneko jarduerek.

IBILALDIA, EUSKARAREN BIHOZFERAN 2014ko ekainaren 1ean egingo dute aurten Bizkaiko ikastolen aldeko festa, eta Gernika-Lumoko Seber Altube ikastola izango da aurten Ibilaldia antolatzearen arduraduna. Euskararen bihozfera izenburu izango duen euskararen aldeko jaiak eskualdetik eta eskualdearentzako Ibilaldia ekarriko duela esan zuten ekainean Gernika-Lumoko

j

KOMUNIKABIDEAK › Tokian tokiko «albiste xume baina garrantzitsuei» lekua emateko sortu zuten proiektua duela hamar urte, eta gaur egun inoizko eskaintzarik zabalena dauka euskarazko telebistak. Dena den, etorkizunarekin kezkatuta agertu da telebistako zuzendari Jose Antonio Uriarte Itxaso, eta etorkizuna «beltza» dela ohartarazi du. Krisi garaian egon arren, bertoko lehen telebista lokala biziberritzeko esfortzu handirik egin beharrik ez dagoela esan du zuzendariak: «Busturialdeko eta Lea-Artibaiko herri txikiek hilabetero 50 euroko laguntza emanez gero, telebista katea bere horretan mantentzeko aukera izango genuke». Udal batentzat diru gutxi izan arren, Oizmendirentzat salbazioa izan daitekeela dio. TOKIKO sarearen barruan dago Oizmendi; hala, berton grabatzen dena Gipuzkoako telebista lokaletan ere emititzen dute, eta alderantziz. Euskaraz emititzen duen telebista bakarra da eskualdean, eta egiten duten lanarekin «pozik» da Itxaso.

Laburrean

10 urte beteta, laguntzen beharra du Oizmendi TBk

BODEGILLA BOKATAK dauzkagu zuentzako!!!

plazan egin zuten aurkezpenean. Busturialde osoa bere euskalduntasunaz eta bertoko euskararen aberastasunaz harro senti dadin» dute helburu. Horrez gain, Seber Altube ikastolaren «eraikina berrizteko baliabide ekonomikoak eskuratu» gura dituzte. Jon Urriolabeitia arratzuarrak ipiniko dio doinua ikastolen jaiari. ENDIKA URLEZAGA

Greba hasi zuten Totorikaguenako langileek abenduan, euren eskubideen alde egiteko Abenduaren 23an, 24an, 30ean eta 31n hurrengo hilabetean etre jarraipena izango zuen greba egin zuten Totorikaguena supermerkatuko, arropa dendako eta janari dendetako langileek. Denden aurrean elkarretaratzeak egin zituzten langileek, enpresaren jarrera salatzeko. Azaldu dutenez, hilabete bi eta erdiko soldata zor die enpresak. Gainera, hasiera batean soldatak %33 jaisteko proposamena egin zien enpresak, ondoren %25ekoa eta azkenik %20koa. Azken proposamen hori onartu ezean, kaleratu egingo dituela esan die. Halaber, salatu dute ezartzen dieten hitzarmeneko (Bizkaiko elikagai-merkataritza hitzarmena) igoerak ere ez dizkietela aplikatu, eta, beraz, soldata jaitsiera benetan %22koa izango litzatekeela. Enpresaren planteamendua ez dute ez ulertzen ezta onartzen langileek. Izan ere, soldaten jaitsieraren ondorioz kobratu gabeko diru hori berreskuratu ahal izango duten ez diete azaldu, ezta zein hitzarmen ezarriko dieten ere. Diotenez, iaz irabaziak eduki zituen enpresak, txikiak izan arren. Hortaz, enpresak etorkizuna izan baduela uste dute langileek. Hori dela eta, euren lanpostuak defendatuko dituztela diote, baina ez edozein preziotan. Hala, negoziatzeko esertzeko eskatzen diote enpresari.

1850 peuro batu dituzte marijesiek abenduaren 24ko azken errondan. Bederatziurrenarekin hasi aurretik adostu ohi dute dirua nori eman, eta 2013an batutako elikagaien bankuari eman diote. Hala, dirua eman duten gernikar guztiei eskerrak eman gura izan dizkiete marijesiek.

15 Osakidetzaren programari atxikitutako optika

purte bete ditu Bakearen Museoak. 1998. urtean ireki zuten Gernika-Lumoko museoa, Gernika-Lumoko historia eta 1937ko apirilaren 26an herriak bizi izan zuen bonbardaketa ezagutzera emateko.


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza V

Busturialdea ‹ Urtekaria

6

Andre bat atxilotu dute, ama hiltzea leporatuta

pMuxikan dauden auzo alkateak. Maiatzean hautatu zituzten muxikarrek izena eman zuten hemezortzi pertsonaren artean sei auzo alkateak. Aitor Urlezaga, Javier Urkiaga, Juan Bilbao, Joseba Egiarte, Iñaki Romeroeta Sabin Aranburu dira ardura hori hartu dutenak.

MUXIKA › Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen maiatzean Muxikan, ama hiltzea leporatuta. 56 urteko emakumeak berak deitu zion Ertzaintzari, amari aizkoragaz eraso ziola esanez. Anbulantzia bertaratu zenean ama bizirik zegoen arren, handik gutxira zendu zen. Emakumea kartzelatu egin zuten.

Jasangarritasunean oinarritutako HAPOa osatzen ARRATZU › Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

(HAPO) berritzen hasita, jasangarritasuna izango duela irizpide azaldu du Arratzuko Udalak. Ikerketa batean oinarrituta, ingurumenean egiten den interbentzio bakoitzean integratu egingo ditu irizpide horiek. «Helburua bizitza kalitate hobea lortzea da, egingo diren eraikinak zentzu guztietan ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen».

Sukarrietako Begoñako Ama udalekuen ikuspegia. HITZA

Izena eman zuten zenbait muxikar. UDALA

390

pFibrosi kistikodun gaixoei laguntzeko Muxikan batutako euroak. Rosa Maria Sanchez Gernika-Lumoko bizilagunaren artelanak jendaurrean ipiniz eta horiek salduta bildu zuten kopuru hori, otsailean.

1,80

pLurra eusteko Golakoren ertzetan jarritako lubetak daukan altuera, metroetan. 2013ko urtarrilaren 13an eta 15ean izandako euriteek Golakok gainezka egitea ekarri zuela eta, erreka horren ibilguan eta ertzetan egokitzapenak egin zituen martxoan Arratzuko Udalak. Errekaren ertz bietan 1,80 metroko altuera eta 5 metroko luzera duen harri-lubeta jarri zuen. Horrez gain, sedimentuak ere kendu zituen, ebakuazio ahalmena berreskuratzeko.

Udalekuak kultura ondare izendatzeko eskatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek Sukarrietako Begoñako Ama udalekuak kultura ondare izendatzeko espedientea «lehenbailehen» bideratzeko eskatu zioten Bizkaiko Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari, azaroan. Hain zuzen, eraikin eta lorategien inguruari gune kulturalaren kategoria eman diezaion eskatu diote. Era berean, udaleku legez ezagutzen diren eraikinak –eraikin nagusia, jagolearen etxea eta zuzendariaren etxea– monumentu kategoria izango luketen Ondare Kultural legez izendatzeko txostena bidera dezan ere eskatu diote. Apirilean, udalekuen eraikina eta inguruak Babesturiko Kultur Ondare izendatzeko txosten berriztua aurkeztu zuen Iñaki Uriarte arkitektoak jaurlaritzan. Hain zuzen, monumentu multzoaren kategoria emon diezaioten eskatu zuen. Busturialdean Lan eta Bizik, bere aldetik, jarrera aldatzeko eta udalekuak babesteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Ondoren, ekainean, Sukarrietako Begoñako Ama udalekuak Kultur Gunea izendatzeko eskaera egin zion Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari, interes kulturaleko ondare modura izendatzeko, eta Sukarrietako Udalak bat egin zuen eskaerarekin. Lan eta Bizik erakunde bi horiena «itxurazko» jarrera aldaketa dela kritikatu zuen.

Dantzariak desanexio jaialdian. HITZA

Gernika-Lumorengandik hogei urte bereizita ARRATZU › 2013an hogei urte bete ziren Arra-

tzuk Gernika-Lumorengandik bereizi eta herri izaera lortu zuenetik. Urteurren borobilaren harira, ospakizunetan murgildu ziren arratzuarrak urtarrilaren 14an. Desanexioaren inguruko azalpenak emateaz gain, bertsolariak, dantzariak, korua, herri bazkaria... izan ziren herrian.

Irudia qMuxika

Europan zehar egiten zebilen bidaia ofizialaren barruan, Jose Alberto Mugica Uruguaiko presidenteak Muxika bisitatu zuen 2013ko ekainean, bere abizenaren jatorria ezagutzeko asmoz. Ekitaldi xume batean, herriko giltzak jaso zituen Mu-

xikako alkate Aitor Goldarazen eskutik. Mugicak, bere aldetik, larruzko gautxo bat eman zion opari Goldarazi. Hainbat herritar bildu ziren Uruguaiko presidenteari harrera egiteko ekitaldian. Herriko ohorezko liburua sinatu zuen Mugicak. ENDIKA URLEZAGA

j

HERRIKO GILTZA, MUXIKATIK URUGUAIRA

Laburrean

Euskal Jaia beroari aurre eginez ospatu dute Sukarrietan SUKARRIETA › Bero itogarria ez zen oztopo izan Sukarrietako Euskal Jaia ospatzeko, eta, beraz, Marisma parkeak euskal kutsuko hainbat jarduera hartu zituen uztailean. Nekazal produktuen azokaz gain, gaztetxoentzako herri kirol tailerra eta nagusien herri kirolak izan ziren. Albokaleko trikitilari eta albokariek ipini zioten musika goizari, eta umeek gaztelu puzgarrietan salto-saltoka ibiltzeko aukera eduki zuten. Bazkalostean pilota partidak izan ziren.

Puzgarriak Sukarrietako Euskal Jaian. SUKARRIETAKO UDALA


VI hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Busturialdea

550

Txirrindulari bana hil dira ekainean eta uztailean

pMendata Ezagutuz martxan parte hartu zuten lagunak. Irailaren 1ean izan zen martxa. 520 ibiltari inguruk mendi ibilaldia hautatu zuten, eta gainontzekoek mendi maratoian parte hartu zuten. Maratoiko irabazleak Eneko Leonardo Saez eta Raffaella Ciavola arabarrak izan ziren. Busturialdeko lehen sailkatua Antton Luengo txirrindulari ohia izan zen. Hirugarren sailkatu zen Gautegiz Arteagan bizi den gernikarra.

BUSTURIALDEA › Uztailaren 20an eduki zuen

istripua txirrindulari batek, 12:30 aldera, Mendatako BI-2224 errepidean. Erorikoa izan zuen, eta lekuan bertan artatu zuten arren, haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Bestalde, LAB sindikatuko Eraikuntza eta Kimika sektoreko arduradun nazional izandako Jabi Amorrortu Gernika-Lumoko bizilaguna zendu zen ekainean, Lumoko San Pedro jaietako bizikleta martxan. Ondoren, irailean haren omenezko bizikleta martxa egin zuten Gernika-Lumon.

Lau parte hartzaile. ENDIKA URLEZAGA

Hamabost etxe pasibo egiteko proiektua aurkeztu du Mendatak Alemaniako Passivhaus Institutuaren estandarretan oinarritutako hamabost etxebizitza eraikitzeko proiektuaren berri eman zuen Mendatako Udalak otsailean. Ondoren, egitasmoa jendaurrean aurkeztu zuen apirilean, etxebizitza horien onurak azalduz. Etxebizitza pasibo bat eraikitzea apur bat garestiagoa izan arren, erosleek segituan amortizatuko dituztela nabarmendu zuten. Izan ere, etxebizitza arruntekin alderatuz gero, energia kontsumoa %40 aurreztea ahalbidetzen dute mota horretako eraikinek. Berogailu sisteman, bestalde, %85 aurrezten laguntzen dute. Eraginkortasun energetikoa guztion esku lelopean egin zuten aurkezpena, eta inguruko herrietako alkateek eta teknikariek parte hartu zuten. Guztira, 40 lagun inguru batu ziren ekitaldian. Joseba Mallea Mendatako alkateak esan zuenez, «herri txiki batentzat proiektu oso aberasgarria izan daiteke etxebizitza pasiboena, herrira jende gaztea erakartzeko balio baitu».

Amorrorturen omenezko bizikleta martxa. I. MENDIETA

Irudia qKortezubi

Bizkaiko finala irabazi du Maumeko gaztaren astoak MENDATA › Maiatzean Mendatan jokatutako saioan irabazi zuen Maumeko Gaztak Bizkaiko asto proba txapelketaren finala. Hain zuzen, 63 untza eta 2,44 metro egin zituen Muxikako astoak. Mañuko (Bermeo) Xabier Egia sailkatu zen bigarren, irabazleak baino hiru untza gutxiago eginda.

Urremendi Landa Garapen Elkartearekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak I+G+B proiektu bat abiarazi du aurten Kortezubiko Omako baso margotuan. Hala, 2015era bitartean gauzatuko dute ikerketa, errestaurazioa eta karakterizazioa helburu dauzkan proiektua. Jarduketetarako 72.000 euroko aurrekontua bideratu zuen aldundiak.

Omako baso margotua, Kortezubin. HITZA

j

KORTEZUBI › Euskoikerrekin (UPV-EHU) eta

Laburrean

I+G+B proiektu bat, Omako baso margotuan

BERO ITOGARRIARI AURRE EGINEZ Kortezubiko mendi martxan parte hartu dutenek zailtasun gehitu bati egin behar izan diote aurten aurre. Izan ere, «bero oso larria» egin zuen uztailaren 20an. Hala ere, ibilbide luzea (24 km) zein

laburra (10 km) hautatu, 300 pertsonak parte hartu zuten martxan. Ibilbidea eginda, txistorra, sagardoa, txakolina… dastatzeko aukera eduki zuten. SINADURNTZIA


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza VII

Busturialdea ‹ Urtekaria

188

Iñaki Madariaga alkatea zigortu du epaileak

pMundakako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren proiektuak jasotzen duen etxebizitza berri kopurua. Osoko bilkuran aurkeztu, eta lehen onarpena jaso du 2013an Mundakako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) proiektuak. «Hiri lurzoruko finkatu gabeko etxebizitza eremuen antolamendu proposamena Itxasbegin, Basamortun, GeltokiMondullun, Txorrokopuntan, Errekan eta Larrinaga Jauregian kokatzen da». Hain justu, etxebizitzen %36 tasatuak izango direla jasotzen du proiektuak, eta %64 araubide librekoak.

3

pMundakako II. Surf Topaketetan olatuek hartutako garaiera, metroetan. Abenduko lehen asteburuan egin zituzten topaketak. 2 metro eta 2,5 metro arteko olatuak izan zituzten topaketen lehen egunean, eta 3 metrora artekoak bigarrenean. Topaketetan parte hartu zutenen artean mundakarrak, Busturialdeko beste herri batzuetakoak, brasildarrak, australiarrak eta beste toki batzuetako bizilagunak izan zirela zehaztu zuten antolatzaileek.

7

pHondakinen kudeaketarako Busturialdeko mankomunitatea osatzen duten herriak. 2011n sortu zuten Busturialdeko Mankomunitatea Arratzuko, Kortezubiko, Mendatako eta Muxikako udalek, hiri hondakinen gestioan zituzten zailtasunak gainditzeko. Gerora, Elantxobek, Gautegiz Arteagak eta Ibarrangeluk mankomunitatera batzeko eskaera egin zuten, eta azaroan izendatu zituzten kide, modu ofizialean. Zazpi herrien artean 4.500 biztanleri ematen diete zerbitzua.

ERRIGOITI › Bilboko zigor arloko auzitegiak Iñaki

Madariaga Errigoitiko alkatea zigortu zuen, apirilean, 2010eko Bilbao-Bilbao martxa zikloturista Olabarritik igaro zenean herritar bat autoagaz kolpatu izanagatik. Orduko hartan, Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak biomasa zentralaren kontra protesta egiten zebiltzan, martxa zikloturista Errigoititik pasatzen zela baliatuta. Madariaga 1.800 euroko isuna eta epaiketaren gastuak ordaintzera zigortu zuen epaileak.

25. urteurrena ospatu du Lagako Surf Txapelketak IBARRANGELU › Ogoñope Surf Taldeak hiru

eguneko egitaraua prestatu zuen, data berezia gogoratzeko. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean hasi zituzten ospakizunak iraileko lehen asteburuan, hitzaldi batekin eta erakusketa batekin. Ondoren, irailaren 14an eta 15ean egin zuten txapelketa, eta 73 parte hartzaile izan ziren.

Maierren diseinu lehiaketaren sari banaketa. ENDIKA URLEZAGA

Kromoterapia proiektu batek irabazi du Maierren diseinu lehiaketa Automobilgintzako ibilgailuen diseinuan oinarritutako bosgarren lehiaketaren sari nagusia Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joan da. Colour & Trim eremuan diseinuko proposamenik onenak aurkezten dituzten proiektuak saritzea dauka helburu Ajangizko Maier lehiaketak antolatzen dituen lehiaketa horrek, eta profesionalen mailakoa, Bartzelonako Miriam Reyk eta Beatriz Andradek irabazi dute, kromoterapia proiektu bati esker. IBO Group enpresako disenatzaileak dira Rey eta Andrade. Aurkeztutako proiektuaren «muina kromoterapiaren ezaugarriak» dira. «Horren arabera, aldartea edo neke sentsazioa nola alda daitekeen landu da, ibilgailu barruko giroko argitasunari gama kromatiko hotzak edo beroak aplikatuz». Ikasleei dagokienez, Alemaniako Bettina Kunklek eta Anna Katharina Greifek irabazi zuten 4.000 euroko saria, eta Errioxako Jose Garciak, Javier Salinerok, Begoña Becerrak, Karol Bledowskik eta Marta Chodorowskak materialen erakusgairik onenari dagokiona, 3.000 eurokoa. 2013an ere harrera ona izan zuen lehiaketak, 93 proiektu aurkeztu baitzituzten. Parte hartzaileak hainbat herrialdetakoak izan ziren: Euskal Herrikoak, Galiziakoak, Frantziakoak, Italiakoak, Alemaniakoak, Indiakoak, Txinakoak, AEBetakoak…

Ibarrangeluko San Andres elizako ganga. IZARO MENDIETA

San Andres elizako bisita gidatuak, arrakastatsuak IBARRANGELU › Uztailean eta abuztuan zehar

egin zituzten bisita gidatuak dagoeneko euskal kapera sixtinoa izena hartu duen ganga gordetzen duen elizara, eta 500 pertsonak parte hartu zuten. Hori dela eta, neguan ere bisitekin jarraitzea erabaki zuen udalak.

Espainiako bandera jartzera behartuta

Irudia qAjangiz

Abuztuaren 30ak kezka sortu zuen Ajangizen eta herri horren inguruetan. Izan ere, egun hartako goizean ke-laino beltz handi bat ikus zitekeen hainbat lekutatik. Ajangizko Maier lantegiko biltegian piztu zen sua. Suteak, batez ere, biltegiari

eragin zion, eta ekoizpenerako instalazioek ez zuten kalterik jasan. Sua piztu eta berehala, lantegia hustu egin zuten. Zazpi artatu egin behar izan zituzten, batzuk kea arnasteagatik eta besteak erredura arinak izateagatik. HITZA

j

SUTEA AJANGIZKO MAIER LANTEGIAN

Laburrean

IBARRANGELU › Espainiako bandera jartzeko

agindua jaso zuen udalak 2013an, Espainiako Gobernu delegaritzatik lehenbizi, eta epaitegitik ondoren. Azaroaren amaieran batzar batera deitu zituen herritarrak, zer egin erabakitzeko. Bandera jarri ezean alkatearen kargu gabetzea gerta zitekeela eta, agindua betetzea erabaki zuten herritarrek, «gustukoa izan ez arren».

Urak arazteko proiektu pilotu bat, Garteiz auzoan IBARRANGELU › Azaroan onartu zuen Eusko

Jaurlaritzak Ibarrangeluko Garteiz auzoan urak arazteko sistema berria jartzeko diru laguntza ematea. Hala, auzo horretako hondakin urak arazteko sistema naturala ipiniko dute. Proiektu pilotua dela azaldu dute bai Jaurlaritzak eta baita Ibarrangeluko alkate Jesus Mari Ziluagak ere, eta urak iragazki berdeen bitartez araztean datza. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren esanetan, «energia beharrik ez duen arazteko sistema autonomo, ekologiko eta jasangarri baten bideragarritasun teknikoaren azterketarako proiektu pilotu bat da».


VIII hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Busturialdea

‘Uhin berdea’ Gautegiz Arteagan, radarra Busturian ‘Uhin berdea’ 2014ko udaberrirako nahi dute martxan jarri; abiadura kontrolatzeko radarra irailean jarri zuten Ibilgailuen abiadura kontrolatu nahian, BI-2238 errepidean bost semaforo jarrita uhin berdea sortzeari oniritzia eman zion azaroan Gautegiz Arteagako Udalak. Herria igarotzen duen zeharbidean, 1.300 metroko luzerako tartean, bost semaforo erregulatzaile eta aurretiaz abiaduraren berri ematen duen seigarren bat jarriko dituzte aurten. Aldundiak lanak martxorako amaituko dituela aurreikusten du udalak. Uhin berdeak abiadura erregu-

latzeko semaforoak sinkronizatzean datza. Hala, 50 kilometro orduko abiaduran doan ibilgailuak semaforo guztiak berde izango ditu, eta abiadura handitzean gorri jarriko zaio semaforoa. Aldundiko Herri Lan Sailaren iritziz, uhin berdeak «elkargune batzuetako segurtasun maila areagotuko du». Bestalde, beste zenbait aldaketa ere aurreikusten ditu aldundiak; esate baterako, oinezkoen pasaguneetan. Hain zuzen, egungo pasaguneetako batzuk kendu egingo dituzte, eta berriak sortu. Halaber, segurtasuna handitzea helburu, jarriko dituzten bederatzi pasaguneetan izango dira semaforoak. Bestalde, neurri osagarri batzuk ere hartuko dituzte. Hala, el-

kargune batzuetan maniobra batzuk debekatuko dituzte, «ikuspen baldintza onak ez edukitzeagatik». Horrez gain, kale batzuetako zirkulazio zentzuak aldatuko edo debekatuko dituzte, eta elkargune batzuk erregulatzeko eta «herrigunera sartzeko ate» izango diren glorieta bi egingo dituzte. Martxorako martxan egongo da sistema berria. Hartara, udaberritik aurrera egiaztapen guztiak egingo dituzte, eta udarako, trafiko gehien hartzen duen sasoirako, bete-betean egongo da abian. Juan Felix Naberan alkatearen iritziz, «garrantzitsua daerrepidea gehiago erregulatzea eta gidariak abiadura murriztera behartzea». Busturian, bestalde, semafo-

Abiadura muga ezartzen duen seinalea, Gautegiz Arteagan. HITZA

roa gorriz pasatzean pizten den radar bat jarri zuten irailean. Hiriarteko BI-2235 errepideko 40. puntu kilometrikoan jarri zuen

BBBko kide izendatu dute Juan Felix Naberan alkatea

Herriko arau subsidiarioak aldatu ditu Muruetako Udalak, «bideen arteko loturak hobetzeko»

pEreñoko Raidean parte hartu zuten zaldizkoak. Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da aurtengo zaldi lasterketa, parte hartzaileen errekorra hautsi baitu. Urdaibai Zaldi Taldeak zehaztutakoaren arabera, aurreko urteetan 30 zaldizko inguruk parte hartu izan du raid horretan.

Batzarrak otsailaren 21ean hautatu zuen Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente, Andoni Ortuzar EBBko presidente izendatu ostean. Egun berean, Bizkaiko Buru Batzarreko beste lau kide izendatu zituen EAJk, tartean, Juan Felix Naberan gautegiz Arteagako alkatea.

Bidegorria San Kristobaleraino luzatuko du Muruetako Udalak MURUETA › Foruan hasi eta Muruetako udaletxe

parean amaitzen den bidegorria Busturiko San Kristobal auzoraino luzatuko duela jakinarazi zuen martxoan Jabier Ondarza alkateak. Hain zuzen, 200 metroko tartea gehituko diote egungoari, «bertatik ibiltzen diren oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko». Lanak 2014an hastea aurreikusten du.

Arranoen habiak prestatzen. URDAIBAI BIRD CENTER

Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektua abiarazi dute Uztailean hamabi arrantzale txita ekarri zituzten Eskoziatik Urdaibaira, espezie horren populazioa berrindartzeko eta berreskuratzeko. Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerreko kideek zainduta, laupabost astetan egokitzapen dorrean izan zituzten txitak, eta modu artifizialean elikatu zituzten. Harrapariak prest zirenean aske utzi zituzten, gehienei lumajean transmititzaile bat jarri ondoren, Urdaibain ziren artean haien kokapena ezagutzeko. Gainera, gerora bost arrano arrantzaleren Afrikarako migrazioa satelite bidez jarraitzeko aukera eman du Urdaibai Bird Centerrek, Tolosan (okzitania) dagoen Argos satelitetik jasotako datuak www.birdcenter.org webgunean eguneratuz. Harraparien bizi eremuak, migrazio bideak eta negu tokiak ezagutzea izan dira programa horren helburuak. Alabaina, arrano arrantzale horietako guztiek ez dute neguko helmugara iristerik izan, Artia izenekoa Oiz mendian aurkitu baitzuten, elektrokutatuta. Hegaztiek migrazio bideetan aurkitu ohi dituzten zailtasunei gizakiak jarritakoak gehitzen zaizkiela nabarmendu zuen orduan Aranzadik kudeatzen duen zentroak. «Benetako oztopoak gizakiak ezarritakoak dira».

Laburrean

50

GAUTEGIZ ARTEAGA › EAJko Bizkaiko Herrialde

j

Goiherri aurre eta Goiherri artean bide bat egiteko, herriko arau subsidiarioen aldaketa puntuala egitea onartu zuen otsaileak Muruetako Udalak. Bideaz gain, 4.000 metro kuadroko lurzoru baten garapena ahalbidetu du udalak, lurzoru horren kalifikazioa aldatuz: urbanizagarria izatetik urbano izatera pasatu da aldaketarekin. Udalak sustatutako lau etxebizitzako eraikina egitea aurreikusten dutela azaldu zuen Jabier Ondarza alkateak. Bestetik, ekimen pribatuko bi eraikin egingo dituztela esan zuen; bata etxebizitza bakarrekoa eta bestea laukoa. Arau subsidiarioen aldaketak, gainera, gunea urbanizatzeko aukera be ematen du. «Hornikuntza eta azpiegitura beharrizanei erantzuna emango diegu, parke bat, aparkalekuak eta jolaserako gune bat eginez, besteak beste».

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak radarra, «trafikoa moteltzeko eta bide segurtasuna hobetzeko».

Girorik ez zen falta izan Txarriki Egunean. TXEBI ARRIAGA

Txarriki Eguna, egutegian finkatu den hitzordua MURUETA › Hamaikagarrenez antolatu du aur-

ten udalak Txarriki Eguna, aurten ere Euskal Jaiagaz bat eginda. Hainbat produktu jarri zituzten salgai azokan, eta salmentak onak izan ziren. Horrez gain, txerrikiak dastatzeko aukera ere egon zen Muruetan abenduaren 1ean. Sokatira txapelketan, bestalde, herriko taldea nagusitu zen. bestalde, 250 lagun inguru batu ziren bazkaritan.


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza IX

Busturialdea ‹ Urtekaria

550

Zazpi urteko zigorra batean, absoluzioa bestean

pBusturialdeko dantzari txikien egunean batutako umeak. Busturian izan zuten hitzordua eskualdeko dantzari gazteenek, ekainean. Bederatzi dantza taldek parte hartu zuten: Bermeoko Alkartasunak, Mundakako Gazte-Zarrek, Foruko Urdaibaik, Gernika-Lumoko Elai-Alaik, Nabarnizko eta Eren? oko Kabelinatxek, Gautegiz Arteagako Artiek, Ibarruriko (Muxika) Basotxoritxuk, Busturiko Irrintzi Alaik eta Bakioko Itxas-Aldek.

BUSTURIA › Fiskaltzak 15 urteko kartzela zigorra

eskatzen zuen arren, Eneko Goieaskoetxea Arronategi euskal preso busturiarra Madrilgo (Espainia) Barajasko aireportuaren kausan absolbitu egin zuten urtarrilean. Apirilean, bestalde, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 2007. urteko abenduan Capbretongo (Frantzia) kafetegi batean bi guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatuta.

Lehenengo Gazte Egunak aurreikuspenak bete ditu

160

BUSTURIA › Busturiko I. Gazte Eguna eta Otso-

zulo gaztetxearen aurreinaugurazioa eskutik helduta ekarri zituen apirilak. Axpe auzoan izan ziren ospakizunak, hogei ordu eta erdiko egitarauagaz. Oro har, Otsozulo elkartea «oso-oso gustura» geratu zen emaitzagaz. «Aurreikuspenak bete» zituztela esan zuten.

pBusturialdeko Dantzari Egunean parte hartu zuten dantzariak. Dantzari nagusiek urteroko zita Busturiko Altamira auzoko tenis pistetan eduki zuten, azaroan. Busturiko Irrintzi Alai, Bakioko Itsas-Alde, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte-Zar, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko ElaiAlai eta Gautegiz Arteagako Artie dantza taldeak aritu ziren dantzarik dantza; zazpi talde eta 160 bat dantzari.

Zenbait langile kaleratu ditu Rinder enpresak FORUA › Uztailean mobilizazioak egin zituzten Rinder enpresako beharginek, hiru lankideren kaleratzea salatzeko –otsailean beste bat kaleratu zuten–. ELAk, LABek eta UGTk agerraldia egin zuten hil horretan, eta esan zuten kaleratze guztien aurka eta lantegia zabalik mantentzearen alde borrokatzen jarraituko dutela.

10

p‘Egunkaria’-ren enpresa taldearen kontrako operazioa egin zutenetik igaro diren urteak. Euskaldunon Egunkaria itxi eta zortzi hilabetera, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak 2003ko urriaren 16an, Juan Del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, eta zortzi lagun atxilotu zituen. Joan Mari Torrealdai foruarra dago auzipetuta auzi horretan.

Beharra duten familientzako laguntzak indartu ditu udalak FORUA › Beharrizana duten familientzako laguntzen inguruko ordenantzan aldaketak egitea erabaki zuen Foruko Udalak azaroko osoko bilkuran. Hala, Foruko supermerkatuan egindako erosketak ordaintzeko ez ezik, herriko ekoizleei egindako erosketak ordaintzeko ere laguntza ematea onartu zuen. Hartara, nekazarita sektoreko ekoizleak ere laguntzen ditu.

Irudian, San Antonio. Barrendegia dela ebatzi dute. HITZA

San Antonio enklabea dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak San Antonio enklabea edo barrendegia dela ebatzi zuen 2013an EAEko Auzitegi Nagusiak, sententzia irmoan, eta udalak «pozik» hartu zuen erabakia. Aldundiak 1993. urtean atera zuen foru arau bat, Bizkaiko udal-enklabeak desagertu behar zirela zehaztuz. Momentu horretan, enpresa baten eskuetan utzi zuen Foru Aldundiak Bizkaiko enklabeen azterketa egitea, tartean Munitiz eta San Antoniorena. Munitiz, Sukarrietako lurraldean zegoen Busturiko enklabe bat zen; San Antonio, aldiz, Busturiko lurretan zegoen Sukarrietako enklabea. 1995ean hasi zen aldundia Bizkaiko barrendegiei buruzko ebazpenak emoten. Munitiz Sukarrieta izatera pasatu zen, baina aldundiak ez zuen San Antonio enklabe modura aintzatetsi», Busturiko alkate Miren Fatima Malexetxebarriaren arabera. Busturiko Udalak erreklamazioa jarri zuen orduan.

Irudia qForua

120 onddo mota ipini ditu jendaurrean Muinogorrik

BUSTURIALDEA › Herritarrei Ibarrangeluko Laga

hondartzara joateko erraztasunak emateko, autobus zerbitzua martxan jarri zuten udan Nabarnizko eta Arratzuko udalek. Uztailean zehar, astelehenetik barikura egin zituen autobusak joan-etorriak.

Atzerritarren kopurua mantendu egin da eskualdean BUSTURIALDEA › Gizarte Zerbitzuen Elkargoa

osatzen duten hamazazpi udalerrietan erroldatuta dauden beste herrialde batzuetako pertsonak 2.173 ziren 2013 hasieran. Aurreko urteetan gora egin zuen kopuruak, baina 2013an mantendu egin da.

j

Lagara joateko autobusa, Arratzutik eta Nabarniztik

Laburrean

FORUA › XVII. Perretxiko Erakusketa egin zuen 2013an Foruko elkarteak. Beste urte batzuetan baino barietate gutxiago batu zituzten, baina helburua bete zuten. Izan ere, batez ere pozointsuen eta jangarrien artean sor daitezkeen nahasteak saihestea da Muinogorriren asmoa.

HAMAR URTE BETE DITU BATZOKIAK Foruko Batzokiaren hamargarren urteurrena ospatu zuen EAJk urrian. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, batik bat, autogobernua izan zuen hizpide, eta EAJren politika goraipatu zuen. Haren berbetan, Autzaganen arazo

bat zegoen, eta EAJk «irtenbide bat» eman dio. «Hori da EAJren eredua. 113 milioi inbertitu ditugu Autzaganen eta Bermeon; kultura eta turismoaren alde egin dugu... Hori da EAJ-PNVren politika. Hemen egiten duguna». EAJ


X hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Busturialdea

Portuko farolak aldatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Irudia qEa

ELANTXOBE › Energia aurreztea eta kutsadura

luminikoa murriztea helburu, Elantxobeko portuko kale-argiak aldatzea izan da erakundeak hartutako neurrietako bat. Elantxobeko portuko 33 farolak ordezkatu zituen azaroan, kontsumo baxukoak jarriz. Aldaketa horrekin, egunean 2.300 wh aurreztuko dituzte Elantxoben.

1912ko galernan hildakoak omentzeko eskultura, portuan ELANTXOBE › Itsasoan galdutako elantxobetar

guztiak gogoratzeko, haien omenez Rafael Villasantek egindako eskultura bat jarri zuten 2013ko urtarrilean portuan. Olatu artetik ateratzen den esku bat beste bati eusten irudikatzen du Villasanteren eskulturak.

BESTE BEHIN, «OSO ARRAKASTATSUAK» Uztailak poesiaz jantzi zituen Eako bazterrak. Herrijeri Emon Arnasa (HEA) kultur taldeko kideek nabarmendu zuten berriro ere jardunaldiak «oso arrakastatsuak» izan zirela; are gehiago, «aurrei-

7.000

Eskultura erakutsi zuteneko unea. IZARO MENDIETA

pHilerriko kapera konpontzeko elantxobetarrek egindako ekarpena, eurotan. Ekainean abiarazitako diru bilketa arrakastatsua izan zen, «jende askok» egin baitzituzten ekarpen ekonomikoak. Hain zuzen, azarora bitartean 7.000 euro batu zituen udalak. Diru horri esker, hilerriko kapera Domu Santu egunerako –azaroak 1– konponduta eta «txukun-txukun» eguki ahal izan zuten. Besteak beste, leihoak aldatu zituzten, eta barruan nahiz kanpoan konponketak egin zituzten, eta baita margotu ere.

Mediku kontsulta «txukun eta egokitua» herrian EA › Ekainean hasi zituzten obrak eta uztailean zabaldu zuten kontsulta «txukun eta egokitua», eta uztailerako martxan zen gune eraberritua. Juan Luis Landazabal Eako alkateak azaldu zuenez, «gustura» daude osasun zerbitzua mantendu ahal izateagaz.

Hondakin organikoekin konposta egiten hasi dira EA › Hondakin organikoak lurrerako ongarri bihurtzeko kanpaina ipini zuen martxan udalak otsailean, herritarren artean banakako konpostontziak nahiz taldekakoak doan banatuz. Gainera, etxean konposta egiten ikasteko doako ikastaroa ere eman zien herritarrei, eta zalantzak argitzeko teknikarien laguntza eta aholkularitza ere izan zuten.

28an Morgan, urtero-urtero antolatzen duten azokan. 24 saltoki izan ziren askotariko produktuak eskaintzen. Arrano eta belatzen falkoneria erakustaldiaz gain, Amalloko Giñerregiren Guda eta Munitibarko Motrolluren Lai zaldien dema izan zen. Amallokoa nagusitu zen, 92 untze eginda; Munitibarkoak 90 untz egin zituen.

Aterpea jarri dute Morgako jolas parkean MORGA › Morgako Udalak aterpea jarri du Andra

Mari auzoko elizaren atzeko aldean dagoen jolas parkean. 2013ko otsailean hasi zituzten lanak, eta martxorako amaituta zituzten. 110.000 euro inguruko aurrekontua izan zuen aterpe berria jartzeko.

Laburrean

MORGA › Jendetza batu zen 2013ko apirilaren

Eskolondo Etxea inauguratuta, espazio berri bat eatarren eskura Irailaren 21ean inauguratu zuen Eako Udalak Eskolondo Herri ko Etxea. Gune berrian, liburutegia, gimnasioa, ludoteka eta frontoia dituzte herritarrek erabilgarri, herritik atera behar izanik barik. Inauguraziora hainbat herritar joan ziren, gune berriko espazio ezberdinak bertatik bertara ezagutuz, eta horien funtzionamenduaren inguruko informazioa ere jaso zuten Jose Mari Landaren eta herriko alkate Juan Luis Landazabalen eskutik. Jendaurreko ordutegiaz gain, txartel bidezko ordutegia ere badaukate Eskolondoko espazioek; liburutegiak, esate baterako.

Irudia qEa

j

24 saltoki eta jendetza, Morgako Azokan

kuspen guztiak gainditu» dituztela hamargarren Poesia Egunek. Ikusle kopuru eta kalitate aldetik, esaterako, egitarauko ekitaldiak «oso aberasgarriak» izan zirela esan zuten. ENDIKA URLEZAGA

MENDI MAGALA EGONKORTU BEHARRA Urtarrilaren 27ko euriteek lurjausi bat eragin zuten Eako portuan. Udalak behin baino gehiagotan eskatu zuen kalteak konpontzeko, eta, azkenean,

apirilean hasi zen Eusko Jaularitzako Portuen Zuzendaritza pilatutako harriak kentzen eta mendi magala egonkortzen. IZARO MENDIETA


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza XI

Busturialdea ‹ Urtekaria

‘Parot doktrina’ baliogabetu duten urtea G Zenbakia

197/2006 araua ezarrita zeukaten Elias Fernandez eta Josune Onaindia azaroan utzi zituzten aske Urria eta azaroa zalapartatsuak izan ziren Euskal Herrian, mugimendu nabarmenak eman baitziren euskal preso politikoen inguruan. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinaren kontrako ebazpena eman zuen urrian, atzeraeragintasun printzipioarekin talka egiten duela iritzita. Horrenbestez, Ines del Rio tafallarra «berehala» aske uzteko agindu zuen Estrasburgok. Del Riori ez ezik, Parot doktrina izenagaz ere ezaguna den arau hori beste hainbat presori ere ezarri zien Espainiak bere garaian, tartean, Elias Fernandez bermeo-

48 pFernandezek eta Onaindiak kartzelatuta emandako urteak. Bermeotarra 27 izan dute giltzapean eta 21 urte muxikarra. Hortaz, bien artean 48 urte egin dituzte espetxean.

Ezkerrean, Elias Fernandez; eskuinean, Josune Onaindia –erdian–, alabarekin eta senarrarekin. HITZA

tarrari (2011ko maiatzean ezarri zioten doktrina, zigorra 2016ra arte luzatuz) eta Josune Onaindia muxikarrari (2012an ezarri zioten araua, zigorra 2022ra arte luzatuz). Del Rioren abokatuek preso horiek guztiak askatzeko eskaerak egin zituzten berehala, «zuzenbide parametro guztietatik

kanpo» legokeelako Espainiak gatibu mantentzea. Mobilizazio ugari Ondorengo egun eta asteetan zalantzak izan ziren nagusi, ez baitzegoen argi zein jarrera hartuko zuten Espainiako epaileek; erabakia zein auzitegiri zegokion be ez-

baian zegoen. Alabaina, Auzitegi Gorenaren zain geratu ez, eta Espainiako Auzitegi Nazionala hasi zen 197/2006 doktrina ezarrita zeukaten presoen inguruko ebazpenak kaleratzen eta preso horiek aske uzten. Hala, Elias Fernandez azaroaren 8an utzi zuten libre, beste zor-

tzi presogaz batera. Josune Onaindia, aldiz, azaroaren 26an atera zen Murtziako kartzelatik, Iñaki Zugadi senarrarekin batera. Busturialdeko bi preso horiek askatu orduko, hainbat mobilizazio izan ziren eskualdean, 197/2006 doktrinarekiko aurkakotasuna agertzeko eta aska zitzaten eskatzeko.

Jon Martinez eta Karmelo Landa, akusatuen aulkian 35/02 sumarioa abiatu eta 11 urtera hasi zen Auzitegi Nazionalean 36 euskal herritarren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Batasunaren ilegalizazioa ekarri zuen 35/02 sumarioa abiatu zuenetik 11 urtera, Batasunan, Herri Batasunan (HB) zein Euskal Herritarrok-en (EH) egindako jardun politikoagatik epaitzen hasi ziren urrian 36 lagun, tartean, Karmelo Landa eatarra eta Jon Martinez Sukarrietako bizilaguna. ETAren aginduetara aritzea leporatzen diete akusatuei, eta, gainera, 110 herriko tabernen ordezkariak ere deitu zituzten deklaratzera, besteak beste, Gernika-Lumoko Arrano Kultur Elkarteko ordezkaria eta Bermeoko Bolatokikoa. Epaiketa hori ez ezik, 26/11 sumariokoa ere hasi zen Madrilen aldi berean. Oraindik amaitu ez den 35/02 sumarioko epaiketa horren atzean «juridikoki mozorrotutako erabaki politiko bat» dago, Jone Goirizelaia abokatuaren arabera, eta, beraz, espero daitekeen epai bakarra «absoluzioarena» dela deritzo. Epaiketa hasi zen egunean, absoluzioa beste aukerarik ez dagoela esan zuen Landak ere. Ondorengo asteetan ere, makroepaiketa horren oinarrian arrazoi politikoak daudela salatu zuten

Amezagaren absoluzioa hamaika modutara eskatu dute. HITZA

Karmelo Landa, ezkerrean, Libre Egunerako deia egiten. HITZA

behin eta berriro 35/02 eta 26/11 sumarioetako auzipetuek. Alabaina, 35/02 sumarioan auzipetuta daudenen aurkako akusazioak «urtu» egin zaizkiela esan zuen Landaka abenduan. Hori dela eta, inputazio «berriak asmatzen» ari direla esan zuen. Bereziki herriko tabernak kriminalizatzen saiatu direla azpimarratu zuen eatarrak, «helburu bakarraren bila», kultur elkarte horien konfiskazioa, hain zuzen. Herriko tabernak «itxi nahia» Aste batzuk arinago, hari beretik mintzatu zen Floren Aoiz ere. Haren berbetan, zenbait auzi saiotan Auzitegi Nazionalean jazotakoa «inflexio puntu bat» izan da. «Tribunalaren inpartzialtasuna

zalantzan jarri da, fiskalarekin lerratu baita Herriko Taberna eta Kultur Elkarteen aurka», azaldu zuen; «ez da ohikoa honelako epaiketetan tribunalak hain goiz bere asmoen honelako streaptease-a egitea». Argi eta garbi salatu zuenez, «herriko tabernak eta Kultur Elkarteak itxi nahi dituzte». Hori dela eta, «horri aurre egiteko erantzun dinamika bat abian jartzea ezinbestekoa» dela esan zuen Aoizek. Izan ere, «ez da politika epaitzeko garaia, politikari ate guztiak irekitzekoa baizik». Mobilizazioak han eta hemen zabaldu ziren urteko azken hilabete eta asteetan, eta Busturialdean ere hainbat izan ziren herritarrek egindako protestak.

Hemezortzi hileko kartzela zigorra ezarri diote Jone Amezagari Errigoitiko bizilagunak epaiaren aurkako helegitea jarri du, zigorra ezartzeko zantzuetan oinarritu direlako 2012ko Urriko Azken Astelehenean pankarta bat jartzeagatik, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi NazionalakJone Amezaga Errigoitiko gazteari. Azaroan izan zen haren aurkako epaiketa, eta saioa amaitzean Amezagaren kontrako «froga argirik aurkeztu ez» zutela esan zuen Jone Goirizelaia abokatuak. Epaia ezagututa,

beraz, helegitea jarri zuten. Izan ere, abokatuaren hitzetan, «legezkotasuna kontuan hartuz gero, ez daukate frogarik Amezagak gorazarre delitua egin zuela baieztatzeko». Goirizelaiaren arabera, «auzitegiak ez dauka froga zuzenik, eta zantzuetan oinarritu da zigorra ezartzeko». Epaiketa orduko eta gerora ere, Amezagaren aldeko dinamika abiatu zuten eskualdean. Jone Libre izenagaz, asko eta asko izan ziren protestak nahiz errigoitiarrari elkartasuna adierazteko jarduerak. Besteak beste, Jone Libre eguna antolatu zuten azaroko azken zapatuan, eta ehunka lagunek parte hartu zuten.


XII hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Busturialdea

Ibarrako industriagunea bultzatzeko eskatu dute Busturialdeko alkateek

Irudia q

Esku hartze publiko bat balego, kalitatezko industriagune bat egin ahalko litzatekeela deritzote agintariek Krisi ekonomikoak Busturialdea gogor kolpatu duela eta, eskualdeko udalek arazo horri irtenbidea emateko zenbait eskaera egin dituzte 2013an zehar. Azaroan, esaterako, Gernika-Lumoko Ibarran industriagune urbanizatu eta eraberritu bat egiteko eskatu zuten eskualdeko alkateek. Hain zuzen, Busturialdeko Industrialdea S.Aren asanblean egin zuten eskaera. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek osatzen dute Busturialdeko Industrialdea S.A. Alkateen iritziz, esku hartze publiko bat balego, kalitatezko industriagune berri bat martxan jartzeko aukera egongo litzateke. Hala, Busturialdeko bigarren sektoreari bultzada bat emango lioke proiektuak, bertoko herritarren mesedetan. Alkateek otsailean erabaki zuten eskualdeko industria gaiak elkarlanean jorratzea, eta horre-

Gernika-Lumoko Ibarra industriagunea. OIHANA CABELLO

la egin dute ordutik. Esan zutenez, industria sarea suspertzeko alde guztiek egin behar dute lan norabide berean. Busturialdean Lan eta Bizi plataformak ere eskaeragaz bat egin zuen. Izan ere, Lan eta Biziren ustez, Ibarrakoa aukera egokiena da epe laburrean, Muxikako industriagunea eraikitzeko diru asko behar baita. EAJk, bere aldetik, Muxikako industriagunearen auziarekiko kezka agertu zuen uztailean, eta «egiazko urratsak» eskatu zizkion Muxikako Udalari, industriagunearen proiektuak aurrera egin dezan.

Malluki industriagunea egiteko proiektua, etenda Errigoitiko Olabarri auzorako proiektatutako Malluki industriagunearen egitasmoak ez du aurrera egiterik izan, berori eraiki behar zuen enpresa sustatzailea bahitu baitzuen maiatzean epaile batek, lurren jabegoa kenduz. Enkantera atera zuten lursaila, baina ez zen eroslerik izan. Hortaz, lurren jabegoa udalaren eskuetara pasatu zen berriro, «musutruk».

D

Muruetako ontziolen etorkizuna kolokan, ‘tax lease’-a dela eta Inbertitzaileek 2007tik 2011ra arteko diru laguntzak itzuli behar dituztela ebatzi zuen uztailean EBk Europako Batzordeak tax lease sistema baliogabetu izanak kezka sortu zuen sektorean, ontziolen etorkizuna bera ere kolokan jarriz. Naval, Zamakona, Murueta, Pasaia eta Balenciaga ontzioletako enpresa batzordeek, egoeraren goritasuna ikusita, mobilizazioak egin zituzten uztailean, eta, besteak beste, sistema horren bidez emandako laguntzak itzuli beharrak izango lituzkeen ondorio larrien inguruan hausnar dezala eskatu zioten Joaquin Almunia EBko lehia komisarioari. Iñigo Urkullu lehendakariak, Galiziako eta Asturiasko presidenteek eta Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soriak esku hartu zuten auzian, besteren artean. Halaber, laguntzak

itzuli beharrak izango lituzkeen ondorio larriez ohartarazi zuten hainbat alderdi politikok eta sindikatuk ere. Alabaina, ontziolei tax lease sistema bidez 2007tik 2011ra emandako laguntzak legezkoak ez zirela ebatzi zuen Europako Batzordeak uztailean. Hain zuzen, isuna inbertitzaileek ordaindu behar dutela erabaki zuen, ez ontziolek. Azkenean, beraz, isunei eustea onartu zuen Bruselak. Erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea erabaki zuen ondoren Espainiako Gobernuak. Muruetako langileen kezka Andres Zabala eta Floren Urrutia Muruetako ontzioletako beharginak kezkatuta agertu ziren Europako Batzordearen ebazpenaren ostean. Esan zutenez, «itzuli beharrekoa asko da, eta arazoak hor darrai». Gainera, zigorra «leunagoa» izango zela espero zuten langileek. «2005etik 2007ra emandako laguntzak bueltatu behar ez izatea erabaki duten arren, ontzi

Muruetako ontziola. O. ZABALONDO

gehienak azken urte horietan egin dira». Bestalde, irailean, inbertitzaileek itzuli beharreko laguntzen inguruko informazioa igorri zion Espainiako Gobernuko Hazienda Ministerioak Europako Batasunari (EB), 126 milioi eurotan ezarriz zenbatekoa. Ogasun Ministerioak, baina, zenbateko hori behin-behinekoa zela azaldu zuen. Izan ere, xehetasunez aztertu beharko da operazio jakinek zer laguntza izan zituzten.

EHUNKA LAGUN, KORRIKA AEK-k antolatutako hemezortzigarren Korrika martxoaren 14an abiatu zen Andoaindik, eta martxoaren 23an iritsi zen Busturialdera, Bakiotik Bermeora sartuz. 11 egunez, gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatu zuen euskararen aldeko lasterketa entzutetsuak, martxoaren 24an Baionara heldu zen arte. Eskualdeko herrietako bakoitzean ehunka lagun izan zituen zain Korrikak, oinkadaz oinkada euskarari bultzadatxoa emateko. Irudian, Mundakan. KONSTAN DELGADO

Ur Partzuergoak bere gain hartu ditu eskualdeko saneamendu azpiegiturak Hondakin Uren Araztegiak erakundeak berak kudeatuko ditu, baina ez Edateko Uren Araztegiak 2013ko azaroan saneamendu azpiegituren kudeaketa bere gain hartzeko erabakia hartu zuen Busturialdeko Ur Partzuergoak, EAJren kontrako baina EH Bilduren aldeko botoekin. Helburua «zerbitzu hobea eta gardenagoa» ematea dela azaldu zuen orduko hartan koalizioak, baina Edateko Uren Araztegien kudeaketa bere horretan mantendu zuen erakundeak, «eskuak lotuta» dauzkalako. Erabakia hartzeko asmoa zeukala iragarri zuenean, baina, kontrako jarrerak ere sortu ziren eskualdean; batetik, Hondakin Uren Araztegietako beharginena, eta, bestetik, EAJrena. Esaterako, Aquagest enpresako langileek protestak eta greba iragarri zituzten, euren lanpostuak galtzeko beldur zirelako. «Langileak ez kaleratzeko erabakia hartzeko eta hamazazpi langileren lanpostuak bermatzeko eskatzen dugu», esan zuten. EAJk, EH Bilduren kudeaketa ekonomikoa kritikatzeaz gain, EH Bildu bere interes propioak lehenesten ari dela esan zuen, eta

baita ur partzuergoko zuzendaritza legez kanpo jokatzen ari dela ere. Jeltzaleen ustez, «lan poltsarako deialdia egin baino lehenago, lanpostu horiek sortu behar dira». Halaber, koalizioak ez zituela neurria justifikatzeko datu ekonomikorik aurkeztu kritikatu zuen. Saneamendu sarea publiko bihurtuz gero, azpiegitura horiek mantentzea garestiagoa izango dela esan zuten jeltzaleek. Busturialdeko Ur Partzuergoak, bere aldetik, zerbitzua publiko egitearen garrantzia defendatu zuen behin eta berriro. Iratxe Arriola partzuergoko presidenteak esan zuen ez dutela legez kanpo jokatu, eta lan poltsa lanpostuak baino lehenago sortzeko erabakia legearen barruan dagoela argitu zuen. Arriolaren berbetan, «agian logikoagoa da lanpostuak lehenago sortzea, baina arrazoi bategatik egin dugu alderantziz: hala eginez, lehiaketan parte hartu gura duten herritarrei erraztasunak eman nahi dizkiegu». Bestalde, beharginen kezka ulertzen duela esan zuen erakundeak, baina berak ez duela inor kaleratu nabarmendu zuen, beharginak Aquagest enpresak kontratatutakoak direlako, ez partzuergoak berak kontratatutakoak. Hortaz, beste edozein enpresak legez, Aquagestek ere lehiaketa publikora aurkeztea daukala esan zuen partzuergoak.


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza XIII

Bermeo ‹ Urtekaria

Sutearen egunean bertan bi eraikin jausi ziren Bermeoko alde zaharrean; beste lau eraikin oso kaltetuta utzi zituen suak. ARGAZKI PRESS

Bermeoko Nardiz Tar Jon kalean apirilaren 11n piztu zen sutea lau kaleko eraikinak kaltetu zituen; hiru erori egin ziren eta beste lau oso kaltetuta utzi zituen suak.

Alde zaharrak su hartu du

A

Azken 30 urteetan Bizkaiko herrigune batean piztu den suterik handiena». Horrela definitu zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bermeoko Alde Zaharrean 2013ko apirilaren 11n piztu zen sutea. 03:30ak aldera piztu zen sua, alde zaharreko Nardiz Tar Jon kalean; ustez, zirkuitulabur batek eraginda. Athletic izena zuen tabernaren gaineko etxean sortu zen sua, hain zuzen. Jakinarazi zutenez, etxebizitza hori hutsik zegoen sua piztu zenean. Etxebizitzek, baina, egurrezko egitura zuten, eta horrek sua azkarrago hedatzea lagundu zuen. Gainera, haizearen eraginez, sugarrak Erremedio, Nekazari eta Intxausti kaleetan be berehala zabaldu ziren. Goizeko lehen orduetarako Nardiz Tar Jon kaleko eraikin bi jausi egin ziren, eta goizean zehar beste bat. Beste lau eraikin oso kaltetuta utzi zituen suak. Sortutako kalteak handiak izan ziren; hala ere, inor ez zen larri zauritu. Bost pertsona artatu behar izan zituzten, kea arnasteagatik: hiru suhiltzaile, ertzain bat eta udaltzain bat. Herritarren eta kaltetutako etxebizitzen bizilagunen artean, bestalde, inor ez zen zauritu: Hala ere, askok pairatu zituzten sutearen ondorioak; izan ere, 100 pertsona inguru atera behar izan zituzten euren etxeetatik. Bizilagun horiek guztiak berehala hartzeko eta atentzioa emateko BBKren Goiko plazako antzinako egoitza atondu zuen Udalak.

an. Gurutze Gorriak, bere aldetik, hainbat boluntario eta psikologo ipini zituen Bermeoko herritarren eskura, sutearen ondoriorik gordinenak pairatu zituzten bizilagunak artatzeko. Hain zuzen, laguntza psikosozialerako taldeak hamazortzi pertsona artatu zituen eguenean. Jose Luis Bilbaok, egindako lana eskertuz, erakunde horien guztien elkarlana goraipatu zuen.

Kaltetutako guneetan segurtasun neurriak hartu dituzte. OLAIA ZABALONDO

Une gogorrak Idurre Bideguren alkateak argi eta garbi deskribatu zuen sutearen tamaina. Haren hitzetan, «une batean alde zahar osoak su hartuko zuela pentsatu dugu. Urduritasun momentu batean, aldamenean nuen suhiltzaile bati galdetu diot ea sua gelditzeko gai izango ote ginen. ‘Ez dakit zer esan’ zioen aurpegiarekin begiratu dit». Oso une gogorra izan dela gaineratu zuen alkateak, «sugarrak oso handiak» zirelako.

Sutearen tamainaren bestekoak izan ziren Bermeon erabilitako bitartekoak. Hala, GernikaLumoko suhiltzaileez gain, Uriosteko, Artazako, Basauriko, Iurretako eta Derioko suhiltzaileek be esku hartu behar izan zuten. Bada, Bizkaiko suhiltzaile parke denetako profesionalak joan ziren Bermeora, guztira, 60tik inguru. Herri Babesa, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Bilboko Udaleko unitate berezi bat ere aritu ziren haiekin batera beharre-

35 familia kalean Sutearen ondorioz, 70 lagun etxerik barik geratu ziren lehen momentu horietan; 35 familia, alegia. Erremedio kaleko bizilagunei euren etxeetara bueltatzeko baimena eman zieten apirilaren 11n bertan. Ez, ordea, kaltetu ziren gainontzeko etxebizitzetako bizilagunei. Egoerari aurre egiteko eta kaltetuei behar bezalako laguntza emateko, tokiko erakunde ezberdinekin harremanetan ipini zen Bermeoko Udala, berehala. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak, esaterako, sutean kaltetutako bermeotarrak laguntzeko zenbait konpromiso hartu zituen. Besteak beste, Bermeon hutsik zituzten foru etxebizitzak sutean etxerik barik geratu zirenen esku utzi zituen aldundiak, eta kaltetutako familia-unitate bakoitzaren jarraipen psikologikoa egiteko hiru profesional ipini zituen lanean. Era berean, Bermeoko sutean kaltetutako familiek zergetan onurak izateko dekretua onetsi zuen. Hala ere, kaltetuei hipotekak eteteko Bilduk egindako proposamena ez zuten onartu Batzar Nagusiek. Bermeoko Udalak ere suteagatik kaltetutako herritarrak laguntzeko zenbait neurri hartu izan ditu; esaterako, kaltetutako eraikinetako obren zergak finantzatzeko laguntza ematea onartu zuen udalbatzak maiatzean. Era berean, elkartasun keinuak ere asko izan dira. Katesareak jakiak, arropak, mantak... banatu izan ditu, eta herriko taldeek dirua batzeko hainbat ekimen egin izan dituzte: Kafe Antzokian egindako jaialdi solidarioa, Irrien Lagunen saioa, elkartasun maratoia...


XIV hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Bermeo

‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentalak Lauaxeta saria hartu du aurten, ikus-entzunezkoen atalean; hala, Jabi Elortegi zuzendari bermeotarrak jaso du 2013an aintzatespen hori.

Jabi Elortegiri Lauaxeta saria

1

912ko abuztuan euskal kostaldea kolpatu zuen galernan oinarritzen den Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalean egindako lana aitortu dio Bizkaiko Foru Aldundiak Jabi Elortegi zuzendari bermeotarrari. Izan ere, Lauaxeta saria eman diote 2013an Elortegiri, ikus-entzunezkoen atalean. Abenduaren 2an egin zuten sari banaketa, eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso zuen aintzatespena bermeotarrak. Hainbat arrantza ontzi hondoratu zituen enbata kontatzen du Elortegik bere dokumentalean, eta 143 itsasgizon ito ziren. Elan-

txobetarrak, lekeitiarrak, ondarrutarrak, eta, batez ere, bermeotarrak izan ziren itsas enbata horretan hildakoak.

Ahaldun Nagusiak eman zion saria bermeotarrari. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Irudia q

Ohorezko saria eta poesia arlokoa 2013ko Lauaxeta Ohorezko Saria, ostera, Balendin Lasueni eman diote, «euskara sustatzeko eta hedatzeko egin duen lan eskerga saritzeko». Iaz geroztik, Ohorezko sariaz gain, ikus-entzunezkoen saria eta poesia alorrekoa ere banatzen ditu aldundiak. Hala, poesiaren alorrean, Ricardo Diaz de Herediak jaso du Lauaxeta saria, Bitan esan beharra lanagatik.

Irudia q

BIZI BAT HIESAREN AURKA KONPROMISOARI DOMINA Hiesaren aurkako borrokan egindako lana aitortu dio Euskal Herriko Hiesaren Aurkako Elkarteen Federazioak Josu Imanol Unanueri, eta Euskalsida saria eman dio 2013an bermeotarrari. «Gustura» hartu zuen saria, «aktibismoa modu batera edo bestera aitortzeko» balio duelako. 28 urte daramatza bermeotarrak gaitzari aurre egiteko lanean, eta jaso duen aitortza horrek borrokan jarraitzeko indarra eman diola aitortu du. HITZA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko domina jaso zuen Nestor Basterretxea artista bermeotarrak irailean, «erakutsitako konpromiso eta elkartasunagatik eta Gipuzkoaren irudi bikaina zabaltzeagatik». Bermeoko artista ez ezik, EGUNKARIA eta Egin egunkarietako langileak ere omendu ditu herrialde horretako diputazioak 2013. urtean, bereizgarriekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan hartu zuen Basterretxeak Urrezko domina. OARSOBIDASOAKO HITZA

Sasoiko produktuak sustatzeko azokak Herriko produktuen garrantzia nabarmendu gura izan du udalak Arrain Azokan eta Gabonetako azokan Arrain Azokak ez du hutsik egiten. Beste behin be, hainbat izan dira 2013an ere azokara joan diren herritarrak eta haren inguruan antolatutako jardueretan parte hartu dutenak. Bermeotarrak ez ezik, inguruko herrietatik etorritakoak ere izan ziren Lame-

ran ipini zituzten postuak ikusten. Arrantza eta itsasoaren mundua zabaltzea, sasoiko produktuen kontsumoaren garrantzia nabarmentzea eta kontserba industria bultzatzea izan dira 2013an Arrain Azokaren hiru helburu nagusiak, eta horiek «bete» egin direla esan zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Jende asko joan zen azokara, eta saldu ere ondo saldu zutela esan zuen alkateak. Enpresen %90ak salmenta aurreikuspenak bete dituztela azaldu zuen balorazioa

Sasoian sasoikoa kontsumitzearen alde egin dute aurtengo azoketan. HITZA

egiterakoan, eta krisi ekonomikoak espero baino gutxiago eragin

zuela Arrain Azokaren salmentetan.»

Ia 400 pertsona lagundu ditu Kate Sarea elkarteak, sortu zenetik 2013ko otsailean sortu zuten elkartea; janaria, arropa eta jostailuak banatu dituzte, besteak beste 2013ko otsailaren 22an hasi zuen bere ibilbidea Bermeoko Kate Sarea elkarteak, eta geroztik, herriarengandik laguntza handia jaso dutela aitortu dute. Hori dela eta, herritarrek adierazitako elkartasuna eta eskuzabaltasuna eskertu beharrean izan da elkartea. Izan ere, horiei, saltokiei, enpresa pribatuei, Bermeoko Udalari, eta norbanakoei esker, ia 400 bat herritar lagundu dituzte, besteak beste, janaria, arropa eta jostailuak emanez. Apirileko suteak kaltetutako familiak ere lagundu izan ditu elkarteak 2013. urtean. Era berean, elkartea osatzen duen taldea eskertu gura izan du Kate Sareak: «Borondatez eta bere denbora eta ardura eskainiz, egunero, ilusioa, indarra eta talde-lana erakusten beharrean dabiltzanak». Horregaz batera, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren eskuzabaltasuna ere eskertu ditu. Ateak zabalik «Emozioz betetako urtea» izan da igarotakoa Kate Sarearentzat, elkartera bertaratutakoen «mina, sufrimendua, segurtasunik eza, zailtasunak… hain gertu sentituta». Esperientzia horretatik, baina, zerbait ikasi dutela aitortu dute elkartekideek, eta bizia errazten jarraitzea izango da aurrerantzean ere Bermeoko Kate Sarearen xedea. Horretarako, «elkartera bertaratu diren edota ez diren pertsona guztientzat» ateak zabalik izango dituztela jakinarazi dute.

Gabonetan ere azoka Sasoian sasoiko arrainak kontsumitzearen garrantzia nabarmendu gura izan du Bermeoko XIX. Arrain Azokak. Hori dela eta, lehenengoz, arrain freskoa eta sasoikoa erosteko aukera eskaini du azokan jarritako arrandegi ibiltari batek. Eta sasoiko eta bertoko produktuak sustatzea izan du helburu, baita, 2013ko Gabonetan lehenengoz egin duten azokak. Baserriko zein itsasoko produktuak ipini zituzten salgai merkatu plazan eta inguruan, abenduaren 13an eta 14an. Gabonetako azokaren lehenengo edizioa izan arren, saltzaile zein erosleak, denak, «pozik» agertu ziren.


2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena hitza XV

Bermeo ‹ Urtekaria

4,5 milioi euroko maileguaren doitze-plana onatu du udalbatzak

DLaburrak Gizarte zerbitzuak manten ditzaten eskatu du Udalak GIZARTEA › Oinarrizko gizarte

zerbitzu eta gizarte programak mantendu ahal izateko beharrezkoak diren diru laguntzak manten ditzaten eskatu die Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; izan ere, azken urteetan «murrizketa gogorrak» egin dituztela kritikatu du Bermeoko Udal gobernuak.

Beruala sozietate publikoak dituen zorrak kitatu gura ditu Bermeok mailegu horrekin Beruala erakunde publikoak duen zorra kentzeko asmoz, mailegua eskatu zion Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari, 2013ko uztaileko osoko bilkuran adostuta. «Kontuen bahiketa eta Berualaren egoera konkurtsala» ekidin gura dituela azaldu zuen udalak uztaileko osoko bilkuran. Neurri horren aurka daudela adierazteko udalbatzarra utzi zuten EAJko zinegotziek. Esan zutenez, «ezin dugu onartu EAJren aurka egitearren Bermeo eta bermeotar guztien aurka egitea. Etekin politikoa baino ez dute lortu gura». Mailegua eskatu eta berau ordaintzeko gai izango zela frogatuko lukeen doitze-plana aurkezteko eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeoko Udalari. Aurkeztu, eta plan hori onartu egin dute, Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo eta Bermeoko udalbatzak gero. Hamabost urtean ordaindu Otsailean epaileak San Martineko Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) eraisteko eskatutako 3,4 milioi euroko fidantza ez zuen ordaindu Bermeok, eta ondasunen enbargoa ekidin gura du orain udalak. Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen esanetan, «zorrak ordaintzeko eta sententziari aurre egiteko mailegua ez den beste biderik ez dugu ikusten». Dena den, 4,5 milioi euroak beste zenbait zor kentzeko ere erabiliko dutela azaldu zuten udal arduradunek: «San Martineko etxebizitzak egiteaz arduratu zen Ganeko eraikuntza enpresari ordainduko lioke, kreditu baten berfinantziazioa aurrera eroango luke eta, hala, Babes Ofizialeko Etxebizitzak amaituko lituzke, legeak dioen arabera». Hamabost urteko epean ordaindu beharko du Bermeoko Udalak mailegu hori. Jeltzaleek, baina, desadostasuna agertu dute: «Ikuspegi teknikotik plana ez dugu zalantzan jartzen; bai, ordea, horren izateko arrazoia eta helburua». Zorduna udala bera dela dio Eusko Alderdi Jeltzaleak, ez Beruala: «2012ko abuztuko Berualako administrazio kontseiluan aho batez onartu zen Udalak Berualari 4.453.232,64 euro zor zizkiola kultur etxeko obrengatik».

San Martin auzoko babespeko etxebizitzen auzia epaitegietan dago oraindik. OLAIA ZABALONDO

Beruala auzian Legarreta eta Imatzi hirugarren delitu bat inputatzeko eskatu dute Justiziari traba egitearen akusazioa ere inputatu diezaieke epaileak alkate eta zinegotzi ohiei Bermeoko alkate ohi Xabier Legarretari eta Hirigintza zinegotzi ohi Iñigo Imatzi justiziari traba egitearen akusazioa lepora diezaieke epaileak, San Martineko etxebizitzen auzian. Horretarako arrazoiak dauden zehazteko, abenduaren 3an deklaratu zuten Bermeoko Udaleko arkitekto Ander Idigoras eta Ganeko eraikuntza enpresako ordezkari batek, Gernika-Lumoko epaitegian. Berualako abokatu Jose Luis Soldevillak azaldu duenez, Ganeko-ko ordezkariak deklaratu du momentu oro jardun zutela Berualaren agindupean; alegia, San Martineko etxebizitzak Xabier Legarreta alkate ohiaren, Iñigo Imatz orduko Hirigintza zinegotziaren eta Josu Azaola Berualako kudeatzaile ohiaren aginduei jaramon eginda eraiki zituztela. Deklarazio hori sostengatzeko, froga idatziak aurkezteko epea eman zion epaileak eraikuntza enpresako ordezkariari, eta froga hoiek esku artean hartu behar dute erabakia. Inputazioa egiteko frogarik balego, fiskalaren esku utziko lituzke epaileak froga horiek.

Arkitektoaren deklarazioa Bermeoko Udaleko arkitektoak ere deklaratu zuen abenduaren 3an, eta haren adierazpenak ere azpimarratu egin zituen Soldevillak: «Idigorasek argi utzi du ondo baino hobeto zekiela nola egin behar zuen bere lana. Etxeak eraikitzeko planoak, baina, zegokion txosten administratiboan ez zeudela deklaratu du epailearen aurrean. Hala, Legarretak eta Imatzek unean-unean agintzen ziotenaren arabera jardun zuela onartu du». Bai Ganekoko arduradunaren zein Idigorasen deklarazioak kontuan hartuta, beraz, Soldevillak uste du etxebizitzak ez zituztela planoek biltzen zuten moduan eraiki, «baina hori gerora erakutsiko da». Hiru inputatu Berualako Administrazio Kontseiluak San Martineko Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) auzia epaileen esku uztea erabaki zuen, eta epaileak Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohia deklaratzera deitu zuen irailean. Auzia «jazarpen politikoa» zela deklaratu zuen Legarretak orduan, eta San Martineko etxeak eraikitzeko lizentzia bazutela esan zion epaileari. Iñigo Imatz Hirigintza zinegotzi ohiak eta Josu Azaola Berualako kudeatzaile ohiak ere deklaratu zuten.

Hirurak inputatu ditu epaileak. Oraingoz, prebarikazio delitua eta delitu sozietarioa egotzi die Legarreta eta Imatzi, eta bigarren delitu hori Azaolari. Astebete beranduago deklaratu zuen Beruala sozietate publikoarekin liskarretan den Ibarretas XXI enpresako arduradunak. Azken horrek epaileari esan zionez, Iñigo Imatz orduko Hirigintza zinegotziaren deia jaso zuen 2009ako azaroaren 3an, sinatutako akordioan hitzartutakoa betearazten ez saiatzeko esanez, «horrek izan zitezkeen ondoriengatik». Akordio horretan, San Martineko 2 eta 3 partzeletako teilatu-hegalen kotak berdinak izan behar zirela esaten zuen klausula betetzera konprometitu zen Beruala. Soldevillaren ustez, froga horiek aditzera ematen dute «eraikinaren lanekin jarraitzeko agindua ematen zutenek eta epailearen autoa ez betetzea erabakitzen zutenek Xabier Legarreta Bermeoko alkate ohia eta Iñigo Imatz orduan Hirigintza zinegotzia zena zirela».

SURF Juan Kaltzada, 30 Tel.: 94 625 29 64

Txitxarroaren kuota jaisteagaz arduratuta EKONOMIA › 2014. urtean

arrantzaleek hartu ahal izango duten txitxarroaren kuota murrizteko erabakiagaz kezka azaldu dute. Izan ere, Kantauri itsasoko ontziek 16.582 tona txitxarro arrantzatu ahal izango dituzte 2014an; alegia, 2013an baino %26 gutxiago. Urte bukaeran hartu zuen Europak erabaki hori, eta legatz kuota handitzea ere adostu zuten.

Txitxarroa portuan. L. IBAIBARRIAGA

BBKren egoitza zena zelan erabili adostu gura dute GIZARTEA › Goiko Plazako gune

sozialari zein erabilera eman herritarrekin adostu gura du Bermeoko Udalak. «Bermeoko herri mugimendu eta elkarteen beharrak eta egoera kontuan hartuta, lokal hau herri eragileentzako tresna eta baliabide izatea» nahi du udalak. Herritarrekin batzarrak egin zituzten azaroan, Bermeon erabaki ekimenaren baitan.

Denda 48300 GERNIKA


XVI hitza 2014ko urtarrilaren 8a, eguaztena

Urtekaria › Busturialdea G 2013ko kirol gertakari nabarmenenak URTARRILA p680 kiloko euskal sokatira txapelketa jokatu zuten Muruetan. Pisu horretako kategorian Abadiñok jantzi zuen irabazlearen txapela. Muruetarrak laugarren sailkatu ziren.

OTSAILA pMaite eta Leire San Nicolas bermeotarrek zazpi domina irabazi zituzten Bizkaiko Igeriketa Txapelketan. San Nicolas ahizpek maila ederra erakutsi zuten lurraldeko txapelketan. Maitek lau domina irabazi zituen, eta Leirek beste hiru. pArazo ekonomikoen berri eman zuen Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Marcos Larrauri Gernika Rugby Taldeko manager ohiak aitortu zuenez, taldea egoera ekonomiko larrian zegoen. Erakunde publikoen diru laguntza murrizketengatik eta zenbait enpresek agindutakoa ez emoteagatik hasi zen gainbehera ekonomikoa.

MARTXOA pGernika Futbol Taldea ere arazo ekonomikoekin. Errugbi taldeak bezala, Gernika Futbol Taldeak ere arazo ekonomikoak izan zituen 2013an. Pedro Malaxetxebarria taldeko presidente ohiak iruzur egin zuela salatu zuen Angel Artola jarduneko presidenteak. pGustavo Gandarias puntista ohi foruarra hil zen. 51 urte zituela hil zen. 25 urtez jokatu zuen AEBetan, zaleen miresmena irabaziz.

APIRILA pArrolapek hasiera eman zion Urdaibaiko Mendi Lasterketa Kopari. Lehenengo aldiz antolatu zuten kopa 2013an. Lau proba izan zituen txapelketak. pBasurdeak Kopako finaletik kanpo geratu ziren. Finalaurrekoetako joaneko partida irabazi arren, Bizkaia Gernika Rugby finaletik kanpo geratu zen, Ampo Ordiziaren mesedetan. pGernika Sporting eta Busturia futbol taldeek mailaz igo-

tzea lortu zuten. Lurraldeko lehen mailara igo ziren.

Irastorzak. Korta eta Enbil hartu zituzten menpean.

MAIATZA

IRAILA

pBusturia Futbol Taldeak Lurraldeko Bigarren Mailako liga irabazi zuen. Gernika Sportingegaz lehia estua izan ostean gailendu ziren busturiarrak. pAitor Etxebarriak Bizkaiko lau t’erdiko txapelketa irabazi zuen. Nabarniztarrak nagusitasunez jantzi zuen txapela, Uribe leioarrari 22-9 irabazita. pProfesionaletan jokatutako lehen borrokaldia irabazi zuen Kerman Lejarragak. Morgako marrazoak Jair Cortes ekuadortarra menperatu zuen lehen borrokaldian. pItaliako Giroan etapa garaipena lortu zuen Beñat Intxaustik. Hamaseigarren etapan nagusitu zen muxikarra, itzuli handi batean lehen garaipena lortuz. Maglia arrosa ere jantzi zuen 2013ko Giroan.

pLagako surf txapelketak 25 urte bete zituen. Egun handia gogoratzeko lagunartean batu ziren surflariak. pUrdaibai Kontxako estropadatik kanporatu zuten. Kontxako bi jardunaldietan azkarrenak izan arren, bermeotarrak sari preziatu barik geratu ziren Donostian (Gipuzkoa). Legez kanpoko abordatze batengatik kaleratu zuten Urdaibai estropada amaitu ostean. pJoanes Goitisolo izan zen hoberena Urdaibaiko Kopan. Gernika-Lumoko korrikalaria nagusitu zen, lau lasterketa jokatuta. Emakumezkoetan Iratxe Muñoz izan zen hoberena. pMunduko zesta-punta Kopa irabazi zuten Barandika eta Lekerika gernikarrek. Txapelketa irabazita, Jose Maria Gorroño alkateak harrera egin zien. p‘Grand to Grand’ lasterketa lehiatu zuen Julen Urdaibaik. Bermeotarrak 11. postuan amaitu zuen Arizonako(AEB) lasterketa. 273 kilometro egin zituen, sei etapatan banatuta. p2014ko Hawaiiko (AEB) Iron Man-erako sailkatu zen Joseba Madariaga. Bermeokoak Galesko Iron Man-ean lortu zuen sailkapena.

EKAINA pSan Miguel Liga garaipen bategaz hasi zuen Urdaibaik. Bartzelonako (Herrialde Katalanak) uretan irabazi zuen 2013ko lehen estropada. pBizkaiko herri arteko txapelketa irabazi zuen Arkupek. Gernika-Lumoko taldea Markina Xemeini nagusitu zitzaion, Euskal Herriko txapelketarako txartela lortuz. pHilaren 19an 100 urte bete zituen Artza frontoiak, eta 29an 50 urte Gernika-Lumoko Jai Alaik. Bermeoko pilotalekuaren mendeurrena eta Gernika-Lumokoaren mende erdia ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten bi herrietan.

UZTAILA p3.000 ikusle bildu ziren Bermeoren eta Athletic-en arteko partidan. 1-6 nagusitu ziren bilbotarrak ongintza partidan. Batutako dirua Bermeoko sutean kaltetutako biztanleentzako izan zen. pZesta-puntaren Kontseilu Mundialeko txapelketa irabazi zuten Diego Beaskoetxeak eta

ABENDUA

Mendi lasterketen kopan nagusitu ziren bertokoak. pCaja Ruralek Peio Bilbao fitxatu zuen. Txirrindulari gernikarrak profesionaletan jarraitzeko aukera izan du, Euskaltel Euskadi desagertu ostean.

pGernika Bizkaia saskibaloi taldeak primeran amaitu du urtea. 2013an jokatutako zortzi partidak irabazi ditu taldeak, lidergoan jarriz.

MENTRAME

TABERNA

Elantxobeko portuan gaude, Giro polita aurkitzeaz gain, itsasoaren ikuspegi zoragarriak daukazuz. Berezitasunak: Bakailau pintxoak Ogitartekoak Kazolatxoak Portu kalea, 24 - ELANTXOBE - Tel: 94 627 60 50

URRIA pRafa Iriondo omendu zuen Athletic-ek. Omenaldia Mende bat eta 90 minutu dokumentalaren aurkezpenean egin zioten. Athletic-eko zenbait jokalari eta Iriondoren herrikideak izan ziren omenaldian. pGernikesa txirrindulari taldeak lasterketak lehiatzeari uzteko erabakia hartu zuen. Lasterketak antolatzen jarraituko du taldeak, baina lasterketetan parte hartu barik. pPekingo Tourreko etapa bat eta sailkapen nagusia irabazi zituen Beñat Intxaustik. Daniel Martin irlandarrari nagusitu zitzaion. pArrolapek eta Imanol Goñik euskal kopa irabazi zuten.

LOTU LEKU TABERNA San Kristobal, 6 Busturia

Goizean goizetik zabalik.

Urtekaria 2013  
Urtekaria 2013  
Advertisement