Issuu on Google+

34. Gurasoentzako aldizkaria • Urtekaria

2012ko udazkena

Lea Artibai Amankomunazgoa • Prebentzio Zerbitzua


34. zenbakia

Lege Gordailua BI-2770-01 Laguntzaileak • Guraso elkarteak / Ikastetxeak: Amorotoko Herri Ikastetxea Berriatuko Herri Ikastetxea Etxebarriko Manuela Zubizarreta Eskola Ispasterko Eskola unitarioa Lekeitioko Eskola Publikoa Lekeitioko R.M. Azkue Ikastola Lekeitioko Iturriotz Institutua Markina-Xemeingo Bekobenta Eskola Publikoa Markina-Xemeingo Berakruz Ikastola Markina-Xemeingo Institutua Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoa Ondarroako Zubi Zahar Ikastola Ondarroako Txomin Agirre Ikastola Ondarroako Institutua

3

Barriak

4

0tik 5 urtera

• Gaitasunak ikasten • Kerik gabeko gelak proiektua Portaera-arazoak lehen haurtzaroan Juan Luis Martin

6

6tik 11 urtera

Portaera egokia sustatu eskola garaian Ainhoa Manzano

8

Maketazioa: 11BARRI Inprimategia: GERTU Banatzailea: Lantegi Batuak - GUPOST

Zeure Txokoa

Gurasoei erantzuten Etxadi

10 12tik 18 urtera Nerabezaroa ulertu eta

Egilea Lea-Artibaiko Amankomunazgoa • Droga Gaietako Prebentzio Zerbitzua Patrokua Jauregia • Xemein Etorbidea, 13 48270 MARKINA-XEMEIN Tf.: 94 616 90 78 • Faxa: 94 616 92 78 prebentzioa@lea-artibai.org www.lea-artibai.org

nerabezaroa lagundu Maialen Sanchez

12 Portaera-arazoak: Denentzat Prebentziorako hausnarketa bat

• Aldizkarian agertzen diren liburuen eta webguneen informazioa, artikulu egileek gomendaturikoak dira. •

Johana Rekagorri

Babesleak

Ekintza honek Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

2

Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

2012ko

udazkena


barriak KERIK GABEKO GELAK proiektua DBH 1 eta 2. mailetan (2012-2013 ikasturtean) Ukaezina da tabakoaren kontsumoa saihestea edo behintzat ohitura honetan hasteko adina atzeratzeak osasunerako duen garrantzia. Horren jkitun, Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak zein Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean, ondorengo proiektua martxan jarri nahi dute.

GAITASUNAK IKASTEN, GURE SEME-ALABEK AURRE EGIN BEHAR DIEN ARRISKU PSIKOSOZIALEN AURREAN LAGUNTZEKO

Helburua: 12 eta 14 urte bitarteko ikasleen arteko tabako zaletasunaren prebentzioa bultzatzea.

Seme-alabak heztea ez da inoiz erraza izan gurasoentzako baina gaurregun korapilotsuago edota aldrebesagoa da, seguraski gure gizarteak bizi dituen aldaketa haundiek eraginda eta horiei dagozkien bizi estiloei atxikituta.

Horregatik, uste dugu gurasoentzat formazio profesionala eta praktikoa behar dela, gurasoen gaitasunak indartuz eta bizitzarako trebetasunak martxan jarriz, hala nola, enpatia, familia komunikazioa eta heziketa pauta egokiak seme-alabekin.

Egoera berri honek gure ume eta adoleszenteen garapen osasuntsuan arrisku gehiago dakar, eta horrek “ahulagoak” egin ditzake, ez badute hezitzaileengandik laguntza egokia hartzen: irakasleria eta bereziki gurasoak.

Pentsatu duguna zera da: hasteko, urtarrilak 30 eta 31n, 2 arratsaldez guztiontzat jornadak egitea, guraso, irakasle, hezitzaile orori zuzenduta…

Ume eta gazteek aurre egin behar dien arrisku psikosozialen artean ondorengo hauek aipa ditzakegu: portaera agresiboak (euren artean eta gurasoekiko), adikzioak (sustantzien eta Teknologia berrien gehiegizko erabilera…) berdinen arteko biolentzia eta horrek daraman giza bazterkeria, genero biolentzia, eskola porrota, elikadurari atxikitutako trastornoak…

Beraz, programa DBHko 1. eta 2. mailako taldeei zuzenduta dago eta horren bidez lortu nahi da programak dirauen bitartean, gelako ikasleek eta tutoreek erreko ez duten konpromisoa hartzea. Horrela ba, Lea Artibai Amankomunazgoa, Farmazilarien elkargoak eta Lea Artibaiko DBHko ikaszentru gehienek baietza eman diote proiektuari eta 2013ko urtarriletik aurrera ekingo diogu lanari.

• urtarrilak 30: 0-12 urte bitarteko umeen inguruan arituko gara. • urtarrilak 31:12-18 urte bitarteko adoleszente eta gazteen inguruan. Ondoren, trebatzen jarraitu nahi duten guraso eta irakasleekin tailerrak egingo ditugu, otsailamartxoa bitartean. Izena emateko epea eta informazio gehiago jornadetan bertan zabalduko dugu.

GURASOENTZAKO ORIENTAZIO PSIKOLOGIKOA ZERBITZUA ARRETA ZUZENA

Seme-alaben hazkuntzari buruzko edozein galdera, kezka edota arazoari erantzun bat emateko, eta baita etorkizunean sortu daitezkeen arazoak prebenitzeko. ANONIMOA eta DOAKO ZERBITZU PROFESIONALA DA.

eguaztenero:11:30-13:00 / 16:00-17:30

94 405 15 49

telefonoz: postaz: ETXADI

Maximo Agirre, 18 bis, 5. pisua, 10. dptoa. 48011 Bilbo

internetez:

Egiteko Prest! • Hemen agertzen diren liburu, KD edota guztiak Amankomunazgoko prebenaldizkariari bideo tziorako zerbitzuan dauzkagu, zuotako edodagokion zeinen eskura erabili ahal izateko. Doan informazioa uzten dira denbora zati baterako. • Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

www.etxadi.org

“Egiteko prest!” aldizkaria Interneten:

www. lea-artibai.org

2012ko

udazkena

3


0tik0tik5era 5 urtera Juan Luís Martín Ayala Psikologian doktorea • Familia-psikologia Unibertsitate zentroa • ETXADI • BILBO

Portaera-arazoak lehen haurtzaroan Ohikoa izaten da aginduak betetzeko zailtasunak edo oldarkortasuna (koska egitea, kasketak izatea) erakusten duten haur txikiak aurkitzea. Seme-alabei autokontrolatzen irakastea familien lehen urteetako helburua izaten da, izan ere, gurasoek haurraren bizitzako lehen momentutik arauak eta mugak jartzen badituzte portaera arazoak saihesten edo murrizten lagunduko dute.

Haurrak oldarkor agertzera edo agindutakoa ez betetzera eramaten dituzten arrazoietako bat helduen arreta deitzea izaten da. Askotan, helduek haurrei arreta gehiago eskaintzen die portaera desegoki bat dutenean modu egokian portatzen direnean baino. Hori dela eta, posible da adin txikikoek gurasoen exijentziak betetzeari uko egitea, arreta deitzea lortzen duten momentu bakarrak direlako, nahiz eta honek ondorio bezala haurrarentzat zigor edo errieta bat suposatu.

Esan beharra dago ere, ume bakoitza desberdina dela. Batzuk aktiboagoak dira eta beste batzuk lasaiagoak. Batzuetan, heldu batzuei “kezka” sortzen die haurren geldi egon ezinak eta lasaiago egotea gustatuko litzaieke. Orokorrean, kontutan izan behar da adingabeei kontrolatzea eta geldi egotea kosta egiten zaiela, horregatik, beraien energia ondo erabiltzen eta bideratzen lagundu behar zaie.

Gogoratu behar da, 2 urte inguru dituztenean, haurrak eskatzen zaien guztiari “ez” erantzuteko garaia izaten dutela. Ez da hau desobedientziarekin nahastu behar, izan ere adin honetan helduengandik independenteagoak izaten hasten dira, beraz, beharrezkoa eta osasungarria da bere heldutasunerako hau esperimentatzea. Helduek jarrera hau ulertu behar dute, permisibitate gehiegi gabe eta agindutakoa betetzeko ohitura indartuz.

Haurren portaera okerra mantentzea eragin ditzaketen beste faktore batzuk hauek izan daitezke: eskatzen zaiena ez entzutea gustukoagoa duen beste aktibitate batekin entretenituta dagoelako, momentu berean agindu gehiegi jasotzen ari delako, eskatzen zaiena ulertzen ez dutelako, ohituta daudelako azkenean helduek beraiengatik egitea, edo badakitelako gurasoek hiru lau aldiz agindu berdina errepikatuko dutela beraiek bete baino lehenago. Beraz, portaera desegoki bat eman aurretik, eskatzen zaiena egiteko gai direla ziurtatzea da lehenengo pausua. Bestalde, eskatutakoa betetzen lagundu behar zaie. Ohitura hartu behar da, eskakizuna bi edo hiru aldiz baino gehiagotan ez errepikatzen eta are gutxiago helduek betebeharra bere gain hartzen. Garrantzitsua da ere, eskakizunak espezifikoak izatea, hau da, argi adierazi behar zaie zer nolako portaera izan behar duten. Adibidez, “Ez jo….-ri” esatea “ondo portatu” esan beharrean.

Portaera arazoak dituzten haurrak, helduak esandakoa ez betetzeko modu desberdinak dituzte: • Agindutakoa ez egitea, entzun ez balute bezala. • Modu esplizitu batean “ezetz” esatea (2 urtetik aurrera) • Desobedientzia adieraztea, kasketa, amorrualdi edo oldarkortasunaren bidez.

4

Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

2012ko

udazkena


Portaera hobetzeko eta etorkizuneko arazoak prebenitzeko komenigarria da testuinguru familiarraren barneko funtzionamenduaren arau eta mugak ezartzea eta hauek esplizituak egitea. Hau da, haurrek zehazki jakitea helduek berarengandik zer espero duten. Jartzen diren arauekin jarraikorra eta kontsekuentea izan behar da: “ez”, “ez” da, edozein egoeretan. Mezu nahasiak ematea saihestu. Garrantzitsua da ere, eskatzen edo debekatzen zaienaren arrazoia azaltzea. (arauak modu objektibo batean jartzen dira, adibidez: “Medikuarenean baxu hitz egin behar da, besteei ez molestatzeko” esatea “ez egin zaratarik” esan beharrean. Informazio hau haurraren adinari egokitua izan beharko du. Era berean, desobeditzearen edo oldarkortasunaren ondorioak modu argi batean aurretiaz ezarri behar dira. Eskakizun bat betetzen ez duten bakoitzeko pribilegio bat kendu behar zaie. Modu berean, eskakizuna betetzen dutenean sarituko zaio baina ez arinago. Garrantzitsua da, opari afektibotara ohitzea eta ez bakarrik opari materialetara, horregatik,

Egiteko

liburu gomendatua

artikulua

CARROBLES, J. A. eta PÉREZ-PAREJA, J. (2008) Escuela de padres: guía práctica para evitar problemas de conducta y mejorar el desarrollo infantil. Editorial Pirámide.

duten portaerarekin erlazionatzeko. Gogoratu behar da, ez dela zertan beti opari bat egon behar, batzuetan zerbait egiteko eskatu ahal zaie errekonpentsa baten promes egin gabe.

besarkatu, goraipatu eta poztasuna adierazi ahal zaie, baina gehiegizkoa izan gabe. Guraso askok uste dute, portaera onagatik emandako errekonpentsa “soborno” antzekoa dela, baina hori gertatuko da soilik errekonpentsa materialak (dirua, jostailuak..) haurrak motibatzeko teknika bakar bezala erabiltzen bada. Gainera gogoratu behar da, errekonpentsa materialek efektu tenporal bat besterik ez dutela lortzen, horregatik onuragarriagoa da goraipamenekin baloratzea eta afektua erakustea besarkada eta laztanen bitartez. Azken finean, eraginkorragoa da elkarrizketaz eta azalpenez baliatzea, dirua edo oparien promes egitea baino.

Bukatzeko, garrantzitsua da gogoratzea kontrola (arauak, mugak, ohiturak) eta afektua (laztanak, musuak, beraiengan konfiantza izatea, beraiei ondo sentiaraztea…) balantza baten orekatzea ezinbestekoa dela haurren hezkuntza onerako eta oreka emozionalerako. •

Problemas de comportamiento en la primera infancia

Kontuan izan behar da, errekonpentsak portaera desegoki baten aurrean inoiz ez direla eman behar. Portaera egokia indartzeko metodoa izan behar da, horregatik ez da gehiegizkoa izan behar, haurrak ondo egin

Prest!

34.

zenbakia

Que los niños y niñas de esta edad muestren dificultades de comportamiento, es decir, que no sigan las órdenes que les dan los adultos (desobediencia) o que se muestren agresivos (mordiscos, rabietas, etc.), son situaciones frecuentes y cotidianas que pueden crear un ambiente caracterizado por enfados, riñas, malas caras y sensación de frustración. Sin embargo, hay que tener cautela a la hora de interpretar el porqué de dicha conductas, ya que las causas pueden ser muy variadas. Por ello, mostrándoles cómo se pueden contener en determinadas situaciones, aprenden a regular su comportamiento, a seguir las pautas y hábitos de los padres y madres y, de esta manera, mejora la convivencia.

2012ko

udazkena

5


6tik6tik11ra 11 urtera Ainhoa Manzano Fernández Psikologian Doktorea • ETXADI Familia-Psikologia Unibertsitate-Zentroa • BILBO

Portaera egokia sustatu eskola garaian Onartua da sei urtetik aurrera haurrek bizitzako etapa berri bat hasten dutela “arrazoitzen hasten direlako”. Kontuan izan behar da, adin honetan trebetasun zailagoak eskuratzen dituztela, arintasun eta efikazia handiagoarekin, urte batzuk arinago nahastu egingo zituzten informazio osotua maneiatzeko abilezia eskainiz. Maila sozialean ere, erronka berriekin aurkitzen dira, izan ere momentu hauetan testuinguru berrietara egokitzen eta hauetan parte hartzen doaz (adibidez, eskola testuingurua), nortasunaren garapenerako eragin iturri berriak direnak. Era berean, orain zabalagoa den testuinguru sozialeko arauak eta baloreak barneratzen dituzte.

Jokabide hauek nola kudeatu ez jakin izanagatik ezinegona sortzen du familiarengan, beraien autoritate eta kontrolari desafio direlako. Horregatik gogoratu behar da epealdi honetan ere, familiak eragiten duen faktore nagusia dela oraindik, eta seme-alabentzako lehendabiziko babes eta laguntza gunea, hau da, familiak oraindik ere, orientatu, hezitu, mugatu eta laguntza gune dira. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da, lehenik eta behin, umeak baldintzarik gabe onartzea (direnagatik onartzea, lotsatiagoak, aktiboagoak edo irekiagoak izanik ere), behar dutenean babesa emanez eta lagunduz. Bigarrenik, garrantzitsua da, beraien gidari izatea, hau da, nolabaiteko autonomia bermatuko dien

Familia barnean (eta kanpoan) sortzen diren eztabaida gehienak, helduek umeak eta umeen jokabideak kontrolatu nahi dituztenean gertatzen dira, ume bakoitzaren balore eskala eta erantzukizuna garatzen lagundu ordez. Horrez gain, zenbaitetan, gurasoek ezegoki jokatzen dutenean arreta gehiago eskaintzen diete beraien seme-alabei errieta eginez edo zigortuz, egoki jokatzen dutenean baino.

Epealdi honetan bizikletan ibiltzen, irakurtzen, idazten… ikasi dute eta ondo eta zailtasunik gabe egiten dute. Oinarrizkoak diren trebetasun eta gaitasunak integratu dituztela esan daiteke. Hala ere, adimen-gaitasunak garatzen dituzten heinean, beste erronka batzuei egin behar diete aurre, arazoak orain arte ez bezala (egoerak aurresangarriagoak ziren eta intuizioz ebazten zituzten) ebaztea eragingo dienak.

Seme-alabek azaltzen duten desobedientziaz gain, gurasoei kezkatzen die, seme-alabek bestelako testuinguruetan azaldu ditzaketen arazo edota jarrerek, esaterako: • Lagunak dituzten edo ez, izatekotan, ezagutzen badituzte. Ezagutzekotan eta gustuko ez izatekotan, beraien seme-alabengan eragin negatiboa izateak edo “bide okerretik” eramateak arduratzen die

Adin hauetako umeetan ematen den adimen aldaketa, aldaketa soziala eta pertsonala, emozionalki ezegonkorragoak diren umeak sortzen ditu. Hala nola, beraien emozioak bideratzeko zailtasun gehiago dituzten umeak (batzuk jokabide erasokorragoak, lotsatiagoak dituzte, edo urduriagoak, ausartagoak, desafiatzaileagoak dira, pazientzia gutxikoak).

6

Egiteko

Prest!

laguntza eskaintzea eta era berean, ondo sentiaraztea oztopatzen dieten trabak gailentzeko baliabideak ematea. Horrez gain, beharrezko izango da, familia-dinamikan arau eta muga esplizituak ezartzea (errutinak, ordutegiak,… zer egin eta zer ez, noiz eta nola egin dezaketen jakiteko) eta gurasoen iritziz hitzartu daitezkeen arauak seme-alabekin hitzartzea. Gainera, etxe barruan nahiz kanpoan, erantzukizunak izan behar dituzte. Azkenik, positiboa izango da, semealaben garapen soziala sustatzea, familia ez den bestelako testuinguruak (parkeak, eskolaz kanpoko jarduerak, aisialdirako jarduerak…) erraztuz eta hurbilduz, beraien berdinkideekin harremantzeko eta abilezia sozialak garatzeko.

• Lagun taldeek eragin dezaketen presioak eta beraz, beraien umeengan sor ditzaketen erabaki hartze okerrek

34.

zenbakia

2012ko

udazkena


ikerketa • Lehen ez bezala babestu ezina kezkatzen die • Seme-alabek familia testuingurutik kanpo aurki ditzaketen egoera edo arazoei nola aurre egin ez jakiteak • Lotsatiak edo erasokorrak izateak • Eskola testuinguruan portaera arazoak, ikaskuntza zailtasunak edo motibazio falta agertzeak, edo kontrara, arrakasta izatearen presiopean beraien buruei gehiegi exijitzeak • Gezurrak esateak; gauzak kontatzeari uzteak; beldurrak izateak... Kezka hauetako batzuk murriztuak izateko, garrantzitsua da…: • Seme-alabekin hitz egitea eta beraien egunerokoan interesa azaltzea (nola sentitzen diren eta bestelako testuinguruetan nola jokatu eta jarduten dutenarekin interesa agertzea) eta entzutea. • Arazo edo zailtasun baten aurrean blokeatuta daudenean, egin dezaketenaren alternatibak eskaintzea. • Erantzukizunak (etxe barruan nahiz kanpoan) eta arauak eta mugak (zer egin dezaketen eta zer ez) ezartzea. Saiatu jarraibide gehiegi batera ez ematen.

Egiteko

liburu gomendatua

REGIDOR SÁNCHEZ, RICARDO (2011) Diamantes por pulir: El arte de educar de 7 a 12 años. Ediciones Palabra Editoriala.

• Kontutan izatea, sei urte dituztenetik, arauak sortzeko eta negoziatzeko gai direla. Ziurrenik, horrela jokatuz gero, arduratsuak sentituko dira eta arauak hobetu ulertuko dituzte.

• Esaten zaiena egiten dutenean, beraien jokabidea laudatzea (zoriondu, egin dutenagatik sentitzen duzuen poztasuna adierazi, etab).

• Ahots tonu atsegina erabiltzea. Beraien parean jarri (altueran) eta begietara begiratuz (beraiek ere begiratzen ari direla ziurtatu).

• Desobedientziari jarraiki doan ondorioa, aurretiaz modu argi baten azalduak eta ezarriak izatea. Esandakoa betetzen ez duten bakoitzean pribilegio bat kenduko zaie. Adibidez, “beste hori egin ordez bideo jokoarekin jolasten jarraitzen baduzu, bihar egun guztian ez zara bideo jokoarekin jostatuko". Zigorra betearazi eta mantendu. •

• Zerbait egiteko edo ez egiteko arrazoiak azaltzea, distantzia batetik (arauak modu objektibo batez ezartzen dira, adibidez: hobe da “etxera joateko ordua da, etxerako lanak egin behar dituzulako” esatea, “oraintxe bertan etxera joan zaitezen nahi dut” esan ordez). • Euren emozioak bideratzea: “badakit haserre zaudele, baina horrek ez dira arazo bat konpontzeko moduak, zergatik ez zara berriz saiatzen, edo “badakit irakasgai hau gustuko ez duzula, baina nagusitan albaitaria edo argiketaria izan bahi baduzu ikasi beharko duzu”.

Promover un comportamiento adecuado

• Errutinak ezartzea. Kooperazioa, ohitura bilakatu daiteke.

Prest!

34.

zenbakia

En los años escolares, la autoconciencia y la comprensión de los demás crece de forma apreciable. A medida que avanzan los años, se produce un mayor nivel de independencia del niño o niña en relación con la familia y, en general, con los adultos. Los menores de estas edades, tienen un mayor sentimiento de autonomía, seguridad e independencia que hasta ahora. Poco a poco, el grupo de los iguales empiezan a convertirse en el agente social más importante, junto con la familia (los padres y las madres) y la escuela (profesorado), aunque la importancia de las amistades será más apreciable a partir de la preadolescencia.

2012ko

udazkena

7


ZEURE TXOKOA

gurasoen galderei erantzuten Juan Luis Martin Aiala eta Ainhoa Manzano Fernandez Psikologian doktoreak • Familia-psikologia Unibertsitate zentroa • ETXADI • BILBO

12 urteko mutiko baten gurasoak gara eta oso arduratuta gaude, neska batekin musukatzen harrapatu dugulako, berarekin hitz egin dugu eta neska horrekin irteten ari dela azaldu digu, bere adineko mutil askok neska dutela esanez. Seme-alabei garrantzitsutzat eta baliozkotzat jotakoa komunikatzeko, beharrezkoa da horretarako aukera izatea. Hau da, elkarrizketa egoerak egon behar dira. Eta elkarrizketa hitz egitea den arren, ez da hori bakarrik, entzutea ere bada. Elkarrizketa horietan seme-alaben konfiantza garatzeko beharrezkoa da: • Besteen ikuspuntuan jartzen irakastea. • Mezu ez kontraesankorrak eskaintzea ( gaur araua bat bada, bihar ere arauak berdinak izan beharko du). • Sentimenduak adierazi eta partekatu ( “triste sentitzen naiz -agatik”, “pozik sentitzen naiz -agatik”).

Gure 6 eta 10 urteko semeek, erantzun txarrak ematen dizkigute uneoro. Normalean nahiko arduratsuak dira eta etxean jarritako arau eta mugak betetzen dituzte. Betetzen ez dituztenean zigortu egiten ditugu. Etxean errespetuz eta maitasunez hitz egiten saiatzen gara eta ez zaie oihukatzen baina, batzuetan, beraien betebeharrak gogorarazten zaizkienean, modu okerrean erantzuten digute.

Jarrera desafiatzaile honek komunikazio familiarra zailtzen du. Hala ere, zuen eskuetan dago honen indartzea, izan ere familia komunikazio egokia, familia barnean erlazio onak izatea eta seme-alabak heztearen gakoa da. Gainera, seme-alaben beharrizanei arreta gehiago eskaintzea errazten du, hezkuntza lanean ere laguntzen duelarik. Familia komunikazio egokia izateko honakoa garrantzitsua da: • Seme-alaben itsuskerien aurrean zintzo agertu, beraiek ez bezala jokatu (oihukatu gabe), paperak galtzen direlako eta luzarora, errespetua galtzen delako.

6 urtetik aurrera haurrak arrazoitzen hasten dira eta 7 urterekin nortasuna eratzen dute. Euren ikuspuntua garatzen dute (batzuetan ez du gurasoenarekin bat egiten) eta iritziak ematen hasten dira, adibidez, jarri nahi duten arropaz.

8

Egiteko

Prest!

• Azpimarratu familiako beste kideek ere sentimenduak dituzuela. (Guzti hau ahots tonua igo gabe eta begirada mantenduz). • Semeak oihukatzen hasten badira helarazi oihuka lortzen den bakarra haserrea gehiagora joatea dela eta

34.

zenbakia

2012ko

• Zintzotasuna. Okertzen zarenean, zerbait ez dakizunean, edo kontrol pertsonalaren faltagatik oihukatzen duzuenean onartu eta zuzendu. • Ez hartu maila pertsonalean nerabearen izateko modua. • Positiboki entzun. Galdetu edo azaldu nahi duena arretaz entzun. Esaten duena sinetsi, kontrakoaren ebidentzia duzuenean izan ezik. Berarentzat eredu on bat izaten saiatu, ezinbesteko erreferentzia baitzarete. Kontutan izan, bere bizitzan oraindik ere funtzio edo paper garrantzitsua jokatzen duzuela, izan ere oraindik guraso hurbil eta maitekorrak behar ditu igaro behar dituen momentu zailetan laguntza emateko. Horregatik, zuek argiak izatea behar du, bere erreferentzi marko izaten jarraitzea eta mugak adieraztea, honako hauek, bere askatasunaren eta bere erabakien oztopo bezala ikusi arren. Mugak zentzuzkoak izan behar dira, etxeko arauak betetzen dituela ikusten duzuen heinean, ondorengoak berarekin negoziatu ahal dituzue. •

hitz egiteko modu horrekin ez dituztela beraien betebeharrak egiteari utziko. • Arretaz entzun esan behar dutena eta beraien arrazoiak zeintzuk diren ulertzen saiatu: normalean modu desegokian jokatzeko arrazoien bat egoten da, nahiz eta arrazoiak jokatzeko modua ez justifikatu. Garrantzitsua da portaera horien arrazoietan zentratzea. • Besteengan pentsatzeko dauden moduak erakutsi. Besteen lekuan jartzen irakatsi. Honela besteek zer sentitzen duten eta ondo sentiarazteko zer egin behar den ikasiko dute. Adibidez: “Badakit nekatuta zaudela baina besteak ere nekatuta gaude, lagundu iezadazu eta atera arropa labadoratik. Denen artean gauzak arinago eta hobeto egiten dira”.•

udazkena


kontsultak • zalantzak • kezkak... Gurasook, seme-alabak hezitze lan honetan, kezka eta zalantza asko izaten ditugu. Beraz, horiek Gurasoentzako Orientazio Psikologikoa zerbitzura bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontutan izan anonimoa dela. Hortaz, badakizue, bidali zuen galderak honako helbidera eta erantzuna ahalik eta arinen emango dizuegu; ez duzue zertan hurrengo aldizkariaren zain egon behar: Postaz: Etxadi. Maximo Agirre, 18, bis. 5. pisua, 10 dptoa. 48011 Bilbo. Telefonoz: 94 405 15 49 eta internetez: www.etxadi.org

Gure 5 urteko alaba, ume mugitua da, janzteko orduan beti negarrez eta oihuka erreakzionatzen du. Ez diogula arropa ondo jartzen dio (galtzerdiak molestatzen diote, prakak gehiegi estutzen diote…) Zer egin dezakegu?

kizunean heldu independenteagoak izatea laguntzean datza, egoera desberdinak modu egokitzailean aurre egiten, autoestimu altuagoa izaten, ziurtasun gehiago izaten, eta beraz gizartean egokituago egoten. Nola indartu autonomia:

Gurasoen funtzioa ezinbestekoa da laguntza eta autonomia indartzeko, jokabide babesleak saihestuz (“beraiengatik hitz egin”, “jostailuak jaso”, “zapatak kendu, jantzi”, etab,) baina, era berean, ezinbestekoa da erdiko oreka aurkitzea haurra azkarregi gehiegizko erantzukizunez ez kargatzeko. Eguneroko eginkizunetan, laguntza gehiegi emateak, beraien adinagatik independentzia lortu behar izan dutenean, ez die onurarik egiten. Azkenean, helduarora heltzean bere buruaz zaintzeko gai izateko kapaz izatean datza.

• Euren gidak izaten, eredu izanda (imitazioa) hau da, beraiei ezarri nahi zaiena zuei egiten ikustea.

Autonomia indartzea beraiekin norbere zaintza, segurtasun pertsonala, komunikazio, eta arauak eta mugen ardura txikiak lantzean datza, guzti hau haurraren adinaz kontziente izanik eta adin horri dagozkion helburuak kontuan izanik. Azken helburua, etor-

Haurrei autonomia usten bazaie eguneroko jardueretan (jantzi, mahaian jan…) helduek egiteko kapaz direla uste dutela eta fidatzen direla hautemango dute, honek segurtasun gehiago emango die etorkizuneko eguneroko jarduerak egiteko.•

• Pixkanaka pixkanaka ezagutza berriak gero eta konplexuagoak irakatsi, ikasteko gai direla ikustaraziz. Beraiek eskatu baino lehen ez zaie laguntza eskaini behar. • Zerbait berria egiterakoan okertzen badira, beraien kabuz zuzentzeko denbora eman behar zaie. Beraien gaitasunak handitzean datza baina adina eta behar duten laguntza kontuan izanda.

Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

2012ko

udazkena

9


12tik 12tik 18ra 18 urtera Maialen Sanchez Murciano Psikologian eta Psikopedagogian Lizentziatua • ETXADI Familia-Psikologia Unibertsitate-Zentroa • BILBO

Nerabezaroa ulertu eta nerabezaroa lagundu

Nerabeen adimen “erreminta” berri honek eragina izango du nerabeek euren buruari eta besteei buruz pentsatzen duten eran, eta horrela, orain arte familia funtzionamenduak erregulatutako arauak modu desberdinean hauteman eta baloratuko dituzte. Horren eraginez, nerabea kritikoago bilakatuko da, orain arte galdetu gabe onartu izan dituen arauekin, eta familiak funtzionatzen duen moduari etengabe aurre egiten hasiko da, gaiak eztabaidatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan. Horrek eguneroko liskarrak eta eztabaidak ugarituko ditu. (Smetana, 1989).

Esan daiteke, nerabezaroaren garapen pertsonaleko etapak honako hauek dira:

estua izaten dutelarik: lagun minena, konfiantzazko laguna, konplizea.

• Hasierako nerabezaroa (10 eta 12 urte bitartean): pentsamendu konplexuagoa izaten dute, eguneroko egoeretan iritzi pertsonalak hartzera zuzentzen duenak, besteak beste, gurasoen autoritatea zalantzan jartzen hasten dira, gizartearen arauak zalantzan jartzen hasten dira, beraien pentsamendu eta ikuspuntu propioak eratzen eta aipatzen hasten dira normalean beraien bizitzarekin lotutako gai desberdinei buruz, esaterako: zein kirol praktikatu, zein taldetan sartu edo familiaren zein arau aldatu behar den. Epealdi honetan gainera, aldaketa fisikoak eta gorputz aldaketak ematen dira.

• Nerabezaro berantiarra (16 eta18 urte bitartean): orokorragoak diren kontzeptuetan pentsatzen dute, besteak beste, justizia, historia edo politika. Eztabaidetan parte hartzen dute edota heldu bat izango balira gizartean izango luketen paperari buruz pentsatzen dute. Bikote harremanak hasten dira, eta beste eremuetan bezala, intentsitatez bizi dute. Maitemintzeaz gain, tristura eta frustrazioa bezalako sentipenak esperimentatzen dituzte, maite duten pertsonak baztertzen dituztenean.

• Erdiko nerabezaroa (13 eta 15 urte bitartean): nerabeak gogoetatsuago bilakatzen dira eta gai filosofikoagoetan eta etorkizuneko gaietan pentsatzen dute. Horrez gain, zalantzakor agertzen dira gai sakonagoetan, besteekin dituzten harremanak baloratzen dituzte edo beraien balioen kodea zalantzan jartzen dute. Horrez gain, adin bereko gazteen adiskidetasuna garatzen da, “taldean” aritzen dira, harreman

Egoera hauek dira “portaeraarazo” bezala agertzen direnak. Horregatik, atal honetan ez zaie droga eta alkoholaren kontsumoari edo jokabide oldarkorrei erreferentziarik egingo. Nerabeen artean “normalak” diren jokabideez arituko gara, hala nola, seme-alaben adinera eta beharrizanetara egokitzeko gurasoek beraien jokabide-eskemak aldatzera behartu edo eragiten duten jokabideez.

10

Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

2012ko

Nerabearengan ematen diren aldaketa pertsonalen eraginez ohikoa izaten da familian gatazkak agertzea. Garrantzitsua da gogoratzea familia gehienetan antzeko den gatazka-maila bat ematen dela, oro har, haserrealdiak eta eztabaida arinak. Hala ere, egia da, liskar txiki hauek denboran mantentzen direnean, beharrezkoak diren pazientzia eta tinkotasuna ahultzen direla, baina, orokorrean, ez dira atzera bueltarik ez duten gatazka larriak. Oro har, gatazka iturri nagusia, portaera-arazoen iturburua edota gura-

udazkena


AVELLANOSA Y OTROS. (2006).

artikulua soekin duten ulerkuntza mailaren jatorria honako izaten da: etorkizuneko lanbidea, seme-alaben lagunak, etxera itzultzeko ordutegia, etxean burutu beharreko lanak, ikasketei eskaintzen dieten denbora, izan behar duten diru kopurua, janzkera… Haurtzaroko urteetan, gurasoen maitasuna eta laguntza funtsezkoak baziren, pubertarotik aurrera, bereziki lehen nerabezaroan, garrantzi berbera edo handiagoa izango du (Baumrind, 1991). Urte hauetan neska-mutil askok gurasoen maitasun adierazpenak arbuiatu arren, euren buruari eta gainontzekoei autonomoak eta helduak direla adierazi nahi dietelako, nerabeek gertu dauden eta maitasuna ematen dien gurasoak behar izaten jarraituko dute, aurre egin behar izango duten une zail ugarietan euren laguntza izateko (Oliva eta Parra, 2004). Bestalde, hirugarren haurtzaroan garrantzitsuago bilakatzen den lagunen sozializatze papera, eraginkorrago bilakatzen da nerabezaroaren hasieran. Lagun nerabeek elkarri laguntzen diote, etapa honen eginkizunak, erronkak eta oztopoak modu askotan gainditzen. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da egoera hori errespetatzea. Kontutan izan behar da, era berean, berdinkideak beraien oinarrizko erreferente direla eta beraz, gurasoak gai honekin zuhurtziaz jokatzea gomendatzen dela.

liburu gomendatua

Ser Adolescente No Es Fácil. Guía Para Familias y Educadores. Librería Pedagógica argitaletxea.

adostasunetara heltzeko tartea barne hartzen duten elkarrizketak burutuz. Horrez gain, garrantzitsua da ere, norbere gurasoekiko nahiz inguruko pertsonekiko inolako konparaziorik ez egitea. • Utzi nerabeak erabakiak hartzen hastea: arropa, denboraren antolaketa, aisialdiarena. Aukera honek beraien autonomia eta heldutasun pertzepzioa sustatuko du. Gainera, beraien autoestimua hobetzen lagunduko die.

na ematen dien itxurakeria baino ez da. • Ez gogogabetu azaltzen duten aurkakotasuna edo axolagabetasunaren aurrean. Beraien independentzia nahiaren gainetik, seguru sentitzen dira familia oraindik beraietaz arduratzen direla sentitzen dutenean edo behar dituztela sentitzean dutenean.

• Beraien lagunak ezagutzen saiatu, etxera ekartzen utzi. Ez kritikatu bere lagunak sistematikoki, eta ez geratu soilik kanpoko itxurarekin, saiatu beraien laguntasun-harremanean gehiago sakontzen.

• Nerabearen irteerengatik interesa azaldu. Berari edo bere lagunei galdetu kontzertua gustuko izan duen/duten edo jaialdian ondo pasatu duen/duten. Adierazpen hauekin, beraien iritzia balioesten denaren ustea izango dute eta elkarrizketarako aukera zabalduko da. Horrez gain, nerabeak propio dituen bere bizitzako momentuak errespetatu behar dira, hau da, galderak erantzun nahi ez baditu, ez zaitezte tematu ekinaren ekinez erantzuna izan arte, baloratua sentitu ordez, galderek eragozten diotelako.

• Ez da eraginkorra izaten nerabeak elkarrizketara derrigortzea. Espazio egokiak bilatu behar dira horretarako, telebistarik eta etenik gabeko giro atsegina beraz. •

Entender y apoyar la adolescencia Durante los años escolares los niños y las niñas van desarrollando sus habilidades básicas del pensamiento, el aprendizaje y la memoria que continúan progresando durante la adolescencia. El dominio del lenguaje continúa, el vocabulario crece a una velocidad acelerada y muchos adolescentes empiezan a desarrollar un estilo personal en su forma de hablar y pensar. Se va conformando su personalidad y en esa reafirmación de sí mismos comienzan las oposiciones y discusiones con quien hasta ahora han sido sus referentes. Todo ello, sin llegar a ser un “grave” problema sino un “bache” a encauzar conjuntamente entre padres, madres e hijos e hijas.

• Ez egin monologo moralistarik. Mezu zuzenak eta argiak adierazi,

Oro har, seme-alaba nerabeak dituzten familiak ondokoa gogoratu behar dute beraien egunerokoan: • Nerabeak kanpoko kontrola behar du. Beharrezkoa da arau argiak izatea, hauek beteak izateko, beraiekin neurri batera arte negoziatuz. • Arauak babesteko dira, ez zigortzeko. Nerabeek ez diete beti ezarritako arauei aurka egiten eta zenbaitetan helduek esandakoa aintzat hartzen dute, kontrakoa iruditu arren. Kasu gehienetan, segurtasu-

Egiteko

Prest!

34.

zenbakia

2012ko

udazkena

11


Denentzat Familia

Johana Rekagorri Gorostiaga Psikologian Lizentziatua • ETXADI Familia-Psikologia Unibertsitate-Zentroa • BILBO

Portaera-arazoak: prebentziorako hausnarketa bat • KONTROLA: arauak ezartzea litzateke eguneroko funtzionamendurako. • OREKA: • Laguntza soilik, baina inolako kontrolik ezarri gabe, ematen duen familia gainbabesten ariko da. • Kontrola soilik ezarriz, hau da, nahiko laguntza eman gabe ari den familia seme-alaba modu errepresiboan eta autoritarioan ariko da hezten. • Laguntza eta kontrola era orekatsuan eskaintzeak familia seme-alaben autonomia eta arduraren indartzaile izatea dakar.

Modu laburtuan esanda, hezkuntza estiloak ondorengoak dira: • Estilo autoritarioak seme-alaben bizitzaren alderdi guztietan exijentzia maila altua erabiltzen du. Erabakiak hartzeko prozesu guztia zuzentzen eta kontrolatzen du. Pertsona kritikatzen du, ez pertsonaren jarduerak.

Aurrekoa kontuan izanik, portaera arazoak agertzen badira, helburua ikasitako portaera desegokia “ahaztea” eta jokabide egokitzaile bereganatzea da.

• Familia babesleegiak oso gutxi exijitzen dute eta seme-alabek bizitzako zailtasunei aurre ez egiten saiatzen dira, oztopoak kentzen doaz. Nahiz eta arauak jarri, ohikoa izaten da ez betetzea.

•Jokabidea gatazkatsua denean, errieta egin ordez, arreta desbideratu eta seme-alabagandik begirada kendu. Jokabide zehatz baten aurrean umeei errieta gehiegi egiteak jokabide hori indartzeko balio du, umeak helduaren arreta bilatzen badu.

Horretarako:

• “Indiferenteak” edo epelak ez dituzte umeen premiak aintzat hartzen eta, gainera, axolagabeak dira afektu ikuspuntuari dagokionez. Ez dute modu koherentean diziplina motarik praktikatzen.

• Arreta eskaini jokabidea egokia denean, honek etorkizunean arreta berdina jasotzeko, jokabidea errepikatzea egingo duelako. • Egoera gatazkatsuei aurre hartu eta hauetaz aldendu, adibidez, beste haur bat jotzera doala ikusten baduzu, egoera horretatik aldendu beste leku aspergarriago batera eraman ezazu, bere jokabidea aldatzen duen arte.

• Demokratikoak, aldiz, elkarrenganako errespetuan eta kooperazioan oinarritzen dira nagusi. Seme-alabek autonomiaz ikastea nahi dute, norberaren alde hoberena ateratzeko. Beraz familiaren funtzioetako bat arauak eta mugak segurtasunez jartzen ikastea da. LAGUNTZA eta KONTROLAREN arteko oreka aurkitzean datza.

• Eredu izanez irakatsi iezaiozu, imitazioaren bidez. Modu honetan, jokabideak erraz ikasten dituzte, positiboak zein negatiboak, adibidez: oihu eginez hitz egin, biraoak esan edo besteekin adeitsua izan.

• LAGUNTZA: Osasun fisikoan (elikadura, janzkera...), afektibitate alorrean eta bera den bezala ulertarazten eta bere burua onartzean datza.

12

Egiteko

Prest!

• Bere aukeren artean dauden jar-

34.

zenbakia

duera baten arduradun egin eta goraipatu lortzen duen bakoitzean, nahiz eta osorik ez lortu (partzial bat lortu) (jantzi, jan, bainatu, jaso…). • Bere jokabide desegokiak kontrolatzeko beldurra ez erabili. Beldurrak haurraren jokabide bat-batean gelditzen du, baina ekintza berriak garatzea ekiditen du. • Errieta egin behar zaionean “ez zaitut maite” bezalako adierazpenik ez erabili. “Asko maite zaitut baina haserre nago” bezalako esaldiengatik aldatu. Umeak gure afektua nabaritu behar du, momentu txarretan ere, honek segurtasuna eta helduengan konfiantza gehitzea eragingo duelarik. Bukatzeko, gogoratu behar da, semealabekiko harremana komunikazioan eta konfiantzan oinarritzen bada, euren premietara egokituko garela eta heziketa lana erraztuko dela. Seme-alabekin harreman on bat izaten denean, ikaskuntzak barneratzeko eta gurasoekin arazoak partekatzeko irekiagoak daude, euren sentimenduak, jarrerak eta nahiak adierazten ikasten dituzte beste pertsonekin harreman onak ezarriz. Elkarrizketa horietan seme-alaben konfiantza garatzeko beharrezkoa da: • Seme-alabak aintzat hartzea; gurasook aspaldi pasa genituen gauza horiek eta seme-alabak ez ditugu aspaldiko gauzak kontatzen dituzten maila baxuagoko izakitzat hartu behar. • Komenigarria da aukera hori sermoiak egiteko ez aprobetxatzea. • Adi entzun azaldu edo galdetu nahi dutena. • Eurei interesatzen zaienaz ere hitz egin. •

liburu gomendatua

Haurtzaroko eta nerabezaroko portaera-arazoek, arau eta mugen edo autoritatezko irudiaren oposizioa inplikatzen duten jokabide multzo bat barnebiltzen dute. Umeak hezten diren hezkuntza estiloarekin, arau eta mugen ezarpenarekin eta beraiekin komunikatzeko gaitasunarekin zerikusia du.

GIMÉNEZ DE ABAD, E. (2006). Cómo poner límites a los niños. Sugerencias para padres. Paidós Editoriala.


Egiteko Prest! aldizkaria 34. zk.