28
G O I E R R I KO K R O N I KOA
LUZE jOKO LUKE
(26. orritik dator) Motxean, di-da Korrika ere pasa da, ba. Euskera gora eta behera. Euskahaldun han eta hemen, ahal hitz magikoa, enpoderamendua, boteretzea, domeinuak, ahaldundundun, poredea alegia, ez da beste konturik izan. Ondo dagoela batzuk, Aldundi dela, Aldun Nagusia… Badezakezu / kegu, e.a. ezin esan ahal litekeen bestetzuk. Oraingo hau ez dela euskara. Orduan, Ataungoa edo Zaldibikoa bakarrik al den ona. Egiten den euskera oro dela onena. Baina hizkera hori (“ahal duzu etorri bihar?”, “denbora ona gaur” diote supituki, esaterako) euskañola edo euskellanoa besterik ez dela, eta zergatik ez garen pasatzen zuzenean gaztela-
nia batura. EHEkoak: “Ez gara espaloitik jaitsiko!”. Bada, gure garaian, orain 20-30 urte, bertako kaletarrak asfaltotik ibiltzen ginen eta espaloiak pijoentzat, horixe aldarrikatzen genuen, eztala? Mundu guztia euskararen alde, euskerarik gabe. 5 eta 10 urteko ume batek hitz egin nahien duen hizkuntza gurasoek egiten dutena da, ez berari mintzatzeko darabiltena, baizik eta beren artean egiten dutena. Denak agindu nahi. Kisiera ser alkalde Donostiyakua… edota Beasain/Ordizikoa…“Podemos”-ekoak ere iritsi dira Irabazi nahian. Bere logoa dela eta, batek ea hainbat herrietako Circuloak beren errautsetatik berpiztu ote diren, ironiaz. Besteak, berriz, zinikoki, “herrian eraldaketa sakona eragin behar dutela”-eta: zer nahi
Jon Arano Idazlea
dute? lurrazpiko aparkalekuak egin? Bukatzen joateko, antro zantarreneko komunean ikusitako grafiti hoberena: “ETA, gogoan zaitugu!”. Hoi dek burlaizea! Luze joko genuke, baita amodioa egiten, baina ezin denean ezin da, azkar eta ondo usoak bakarrik egan [eta Luki Lukek, inork baino azkarrago itzala balaz zulatzen…] Goierri dut anuntzio, eta segi dezagun guztiok ere bailara iragartzen.