ARRAÑO_06012.eus

Page 9

ALKATETZA LEHENDAKARITZA

ALCALDIA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

honen planoari dagokio eta haren aurrekontua 96.423,13 eurora heltzen da. Aparkalekuak. Udalerri osoan aparkalekuen arazoa orokorra da, seguruenik automobilen kulturak eragindako presio altuarengatik (Laudion, erroldaren arabera, 10.792 ibilgailu daude; beraz, 18.500 biztanle izanik, biztanleko 0.6 ibilgailu dago. Datu horrek hausnarketa sakona eragin behar digu.) Arrañoko 2 aldeak lotzea. Badakizue udal baliabideak mugatuak direla, eta, nahiz eta lotura hori egiteko inolako proiekturik ez izan, proposamena batzarrera ekarri dugu, lehentasunen atalean sartuta, baloratzeko proposamen hori premiazkoa den ala ez, zeuen ustez, jakina. Zumalakarregi-Arraño eskailerak hobetzea. Aurrekoaren antzera, ez dugu proiekturik zonalde horretan, batez ere, euria egiten duenean sortzen diren arazo guztiei aurre egiteko. Hori ere balora dezakezue lehentasunak zehazteko orduan. Udalerrian atsedenleku itxi bat egokitzea: institutua. Proposamena ez zen horrela egin iazko batzarrean, hala ere, gune itxi bat izan beharra planteatu zen, egun euritsuetan udalerriaren erdigunean umeekin egon ahal izateko. Kokalekuaren proposamena Erdiguneko batzarrean egin zen. Udalaren borondatea da irakaskuntza-zentroarekin eta Hezkuntzarekin hitz egitea, eurak baitira titularrak. Hala ere, hor dago, garrantzia adierazteko.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida.  Auzokide batek dio gai batzuk lehengo urteetatik datozela. Nola daude? Ari naiz Auzoko airetiko hari elektrikoak kentzeaz. Badakit dena ez dela posible, Udalaren konpromisoa beti ezin delako gauzatu, partikularrei dagokien zatia finantzatzea dakarrelako, eta batzuetan partikularrak ez daude hori egitearekin ados. Hala ere, berrikusi beharko litzateke nola dagoen; izan ere, etxebizitza batzuk berregokitu direnez, egon daiteke hari elektrikoaren beste zati batzuk lur azpian sartzeko aukera. Beste alde batetik, etxebizitza batzuek ez dituzte zerbitzu guztiak (telefonoa, etab.). Bazegoen Euskaltel eramateko konpromisoa; egia esan, lurpean lau hodi daude. Azkenik, andre nagusi batek eskaera bat egin zidan, ea jar daitekeen bolatokiaren zonaldean nagusientzako ariketaekipamendurik. o Natxo: nabarmendu nahi du zeinen garrantzitsua den auzokideek dagokiena betetzea, hariak lur azpian sartzen segitu ahal izateko. o Auzokoa: proposatu du baloratzea ea posible den airetiko hari-zati gehiago deuseztatzea, obrak egiten direlako eta horrek, agian, airetiko hari-zatiak lurperatzeko aukera eman dezakeelako. Izatez, zonalde


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.