48
O S A S U N A E TA E S T E T I K A
eXebeSte hortZ KlINIKa: berrIKUNtZa eta eSPerIeNtZIa Berrikuntza eta esperientzia eskutik helduta ireki zituen ateak duela urtebete, 2017ko martxoaren 3an, Etxebeste Hortz Klinikak, hortzetako osasunari eskainitako espazio zabal eta argitsu bat Oria ibaiaren ertzean, Tolosaren bihotzean. Dena den, espazio berria izateak ez du esan nahi esperientziarik gabeko zerbitzua denik. Izan ere, Etxebeste Hortz Klinikaren sustraiak Agustina Etxebeste estomatologoak 1984an Trianguloan zabaldutako kontsultan kokatzen dira. 33 urtez etengabe lan egin ondoren, Agustinak merezitutako atsedena hartu du eta azken urteetan zehar berarekin lan egindako alabak, Enara Uribarrenek, lekukoa hartu dio bertan lan egindako Laura Agirregomezkorta odontologoarekin batera. Bion artean sortu dute Etxebeste Hortz Klinika berria, Agustinak hiru hamarkadetan zehar eskainitako zerbitzu bikaina jarraitzeko asmoz, hori bai, instalakuntza berri, zabal, argitsu eta moderno batzuetan, azken teknologia eta aurrerapenetaz baliatuz. Zerbitzu osoa eskaintzeko, Enara eta Laurak talde sendoa bezain gaztea osatu dute Arantxa Armendariz eta Amaia Lorence higienistekin batera (laurak goiko argazkian azaltzen dira Agustinarekin), eta duela urte erdi bat Naroa Mikelarena, esperiantzia handiko odontologoa gehitu dute taldera. Honetaz gain, Etxebesten Eider González ortodonzistaren eta Fernando Esnal aurpegi-masailetako zirujauaren kolaborazio zuzena dute zerbitzu osoagoa eskaini ahal izateko. Horrela, Etxebeste Hortz Klinika berrian, besteak beste, tratamendu eta zerbitzu hauek eskaintzen dira: · Kalitatezko inplanteak: Merkatuko marka gorenak erabiliz eta hortz piezak ordezkatzeko puntako teknika eta material aurreratuenak aukeratuz. · Odontologia kontserbatzailea: “Ez dago dauikaguna mantentzea eta zaintzea baino tratamendu hoberik”. Printzipio honetatik abitatuta, Etxebeste Klinikan prebentzio-tratamendu desberdinak eskaintzen dira hortzen hondatze fisikoa edo kimikoa gelditzeko. · Ortodonzia: Hortzen posizioa zuzentzeko hainbat ortodonzia mota eskaintzen dira Etxebesten, horien artean punta-puntako “ortodonzia gardena” edo “ortodonzia ikustezina” bezala ezagutzen dena, ferula pertsonalizatu eta ikustezin batzuen bidez egiten dena. · Hotz estetika, Zutiketa, Periodotzia... · Honetaz gain, Etxebeste Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko PADI programaren barruan dago, 7 eta 15 urte bitarteko haurren eta gazteen aho-hortz osasuna zaintzeko sortua, eta horren baitan tratamendu desberdinak eskaintzen dira. · Ordutegi malgua: Gaur egungo denbora faltaz oharturik, Etxebesten ordutegi zabala topatuko duzu: Goizeko 9etatik iluntzeko 8ak arte etengabe astelehenetik ostegunera eta ostiraletan, 9etatik 13etara eta 15etatik 18etara. Ordutegia ez da izango hortz-osasuna alboratzeko aitzakia! Dudarik ez izan, zure ahoaren osasuna eta estetika kezkatzen bazaituzte, bixita ezazue Etxebeste Hortz Klinika berria. Zure beharraren araberako zerbitzua bertan topatuko duzu. ETXEBESTE HORTZ KLINIKA Nafarroa Etorbidea, 1 - TOLOSA. Tf: 943 65 46 01 www.etxebestedental.com